GURASOENTZAKO TXOSTENA 3 URTE 2010.2011

7

Click here to load reader

description

KURTSO HASIERAKO TXOSTENA

Transcript of GURASOENTZAKO TXOSTENA 3 URTE 2010.2011

Page 1: GURASOENTZAKO TXOSTENA 3 URTE 2010.2011
Page 2: GURASOENTZAKO TXOSTENA 3 URTE 2010.2011

1. IRAKASLEAK

2010-2011IKASTURTEA

HAUR HEZKUNTZA, 3 URTETutoreak

3.I- Lurdes Okariz3.II-Andres Mena3.III- Mariaje Otabarte

Espezialistak

Plastika/ Musika : Jone Zabala Maddi Zubillaga

Yolanda Zebrian (Amaia)

Laguntza Gela:Aholkularia: Amaia SorondoPT (Pedagogia Terapeutikoa): Yoli TapiaLogopeda: Maite Ugalde

Hezitzailea: Ane (Mikel Agirrezabala)

2. GELAKO ANTOLAKETA

Page 3: GURASOENTZAKO TXOSTENA 3 URTE 2010.2011

- Gelako haur guztiak 3 taldetan banatuta.- Hainbat ekintza eta jardueratarako taldeak nahastuta edo

elkartuta: plastika, irteerak, joku kooperatiboak ...- Helburua: beraien arteko harremanak bultzatzea.- Gela txokoetan banatuta dago (etxea, jolastokia eta

lantokia), eta taldeak txandatuz txoko guztietatik pasatzen dira.

- Egunaren banaketa:

Goizez: - Jolas librea- Hizkuntza- Txokoak- Atsedenaldia

Arratsaldez: -Jolas librea- Ingurunea- Txokoak- Atsedenaldia

3. ARLOAK

AHO HIZKUNTZA

- Euskara arlo guztietan landuko da.- Gaika landutako eduki-txostena bidaliko zaizue.- AHOLKUAK: Gurasoen inplikazioa:

Page 4: GURASOENTZAKO TXOSTENA 3 URTE 2010.2011

Guraso euskaldunak eredu egokia eskainiz eta koherenteak izanez (haurrari eta euren artean euskaraz)

Guraso erdaldunak euskararekiko jarrera positiboa agertuz eta inguruko baliabideak erabiliz (irratia, telebista, bideoa, ipuinak...)

Alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak aprobetxatu.

Etxerako oharrak: aita edo ama, biotako bat,euskalduna bazarete idatziak euskaraz bidaliko zaizkizue, aldiz biotako inork ez baduzue euskara ezagutzen, bi hizkuntzatan.

** Adinean aurrera doazen heinean, haurrarekin erabiltzen dugun hizkera egokitzen joan.

HIZKUNTZA IDATZIA

- Abiapuntua haurraren izena (identifikazioa, konparaketak,...)- Haur bakoitzak bere prozesua eramango du eta ez dugu inoiz

behartuko.- Haur bakoitza zein fasetan dagoen kontuan izanik,

hurrengora pasatzeko behar dituen urratsak ematen lagunduko diogu.

- Haurren ekoizpenak positiboki baloratuko ditugu.- Testu desberdinak ikusiko ditugu: eskutitza, errezeta, ipuina,

abestia, argazki oina eta komikia.

MATEMATIKA

Ondorengo alderdiak landuko ditugu:- Logika: objetuak ordenatu, sailkatu...- Geometria: objetuen kokapena espazioan.- Aritmetika: zenbakikuntza, buruzko kalkulua...- Arlo honetako lanak manipulazio bidez egingo dira fitxa bidez baino.

INGURUNEA

- Elkarrizketaren bidez.- Haurren aurrezagupenak abiapuntu.- Baliabideak: horma-irudiak, ipuinak, irteerak,...

PLASTIKA

- Teknika desberdinak: margotu, zulatu, moztu,…

Page 5: GURASOENTZAKO TXOSTENA 3 URTE 2010.2011

- Gairo artista baten aurkezpena.- Lan libreetan sormena bultzatu.- Hiru geletako haurrak nahastuz hiru talde berri egingo dira

arlo hau lantzeko, hiru taldeetako haurren harremanak sendotzeko.

MUSIKA

- Musika entzunaldiak- Erritmo ariketak- Soinuak bereizteko jolasak- Tradiziozko abestiak

PSIKOMOTRIZITATEA

Astean ordu eta erdiko saio bat. Sentipenak, emozioak,... kanporatzeko aukera izango dute. Harremanetan sortzen diren arazoei konponbidea ematen

saiatuko gara. Egunak:

3 urte I : ostegun goizetan 3 urte II : ostiral goizetan 3 urte III : asteazken goizetan.

4. EKINTZA OSAGARRIAK Sta. Anastasia jaiak Gaztaina jana Sta. Lutzi eguna Santa Ageda Euskararen eguna Donostiako danborrada Liburuaren eguna Bi zine emanaldi Gainzuri eguna Inauteriak Antzerkia edo jaialdia kurtso bukaera aldera. Egun osorako irteera kurtso bukaeran.

5. OHARRAK:

URTEBETETZEAK: Talde bakoitzak bere gelan ospatuko du, talde handiak baitira. Honetarako nahikoa da galleta pakete bat.

SARRERA/IRTEERAK: Atea, sarrera zein irteera guztietan, ordua baino 5 minutu lehenago irekiko da, ikasleak lasai-lasai sartzen eta irtetzen joan daitezen.

Page 6: GURASOENTZAKO TXOSTENA 3 URTE 2010.2011

INFORMEAK. Otsailean elkarrizketarako gonbitea egingo da eta ekainean elkarrizketa eta txosten idatzia izango duzue.

GURASOAK. Hitz egiteko eguna, asteazken eguerditan. KARPETA: 3 hilabetero eramango dute egindako lanez osatutako

karpeta. Kurtso osorako bakarra izango denez, opor ondoren eskolara ekarri beharko dute berriro hustuta.

- AUTONOMIA. Aholkuak :- Motrizitate egunetan oinetako aproposak, erraz jantzi eta

erantzi egiteko modukoak- Mantala, poliki- poliki eurek bakarrik janztera animatu.

- Aulkitxoak ere gero eta gutxiago erabili.

- Progresiboki gelara bakarrik sar daitezen ahalegindu

- Arropa erosoak ekar ditzatela. JANGELA: Hutsegiteak aurrez jakinarazi behar dira. Noizbehinkako

bazkaltiarrak bi egun lehenago abisatu behar dute. MATERIALA: Ikasle bakoitzak ikasturteko 5€ ordainduko du. Eskolara ez dute ez goxokirik ez litxarreriarik ekarriko Sagarrak edo galletak ekarriko dituzte umeek eskolara txandaka,

txartel baten bidez adideraziko dizuegu zer ekarri behar duten. JANGELA: Hutsegiteak aurrez jakinarazi behar dira. Noizbehinkako

bazkaltiarrak bi egun lehenago abisatu behar dute. MATERIALA: Ikasle bakoitzak 5 € ikasturteko ordainduko du.