Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren...

12
ALZOLA BERRIOZABALGOITIA, Izaskun Enpresa Zuzenbideko irakaslea Mondragon Unibertsitatea Larraña, 16 20560 Oñati [email protected] BIBLID [1137-1951 (2001), 8; 11-22] Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben ezaugarri identifikatzaileak azaltzea da eta, bestetik, horiek eratzeko prozedura aztertzea. Euskadiko Kooperatiben Legea orain dela gutxi aldatu da, batez ere, Kooperatibak eratzeko erraztasunak emateko. Ondorioz, bazkideen eta sozietate kapitalaren gutxieneko kopurua murriztea bezalako neurriak hartu dira. Nolanahi ere, nahiz eta azkenaldi honetan Euskal Kooperatiben mugimenduan Kooperatiben eraketa prozeduraren sinplifikazioa planteatu ohi den, ondoren azalduko ditugun alternatibak proposatuz, sozietate horiek eratzeko izapideak ez dira aldatu. El objeto del presente trabajo es exponer las características identificadoras de las Cooperativas y analizar su procedimiento de constitución. La Ley Vasca de Cooperativas ha sido recientemente modificada, siendo uno de los principales objetivos de dicha reforma facilitar la constitución de nuevas Cooperativas. En consecuencia, se han adoptado medidas, tales como la reducción del número mínimo de socios o del capital social mínimo. Sin embargo, a pesar de que dentro del movimiento Cooperativo vasco se ha venido planteando la necesidad de simplificar el procedimiento de constitución, los trámites para constituir las Cooperativas no han sido modificados. L e but de ce travail est d’expliquer les caractéristiques d’identification des Coopératives et d’analyser le processus de leur constitution. La Loi Basque de Coopératives a été récemment modifiée, le but principal de cette réforme étant de faciliter la constitution de nouvelles Coopératives. Par conséquent, on a adopté des mesures, comme la réduction du nombre minimum de membres ou du capital social minimum. Pourtant, bien que l’on ait envisagé la nécessité de simplifier le procédé de constitution dans le mouvement Coopératif basque, les formalités pour constituer les Coopératives n’ont pas été modifiées. e 11 e

Transcript of Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren...

Page 1: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

ALZOLA BERRIOZABALGOITIA, Izaskun

Enpresa Zuzenbideko irakasleaMondragon UnibertsitateaLarraña, 1620560 Oñ[email protected]

BIBLID [1137-1951 (2001), 8; 11-22]

Kooperatiba Sozietateak etaberen eraketa

(The constitution of Co-operatives)

Lan honen helburua,alde batetik, Kooperatibenezaugarri identifikatzaileakazaltzea da eta, bestetik, horiekeratzeko prozedura aztertzea.Euskadiko Kooperatiben Legeaorain dela gutxi aldatu da, batezere, Kooperatibak eratzekoerraztasunak emateko. Ondorioz,bazkideen eta sozietatekapitalaren gutxieneko kopuruamurriztea bezalako neurriak hartudira. Nolanahi ere, nahiz etaazkenaldi honetan EuskalKooperatiben mugimenduanKooperatiben eraketaprozeduraren sinplifikazioaplanteatu ohi den, ondorenazalduko ditugun alternatibakproposatuz, sozietate horiekeratzeko izapideak ez dira aldatu.

El objeto del presentetrabajo es exponer lascaracterísticas identificadoras delas Cooperativas y analizar suprocedimiento de constitución.La Ley Vasca de Cooperativasha sido recientementemodificada, siendo uno de losprincipales objetivos de dichareforma facilitar la constituciónde nuevas Cooperativas. Enconsecuencia, se han adoptadomedidas, tales como lareducción del número mínimo desocios o del capital socialmínimo. Sin embargo, a pesar deque dentro del movimientoCooperativo vasco se ha venidoplanteando la necesidad desimplificar el procedimiento deconstitución, los trámites paraconstituir las Cooperativas nohan sido modificados.

Le but de ce travail estd’expliquer les caractéristiquesd’identification des Coopérativeset d’analyser le processus de leurconstitution. La Loi Basque deCoopératives a été récemmentmodifiée, le but principal de cetteréforme étant de faciliter laconstitution de nouvellesCoopératives. Par conséquent, ona adopté des mesures, comme laréduction du nombre minimum demembres ou du capital socialminimum. Pourtant, bien que l’onait envisagé la nécessité desimplifier le procédé deconstitution dans le mouvementCoopératif basque, les formalitéspour constituer les Coopérativesn’ont pas été modifiées.

e11ee

Page 2: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

1. Sarrera. 2. Kooperatiba Sozietatea. 3.Kooperatiba Sozietateen eraketa. 4.Kooperatiba Sozietateen eraketa prozedurariburuzko jarrerak.

1. Sarrera

Ezinezkoa da Kooperatiba mugimenduakbarneratzen dituen alderdi guztiak orrialdegutxitan aztertzea eta laburtzea. Hala ere,Kooperatiben Zuzenbidean sakontzen hasi nahibadugu, oinarrizkoa da jakitea zer denKooperatiba Sozietate bat eta zelan eratzendiren sozietate horiek, funtsezko bi arrazoihauengatik: alde batetik, Kooperatibak identitatepropio bat duten sozietateak direlako, hau da,Kooperatiba Sozietatea eratzen denean sortzenden harreman juridikoa balio eta printzipiobatzuen arabera konfiguratu beharko da; etabestetik, Kooperatiba bat eratzeko prozeduramerkataritzako sozietateentzako ezartzen denprozedurarekin konparatzen badugu,konturatuko gara, nahiz eta sozietate motabietan bete behar diren tramiteek oinarrianeskema bera jarraitzen duten, Kooperatibakeratzeko prozedurak ezaugarri berezi batzukdituela, ondorengo lerroetan azalduko ditugunak,hain zuzen ere.

Ukaezina da Kooperatibak enpleguasortzeko bideak direla. Ondorioz, orain dela gutxi,legegileak hainbat neurri hartu ditu Kooperatibaksustatzeko. Neurri horien artean, gure gaiarihelduz, Kooperatibak eratzeko eskakizunakarintzen dutenak ere aurkituko ditugu, bainaKooperatiba eratzeko izapideak mantendu egindira.

Kooperatiben mugimenduaren barruan, etaKooperatibagintza sustatzeko beste bide batbezala, Kooperatiben eratze-prozesua errazteakuestionatzen eta planteatzen ari da aspalditik,alternatiba desberdinak proposatuz, baina guztiakhelburu berarekin, hau da, Kooperatibak eratzekoizapideak arintzea. Zeintzuk dira alternatibahoriek? Lan honen azken atalean, eraketaprozesua azaldu ondoren, jarrera desberdinhoriek aztertzen saiatuko gara.

2. Kooperatiba Sozietatea

Dudarik gabe, Kooperatiba mugimenduamundu guztian zehar hedatuta dagoen errealitatebat da. Izan ere, Kooperatiba Sozietateak hainbatherrialdetan garatzen dira eta era askotakointeresak asetzen dituzte. Horregatik esan daitekeez dagoela modu bakar bat Kooperatibak

definitzeko eta arautzeko; hala ere, egia daidentitate propio bat dutela.

Nazioarteko Kooperatiba Aliantza(aurrerantzean, NKA), 1895. urtean sortu zenetik,Kooperatibak definitzeko eta horiek oinarritubehar diren printzipioak lantzeko autoritate gorenada. Aliantzak eman duen printzipio horiei buruzkoazken definizioa, Manchesterren 1995eko iraileanegin zen bileran onartu zen “KooperatibaIdentitatearen gaineko Adierazpen”-ean aurkitukodugu. Adierazpen horretan Kooperatibak definitu,mugimenduaren balioak zerrendatu etaprintzipioak edo oinarriak berraztertu egin ziren,nazioartean dauden Kooperatiba-motaguztientzako esparru komun bat ematekohelburuarekin. Izan ere, arrazoigarrantzitsuenetariko bat “KooperatibaIdentitatearen gaineko Adierazpena” egitekoKooperatiba guztietan nagusitu behar direnarauak eratzea izan zen.

