Post on 06-Jul-2018
8/17/2019 DONOSTIA_Buletina2016 EUS IMP.pdf
1/6
Eskolako Agenda 21
2015-2016 IKASTURTEA
HIRI JASANGARRIA
HIRI JASANGARRIA! Hau da aurtengo ikasturtean Donostiako 34 ikastetxe
eta 17.000 ikaslek esku artean izan dugun gaia Eskola Agenda 21 programa
lantzerakoan. Lehen hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta
Formazio Zikloak, bakoitzak bere mailan gaia ikuspuntu desberdinetatik
landu dugu. Hurrengo lerrotan laburpen txiki bat egitera goaz.
Orohar prozedura berdina jarraitzen dugu Eskola Agenda 21 programa
martxan jartzerakoan gure ikastetxeetan. Brigada Berdeak antolatzen
ditugu eta ikasle ordezkari hauek irakasleen laguntzarekin ikasle guztiak
informatzen gaituzte aurrera eramango den gaiaren inguruan. Hurrengo
urratsak izaten dira gaia ezagutzea hainbat baliabide erabiliz eta ondoren
ikastetxe bera eta gero hiriko egoera aztertzea. Ondoren, aztertutako
egoera hobetzeko konpromisoak hartzen ditugu eta udal ordezkariei
laguntza eskatzen dizuegu. Horretara etortzen gara hain zuzen
ere udaletxera.
8/17/2019 DONOSTIA_Buletina2016 EUS IMP.pdf
2/6
2
Lehen hezkuntzako 1. ZIKLOAZer egin dugu? Zer ikasi dugu?
“Ama Erraldoia” ipuinaren irakurketa bidez ikasi dugu Planeta zaindu behar
dugula eta gure eguneroko bizimoduko jarduerek (nola bizi garen, nola eta
zer kontsumitzen dugun, nola mugitzen garen…) naturan eta ingurumenean
eragina dutela ohartu gara. Jabetu gara bide onetik bagoaz ere jarduera batzuk hobetu behar ditugula.
Martuteneko lagunek auzoa ikertu dute eta jabetu dira asko aldatu dela eta handitzen ari dela eta horrekin
batera kotxe kopurua ere. Gainera, guraso eta aiton-amonei galdetuz, jakin dute lehen gurasoek kalean
jolasten zutela eta orain guk parkeetan.
Lehen hezkuntzako 2. ZIKLOA
Zer egin dugu? Zer ikasi dugu?
Guk gure bizitokiaren kalitatea aztertu dugu eta jabetu gara Kaleko trakoak arrisku ugari sortzen dituela:
airea kutsatzen du, zarata ateratzen du eta istripuak gerta daitezke. Beraz, hirian zenbat eta ibilgailu gutxiago
erabili, hiritarren osasunerako hobe izango da eta Hiri Jasangarriagoa izango genuke. Horretarako, ikastetxe
bakoitzak bere ingurua aztertu du eta jakina den bezala, obrak eta trako handia duten auzoetako kexak
areagotzen dira. Une honetan nagusiki Martutene eta Loiola dira obretan buru belarri sartutako auzoak eta
bertako ikastetxeek horrela adierazi digute besteoi.
Bestalde sortzen dugun aztarna kalkulatzen i kasi dugu. Aztarnak Munduko biztanle bakoitzak kontsumitzen
duen ingurumen zatia neurtzen du eta ikasi dugu Planeta bakarra dugula eta zaindu begin behar dugula,
gure eguneroko bizitzako ekintzek Lurrean arrastoa uzten dute eta hau handia edo txikia izan daiteke. Gaur
egungo bizimoduarekin jarraitzen badugu 3 Planeta beharko genituzke eta hori jasanezina da.
Lehen hezkuntzako 3. ZIKLOAZer egin dugu? Zer ikasi dugu?
