Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua...

23

Transcript of Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua...

Page 1: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz
Page 2: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa

Irakurketa errazerako egokitzapena: Blanca Mata (Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erraza)

Diseinua eta ilustrazioak: Mercedes Corretge

Logotipo honek identifikatzen ditu IFLAk (International Federation of Library Associations and Institutions) eta Inclusion Europe-k irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako materialentzat ezarritako nazioarteko gidalerroak jarraitzen dituzten materialak. Agiri hau Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erraza-k berrikusi du, eta berak abalatzen du.

Lehenengo edizioa:: 2017ko otsaila

© Sestaoko Udala www.sestao.eus

© Ilustrazioenak: M. Corretge

Lege-gordailua: BI-309-2017

Page 3: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Aurkibidea

Jakin beharreko hitzak ......................................................................................... 3

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan eginez ................. 5

Zergatik da beharrezkoa? Zergatik Sestaon? Zertarako? Helburuak Nola? Berdintasun Plana 2017-2020

Berdintasunean aurrera egiteko zer egingo dugu? ....................................... 10 Emakumeak jabetu - Emakume osasuntsuak eta jabetuak - Autonomia gehiago duten emakumeak - Parte-hartze handiagoa duten emakumeak

Ingurune barneratzaile eta berdintasunezkoak bultzatu - Zaintza lana eta bateratze erantzunkidea - Ingurune bateratzaile eta estereotipo sexista gabeak

Indarkeria matxista gabeko Sestao baterantz - Sentsibilizatu eta saihestu - Biktimak antzeman eta zaindu

Page 4: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Erantzunkidetasuna. Norbait edo zerbaitekiko erantzukizuna banakakoa ez denean erabiltzen da, beste pertsona batekin edo batzuekin partekatzen denean.

Adibidez:

- Aita eta amak seme-alaben zaintzan.

- Familietan, pertsona guztiak etxeko-lanetan eta helduen eta dependentzia dutenen zaintzan.

Jakin beharreko hitzak

3

Jabekuntza. Bere ezberdintasun egoera hobetzeko, pertsona batek bere gaitasun, ahalmen eta buruarengan konfiantza eta segurtasuna eragitea da.

Gizon eta emakumeak berdintasunean bizitzeko, emakumeen kasuan, bere kabuz lan eginez eta antolatuz, beraien bizi baldintzak hobetzeko gai izatea da helburua.

Gizarteratzea. Pertsonak gizartean integratzea eta gizartetik eta bere onuretatik kanpo geldi ez daitezela helburu duten politika eta jokaerak dira.

Gizarteratzea hezkuntza, gizarte eta kultura mailan izan daiteke.

Page 5: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Jakin beharreko hitzak

4

Aniztasuna. Talde eta kolektibo barruko pertsonen arteandauden mota guztietako diferentziak dira.

Adin, sexu joera, jatorri eta gaitasun funtzionalen diferentziak izan daitezke. Emakumeen barruan aniztasun handia dago.

Zeharkakotasuna. Ideia edo politika bat erakunde bateko sail ezberdinetan helburu bezala sar araztea da.

Udalak egiten duen denean berdintasuna zeharkako politika izan behar da.

Sexismoa. Pertsona bat sexuan oinarritutako arrazoiengatik diskriminatua denean ematen da, hau da emakumea edo gizona izatearen arrazoiagatik.

Gizartean gizon edo emakumeen ezaugarriei buruz dauden aurreiritzi, estereotipo eta aldez aurretik egindako ideiak ere dira.

Page 6: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

5

Zergatik da beharrezkoa?

Berdintasunezko gizarte baterantz aurrera pausuak eman badira ere, gaur egun oraindik badaude gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun egoerak.

Berdintasunerako politika publikoak herritar guztiei zuzenduta daude,baina emakumeek ezberdintasun egoerak eta diskriminazioa jasaten duteeta gainera beraien arteko diferentziak ere badaude (adina, jatorria, sexu joera, aniztasun funtzionala, etnia…).Horregatik, emakumeei zuzendutako ekintza positiboak garatzen jarraitu behar da.

Zergatik Sestaon?

Sestaon oraindik gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna dago.Datu estatistikoek eta berdintasunari buruz antolatutako lan taldeetan jasotako iritziek hori erakusten dute.

Helburuak eta ekimenerako norabideak ezarri baino lehengaur egungo testuinguru sozial eta ekonomikoanSestaoko emakumeen egoera ezagutu behar da.

