- PERTSONAIA - Martin Lasarte «Ekilibrista lana da gurea» · Gaurko haurrek ordenagailua, MP4-a,...

5
10 X 2010EKO URRIAREN 10A - P E R T S O N A I A - Bazen behin, 60ko hamarkadan, Montevideo- ko kaleetan jostatzen zen haur bat… Gure eskola izan zen Salesianoen ikastetxe parean geneukan etxea. Bigarren etxetzat genuen eskola, bertan ibiltzen baikinen hara- hona jolasean. Futbolean aritzen ginen gehien- bat, halako eraikin batek eskaintzen zituen aukera guztiak baliatuz. Zapatari eta mekaniko ofizioak ere ikas zitezkeen, eta horri esker, beti zebilen jende andana, beti zegoen antzoki ilun-ilun bat irekita bere gortina misteriotsue- kin, eta gu hantxe, bihurrikeria handiena nork egingo. Horixe zen gure jostalekua, hori eta orduko kalea. Askoz auto gutxiago zebilen errepidean, eta espaloian nahi-erara ibili zin- tezkeen baloia oinetan. Kaleko futbolariak diren eta ez diren trikimailu guztiak ikasi behar izaten ditu, eta hori gutxi balitz, lehia odolean darama. Egun, asko aldatu dira bizimodua eta ohiturak, baina alferrik da sasoiei buruz hitz egitea, bakoitzak dauzka bere berezitasunak eta kito. Gaurko haurrek ordenagailua, MP4-a, edo telebista bezalako arreta-gune asko dituz- te. Guk futbolean jokatzen genuen, beste aukerarik ez zegoelako. Orduan jolas hutsa zen zuretzat futbola ala bizi- bide posibletzat ikusten zenuen? Ikasle ona nintzen, dohatsua, eta Sekundaria- ko 4. mailara arte oso nota onak ateratzen nituen. Baina urte hartan hepatitisa diagnosti- katu zidatenez urtea galdu behar izan nuen, eta aurrera egitekotan, ikasgai guztiak oso denbora tarte txikian gainditzera derrigortu ninduten. Ordurako, futbolean nahiko ondo nenbilen, eta bizitzaren gorabehera horrek halako haustura bat sentiarazi zidaten ikaske- tekiko. Hortik aitzina, ikasten segi nuen baina ez zen gauza bera. Ez neukan ordura arteko kuriositate eta grinarik. Horregatik, lehen mailako futbolaria izateko aukerak agertu zirenean, ikasketen kaltetan desorekatu zen balantza. Baina ezinbestekoa iruditzen zait egungo futbolariek euren burua futbolaz gaindi formatzea. Uste dut ikasketek infor- mazioa xurgatzeko eta erabaki azkarrak har- tzeko gaitasuna garatzen dutela, eta hori oso baliagarria da futbolerako. Mundu errealean daude futbolean hobeto jokatzeko erremin- tak. Horregatik saiatzen naiz nire jokalariek bizitzan kezka eta interesguneak izan ditza- ten, besterik ez bada hizkuntza bat ikasi edo informatika ikastaro bat egin dezaten, ez dai- tezela geldi egon euren zilborrari begira. Aita andoaindarra izaki, zer harreman zenuen txikitan Euskal Herriarekin? Aita zenak beti hitz egin digu maitasunez bere lurrari buruz, ez diot sekula alde egin izanaren minik sumatu. Urte haietan, hona etortzea espedizio bat zen, dena zen luzeagoa, dena «Ekilibrista lana da gurea» Nork esan zuen futbol munduan beti antzeko erantzunak entzuten direla? Martin Lasarte Sustrai Colina Argazkiak: Dani Blanco Montevideon jaio zen 1961eko martxoaren 20an. Jokalari gisa A Coruñako Deportivon eta Uruguaiko taldeetan jokatu zuen, berta- ko Nacional de Montevideorekin Liberta- dor-en Kopa eta Interkontinentala irabaziz. Entrenatzaile gisa Hego Amerikan eta Dubain lortutako emaitza onei esker fitxatu zuen iaz Realak, eta bere eskutik heldu zen lehen mailarako igoera. Nortasun agiria

Transcript of - PERTSONAIA - Martin Lasarte «Ekilibrista lana da gurea» · Gaurko haurrek ordenagailua, MP4-a,...