NKAren Adierazpenaren arabera,Kooperatiba Sozietatea, beren borondatez etaberen beharrizan ekonomiko, sozial eta kulturalkomunak asetzeko biltzen diren pertsonen elkarteautonomo bat da, pertsona horien guztienjabetzakoa den eta demokratikoki kudeatzen denenpresa baten bidez.

Beraz, lehenengo eta behin esan beharduguna, Kooperatiba Sozietatea pertsonezosatuta dagoen elkarte bat dela da. Pertsonahoriek bai pertsona fisikoak, bai pertsonajuridikoak izan daitezke.

Elkarte hori autonomoa da, hau da, ahalden heinean, gobernu eta enpresapribatuengandik independentea. Dena dela, ezdugu ahaztu behar askotan Kooperatibakgobernuen sustapenaren ondorioz sortu direla.

Bukatzeko, NKAk ematen duen definiziotikondorioztatu behar dugu Kooperatiben helburuaberen elkartuen beharrizanak asetzea dela,beharrizan ekonomiko, sozial eta kulturalkomunak, hain zuzen ere, eta beharrizan horiekelkartu guztien jabetzakoa den eta demokratikokikudeatzen den enpresa baten bidez gauzatzendirela. Aliantzak Adierazpena egiteko arrazoieiburuz egin zuen txostenean azaltzen duenez,elkartu guztien jabetasuna eta kontroldemokratikoa dira Kooperatibak beste erakundebatzuetatik bereizten dituzten ezaugarriak.Horrez gain, ezin dugu ahaztu Kooperatibetakobazkideen kontrol demokratikoa berdintasuneanoinarritzen dela, bai lehen mailakoKooperatibetan “pertsona bat boto bat” erregelaaplikatzen delako, bai bigarren eta ondorengomailakoetan partaideen arteko oreka lortzekoneurri bereziak aplikatzen direlako, eta hori ezda gertatzen sozietate kapitalistetan (azkenhorietan, eskuarki, partaide bakoitzak dituen

e12

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

Page 3: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

eskubideak ekarpenen arabera egongo dira)1.Nolanahi ere, aipatutako kontzeptua ez dadefinizio juridiko bat zentzu hertsian, baizik eta,Aliantzak zehazten duenez, adierazpen minimobat da, eta bere helburua Kooperatiba-legediakegiterakoan, bazkideen heziketan edota testu-liburuak prestatzerakoan baliagarria izatea da.

Kooperatibak definitu ondoren, NKAkKooperatibek elkarlaguntza, erantzukizuna,demokrazia, berdintasuna, ekitatea etasolidaritate balioetan oinarritu behar dutelaadierazten du. Bere fundatzaileen tradizioajarraituz onestasunaren, transparentziaren,sozietate-erantzukizunaren eta besteengatikoarduraren balio etikoak bereganatzen dituzte.Horrez gain, Kooperatibek printzipio batzuetanoinarritu behar dute. Printzipio horiek, balioakgauzatzeko bideak dira, eta Adierazpeneanondoko zazpi printzipio hauek zerrendatzen dira:Borondatezko Atxikipen Irekia, diskriminazioabaztertuz; Bazkideen Kudeaketa Demokratikoa,hori lortzeko lehen mailako Kooperatibentzakobazkide guztiek boto eskubide bera izango dute(bazkide bat, boto bat); Bazkideen PartehartzeEkonomikoa, kapitalean modu ekitatiboan partehartuko dute, hain zuzen ere; Autonomia etaIndependentzia; Heziketa, Prestakuntza etaInformazioa; Kooperatiben arteko Lankidetza; etaKomunitatean Interesa edo KomunitatearekinKonpromisoa. Aliantzak azaltzen duenez,printzipio horiek ez dira bata besteengandikindependenteak, baizik eta guztiak lotuta daude,batasun bat eratuz.

Nazioarte maila alde batera utzita, zelandefinitzen dira Kooperatiba Sozietateak gureartean egun indarrean dagoen legedian? 1993koEuskadiko Kooperatibei buruzko Legeak ematenduen kontzeptua aztertzen badugu2: “Lehenhelburutzat kideon ekonomia eta gizarte-jardueraksustatzea eta, kideen partehartze zuzenarenbidez, beren beharrizanak betetzea duen enpresagaratzen duen elkartea da kooperatiba, betiere,kooperatiba-zaletasunaren oinarriak bete eta bereinguruko gizarteari kasu egiten diolarik” (1.1. art.).Lege kontzeptu horri helduta esan daitekeondokoak direla Kooperatiba Sozietateenezaugarririk nabarmenenak:

– Sozietatearen enpresa-izaeraazpimarratzen da. NKAren kontzeptuagogoratzen badugu, “enpresa” hitzaerabiltzen da ere, hau da, normalean

merkatuan funtzionatzen duen erakundeantolatu bat3.

– Kooperatiben lehen helburua kideenekonomia eta gizarte-jarduerak sustatzeaeta, kideen partehartze zuzenaren bidez,beren beharrizanak betetzea da. Beraz,Kooperatiben kideek berebizikogarrantzia dute.

– Kooperatibek Kooperatiba-zaletasunarenoinarriak bete behar dituzte eta bereninguruko gizarteari kasu egin behar diote.Dena dela, “Kooperatiba-zaletasunarenoinarriak” aipatu baino ez dira egiten, hauda, ez dira oinarri horiek zerrendatzen,ezta beren esanahia azaltzen ere. Halaere, Legearen Zioen Adierazpeneanjasotzen denaren arabera, aipatu gabeuzte hori ez da ustekabekoa edooinarrigabea izan, alde batetik, 1993koEuskadiko Legea egin zenean NKAKooperatiben printzipioen birdefinizioaateratzekotan zegoelako (“Kooperatibaidentitatearen gaineko Adierazpena”1995ean egin zen) eta, bestetik, ZioenAdierazpenean jasotzen den bezala,legegileak, printzipioen doktrina-izaerakoesakuneak edo argudioak ematen saiatuordez, Kooperatiben oinarrizkoezaugarrien benetako aplikazioabermatzeko legezko tresnak eman beharzituela uste zelako. Horregatik, 1.2.artikuluan “Kooperatibak bere egitura etajarduera kooperatiben irizpideetaraegokitu beharko ditu eta lege honeksortutako esparruan ezarriko dira irizpidehoriek. ...” ezarri zen.

Kontuan izan behar dugu 1993ko Legearen1.3. artikuluaren arabera, Kooperatiba sozietateek“ekonomia edo gizarte arloko edozein jardueraeraman dezakete aurrera kooperatiba-zaletasunarekin oinarrizko eskakizun etahastapenekin bat ez etortzeagatik legean berariazbestelakorik adierazten ez den artean”. Xedapenhorretan alde batetik, Kooperatiben ekonomia edogizarte arloko jarduera askatasuna ezartzen daeta, bestetik, legegileak ezin duelaKooperatibaren formula eragotzi erakundeakooperatiba-zaletasunaren oinarrizko eskakizuneta oinarriekin bat badator. Konkretuki, 1993koLegearen Bigarren Tituluko LehenengoKapituluan hainbat Kooperatiba-mota arautzen

———————————

1. Lehen mailako Kooperatibak pertsona fisiko edota juridikoez osatzen dira, bigarren eta ondorengo Kooperatibak, ordea, bakarrik Kooperatibez.2. Gaur egun, Euskal Herrian indarrean dago 4/1993 Legea, ekainaren 24koa, Euskadiko Kooperatibena (EHAA 1993/7/19), baina kontuan izan behar

dugu 1/2000 Legeak, ekainaren 29koa, sartu dituen aldaketak (EHAA 2000/8/1). Horrez gain, ez dugu ahaztu behar 189/1994 Dekretua, maiatzaren24koa, Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta jarduna arautzen dituena (EHAA 1994/7/1), aurrerantzean, Kooperatiben ErregistroarenAraudia.