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan eginez

Page 7: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

6

Osasuna

- Eskolako kirolean nesken eta nerabeen parte-hartze txikia

-15 eta 20 urte arteko nesken artean nahi ez diren haurdunaldiak izateko kezka

- 75 urte baino gehiago dituzten eta bakarrik bizi diren emakumeen portzentai handia

Partaidetza gizartean

- 45 eta 60 urte arteko emakume askok elkarteetan parte-hartzen dute, gazte gutxik

- Oso emakume gutxi daude elkarteetako ardura karguetan

- Berdintasunaren aldeko Emakumeen Forua: gune baliagarria, baina emakumeen izenean aniztasun gutxikoa

- Elkarte asko baina beraien arteko elkarlanean esperientzia gutxikoak

Page 8: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Erantzunkidetasuna

- Adin txikikoen, dependentzia duten pertsonen eta etxeko zaintza lanak ere emakumeen ardura izaten jarraitzen du Ekonomia eta lana

- Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa

- Lan aukera gutxiago nahiz eta gaituak egon

- Emakume etorkin eta adin txikiko baten ardura bakarrik daramaten emakumeek sarbide zailagoa dute baliabide ekonomikoetara

Indarkeria matxista

- Indarkeriaren biktima diren emakumeen tasa altua. Askok 30 urte baino gutxiago dituzte

- Biktimen laguntzarako arreta zerbitzuan aurrerapena

- Beldur Barik programa gazteen artean indarkeria matxista saihesteko

- Estereotipo sexistek jarraitzen dute eta aniztasun sexuala ezkutatuta mantentzen da

7STOP

Page 9: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Zertarako? Helburuak

Pertsonen bizitza politiken muina izan behar da.Horregatik, berdintasuna lortzeko lanean helburu nagusia bizitzaren iraunkortasuna da.

Hau da, pertsona guztiei, aniztasun eta errealitate ezberdinei erantzunez, beraien bizi kalitatea hobetzeko eta duineko bizitza edukitzeko baldintzak eskaini eta ziurtatu.

Bizitzaren iraunkortasuna lortzeko,pertsonen egunerokoan gertatzen diren hurrengo prozesuek eragina dute: 8

BIZITZARENIRAUNKORTASUNA

Partaidetza soziopolitikoa

Gizarte antolaketa erantzunkidea

Inguru iraunkor eta

barneratzailea

Indarkeria matxistarik gabeko bizitza librea

Page 10: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Nola? Berdintasun Plana 2017-2020

Berdintasunaren alde lan egiten jarraitzea ahalbidetuko duten politikak garatu ahal izatekoSestaoko Udalak hurrengo 4 urteetarakoemakume eta gizonen arteko III. Berdintasun Plana landu du.

Plana Berdintasun Sailean egin da.Lan eremuak eta eremu bakoitzeko hainbat helburu eta ekimen definitzen dituen tresna da. Udaleko sail bakoitzak dagozkionak jarriko ditu abian.Gainera, berdintasunaren aldeko gobernantzarako neurriak barne hartzen ditu, Udaleko sail guztiek generoaren gaia beraien politika eta esku-hartzeetan egokitu dezaten.

Berdintasun Plana egiteko herritarren partaidetzarekin kontatu da. Gizarte agenteek, Sestaoko auzoetako bizilagunekin batera,bilera, eztabaida eta proposamen guneak partekatu dituzte. Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunari buruzko beraien ekarpenadenon errealitatetik gertuago dauden ekintzak proposatzeko balio izan du.

9

Page 11: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Berdintasunean aurrera egiteko zer egingo dugu?

10

Emakumeak jabetu

Ingurune inklusiboak eta berdintasunezkoak bultzatu

Ingurune bateratzaileak eta estereotipo sexista gabeak

Indarkeria matxistarik gabeko Sestao baterantz

Sentsibilizazioa eta prebentzioa

Biktimei aitortza egin eta laguntza eman

Emakume osasuntsu eta jabetuak

Zaintza lana eta kontziliazio erantzunkidea

Autonomia gehiago duten emakumeak

Parte-hartze handiagoa duten emakumeak

Page 12: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Emakume osasuntsu eta jabetuak

Emakumeek bere gorputzarekin duten erlazioaamatasunari eta zaintza eginkizunari lotuagoa egon da betinorberaren zaintzari eta beharrak betetzeari baino.

Kirola egitea norberaren zaintza modu bat da;osasuna, ongizate fisikoa eta auto-estima hobetzen ditueta horregatik emakumeak jabetzeko modu bat da. Emakumezko haur, nerabe eta helduetan gorputzaren zaintzaestetika, edertasun eredu eta estereotipoekin lotzen da.Jarduera fisikoa bizitza osoan zehar sustatzea garrantzitsua daosasun, hobetze pertsonal eta gizarteratzeko bide bezala.

Sexualitatearen eremuan emakumeak jabetzeak zera esan nahi du,jarrera pasiboa, bestearen menpe egotea edo haren nahiak betetzetik, jarrera aktiboago batera eta sexualitatea lehenengo pertsonan bizitzera pasatzea, aldaketa egitea, alegia:Nik nahi dut, nik desio dut, nik behar dut.

