SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO -...

47
SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO (Kutsidazu bidea, Ixabel liburutik abiatuta) BATXILERGO 1. MAILARAKO MATERIALA R-300 / 2008 - Lehen txanda Josean Bueno Sáez de Albéniz EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA MINTEGIA KOLDO MITXELENA INSTITUTUA - GASTEIZ

Transcript of SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO -...

Page 1: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO (Kutsidazu bidea, Ixabel

liburutik abiatuta)

BATXILERGO 1. MAILARAKO MATERIALA

R-300 / 2008 - Lehen txanda

Josean Bueno Sáez de Albéniz

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA MINTEGIA

KOLDO MITXELENA INSTITUTUA - GASTEIZ

Page 2: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

1

HITZAURREA: A) Euskal Hizkuntza eta Literatura gure institutuetan irakasteko, hainbat Soziolinguistika-ezagutza eta -kontzeptu lantzea beharrezkoa da; izan ere, gure hizkuntzak duen errealitatea eta egoera ulertzeko nahitaezkoa da soziolinguistikak eskaintzen duen ikuspegia. Horrela, adibidez, gure literaturaren ibilbidea argiago ulertuko dugu. Baina, gainera, gazteontzat berezko ekarpena ere bada Soziolinguistika, hiztun-kontzientziaren eta hizkuntzen arazoen alderdi askotarikoak hobeto ulertu eta haien konplexutasunaz jabetzeko.

B) Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel liburuak, bestalde, bide egokia ematen du gai honetan sartzeko. Batetik, gustura irakurtzen den liburua delako. Bestetik, euskara bera delako gai nagusietako bat, eta soziolinguistikaren hainbat gaitan sartzen lagunduko digulako. Euskara ikasten ari den gazte baten bizipenak dakarzkigu idazleak liburu honetan. Gaztea baserri batera joan da euskara ikastera eta euskaraz bizitzera. Juan Martinek, hori baita gaztearen izena, “euskararen mundura” egiten duen bidaia da liburuaren gaia. Euskara ez ezik beste gauza asko ere ikusi eta ikasiko du bertan. Bere odisea horretan Homeroren Odisea klasikoaren elementuak ere aurki ditzakegu, parodia moduan. Bidaia epikoa da, beraz, abenturaz betea. Liburu honek, oraingoan, atea zabalduko digu hizkuntzen errealitatea hobeto ezagutzeko, eta bereziki euskararen egoera lantzeko.

C) Materiala bost gaiz osatuta dago, gehi ebaluazio tresnak hartzen dituen beste atal bat; amaieran oinarrizko bibliografia ere badago. Hau da lan honen edukia:

1. GAIA: HIZKUNTZEI BURUZKO AURREIRITZIAK 2. GAIA: HIZKUNTZEN PRESTIGIOA 3. GAIA: HIZKUNTZEN FUNTZIOAK ETA ELEBITASUNA 4. GAIA: HIZKUNTZEN ALDAERAK 5. GAIA: HIZKUNTZEN BIZITZA ETA HERIOTZA - EBALUAZIO TRESNAK:

Euskararen egoera ulertzen Soziolinguistika-iruzkina

- OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

C) Material honen helburuak: Hizkuntzen gizarte-ezaugarriak, funtzioak, bizi-baldintzak eta aldaerak

ezagutzea eta errealitatean identifikatzeko gai izatea. Pentsamendu kritikoa, bereziki kulturaren eta hizkuntzen alorrean, garatzea. Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta testuinguru

desberdinetan egoki interpretatzeko eta erabiltzeko gaitasuna edukitzea. Elebitasunaren konplexutasunaz eta hizkuntza gutxituen egoeraz jabetzea. Kultura-aberastasuna diren aldetik hizkuntzen onespena eta balorazioa

sustatzea. Euskararen egoera soziolinguistikoa ulertzeko tresnak eskuratzea, eta, bide

batez, euskararen biziraupenaren aldeko jarrera bultzatzea.

Page 3: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO SARRERA: Hizkuntzei buruzko aurreiritziak _____________________________________________________________________________

2

SARRERA: Hizkuntzei buruzko aurreiritziak

1.1. AURREIRITZIAK

Kutsidazu bidea, Ixabel liburuaren hasiera aldean Juan Martinek ikaskideak

ezagutzen ditu. Honela kontatzen digu: Eta eskolaren aurrean, hauxe: 1.- Apaiz bat. Sotanarik gabea baina apaiza, badakizue zein erraz igartzen zaien.

2.- Bilbotar bat. Ez zen “BILBOTARRA NAIZ” neoizko argitan inon azaltzen, baina

badakizue zein erraz igartzen zaien. 3.- Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko, lehoia pasatzeko moduko aroak belarrietan, kupeleko Marilyn (rubia de botellazo), eta “i” ozen eta barre ttiki zoroz betetako hizkera ernegagarria (neska gajoari hitzik entzun gabea nintzen artean). Esan dezadan, bide batez, ogi tartean jateko modukoa zela. 4.- Gure irakaslea, irakaslesa, moztaka eta nor-nori itxurakoa. Eta bi pertsona normal: biboteduna bata, eta ile beltz motzeko neska bestea. /.../ Donostiako tuntun-txolina hurbildu zitzaidan. -Egunon, /.../ irakaslea naiz, Koro. Koño,koño. “Apaiza” irundarra zen, Joxe Mari, harakina. “Mutil bibotedun normala” apaiza zen, Pablo. “Bilbotarra” Durangokoa zen, medikua, Luis. “Irakaslesa, nor nori itxurakoa” hernaniarra, eta taberna bateko langilea, Izaskun. “Ile beltz motzeko neska normala”-rekin asmatu nuen, Psikologia ikasten ari zen, donostiarra, Miren.

Zer gertatu zaio Juan Martini? ...............................................................................................

Zergatik? .......................................................................................................................................

Juan Martinek momentu batean honakoa esaten du: Badakizue zein erraz igartzen zaien. Horrelakorik entzuten da? Zer adierazten du esaldi horrek?

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

Idatzi zure definizioa: Zer da aurreiritzia?

AURREIRITZIA:..........................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

Page 4: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO SARRERA: Hizkuntzei buruzko aurreiritziak _____________________________________________________________________________

3

PERTSONAREN PERTZEPZIOA:

1.2. AURREIRITZIEN DINAMIKA

Entzun irakaslearen azalpena eta osatu eskema hau: Pertsonaren barne-egitura honela antolatu ahal da:

Pertsonaren barne-muina:

.....................................................................................................................................

.....................................................................................................................................

Ideiak, iritziak, ezagutzak...:

.....................................................................................................................................

.....................................................................................................................................

Portaera, itxura...:

.....................................................................................................................................

.....................................................................................................................................

Inguruarekin erlazionatzean bi dinamika sortzen dira: barrutik kanpora doana: nola agertzen naizen, nik egindakoa, esandakoa... kanpotik barrura datorkidana: ingurukoaren pertzepzioa, nola hauteman eta

ulertzen dudan jasotzen dudan informazioa. Hori baldintzatuta dago: errealitatea nire ideia, iritzi eta esperientzien irazkitik sumatzen dut

Grafikoa ikusita, azaldu labur nola sortzen den aurreiritzia, nola mantentzen den,

nola zabaltzen den:

........................................................................................................................................... ........................................................................................................................................... ........................................................................................................................................... ...........................................................................................................................................

Objektua

Objektuaren

irudia

Ideia, pentsamendu iritzi, sentipen etab.

NI

Portaera

Objektuaren irudia

Page 5: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO SARRERA: Hizkuntzei buruzko aurreiritziak _____________________________________________________________________________

4

1.3. HIZKUNTZAK ETA AURREIRITZIAK

Badakigu aurreiritziak bizitzaren atal askotan topa ditzakegula. Denok ditugu

ideia oinarri sendorik gabeak; errealitatea interpretatzeko erabiltzen ditugu benetan ezagutu eta aztertu gabe. Eguneroko hartu-emanetan, etxean, kalean zein lantokietan aurki ditzakegu aurreiritziz jositako diskurtsoak. Komunikabideak ez daude honetaz kanpo eta askotan oso garrantzitsuak dira aurreiritzien zabalkundean.

Aurreiritzien kontuan, hizkuntzak ez dira salbuespena, eta ugari dira hizkuntzei buruz zabaldutako aurreiritziak. Normalean norberaren hizkuntza goratu eta besteena gaitzestea da aurreiritzi hauen asmoa, testu honetan argi adierazten denez:

Mespretxua sarri askotan beste mintzairetako hiztunei ematen zaien izenetik abiatzen da. Mundua bezain fenomeno zaharra da, gainera. Grekoek barbaro esaten zieten eurenaz besteko hizkuntzaren bat egiten zuten guztiei, mintzatzerakoan bar-bar (totelka) egiten zutela eta; eslaviarrek memits esaten zieten alemanei, mutuak, alegia; eta galestarrek cymri (herkideak) deitzen zieten beren buruei, baina ingelesek welsh (kanpotarrak) ezizena jarri zieten. Izen guztien azpian asmo iraingarri eta baztergarri berbera sumatzen da: norberaren hizkuntza da jarraitu beharreko eredu bakarra eta beste mintzaira guztiak egungo zibilizazioaren beharrizanetarako balio ez duten berbeta kaskarrak baino ez dira.

(Mintzairaren miraria, Xabier Monasterio Torre) Euskaran ere horrelakoak ezagutzen

ditugu. Leku askotan erdaldunei “belarri motz” esan izan zaie, euskara ez jakitea berezko akatsa balitz bezala. “Erdara” hitza bera, batzuen ustez, “erdi-era”-tik dator, hau da, oso-osorik ez dena, zerbait faltan duena, “erdizka hitz egitea” hizkera herrikoian.

Hizkuntzen inguruko aurreiritziak lotuta joan ohi dira hizkuntza horren prestigio sozialarekin eta hizkuntza hori erabiltzen duen gizataldearen egoerarekin. Hizkuntza bat erabiltzen duen gizataldeari buruz ditugun ideiek eragin zuzena dute hizkuntza horrekiko aurreiritziak sortzean eta mantentzean. Honetaz ari garela, badira bi kontzeptu interesgarri, segituan azaldu beharrekoak: etnozentrismoa eta alderantzizko etnozentrismoa:

ETNOZENTRISMOA: Etnozentrismoa dugu nork bere kultura-balioetatik beste gizarte eta kulturak aztertu eta juzgatzen dituenean. Gurean, adibidez, ikuspegi europarra –ekonomikoa, kulturala, politikoa, erlijiosoa– nagusia izaten da munduko edozein errealitateren aurrean; eta askotan gehiagotasun ustea dakar berekin (potentzia kolonial handiak izan dira Europako estatuak, mundu erdia beren menpe izan dutenak). Hizkuntzen alorrera ere zabaltzen da sentimendu hori.

ALDERANTZIZKO ETNOZENTRISMOA: Batzuetan, gutxietsia denak arbuioa “sinistu” egiten du: bere egiten du kulturari edota hizkuntzari buruzko ikuspegi negatiboa, sinistu egiten du norberarenak gutxiago balio duela. Orduan, beste kultura/hizkuntza prestigiodun horretara hurbiltzen saiatzen da, berea alde batera utzita. Seme-alabei, adibidez, ez die erakusten bere hizkuntza, “beste hura” baita “jakin beharrekoa”, lotsagarri gera ez daitezen kultura/hizkuntza nagusiaren aurrean.

BI GALDERA ERRAZ

Talde txikietan erantzun itzazue:

1. Zenbat hizkuntza hitz egiten dira

Europan? ..........................................................

2. Zeintzuk dira munduan hiztun gehien

duten sei hizkuntzak? Ordenean idatzi:

1........................3.......................5......................

2.......................4.......................6.......................

Orain, entzun irakaslearen azalpena eta

konparatu zuen erantzunekin. Nolako

okerrak egon dira? Zergatik?

Aurreiritzirik egon al da horretan?

Eztabaidatu eta ondorioak idatzi:

............................................................................

............................................................................

............................................................................

Page 6: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO SARRERA: Hizkuntzei buruzko aurreiritziak _____________________________________________________________________________

5

1.4. AZKEN ARIKETA: BI TESTU

ELKARRI KONTATU: Xamar idazlearen Orekan liburuko pasarte bi dituzu:

1. Binaka jarrita, irakurri bakoitzak testu bat eta elkarri kontatu.

2. Geroago, komenta ezazue edukia, gaian landutako edukiekin lotuz.

Zuhaitzetatik jaitsi berria zen aborigena

Oraindik XXI. mendearen hasiera honetan desberdin diren herriei buruzko

iritzi mespretxugarriak etengabe agertzen dira komunikabideetan. Herria

desberdinago eta iritzia ageriagoa. Adibide bat, demagun Parisen urte luzetan

pertsona batek bere auzokidea izorratu duela telebista ozenegi jarriz, posta

lapurtuz, kotxean arrastoak eginez... eta halako batean azken honek txispa

hartu eta tiro egin dio lehenengoari. Egunkariek halako zerbait idatz lezakete:

Gizon batek auzokidea hil du tratu txar gehiago ez pairatzeagatik. Egoera

berbera Canberran (Australia) ematen bada jatorrizko biztanle baten eta kolono

baten artean, egunkarien izenburua holako zerbait izan liteke: Aborigen batek auzokidea hil du motiborik gabe. Funtsean, badakigu, aborigen hauek oraindik

basatiak dira eta.