Guk ere gure hiria nola egin jasangarriagoa
aztertu dugu, baina etxetik hasita. Gure etxeko
kontsumo ohiturak aztertzeko galdetegi bat
eraman genuen etxera. Kontsumitzen ditugun
produktuen jatorria, garraioa, sortzen dituzten
hondakinak eta hauen kudeaketa…
Lehen Hezkuntza
11
Hau izan da aurten, Eskolako Agenda 21 programarenbarruan, egindako lanaren laburpena. Eskerrik askoguztioi zuen arretagatik.
8/17/2019 DONOSTIA_Buletina2016 EUS IMP.pdf
3/6
3
Baina iazko gaia ahaztu gabe, hau da, nola mugitu hirian
ahalik eta modu jasangarriagoan. Gai guzti hauek ez dira urte
batekoak, jarraiak baizik eta bidea pixkanaka egiten goaz
denon artean.
LEHEN HEZKUNTZAKOIKASLEEN KONPROMISOAK:Ikasle asko gara eta bakoitzak bere konpromisoak hartzen ditu, baina esandigute beteko ditugunak bakarrik idazteko eta hori da hain zuzen ere hemen
kontatuko dizkizuegunak, gehien errepikatzen diren 10 konpromisotan
laburbilduta, gure ohituretan zenbait aldaketa suposatuko dutelarik:
1. Hondakinen birziklaketa hobetuko dugu, ikastetxean,
kalean eta etxean ere, organikoa barne.
2. Eta kaleak garbi mantentzen saiatuko gara.
3. Eskolan bezala, etxean ere, argiak eta aparatu
elektrikoak itzaliko ditugu behar ez direnean.
4. Argi naturala hobeto aprobetxatuko dugu.
5. Mugitzeko ere, distantzia eta adinaren arabera, oinez, bizikletan
edo garraio publikoari lehentasuna emango diegu kotxearen
aurretik.
6. Eta kalean goazela trako seinale eta semaforoakerrespetatuko ditugu.
7. Behar ez ditugun jostailu eta arropak oparitu edo bigarren
eskuko merkatuetara eramango ditugu.
8. Orohar materialak hobeto zaintzen ahaleginduko gara.
9. Modu osasungarriagoan elikatzen saiatuko gara, adibidez,
txutxeri gutxiago eta fruta gehiago jaten.
10. Kalean eta taldean goazenean buila eta zarata gutxiago
egiten saiatuko gara.
• Energia berrriztagarriak erabili:
• Eguzki panelak farola eta semaforotan. Udal eraikin guztietaz gain.
• LED argiak faroletan.
• Argidun asfaltoaren erabilera zabaldu.
• Bertako olatuen bidez energia sortzeko aukera ikertu.
• Kirolguneetan lortzen den energia erabili eguberrietako argiztapena eta farolak pizteko.
• “Eraikin adimenduen” eraikuntza sustatu. Kontzeptu berri hau hiritarrei modu sinplean aditzera
eman.
• Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatu eta dirulaguntzak eman eraikinak isolatzeko.
Ura:• Iturrietan erregulatzaileak jarri kontsumoa kontrolatzeko.
• Orohar iturri gehiago (adibidez Amara eta Aieten).
• Lantegietan sentsibilizazio kanpainak burutu urak kutsa ez ditzaten.
• Zergak jaitsi ur gutxien kontsumitzen duten etxebizitzei.
• Euri ura edota ibaietako erabiltzeko aukera aztertu.
Hondakinak:• Janari edota bestelako produktuen bildukien
erabilera kontrolatzeko legeak idatzi.
• Poltsa berrerabilgarrien erabilera sustatu.
• Materia organikoaren konpostaia sustatu.
• Poltsa konpostagarrien kalitatea hobetu eta
bere bilketa errazteko puntu irisgarriagoak
jarri, adibidez, kiroldegi edota kulturguneetan.
• Baratza ekologikoak sustatu hiri eta
eskoletan.
• Liburu digita len erabilera sustatu eta saritu
eskoletan, paper gutxiago erabiltzeko
helburuarekin. Dirulaguntzak eman eskola
hauei gaia aurrera eramateko azpiegitura izan
dezaten.
