ZELULEN BEHAKETA LABORATEGIAN

download ZELULEN BEHAKETA LABORATEGIAN

of 6

description

Animalia eta landare zelulak behatzeko laborategiko praktika

Transcript of ZELULEN BEHAKETA LABORATEGIAN

LABORATEGIKO PRAKTIKA: ANIMALIA ETA LANDARE ZELULAK BEHATZEN

Zelula gehienak behatu eta aztertu ahal izateko mikroskopioa erabili behar dugu. Hori dela eta, zelularen ezaugarriei eta egiturari buruzko aurkikuntza asko egin ziren. Teoria zelularra XIX mendean plazaratu zen eta biologiaren oinarrizko printzipioetako bat da.

Schleiden-ek, Schwann-ek eta Virchow-ek, 1860. Urtean aditzera eman zuten:

Izaki bizidun oro zelulaz osatuta dago. Zelulak izaki bizidunen egitura eta funtzio unitate oinarrizkoenak dira. Zelula guztiak beste zelula batetik datoz, zatiketa zelularraren ostean.

NOLA ERABILI MIKROSKOPIO OPTIKOA

Prestakin bat mikroskopio optikoaren bidez behatzeko, pausu hauek jarraitu behar dituzu:

Ziurtatu pletina ahalik eta urrunen dagoela handipen gutxieneko objetibotik, eta ondoren jarri porta baten gainean. Begiratu okularraren bitartez, eta fokatu irudia Ireki eta itxi diafragma. Aukeratu irudirik gardenena ematen duen argia. Fokatu lagina gero eta handipen gehiagoko objektiboekin.estalkia

porta

AHOKO MUKOSAREN ZELULEN BEHAKETA

Giza gorputza osatzen duten zelulak, 100 bilioi inguru, hainbat motatakoak dira, funtzio oso desberdinak egin ahal izateko. Praktika honetan zure ahoko mukosaren epitelioko zelulak aztertuko dituzu, beraien eginkizuna aho barrunbea babestea izanda.

BEHARREZKO MATERIALA-Mikroskopio optikoa-Porta eta estalkia-Alkohol metxeroa-Tanta-kontagailua-Koloratzailea: metileno urdina-Kotoi-zotzak, zotz arruntak-Lortuko dugun lagina: aho-mukosako zelula epitelialak.

PROZEDURA

Nola hartu lagina

Tanta kontagailua erabiliz, jar ezazu ur tanta bat portaren gainean. Atzazkalaren laguntzaz, urratu edo igurtzi leunki ahoaren barrualdea. Orratz bat erabilita, jar ezazu hartutako lagina eta portaren gainean zabaldu.

Nola finkatu eta koloreztatu lagina

Pasa ezazu porta alkohol metxeroaren sugarren gainetik, mugimendu bizkorrak eraginez (baina ez bizkorregiak), alde batetik bestera, lagina poliki-poliki lehortu dadin. Porta, haatik, ez da gehiegi berotu behar, beraz, ez dugu sutara gehiegi hurbilduko.

Bota itzazu koloratzaile tanta batzuk lagin lehorraren gainean, eta itxaron 3 minutu, nahasteak eragina izan dezan.

Garbitu prestakina urarekin, soberan dagoen koloratzailea kentzeko, beheko marrazkian erakusten den moduan. Ez ezazu ura laginean bertan bota, zelulak eraman litzake-eta berarekin.

Jarri estalkia portaren gainean.

Laginaren behaketa

Handipen gutxieneko objektiboa erabiliz, bilatu zelulak banaka eta gehiegi tindatu gabe dauden guneren bat.

Fokatu aukeratutako gunea handipen handiagoko objektiboekin.

ESPERIENTZIAREN ONDORENGO LANA

a) Marraz ezazu mikroskopiotik ikusi ahal izan duzuna

.

b) Zein izan da erabilitako handipena?

c) Laginan ikusi ahal izan dituzu dituzu zelulak. Seinala itzazu ertzak marraztuz. Zer nolako zelula mota dira? Zein ezaugarri ditu zelula mota horrek?.

d) Aukera itzazu zelula batzuk eta seinala itzazu bertan zein diren ikusi ahal diren zelula egiturak.

e) Zelula hauek elkartzean, ehun mota berezi bat sortzen dute. Zein da ehun mota hori?.Zein ezaugarri ditu?

f) Erlaziona al dezakezu zelularen forma eta zelula horren funtzioa?. Nola?

g) Metileno urdinak, berdin tindatu al du zelula osoa?Egituraren bat gehiago koloreztatu al da?.Zein?.

KIPULAREN EPIDERMISAREN BEHAKETA

Prozedura bera jarraituko dugu baina oraingoan kipula baten zelulak ikusiko ditugu. Oraingoan ondorengo pausuak jarraituko dituzu:

1. Kipula ebaki eta azalaren lamina fin bat hartuko duzu (pintza batzuen laguntzaz) eta prestakinean jarriko duzu. 2. Metilenoa bota (5 min itxaron)3. Estalkia jarri4. Mikroskopioan begiratu

LANA

a) Marraz ezazu ikusitakoab) Zein egitura bereizten dituzu?c) Zein ezberdintasun aurkitzen duzu aurreko zelulekin