Hiztegien arabera aborigen edo indigena hitzek bertakoa izatea baizik ez

omen dute esan nahi, baina inori ez zaio bururatzen idaztea Frantses aborigenak auzokidea hil du adibidez, edo

Indigena paristarrak gizon bat hil du.

Gauza bera

gertatzen da tribu edo

etnia hitzekin. Gerra tribalak Ruandan irakurriko dugu hutu

eta tutsi herrien artean

gerra pizten denean,

baina 1940ko aleman

eta frantses herrien

artekoan inork ez zuen

idatzi Gerra tribalak Europan, baizik eta

Alemania eta Frantzia gerran sartu dira, jakina.

Normaltzat hartzen

diren aurreiritzi hauek

guztiek behin eta berriz erakusten dute gizakiak oraindik ikasi (nahi) ez duena,

munduko pertsona guztiak berdinak direla alegia: puntako teknologia

erabiltzen duena, nola naturan ur bila biluzik dabilena, erlatibitatearen teoria

menderatzen duena, nola poloko izotzetan bizitzea lortzen duena...

Page 7: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO SARRERA: Hizkuntzei buruzko aurreiritziak _____________________________________________________________________________

6

Primitiboak baino primitiboagoak

Testu hau laguntzen duen irudia (eskuinean) ikusi ondoren, edozeini

galdetuko bagenio ea bi jende mota horietarik zein den primitiboa, segur aski

gehiengo zabal batek B aukeratuko luke. Itxurak asko (dena?) balio baitu

mendebaldeko gizartean, oso tronpagarria izan arren.

Galdera egin baino lehen zehaztuko bagenio A planetako biziaren

akabatzeko manerak asmatu, alienazioa eta estresa zabaldu, neurri gabeko

kontsumo eta kutizia piztu eta akuilatu, hondakinak eta kutsadura handitzen

dituen gizartearen ordezkariak direla eta B, aldiz, hondakinak sortu gabe,

beharrezkoarekin aski eta inguruneari egokitua bizi den gizartearenak direla,

erantzuna, agian, desberdina izango litzateke. Pertsonaren eta taldearen arteko

orekak, adibidez, hobeki bideratuta dirudi

Australiako jatorrizko herrien artean,

Mendebaldeko gizarte eskizofrenikoan

baino. Eta zer esanik ez gizakia-natura

harremana aztertzen badugu.

Honek erakusten du zer nolako

baloreak hartzen diren kontuan,

oharkabean bada ere, herriak

epaitzerakoan. Teknologia aurreratuagoa

duten gizarteetatik tresna atzeratuagoak erabiltzen dituen herria primitibo ikusten da, zibilizatu gabe eta, ezinbestez, azpikoa bezala hartu eta,

makurrago dena, tratatu. Teknologia ordez beste baremo, beste giza-baloreak

kontuan hartuko balira , emaitza guztiz bestelakoa izango litzateke.

Mendebaldeko gizartean aurrerapenaren eta zibilizazioaren sinonimoa da

teknologia, baina gogoetarik txikiena ere egiten duena ohartzen da

faltsukeriaz.

Ikuspegi hau zen EEBBetako jatorrizko biztanleek barregarri bihurtu

nahi zutena, 1969. urtean Alcatraz uhartea okupatu ondoren, idatzi zuten

agirian: «Aita txuri handiei eta beren herriari: Jatorrizko iparramerikarrek indio guztien izenean, Alcatraz izeneko lurra eskatzen dugu. [ ... ] Eguzkiak argitasuna emango duen eta ibaiak itsasora joango diren bitartean, lur honen zati bat utziko diegu [txuriei], berek erabil dezaten. Bestaldetik, biztanle hauei erakutsiko diegu bizitzeko era zuzena. Gure erlijioa, heziketa eta bizi manerak emango dizkiegu gure zibilizazio maila lor dezaten eta, horrela, haiek eta beren anaia txuriak aska genitzake beren izaera basati eta zoritxarrekotik. Fede onez proposatzen dugu akordio hau eta txuri guztiekin harreman zuzen eta zintzoak mantendu nahi dugu beti... ».

Ekologia eta bioaniztasuna hitzak, behintzat, hain modan dauden honetan

ezin konprenitu da nola, gizakiari buruz ari denean, guztiz kontrako arrazoiak

ematen diren; esan nahi baita, naturan aberatsa den espezieen ugaritasuna

garrantzizkotzat hartzea eta, aldiz, atzerakoia eta gainditu beharrekoa giza

barietateetan, kulturetan alegia. Adibidez, zenbait hizkuntzaren hiztunen

hazkundea ospatzen da kultur aurrerapen bezala, atzerapen nabaria izanik, baten

zabalpena besteen kaltetan eraikita baitago. Bere urritasunagatik kosta ahala

kosta babesteko dena naturan, desagertzen uzteko arrazoi bihurtzen da gizartean,

«gutxiengoa direlako».

Page 8: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 1. gaia: Hizkuntzen prestigioa _____________________________________________________________________________

7

1. gaia: Hizkuntzen prestigioa

1.1. PRESTIGIOAZ PENTSATZEN

Kutsidazu bidea, Ixabel liburuan, Juan Martinek baserriko familia ezagutzen

duenean, nahiko lotsatuta geratzen da hainbatetan; momentu batean, adibidez,

intxaurrak kraskatu ezinean dabil eta Ixabelek egin behar dio lan hori. Hona

hemen hortik abiatutako bi pasarte:

Isabelek intxaur batzuk kraskatu zizkidan, erraz asko, ez nuen horratik nire ar-indarraz liluratuko. Nagusitasun intelektualaz, agian. Baserria.

/.../ - Ekonomia ikasten ari naiz, eta zu? -Juan Martinek -COU egin behar, Tolosan, gero Filosofia estudiatzia gustatuko litzaidake, batez ere Schopenhauer eta Hegel. Donostira jun beharko det, zure etxera, apopilo. Bi motatako burutazioak: lehenengoa, igoal nagusitasun intelektualaz ere ez nuela liluratuko; bigarrena, ...

Beste momentu batean honako gogoeta hau dakar liburuak:

Hiritik enbaxada kulturala etorri, ni, alegia, baserritarrei mendetako ezjakintasun eta ilunpetik irteten laguntzeko, modernitatearen argiak ukuiluetan sartzeko eta Lady Godiva azaltzen ez zait, bada!

Zer bi mundu daude oposizioan? ..............................................................................................

Zergatik du Juan Martinek nagusitasun ustea?. ………..........................................................

...........................................................................................................................................................

Aztertu euskara eta euskaldunok modu ironikoan izendatzeko liburuan agertzen

diren espresioak:

Zibilizazioaren azken portura, Tolosara ... Indijena Bi troglodita (anaia bikiak) Swahiliz

Zati hau ere oso adierazkorra da:

Munduarekiko nire eskemetan Australopitekoa Aitalehena zen, Patriarka, euskararen lehen hiztuna, eta berarekin gu denok zilbor-hestez loturik.

Eta goiz bedeinkatu hartan, haranean barrena nire baserritar maitearekin, euskaraz, nire familian haustear zegoen Aitalehenarekiko lotura guztiz tinko uzten nuelakoan pozik nengoen oso.

Zer adierazten dute espresiook? Zer denboratan eta lekutan kokatzen dute euskara? .............................................................................. .........................................................................................

Liburuan, jakina, modu ironikoan erabiltzen dira, geure buruari barre egiteko, baina ba al da euskarari buruz horrelakorik benetan uste duenik? ............................ ........................................................................................

Page 9: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 1. gaia: Hizkuntzen prestigioa _____________________________________________________________________________

8

1.2. PRESTIGIOA ZERTAN DEN

Euskara nekazaritzarekin, baserri-giroarekin lotuta egon da urteetan.

Horregatik, askotan gutxietsia izan da baserri-giroari egozten zaizkion aurreiritzi

berberak erabiliz: atzerakoia (iraganari lotua), basatia (zibilizatu gabea),

desegokia (gaurko beharretarako). Aurreiritzi horiek non kokatzen dute euskara?

Aztertu berriro aurreko orrialdeko testuak eta eskema honetaz baliatu azalpena

emateko:

iraganari lotuak ................................................................................................. geroari lotuak

bazter batean ................................................................................................. mundu zabalean

bitxia, arraroa, exotikoa ................................................................. erabilgarria, praktikoa

Non kokatzen dira prestigiodun hizkuntzak?, zein zutabetan?, zein da, beraz,

hizkuntza prestigiatzeko bidea? ...........................................................................................................................................

...........................................................................................................................................

Azter ezazu ondoko

komiki zatia. Horrelaxe

eman zen argitara

Frantzian. Zer balio ematen

dio euskarari? Zer funtzio

betetzen du hemen? Zer

antz eduki dezake euskarak

indiar hizkuntza batekin?

Komenta ezazu: .............................................. .............................................. .............................................. .............................................. .............................................. .............................................. .............................................. .............................................. .............................................. ..............................................

Page 10: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 1. gaia: Hizkuntzen prestigioa _____________________________________________________________________________

9

Irakur ezazu aurreko komikiari buruz Kike Amonarrizek Argia aldizkarian

idatzitakoa: EUSKARA, INDIO HIZKUNTZA?

Menturazale europar bat, munduko misterioak argitu nahian edo, mayatarren inperioaren sorrera argitu nahi izan zuen eta Ameriketara joan zen. Han ikerketak egiten ari zen bitartean, bertako indioekin arazo batzuk izan zituen, zeren indio horiek, eta hemen dago koxka, hizkuntza arraroz hitz egiten baitzuten.

Indioak, beraiek bakarrik dakiten hizkuntzaz mintzatzen dira. Hizkuntza honek ez du balio handirik, gainerako jendearekin komunikatu ahal izateko bitarteko bat behar izaten baitute.

Indioen hizkuntzak (eta batzuentzat, eukaldunen hizkuntzak ere) ez du komunikatzeko balio, hizkuntza “exotikoa” dela erakusteko baizik.

Gauza bitxi hau ikusteko bidaia egin behar da, zeren ezin baita leku zibilizatuetan aurkitu. Hizkuntza hori erabiltzen dutenak basatiak, inzibilizatuak, gaiztoak eta beldurgarriak dira, beraz, euskara ez da hizkuntza, “dialekto indijena” baizik.

Page 11: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 1. gaia: Hizkuntzen prestigioa _____________________________________________________________________________

10

1.3. PRESTIGIOAREN GORABEHERAK: XIV., XV. eta XVI. mendeetako iraultza.

Hizkuntzen prestigioa aldakorra da: gaurko prestigiodun hizkuntzek ez dute beti izan gaur egun duten balorazio ona. Hizkuntzei buruzko iritziak ingurune politiko-sozialak sortutakoak dira, eta, beraz, horren arabera garatuko dira. Hau hobeto ulertzeko gertuko hizkuntzen adibidera jotzea besterik ez dugu. Erdi Aroan sortzen eta garatzen dira gaur egungo Europako herri-hizkuntza gehienak –frantsesa, italiera, alemana, gaztelania ... –, beren aldaera eta dialekto anitzetan. Hizkuntza horiek, hasiera batean, ez zuten inolako prestigiorik, eta normalean ez ziren onartzen erabilera idatzian. Izan ere, Mendebaldeko Europan latina zen kultura-hizkuntza eta latinean zeuden idazki gehienak. Literaturan, eta bereziki olerkigintzan, proventzala bihurtu zen ereduzkoa, trobadoreen mugimendu poetikoari esker. Iberiar penintsulan, neurri apalago batean, galizierak egin zuen hizkuntza poetikoaren funtzioa (Alfontso X.ak erabiltzen du, gaztelaniazko prosazko testuekin batera).

Hainbat mende geroago,

aitzitik, errealitatea oso bestelakoa da: frantsesa, italiera, alemana eta gaztelania edozertarako hizkuntza garatuak eta indartsuak dira gaur egun, eta latina giro akademiko jakinetara mugaturik dago; proventzalak eta galizierak, bestalde, mendeetako baztertzea jasan dute eta hizkuntza moduan bizirauteko arazoak dituzte. Hizkuntza alorreko aldaketa honen arrazoiak askotarikoak dira, eta hainbat mendetako prozesuaren ondorioa. XIV. mendetik XVI. mendera gertatu zen batez ere aldaketa hori. Baina zergatik bihurtu ziren denbora horretan prestigiotsu aipatutako hizkuntzak?

Erdi Aroaren amaierako eta

Errenazimentu garaiko gertaera eta pentsamolde aldaketa batzuetan aurki ditzakegu prozesu hori ulertzeko giltzak. Labur, arrazoiotako batzuk aipatuko ditugu, eta horrela prozesu hauek konplexuak eta alde askotakoak direla ohartuko gara.