10 2010EKO URRIAREN 10A

- P E R T S O N A I A -

Bazen behin, 60ko hamarkadan, Montevideo-ko kaleetan jostatzen zen haur bat…Gure eskola izan zen Salesianoen ikastetxeparean geneukan etxea. Bigarren etxetzatgenuen eskola, bertan ibiltzen baikinen hara-hona jolasean. Futbolean aritzen ginen gehien-bat, halako eraikin batek eskaintzen zituenaukera guztiak baliatuz. Zapatari eta mekanikoofizioak ere ikas zitezkeen, eta horri esker, betizebilen jende andana, beti zegoen antzokiilun-ilun bat irekita bere gortina misteriotsue-kin, eta gu hantxe, bihurrikeria handiena norkegingo. Horixe zen gure jostalekua, hori etaorduko kalea. Askoz auto gutxiago zebilenerrepidean, eta espaloian nahi-erara ibili zin-tezkeen baloia oinetan. Kaleko futbolariakdiren eta ez diren trikimailu guztiak ikasi beharizaten ditu, eta hori gutxi balitz, lehia odoleandarama. Egun, asko aldatu dira bizimodua etaohiturak, baina alferrik da sasoiei buruz hitzegitea, bakoitzak dauzka bere berezitasunaketa kito. Gaurko haurrek ordenagailua, MP4-a,edo telebista bezalako arreta-gune asko dituz-te. Guk futbolean jokatzen genuen, besteaukerarik ez zegoelako.

Orduan jolas hutsa zen zuretzat futbola ala bizi-bide posibletzat ikusten zenuen?Ikasle ona nintzen, dohatsua, eta Sekundaria-ko 4. mailara arte oso nota onak ateratzennituen. Baina urte hartan hepatitisa diagnosti-katu zidatenez urtea galdu behar izan nuen,eta aurrera egitekotan, ikasgai guztiak osodenbora tarte txikian gainditzera derrigortuninduten. Ordurako, futbolean nahiko ondonenbilen, eta bizitzaren gorabehera horrekhalako haustura bat sentiarazi zidaten ikaske-tekiko. Hortik aitzina, ikasten segi nuen baina

ez zen gauza bera. Ez neukan ordura artekokuriositate eta grinarik. Horregatik, lehenmailako futbolaria izateko aukerak agertuzirenean, ikasketen kaltetan desorekatu zenbalantza. Baina ezinbestekoa iruditzen zaitegungo futbolariek euren burua futbolazgaindi formatzea. Uste dut ikasketek infor-mazioa xurgatzeko eta erabaki azkarrak har-tzeko gaitasuna garatzen dutela, eta hori osobaliagarria da futbolerako. Mundu errealeandaude futbolean hobeto jokatzeko erremin-tak. Horregatik saiatzen naiz nire jokalariekbizitzan kezka eta interesguneak izan ditza-ten, besterik ez bada hizkuntza bat ikasi edoinformatika ikastaro bat egin dezaten, ez dai-tezela geldi egon euren zilborrari begira.

Aita andoaindarra izaki, zer harreman zenuentxikitan Euskal Herriarekin? Aita zenak beti hitz egin digu maitasunez berelurrari buruz, ez diot sekula alde egin izanarenminik sumatu. Urte haietan, hona etortzeaespedizio bat zen, dena zen luzeagoa, dena

«Ekilibrista lanada gurea»

Nork esan zuen futbol munduan beti antzeko erantzunak entzuten direla?

Martin Lasarte

Sustrai ColinaArgazkiak: Dani Blanco

Montevideon jaio zen 1961eko martxoaren20an. Jokalari gisa A Coruñako Deportivoneta Uruguaiko taldeetan jokatu zuen, berta-ko Nacional de Montevideorekin Liberta-dor-en Kopa eta Interkontinentala irabaziz.Entrenatzaile gisa Hego Amerikan etaDubain lortutako emaitza onei esker fitxatuzuen iaz Realak, eta bere eskutik heldu zenlehen mailarako igoera.

