Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

12

Transcript of Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

Page 1: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Page 2: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Page 3: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Page 4: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

1

zorionakOles egitera gatoz,aterik ate ohitura zaharraaurten berritzeko asmoz.Ez gaude oso aberats diruz,ezta ere oinetakoz.Baina eztarriz sano gabiltza,ta kanta nahi degu gogoz.

2

Santa Ageda bezpera deguEuskal Herriko eguna,etxe guztiak kantuz poztekoaukeratu deguna.Santa maitea gaur hartu degugure bideko laguna.Haren laguntzaz bete gentzakeegun hontako jarduna.

3

Siziliako uharte ederrakemana digu lorea.Han jaio baitzan gure Ageda,zorioneko gaztea.Txikitatikan gogoz hartu zunJesukristoren legea.Maitasun honek ekarri zionbihotzeko poz betea.

4

Edertasunez jaunak apainduzuan Ageda gaztetan.Haren begiak izar bi ziran,aurpegi gozo haretan.Gizon gaiztoen grina zitalakesna zitzakeen benetan.Laster izutu zen KintzianoAgedaren ederretan.

Page 5: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

5

Agedak bere maite bakarraJesus aukeratu zuan.Horregatikan beste maiterikez zan harentzat munduan.Kintzianoren eske guztiakarrez baztertu zituan.Baina agintarik gaizto harekkristautzat salatu zuan.

6

Emakume gaizto baten mende,sartu zuten giltzapean,Agedaren bihotz garbi hurazikin ote zezakean.Alperrik baina ahalegindu zenandre lizuna lanean.Honek esanak ez ziran sartuAgedaren bihotzean.

7

Amorru biziz oinutsik jarridute Ageda zintzoa,txingar gorien gainean geroibilarazi gaixoa.Ondoren, bular bat ebakita,uzten dute urratua.Baina Jainkuak bihurtu ziongau hartan bular mindua.

8

Alperrik gizon gaiztoak zutenoinazez erdi hilik utzi.Jesukristoren maitasun hartanez zuna inola etsi.Otoi gozotan gogoa isurizmundu hontatik ihesi,zeruetako zori ederrabetiko zun irabazi.

Page 6: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

9

Mendi tontorrak elurrez zuri,atai aldean laiotza.Etxe hontako nagusi jaunak,urrezkoa du bihotza.Santa Agedak kendu digu gaureskean hasteko lotsa,dirurik ez bada, berdin zaigugizendutako bildotsa.

10

Zelai erdian loreak argi,larros, krabelin ta lili.Etxe hontako etxekoandreakAma Birjina dirudi.Etxe hontako urdaiazpikoasko, kakotik zintzilik,ta lukainka gorriak ugaripoltsa betetzeko guri.

Santa Ageda, Agate Deuna edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean. Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan.

Page 7: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

Baladak kantu narratibo laburrak dira eta hauek gertaera batzuk kontatzen dituzte . Istorio laburrak dira eta batzuetan amaieratik hasten dira, bertan tratatzen diren gaiak askotan gai bortitzak dira, hau da, ezinezko maitasunak, hilketak, borrokak … Baladetan ez dago lekuaren deskripziorik, ez datu orokorrik.Euskal literaturan balada hitza eta erromantze hitza erabiltzen da, baina Euskal baladek Europa iparraldeko baladen antza dute eta ez Espainako erromantzeena. Europan baladak erdi aroan finkatu egin ziren eta gaur egun arte iraun dute. Naturako irudiak erabiltzen dira lehen bi lerroetan normalean. Berezitasunak edukiari edo istorioari begiratuz, honela sailka ditzakegu :• Eredu epikoa.• Eredu epiko-lirikoa.• Eredu lirikoa.

Page 8: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

• EREDU EPIKOA

XV- XVI mendeetakoak. Erdi-aro bukaerako gudak eta jauntxoen ekintza, bizi-giroa eta banderizoei (dorretxeetan bizi ziren jauntxoen alde borrokatzen ziren soldaduei) buruz mintzatzen dira. Beotibarko gudua, Bereterretxen kantoria eta Alos-torrea

• EREDU EPIKO-LIRIKOA

XVII mendea. Guduak eta maitasuna dituzte kontagai eta ezin dira garaikokronikatzat hartu, ez baitira oso zehatzak. Brodatzen ari nintzen, Peru guria.

• EREDU LIRIKOA

XVIII mendekoak. Gaiak sinbolopean emanak datoz eta elkarrizketaren bidez agertzen dira. Amodioa dute ia gai bakarra eta gehienak Ipar-Euskal Herrian bildu dira: Maitia nun zira, Jaun baruak aspaldin.

Page 9: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

Goizean goizik jaiki ninduzun,Esposa nintzan goizean;Bai eta zetaz ere beztitu ekia jelki zenean.Etxeko-andere zabal ninduzuneguerdi erdian,bai eta ere alarguntsa gazteEkia sartu zenean

“Musde Irigarai, ene jauna,altxa izadazut burua,ala dolutu ote zaizuenekin esposatzea?”“Ez, ez, ez zitadazu dolutuzurekin esposatzea,ez eta ere doluturen bizi nizano lurrean

“Nik banizun maitetto batMundu ororen isilik,Mundu ororen isilik Eta jainko jaunari ageririk.Buket bat igorri ditadazu Lili arraroz eginik,Lili arraroz eginikEta erdia pozoaturik”.

Zazpi urtez atxiki dizut,Gizona hilik ganberan,Egunaz lur hotzean etaGauaz bi besoen artean.Zitroi-urez ikuzten nizunAstean egun batean,Astean egun batean etaOstirale goizean.

Page 10: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

Gertaera lazgarri bat kontatzen da. Emakume batek, ezkontzen den egunean hiru egoera desberdin bizi ditu. Lehenik eta behin ezkongaia izango da, ondoren ezkondua eta azkenik alarguntsa. Hiru egoera hauek goiza eguerdia eta ilunabarrarekin konparatzen dira.

Page 11: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

Haurrei loaldia errazteko ipuinak kontatzen dizkiegu eta sehazka-kantak kantatzen dizkiegu. Honela, haurrak lasaitu egiten dira eta gainera helduon

eta haurtxoen arteko lotura estutzen dugu. Lotara joateko unea oso garrantzitsua da eurentzat eta guk, guraso nahiz irakasle izan, une horri merezi duen garrantzia

eman behar diogu.

Euskal kantuen artean ere sehazka kantak aurki ditzakegu. Sehazka kantak haurrei loa eragiteko eginda dauden kantak dira, hau lortzeko giro epela behar da, kanta hauek duten erritmo motela oso lagungarria izaten da haurra lotarazteko. Sehazka kantak mundu guztian zehar daude hedatuta.

Page 12: Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak

Itsasoa laino dagoBaionako barraraino.Nik zu zaitut maiteagoTxoriak bere umeak baino.

Aita gutaz oroit dagoLainopean gaueraino.Nik zu zaitut maiteagoArraintxoek ura baino.

Afaria suan dagoBero-beroa, sarridino.Nik zu zaitut maiteagoEgur onak sua baino

Izar zuriz mila dagoIparretik hegoraino.Nik zu zaitut maiteagoIlargiak gaua baino.

Lo egizu, egizu loDeskantsuan bihar artio.Nik zu zaitut maiteagoGau beltzean loa baino.

Orain haurra hor lo dago,Lo egizu, aingeruño.Nik zu zaitut maiteagoZure aitak nihaur baino.