3. Ik. KESSELMAN DE UMANSKY, S. E. “Valores y Principios Cooperativos: Comentario a raíz de su formulación por la Alianza CooperativaInternacional en Manchester, 1995”, In: Sociedades Cooperativas: Régimen jurídico y gestión económica, Madril: Ibidem, 1999, 20. or.

e13

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

Page 4: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

dira: Lankide-Kooperatibak, Kontsumo-Kooperatibak, Irakaskuntza-Kooperatibak,Nekazaritza-Kooperatibak, Elkarlanean UstiatzekoKooperatibak, Etxebizitzen-Kooperatibak,Finantza-Kooperatibak, Osasun-Kooperatibak,Zerbitzu-Kooperatibak eta EzinduakGizarteratzeko Kooperatibak.

Gaur egun Espainian Kooperatibekeraentza propioa duen berariazko sozietate-motabat eratzen dute. Hori ez da gertatzen besteantolamendu juridiko batzuetan; esaterako,Frantziako eta honen antzekoak diren LegedietanKooperatibek sozietate mota desberdinakerabiltzen dituzte (anonimoak edo mugatuak,baita sozietate zibila edo elkarte hutsa ere) eurenenpresa-jarduera bideratzeko asmoz. Bestesistema batzuetan, ostera, Kooperatiba-elkarteazehazki definitu gabe, Kooperatibak sortzeko”kooperatiba-izaera duten Kapital-Sozietateak”eratzera –Estatutuen arau berezien bitartez–behartuta daude4.

Nolanahi ere, Kooperatiba Sozietateeneraketa aztertzerakoan, ez daude Kooperatibakkonfiguratzeko sistema desberdinak bakarrik,baizik eta baita sozietate horiek arautzeko modudesberdinak ere5. Esaterako, Europako Batasunaosatzen duten Estatu-kideen Legediak aztertzenbaditugu, Estatu batzuetan, Kooperatibei buruzkoLege espezifikoak daude, esaterako Alemanian(izan ere, Alemaniako Kooperatiben LegeaEuropako lehenengotakoa da), Espainian(Estatuko Kooperatibei buruzko Legearen ondoan,autonomia erkidegoetako Legeak ere badaude),Grezian (1667/1986 Kooperatibei buruzko Legeorokorra, eta horrez gain 1541/1985 Legea,Nekazaritza-Kooperatibentzako) edo Portugalen(“Codigo Cooperativo”). Beste batzuetan,alderantziz, Kooperatibak izaera orokorra dutenarauen bidez eraentzen dira (Kode Zibilean edoMerkataritzako Legedian). Hori gertatzen da,adibidez, Belgikan (Belgikako MerkataritzakoKodea aplikatzen zaie –“Lois Cordonnées”–),Holandan (Kode Zibila –II. Liburuko 3. Tituluan–)edo Italian (1942ko Kode Zibila –2.511. artikulutik2.545. artikuluraino–). Eta, azkenik, Danimarkabezalako Estatuak egongo lirateke. Horietan ezdago Kooperatibei buruzko berariazko arauketarik.

Baina Espainiako sistematik benetanatentzioa ematen duen ezaugarria, Kooperatiba-legedien aniztasuna da. Izan ere, Konstituzioaaldarrikatu ondoren autonomia erkidegoak eurenEstatutuetan bereganatutako eskumenak

garatzen hasi ziren. Ondorioz, Estatuko Legearenondoan eta batera, autonomia erkidegoetakoLegeak daude.

Konstituzio Auzitegiaren (aurrerantzean,KA) 1983ko uztailaren 29ko Sententzian6 argigelditu zen EAEk eskumena zuela Kooperatibengaineko Legeak egiteko eta, ondorioz, baita besteautonomia erkidego batzuek ere, baldin etaeskumen hori beren Estatutuaren bidezbereganatu bazuten. KAren arabera,Konstituzioaz gain, Autonomia Estatutua daEstatuaren eta EAEren arteko eskumenakzehazten dituen araua. Auzitegiaren esanetan,Konstituzioak ez dio Estatuari Kooperatibeiburuzko eskumenik berariaz gordetzen; ondorioz,Konstituzioaren 149.3. artikuluaren arabera,Autonomia Erkidegoak bere Estatutuanbereganatutako eskumenak izango ditu etaEstatuak, ordea, Erkidegoak bereganatu ez dituenbeste guztiak. EAEren Estatutuan Kooperatibengaineko konpetentzia 10.23. artikuluan jasotzenda (artikulu horretan EAEren eskumenesklusiboak zerrendatzen dira), beraz, Auzitegiakadierazi zuen bezala, EAEk eskumena duKooperatibak Legearen bidez arautzeko(Hirugarren Funts Juridikoa).

Eskumen horren lurralde esparruari buruz,KAk 1982ko Legeak ezartzen zuen irizpideaKonstituzioaren aurkakoa zela adierazi zuen.Legearen Lehenengo Azken Xedapenarenarabera, Euskadiko Legea egoitza EAEn zutenKooperatibei aplikatuko zitzaien, edozein izanda

———————————

4. ZELAIA, A. Kooperatiben Zuzenbidea. Oinarriak, Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 1996; 46-47 orr. Autoreak Kooperatiba-Elkartea adierazmoldeaerabiltzen du Sozietate Kooperatiba adierazteko.

5. JULIÁ IGUAL, J.F.; GALINDO BUENO, J.A. eta GALLEGO SEVILLA, L.P. “Normativa Central y Autonómica de la Empresa Cooperativa en España.Especial referencia a su Régimen Económico y Social”, In: REVESCO. Revista de Estudios Cooperativos, 67. zenbakia, 1999; 139-144 orr.

6. Sententzia horretan, Konstituzio Auzitegiak Euskal Herriko lehenengo Kooperatiba Legearen aurka (1/1982 Legea, otsailaren 11koa) jarri zen 201/82Konstituzio Aurkakotasun Helegitea ebatzi zuen (EHAA 1983-8-18).

e14

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

“ Kooperatiba batiEuskadiko legediaaplikatzeko, beharrezkoada sozietate-objektuazehazten dutenlankidetza harremanakEAEan gauzatzea

Page 5: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

beren jardueren lurralde esparrua. KArenesanetan, EAEk bakarrik izango zuen eskumenaberen sozietate-jarduera tipikoa Erkidegoarenlurralde barruan gauzatzen zuten Kooperatibengainean (Laugarren Funts Juridikoa: EuskalAutonomia Erkidegoak beren sozietate-jardueratipikoa gauzatzen duten kooperatibak legezarautzeko eskumena du…). Ondorioz, gaur egun,Euskadiko Kooperatiben 4/1993 LegearenBigarren Azken Xedapenak eta KooperatibenErregistroaren Araudiaren 47. artikuluak ezarridute Kooperatiba bati Euskadiko legediaaplikatzeko beharrezkoa dela sozietate-objektuazehazten duten lankidetza harremanak (hau da,Kooperatibak bere bazkideekin dituenharremanak) EAEan gauzatzea. Horrek guztiak,ordea, ez du galarazten Kooperatibak EAEkolurraldetik kanpo gainontzekoekin harremanjuridikoak izatea edo bere sozietate-objektuarentzat osagarriak diren jarduerainstrumental nahiz pertsonalak egitea.