GARAIKO IDAZLEEN

KONTZIENTZIA

Garaiko idazleek herri-hizkuntzen

prestigio falta horren kontzientzia badute,

honako testu hauetan antzeman

daitekeenez:

Movióme a ello, además, el deseo de defender la lengua vulgar de muchos acusadores, los cuales la menosprecian y encomian las demás, principalmente la lengua de oc (proventzala), diciendo que es más hermosa y mejor ésta que aquélla, en lo cual se apartan de la verdad.

Dante Alighieri Yo no sé qué desventura ha sido siempre la nuestra que apenas ha nadie escrito en nuestra lengua.

Garcilaso de la Vega A los que dizen que no leen estos mis libros por estar en romance y que en latín los leyeran, se les responde que les debe poco su lengua, pues por ella aborrecen lo que, si estuviera en otra, tuvieran por bueno. Y no sé yo de dónde les hace el estar con ella tan mal, que ni ella lo merece, ni ellos saben tanto de la latina que no sepan más de la suya, por poco que de ella sepan. /.../ Por mostrar que nuestra lengua recibe bien todo lo que se le encomienda, y que no es dura ni pobre, como algunos dizen, sino de cera y abundante para los que la saben tratar.

Fray Luis de León

Page 12: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 1. gaia: Hizkuntzen prestigioa _____________________________________________________________________________

11

Erdi Aroaren amaieran, Elizak gizarte osoa baldintzatzeko izan zuen prestigioa eta indarra galduz joan zen eta hainbat kultura- eta gizarte-esparruk autonomia irabazi zuten. Sekularizazio honek elizaren babes erabatekotik atera zuen kultura idatzia: liturgiari eta elizari lotutako latinak indarra galdu zuen eguneroko giza bizitzari lotutako herri-hizkuntzen aurrean.

Gainera, pentsamolde berriak, eta bereziki humanismoak, mundu klasikoa goraipatu eta eredu gisa eduki arren, gizaki garaikidearengan jarri zuen arreta, haren egoera eta kezketan, eta hor, nahitaez, hark bere-berea zuen hizkuntza ere aurkitu zuen.

Garai haietan eztabaida erlijioso larriak eta Erreforma ere gertatu ziren. Jendea fede-egia zuzenera ekartzea eta behar bezala katekizatzea beharrezkoa zitzaien elizgizonei: debozio-liburuak, liturgiakoak, katiximak, moralari buruzko testuak eta abar idatzi ziren; herri-hizkuntzetan idatzi ere, kristauentzat ulergarri izateko. Erreformaren eraginez, Biblia bera herri-hizkuntzetara itzuli zen protestantismoaren menpeko lurraldeetan.

Askotan, herri-hizkuntzaren garapena nazio berrien sorkuntzarekin batera doa, eta nazio horren ikurra eta tresna da. Frantzia eta Espainiaren kasuak oso adierazkorrak dira. Nazio horien botere-zabalkuntzak beren bi hizkuntza nagusien zabalkuntza ere ekarri zuen, bai nazioaren mugen barruan bai kanpoan.

Bestalde, 1443. urtean Gutenberg-ek inprenta asmatu zuen; horrek kultura idatziaren zabalkundeari inoiz ez bezalako aukera eman zion, liburuak ugalduz eta merkeagotuz. Irakurle gehienak, jakina, hobeto moldatzen ziren beren hizkuntzan latinez baino.

Horri esker, eta kultura-mugimendu zabalaren eskutik, zenbait herri-hizkuntzatan idatzitako testuek corpus aberatsa osatu zuten laster eta tradizio literario zabala jarri zen abian hizkuntza horietan. Literaturaz gain, mota askotako testuak hasi ziren gazteleraz, frantsesez... egiten: erlijiosoak, historikoak, administraziokoak...

Bestalde, jakintza humanistikoa goraipatzen zen garai horretan herri-hizkuntza horien inguruko gogoeta filologiko eta gramatikalari atea zabaldu zitzaion; horren adibidea da, besteak beste, Antonio de Nebrijak argitaratutako Gramatika castellana, 1492. urtekoa.

Ikusi dugunaren ildotik, argiago dugu XIV., XV. eta XVI. mendeetan nola eta zergatik gertatzen den iraultza Europako hizkuntzen erabileran. Ez hizkuntza guztietan, baina. Garai hartan garatu ziren herri-hizkuntzak ez baitziren izan Europako guztiak: asko –gehienak– bazterrean geratu ziren eta ez zuten lortu hizkuntza “handiek” lortutako garapen maila, bereziki kultura idatzian. Horrek, jakina, erabilera berriak berekin zekarren prestigioa ukatu zien hizkuntza “txikiago” horiei. Hizkuntza horietako batzuek garapen maila hori geroago eskuratu zuten, historiak horretarako aukera eman zienean; beste hizkuntza batzuk –euskara da horren erakusle– orain ari dira bide hori egiten; badira ere denborarekin ahuldu eta desagertu direnak.

1.4. AZKEN ARIKETAK:

1.4.1. ARIKETA: Euskarari buruz esandakoak

A) IKUSI AURKEZPENA eta SAILKATU. Aurkezpenean agertzen diren iritziak

arretaz aztertu eta sailkatu koadroan.

B) BINAKA JARRITA, konparatu euskarari buruzko iritzi hauek eta aurreko

orrialdeko idazleen iritziak. ATERA ONDORIOAK.

Page 13: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 1. gaia: Hizkuntzen prestigioa _____________________________________________________________________________

12

A) IKUSI AURKEZPENA eta SAILKATU. Aurkezpenean agertzen diren iritziak arretaz aztertu eta sailkatu honako koadroan:

EUSKARA:

iraganekoa,

ez modernoa

EUSKARA:

bazterrekoa,

marjinala

EUSKARA:

pobrea,

hizkuntza

eskasa

EUSKARA: ez

zibilizatua, ez

kultua

EUSKARA:

arraroa,

bitxia, ez

normala

EUSKARA: ez

praktikoa,

alferrikakoa

EUSKARA: ez

benetako

hizkuntza

Aymeric Picaud

Juan de Mariana

López Madera

F. MZ. Marina

Miguel de Unamuno

Pío Baroja

Menéndez Reigada

Adolfo Suárez

J. Juaristi

M. González

M. Ignatieff

A. Mingote

Page 14: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 1. gaia: Hizkuntzen prestigioa _____________________________________________________________________________

13

1.4.2. ARIKETA: Bi testu interesgarri

Azkenik, irakurri arretaz La dignidad e igualdad de las lenguas (Juan Carlos

Moreno Cabrera, 2000) liburutik hartutako pasarte hau eta Bernardo

Atxagaren testua. Geroago, lotu bi testu hauek ikasgai honetan landu

ditugun ideiekin:

Como conclusión de todo este apartado podemos citar estas palabras /.../ “Está muy difundida la idea de que unas lenguas son mejores que otras, que unas permiten la ezpresión más alta del pensamiento humano, mientras que otras hacen a sus hablantes incapaces de ir más allá de las tareas cotidianas. Pero basta que haya necesidad de expresar un concepto para que se disponga del procedimiento, sea una palabra o una construcción. Basta que se desarrolle la filosofía o un campo de la ciencia en una cultura para que la lengua correspondiente haga posible su expresión. Para que una lengua sea útil para una misión determinada sólo es necesario verse obligado a usarla.” (J. Garrido, 1997) En conclusión, si no se habla de matemáticas en una lengua, es sencillamente porque esa lengua nunca se ha utilizado para hablar de matemáticas, y no porque no sirva para hablar de matemáticas. Es ésta una idea-clave para escapar a un buen número de graves prejuicios sobre las lenguas menos favorecidas por la sociedad actual.

Juan Carlos Moreno Cabrera

HITZAK EZ DU ANTZIK XABOIAREKIN Casablancan irakasle den Abdetfauah Kilitok behin idatzi zuen bezala, hitzak ez du antzik xaboiarekin. Zenbat eta gehiago erabili xaboia, orduan eta urriago eta gastatuago; hitza, ordea, alderantziz: zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago. Beste modu batean esanda, hitza biziko bada nahitaezkoa da errepetizioa, nahitaezkoa jendearen ahotan behin eta berriro egon dadin. Jakintsu arabiar batek ere hala adierazi omen zuen: “Hitzaren iturriak isuri egin behar du bere ura, gastatu eta alferrikaldu egin behar du bere ura”. Esan eta berresan egin behar da hitza. Hortik kanpora ez dago bizitzarik. Erabilera da hitzaren ardatza. Euskara aurrera aterako al den galdetzen didazu. Erabiliz gero aterako da; bestela ez.

Bernardo Atxaga

............................................................................................................................... ............................................................................................................................... ............................................................................................................................... ............................................................................................................................... ...............................................................................................................................

Page 15: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 1. gaia: Hizkuntzen prestigioa _____________________________________________________________________________

14

1.4.3. ARIKETA: Cervantesek esana

Hona hemen Cervantesen (1547-1616) testu bat, El Quijote liburutik

hartua. Irakurri eta laburtu erabiltzen dituen argudioak:

Eta zuk diozun hori, alegia, zure semeak ez duela estimu handitan erromantzez idatzitako poesia, nik esango nuke ez dabilela oso zuzen horretan, eta hona hemen arrazoia: Homero handiak ez zuen latinez idatzi greziarra zelako, eta Virgiliok ez zuen grezieraz idatzi latindarra zelako. Esan nahi baita antzinako poeta guztiek amaren esnearekin batera jasotako hizkuntzan idatzi zutela, eta ez zutela atzerriko hizkuntzetara jo beren kontzeptuen gorentasuna adierazteko; eta hori horrela izanik, arrazoizkoa litzateke ohitura hau nazio guztietara hedatzea, eta ez poeta alemaniarra gutxiestea zergatik eta bere hizkuntzan idazten duelako, ezta gaztelarra eta bizkaitarra ere nork berean idazteagatik.

................................................................................ ................................................................................ ................................................................................ ................................................................................ ................................................................................ ................................................................................ ................................................................................

Page 16: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 2. gaia: Hizkuntzen funtzioak eta elebitasuna _____________________________________________________________________________

15

2. gaia: Hizkuntzen funtzioak eta elebitasuna

2.1. ZERTARAKO DIRA HIZKUNTZAK?

Edozein gizartetan, esparru eta maila ugari daude, eta horrek zuzen-zuzenean

eragiten du hizkuntzetan; izan ere, hizkuntzak hainbat esparrutan eta hainbat

funtzio betez aurki ditzakegu. Zertarako oso desberdinak egon daitezke hizkuntza

baten erabileran. Hona hemen, adibidez, Kutsidazu bidea, Ixabel liburuko

pertsonaiek euskara ikasteko dituzten zertarakoak:

Ikasle-jendea sailkatzea komeniko litzateke, /.../. Hona hemen euskaltegian milaka urte pasa eta gero burututakoa:

1.- Euskara ikasi nahi dutenak (batzuk) 2.- Euskara ikasi behar dutenak (asko) 3.- /.../

Bi zertarako nagusi hauei buruzko gogoeta egingo dugu.

TALDEKA BILDU eta honako koadro hau bete:

EUSKARA IKASI NAHIA DENEAN BEHARRA DENEAN

Zerk eragiten du

jarrera bakoitza?

Zer adierazten du

hizkuntza hori

duen gizarteaz?

Euskara ikasteko

motibazio hauen

abantailak

Euskara ikasteko

motibazio hauen

desabantailak

Zertarako da

euskara kasu

bakoitzean?

Ondorio batzuk atera: ................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

Hizkuntzak, funtsean, komunikatzeko tresnak dira. Horrek, noski, ondorioak

dakartza: hizkuntzari tresna-izaera oinarrizkoa bazaio, hainbat lan bete beharko

ditu, hainbat funtziotan erabilgarri suertatu. Funtzioen gaia giltzarria da

hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremanak aztertzeko. Horretaz arituko

gara gai honetan.

Page 17: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 2. gaia: Hizkuntzen funtzioak eta elebitasuna _____________________________________________________________________________

16

2.2. HIZKUNTZEN FUNTZIOAK

Edozein hizkuntzak honako funtzio hauek bete ditzake, Sánchez-Carrión Txepetx ikertzailearen iritziz:

Koadroak adierazten duenez, gero eta esparru zabalagoa hartzen du hizkuntzak bere funtzioaren arabera:

1. Esparru txikiena eta mugatuena norberaren barne-mintzoari dagokio, gure intimitatearen hizkuntzari, gure pentsabidea ahalbideratzen duenari. Hori identitate-funtzioa litzateke.

2. Bigarren maila batean funtzio familiarra dugu, hau da, egunerokoan gertukoenekin erabiltzen dugun hizkuntza.

3. Gizarte esparru zabalagoan, funtzio profesionala edo lan-funtzioa dugu, lantokian erabiltzen den hizkuntza, lan-erlazioetan agertzen dena.

4. Funtzio lokala herriko edota auzoko hartu-emanetan gertatzen da, tokian tokiko jardueretan, ikuskizunetan, komertzioan, komunikabideetan...

