SIIS - 2012 Txostena

16
2012 Jarduera Memoria

description

SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren (Eguia-Careaga Fundazioa) 2012ko jardueren Txostena

Transcript of SIIS - 2012 Txostena

2012 Jarduera Memoria

2

Jarduera Memoria SiiS 2012

1. Politika sozialen inguruko lau hamarkadetako gogoeta eta analisiak

1972. urtean sortu zenetik, Eguía Careaga Fundazioaren SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak oinarriko rol bat bete du Euskadiko politika sozialen garapen-prozesuan. Bere ikerketa-zentroa oinarri, think tank eta anglosaxoien ideia-laborategien ildoari jarraikiz, SiiS osatzen joan da gizarte-ongizate politikak, Gizarte Zerbitzuen antolaketa eta gizarte-ekintzako profesionalen praktikaren arloak hobetzeko lanabes gisara.

Joandako lau hamarkadetan SiiSek buruturiko lanak honako lau oinarri izan ditu ardatz:

• Ezagupenaren kudeaketa. SiiSek bete izan du eta betetzen du think tank, behatoki edo ideia-laborategiaren funtzioa, eta bertan sortarazi da gogoeta eta analisia, eta gizarte-politika eta zerbitzuen inguruko proposamenak biltzen dira bertan. Sortzetik, SiiS erakundearen sustatzaileek gizarte-politiken arloko ezagupena, gai horietako zientzia-literatura eta ebidentziak oinarri izandako esku hartze sozialeko praktika baten aldeko apustua egin zuten.

• Berrikuntza eta nazioarteko bokazioa. SiiSen oinarriko ezaugarrietako bat da urte hauetan guztietan izandako nazioarteko bokazioa, abiapuntu harturik gure inguruko Ongizate Estatu garatuenak dituzten herrialdeetako praktiken analisiak, esperientzia eta joera interesgarrienak. SiiSen lanak ere berrikuntza izan du ezaugarri ikerketa-teknika eta dokumentazio-zentroaren funtzioen garapenean. Orain 40 urte sortu zirenetik, eraldatze nabarmena izan dute dokumentazio-zentroek, gizarte-zerbitzuek eta gizarteak, oro har. SiiS egokitzen joan da aldaketa horietara, teknologia berriak dokumentazio-lanari gehituz –baseak informatizatu, dokumentuak digitalizatu, funtsa Internet bidez kontsultatu, sare sozialen erabilera, open access lanabesen garapena– eta gizarte-ikerkuntzan berritzaile diren metodologiak aplikatuz. SiiSeko langileak saiatu dira erantzuten erabiltzaileek izandako premiei –direla erakunde publikoak, direla erakunde pribatu edo partikularrak–, betiere dokumentazioaren hautaketa-, berreskuratze- eta dibulgatze-sistema hoberenak lortzeko asmoari jarraikiz.

• Elkarkidetza publiko eta pribatua. 70. hamarkadan, ezgaitasunen arloko Gipuzkoako elkarte-mugimendutik sortu zen, eta SiiS lankidetzan aritu da euskal administrazio guztiekin gizarte-zerbitzuen garapenean. Ikuspegi hori kontuan hartuz, eredugarria da arlo publiko eta pribatuaren lankidetza-adibide gisara. Izan ere, gizarte zibiletik sorturiko erakunde batek administrazioekin lankidetza hertsian jardun du, etenik gabean, Gizarte Ongizatearen arloko politika publikoak hobetzen.

• Zehaztasun eta konpromisoa. Joandako 40 urteotan, SiiSek ekarpenak egin ditu gizarte-politiketako gogoeta eta praktika profesionala aberasteko; gaur egun

3

Jarduera Memoria SiiS 2012

agerikoak izan arren, garai hartan azaldu, eztabaidan hartu eta onartu beharra zuten gaiak sartuz –pertsona ezgaituen lan-txertatzea eta hezkuntza, zaintzaile diren pertsonen arreta, arretaren indibidualizazioa edota zerbitzuak eskaintzean kalitate-maila altua izatea, betiere gizarte-zerbitzuen normalizazio-kontzepzio eta ikuspegi komunitario bati jarraikiz–. Betekizun hori estilo propio bat garatuz egin da, betiere zehatz, muturreko ikuspegietatik aldendua eta begirunea gorde izan zaie bai maila tekniko bai politikoan gizarte-zerbitzuen planifikazio eta kudeaketan hartutako erabakiei.

2. antolaketa eta finantzazioa

SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa Eguía Careaga Fundazioaren baitan dago, eta José Ignacio Eguía Careagak sortu zuen 1978. urtean. Donostia eta Madrileko bulegoetan 19 langile dauzka SiiSek jardunean, eta talde hori osatzen dute dokumentazio, soziologia, eskubidezko, kazetaritza, antropologia eta gizarte-langintzako espezialista batzuek.