Emakumeak jabetu

11

Page 13: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Bizitza aktiboa eta ahal denik eta autonomoena edukitzeagarrantzitsua da emakumeak jabetzeko,batez ere helduak direnek edo aniztasun funtzionala dutenek.Bakartzea saihesteko,beraien mugikortasuna erraztu behar da eremu publikoan.

Helduentzako zentroetan, emakumeek bere burua zaintzeko ikastaroak

Emakumeentzako hiriko ibilaldiak

Kirol ikastaro zehatzak

Kirol-klubetan emakumezko haur eta nerabeentzako jarduerak

Emakumeen kirola ageriko egitea

Emakume helduen baztertzearen aurkako konpainia eta laguntza

Zer egingo dugu?

12

Page 14: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Autonomia gehiago duten emakumeak

Emakumeei prestakuntza eta lanbidea izateak autonomia ekonomikoa ematen die eta honek jabetuago egotea ahalbidetzen die.

Baina lan merkatuan, maila akademiko bera izan arren,emakumeek gizonek baino zailtasun gehiago eta baldintza okerragoak dituzte.Emakumeek langabezia gehiago sufritzen dute eta feminizatuago dauden lanpostuetara sartzen dira,eta maskulinizatuak baino okerrago ordainduta eta baloratuak daude.

Hala ere, emakumeek enpleguan parte hartzen dute eta udalerriaren motor ekonomikoa dira.Beharrezkoa da Udalak bultzatutako enpleguak emakumeen kontratazioa laguntzea eta hau sektore guztietan izatea.Baita bere proiektuak hasten dituzten emakumeen beharrak ezagutzea ere.Emakumeen lan-merkaturako sarbidea lortzekotrebakuntza eta birziklapen profesionala funtsezko beste bideak dira.

13

Page 15: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Autonomia gehiago lortzeko eta jabetuago egotekoahulago diren eta egoera zail edo diskriminazio egoera bizi duten emakumeek beraien beharretara egokitzen diren baliabide sozialak izan behar dituzte eskuraeta udal asistentzia pertsonaletik harago doan espazio ezberdinak edukitzea.

Beharretara egokitutako programa hezigarriak

Enpresa, merkatari-elkarte, heziketa zentroetan… berdintasunari buruzko informazioa zabaldu

Entitate sozialen eta Udalaren artean koordinatutako lan eremuak sortu

Zer egingo dugu? 14

Page 16: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Parte-hartze handiagoa duten emakumeak

Emakumeak jabetzeak espazio publikoan parte-hartzera bultzatzen ditu:alderdi politiko, entitate sozial, elkarteetan...Emakumeen partaidetza gizartean funtsezko tresna bat daerrealitatea eraldatu eta beraien eskubideak aldarrikatzeko.Erabakietan parte hartu, ikasi eta erantzukizunak bere gain hartzea dakar.

Nahiz eta emakumeek elkarteetan duten partaidetza aktiboa izan,zuzendaritza-karguak gizonek hartzen dituzte, estereotipoak mantentzen dira eta emakumeen lana gutxiago aitortzen da, bigarren planoan geratzen da.

Sestaoko Emakumeen Berdintasunaren aldeko Forua gizarte-eragile gehiago eta anitzagoren partaidetza ekar dezakeen tresna bat da.

Eremu guzti hauetan emakumeen partaidetza handitzeak honako hau ekar dezake:

- Elkarteetan erabakiak hartzen dituzten emakume gehiago izatea

- Emakumeen aniztasuna handiagoa eta nabariagoa izatea (gazteak eta beste kultura batzuetakoak)

- Kontzientzia sozial feminista handiago izatea

15

Page 17: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Ikastaro eta Jabetza Eskolarako gune bat

Praktika onak berdintasunean garatzeko elkarteek sarean lan egin

Emakumeen taldeen eta talde feministen topaketak

Neska gazteak taldetan parte-hartzea eta antolatzea bultzatu

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren oroimenerako jarduerak

Zer egingo dugu?

16

Page 18: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Pertsonak elkarren mendekoak gara, batak bestearen beharra dugueta guztiok dugu zainduak izateko beharra.Horregatik, natura eta ingurunearen zaintzak ez ezik, pertsona guztien zaintza ere helburu nagusi bihurtu behar da. Bizitza iraunkorrak eraikitzeko eta pertsonak bete-betean garatzekooinarrizko gakoa da hau.

Zaintza lana eta kontziliazio erantzunkidea

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko,gure gizarte antolakuntza aldatu behar da.Lanak banaketa sexuala izaten jarraitzen du:lan emankorra eta publikoa gizonekin lotuta dago,emakumeekin, ugalketa, zaintza eta lan pribatua.