5. Funtzio nazionala azaltzen da hizkuntza nazio mailako beharretarako erabiltzen denean; gehienetan hizkuntza horren ofizialtasunarekin lotuta joaten da: administrazioaren, parlamentuaren, legeen, hezkuntza sistemaren eta komunikabide nagusien hizkuntza da.

6. Hizkuntza bat, batzuetan, dagokion herrialdetik kanpo ikasten eta garatzen da, eta arrazoiak era askotakoak izan daitezke: prestigioa, interes kultural, tekniko edo zientifikoa, merkataritza-arrazoiak... ; kasu hauetan zibilizazio funtzioa dugu.

7. Azkenik, maila gorena dago, funtzio internazionala edo nazioartekoa; horretarako beharrezkoa da hizkuntza hori nazioartean komunikatzeko onartua izatea; funtzio hau bereziki nabarmena da hizkuntza hori berezkoa ez duten bi komunikatzaile edo gehiagok elkarrekin erlazionatzeko erabiltzen dutenean.

Azken bi funtzioak, hau da, zibilizazio-funtzioa eta nazioartekoa, ez lirateke behar-beharrezkoak hizkuntza bat osorik garatzeko; beste bost funtzioak betetzeak, baina, bermatuko luke hizkuntza baten geroa.

ARIKETA: Irakasleak hizkuntza batzuen egoera azalduko dizu. Sailkatu

hizkuntza horiek koadro honetan:

Galtzeko arriskurik

ez dutenak

Egoera ahul

batean daudenak

Galtzeko zorian

daudenak

HIZKUNTZAK:

Page 18: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 2. gaia: Hizkuntzen funtzioak eta elebitasuna _____________________________________________________________________________

17

2.3. ELEBITASUNA

Iparraldeko aldaera da ele egin, Hegoaldeko hitz egin edota berba egin aditzen

parekoa; elea, beraz, hitza da. Ele-bi esatean bi hitz, hau da, bi hizkuntza adierazten dugu. Ele-bi-tasuna bi hizkuntza daudenean erabiltzen dugu; ele-aniz-tasuna, berriz, hizkuntza gehiago (anitz) daudenean.

Elebitasuna aipatzean, honako hau hartu behar dugu kontuan:

Alde batetik, gizarte bati egokitzen zaio –edo lurralde bati, nazio bati…–, bere barnean bi hizkuntza bizi direla adierazteko; horrelakoetan, gizartea elebiduna dela esan dezakegu. Bestetik, pertsona bati ere egokitu dakioke, pertsona hori neurri batean edo bestean bi hizkuntzaren jabe denean; pertsona elebiduna dela esaten dugu orduan. 2.3.1. GIZARTE ELEBIDUNA

Hainbat arrazoi egon daitezke gizarte batean bi hizkuntza egoteko. Hasteko, historiaren gorabeherak daude: herri eta nazioen gatazkei hizkuntza-mugimenduak ere lotu zaizkio historian zehar (lurraldeak zabaldu edo murriztu, gizatalde batzuek boterea eskuratu, herri batzuk momentu batean garaile edo galtzaile atera, hiriburuak eta gorteak han edo hemen kokatu...). Bigarrenik, kolonizazio-prozesuak nabarmendu beharko lirateke, izan duten eragina handia baita: hizkuntza batzuk mundu osoan barrena hedatu dira kolonoen eskutik. Kolonizazioarekin lotu gabeko beste migrazio-mugimendu batzuek ere utzi dute beren aztarna hizkuntzen egoeran; migrazio hauek eragile bat baino gehiago izan dute –

ekonomikoak, politikoak, sozialak, erlijiosoak... –, baina askotan izan dute ondoriorik hizkuntzen alorrean (hizkuntza batzuen hedadura, desagerpena, gutxiespena...). Azkenik, merkataritza eta herrien arteko hartu-emanak aipatu behar dira; izan ere, herrien arteko erlazioak ez dira atzokoak eta beti sortu izan dituzte hizkuntzen arteko esparru komunak, hainbat lekutan bereziki. Asko dira, beraz, elebitasuna gizarte batean azaltzeko egon litezkeen arrazoiak; nekez aurkituko dugu elebitasuna azaltzen duen faktore bakarra; egoera korapilatsuak dira, historia luze baten fruitu.

Soziolinguistikako adituen arabera, hiru elebitasun eredu nagusi daude: a. Biztanle talde bakoitzak hizkuntza bat erabiltzen du. Hau da, hiztun gehienek

hizkuntza bakarra dute, berezkoa, baina lurralde edo gizarte horretan beste gizatalde batzuk beste hizkuntza batez baliatzen dira. Normalean, biztanle gutxi batzuk elebidunak dira eta bi hizkuntza-komunitateen artean zubi-lana egiten dute.

b. Biztanle guztiek edo gehienek bi hizkuntzetan egin dezakete berba. Gizarte elebiduna pertsona elebidunez osatua dago; Indiako eta Afrikako hainbat lekutan gertatzen da kasu hau.

c. Biztanle guztiek hizkuntza bat dakite, baina horietako batzuek beste hizkuntza bat ere ezagutzen dute: euskararen gaur eguneko egoera izan daiteke.

Hala ere, oso elebitasun egoera desberdinak egon daitezke eta, horregatik, ez dugu normalean aurkituko horietako kasu bati zehatz-mehatz egokitzen zaion egoerarik. Leku bakoitzean modu batean garatu dira hizkuntzak, eta egoerak konplexuak izaten dira.

Page 19: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 2. gaia: Hizkuntzen funtzioak eta elebitasuna _____________________________________________________________________________

18

2.3.2. PERTSONA ELEBIDUNA

Pertsona elebiduna bi hizkuntza-kode erabiltzeko gai da. Lau urte bete aurretik ikasten den lehen hizkuntzari lehen hizkuntza edo ama hizkuntza deitzen zaio. Geroago ikasten denari, berriz, bigarren hizkuntza. Asko landu eta aztertu da bi hizkuntza mota hauen eskuratze prozesua, bereziki irakaskuntzari begira

Pertsona elebidunaz mintzatzean, egoera oso desberdinak egon daitezke. Luze joko luke egin diren sailkapen eta ikerketa ugarien berri emateak, baina ezin aipatu gabe utzi elebidunen arteko oinarrizko sailkapen hau:

a. Elebidun aktiboa: Gai da bi hizkuntzetan jaso eta sortzeko, hau da, bi hizkuntzetan mezuak ulertu eta sortzeko.

b. Elebidun pasiboa: Hizkuntza bietako batean jaso –ahoz zein idatziz ulertu– ahal du, baina ez da gai normaltasunez sortzeko –hitz egiteko edota idazteko–.

Sailkapen hau askotan erabiltzen da gure inguruan euskarari buruzko datuak ematen direnean; izan ere, euskaldun aktiboak eta euskaldun pasiboak terminoak agertzen dira askotan gure inguruan egiten diren ikerketa soziologikoetan.

2.4. DIGLOSIA

Diglosia hitzaren erabilera zabaldu zuen hizkuntzalaria Ferguson izan zen. Ikerlari

honek bereziki arabieraren kasua aztertu zuen diglosia adibide moduan. Afrikako iparralde osoan arabieraren aldaerak erabiltzen dira, hau da, desberdina da Tunisen, Marokon, Libian edo Egipton erabiltzen duten ohiko hizkuntza, nahiz eta denak arabieraren enborrekoak izan1. Tokian tokiko hizkuntza horien gainetik arabiera klasikoa dago, Koranarena, hain zuzen ere. Idatziz, normalean, arabiera klasikoa erabiltzen da; hori da , gainera, administrazioaren, irakaskuntzaren eta komunikabideen hizkuntza. Hizkuntza aldaera “baxua”, berriz, eguneroko elkarrizketa eta komunikazioetan erabiltzen da.

Horri deitu zion Fergusonek diglosia, bi hizkuntza baitaude funtzio desberdinak betez. Geroago barne-diglosia ere deitu izan zaio, hizkuntza baten barruan gertatzen delako, kasu honetan, arabieraren barruko bi aldaerekin.

Diglosia hitzak, handik aurrera, zabaldu egin du bere esanahia2. Horrela izendatu

dira beste egoera batzuk zeinetan hainbat hizkuntzaren artean funtzio banaketa desorekatuak gertatzen diren, normalean hizkuntza nagusi batek goi funtzioak bereganatzen dituela hizkuntza apalago baten kaltean. Goi funtzioak betetzen dituen hizkuntza –irakaskuntza, argitalpenak, komunikabideak, legeak... – prestigioz janzten da eta, aldiz, ikuspegi negatiboa zabaldu ohi da bigarren mailan utzitako hizkuntzari buruz. Oso egoera desberdinak gerta daitezke, baina kasurik larrienetan hizkuntza baten desagerpena ere ekar dezake diglosiak, goi funtzioak eskuratu dituen hizkuntzak beste hizkuntza funtzio guztietan ordezkatzen duenean. Egoera hauek gutxitan izaten dira egonkorrak, eta gizartearen dinamikarekin batera aldaketak etengabe garatzen dira.

1 Inguru horretan beste jatorri bateko hizkuntzak ere mintzo dira: tamazigt hizkuntzak edo

berbereak, arabierarekin alderatuta oso bestelakoak. 2 Batez ere Fishman hizkuntzalariari zor zaio kontzeptuaren birdefinizioa.

Page 20: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 2. gaia: Hizkuntzen funtzioak eta elebitasuna _____________________________________________________________________________

19

2.5. ARIKETA BATZUK: OFIZIALTASUNA

Hizkuntzaren funtzioak araututa egoten dira egungo gizarteetan. Horrela,

hizkuntza batzuei estatus legala onartzen zaie, hau da, gizarte edo lurralde

horretan eginbide publikoetan erabiltzekoak direla adierazten da. Horri

ofizialtasuna deritzo. Irizpide horren arabera, hizkuntza ofizialak/ez ofizialak

sailkapena ere egin dezakegu hizkuntzen artean. Azter dezagun euskararen kasua

oinarrizko testu legalak irakurriz. Hasteko, Frantziako eta Espainiako

konstituzioek argia emango digute euskararen ofizialtasun egoeraren inguruan:

FRANTZIAKO KONSTITUZIOA

Artículo 1

Francia es una República indivisible, laica, democrática y social. Asegura la

igualdad ante la ley de todos los ciudadanos sin distinción de origen, raza o

religión y respeta todas las creencias. Su organización es descentralizada.

TÍTULO I De la soberanía

Artículo 2

La lengua de la República es el francés.

El emblema nacional es la bandera tricolor, azul, blanca y roja.

El himno nacional es la "Marsellesa".

El lema de la República es "Libertad, Igualdad, Fraternidad".

Su principio es: gobierno del pueblo, por el pueblo y para el pueblo.

3. artikulua ESPAINIAKO KONSTITUZIOA

1. Gaztelania da Estatuaren espainiar hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko betebeharra eta erabiltzeko eskubidea.

2. Espainiako gainerako hizkuntzak ere ofizialak izango dira, beren autonomia-erkidegoetan, haien estatutuekin ados.

3. Espainia aberatsa izanik mintzaira-moldez, bereziki errespetatu eta zainduko da kultura-ondare hori.

Irakurri testuok, eta egin egoeraren laburpena. Nolako ofizialtasuna izan dezake

euskarak bi estatu horietan? Atera ondorioak.

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

Page 21: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 2. gaia: Hizkuntzen funtzioak eta elebitasuna _____________________________________________________________________________

20

Orain erkatu ditzagun Nafarroako eta EAEko oinarrizko legediek diotena.

Jarraian, desberdintasun nabarmenenak azaldu beharko dituzu beheko koadroan

EAEko AUTONOMIA ESTATUTUA

6. art. 1. Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea. 2. Komunitate Autonomoko Erakunde amankomunek Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren ñabardurak kontutan izanik, bi hizkuntzen erabilpena bermatuko dute, beroien ofizialtasuna erregulatuz, eta beroien ezagutza segurtatzeko behar diren neurriak eta medioak erabaki eta baliaraziko dituzte. 3. Hizkuntza dela-eta, ez da inor gutxietsiko. 4. Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emale. 5. Euskara beste euskal lurralde eta komunitate batzuetako ondarea ere izanik, erakunde akademiko eta kulturazkoek beroiekin izan ditzaketen harreman eta loturez kanpo, Euskal Herriko Komunitate Autonomoak eskatu ahalko dio espainol Gobernuari lurralde eta komunitate horiek kokaturik daudeneko Estatuekin itunak eta komenioak egin ditzala -edo eta hala behar izanez gero Gorte Jeneralei horretarako eskabidea ager dezan, berauek hura onartzeko-, horretara euskara zaindu eta bultza dadin.

9. artikulua NAFARROAKO FORU HOBEKUNTZA LEGEA 1. Gaztelera da Nafarroako hizkuntza ofiziala. 2. Euskarak ere izango du hizkuntza ofizialaren izaera Nafarroako gune euskaldunetan.