3. Kooperatiba Sozietateen eraketa

Kooperatibei buruzko lehen Autonomia-Legeak Euskal Herrikoa7 eta Kataluniakoa izan

ziren, 1982 eta 1983. urteetakoak hurrenezhurren eta, konkretuki, Euskadiko 1982ko Legeaoso kritikatua izan zen, beste gauza batzuenartean, Kooperatiba Sozietateak eratzekoprozeduragatik.

1982ko Legean, Kooperatiba Sozietateeneraketa 6-9 artikuluetan arautu zen.

Kooperatiben eratze-prozesua, bazkidesustatzaile guztiek osatuko zuten Biltzar Eratzailebatekin hasiko zen (geroago azalduko dugunbezala, doktrinak kritikatu egin du “BiltzarEratzaile”-aren figura; hala ere, egungo Legeakterminologia bera erabiltzen du). Lege horren10.1. artikuluaren arabera, lehen mailakoKooperatibetan beharrezkoak ziren lau bazkidegutxienez eta ondorengo mailakoetan bi. Biltzarhorren eginkizun nagusia Estatutuakeztabaidatzea zen eta, horrez gain, sustatzaileenartean Kooperatiba inskribatzeko beharrezkoakziren egintzak egiteko pertsonak (kudeatzaileak)izendatzea. Kudeatzaile horiek KooperatibenErregistroaren aurrean aurkeztuko zutenBiltzarraren akta.

Aktak, alde batetik Estatutuak eta, bestetik,horiek berariaz onartu zituzten bazkide

———————————

7. Esan bezala, 1/1982 Legearen ondoren, gaur egun indarrean dagoen 4/1993 Legea onartu zen, Euskadiko Kooperatibena.

e15

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

Kooperatibak eratzeko prozedurak ezaugarri berezi batzuk ditu. (TU Lankide Mondragón Corporación Corporativa-ren aldizkariakutzitako irudia).

Page 6: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

sustatzaileen erlazioa edo identifikazioa jasobehar zituen eta, 6.3. artikuluaren arabera,gutxienez lau sustatzailek sinatu beharko zuten.Sinadura horiek Kooperatiben Erregistroaklegeztatuta edota notarioak egiaztatuta egonbehar ziren. Dena dela, ondasun higiezinakekartzen baziren, beharrezkoa zen eskriturapublikoa egilestea (8.1. art.).

Sozietatea eratuko zen eta nortasunjuridikoa izango zuen akta KooperatibenErregistroan inskribatzen zenean (8.1. art.).

Beraz, Kooperatiba Sozietate bat eratzekoez zen behar eskritura publikorik, baizik etanahikoa zen akta bat, hau da, dokumentu pribatubat, Kooperatiben Erregistroak legeztaturiko edonotarioak egiaztaturiko lau bazkidesustatzaileren sinadurarekin. Eskriturapublikoaren eskakizuna bakarrik eskatzen zenKooperatiba eratzeko ondasun higiezinakekartzen ziren kasuetan.

Doktrinak ez zuen positibotzat hartulegegile euskaldunak harturiko irizpidea.VENTURA TRAVESETen hitzetan, “VicentChuliak dioen bezala, lau sustatzaile sinatzaileenadierazpena da Erregistroan Estatutuekin baterainskribatzen dena. Horiek bakarrik ematen duteEstatutuen onarpenaren gaineko fedea. Horrek,gure ustez, erantzukizun handia ematen du, etaberme gutxi”8. GADEAren ustez, larriena ez zenLegeak ez zuela eskritura publikoaren betekizunaeskatzen, baizik eta ez zela fundatzaile guztiensinadura behar9 (gogoratu behar dugu 1982koLegearen 6. artikuluak eskatzen zuela aktahorretan lau sustatzaileren sinadura bakarrikjasotzea).

Gaur egun indarrean dugu 4/1993 Legea,Euskadiko Kooperatibena, 1/2000 Legeaksarturiko aldaketekin. Lege horren 7-14artikuluak aztertzen baditugu eta merkataritzakosozietateen eratze-prozedurarekin konparatu,konturatuko gara Kooperatiba bat eratzekoprozedurak eta merkataritza sozietateen eratze-prozedurak antz handia dutela; ondorioz,Kooperatiba bat eratzeko derrigorrezkoa daeskritura publikoa egilestea eta Erregistroaninskribatzea. Edozein modutan ere, Kooperatibabat eratzeko prozedurak baditu merkataritzakosozietateen prozedurek ez dituzten ezaugarripropio batzuk. Has gaitezen ba KooperatibaSozietatea eratzeko ezartzen diren egintzadesberdinak aztertzen.

a) Aurretiko baldintzak

1. Gutxieneko bazkide kopurua eta kapitala

4/1993 Legearen 19.1. artikulukolehenengo erredakzioan, lehen mailakoKooperatibetako bazkide edozein pertsona fisikozein juridiko, publiko nahiz pribatua, izan zitekeelaesan ondoren, horiek sortzen ziren uneangutxienez bost bazkide izan beharko zirela ezarrizen. Bigarren mailako edo geroagokoKooperatibek beren bazkide sortzaileen arteangutxienez bi Kooperatiba Sozietate izan beharkozituzten. Horrez gain, 4. artikuluaren arabera,gutxieneko sozietate kapitala 1.000.000 pezetatanezarri zen eta moneta horretan adierazi beharzen.

Urte batzuk igaro ondoren 1993ko Legeaaplikatzen hasi zenetik, Euskadiko Kooperatibamugimenduaren eskakizunak aintzat hartuz, Legehorren aldaketa prestatzeko garaia heldu zen.Horrela 1/2000 Legea, ekainaren 29koa, onartuzen, 4/1993 Legea aldatzen duena. Azken legehorrek Euskal Herrian kooperatibagintzasustatzea helburutzat duten hainbat neurrijasotzen ditu, “frogatuta baitago kooperatibagintzakalitatezko lanpostuak sortzeko, aberastasunabanatzeko eta langileek ekoizpen-bideen jabetzaeskuratzeko bereziki formula egokia dela” (ZioenAdierazpena).

2000ko Lege berri horren hirugarrenartikuluak sartzen duen aldaketaren ondorioz,lehen mailako Kooperatibak eratzeko gutxienekobazkide kopurua bostetik hirura jaitsi da,Kooperatiba berriak sortzeko modua erraztuz etabeste lege batzuen joera jarraituz10. Beraz,Kooperatiba Sozietateen eraketa sustatzekoneurri baten aurrean aurkitzen gara, eta horrekenplegua sortzeko aukerak handitzen ditu.Horrela, nahiz eta sozietate baten bazkide edopartaideen kopurua mugatua izan, posibleaizango da proiektu berriak Kooperatiba Sozietatebaten bidez gauzatzea. Gaur egun neurri horiondoko beste bi hauekin osatu behar da: aldebatetik, Kooperatiba baten bazkide izatekoaukera duten langile langabeek langabeziagatikoprestazioaren ordainketa bakarra eskatzekoposibilitatearekin eta, bestetik, 283/2000Dekretuak (EHAA 2000-12-30) arautzen duen 60urtetik gora duten Kooperatibetako bazkideakordezkatzeko kontratuarekin (lehen, txandakokontratua bakarrik erreserbatzen zen GizarteSegurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatutakolangileentzako).

———————————

8. VENTURA TRAVESET, A. “La constitución de la Sociedad Cooperativa y el papel del Notario”, In: Segundos encuentros Cooperativos de la UPV/EHU.Aspectos notariales y registrales de las Sociedades Cooperativasen, Donostia: GEZKI, 1987; 46. or.