Nortasun agiria

2010EKO URRIAREN 10A 11

12 2010EKO URRIAREN 10A

garestiagoa. Baina aitak informazio asko pasa-razi zigun gure haurtzaro eta nerabezaroaneta damu naiz informazio hori kapitalizatzenez asmatu izanaz. Esaterako, ikasi nezakeeneuskaraz ikasi nuena baino gehiago. Denaden, nire lagun gehienek ez bezala, banekienitsasoz bestaldera bizimodu desberdina zera-man mundu bat bazela. Hemengo osabakbisitan etortzen zirenean sekulako paraferna-lia muntatzen zen etxean eta “Europako osa-bak datoz!” esaten ziguten. Gero, adineanaurrera joan ahala, eta osaben janzkera etabizimoduari erreparatuz, beti iruditzen zitzai-dan gure aitak hanka egin zuenetik EuskalHerrian asko hobetu zirela gauzak, eta alde-rantziz, Uruguain dezente egin genuela atzera.

Zure jatorri hegoamerikarraz harago hemen-goa dirudizula irakurri dut medio askotan. 1983an, hamar urtez Elxen jokatu eta Reala-ren urrezko aroa ezagutu zuen taldekidea izannuen, inondik ezagutzen ez ninduena, etalehen entrenamenduan “zu euskalduna zara!”bota zidan. Aurpegira begiratuta berehalaantzematen omen zitzaidan. Ez dakit haladenentz, baina egia da Euskal Herriko ohituraaskok betitik izan dutela tokia nire bizitzan.Esaterako, aitarekin sarri-sarri joaten ginenpilota partidak ikustera, etxean patata-tortillaeta legatza saltsa berdean jaten genituen, egu-nero ikusten nuen aita Elosegi txapela jantzitakalera ateratzen… Gure aita “El Vasco” zenauzoan, eta hemen usu egona nintzenez osoegun gutxi behar izan nituen egokitzeko.Baina hala ere, Realak fitxatu ninduenean eginnuen lehen gauza Donostian hara eta honaibiltzea izan zen. Jendeak zer eta nola jatenzuen begiratzen nuen, zertaz hitz egiten zuen,

zer ohitura zuen, eta Realari buruzko zerbaitentzuten nuen bakoitzean belarria luzatzensaiatzen nintzen. Ezinbestekoa iruditzen zaitinguru soziala arnastu eta zeure egitea.

Irakaspen ederra futbola burbuilatzat dutenen-tzat.Ideia bat transmititzeko ez daukazu parekoakonbentzitu beste erremediorik, eta parekogehienak bertakoak badira, bertako klabeetanhitz egitea da konbentzitzeko biderik laburre-na. Adibidez, banekien nire hizkera deigarriaegingo zela, baina oso argi neukan zer izanzen Reala, eta baita zer izan behar zuen ere.Inork baino garbiago neukan norantz eginbehar genuen bultza. Oraintsu arte taktikarengatibu izan naiz, baina denborak erakutsi dittaktika baino alor garrantzitsuagoak badaude-la. Konbentzimendua da arrakastarako meto-doa. Jokalariak konbentzituta badaude denada errazagoa, berdin dio bost aurrelarirekineta atezainik gabe jokatzen baduzu. Konben-tzimendua transmititzeko, ordea, ezinbeste-koa da burbuilatik irten eta inguru sozialariburuzko informazio erreala edukitzea.

Presioa erreala da? Bai, baina goi-mailaren joko-arauetako batda, eta onartzen ez baduzu, jai daukazu. Fut-bola izango da munduko multinazionalikhandiena, eta horrek sortzen dituen frustra-zio eta interesez harago, inguratzen gaituenororekin bizitzen ikasi beharra daukagu.Badakit batzuetan nekeza dela entrenamen-dutik zizko eginda atera eta 20 kazetari eta 50ume zain izatea. Ezin duzu ahaztu ordea,erretiratzean orain nazkatzen zaituena faltanbota dezakezula, eta orduan beranduegi izan-

go dela. Denoi pasako zaigu olatua gainetik,horregatik dagokigu aparraz gozatzea, urtebatzuk barru atzera begira jartzean, aparrarenoroitzapen goxoa eduki ahal izateko. Horre-tarako, naturaltasuna da gakoa, gauzak dato-zen bezala bizitzea.