3. Foru-lege batek zeintzuk diren gune horiek zehaztuko du, euskararen erabilera ofiziala arautuko du eta, Estatuko legeria orokorraren barnean, hizkuntza honen irakaskuntza jarriko du aginpidean.

ESTATUTUA ETA FORU HOBEKUNTZA ERKATZEN

GAIA Euskadiko Autonomia Elkartea Nafarroako Foru Komunitatea

Definizio

orokorrak

Ofizialtasuna

Euskara

erabiltzeko

eskubidea

Zehaztapenak

Besterik ...

Page 22: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

21

3. gaia: Hizkuntzen aldaerak

3.1. LEKUAREN ARABERAKO ALDAKETAK

Azter itzazu Ixabelen esaldi hauek:

Hizkuntza aldetik, ezaugarri bat daukate esaldiok: leku jakin bateko

euskarari dagozkio. Zein izan daiteke leku hori? ....................................................

Saia zaitez esaldi horiek normalean eskolako jardueretan erabiltzen

dugun euskara batuan jartzen:

- ...........................................................................................................................................

- ...........................................................................................................................................

- ...........................................................................................................................................

- ...........................................................................................................................................

- ...........................................................................................................................................

- ...........................................................................................................................................

- ...........................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

Hau da Juan Martinek bere euskara ikasteko odisea horretan aurkitzen

duen beste oztopoa: euskalkia aldatu egiten da Euskal Herriko lekuaren

arabera. Gai horretaz arituko gara atal honetan.

- ... etxera bueltatzeko goguakin? /.../ - Zezena? Bai, gizona! Hoixe daola, zein iruditzen zak izangoala? /.../ - ... oso azkar hitz egite due, eta gurasuak ... bakizu moteil, baserritarrak /.../ - Benga Juan Martin, alper’oi, lo gehiegi eitia txarra dek osasunerako! /.../ - ... bigarren gaua hobia izango da, eseri, zer gosaldu nahi dezu? /.../ - ... etxera bueltatzeko goguakin? /.../ - ... Hobe izango da igual beste lagunek elkarrekin ez ikustia. Parre egingo dizue, eskolara ekarri behar zaittutela-eta

Page 23: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

22

Hizkuntzak ez dira berdin mintzatzen haien esparruko lurralde guztietan. Leku

batetik bestera aldeak egoten dira, batzuetan handiak. Alde horiek izan daitezke: Aldaera fonetiko-fonologikoak: fonemen ahoskerari dagozkio; euskaran,

adibidez, zaitut/zaittut edo baina/baia/bainan aldaerak aurki ditzakegu. Azentu-aldaerak: perpausak ahoskatzean, azentua eta perpausen intonazioa

ere aldatzen dira leku batetik bestera. Aldaera morfosintaktikoak: hizkuntzaren joskerari, esaldiaren ordenari, aditzen

egiturari eta abarri eragiten diote; euskaraz, adibidez, duzu/dezu/dozu aditz laguntzailearen alternantzia, beste gauza askoren artean.

Aldaera lexiko-semantikoak: horrelakoetan, hitzen esanahia edo hitza bera da aldatzen dena: hitz/berba/ele.

Lekuaren araberako aldaketa horiek mintzatzeko era desberdinak sortzen

dituzte. Linguistikan era horiei dialekto deitu ohi zaie; beraz, dialektoak hizkuntza baten aldaera geografikoak lirateke. Euskal Herrian euskararen dialektoei euskalki izena eman izan zaie aspalditik.

Testuinguru batzuetan, hala ere, dialekto hitza hizkuntza gutxiesteko

erabiltzen da, hau da, hizkuntza osoaren kategoria onartu beharrean, dialekto esaten zaio bigarren maila batean jartzeko. Horregatik, argi ibili behar dugu beti dialekto hitza entzun edo irakurtzean, igorlea zeri buruz eta zer asmorekin ari den esanguratsua izan baitaiteke.

Ez da gauza erraza dialekto baten mugak zehaztea; izan ere, ezaugarri askok osatzen dute hizkuntza, eta aldaketak ez dira beti leku guztietan batera eta modu berean gertatzen. Dialektologia aztertzeko, hizkuntzalariek oso lan zehatza egin behar izaten dute. Hasteko, ahalik eta informaziorik osoena biltzen dute aztertu beharreko eremu geografikoan. Gero, informazio hori mapetara pasatzen da. Aldaketa bakoitzaren eremua, hau da, fenomeno jakin baten muga marra batez islatzen da mapan; marra horiek isoglosa dute izena. Dialektoen mugak ezartzeko, isoglosa asko biltzen diren lekuan jartzen da arreta, hor aldatzen baita nabarmen hizkuntza; hor koka daiteke, hortaz, dialekto baten muga geografikoa. Batzuetan oso argia izan daiteke muga horiek definitzea, baina beste batzuetan askoz ilunago eta korapilatsuago egon daiteke egoera. Hizkera batzuk bi hizkuntza edota dialekto artean kokatzen dira: bataren eta bestearen ezaugarriez jantzita agertzen zaizkigu. Mugako hizkerak dira, hau da, bi sistemen ukitua duten hizkerak. Zergatik sortzen dira dialektoak? Normalean, urruntasun geografikoarekin batera handitzen dira diferentziak hizkera batetik bestera. Gainera, gertaera historiko-politikoek ere eragin handia izaten dute hizkuntzetan, botere-guneek haiekin zuzenean lotutako hizkuntzak eta hizkuntza-aldaerak indartu eta zabaldu egiten dituztelako. Horrez gain, komertzioa, kultura eta ekonomia ere faktore erabakigarriak dira hizkuntzen aldaketa geografikoetan. Hainbat dinamika sortzen dira hizkuntzetan aldaketak eragiteko:

Batzuetan, kanpoko hizkuntzen eta kulturen eraginagatik sortzen dira aldaketak: aldaketa exogenoak dira, hau da, kanpotik eragindakoak.

Beste batzuetan, aldaketak hizkuntzan bertan sortzen dira, barne-dinamika baten ondorioz: aldaketa endogenoak dira.

Aldaketa horiek, exogenoak zein endogenoak, leku bakoitzean modu batean garatu eta zabaldu dira; dialektoak aldaketen banaketa desberdin honen fruitu eta ondorio dira. Gai honek lotura zuzena du jarraian datorren honekin: denboraren araberako aldaketak.

Page 24: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

23

3.2. DENBORAREN ARABERAKO ALDAKETAK

Azter itzazu liburuko elkarrizketetatik ateratako esaldi hauek:

Gaurko euskaran erabat arrunta da hemengo lexikoa. Hala ere, beste

garai bateko euskaldun batentzat ulertezinak lirateke perpaus horiek, hitz

batzuk berriak direlako euskaran. Zein dira hitz horiek?

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Hizkuntza batean hitz berriak beharrezkoak dira gizartea aldatzen delako,

teknologia, objektu, ohitura, ideia berriak garatzen direlako. Gainera,

hizkuntzek, berez, aldatzeko joera izaten dute, azken finean hiztunen esku

baitago hizkuntza modu batean edo bestean erabiltzea.

Hizkera herrikoian oso ohikoak dira hizkuntza arruntetik aldentzen

diren aldaketak, ingurune sozialaren araberakoak. Aldaketa horietako

batzuk zabaltzen eta orokortzen badira, hizkuntzaren sisteman lekua izan

dezakete. Horrela, hizkuntza eta bere egitura aldatzen doaz, esamolde

edota hitz berriekin aberastuz. Kutsidazu bidea, Ixabel liburuan hizkuntza

orokorretik aldentzen diren adibide franko ditugu: maileguak, erabilera

bereziak... Denborak esango du horietariko zein geratuko diren

hizkuntzaren sisteman:

/.../ ... Bada ez, lagunok, guztiz akojonatuta nengoen ... /.../ ... kajatontarik gabe bizi ote liteke? ... /.../ ... superbizi beharra ... /.../ ... hiriko marikitentzako ... /.../

... ez banintzen ezertaz aklaratzen ... /.../

- Jesus, a ze alerjia, gutxitan halakoak. /.../ - … Oso plaia ederra da, nudista. /.../ - ... traumatuta ikusi diot. /.../ - … eta ni sofan

Page 25: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

24

Coseriu eta Labov hizkuntzalariek, besteak beste, honako ideia hau azpimarratu izan dute: hizkuntza hiztunek egiten dute, erabiltzen dutenean, eta erabilera hori, beraz, aldakorra da, alde batetik guztiok ez dugulako berdin egiten eta bestetik, unearen eta egoeraren arabera, hizkuntza era batean edo bestean erabiltzen dugulako.

Aldaketak maila guztietan eta une oro gertatzen dira, bai lexikoan (hitz berriak,

maileguak, hitz-elkarketak, esanahi-aldaketak…), bai morfosintaxian (egiturak, deklinazioa, aditzak, joskera …), bai ahoskeran (aldaketa fonologikoak, fonetikoak, azentualak …). Aldaketa horietako batzuk zabaldu eta orokortu egiten dira, eta hizkuntza-sistema alda dezakete: hizkuntza-aldaketa deitzen diogu horri. Hizkuntzalariak saiatu izan dira aztertzen zergatik eta nola gertatzen diren hizkuntza -aldaketak. Hori azaltzeko, hiru faktore mota aurkitu dituzte, normalean erlazio estuan agertzen zaizkigunak:

Inguruko hizkuntzak: gertuko hizkuntzek hainbat aldaketa eragin ditzakete: hitzen maileguak, egituren kalkoak, ahoskera... Adibidez, euskarara inguruko hizkuntzek hitz asko ekarri dituzte, besteak beste:

o LATINA: denbora, gela, errege, gona, lege, gorputza … o ARABIERA: gutun, alkandora, azoka, alkate … o ZELTA: tegi, maite, erbi, orein … o FRANTSESA: greba, omeleta … o GAZTELANIA: sozial, transferitu, publiko … o INGELESA: handicap, software, trekking …

Gizarte-faktoreak: inguruak, prestigioak, ohiturek, teknologiak edo modak hizkuntza moldatzen dute beren balio eta joeren arabera; gainera, kulturak, politikak, erlijioak eta ekonomiak beren aztarna utzi dute hizkuntzetan. Hilabeteen izenak, adibidez, elementu kultural ugariren lekuko dira: otsaila (otso-hila?, beste garai bateko fauna), maiatza (maiak, erromatarren mitologiatik hartua), uztaila (uzta, nekazari giroko jarduera), abuztua (augustus, erromatar enperadore jainkotuaren omenez), abendua (adventum, kristautasunaren garai liturgikoa, gabonak aurrekoa).

Hizkuntzaren barne-faktoreak: hizkuntzaren barne-dinamikak ere hainbat aldaketa eragin dezake, analogiaz (paralelismoz) sortutako egiturak bultzatuz, ahoskerak erraztuz eta laburtuz, hizkuntza tresna batzuk alde batera utziz edo, aitzitik, ugarituz… Ekonomia da aldaketa horien motoreetako bat. Zer da ekonomia hizkuntza batean? Ahalik eta gehien, hoberen eta zehatzen adieraztea esfortzu gutxi eskatzen duen modurik laburrenean. Hitz askoren amaieran –edo tartean– gertatzen diren fonema-desagerpenak azaltzen ditu, adibidez, joera horrek (aitarekin>aitakin, egin behar dogu>inbiou… ).

Hizkuntzalaritzak denboraren eragina aspalditik hartu du kontuan. Horregatik, bi

modutan egiten da lan hizkuntzen alorrean:

Hizkuntza-aldaketak kontuan hartzen direnean, hizkuntzaren analisi diakronikoa egiten dela esaten da. Hizkuntza bera aztertzen denean, aldaketak aintzat hartu gabe, sistema finko eta egonkor moduan, analisi sinkronikoa egiten dela esaten da.

Page 26: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

25

3.3. GIZARTEAREN ARABERAKO ALDAKETAK

Kutsidazu bidea, Ixabel liburuaren umorea, batzuetan, pertsonaien hitz

egiteko eratik dator; ikus ditzagun pasarte batzuk:

Bi mintzaldi horiek zuzenak eta egokiak dira? Zer akats dauka bakoitzak?

Galderan bi kontzeptu garrantzitsu aipatzen dira: zuzentasuna eta

egokitasuna. Azaldu itzazu goiko adibideaz baliatuz:

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Liburuaren beste pasarte askotan ere antzeko adibideak topa ditzakegu.

Oso argigarria da honako hau:

(Ikasleak beren burua aurkezten ari dira) (Luis-Koldo) – Bai, nire izena Luis da edo duzue, eta nahi izanez gero, nahi baduzue, dei diezadakezue Koldo. (Izaskun) – Ba nik uste det ezagutzen dizutela, ez zera Hernanira joaten? Zergatik oso aurpegi ezaguna daukazu Horrela torturatu ninduten hogei minutuz, ...