9. GADEA, E. Evolución de la legislación cooperativa en España, Gasteiz: Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, 1999; 184-185 orr.10. Ik. Andaluziako (9. art.), Extremadurako (8. art.), Madrileko Erkidegoko (8. art.) eta Estatuko Kooperatiben Legeak (8. art.).

e16

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

Page 7: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

Horrez gain, 4/1993 Legearen lehenengoerredakzioan eskatzen ez zen bezala, 1/2000Legeak sarturiko aldaketaren ondorioz, hirubazkide horiek eratutako Kooperatiba-motakoakizan behar dute (lehen, gutxieneko bazkidekopurura bostean finkatu zen, mota zehaztubarik). Horrek esan nahi du, esaterako, Lankide-Kooperatiba bat eratu nahi bada, gutxienez eratzemementoan hiru bazkide langilek egon behardutela.

Bazkideen gutxieneko kopuruarenmurrizketaren ondorioz, gutxieneko sozietatekapitala ere 3.000 eurotara jaisten da, hau da,499.158 pezeta. Logikoa da lehen mailakobazkide kopurua murrizten bada, gauza beragertatzea sozietatearen gutxieneko kapitalarekin.Nabarmena da, proportzioan, gaur egunKooperatiba bat sortzeko bazkide bakoitzak eginbehar duen gutxieneko ekarpenaren murrizketa:4/1993 Legearekin gutxieneko bazkide kopuruabost zen eta gutxieneko kapitala 1.000.000pezeta; 1/2000 Legeak sarturiko aldaketarenondorioz, ordea, bazkide kopuru hori hiruramurrizten da eta kapitala 3.000 eurotara,Erantzukizun Mugatuko Sozietateen gutxienekokapital kopuruari urreratuz.

Bukatzeko, positibotzat baloratu behardugu kapitala eurotan ezartzea. Kapitala monetahorretan ezarri zuen lehenengo legea MadrilekoKooperatiben Legea izan zen, baina Lege horrekgutxieneko kapital kopurua 300.000 pezetatanezarri zuen.

2. Izendapena

Kooperatiba pertsona juridiko bat izangoda, eta berori identifikatzeko izen bat edukibeharko du. Kooperatiben sozietate-izenaaukeratzeko, 4/1993 Legearen 2. artikulua etaKooperatiben Erregistroaren Araudiaren 41 eta 95

e17

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

“ Nabarmena da,proportzioan, gaur egunKooperatiba bat sortzekobazkide bakoitzak eginbehar duen gutxienekoekarpenaren murrizketa

Kooperatiben helburua beharrizan ekonomiko, sozial eta kultural komunak asetzea da (TU Lankide Mondragón CorporaciónCorporativa-ren aldizkariak utzitako irudia).

Page 8: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

eta ondorengo artikuluak (izenaren osagaiei,identitateari eta debekuei buruzkoak, hain zuzenere) hartu beharko ditugu kontuan.

Laburbilduz, Kooperatiba Sozietate batenizenak bi osagai izango ditu: lehenengoa,sozietatea bera ezagutarazten duena, eta bestea,Kooperatibaren itxura eta izaera adieraztenduena (horretarako, izenari “KooperatibaSozietatea” hitzak edo bere laburdura gehitubeharko zaizkio). Dena dela, bai 4/1993 Legeakbai Kooperatiben Erregistroaren Araudiak,lehendik dagoen Kooperatibaren baten izenberdina jartzeko debekua ezartzen dute.Horretarako, Lan eta Gizarte SegurantzakoMinisterioko Kooperatiben Erregistroari etaEuskadiko Kooperatiben Erregistroari izen berekobeste Kooperatibarik ez dela existitzenadierazten duen ziurtagiria eskatu beharko zaie,eta agiri horiek eratze-eskriturari gehitu (4/1993Legearen 12.2.f) art.).

Dena dela, ez dugu ahaztu behar 1/2000Legearen Xedapen Gehigarri Bakarrakberrikuntza garrantzitsu bat sartzen duelaziurtagiri horiei buruz, ondokoa xedatzenduenean: “Eusko Jaurlaritzak EuskadikoKooperatiben Erregistroaren eta KooperatibenErregistro Zentralaren zein Merkataritza ErregistroZentralaren arteko koordinazioa bultzatuko du,Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko4/1993 Legeko 12.2.f) artikuluan aurreikusitakosistemaren ordez izena beste baten berbera ezdela bermatzen duen ziurtagiri batengatik”. Moduhonetara, Merkataritza Erregistroaren etaKooperatiben Erregistro Zentral nahizAutonomikoen artean dagoen konexio ezarenaspaldiko arazoari konponbidea emateko bide batzabaltzen da.

b) Biltzar Eratzailea

Kooperatiba eratzeko prozedura, 1/1982Legean bezala, Biltzar Eratzailearekin hasten da.Biltzar Eratzailea sustatzaileek osatuta egongo daeta bere eginkizun nagusia sozietatearenEstatutuak onartzea da. Horrez gain, Kooperatibaeratzeko beharrezkoak diren gainerako akordioakhartuko ditu, esaterako, kudeatzaileak izendatu,eta horiek izango dira, hain zuzen ere,Kooperatiba inskribatzeko egintzak burutu ahalizango dituzten pertsonak, sustatzaile guztienaldiberekotasuna saihestuz eta, ondorioz, horrekdakartzan arazoak.

Doktrinak Legeak erabiltzen duen “BiltzarEratzailearen” figura kritikatu egin du, batzar horiez delako benetako biltzar bat, ezta eratzailea

ere. VENTURA TRAVESETen ustez11, biltzarhoriek ez dira benetako biltzarrak zentzujuridikoan, hau da, ez dira pertsona juridiko batenborondatearen adierazpenak. Pertsona juridikoa(kasu honetan, Kooperatiba Sozietatea), bereorgano kolegiatuak baino lehenago sortu beharda. Biltzen diren pertsonak ez dira botoaren bidezorgano kolegiatu baten sozietate-borondateaeratzeko parte hartzen duten kideak, baizik eta“uti singuli” jarduten dute (ez “uti socii”), hau da,gehiengoaren borondateak lotu ezin dituenpartikular bezala.

Eztabaida hori alde batera utzita, egia daBiltzar Eratzailearen bileraren bidez ez delaKooperatiba berri bat eratzen, baina ez dagarrantzi gutxiagokoa bihar-etzi eratuko densozietatearen sustatzaileak biltzea,Kooperatibarekin zerikusia duen guztia beharbezala aurreikusteko. Memento horrek berebizikogarrantzia du sozietatearen eraketan.

c) Estatutuen egitasmoaren aldez aurretikokalifikazioa

4/1993 Legearen 9. artikuluaren etaKooperatiben Erregistroaren Araudiaren 37.artikuluen arabera, kudeatzaileek aukera dute,Biltzar Eratzailearen bestelako erabakirik izanezean, Kooperatiben Erregistroari, eskriturapublikoa egilestu baino lehen, aldez aurretikEstatutuen egitasmoa azter dezala eskatzeko.Horretarako Biltzar Eratzailearen aktaren bi aleaurkeztu beharko dira, sustatzaile guztieksinatuta. Sinadura horiek notarioak egiaztatutaedo Erregistroak legeztatuta egon behar dute.Akta horretan aldez aurreko kalifikazioaren gaidiren Estatutuen egitasmoa jasoko da.

Kooperatiben Erregistroak eskaera egindenetik hogeita hamar eguneko epea dukalifikazioa egiteko.

Estatutu egitasmoaren aldeko kalifikazioaematen bada, dagokion ebazpenarekin batera,kudeatzaileei ale bat itzuliko zaie, behar bezalaizenpetu eta zigilaturik. Erregistroak zuzendaitezkeen akatsak aurkitzen baditu, kudeatzaileeijakinaraziko die eta horiek, Biltzar Eratzaileakbesterik erabakitzen ez badu behintzat, aipaturikoakatsak konpontzeko baimena izango dutehilabete bateko epearen barruan.