Fundazioaren Patronatua osatzen dute pertsona hauek:

Sortzailea. José Ignacio Eguía CareagaPresidentea. Jesús Antonio Pérez de ArróspidePresidenteordea. José María SeguraDiruzaina. Jorge Díez AramburuBatzordekideak. Jorge Bani Iñaki Heras Ignacio Iragorri Ramon Saizarbitoria Helena Sotelo Elvira Villalobos Joseba Zalakain José Luis Zubizarreta

Zentroaren 2012. urteko aurrekontua 1,3 milioi eurotakoa izan da. Eguía Careaga Fundazioak eta administrazio publikoek finantzatzen dute urteko elkarkidetza-hitzarmenen bidez. Modu egonkorrean SiiS finantzatzen dute honako erakundeek:

• Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

• Bizkaiko Foru Aldundia. Gizarte Ekintza Saila.

• Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politikako Departamentua.

• Eusko Jaurlaritza. Droga Gaietarako Zuzendaritza.

• Eusko Jaurlaritza. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza.

4

Jarduera Memoria SiiS 2012

• Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioa. Ezgaitasunen Errege Patronatua.

Horietaz gain, honako organismo hauek lagundu dute aldi batzuetan zerbitzu eta produktuak finantzatzen:

• Eusko Jaurlaritza. Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza.

• Eusko Jaurlaritza. Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritza

• Akitania Euskadi Euroeskualdea

• Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa – Etorbizi.

• Matia Institutu Gerontologikoa.

• Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzua

• Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioa. Drogei buruzko Plan Nazionala.

3. dokumentazio zentroa

SiiSen oinarriko funtzioetako bat eta izateko jatorrizko arrazoia izan da ahalbidetzea dokumentazio-zentro eta liburutegi espezializatu bat gizarte-politika eta zerbitzuetan. Gaur egun, SiiS dokumentazio zentroak osatzen du Europa-mailako gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako bibliografia-bilduma handienetako bat. Euskadikoak dira bertaratzen diren erabiltzaile gehienak, baina baita ere erantzuten zaie beste erkidego eta herrialdeetako pertsona eta erakundeen eskariei, gehienbat, Europa eta Latinoamerikakoak.

Gaur egun, SiiSen bibliografia-funtsak ia 210.000 erreferentzia biltzen ditu, eta bertako dokumentu batzuek joandako mendeko 40 eta 50eko hamarkadetan argitaratu ziren. Formatu elektronikoren batean jasotzen dira urtero datu-basera gehitzen diren dokumentuen % 90, eta horrela ahalbidetzen da lastertasun handiagoa eta interesa duten pertsonei transmititzea. Tesauro propioa du SiiSek kudeaketarako, Zentroan aztertzen diren gaietan espezializatua. Urtero, 15.000 dokumentu desberdin kontsultatu edo erabiltzen dute bertako erabiltzaileek.

Bere Dokumentazio Zentro propioaz gain, SiiSek kudeatzen ditu espezializatutako beste bi dokumentazio zentro, hurrenez hurren, ezgaitasun eta drogen gaietako alorretan.

• Ezgaitasunari buruzko Espainiar Dokumentazio Zentroa (CEDD). 1978. urtetik, SiiSek kudeatzen du, Ezgaitasunen Errege Patronatuarekin elkarkidetzan, Ezgaitasunari buruzko Espainiar Dokumentazio Zentroa (CEDD). Errege Patronatuaren egoitza propioan lekutzen da, eta CEDDek xede du interesa duen

5

Jarduera Memoria SiiS 2012

pertsona orori erkidego, nazio-mailan eta nazioartean burutzen den dokumentazio eta zientzia-literatura erraraztea. Horretarako, Ezgaitasunari buruzko Espainiar Dokumentazio Zentroak eskura du gai horren inguruko Europa-mailako funtsa handienetako bat, eta berariaz ezgaitasunen inguruko 50.000 dokumentu daude bertan, eta urtero 2.000 erregistro gehitzen dituzte. Base horretako dokumentu horiek guztiak eskuragarri daude interesa duen ororentzat (erakunde-arduradun, teknikari, profesional, familia, pertsona erabiltzaile, ikerlari, kazetari, etab.), eta eskatu daitezke bertara joanda, fax, telefono edo e-posta bidez.

• Drogamendekotasunei buruzko Euskadiko Dokumentazio Zentroa (DDZ). 1992. urtetik, Droga-Mendekotasunen Euskal Behategiaren esparruan SiiSek kudeatzen du gure eremu geografikoko droga gaietan espezializatutako funtsa garrantzitsuenetakoa den Euskadiko Drogamenpekotasunei buruzko Dokumentazio Zentroa (DDZ).

4. siis webgunea

2001. urtean sortu zenetik, eta etenik gabeko edukietako diseinu-hobekuntzen ondorioz, SiiS webgunea da Euskadi eta Espainiar Estatuan dagoen oinarriko gizarte-ekintza eta gizarte-zerbitzuetako informazio-iturria. Urtean zehar 50.000 erabiltzaile desberdinek erabiltzen dute, eta bere egituran ageri dira zenbait gai tematiko (ezgaitasuna, zahartzea, mendetasunak, bazterketa, haurtzaroa, generoa, boluntariotza eta gizarte-politikak). SiiS webgunearen bidez ahalbidetzen da zentroaren zerbitzu eta produktu gehienak eskuratzen, eta horrek aukera eskaintzen die erabiltzaileei esku hartze sozialaren arloan gertatzen diren berrikuntzez jakiteko.