(Joxe Mari harakinaz) Jakin bai, bazekien zer ziren zitzaizkidan, baletoz, ninduten, niezazkion eta noiz –i eta noiz –ari, baina aurrenekoan ez zuen sekula asmatzen. Autozuzenketa, poesiaz lagundurik. (Joxe Mari) – ... lagunek ikusi zidaten eta... EZ! NINDUTEN! MEKAUEN LAS PUTAS DE JERICO! ... lagunek ikusi ninduten eta EZ, KOÑO! LAGUNAK IKUSI NINDUEN! MEKAUEN ... Majoa zen. Luis-Koldo medikua errobota zen hizketan, alegia, hizkuntzaren erro jatorrak alde batera botatakoa. Gramatika akatsik sekula ez, baina ez zuen “euskaraz” hitz egiten. Luzea, repipia, pedantea, dotorea eta tontolkuloa zen. (Luis-Koldo) – Noski, noski, ezin genezake uka, Koro, dioskuzunak baduela arrazoirik...

(Intxaurburuko festetan) (Joxe Mari) – Nola gustatzen dizkion neskak apaizari! Kauen el Concilio Vaticano Segundo! HOSTIA! ZAIZKION, JODER, ZAIZKION! (Luis-Koldo) – Guztiz laket zait herriko jende xehearen pozaldi jolastiarra. Enfin, konpainia ederra nik, Don Kauen eta Don Euskaltzaindiarekin, Coca-Colan kontzentratu nintzen.

Page 27: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

26

Zergatik Luis-Koldorena ez da “euskara”? Eta Joxe Marirena?

Komunikazioan, zer arazo dute pertsonaia horiek?

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Hauetako zer ezaugarri dagozkio Luis-Koldoren hitz egiteko erari? Eta

Joxe Mariren erari?:

JASOA - KULTUA - NORMALA - ARRUNTA - LAGUNARTEKOA

MAILA ALTUKOA - MAILA BAXUKOA

Luis-Koldo: ………………………………………………………………………………………………………………......

Joxe Mari: ………………………………………………………………………………………………………………......

Ikusitakoarekin, argi dago, mezua ona izateko, komunikazio-egoera eta

hartzailea aintzat hartu behar ditugula, hau da, kontuan hartu behar dela

zer, non, noiz eta norekin ari garen. Beste gainerakoan, komunikazioak huts

egin dezake. Adibide on bat dakar Kutsidazu bidea, Ixabel liburuak:

Zein da elkarrizketaren hasierako asmoa? Zein da egoera? Azaldu zein den

sortzen den gaizki-ulertua; nori leporatu ahal zaio horren errua? Zergatik?

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

(Belarretan, aita eta bikiekin) Neptunoren “tridentea” erakusten zidan, eta “rastrillo” bat. – Bueno, izenak ez dakizkit, baina zertarako diren baietz, uste dut; belarra ekarri behar dugu, orduan ... – Hau eskuaria dek, eta hau sardia, beste hori sega, ezautuko dek. – Bai, Heriok erabiltzen duena. Uste dut nire esaldiaren sakontasunari ez ziotela igarri. – Hori Donostian izango dek, hemen aitak erabiltzen dik jeneralian, herriko onena dek segan.

Page 28: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

27

Gizartean komunikazio-egoera asko aurkitzen ditugu. Bakoitzean modu batean aritzen gara: ez dugu berdin hitz egiten lagunekin gabiltzanean edo udaletxean tramite bat egiten dugunean. Idatziz antzekoa gertatzen zaigu: ez dugu berdin egiten eskolako lan batean edo telefonoz mezuak idaztean. Erregistro desberdinak erabiltzen ditugu. Kontzeptu horretatik hasiko gara: Erregistroa: Igorleak une eta leku jakin batean mezu egokiak sortzeko ardura du; horretarako, komunikazio-ekintzaren helburua eta hartzailearen ezaugarriak kontuan hartu behar ditu. Erregistroa da horretarako giltza. Erregistroa igorleak duen aukera da, testuinguru jakin batean, helburuaren arabera eta hartzailearen ezaugarriak aintzat hartuta, mezua aldatzeko eta moldatzeko. Besteak beste, honako erregistro hauek aipatzen dira maizen:

Jasoa, kultua: ikuspegi soziokulturaletik, maila altuarekin lotzen da. Hiztegiaren eta sintaxiaren aldetik aberatsa, ahoskera zaindua du. Formala: espresioa zaindua da, errespetuzkoa, bai egoerari begira, bai hizkuntzaren arauei begira. Neutroa: normala edo markatu gabea. Informala: ez da arduratzen arauak zaintzen; akatsak ager daitezke. Lagunartekoa: Informala, familia artekoa, ikuspegi soziokulturaletik maila baxukoa. Ez dira zaintzen hiztegia, sintaxia eta ahoskera; naturaltasun handikoa da, adiskidetasun egoeretan erabiltzekoa. Euskaraz, adibidez, hitanoaren erabilera erregistro honi dagokio: Benga, Juan Martin, alper’oi, lo gehiegi eitia txarra dek osasunerako! /.../ Belarra eta artua bereizten ba al dakik? Belarra zea dek, behiek-eta jaten duen gauza berde hori, eta artuakin palomitak eiten dituk.

Gizarte-faktoreak erregistroan: Hauek dira erregistroa aukeratzean eragiten duten faktoreak:

Pertsona-faktoreak: Igorlea: bere jakintza maila, bere ezaugarriak, bere

nahiak... Hartzailea: igorleekiko erlazioa, egoera, kopurua,

erantzuteko ahalmena... Beste faktore batzuk:

Mezuaren ezaugarriak: zein den gaia, nola bideratzen den: elkarrizketa, hitzaldia, idatzizkoa, ahozkoa...

Testuingurua: non eta noiz gertatzen den komunikazio-ekintza, zer helbururekin, aurretiko baldintzak ...

Soziolektoak: Gizartean, hitz egiteko era desberdinek batzuetan hizkera bereziak definitzen dituzte, gizatalde jakin batenak; horiei soziolekto deitzen diegu. Gazteen hizkera horren adibide litzateke, baina gazteen hizkeraren barruan ere hizkera modu asko daude kokatze sozialaren eta taldeen arabera. Jargoi edo argota: Soziolekto berezia litzateke: hizkera berezkoa erabiliz, azpimarratu egiten da talde baten kide izatea, lanbide jakin batean aritzea. Gehienetan jargoia lanbidearekin lotuta egon ohi da: arrantzaleen jargoia, ikasleena, informatikoena, medikuena... Beste batzuetan, mezuen esanahia taldetik kanpokoei ezkutatzea bilatzen da: hori da lapurren hizkeraren jatorria, adibidez (germania deiturikoa). Askotan, jargoitik hartutako hainbat esamolde edota hitz hizkera arruntera pasa eta orokortu egiten dira.

Page 29: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

28

3.4. ARAUAREN ARABERAKO ALDAKETAK

Joxean Sagastizabal idazleak honela jasotzen ditu elkarrizketa batzuk:

Kasu horretan, idazleak ahozko hizkera jatorra bere hartan jaso nahi izan

du, eta horretarako literatura-arrazoiak ditu: liburuaren gaia (euskara

bera), baserritarraren hizkerari benetakotasuna ematea, arreta piztea

horrelako testu baten aurrean… Hala ere, normalean ez zaigu onartzen

eskolan, komunikabideetan eta abarretan horrela idaztea. Zergatik?

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Euskara batuaren arau guztiak errespetatuz, nola geratuko lirateke goiko

testu horiek?

– Bueno, moteil `torri ai, kuartua´kutsiko diau! /.../ – ´torri, Juanma, baserria ´kutsiko diau. /.../ – ... eskolara ekarri behar zaittutela-eta. /.../ – Azkenian! Ez zera be´la ailau /.../ – Ze mouz? Zu Koron ikasletakua zera, gustora klasian-eta? /…/ – …neska gaiztok ezteu zu tentatzen asmatu

- Bueno, ………………………………………………………………….. ! /.../ - ……………………………………………………………………………. /.../ - ... eskolara …………………………………………………………….... /.../ - …………………….. ! …………………………………………………… /.../ - …………….. ? ……………………………. , ……………………….. ? /…/ - …neska…………………………………………………………………...

Page 30: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

29

Arau batzuk daude hizkuntza modu egokian erabiltzeko, baldintza batzuk bete behar dira erabiltzen den hizkuntzari “zuzentasuna” onar dakion: hizkuntza estandarra deitzen zaio hizkuntza “egoki” eta orotariko horri. Hizkuntza estandarra hezkuntzan, administrazioan eta egoera formaletan erabili beharrekoa izaten da. Askotan, hizkuntzaren estandarizazioa ofizialtasunarekin batera joan izan da: jarduera ofizialetarako hizkuntza-forma zehazteko beharra zegoen, eta forma hori erabili beharreko hizkuntza eredua bihurtu zen.

Nola egiten da estandarizazioa? Hizkuntzaren ezaugarri edo aldaera batzuk hobetsi eta eredu gisa ezartzen dira: ahoskera jakin bat, lexiko multzo bat, egitura gramatikal batzuk… Beste erabilera eta aldaera batzuk, aldiz, baztertu egiten dira, eta ez dira onartzen hizkuntza estandarrerako.

Nork egiten du estandarizazioa? Normalean Akademiak ematen ditu arauak. Izan ere, hizkuntza estandarra garatu duten hizkuntza gehienek Akademia dute, hau da, hizkuntzaren arauez eta hiztegiaz arduratzen den erakundea. Gehienetan, botere publikoek, Akademia babesteaz gain, agintea ematen diote hizkuntzaren alorrean erabakiak hartzeko. EAEko Autonomia Estatutuan, adibidez, honako hau irakur daiteke, seigarren artikuluaren 4. atalean: Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emale. Zer tresna erabiltzen dira hizkuntza estandarra definitzeko? Tresna batzuk funtsezkoak izaten dira hizkuntza estandarra eratzeko, eta normalean akademien ardura izaten dira; honako hauek dira nagusiak: HIZTEGIA: Hizkuntza estandarrean onartzen diren hitz guztiak jaso eta

aldaeren artean “zuzena” ebazteko eta esanahiak zehazteko. GRAMATIKA: Bi norabideetan:

Gramatika deskriptiboa, hizkuntzaren ezaugarriak argitu eta ulertzeko.

Gramatika normatiboa, erabilera zuzenak zein diren zehazteko. AHOSKERA ARAUAK: Zein den ahoskera egokia eta “neutroa” finkatzeko,

hau da, leku eta maila sozial aldetik ñabardurarik gabeko hizkuntza.

Hizkuntza-tresna hauetaz gain, beste bi faktorek ere lagundu dute historikoki hizkuntzen estandarizazioan: TRADIZIO LITERARIOA: Literatura-testuak eta haietan garatutako

hizkuntza literarioa erabakigarriak izan dira estandarren sorreran eta zabalkuntzan. Alemanaren kasuan, adibidez, Martin Luterok egin zuen Bibliaren itzulpena izan zen lehen urratsa; geroago, eta hark irekitako bideari jarraiki, mendeetako prozesuan, idazle alemanak hizkuntza estandarra definituz eta sortuz joan ziren; XIX. mendean nahiko definiturik geratu ziren aleman estandarraren ezaugarriak.

HIZKUNTZAREN OFIZIALTASUNA: Erabilera ofiziala oso lagungarria da hizkuntza estandarraren zabalkuntzan. Eskola, administrazioak, epaitegia eta gainontzeko erabilera publikoak oso eraginkorrak dira hizkuntza modalitate bat ezagutarazteko, indartzeko eta ezartzeko. Euskarak azken urteotan izan duen bilakaera horren lekuko argia da.

Page 31: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

30

Azter dezagun orain Hizkuntza Akademiek nola aurkezten duten beren

burua Interneteko webetan. Hasteko, Euskaltzaindiarena aztertuko dugu:

Euskaltzaindia

Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ohi ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak. Hizkuntza Akademia honen euskal izena Euskaltzaindia da.

Indoeuroparra ez den hizkuntza da euskara, eta euskal hiztun gehienak Euskal Herrian bizi dira (Estatu frantsesaren eta espainolaren arteko mugaldean, Bizkaiko Golkoko barne-xokoan). Hizkuntzaren lurraldea hiru eremu administratibo ezberdinetan zabaldurik dago: Espainiako erresumako Euskadiko eta Nafarroako Erkidegoetan, eta Errepublika Frantseseko Pirinio Atlantikoko Departamenduan.

Euskaltzaindiak ezagumendu ofizial osoa du, Espainian Erret Akademia bezala (1976), eta Errepublika Frantsesean Onura publikoko erakunde gisa (1995). Gizartearen aldetik ere herritarren artean aitormen orokor zabala bereganatu du. Arrazoi hauengatik, jarduera arauemaile azkarra bizi izan du Euskaltzaindiak, betiere euskaldungoaren hizkuntza batasuna eta eguneratzea gidatuz, 1968tik hona, batez ere.

Bildu Euskaltzaindiaren helburuak eta ezaugarriak, modu argi eta laburrean:

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

Page 32: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 3. gaia: Hizkuntzen aldaerak ________________________________________________________________________________

31

Oraingoan, RAEren webean agertzen dena dugu aztergai:

Zerrendatu Hizkuntza Akademiek beren gain hartzen dituzten lan eta

funtzioak:

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

- ……………………………………………………………………………………………………………………………………….