• Pila, arropa, olioa… biltzeko edukiontzi
gehiago.• Orohar, hiritarren kontzientziazio eta
konpromisoa lortzeko kanpaina eraginkorrak
burutu, baita tailerrak ikasleriari hondakinak
gutxitu eta bertako kontsumoa era
jasangarrian egiteko.
• Produktuen etiketak hobetu, adibidez, sortzen
duten aztarna ekologikoaren aipamena
egiten.
10
8/17/2019 DONOSTIA_Buletina2016 EUS IMP.pdf
4/6
4
ETA UDALARI ZER?
Apirilaren 20an Cristina Enean elkartu ginen Eskola Agenda 21 programa aurrera daramagun Donostiako
Lehen hezkuntzako ikastetxeak, ikasleen arteko FOROA izenarekin. Bertan adinaren arabera talde txikitan
banatu ginen eta bakoitzak besteen berri izan genuen. Talde lan hau ere probetxuzkoa izan zen orain,
alkate eta udal ordezkariei egingo dizkizuegun eskaerak bateratzeko. Eskaera hauek gaiaren arabera
ordenatuta doaz eta hona hemen esateko duguna:
Parke eta lorategiak:• Zergat ik mozten dira batzuetan hainbeste zuhaitzak? Adibidez, Kirol Plazan (Berabera)
• Zerbitzu publikoak falta dira parke eta jolas kantxetan. Adibidez, Riberas-en.• Pio XII. plazan, aurreko bus geltokia, lorategi eta kulunkariak dituen parke bat proposatzen
dugu.
• Bestalde, Sagüeseko zelaiguneko jolas parkean gune estali bat proposatzen dugu.
• Auzoetako parkeak hiri erdikoak bezala garbitzea eskatzen dugu.
Irisgarritasuna hirian:• Hobekuntzak oinez edota bizikletan
ibiltzerakoan:
• Bidegorri gehiago, batez ere erdigunea
auzoekin lotuz (Bidebieta, Aiete…) eta
ikastetxe guztietara bidegorriz iritsi ahal
izatea.
• Bidegorri ziurragoak (Antzieta eta
Kristobaldegi)
• Espaloien hobekuntza, zabalagoak eta
beheraguneekin.
• Bizikletentzako aparkaleku gehiago.
• Sustatu ikasleok bizikleta gehiago erabil
dezagun, adibidez parkeetan bidegorriak
seinaleekin eginez umeentzako.
• Auzoetan bizikleta elektrikoen gune
gehiago.
• Alokatzen diren bizikletak tamaina
ertainekoak izan daitezen ere ikasleen
tamainan pentsatuz.
• Aipamen berezia mugikortasun urriaduten pertsonen irisgarritasunean
pentsatuz (ezindu, agure…)
• Zehazki Martuteneko Eroski ingurua
atondu: espaloietan oinezkoak BAI,
kotxerik EZ. Berdin Pilarreko auzo osoan.
• Kotxeen abiadura murrizteko neurriak
Riberas eta Intxaurrondon.
Irisgarritasuna eta segurtasuna:• Hiriko puntu altuetara irisgarritasuna hobetu. Adibidez, errondotik Puiora doan igogailua.
• Errepide eta espaloiak hobetu, gainera batzuk irristakorrak egoten dira (Adibideak: Etxaditik
Axular ikastolara doan bidearen azken zatia egoera txarrean dago, farora doan errepidea,
Pagolako abiadura murrizteko batxeak gutxitu, Guardaplata bidea …)
• Segurtasuna hobetu oinezkoentzat: segunderoa duten semaforoak, itxaron guneak
mugatu…
• Hiriko “puntu beltzetan” neurriak hartu.
• Ezinduen irisgarritasuna kontuan izan.
Energia eta argiztapena:• Hiriko gune desberdinetan argiaren intentsitatea
kontrolatu eta optimizatu, baita Donostia 2016
proiektuko ekitaldietan.