SiiS webgunean eskuragarri diren zerbitzuak hauek dira:

• Dokumentazio datu-basearen sarbidea. Dokumentazio datu-basean on line sartzeko aukera ematen du SiiS webguneak, eta bertan burutu daitezke bilaketa bibliografikoak eta testua osoki duten milaka dokumentu jaitsi, betiere gizarte-zerbitzu, zahartzea, pobrezia, ezgaitasuna, familia-politikak, drogamenpekotasunak edota arreta soziosanitarioaren inguruan. Datu-baseak ahalbidetzen du parametro desberdin batzuen arabera bilaketak egitea (egilea, gaia, izenburua, hitz gakoak, etab.) eta dokumentuaren jatorriko helbidera jotzea –Internet bidez doan eskuratzerik dagoen kasuetan– kontsulta egin eta deskargatzeko. Dokumentuak paperean diren kasuetan, mailegu- eta kopiagintza-zerbitzuaren bidez eskuratu daitezke nahi diren dokumentuak.

• Legei buruzko datu-basea. SiiS webgunean jasotzen dira EAE eta Estatu osoko politika eta gizarte-zerbitzuen inguruan argitaratutako arauak, eta eskuragarri jartzen bertako testu osoak. SiiS webgunetik ere eskuragarri dago Estatu, Autonomia Erkidego eta Lurralde Historikoen gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen

6

Jarduera Memoria SiiS 2012

legei buruzko datu-basea, eta bertan biltzen dira arau-maila guztiak, 25.000 lege-testu baino gehiago, gutxienaz laurogeita hamargarren hamarkadatik hona. Gaur egun, digitalizatua dago indarrean dagoen arau-funtsa osoa, horrela, arau horien guztien kontsulta erraraziz.

• Kaleratu berriak diren dokumentuak. Ia egunero berritzen dira SiiS webgunean jasotzen diren argitaletxeek kaleratzen dituzten SiiSen arloko dokumentu berriak. Argitalpen berri horietako bakoitzeko eskaintzen da laburpen motz bat eta Interneteko jatorriko iturrira lotura, horrela deskargatu ahal izateko. Argitalpen berrien atala gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen inguruan gazteleraz dagoen liburutegi birtual handienetako bat da.

• Hemeroteka. Egunero, SiiS webgunean jasotzen da EAE eta Estatu espainiarrean argitaratutako gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen inguruan idatzizko hedabide nagusiek argitaratzen dituzten albisteen hautaketa bat. Horretaz gain, SiiS webgunetik sartzerik badago hemerotekaren datu-basera, eta horren bidez politika eta gizarte-zerbitzuen inguruan argitaratutako 35.000 albiste baino gehiagoren artean kontsulta burutu, 2004. urtetik prentsak kaleratuta albisteen artean. Urtero gehitzen dira 3.000 albiste berri.

• Bilaketa pertsonalizatuak eta alerta-zerbitzuak. Dokumentuen bilaketa pertsonalizatuko zerbitzuaren bidez, interesa duten pertsonek eska dezakete nahi duten gaiaren inguruko dokumentu-bilaketa bat, eta modu horretan SiiSeko langileek burutzen dute datu-basearen baitako bilaketa bat. Unean uneko bilaketa edo, horrela irizten bazaio, nahi duen erakundeak eska dezake alerta-zerbitzu pertsonalizatu bat izatea, eta horren bidez, noizik eta behin, erabiltzaileari igortzen zaizkio Basean gehitu izandako gai konkretu edo ezaugarri zehatz batzuen araberako dokumentu batzuen berri. Halaber, horrela irizten bazaio, bilaketa zabaldu daiteke osasun eta giza zientzietako espezializatutako beste datu-base dokumental batzuetara.

• Gaur-gaurko buletin elektronikoak. SiiSek doan osatu eta banatzen du 2003. urtetik e-posta bidezko buletin elektroniko monografiko sail bat, hamabost egunez behin, honako gai tematikoetan zentratuta: Pertsona adinduak, Generoa eta familia, Gizarte Bazterketa, Haurtzaroa eta gazteak, Ezgaitasuna, Gizarte Politika, Boluntariotza eta Mendekotasunak (egunero). Gaur-gaurko buletin horiek osatzen dira, eta interesa duen pertsonari alerta-zerbitzu batzuen bidez informatzen zaio, gaien arabera, zein argitalpen berri jaso diren dokumentazio-zentroan. Buletin bakoitzak biltzen du prentsa-albisteen atal bat, deialdietako agenda bat, liburu eta dokumentu elektronikoetarako estekak, eta gaiaren araberako arau eta lege-ekimenen inguruko hautaketa espezifiko bana, bertan erreferentzia duten albiste, dokumentu eta arauen testu osoko lotura eskainiz.