Aldez aurretiko kalifikazioaren aukera ez dabakarrik Euskadiko Legean ezartzen, baizik etabeste autonomia erkidegoetako Lege batzuek ereonartu egin dute, nahiz eta kalifikazio horren

———————————

11. Ikus VENTURA TRAVESET, A. “La constitución de la Sociedad Cooperativa y el papel del Notario” aipatutako lanean, Donostia: GEZKI, 1987; 38-39eta 43-45 orr. eta GADEA, E., aipatutako lanean, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, 1999, 182-183 orr.

e18

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

Page 9: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

objektua desberdina izan Lege bakoitzarenarabera, esaterako, Katalunia, Andaluzia etaValentziako Legeetan aldez aurretiko kalifikazioaez zaio mugatzen Estatutuen egitasmoari soilik.Galizia, Aragoi, Nafarroa, Extremadura etaEstatuko Legeetan, ordea, kalifikazio horiEstatutuen egitasmoaren gainean izango daesklusiboki12.

Egia esan, Sozietate Anonimo edoErantzukizun Mugatuko Sozietateetan ez dapareko aukerarik aintzatesten, ezta 1/1982Kooperatiben Legean ere.

Beraz, bai Kooperatibei buruzko Legean,bai Kooperatiben Erregistroaren Araudian,Estatutuen egitasmoaren aldez aurretikokalifikazioa borondatezko izapide edo tramite batbezala konfiguratzen da, hau da, kudeatzaileekduten aukera bat bezala. Baina ze ondorio izangoditu Estatutuen egitasmoen aldez aurretikokalifikazio horrek Erregistroarentzat? Ez 4/1993Legeak, ez Kooperatiben Erregistroaren Araudiakez diote erantzunik ematen galdera horri, hau da,ez dute zehazten kalifikazioari buruzko ebazpenaloteslea izango den ala ez eskritura inskribatzekoaurkezten denerako eta, beharbada, hori argitueta zehaztu beharreko puntu bat izango litzatekelegegilearen aldetik.

Beste autonomia erkidegoetako Legebatzuek, ordea, berariaz adierazten dute aldezaurretiko kalifikazioaren ebazpena loteslea izangoden ala ez, adibidez, Valentziako Legearen 11.3.artikuluak dio “Eratzeko eskritura eman bainolehen, loteslea ez den irizpen bat eskatu ahalizango da Erregistroan, eskritura eta estatutuakLege honek xedatutakoarekin bat datozelaadierazteko”, beraz, kalifikazioaren objektuazabalagoa da, baina irizpena ez da lotesleaizango. Andaluziako Legearen 25. artikuluak,ordea, kalifikazio hori loteslea izango delaezartzen du: “1. Kooperatiba Sozietateak eratzekoeta beren estatutu sozialak aldatzeko egintzakeskritura publikoan jaso baino lehenaurrekalifikatu ahal izango dira KooperatibaSozietateen Erregistroan…2. Erregistro horrekegindako kalifikazioa loteslea izango da dagokioneskritura publikoa inskribatzeko unean…”.Aragoiko Legearen 10. artikulua urrunago joatenda “Ezin izango da inskripzioa ukatu ez etaatzeratu ere, alde aurrekalifikatutako datuetanoinarrituz”, esaten duenean.

Egia da Valentziako Legeak eta EuskadikoKooperatiben Erregistroaren Araudiak hitzdesberdinak erabiltzen dituztela Erregistroakematen duen aldez aurretiko kalifikazioarenondorioa adierazteko, Valentziako Legeak“irizpen” hitza erabiltzen baitu, eta EuskadikoKooperatiben Erregistroko Araudiak, ordea, bere37. artikuluan, “ebazpena”. Eta HerriAdministrazioen Eraentza Juridikoari etaAdministrazio Prozedura Erkideari buruzkoLegearen arabera, Administrazioen ebazpenakeraginkorrak izango dira. Hala ere, badaudeautore batzuk uste dutenak Administrazioak bereirizpidea alda dezakeela, betiere ziodunebazpenaren bidez, bertan lehenengo kalifikazioaematerakoan ezagutzen ez zituen zuzenbidezkofunts berriak emanez13.

Nire ustez, Euskadiko KooperatibenLegean edota Kooperatiben Erregistroko Araudianberariaz ezarri beharko litzateke Erregistroakegiten duen Estatutuen egitasmoaren aldezaurretiko kalifikazioa loteslea izango dela eta,horrez gain, interesgarria izango litzatekexedatzea, Aragoiko Legeak egiten duen moduan,ezingo dela aldez aurretik kalifikatuta daudenEstatutu horien inskripzioa atzeratu.

Kooperatiben eratze prozedura guztiaaztertzen badugu, gerta daiteke sozietatearenEstatutuak “kalifikazio hirukoitza” izatea edo,hobeto esanda, “azterketa hirukoitza” edota“legalitate kontrol hirukoitza” (gero aipatuko dugunbezala, doktrinaren alde batentzako, notarioakegiten duen kontrola ez baita benetako kalifikaziobat zentzu hertsian): bata, Erregistroak egitenduena, Estatuen egitasmoa aurkezten zaionean;bigarrena, notarioak egiten duena, eskrituraegilesterakoan14; eta hirugarrena, Erregistroakegiten duena, eskritura inskribatu baino aurretik.Horrela, segurtasun juridikoa sendotu egiten da,baina, beste alde batetik, izapideak gehitu egitendira.

Aipatu den bezala, autore batzuekzalantzan jartzen dute notario-kalifikazioa,adibidez GÓMEZ GALLIGOk eta GARCÍAGARCÍAk. Azken horren ustetan, notario-funtzioaez da kalifikatzea, bestela autokalifikazio batizango litzateke, eta notario-legediak ez du inoizkalifikazio hitza erabiltzen, baizik eta hitz horiHipoteka Legeak erregistratzailearentzakoerreserbatzen du. Notarioak egiten duena fedea

———————————

12. Kataluniako Legearen 9.2. artikulua: “estatutu sozialak eta eraketarako gainerako agiriak”, Andaluziako Legearen 25. artikulua: “Kooperatibasozietateak eratzeko eta beren estatutu sozialak aldatzeko agiriak…” eta Valentziako Legearen 11.3. artikulua: “… eskrituraren eta estatutuenkonformitateaz …”. Alderantziz, Galiziako Legearen 11.2 eta 15. artikuluak “estatutuen egitasmoa”, Aragoiko Legearen 10. artikulua: “… bereEstatutuak eskritura publikoan jaso baino lehen”, Nafarroako Legearen 14. artikulua: “estatutuen egitasmoa”, Extremadurako Legearen 11. artikulua“estatutuen egitasmoa” eta Estatuko Legearen 11.2. artikulua “Estatutuen egitasmoa”.

13. Horrela azaltzen dute CABANAS, R. eta NAVARRO, J.M.k, “Constitución de las Cooperativas”, In: Comunidades de Bienes, Cooperativas y otrasformas de empresa, Madril: Consejo General del Notariado, 1996; 523. or; CHULIÁ, V., “Ley general”, 1. Liburukia, 300, aipatzen dutenean.

14. Ikus Notario-Araudiaren 147. artikulua.

e19

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

Page 10: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

ematea, dokumentuak eskuestea eta gaitasunariburuzko judizioa ematea da. Notarioaklegezkotasunari buruzko judizio bat ematen du,aldez aurretik eta alderdien arteko ondorioekin,gero erregistratzailearen galbahetik pasatukodena. Azken hori organo inpartzial etaindependentea da, “erga omnes” eraginekin, etadokumentuaren kalifikazio osoa egitekobaliabideak dituena.