Zer da naturaltasuna, jokalariek eta prentsakentrenatzailea bota dezaketen munduan? Zintzoa izatea, bakoitzari engainurik gabedagokion informazioa ematea. Bakoitzakbere lana onez onean eginez gero ez da ara-zorik egoten, egoerarik gorriena izanda ere.Pentsa, prentsak ez nau sekula nik nire buruakritikatu dudana baino gogorrago larrutu.

Garbi daukat gaur goratzen nautenek biharegurtuko nautela, atzo egurtzen nindutenekgaur goraipatzen nauten bezala-xe. Jokalariekin gauza bera.Badakit proiektuan eta egiten ariden lanean federik ez badaukajokalari batek entrenatzailea boi-koteatu eta saboteatu dezakeela,fede itsua daukanean entrena-tzaileari aurpegia ateratzen ahaldion gisa berean. Horregatik daekilibrista lana gurea, horretandatza zailtasuna. Nire kasuan, ezdut nire nukleo familiarra berrosatzerik lor-tzen, beti nagoelako hurrengo igandean gerta-tuko denaren zain. Ezinezkoa da emaitzen ara-berako bizimodu orekatua eraikitzea. Bainahorrela da eta horrekin bizi behar duzu. Edo-zein unetan has daiteke gainbehera.

Gizarteak futbolarekin harreman pasionaladuelako, akaso? Beti izan dute jokoek gizartean leku garrantzi-tsua, eta egun, askorentzako futbola da gizar-teak duen arnas eta ihesbide behinena. Aregehiago, zenbait herritan dauden arazoakegonda, pasio hori ez balego, futbola ez litza-teke existitu ere egingo. Baina pasioa da jendeamasan futbolera bultzatzen duena, eta masa

hori da futbola biziarazten duena. Igoeraospakizunean Markel Olanok krisi garaiotanjendeari ilusioa pizteagatik eskerrak eman ziz-kigunean futbola zirko erromatarraren antze-koa zela pentsatu nuen. Baina bai, egia da fut-bolak errealitatea desitxuratu eta baztertzekogaitasuna duela, garaipen batekin dena estal-tzen saiatzeraino. Munduan dena da politikaeta politikariei irabazleekin agertzea gustatzenzaienez, gauzak ondo doazenean dena irriba-rretsu eta begi onez ikusten da, eta okertutako-an, irribarreak zaplazteko bihurtzen dira.

Zer da entrenatzaile ona zuretzat? Gizatalde baten gidaritzatik helburu kolekti-boa betearaziko duten ideia limurtzaileaktransmititzeko gai den pertsona. Eduki dezala

egiten duenarekiko pasioa, izandadila frustrazioekiko toleran-tea, onartu ditzala kritikak zeinlehiakortasunaren gorabeherak,eta egunerokoan, bere inguruaprofesionalki eta pertsonalkihazten lagundu dezala. Esatera-ko, niri lan handia eskatzen ditentrenamendu eta hitzaldienprestaketak. Asko eta orotarikirakurtzen dut, eta irakurri ahala

ideiak apuntatzen joaten naiz, aurkariaren etamomentuaren arabera hitz egokienak erabiliahal izateko. Batzuetan alegia edo egoera soilbat planteatzen diet jokalariei, beste batzuetandiskurtso fantasiosoagoa. Inoiz gertatu izanzait dena esanda egotea, neuk ahorik irekigabe jokalariak puntu-puntuan egotea. Bainaentrenatzaile onak etengabe pentsatu behardu “non gaude?”, “nola?”, “nora goaz?”,“haize alde edo haize kontra?”, “zer espero dagugandik?”... Egunero ibili behar duzu zureideia nagusia ajustatzen, moldatzen, egoki-tzen, zuzentzen. Beti zabaldu behar duzu era-bateko ziurtasuna eta sendotasuna, baina eraberean, beti izan B plana prest. Ez da dirudienbezain erraza.