• Gaikako bibliografiak. Egunerokotasunaren arabera nabarmendu edo interes berezia izan duten gai batzuen inguruan eginiko hautaketa dira gaikako

7

Jarduera Memoria SiiS 2012

bibliografia horiek. Dokumentua on line eskura dagoenean, lotura eskaintzen da, eta beste kasuetan, dokumentua eska daiteke SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentrora.

• Agenda. Bertatik bildu eta zabaltzen da Estatu espainiar eta nazioartean gizarte-zerbitzu eta gizarte-ekintzako interes berezia izango duten urteko gertakizun eta jardunaldien inguruko hautaketa zabal bat.

• Multimedia. Bertan jasotzen da interes berezia duten esku hartzearen arlo bakoitzaren inguruko ikus-entzunezko materialak.

• Sare sozialetako profilak. Gaur egungo sare sozialen zabalkunde-ahalmenaz jabetuz, SiiSek kate bana zabaldu ditu Facebook eta Twitteren. Etenik gabe hazten ari diren bi profil horien bidez, ahalbidetzen da zentroan hautatutako informazioa eta dokumentazioa erraz zabaltzea.

2012. urtean, erabiltzaile desberdinen kopurua 50.000 pertsonetakoa izan da, eta hazkuntza-joera nabarmena gertatu da joandako hiru urteotan. 2012an, bataz bestean, hileko bost mila erabiltzaile zeuden, eta ia % 100 hazi da jende-kopuru hori 2010. urtetik.

7.000

6.000

5.000

4.000

3.000

2.000

1.000

0

Urt

arril

aO

tsai

laM

artx

oaAp

irila

Mai

atza

Ekai

naU

ztai

laIra

ilaU

rria

Azar

oaAb

endu

a

2010

Urt

arril

aO

tsai

laM

artx

oaAp

irila

Mai

atza

Ekai

naU

ztai

laIra

ilaU

rria

Azar

oaAb

endu

a

2011

Urt

arril

aO

tsai

laM

artx

oaAp

irila

Mai

atza

Ekai

naU

ztai

laIra

ilaU

rria

Azar

oaAb

endu

a

2012

erabiltzaileen kopurua

8

Jarduera Memoria SiiS 2012

Espainia

Latinoamerika

Europa eta Ipar Amerika

% 2% 9

% 89

erabiltzaileen jatorria

SiiSeko webguneak 56.885 erabiltzaile izan ditu 2012an, eta kontsultatu dituzte 280.000 orri urte horretan. Horietatik % 89 Estatu espainiarrekoak izan dira, Latin-amerikarra % 8 eta portzentaje horri falta zaion % 2a Europa eta Ipar Ameriketako erabiltzaileak izan dira.

Normalean, webgunea kontsultatzen duten gehienak izaten dira SiiSek lan egiten duen arlo horietako profesional edo ikertzaileak, baina baita ere izaten dira arazo sozial desberdinak bizi dituzten pertsona eta senitartekoak, ikasle eta gai horietako arduradun politikoak.

Gaztelera da erabat nagusitzen den hizkuntza (% 89) SiiS webgunean erabiltzaile direnen artean.

Gaikako atalei dagokienez, drogamenpekotasunak dira gehien kontsultatutako gai tematikoa (% 25), eta horren ondoren daude Ezgaitasunak, Generoa eta Familia, eta Haurtzaro eta Gazteak, bakoitzak % 13ko bisita-portzentajea jasotzen duelarik.

9

Jarduera Memoria SiiS 2012

5. siisek kudeatzen dituen beste webgune batzuek

SiiSen webgune propioaz gain, bertatik kudeatzen dira Interneteko beste webgune batzuek, betiere politika sozialen ezagupenaren kudeaketa ardatz hartzen delarik:

• Drogomedia. Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako Zuzendaritzak sustatutako webgunea da Drogomedia.com, eta zuzentzen da drogamendekotasunen arloan aritzen diren hedabideetako profesional, familia eta biztanle gazteenei. Webgune honetan drogen inguruko informazio ugari jasotzen da, dela izaera orokorrekoa (gaien inguruko informazioa, glosategia, hiztegia, baliabide, lotura, ikerketak), dela berariaz profesionalei zuzendurikoa (jarduera egokien tresnak, laguntza-materialak, argitalpen berriak), eta etenik gabe eguneratzen da. Aipamen berezia merezi du goizean goizo egunero eguneratzen den hemerotekaren atalak (www.drogomedia.com).

• Cedd.net. CEDD erakundearen webguneak on line sarbidea eskaintzen du Ezgaitasunari buruzko Espainiar Dokumentazio Zentroaren zerbitzu eta produktuak eskuratzeko, eta hori da ezgaitasunen inguruan espezializatutako espainiar webgune dokumental nagusienetakoa. Erabiltzaileek bertatik sarbidea dute bai oso espezifikoak diren dokumentu eta legeriaren bilaketak egiteko bai argitalpen, hemeroteka, kongresu- eta jardunaldi-agenda kontsultatzeko (www.cedd.net).