Gainera lan honi oso balio sozial gutxi ematen zaio, nahiz eta funtsezkoa izan besteak existitu daitezen.Bi lan eremu hauek aldi berean egitea gero eta zailagoa da eta bateratzen saiatzen garenean, pisu guztia emakumeek hartzen dute.

17

Ingurune inklusiboak eta berdintasunezkoak bultzatu

Page 19: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Horregatik, gizarte antolaketan erantzunkidetasuna da helburua.

Nortzuk eta nola egin dezakete lan helburu hori lortzeko?

- Familiak: zaintza lanetan gizonak sartuz- Erakundeak: zerbitzu publikoak komunitateari eskainiz- Enpresak: beharretara egokitutako kontziliazio-neurriak ezarriz- Gizartea: zaintza lanei balioa emanez eta laguntza-sareak sortuz

Ingurune bateratzaileak eta estereotipo sexista gabeak

Gure udalerrian erantzunkidetasuna lortzeko bidea guztion lana da.Bertako merkataritzak gizarte aktiboa bultza dezake,kontsumo kritiko eta arduratsuarekin konpromisoa hartzen duena.

Espazio publikoak, orain arte ahaztuta edo ezkutatuta egon diren emakumeen papera aitortu, sinbolo bihurtu eta erreferentziatzeko balio dezake.Komunitateak gizarteratze espazioak sor ditzake,emakumeak erlazionatu, sareak eta aliantzak sortu ditzaketen tokiak. Estereotipo sexistarik gabeko eta aniztasun irizpideekin egindakoeskaintza kulturalak eta aisialdikoak, parte-hartzea handitzeko eta aurreiritzien kontra hezteko balio dezakete.

18

Page 20: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Berdintasunari eta zereginei buruzko gizonentzako ikastaroak eta ikastaro mistoak

Zaintzaileentzako laguntza taldeak

Umeen zaintzarako laguntza-zerbitzuak

Txikilekuak

Komunitatean egindako zaintza laguntzeko sareko lana

Hiri baratzen bultzada

Berdintasun eta aniztasun irizpideak dituzten ekintza kulturalak

Emakumeek historian izan duten papera, kale-izenetan ikusgai bihurtzea...

Emakume ekintzaileentzako topaketa espazioak

Zer egingo dugu?

19

Page 21: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Zer egingo dugu?

Emakumeen kontrako indarkeria ezberdintasunean oinarrituta dagoeta oso presente dago oraindik gure gizartean.Emakume-mota guztiek sufritzen dute, berdin dio jatorria, gaitasun, baldintza edo adina.Ama diren emakumeek sufritzen dutenean beraien seme-alabek ere sufritzen dute.Baina Sestaoko biztanleek ez dute ikusten arazo hori hor dagoenik.

Sestaoko politika publikoek hurrengo ezaugarrietan aurrera egiteko ere balio behar dute:

- indarkeria sozialki are eta ukatuagoa izan dadila - gero eta emakume gutxiagok sufritu dezatela- jasaten dutenek baliabideak eta hortik irteteko laguntza izan dezatela

Indarkeriaren kontrako tolerantzia zero lortzeak gizarteak osoak errealitate hori bere egitea eskatzen du.Herritarrek horren kontra duten kontzientzia indartzeko lanean aurrera egin behar da eta indarkeria sufritzen duten emakumeei buruzko estereotipoak kentzen.

20

Indarkeria matxistarik gabeko Sestao baterantz

Page 22: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Alde batetik, funtsezkoak dira sentsibilizazioa eta prebentzioa ;hezkuntza arloan, bereziki gazte, irakasle eta familiekin;jai giroan eta aisialdian, eraso sexistarik gabeko espazioak eta aukera sexual guztiekin begirunetsu direnak lortuz.

Beste alde batetik, indarkeriaren biktimei aitortza egin eta laguntza eman. Beraientzako arreta hobetu eta egoera hori gainditzeko laguntzak eskaini.

Horretarako, Sestao Berdinsarea-ren parte da,Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Euskal Udal Sarea,eta Beldur Barik bezalako programak garatzen ditu gazteentzatEuskadiko beste udal batzuekin batera.

21

Page 23: Koordinatzaile: Sestaoko Udalako Berdintasun Arloa ... · Ekonomia eta lana - Langabezi-tasa altua eta lanean emakumeen artean baliabide eskasia handiagoa - Lan aukera gutxiago nahiz

Sentsibilizazioa bertako erakundeentzako

Biktimak ezagutaraziko dituen sinboloa

Gazteentzako ikastaroak: kontzientzia hartzeko eta matxismoaren aurrean kompromezu aktiboa izateko

Berdintasuna, indarkeria matxista eta aniztasunari buruzko edukiak jasoko dituen programazioa kultura arlorako eta jaietarako

Maiatzaren 17a, Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako Nazioarteko Egunerako eta azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunerako oroimen ekintzak

Zer egingo dugu?

22