2012/10/04
LANKIDETZA IKASKUNTZA
LANKIDETZA IKASKUNTZA4 de
octubre de 2012
2
LANKIDETZA IKASKUNTZA4 de
octubre de 2012
Tabla de contenido
SARRERA.......................................................................................................................................4
LANKIDETZA IKASKUNTZAREN DEFINIZIOA...................................................................4
ZERGATIK DA INPORTANTEA LANKIDETZA IKASKUNTZAN?..........................................4
WEB 2.0........................................................................................................................................5
HAUTUTAKO WEB 2.0 ERREMINTA..............................................................................................6
Definizioa:................................................................................................................................6
Eskola testuinguruan izan dezakeen aplikazioa............................................................6
ONDORIOAK 7
3
LANKIDETZA IKASKUNTZA4 de
octubre de 2012
SARRERA
LANKIDETZA IKASKUNTZAREN DEFINIZIOA:
Ikasi beharreko materiala bi pertsona edo gehiagorekin partekatuz, ulertzea eta
ikastea helmuga komun bat lortzeko. Bakoitzak funtzio berezi bat dauka eta
proposamenak eginez, taldekideek ulertzen ez dutenean elkarri lagunduz eta
zalantzak galdetuz, emaitzak hobetzean datza teknika hau.
ZERGATIK DA INPORTANTEA LANKIDETZA IKASKUNTZAN?:
Teknika honen bidez, emaitza hobeak lortzeko joera dago. Izan ere, berdinen
arteko azalpenak eta zalantzak hobeto ulertzen dira. Baita, zuk menperatzen ez
duzun gai bat taldekide batek menperatzea zure zailtasunak orekatuz. Honekin
batera, pazientzia, besteen ideiak entzuten eta errespetatzen,konfiantza eta zure
proposamenekin adierazpena lantzen ikas dezakezu.
4
LANKIDETZA IKASKUNTZA4 de
octubre de 2012
WEB 2.0
Web 2.0 erabiltzaileen interaktibitatea ahalbidetzen duen baliabide eta errekurtso teknologikoen multzoa da. Web 2.0-rok erabiltzaileek informazioa jasotzeaz gain sortu, konpartitu eta sailkatzea ahalbidetzen du.
Sareko aurrerakuntza honek hainbat onura ekarri dizkio hezkuntzari. Horrela ikasleek iritzi propio eta kritikoa izan dezakete eta noski, lankidetza sustatzen laguntzen du. Hau Web 2.0-rok eskaintzen dizkigun aplikazioei esker lortu daiteke: Besteak beste foroak erabiliz eztabaida interesgarriak ireki daitezke, iritziak konpartituz. Wikien bidez informazioa sortu eta besteekin konpartitu, argazkiak elkarbanatu flicker bezalako programekin, baita bideoak ere. RSSak ere baliagarriak dira adibidez gustukoa den informazioa bilduta izateko, maiz bisitatzen diren webguneak kaxa berean gordeta izateko, markatzaile sozialak ere antzeko helburua dutela esan dezakegu.
Lehenago esan bezala aukera berri honek lankidetzan jardutea bultzatzen du, ikasleak beste kideekin komunikatuta egoteko eta baita hauek irakasleekin ere. Informazioa bilatzerako orduan ere erraztasuna izango dugu berau ondo sailkatuta badaukagu.
Baina alde onak bezala alde txarrak ere kontuan hartu behar dira. Askotan aipatu dugun bezala informazio okerra aurkitu dezakegu sarean edota lehen aipatutako aplikazioei erabilera txarra eman. Beraz, irakasleak ikasleak ohartarazi behar ditu. Bestalde ikasleek pribatutasuna errespetatu behar dutela eta arauak bete behar dituztela erakutsi behar du irakasleak.
5
LANKIDETZA IKASKUNTZA4 de
octubre de 2012
HAUTUTAKO WEB 2.0 ERREMINTA
Definizioa:
Guk hautatu dugun web 2.0 erreminta, flickr da.
Plataforma honen bitartez, argazkiak on-line jartzea
ahalbidetzen digu, baita, argazkiak munduko beste
edozeinekin elkarbanatzea ere. Hala ere, batzuk,
argazki biltegi bezala erabiltzen dute.
Eskola testuinguruan izan dezakeen aplikazioa:
Flickr-a, erabilgarria izan daiteke ikastolako testuinguruan, izan ere, tresna honen
bitartez, ariketa ezberdinak burutu ditzakegu. Adibidez, txango bat egiten badugu,
interesgarria izan daiteke, bertan ateratako argazkiak flickrera igo eta beste
ikaskide, eskola zein gurasoekin partekatzea.
Baina ezin dugu ahaztu, eskolan horrelako tresnak erabiltzea arriskutsua izan
daitekeela. Askotan, gurasoak ez dute nahi izaten, beren seme alaben irudiak
interneten egotea, edonork hartu ditzake eta. Gainera, pertsonen sentimenduk
urra ditzakegula kontuan izan behar dugu, baliteke gure gustuko argazki bat,
besteentzat hain gustukoa ez
izatea. Bukatzeko, umeen
argazkiekiko dauden estatu
arauak ondo ezagutzea
komeni da, oso babestua
dagoen eremua baita.
6
LANKIDETZA IKASKUNTZA4 de
octubre de 2012
ONDORIOAK
Hau guztia aztertu eta gero garbi ikusten dugu teknologiak gero eta garrantzi gehiago duela eta hezkuntzarekin uztartzea ezinbestekoa dela. Honek hezkuntzari aurrerakuntza asko ahalbidetzen dizkio eta hauek aprobetxatu behar ditugu, aukera polit asko eskaintzen baitizkigu. Honela beste hezkuntza eredu bat posible izango dugu, lankidetzan oinarritutakoa.
Horretarako garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleak formakuntza egoki bat izatea, bai tresneria aldetik eta baita alde etikotik ere, gero hau ikasleei transmititzeko. Informazio egokia aukeratzen ikasi behar dute eta aplikazioen erabilera egoki bat sustatu. Hau guztia aurrera emateko teknologienganako interesa azaldu behar da eta ez ikusi zerbait kaltegarria bezala. Irakasleak kontuak hartu behar du teknologiak etengabe aldatzen ari direla eta ez dakigula etorkizunak zer ekarriko digun, beraz etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuta egon behar dugu.
7
LANKIDETZA IKASKUNTZA4 de
octubre de 2012
8
EGILEAK:
- Janire Galarraga
- Maialen Etxeberria
- Xabier Gurrutxaga
- Maialen Galarraga
Top Related