• Gipuzkoako Gizarte Behatokia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Gaietako Departamenduarekin hitzartutako esparruan, behatoki honek Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako sarearen berri ematen du behagi.net webgunearen bidez. Gaur egun, lau informazio-modulu ditu behatokiak, eta horien bitartez eskaintzen da informazioa oinarrizko adierazle sozial eta gizarte-zerbitzuko gastu publikoaz, Gizarte Gaietako Departamenduak eskainitako baliabide material eta ekimenez, eta Behatokiaren txosten monografikoen ingurukoak (www.behagi.net).

• Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia. Lurralde Historikoan gizarte-zerbitzuen ekintzez informazio gehigarria eskaintzeko tresna gisara sortua da Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia. Webgune horren bidez, Arabako Foru Aldundiak asmoa du Gizarte Ongizateko arloan aritzen diren teknikari eta herritarrentzat datu estatistikoen nukleo bat eskuragarri jartzea, horren bidez ezagutu ahal izateko Gizarte Zerbitzuen arabar sarearen tamaina; konparazioak burutu koadrila edota udalen artean; ebaluatu Lurralde Historikoan eskura dauden baliabide eta premiak; jarduera egoki batzuen araberako estandar-sorta batzuen erreferentzian zerbitzuen egokitzea ebaluatu, eta Arabako Lurralde Historikoan izandako Gizarte Zerbitzuen eboluzioaren erantzuna ezagutu (www.arabakobehatokia.net).

• Ikuspegiak Gizarte Gaien Behatokia. EHU eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean, SiiSek burutzen du Ikuspegiak Gizarte Gaien Behatokiaren mantentze- eta kudeatze-lana. Sare horren esparruan, SiiSek kudeatzen ditu gizarte-gaiak, familia, haur eta nerabeen behatokiak, eta zabaltzen

10

Jarduera Memoria SiiS 2012

ditu, hamabost egunez behin, gaur-gaurko gaien buletin elektronikoak, eta horietan dokumentazio-zentroak jaso izan dituen argitalpen berriez informazioa jasotzeaz gain, bertan ematen da Eusko Jaurlaritzak antolatu eta sustatutako argitalpen eta jardunaldien berri (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-observat/eu).

6. aldizkako argitalPenak

Joandako urteotan, SiiSek beregain hartu du aldizkari eta buletin batzuek editatu eta argitaratzeko lana, xedea delarik zentroan jasotako informazioa hedatzea eta gizarte-ekintzako politiken inguruko eztabaidari ekarpenak egitea. 2012. urtean zehar, SiiS arduratu da bi aldizkako argitalpen editatu eta kaleratzeaz, eta edizioa elkarkidetzan burutu da Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren laguntzaz eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzaren finantzazioaren bidez.

• Zerbitzuan. Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetan espezializatutako sei hilabetean behingo aldizkaria da Zerbitzuan, eta elkarlanean kaleratzen dute SiiS eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak. 1986. urtean kaleratu zen lehendabiziko aldiz, profesional, ikerle eta erabiltzaileen informazio-, gogoeta- eta eztabaida-premiei erantzuteko xedeari jarraikiz. Jada, Zerbitzuan aldizkari klasikoa bilakatu da EAEko gizarte-zientzien baitan. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia arduratzen da aldizkaria editatu, inprimatu eta banatzeaz, eta guztira 1.064 harpide ditu. Halaber, eskura daude www.zerbiztuan.net webgunean aldizkariaren edukiak.

• Gizarteratuz. SiiSek editatzen du Gizarteratuz, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin elkarkidetzan, Gizarte Zerbitzu eta Esku Hartzeen inguruko buletin dokumentala 2010. urtetik. Horren bidez, sektoreko profesionalentzat eskuragarri jarri nahi da gizarte-zerbitzuetako informazioa, ikerkuntza eta dokumentazioa. Modu selektiboan informazioa tratatzeko produktu bat da, eta horrek ahalbidetzen du sektoreko profesionalak etenik gabean informatuak izatea Gizarte Zerbitzuen inguruko aurrerabide eta eztabaidetan. Gaur egun, aldizkariak 1.047 harpide ditu, eta berau lortu daiteke SiiS webgunean.

7. Planifikazio eta ikerkuntza

Joandako urteotan, SiiSek dituen funtzio nagusietakoa izan da azterlan, ikerketa eta txostenak burutzea gizarte-zerbitzuetako politiken eta zerbitzu horiek jasotzen dituzten pertsonen premien inguruan. Sortzetik, SiiSek ehunka azterlan burutu ditu mendetasun, zahartze, ezgaitasun eta zaintzaile diren pertsonen inguruan, eta baita ere pobrezia, gizarte-bazterketa, drogamenpekotasun, haurtzaroaren arreta, familiei

11

Jarduera Memoria SiiS 2012

laguntzeko politika edota gizarte-politika eta politika soziosanitarioaren administrazio, antolaketa eta kudeaketaz.

Oro har, hauek dira SiiSek ikerkuntzarako hartzen dituen erdiz erdiko arloak:

• Zerbitzuen ebaluazioa, beste herrialde batzuetan modu arrakastatsuan erabili izandako metodologiak garatu eta egokituz.

• Jarduera egokietako gidaliburuak eta kalitate-programen aplikazioak sortu.• Epidemiologia eta premien araberako ikerketak.• Nazioarteko azterlan konparatiboak.