• Hiriko argi kutsadura gutxitu sentsore edo lanpara
bereziekin, beti ere pertsonen segurtasuna bermatuz
(trakoa, erasoak…).
• Besta hainbat hiri handietako proiektuak ezagutu eta
partekatu.
Argazki saritua
9
8/17/2019 DONOSTIA_Buletina2016 EUS IMP.pdf
5/6
8
ETA UDALARI ZER?
Gure elkarketa, hau da, ikasleen arteko FOROA, Apirilaren 27an izan zen, Cristina Enean ere. Alde batetik
DBHko 1. zikloa, bestetik DBHko 2. zikloa eta azkenik batxilergoa eta formazio zikloak. Azpitalde bakoitzak
egindako lana jakitera eman zien beste taldekideei eta denen artean orain aurkeztuko dizkizuegun
proposamenak adostu genituen. Hauek ere multzoka aurkeztuko dizkizuegu. Hona hemen:
Aisialdi guneak:• Berdegune, parke eta zuhaitz gehiago nahi ditugu hirian. Baita hiri baratzak hauetako gune
batzutan.
• Zerbitzu publikoak horrelako gunetan.• Ingurune egoki eta estaliak gazteentzat eguraldi txarra egiten duenerako.
• Iturr i eta birziklapenerako ontziak ipini eta hobetu, adibidez, groseko Gazteleku aurrean.
• Landaretza bertikala kokatu udal eraikinetan.
• Kirola egiteko aparatuak parkeetan.
Bidegorri sarea:• Bidegorri sarea handitu eta seinaleztapena
hobetu auzo guztietara (Aiete, Bidebieta…),
batez ere ikastetxe guztietara iritsi ahal
izateko. Iturri eta komunak gehitu puntu
batzuetan.
• Bidegorri eta errepide arteko babesa
hobetu.
• Bidegorritik doazen oinezkoei isunak jarri.
• Bizikletaren erabilera indartu: aldeko
kanpainen bidez, aparkaleku gehiago,
alokairu puntuak, igogailuak puntu
altuetara… orohar, bizikletaren erabilera
hobetu.
• Dbizi sisteman bizikleta kopurua gehitu
eta Mugi txartela ordainketa modua bezala
sartu. Bestalde, Dbizi geltokiak ipini ez
dagoen auzoetan (Aiete-Etxadi)
Garraio publikoa:• Autobus lerro gehiago auzo guztietara
iristeko, baita auzo batetik bestera
erdigunetik pasa gabe.
• Lurraldebus autobusen maiztasuna
handitu eta Amara Berrin geltokia.
• Kontzientziazio kanpainak egin bere
erabilera sustatzeko: prezioa gutxitu, batez
ere ikasleriarentzat, bizikletak eraman
ahal izatea edo horretarako moldatu,
maiztasuna eta ordutegia handitu.
5
• Zarata handia sortzen duten ibilgailuei isuna jarri.
• Ibilgailu pribatua gutxiago erabiltzeko marra zuzenak marraztu ikastetxeen sarreretan eta
udaltzaingoen presentzia areagotu behar den tokitan.
Garraio publikoa:• Autobus linea gehiago, maiztasun handiagoa eta prezio baxuagoa, batez ere auzoetara
(Aiete, Igeldo, Altza-Bidebieta…). Martuteneko ikasleriak dio auzo honetatik erdira autobusak
40 minutu pasatzen dituela.
• Pixkanaka autobus elektriko gehiago jartzea hiri lerrotan, zarata gutxitzeko eta erregai ez
kutsatzaileak erabiltzeko.
Hondakin eta edukiontziak:• Berri tu gure kaleetan dauden edukiontziak bai gure gurasoek eta bai guk birzikla dezagun,
hau da, kale eta parkeetako paper ontzi txikiak birziklatzeko aukera eman dezaten.
• Mugikor, jostailu, elektragailu txikiak bezalako objetuak jasotzeko guneak jarri hirian.
• Organikoa biltzeko edukiontzi marroi gehiago eta aldi berean ikastetxeetatik gertu egon
daitezen.