La política lingüística panhispánica

En los últimos años, la Real Academia Española y las veintiuna Academias de América y Filipinas que con ella integran la Asociación de Academias de la Lengua Española vienen desarrollando una política lingüística que implica la colaboración de todas ellas, en pie de igualdad y como ejercicio de una responsabilidad común, en las obras que sustentan y deben expresar la unidad de nuestro idioma en su rica variedad: el Diccionario, la Gramática y la Ortografía. Unidad en la diversidad

Una tradición secular, oficialmente reconocida, confía a las Academias la responsabilidad de fijar la norma que regula el uso correcto del idioma. Las Academias desempeñan ese trabajo desde la conciencia de que la norma del español no tiene un eje único, el de su realización española, sino que su carácter es policéntrico. Se consideran, pues, plenamente legítimos los diferentes usos de las regiones lingüísticas, con la única condición de que estén generalizados entre los hablantes cultos de su área y no supongan una ruptura del sistema en su conjunto, esto es, que ponga en peligro su unidad.

En una tarea de intercambio permanente, las veintidós Academias de la Lengua Española articulan un consenso que fija la norma común para todos los hispanohablantes en cuestiones de léxico, de gramática o de ortografía, armonizando

la unidad del idioma con la fecunda diversidad en que se realiza.

Page 33: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 4. gaia: Hizkuntzen bizitza eta heriotza ________________________________________________________________________________

32

4. gaia: Hizkuntzen bizitza eta heriotza

4.1. HIZKUNTZA IKASTEN

Irakur ezazu arretaz Kutsidazu bidea, Ixabel liburuaren pasarte hau. Juan

Martin protagonistaren gogoetetako bat da:

Australopitekoarekin gogoratu nintzen. Bai, bai, esplikatuko dizuet. Munduarekiko nire eskemetan Australopitekoa Aitalehena zen,

Patriarka, euskararen lehen hiztuna, eta berarekin gu denok zilborhestez loturik.

Eta goiz bedeinkatu hartan, haranean barrena nire baserritar maitearekin, euskaraz, nire familian haustear zegoen Aitalehenarekiko lotura guztiz tinko uzten nuelakoan pozik nengoen oso.

Ardi galdua etxeraturik. Josetxu el vasco. Enfin, hemeretzi urte neuzkan.

Zein da Juan Martinen egoera euskarari dagokionez? Nola bereganatu

du hizkuntza? Zergatik dago baserri batean bizitzen?

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

Nagusiki bi bide daude hizkuntza bat ikasteko; zein?

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

Zer gertatu da Juan Martinen familian euskararekin? Zure ustez, gertaera

ohikoa da hori? Zergatik gerta daiteke hori hizkuntza batekin?

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

Page 34: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 4. gaia: Hizkuntzen bizitza eta heriotza ________________________________________________________________________________

33

4.2. HIZKUNTZEN BIZITZA: BI IBILBIDEAK

José María Sánchez Carrión Txepetxek, soziolinguistikaren ikertzaileak, bi ibilbide nagusi proposatzen ditu hizkuntzak bereganatzeko bideak aztertzean:

A ibilbidea edo ibilbide naturala. Denok egin dugu bide hori umetan: hizkuntza entzun, behin eta berriro, eta aditutakoa errepikatu dugu; hau da, berezko erabilera eman diogu hizkuntzari. Geroago, hizkuntzaren legeak eta arauak, behin eta berriro errepikatzen direnak, barneratu ditugu, eta arau horietaz baliatu gara perpaus berriak sortzeko. Horrekin ezagutza eskuratu dugu, berezko ezagutza. Azkenik, hizkuntza hori erabiltzeko berezko motibazioa izan dugu, eta horrela, ikastearen ibilbidea burutu dugu, eta nahi eta behar dugunean hizkuntza horretaz baliatzeko gai gara. Laburbilduz, ibilbide naturalak erabilera-ezagutza-motibazioa garapena du.

B ibilbidea edo ibilbide kulturala. Hizkuntza ikasteko, beste ibilbide bat ere egin dezake pertsona batek. Hasteko, motibazio kulturala eduki behar du (horrekin ez dugu kultura zentzu estuan hartzen: edozein interes edo, besterik gabe, gogoa izan daiteke motibazio hori). Hala, motibazioak bultzatuta, hizkuntza ikasten hasiko da, eta horretarako liburu, irakasle, ikastaro eta abarretara joko du. Hau da, ezagutza kulturala lortuko du, ikasketa-prozesu konszientea. Azken urratsa hizkuntza horretaz baliatzea izango da, erabilera kulturala deitzen duguna, hizkuntzaren arauei eta ikasitakoari lotua. Ibilbide naturalaren alderantzizkoa da, beraz, ibilbide kulturala: motibazioa-ezagutza-erabilera.

Eman dezagun pertsona bat, gurasoekin etxean txikitatik ingelesa ikasi

duena: ingelesean A ibilbidea egina du, beraz. Eskolara joaten hasi zenean, ingelesa ikasi zuen, baina beste modu batean, motibaziotik ezagutza kulturala garatuz eta ingelesaren erabilera berriak barneratuz: ibilbide kulturala ere jorratu zuen, B ibilbidea. Orduan, esan dezakegu hiztun osoa dela ingelesean, hau da, bi ibilbideak egin dituela (AB).

Halaber, beste pertsona batek alderantzizko bidea egin dezake.

Hasteko, ingelesa ibilbide kulturalean ikasi (B), akademia batean adibidez, eta geroago Ingalaterrara bizitzera joan eta, bertako hiztunekin harremanetan, ingelesaren ezagutza modu naturalean garatu (A). Honek ere lortuko du bi ibilbideak garatzea, eta hiztun osoa izango da (BA). Euskaldun askok ez dute euskaraz ikasi, ez dute ia ezer euskaraz irakurri, baina hizkuntza txikitatik erabili izan dute. Ibilbide naturala besterik ez dute garatu. Euskaldun alfabetatu gabeak dira, A ibilbidea egin dute (A). Azkenik, eskolan edota akademia batean ikasten dugunean hizkuntza, ezagutza kulturala garatzen dugu, baina ezin gara, agian, eguneroko elkarrizketetan egoki moldatu, nahiz eta hizkuntzaren gramatika eta abarren ezagutza handia izan. Ibilbide kulturala baino ez dugu egin hizkuntza horretan (B).

Page 35: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 4. gaia: Hizkuntzen bizitza eta heriotza ________________________________________________________________________________

34

Orain, saiatu berriro aurreko galderei erantzuna ematen, azaldu

berri ditugun kontzeptuak aplikatuz. Zein da Juan Martinen egoera

euskarari dagokionez? Nola bereganatu du hizkuntza? Zergatik dago

baserri batean bizitzen?

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

.............................................................................................................................................

4.3. HIZKUNTZEN EGOERAK Hiztunak ez ezik, hizkuntzak sailkatzeko ere balio dezake ibilbideen planteamenduak. Izan ere, hizkuntza guztiek izan dute, hasieran, garapen naturala, eta naturalki transmititu dira. Hizkuntza batzuek, gainera, garapen kulturala izan dute idatzizko garapenarekin batera. Gauzak horrela, hizkuntzak modu honetan sailka ditzakegu:

A hizkuntzak: transmisio eta garapen naturala izan dute soilik; multzo honetako hizkuntzak gaurko munduan desagertzeko arrisku larrian daude. Amazoniako hizkuntza asko, adibidez, egoera honetan daude.

B hizkuntzak: transmisio kulturala baino ez dute; adibidez, latina edo greziera klasikoa.

AB hizkuntzak: bi ibilbideak jorratu izan dituzte: txekiera, ingelesa, swahilia, eta gaur egun euskara ere bai.

hizkuntzak: ez bata ez bestea, desagertutako hizkuntzak dira.

Elebitasun-egoeretan, hizkuntzen transmisioarekin eta erabilerarekin zerikusia duten fenomeno asko garatu daitezke. Horietako bi bereziki interesatzen zaizkigu, euskararekin zerikusi handia dutelako:

Hizkuntza-aukeraketa: Hiztun elebidunen eskura dagoen aukera da. Askotan hizkuntza batean zein bestean gara daiteke komunikazioa, eta hiztunak egiten du hautua. Horrelako kasuetan erabakigarriak suertatzen dira komunitatearen balio kulturalak, ohitura eta legeen eragina eta hizkuntzen prestigio soziala, besteak beste. Halaber, hizkuntzen funtzioen banaketa desberdinak ere gerta daitezke gizarte elebidunetan. Hizkuntza-leialtasuna: Fishman hizkuntzalariak erabili zuen kontzeptu hau lehen aldiz. Gaur egun zera adierazten du hizkuntza-leialtasunak: hizkuntza bat erabat ordezkatzeko aukera egon arren, hiztunek alderantzizkoa hautatzen dute; hau da, hizkuntza mantentzearen aldeko apustua egiten da, eta hizkuntza hori baloratu egiten da, defendatu egiten da.

4.4. HIZKUNTZEN DESAGERPENA

Page 36: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 4. gaia: Hizkuntzen bizitza eta heriotza ________________________________________________________________________________

35

2001ean argitaratutako NBEren (Nazio Batuen Erakundea) txosten

batean adierazten da munduko hizkuntzen % 90 XXI. mendean desagertzeko arriskuan daudela. Gutxi gorabehera 7000 hizkuntza daude egun munduan, horietatik 2500 desagertzeko arrisku oso larrian. Eta, adituek diotenez, horietaz gain beste 2500 hizkuntza desager daitezke etorkizun hurbilean. Gaur egun hizkuntzen galera etengabea da: bi astean behin, hizkuntza baten azken hiztuna desagertzen da munduan. Hizkuntzak desagertzeko arrazoiak asko dira, eta normalean faktore batek baino gehiagok eragiten du galera horretan. Askotan hizkuntzaren galera hizkuntza hori erabiltzen duen komunitatearen gainbeherarekin batera dator. Horrela, historian zehar askotan gertatu denez, herrialde indartsuago batek lurralde bat konkistatzen edo kolonizatzen duenean, bertako hizkuntza arriskuan egoten da. Ez beti, haatik, konkistatzaileek, batzuetan, konkistatuen hizkuntza bereganatzen baitute: hala gertatu zen, adibidez, Europako leku askotan gizatalde germaniarrekin Erromako Inperioa desegin zenean; kasu horietan, hizkuntzaren kultur prestigioa nagusitu zen. Eta horixe da, hain zuzen ere, hizkuntza askoren galeran zerikusia duen bigarren arrazoia: prestigio gehiagoko hizkuntzak, kultura aldetik garapen zabalagoa izan duenak, ordezkatu egiten du maila apalagokoa, desagerrarazi arte. Hirugarren arrazoia ekonomiari loturik dago: batzuetan ekonomiaren beharrek eragiten dute hizkuntza batek bestea ordezkatzea. Hala gertatu izan da merkataritzara eta komunikabideetara lotutako lurraldeetan. Gaur egun, ordea, globalizazioaren fenomenoarekin, berebiziko indarra hartu dute hainbat hizkuntzak ekonomiaren bultzadaz. Arrazoi historikoak, kulturalak eta ekonomikoak dira, beraz, nagusi hizkuntzen desagerpenean. Gehienetan, arrazoi horiek guztiak korapilatuta agertzen zaizkigu hizkuntza baten desagerpena aztertzen dugunean. Denbora aldetik, tarte laburragoa edo luzeagoa egon daiteke hizkuntza baten gainbehera hasten denetik azken hiztuna hil arte. Hizkuntza batzuk mendeetako agonian bizi izan dira; beste batzuk urte gutxitan desagertu dira. Heriotza gertatu aurretik, gehienetan, hizkuntzek hondatze-prozesua sufritzen dute, hizkuntzaren baliabideen pobretzearekin eta hizkuntzaren beraren sinplifikatzearekin; askotan, inguruko hizkuntzek eraldatu egiten dute, mailegu lexiko eta morfosintaktikoekin. Horrela, prozesua luzea bada, hizkuntza desitxuratzen doa erabat desagertu baino lehen. Hala ere, hizkuntzen desagerpenaz baino gehiago, hizkuntzen ordezkapenaz hitz egin beharko genuke, hiztunek hori egiten baitute: hizkuntza bat utzi beste bat erabiltzeko. Hizkuntza hiltzen da belaunaldi berriei transmititzen ez zaienean, hau da, familietan umeekin hizkuntza horretan hitz egiten ez denean. Batzuetan, hizkuntza mehatxatua dagoela esaten da: hizkuntza horren egoeran desagerpena eragin dezaketen hainbat faktore daudela. Hizkuntza bat galtzea, edozein kasutan, galera larria da, hizkuntza bat hiltzen denean berarekin batera galtzen direlako mintzaira horri lotutako kultura, mundu ikuskera, adierazpen literarioak eta abar.