DE PRADAk notario-funtzioaren edukiarenbarruan “funtzio autentikatzailea” dagoela esatendu, “non notarioak, dokumentatzaile orok bezala,dokumentatu beharreko agiriaren gain egin beharduen legaltasunaren kontrola barnebiltzen den.Agiriari autentikotasun formala ematen dio”15.

Nolanahi ere, ezin da ukatu bai notarioakbai erregistratzaileak funtsezkoak direlasegurtasun juridikoa bermatzeko. Notarioak trafikojuridikoan parte hartuko du dokumentu publikoaegilesterakoan, hau da, Kooperatiba Sozietateaeratu baino lehenago, eta erregistratzaileak,ordea, dokumentu hori jasotzen duenean, beroriinskribatzeko eta, horrez gain, Kooperatibenkasuan bereziki, eratze-eskritura egiletsi aurretik,Estatutuen egitasmoa aldez aurretik aztertzeko.Esan genezake notarioaren partehartzeakondorioak izango dituela Kooperatiba bat eratzekoprest dauden alderdien artean, etaerregistratzailearenak, ordea, publizitateprintzipioaren arabera, gainontzekoen aurreaneta, horrez gain, esklusiboki Kooperatibeneraketan, baita prozedura hori prestatzen ari direnalderdien artean ere.

Atal honekin bukatzeko, aipatu bakarrik ez4/1993 Legeak, ez Kooperatiben ErregistroarenAraudiak ere ez dutela zehazten zein den aldezaurretiko kalifikazio hori eskatzeko epea. Denadela, arazo horrek ez dauka hainbestekogarrantzirik, Kooperatibarentzako eskatu denizena hamasei hilabeteko epean bakarrikgordeko delako, epe hori luzatzeko beharrezkoaizanik Kooperatibaren eraketaren inskripzioahastea (Kooperatiben Erregistroaren Araudiaren100. art.).

d) Eskritura publikoa eta Estatutuak

Hurrengo pausoa eskritura publikoaegilestea izango litzateke, eta horretarako bihilabeteko epea dago Biltzar Eratzailea bilduzenetik edo bestela Estatutuen egitasmoaren aldezaurretiko kalifikazioa egin zenetik zenbatzen hasita.

1982ko Legean gertatzen ez zen bezala,1/1993 Legearekin, eskriturak funtsezko balioeratzailea du Kooperatiben eratze-prozeduran.Azken Lege horren Zioen Adierazpenean azaltzenda “Kooperatibak eratzean bazkideen, besteren edobaita herri-administrazioaren bermeak indartu nahidira, eta horretarako, kooperatiba sortzekobeharrezkoa dena legelari-agirian (eskriturapublikoan) jaso beharra ezarri da, lege aldetikziurtasuna izan ahal izateko”. Beraz, aurrekosistemarekin konparatuz, segurtasun juridikoaindartu egin da, gainerako autonomia erkidegoetakoLegeek ezarritako eskakizunekin bat eginez.

Europako Batasuneko Estatu-kideenKooperatiba-Legedia aztertuta16, sistemadesberdinak aurki ditzakegu eskritura publikoareneskakizunaren gainean. Estatu batzuetan ez dabeharrezkoa eskritura publikoa egilestea; bestebatzuetan, ordea, beharrezkoa da, eta, azkenik,“tarteko sistemak” aurki ditzakegu.

Aipatu bezala, Alemania, Grezia etaFrantzia bezalako Estatuetan ez da beharrezkoaeskritura publikorik egilestea. KonkretukiAlemanian 1889. urteko maiatzaren 1eko Legeakbakarrik eskatzen du Kooperatibaren Estatutuakidatziz jasotzea (§5). Frantzian, sozietateekEstatutuak idatziz jaso behar dituzte (KodeZibilaren 1.835. art.) eta dokumentu hori pribatuaedo autentikoa izan daiteke. Dokumentuautentikoa beharrezkoa da sozietatera ondasunhigiezin bat ekartzen denean.

Beste Estatu batzuetan, esaterakoDanimarka, Herbehereetan edo Italian,beharrezkoa da eskritura publikoa edo notario-akta.

Belgikan eta Portugalen tarteko sistemaezartzen da, dela notarioak parte hartzen duelakoeratze-aktaren eta Estatutuen sinadurarenegiaztapenean, dela eskritura publikoaKooperatiba konkretu batzuentzako erreserbatzendelako. Belgikako Merkataritzako Kodearenarabera, erantzukizun mugatuko Kooperatibakeratzeko beharrezkoa da notarioak egiten duenden akta autentikoa (147 (bis) § 4 art.).Erantzukizun solidario eta mugagabekoKooperatibak, printzipioz, dokumentu pribatubaten bidez era daitezke. Dena dela, gertadaiteke eskritura publikoa derrigorrezkoa izateaKooperatibekin zerikusirik ez duten arauenaplikazioagatik; esaterako, ondasun higiezinakekartzen direlako. Portugalen lehen mailakoKooperatibak dokumentu pribatu bidez eradaitezke, baina legedi osagarriak Kooperatiba

———————————

15. Ikus DE PRADA, J. “La función notarial y persona juridica”, In: Segundos encuentros Cooperativos de la UPV/EHU. Aspectos notariales y registralesde las Sociedades Cooperativas, Donostia: GEZKI, 1987; 11-27 orr.

16. Ikus MONTOLÍO, J.M. Legislación Cooperativa en la Unión Europea, 2. edizioa, Madril: Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. SubdirecciónGeneral de Publicaciones, 2000.

e20

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

Page 11: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

mota batzuentzako eskritura publikoa eskatu ahalizango du (Kooperatiba Kodearen 10. art.).Nolanahi ere, notarioak dokumentu pribatuhorretan parte hartuko du, Kooperatiba Kodearen12. artikuluak eratze akta eta Estatutuen bostsinaduren notario-egiaztapena eskatzen duelako.

Eskritura publikoaren eta Estatutuen edukia4/1993 Legearen 12 eta 13. artikuluetan arautzenda, hurrenez hurren.

e) Inskripzioa

Sozietatea Kooperatiba Erregistroaninskribatu behar da eta memento horretatiknortasun juridikoa eskuratuko du. Ez dugu ahaztubehar inskribatu nahi dugun egintzari dagokiontributu-likidazioa eskatu edo egin dugula justifikatubehar dugula Erregistroan aurkeztu aurretik.

4/1993ko Legearen 15. artikuluarenarabera, Euskadiko Kooperatiben ErregistroaEusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte SegurantzaSailari atxikitako legezko Erregistroa da, etaorgano-egitura bateratua du. Hori ez da gertatzenEuropako Batasuna osatzen duten beste Estatubatzuetan, Kooperatibak inskribatzen direnErregistroak epaileen eskuetan daudelako edotaMerkataritzako Erregistroan inskribatzen direlako.

Konkretuki, Alemanian, Frantzian(Kooperatiba merkataritzako sozietate bezalaeratu bada eta, ondorioz, MerkataritzakoErregistroan inskribatzen bada, eta hori kasugehienetan gertatzen da), Grezian edo Italian,Kooperatibak inskribatzen diren Erregistroakepaileen eskuetan daude.

Kooperatibak Merkataritzako Erregistroaninskribatuko dira Alemania (zehatzago esateko,Kooperatibak Kooperatiben Erregistroaninskribatuko dira, baina Merkataritza Zuzenbideaneskumena daukan Auzitegia arduratuko daKooperatiben Erregistroaz), Belgika, Danimarka(“Merkataritza eta Sozietateen Daniar Agentzia”-kjarduten du Merkataritza Erregistro gisa), Frantzia(aipatu bezala, Kooperatiba merkataritzakosozietate bat bezala eratzen bada), Italia edoLuxenburgo bezalako Estatuetan.

