#ZEROeraso Txantrea. Gaurko komunikatua.
-
Upload
gora-irunea -
Category
Documents
-
view
219 -
download
1
description
Transcript of #ZEROeraso Txantrea. Gaurko komunikatua.
Eman diren gertakarien inguruan komunikabide ezberdinetan ematen ari den
trataera informatiboa salatu nahi dugu. Oso kezkagarria da halako egoeren aurrean
ematen den informazio jario etengabeak suposatzen duen injerentzia, erasotutako
emakumeak babestetik haratago jarrera morboso eta urgentzia propioek gidatzen
baitute.
Gure kezkarik sendoena erakutsi nahi dugu ematen ari den informazio
bonbardaketaren aurrean, sortzen duen bakarra nahasmena, intoxikazioa eta azken
batean eman diren gertakariak zalantzan jartzea delako.
Era berean, kezkagarria da filtrazio eta kontraesan informatiboen baitan
erasotutako emakumeak babes gabe geratzen direlako.
Kezkagarria da eragile sozial eta batez ere eragile feministen lana zalantzan jartzen
delako. Azken batean hauek dira kaleko errelaitatetik gertuen daudenak eta era
berean, emakumeok pairatzen ditugun erasoak zuzenki jasotzen dituztenak.
Era berean, patriarkatua indartzen eta betikotzen duen egitura intituzional eta
poliziala zilegiztatzea lortzen dute. Zentzu honetan Iruñako Udaletxea salatu nahi
dugu gertaeren inguruan izan duen jarrerarengatik, Bozeramaileen Batzordea deitu
ez izanagtik eta 48 ordu ondoren ezer esan ez izanagatik. Ez ote du Udaletxeak
ezer esateko honen gutziaren inguruan?
Horregatik exigitzen dugu indarkeri matxistari ematen zaion trataera informatiboa
zehatza izan dadila, kontrastaua eta soilik iturri polizialetan oinarritzen ez dena.
Erasotutako emakumeak kaltetzen dituzten injerentzia mediatikoetatik salbu eta
errespetuzkoa eragile sozial eta feministekin.
Atzo esan genuen moduan, ez dugu inolako jarrera matxistarik onartuko: Ezta bate
ere. Ez fisikoak, ezta ahozkoak ere. Guztion ardura da beste jendarte eredu baten
alde egitea, indarkeria sexista errefusatzea eta emakumeok jasaten ditugun erasoei
erantzun bat ematea. Konplizitateak eta pasibotasunak ez du balio. Erasotzaileak
diren pertsonak ez ezik, erasokor diren jokamoldeak ere salatzera eta borrokatzera
bultzatu behar gaitu, salbuespen eta aitzakiarik gabe. Argi utzi behar diegu inork ez
duela haien jarrera onartuko eta gure eremuetan ez dutela tokirik.
Egun hauetan eman den erantzuna azpimarratu nahi dugu. Atzo Txantreako kaleak
bete zituzten milaka pertsonen irudia horren lekuko. Ziurtasun osoa dugu sistema
patriarkalak ezartzen dituen botere harremanak gainditze aldera bidea elkarrekin
lan eginez eta indarra eta konpromisoa kale zein plazetan bilduz egingo dugula.
Gaur hemen eta orain egiten ari garen bezala.
24 urteko neskaren erasoaren inguruan honako hau argitu nahi dugu:
Eraso sexual bat egon dela egiaztatzen duen informe medikua dago.
Polizia nazionalaren aurrean salaketa poliziala dago.
Horri jarraituz poliziak bortxaketa baten inguruko ikerketa irekia du.
Adin txikikoaren kasuaren inguruan honako hau argitu nahi dugu :
Salaketa polizialik ez dago jarrita.
Gu erasoa salatzera atera ginen informazioa erasotua izan zen hurbileko
pertsonengandik jaso genuelako eta salaketa publikoa egiteko baimena
genuelako.
Txantreako Feministak
Txantreako Jai Batzordea
Gora Iruñea!