"Munduan dena da politika etapolitikariei irabazleekin agertzeagustatzen zaienez, gauzak ondo

doazenean dena irribarretsuikusten da, eta okertutakoan,

irribarrea zaplazteko bihurtzen da”

M a r t i n L a s a r t e -

2010EKO URRIAREN 10A 13

OFF THE RECORDUruguaiBehera begira sartu da elkarrizketa-gelara. Uzkur,lotsati. Guri kortesiazko hiru-lau kontu galdetzen utzigabe, ekin dio berak izotza hausteari. Grabagailuapiztu orduko piztu da bera ere, eta hitz bakoitzarenatzean antzematen zaizkio bere lanean duen fedeaeta pasioa. Elkarrizketa bukatu eta argazki sesioahasi duenean, Donostian bizi diren uruguaitar batzukekarri dizkio hizpidera argazkilariak. Grabagailuare-kin burua nola, piztu zaizkio begiak, eta jakin-minaase arteko etenik ez du izan. Arrakastak ere ez duherri-mina sendatzen. Orhiko txoriak Orhi maite.

M a r t i n L a s a r t e-

14 2010EKO URRIAREN 10A

Pertsonekin lan egitea beti da zaila...Baina denak gara pertsonak, taldeko izarretikhasi eta arropa garbitzen duenera arte. Asko-tan esaten diet jokalariei kolaboratzaileakkolaboratzaileak direla eta ez esklaboak. Zer-gatik batu behar dituzte guk lurrera botatzenditugun botila hutsak? Zergatik ez dituguutziko peto guztiak elkarrengandik gertu pila-tuta? Beste batzuek jasotzen dituztelako ibilibehar dugu baloiak pikutara botatzen? Ez, ez,hemen denak gara pertsonak, eta denak garataldekide. Horregatik, erabaki bakoitzean,pertsona hartzen dut kontuan. Kontzientenaiz, bere bizitzako momentu eta aldartearenarabera, delibero hori gaizki esplikatzenbadiot puska baterako hondoratu dezakedala.Beti saiatzen naiz nire jokalarien egoera per-tsonal eta pribatua jakiten. Pertsona bezalaautoestimua zeruan daukanak futbolari beza-la ere halatsu edukiko du, eta alderantziz.Pentsa, iaz jokalari bat gaizki ikusten nuen, ezzuen bat parean jotzen, eta ondora hurbildueta zer zuen galdetu nionean amona larri zeu-kala erantzun zidan. Gure aldagela ez dahorma bat, zerbait esan behar duenarentzatbeti irekita dagoen atea baizik. Ni ere jokalariizandakoa naiz, eta egun agindupean dituda-

nek urratzen ari diren bidea aspaldi urratunuen. Badakit zer sentitu dezaketen, etabadakit giza-harremanean oinarritzen delanire ofizioa.

Bizitzen den bezala jokatzen dela, alegia.Mundua geroz eta globalizatuagoa eta unifor-mizatuagoa den arren, dudarik gabe. Zergatikuste duzu brasildarren jokoari alaitasuna,sanba, eguzkia eta hondartza dariola? Zerga-tik da argentinar eta uruguaiarren jokoa tris-teagoa, grisagoa, euri eta hodeiek zaildua,tangoaren erritmokoa? Entrenatzaileak sartudezake eskua, baina izaerak izaerak dira, etaJaungoikoa ez garenez, jokalariei profesionalhobeak izaten baizik ezin diegu lagundu. Esa-terako, nik damuz ukatzen dut jokalari izannintzeneko bizitza zati bat. Nire lanbidearilotuegi bizi nintzen, eta horretaraxe kondena-tu nuen nire emaztea. Ez zegoen gaurik, ezzegoen irteerarik eta kanpoko otordurik.Dena zen garbi jan, atseden hartu, partida,entrenamendua... Hori oso ondo dago, bainabizitza bakarra da, denerako denbora ematendizu, eta zuk denean probetxua ateratzenjakin behar duzu. Lanean zein lanetik kanpotopera bizi behar duzu beti. n