Azkenik, Holanda (“Merkataritza, Industriaeta Artisautza Ganbera”) eta Portugalen (“RegistoNacional de Pessoas Colectivas”) kasuan,Elkarteak, Fundazioak eta KooperatibakErregistro berean inskribatzen dira.

Edozein modutan ere, Euskadiko LegediaEuropako Batasuna osatzen duten hainbatEstatuko legediekin bat dator Kooperatibareninskripzioaren izaera eratzailearekin. Izan ere,Alemania, Belgika, Danimarka, Frantzia, Grezia,Italia, Luxenburgo edo Portugal bezalakoEstatuetako legediek irizpide bera jarraitzen dute.

Beraz, alde honetatik, Euskadiko Legea bat datoraipatutako Estatuek jarraitzen duten “inskripzioeratzailearen” irizpidearekin.

4. Kooperatiba Sozietateen eraketaprozedurari buruzko jarrerak

Egia da Kooperatiben mugimenduak ezindituela ezarri Kooperatibak eratzeko bete behardiren izapideak, ezta izapide horien izaera ere.Lan hori legegileari dagokio. Hala ere,Kooperatiben munduan ahotsak entzun diraKooperatiben eratze-prozesua errazteko, ezinbaitugu ahaztu gaur egun indarrean dagoenprozedurak hainbat izapide betetzea eskatzenduela, horrek dakartzan ondorioekin (batez ere,sozietatearen eraketa denboran zehar luzatzea,hainbat kontrol pasatu behar izatea eta sortzenditen gastuen koste ekonomikoak jasatea).

1982ko Legea egin zenean, legegileak,prozedura sinplifikatzeko asmoarekin, eskriturapublikoaren derrigortasuna ondasun higiezinakekartzen ziren kasuetarako bakarrik ezarri zuen.Beraz, printzipioz, Kooperatiba bat eratzekonahikoa zen dokumentu pribatu bat. Oraineskema guztiz aldatu da, eta gaur egun 4/1993Legeak eskritura publikoa egilestea eskatzen duKooperatiba bat eratzeko.

Hala ere, pentsa daiteke tramite hori ezdela beharrezkoa, batez ere Estatutuenegitasmoaren aldez aurretiko kalifikazioarenaukera egikaritu bada. Erregistroak Estatutuakjadanik aztertu baditu sozietatearen inskripzioaeskatu aurretik edo aztertuko baditu inskripzio horieskatzerakoan, ez da beharrezkoa notarioarenkontrolik, Kooperatiben Erregistroa baita sozietatehorien gainean organorik espezializatuenetarikobat. Edozein modutan ere, ezin daiteke pentsatuEstatutuak aldez aurretik kalifikatuta badaudenotarioak egingo duen gauza bakarra Estatutuhoriek protokolizatzea izango denik, baizik etakasu horretan notarioak Notario-Araudiaren 147.artikuluaren arabera jardun beharko du eta, aregehiago, Araudi horren 145. artikuluaren arabera,baimena emateari uko ere egin diezaioke. Horrezgain, ezin daiteke esan notarioak betetzen dueneginkizun bakarra legalitatearen kontrola denik,baizik eta beste eginkizun garrantzitsu batzuk erebetetzen ditu. Horregatik esan dezakegudokumentu pribatuak ez dituela eskriturapublikoak dituen baliozkotasun baldintza berak.

Eskritura publikoaren eskakizunarekingertatu ez zen bezala, bai 1/1982 Legeak, bai4/1993 Legeak, nortasun juridikoa eskuratzekosozietatearen inskripzioa beharrezkoa zela ezarrizuten. Betekizun horri buruz, eta nortasunjuridikoari dagokionez, euskal legedia EuropakoBatasuna osatzen duten Estatuetako inskripzio

e21

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22

Page 12: Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa · 2016. 2. 13. · Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa (The constitution of Co-operatives) L an honen helburua, alde batetik, Kooperatiben

sistema eratzailearekin bat datorrela esandezakegu. Hala ere, inskripzioaren betekizunaedo, hobeto esanda, kodifikazioaren betekizuna,kuestionatu daiteke. Legezkotasun printzipioarenarabera, erregistratzaileak inskripzioa egin bainolehenago aurkezten zaizkion dokumentuakkalifikatu egin behar baditu, legezkotasun kontrolhori, Estatutuen egitasmoaren aldez aurretikokalifikaziorik ez badago behintzat, bigarrenaizango da, hau da, notarioak egiten duenkontrolaren ondorengoa, hain zuzen ere. Aldezaurretiko kalifikazioa egon bada, erregistratzaileakegingo duen azterketa hirugarrena izango da eta,horrez gain, berak aurretik egindakoaren zatibaten gainean (Estatutuak).

Kooperatiben inskripzioari buruz hardaiteken neurririk gogorrena inskripzioarenbetekizuna kentzea izango litzateke, baina hori ezda gaur egun posible, batik bat 4/1993 Legeakberariaz xedatzen duelako Kooperatiba bateratzeko derrigorrezkoa dela sozietate horreninskripzioa. Horrez gain, ezin dugu ahaztuKooperatiben Erregistroa sozietate horiei buruzkopublizitate-tresna garrantzitsu bat dela,gainontzekoen mesedetan.

Hala ere, alternatiba bezala, planteadaitezke tarteko beste bide batzuk, esaterako,Erregistroaren arduradunak egiten duenkalifikazioaren esparrua mugatzea, adibidez,Kooperatiben oinarrizko elementuen gainera(adibidez, bazkideen boto eskubidea), edota,Aragoiko Legeak xedatzen duen bezala, aldezaurretik kalifikatutako datuetan oinarrituzinskripzioa ukatzeko edota atzeratzeko debekua

ezartzea, betiere aldez aurretik kalifikatutako datuhoriek edota Kooperatiben legedia aldatu ezbadira.

Hirugarren jarrera Estatutuen egitasmoarenaldez aurretiko kalifikazioaren aukera kentzeaizango litzateke, legezkotasun kontrola notarioareneta Kooperatiben Erregistroko arduradunareneskuetan geldituz, eskritura egilesterakoan etaKooperatibaren inskripzioa eskatzerakoan. Izanere, posibilitate hori ez da aurreikusten bestesozietate batzuentzako. Hala ere, gogoratu behardugu aldez aurretiko kalifikazioa borondatezkoadela, beraz, alderdien eskuetan geldituko daaukera hori egikaritzea edo ez.

Azaldutako hiru jarreren argumentuakentzunda, gaur egun oso zaila da esatea epelaburrean jarrera baten edo beste baten aldekoneurriak hartuko direla. Denok dakigun bezala,orain dela hilabete gutxi batzuk onartu zen 4/1993Legea aldatzen duen 1/2000 Legea, eta azkenhorrek ez du sartu inolako aldaketarik Kooperatibeneraketa prozeduran, beraz, oraingoz eskemaberarekin jarraitu beharko dugu, hau da,Kooperatiba bat eratzeko eskritura publikoaegilestu beharko da eta ondoren KooperatibenErregistroan inskribatu. Horrez gain, Estatutuenaldez aurretiko kalifikazioa eskatzeko aukeramantendu egin da. Hala ere, ez dugu ahaztu beharoraindik ate bat irekita gelditzen dela prozesu horierrazteko; bide hori Kooperatiben ErregistroarenAraudiaren aldaketa planteatzea da. Horrela,Kooperatiba Sozietateen eraketaren tramiteaksinplifikatzea lor dezakegu, betiere Legeakezartzen dituen mugak errespetatuz.

e22

ALZOLA, I. Kooperatiba Sozietateak eta beren eraketa. Eleria. 8, 2001, 11-22