Halaber, joandako urteotan SiiSek erakunde desberdinentzat burutu ditu gizarte-zerbitzu, gerontologia-arreta, familia-politika edota ezgaitasun-egoeran diren pertsonen arloko hainbat planifikazio-lan. Horien artetik, nabarmendu daitezke EAEko gizarte-bazterketaren inguruko erakundeen arteko lehenengo bi plangintzen inguruko lanak, lehenengo bi familia-plangintzak edota EAEko Gizarte Zerbitzuetako I. Plangintza Estrategikoa.

2012an zehar, honako txosten eta azterlanak burutu ditu SiiSek:

• Euskadiko haurren pobrezia. Gizarte Gaietako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza.Pobreziari loturiko oinarrizko arrisku-faktoreak eta Europar Batasunean gai horrekiko garatzen diren politikak azaldu ostean, azterlan honetan sakonean aztertzen da Euskadiko haurren pobrezia, haur pobre horien bizi-baldintzetan egoera horiek bizitzeak izaten dituen ondorioak eta fenomeno horri aurre egin eta ekiditeko politika publikoen eraginaren neurtzea. Txostenak bateratzen ditu ikuspegi kuantitatibo eta kualitatiboa, eta Euskadiko haurren pobrezia sakonean eta modu monografikoan aztertzen duen lanik gutxienetakoa da.

• EAEko Gizarte Zerbitzuen egoera (Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren III. Txostena). Gizarte Zerbitzuetarako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza. EAEko gizarte-zerbitzuen inguruko Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren urteroko txostenen saileko zati bat da txosten hau. Bertan aztertzen da zerbitzu-sarearen egoera artatutako pertsonen ikuspegitik, dauden plaza-kopuru, okupatutako langileria edota egindako gastuaren arabera, eta, baita ere, jasotzen dira sektoreko profesionalen iritziak.

• Donostia, Bilbo eta Gasteizko etxegabekoen inguruko ikerketa. Gizarte Zerbitzuetarako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza (uneko azterlana). 2012ko udazkenean, Donostia, Bilbo eta Gasteizko udalek askotariko gizarte-erakunderen laguntzaz burutu zuten etxegabe kalean lo egin eta etxebizitza-bazterketa egoeran dauden zentroetan hartutako pertsonen zenbaketa. Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzarekin eginiko hitzarmenaren esparruan, SiiSek txosten bat osatu du gau horretan jasotako datuak erabiliz, eta bertan zenbatzen da etxegabeko egoeran topatutako biztanleria, deskribatzen

12

Jarduera Memoria SiiS 2012

dira berauen oinarriko ezaugarri eta premiak, eta aztertzen da eskura dagoen baliabide-mapa.

• Europa eta EAEko familiei laguntzeko politikak, Familia eta Komunitate Politika Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza. Txosten honetan konparazioa burutzen da EAEko, espainiar autonomia erkidego eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuen familia-laguntzen inguruko politiken artean, eta baita ere kalkulatzen da gaiari zuzenduriko gastua.

• Gipuzkoako pobrezia eta gizarte-bazterketaren inguruko inkesta. Gipuzkoako Foru Aldundia. SiiSek abian jarri du Gipuzkoako pobrezia eta gizarte-bazterketaren inguruko inkesta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskariz. Inkesta horrek biltzen ditu gure inguruan erabilitako pobrezia erlatibo eta gizarte-bazterketaren inguruko oinarriko adierazleak, eta asmoa da Lurraldeko pobrezia eta gizarte-bazterketa egoerak etenik gabean jarraitzeko lanabesa gertatzea.

• EAEko drogamendetasunei buruzko inkesta – Euskadi eta Drogak 2012. Droga Gaietarako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza. Txosten honetan jasotzen dira Euskadi eta Drogak ikerketaren oinarriko datuak, eta bertan aztertzen da gai desberdinen kontsumoen eboluzioa, baita ere drogamendekotasunen inguruko herritarren pertzepzioa, aurre hartzeko politikak eta egoera horiek artatzeko moduak. Ikerketak berariaz aztertzen du aldagai desberdinen arteko harremana –adina, sexua, egoera sozioekonomikoa– kontsumoen arabera, eta, lehendabiziko aldiz, kontuan hartzen ditu zorizko eta Internet bidezko jokoen inguruko erabilera arazotsuak.

• Gizarteratze Aktiborako Euskal Plangintzaren hasierako ebaluazioa (2011-2016). Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza (uneko azterlana). SiiS arduratzen da 2011-2016 Gizarteratze Aktiborako Euskal Plangintzaren hasierako ebaluazioa burutu eta berriz artikulatzeaz.