4.5. ERRONKARIERA, DUELA GUTXI DESAGERTUTAKO EUSKALKIA

Page 37: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 4. gaia: Hizkuntzen bizitza eta heriotza ________________________________________________________________________________

36

Euskara ez da desagertu, baina duela ez asko bere euskalkietako bat desagertu zen: erronkariera. Nafarroako ipar-ekialdean dagoen Erronkari bailaran hitz egiten zen. Hizkuntzalari batzuek –Louis Lucien Bonapartek, adibidez– zubereraren azpieuskalki moduan aurkezten dute, baina, halere, erronkarierak ezaugarri berezko ugari zituen: beste euskalkiekin erkatuta, oso bestelakoa da erronkariera. XX. mendearen azken laurdenean hil ziren mintzatzeko gai ziren azken hiztunak (Fidela Bernat izan zen azkena, 1991n), eta aukera egon zen erronkarierazko grabazioak egiteko. Horri esker, eta hainbat ikertzaileren lanari esker, erronkariera nolakoa zen nahiko ondo ezagutzen da gaur egun. Gainera, hainbat kanta, narrazio eta atsotitz ere jaso dira erronkarieraz. Han, hizkuntzari uskara esaten zioten.

XIX. mendean, Julian Gayarre (1844-1890) tenor famatua izan zen Europa osoan. Erronkari herrikoa zen bera, eta euskara zuen ama-hizkuntza. Horren lekuko dira berak idatzitako hainbat gutun, Erronkariko euskaran. Hona hemen horietako bat, izeba bati bidalitakoa; bertan, erronkarieraren hainbat ezaugarri ezagut ditzakegu:

Barcelona 19 de diciembre de 1884 Ene tia Juana maitia: Eugenia sin da

arro ongui: Quemen gaude anisco ongui guciac

eta ori nola dago? Nai din sin cona ichasoaren ecustra? Anisco andia da, tia Juana. Nai badu nic dud anisco deiru Orentaco vidagearen pagataco quemengo ostatiaren pagataco.

Eztu eguiten quemen ozic batrere, chaten dugu quemen anisco ongui eta guero artan dugu iror nescache postretaco eta gazte eta pollit.

A cer vizia! tia Juana maitia, amar urte chiquiago bagunu...!

Gorainzi guzientaco eta piyco bat nescachi pollit erroncarico guziat. Julian.

Hau litzateke gutunaren bertsioa euskara batuan: Izeba Juana maitia: Eugenia oso ongi etorri da (heldu da). Hemen oso ongi gaude guztiok, eta zu, nola zaude? Hona etorri nahi dun itsasoa ikustera? Oso handia da, izeba Juana. Nahi baduzu, nik badut nahiko diru honako bidaia ordaintzeko eta hemengo ostatua ordaintzeko. Hemen ez du batere hotzik egiten, jaten dugu hemen oso ondo eta gero hiru neska hartzen dugu postrean, gazteak eta politak. A zer bizitza! Izeba Juana maitea, hamar urte txikiagoak bagina...! Goraintziak guztientzat eta atximurkada bat Erronkariko neska polit guztiei. Julian.

4.6. TALDE-LANA: “GILTZA-HITZAK”

Page 38: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 4. gaia: Hizkuntzen bizitza eta heriotza ________________________________________________________________________________

37

POSTER BAT EGIN HAINBAT HIZKUNTZAREN EGOERA ADIERAZTEKO

HELBURUAK:

Poster bat sortu behar du lan-taldeak. Bertan, eta emandako hitzetik

abiatuta, hizkuntza baten egoera jaso beharko da. Posterrak gutxienez

honako hau jaso beharko du:

Giltza-hitzari buruzko informazio laburra

Giltza-hitzarekin loturarik duen hizkuntzaren ezaugarri nagusiak

Kokatze geografikoa (mapa)

Hizkuntza horretako hitz edota esaldi batzuk

Hizkuntzaren gaur egungo egoera

Posterra gelakideen aurrean aurkeztuko du taldeak (aurkezpen laburra

izango da, 5-8 minutukoa) eta baloratuko da hizkuntzaren entzutezko

testigantza ere aurkeztea (posible denean).

Internet izango da hasierako tresna giltza-hitzetik informazio bila

abiatzeko

GILTZA-HITZAK:

Truganini

Ishi

Tevfic Esenç

Antonio Udina

Edward “Ned” Maddrell

Calandreta

Diwan

Creole

Bable

Sabir

Charrando

Page 39: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO 4. gaia: Hizkuntzen bizitza eta heriotza ________________________________________________________________________________

38

4.7. AMAITZEKO TESTUA: HITZEN HERIOTZA ETA BIZITZA

Holaxe hiltzen dira, Elur matazak bezala, Antzinako hitzak: Airean zalantza eginez Istant batez, eta lurrera eroriz Kexurik isuri gabe. Esan beharko nuke: ixil-ixilik. Non ote dira tximeletari Deitzeko ehun era haiek? Miarritzeko itsasertzean Jaso zuen Nabokovek Izenetako bat: miresicoletea. Begira orain, maskor txuri bat Bezala dago hondarpean. Eta ezpainak, mugitzerakoan Hara hor miresicoletea Arrosaren gainetik hegan Esaten zutenak, Aspaldiko ume haienak, Gure gurasoen gurasoenak, Lo daude betiko. Zuk diozu: Greziako Harrien gainetik nenbilen oinez, Euri lanbroa ari zuen; Tenpluetako gidariek Xira horiak zeramatzaten Mickey Mousen marrazkiarekin. Jainko zaharrak ere lo daude betiko.

Eta diozu, gainera, hitz berriak Gai baldarrekin eginak daudela, Eta plastikoa aipatzen duzu, Poliuretanoa, kautxu sintetikoa. Zabortegian bukatuko dute, diozu. Apur bat triste zaudela Iruditzen zait. Baina begira egiezu Etxe atarian garrasika Jostatzen ari diren umeei. Entzun zer esaten duten: Zaldia Garatarera joan zen. Zer da Garatare?, diot. Hitz berri bat, diote. Beti ez dira hitzak, beraz, Industria eremu bakartietan Edo propaganda bulegoetan Sortzen; Sortzen dira barre artean ere, Txikori belarraren ilaunak bailiran: Begira nola doazen zerurantz, Elurra ari du goraka. Bernardo Atxaga

Page 40: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO Ebaluazioa: EUSKARAREN EGOERA ULERTZEN ________________________________________________________________________________

39

EUSKARAREN EGOERA ULERTZEN

(EUSKARARI BURUZKO INKESTA LANTZEN)

HELBURUAK:

Euskararen egoera hobeto ezagutzea (hiztun kopuruak, jarrerak... ),

bereziki euskal lurraldeen arteko desberdintasunak.

Ikasgaian landutako soziolinguistika kontzeptuak modu zehatzean

erabiltzea gure hizkuntzaren errealitatera aplikatuz.

Soziolinguistikaren inguruan ahozko azalpena prestatu eta egitea, datuak

eta kontzeptuak egoki erabiliz.

PROZEDURA:

Oinarrizko materiala: Ikasleek gure hizkuntzaren egoera hoberen biltzen

duen Soziolinguistikako IV. Inkestaren datuak (2008an eta 2009an

argitaratuak) eskura izango dituzte. Horretaz gain, gelan banatutako

materialak eta jasotako apunteak ere izango dituzte.

Lan-taldeak: Hiru lan-talde antolatuko dira gelan, egoera desberdinak landu

eta gelan aurkeztu ahal izateko:

a) EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO EGOERA

b) NAFARROAKO EGOERA

c) IPARRALDEKO EGOERA

Talde-lana: Landu beharreko esparruari buruzko Inkestaren datuak

taldean irakurri eta interpretatuko dira, ikasgaian emandako

kontzeptuekiko loturak landuz. Azkenik, informazioa eta interpretazioa

gainontzeko ikasleei azaldu beharko zaie ahozko azalpen baten bidez.

Gelako aurkezpena: Talde bakoitzak ahoz aurkeztu beharko du egindako

lana. Horretarako, hainbat baldintza bete beharko dute:

Azalpena egiteko, ikasgaian landutako kontzeptuak erabili beharko

dira modu zehatz eta egokian.

Azalpenaren ardatza Inkestaren datuak izango dira, baina edukia

beste iturri batzuetako informazioekin ere aberastu ahal izango da.

Taldeko kide guztiek parte hartu beharko dute ahozko azalpenean.

Azalpenak denbora aldetiko muga izango du (20-30 minutu artekoa).

Ikus-entzunezko baliabideak erabili ahal izango dira gaia aurkezteko.

Page 41: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO Ebaluazioa: SOZIOLINGUISTIKA-IRUZKINA ________________________________________________________________________________

40

SOZIOLINGUISTIKA IRUZKINA

4.1. SOZIOLINGUISTIKA IRUZKINAREN NONDIK-NORAKOAK

HELBURUA: Testu bat hartuta -egunkariko albistea izango da gehienetan-,

haren edukia eta aurkezten duen errealitatearen atzean dagoena azaldu

beharko da, betiere soziolinguistikaren ikuspuntutik. Iruzkin gehienetan

bezala, azalpen-testua izango da. Honako ezaugarri hauek izango ditu,

beraz: objektibotasuna, argitasuna, zehaztasuna, koherentzia eta

antolaketa egokia. Ikasi diren soziolinguistika kontzeptuak erabili beharko

dira, testuak islatzen duen errealitateari buruz hitz egiteko, azaltzeko eta

haren inplikazioak adierazteko.

IRUZKINAREN ATALAK: Modu askotan antola daiteke iruzkina, baina hona

hemen erabil daitekeen eskema bat:

d) SARRERAKO PARAGRAFOA: Testua aurkeztu, generoa adierazi,

lekuan eta denboran kokatu, gaia zehaztu eta edukiaren laburpen

argia egin.

e) BIGARREN PARAGRAFOA: Adierazi soziolinguistikaren aldetik zein

diren testuan agertzen diren gaiak eta haien loturak, bakoitzaren

aipamen laburra eginez.

f) HURRENGO PARAGRAFOAK: Hurrengo paragrafoetan banaka

aztertuko dira soziolinguistika kontzeptuak. Horretarako, testuari

erreferentzia zuzena egin behar zaio, eta, testuak jasotzen duen

errealitate horretatik, kontzeptu soziolinguistikoetara jo gauzak

argitu eta azaltzeko.

g) AMAIERA PARAGRAFOA: Azken balorazioa egingo da honetan,

iruzkinari amaiera emateko; testua bere osotasunean hartu beharko

da kontuan, alde soziolinguistiko behinenak nabarmenduz.

4.2. PROZEDURA

Aurretik gelan testu batzuk ahoz lantzea komeni da, ikaslea iruzkinaren

prozedurarekin ohitu dadin. (Adibide batzuk proposatzen dira).

Iruzkina gelan bakarka egin beharreko lana da, ordu beteko epean.

Ikasleak eskura eduki ahal izango ditu landutako apunteak eta materiala,

kontsultatzeko (nork bere materiala). Ikasleek ongi ulertu eta atondu

beharko dituzte material horiek, iruzkina ezarritako epean modu egokian

egin ahal izateko.

Page 42: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO Ebaluazioa: SOZIOLINGUISTIKA-IRUZKINA ________________________________________________________________________________

41

1. testua

Page 43: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO Ebaluazioa: SOZIOLINGUISTIKA-IRUZKINA ________________________________________________________________________________

42

2. testua

Page 44: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO Ebaluazioa: SOZIOLINGUISTIKA-IRUZKINA ________________________________________________________________________________

43

3. testua

Page 45: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO Ebaluazioa: SOZIOLINGUISTIKA-IRUZKINA ________________________________________________________________________________

44

4. testua

Page 46: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO Ebaluazioa: SOZIOLINGUISTIKA-IRUZKINA ________________________________________________________________________________

45

5. testua

Page 47: SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO - Azal-orriaagrega.hezkuntza.net/repositorio/07052013/ce/es-eu_2013050731... · Donostiako neska tuntun-txolin bat. Zazpiehun eskumuturreko,

SOZIOLINGUISTIKAZ HITZ EGITEN HASTEKO Ebaluazioa: SOZIOLINGUISTIKA-IRUZKINA ________________________________________________________________________________

46

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA Oinarrizko bibliografia aipatu gabe ezin dut utzi, alde batetik liburu hauek lan

honen iturria direlako, eta bestetik interesatuari sakontzeko bideak irekitzeko. Hona hemen nire aukeraketa:

SÁNCHEZ CARRIÓN, José Mª, Txepetx. Un futuro para nuestro pasado. Donostia, 1987. XAMAR, Orekan. Pamiela, Iruinea, 2001. MORENO FERNÁNDEZ, Fco. Principios de sociolingüística y sociología del lenguaje. Ariel, 2005. SOLÉ I CAMARDONS, Jordi. Soziolingüistika gazteentzat. EKB - EHU 1991. JOAN I MARÍ, Bernat. Hizkuntza jarrerak lantzen. EJ-GV, Gasteiz, 2006. MONASTERIO TORRE, Xabier. Mintzairaren miraria. Gaiak, Donostia, 2004.

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2008. IV. Mapa Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2009.