• Alor soziosanitarioko ekintza ekonomikoa, prestakuntza eta enpleguaren sortzea. Etorbizi – Berrikuntza Soziosanitarioko Euskal Fundazioa (uneko azterlana). Zenbait estatistika-iturritako analisiak oinarri harturik, eta gaiaren inguruan argitaraturako zientzia-literatura eta berrogeita hamar profesional eta adituen iritziak bildu ondoren, arlo soziosanitarioan zuzenean edo zeharka sortzen den enpleguaren eragina definitu, kuantifikatu eta ezaugarritu nahi da; ebaluatu sektorea erabat garatzean gizartearentzat enpleguaren alorrean ahalbidetu dezakeen eragina neurtzeko; arreta soziosanitarioaren eredua garatzean, identifikatu zein diren gaur egun dauden profil profesionalen arabera egin beharreko aldaketak (prestakuntza-premia, laneko profilen birdefinitzea eta figura profesional berriak garatzeko); identifikatu zein trabek baldintzatzen duten arreta soziosanitarioko zerbitzuetako

13

Jarduera Memoria SiiS 2012

enplegu-ahalmena; eta, azkenik, nazio-mailako eta nazioarteko jarduera egokiak identifikatu sektore soziosanitarioan kalitatezko enplegua sortzeko eta arreta soziosanitarioko eredu integratu batek premiako dituen figura profesional berriak definitzeko, berauen prestakuntza-premiak, profil eta funtzioak argituz.

• Etxean Ondo proiektuaren kostu-eraginkortasunaren azterlana. Matia Institutu Gerontologikoa (uneko azterlana). SiiS elkarlanean ari da Matia Institutu Gerontologiarekin Etxean Ondo proiektuaren kostu eta eraginkortasunaren lotura ebaluatzen, bai zerbitzu egoiliar bai etxean eskainitako laguntzetan, betiere pertsonan zentratutako arretaren filosofiari jarraikiz. Horren haritik, azterlanak jarraipena ematen dio SiiSek 2011. urtean Matia Fundazioarentzat eginiko esku hartze komunitarioen eta pertsonan zentratutako arretaren kostu-eraginkortasunaren inguruko berrikusketa sistematikoari.

• Droga-mendekotasunen prebentzioaren inguruko kostu-eraginkortasunaren azterlanen berrikusketa. Drogei buruzko Espainiako Plana (uneko azterlana). Drogei buruzko Espainiako Planak kofinantzatutako azterlan honen xedea da drogen kontsumoaren prebentzio-programen ebaluazio ekonomikoen berrikusketa sistematiko bat egitea, bereziki arreta jarriz alkohol-, cannabis-, eta kokaina-kontsumoei. Hori lortzeko, drogamenpekotasunen prebentziorako berrehun bat programen ebaluazio ekonomikoak identifikatu eta berauetako kostu eta eraginkortasunaren lotura aztertu da, eta emaitzak aztertu dira osotasunean eta programa bakoitzaren osagaien arabera.

8. arauak egiteko aholkularitza tekniko eta juridikoa

SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa administrazio publiko desberdinekin lankidetzan aritzen da Gizarte Zerbitzu eta Gizarteratzeko gaien inguruko arauak osatzeko dokumentu teknikoak idazten, eta aktiboki partaide da honakoetan:

• Oinarriko dokumentu teknikoak idazten.

• Erakundeen arteko eztabaida teknikoetarako aholkularitza.

• Arauen zirriborro teknikoak idazten.

• Txosten juridikoak idazten.

Lan horien esparruan, SiiSek ekarpen erabakigarriak egin ditu euskal gizarte-zerbitzuak zuzentzen dituen arau-esparrua garatzean, aktiboki partaide izan delarik indarrean dauden familia, gizarte-zerbitzu edo diru-sarbideak bermatzeko legeak egitean eta lege horiek garatzen dituzten arautegiak osatzean.

14

Jarduera Memoria SiiS 2012

2012. urtean, SiiSek lagundu du arau teknikoen zirriborroak osatzen eta hurrengo

lege-xedapen hauei dagokien erakundeen arteko eztabaida teknikoa aberasten.

Hauetako batzuek jada indarrean daude, eta, gaur egun edo 2013. urtean zehar

beste batzuek idazten ari dira edo eztabaidan hartuko dira:

• Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren Zorroko Prestazioak eta Zerbitzuak arautzeko

Zirriborro Teknikoa egiteko aholkularitza (Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Eusko

Jaurlaritza), 2010-2012.

• Gizarteratze Hitzarmenak egiteko Zirriborro Teknikoa (Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza), 2012.

• Lanbide eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen artean bideratzeko Protokoloaren

Zirriborro Teknikoa (Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza), 2012.

• EELZ arautzeko Dekretuaren Zirriborro Teknikoa (Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza,

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuordetza), 2012.

• Arreta goiztiarreko gizarte esku hartzerako Dekretuaren Zirriborro Teknikoa

(Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuordetza),

2012.

• Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako Lanerako Zentro eta Eguneko Zentroen

Dekretuaren Zirriborro Teknikoa (Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Eusko

Jaurlaritza), 2012-2013.

• Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako zerbitzu egoiliarretarako Dekretuaren

Zirriborro Teknikoa (Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza), 2012-

2013.

• Autonomiari laguntza emateko Zerbitzuetako Dekretuaren Zirriborro Teknikoa

(Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza), 2012-2013.

• Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskainitako Gizarte Zerbitzuen Salneurri

Publikoen Foru Dekretuaren Zirriborro Teknikoa (Arabako Foru Aldundia), 2012.

• Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskainitako Gizarte Zerbitzuen Salneurri

Publikoen Foru Dekretuaren Zirriborro Teknikoa (Arabako Foru Aldundia), 2012.

• Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskainitako Gizarte Zerbitzuen Foru

Dekretuaren Zirriborro Teknikoa (Arabako Foru Aldundia), 2013.

• Mendetasun egoeran dauden Pertsonen Arretarentzako Prestazio Ekonomikoak

arautzeko Foru Dekretuaren Zirriborro Teknikoa (Arabako Foru Aldundia), 2013.

15

Jarduera Memoria SiiS 2012

9. gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen arretaren kalitatea hobetzeko Prozesuak

SiiS aitzindari izan zen, laurogeita hamargarren hamarkadan, gizarte-zerbitzuen alorrean arretaren etenik gabeko ebaluazio- eta hobekuntza-prozesuak sartzen. Ibilbide horretan, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen izan zuen lagun, eta oraindik ere urteotan guztiotan gai horretan elkarkidetzan gehien jardundako Administrazioa izan da. Hasieran, martxan jarri ziren ebaluazio-metodo berritzaile batzuek pertsona adinduen zerbitzu egoiliar eta babestu gabeko haurren harrera-zerbitzuetarako; eta horren ondoren, bide horretan bildutako ezagupen eta esperientzian oinarrituz, Kalitatea Zainduz izeneko metodo propio bat garatu zen etenik gabean arreta hobetzeko, eta metodo hori ezarri zen Araba eta Gipuzkoako zenbait egoitzetan.

Gaur egun, SiiS partaide izaten ari da ezgaitasunen arreta-zerbitzuetan partekatutako prestakuntza eta kalitatea hobetzeko Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak sustatutako prozesu batean. “Hobeto Bizitzea” izeneko prozesu hori oinarritzen da SiiSek eginiko gidaliburu batean eta jarduera egokiak biltzen dituzten gida batzuetan. Testu horiek ekarpen-prozesu batean partaide izaten ari dira, eta eztabaidak burutzen ari dira arretako gizarte-zerbitzuetako teknikari, profesional, erabiltzaile eta familiekin; eta horren arabera aldaketak burutzen dira hasierako zirriborroetan. Bukaeran prestatuko dokumentuak jarduera egoki bihurtzen dira, eta arretan zuzeneko inplikazioa duten eragileak ere partaide izaten dira. Prozesu horren esparruan, honako jarduera egokietako material batzuek diseinatu dira, eta eskuragarri daude Arabako Foru Aldundiko (www.alava.net) eta SiiSen webgunean (www.siis.net):

• Hobeto Bizitzea. Egoitza Arreta Nola Ulertzen dugun. Ezinduentzako kalitatezko arreta lortzeko oinarrizko jarraibideak (2008).

• Bizitza Estiloaren Funtsezko Plangintza (2009).

• Jokabideari Lotutako Laguntza Positiboa (2009).

• Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala (2010).

• Estrategia Erreaktiboak (2011).

• Banakoaren eskubideak eta erakundearen antolaketa baldintzak nola uztartu? (2011).

• Afektibitatea eta sexualitatea (2011).

• Nola sustatu emozio-ongizatea? (2011).

• Komunikazio eraginkor baten alde (2012).

• Nola hartu kontuan duintasun, barnekotasun eta autonomiari begirunea arreta pertsonalean? (2012)

• Hartutako kalte zerebrala duten pertsonei laguntza (2012). Uneko lana.

• Erabakiak hartzeko laguntza (2012-2013). Uneko lana.

16

Jarduera Memoria SiiS 2012

10. nazioarteko mintegia: gizarte zerbitzuak, krisia eta irtenbideak

Eguía Careaga Fundazioaren ekimenaz eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren lankidetzaz 2012. urtean antolatu da Ongizate Estatuaren iraunkortasunaren inguruko Gizarte Zerbitzuak, krisia eta irtenbideak izeneko Nazioarteko Mintegia. 200 pertsona baino gehiago partaide izandako mintegian, hurrengo hauen antzeko gaiak aztertu zituzten:

• Gizarte Zerbitzuen sistemaren helmena ardura publikoko zerbitzuen prestazioa eskaintzean, eta egoera ekonomiko berrian zerbitzu publikoek orokorrean duten helmena.

• Arrisku sozial berrien aurrean Ongizate Estatuaren lehentasunak eta gizarte-zerbitzuak berriz orientatzea Estatu sozial inbestitzailearen norabidean.

• Gizarte Zerbitzuen iraunkortasun ekonomiko eta soziala eta artikulatu beharreko finantza-mekanismoak.

• Kostu eta eraginkortasunaren arteko lotura, eta zerbitzuen prestazioan gastua eta kalitate-adierazleak arrazoizko bihurtzeko aukerak.

Mintegian partaide izan ziren euskal erakunde publikoetako zenbait ordezkari, eta baita ere EAEn lan egiten duten irabazteko asmo gabeko erakundeetako arduradun eta Euskadi, Katalunia, Frantzia, Danimarka eta Erresuma Batuko ikerlariak.