• Edukiontzi desberdinak maizago hustu hiria garbiago edukitzeko.
• Txakur kakekin dagoen arazoa konpondu.
Hainbat:• Bertako produktuen kontsumoa bultzatu. Erosketa-baleen banaketa proposamena hiri
bertako erosketa bultzatzeko.
• Aisialdi gunetan sortzen den zarata kontrolatu ahal den neurrian eta murriztu zaborra
jasotzen duen kamioiaren ordutegia sortzen duen zaratagatik ere.
• Intxaurrondo ikastolak bere jolas guneko sarea aldatzea eskatzen du baloia irten ez dadin.
Marrazki saritua
8/17/2019 DONOSTIA_Buletina2016 EUS IMP.pdf
6/6
6
Sarritan galdetu diogu gure buruari gure hiria bizitzeko leku aproposa den. Hirietako bizi-kalitatea
komunikabideetan maiz aipatzen den gai bat da, baina, nola jakin dezakegu gure hiria leku osasungarria
den?
Lehen Hezkuntzako ikasleak entzun eta gero, bigarren hezkuntzako ikasleen txanda iritsi da. Gure kasuan,
aurreko ikasleak egin duten bezala, gure hiriaren egoera aztertu dugu eta iazko gaietan sakontzeaz gain
guk ere “aztarna ekologikoaren” kalkuluan murgildu gara eta hiriko datu errealekin jokatu dugu:
• DBHko 1. mailan Hondakinen aztarnaren kalkulua burutu da,
• DBHko 2. mailan Ur kontsumoaren aztarnaren kalkulua eta
• DBHko 3. mailan Energia kontsumoaren aztarnaren kalkulua.
• Hortik aurrera, hiri adimenduak “Smart Cities” kontzeptuaren ulermenean sakondu dugu.
Aztarna kalkulatzerakoan ohartu gara, nahiz eta azken urteetan gure ur eta energia kontsumoak zertxobait
jaitsi eta hondakinen birziklaketa igo, oraindik asko dagoela egiteko.
Orohar ikasi dugu hiria pertsonentzat dela eta denentzat, beraz ezinduetan pentsatu behar dugula.
Ikastetxe bakoitza dagoen auzoa aztertu dugu “ikusteko begiekin”, bertan egon daitezkeen irisgarritasun
arazoak, espaloien egoera, kalearen garbitasun egoera eta bidegorrien presentzia edo eza. Horrela iritsi
gara aurreko iritzira.
Bestalde, jakin dugu Donostia, hiri adimendua, “Smart City” izateko lanean ari dela, jasangarritasuna,
ingurumena, garraioa, energia eraginkortasuna, informazioaren teknologia aurreratuenak... kontzeptu
hauen inguruan murgilduta. Talde batzuk eraikin adimendu hauetako bat bisitatu genuen eta konturatu
ginen zein garrantzitsua den teknologia garatzea eta jasangarritasuna sustatzea aldi berean. Bisitan ikusi
genuen nola optimizatu daitekeen eraikin baten energiaren erabilera.
Bigarren Hezkuntza
7
Beste bisita interesgarri bat hirian jarritako “aire kabina” baten bisita izan da. Eusko Jaurlaritzako teknikari
bat etorri zen kabina bat ireki eta azlpenak ematera.
Ohiko bisiten artean talde askok egiten dutena, D-Buseko instalazioetara, adin desberdinetarako bisita
egokitua. Bestalde, zarataren hitzaldia jaso zuten ikasle helduenek Donostiako udalaren teknikarien
eskutik eta saio interesgarri bat aurkeztu zitzaien gure irakasleei kalea aztertu ahal izateko.
Ahaztu gabe bizikleta txango eta mantenu tailerrak, hirian dauden ur araztegietara bisita, hondakinen
sailkatze plantara… Ikastalde bakoitzak landu duen gaiaren arabera burutu du bisita bat edo beste.
BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEENKONPROMISOAK:
Guk ere, txikienak egin duten bezala, udalari ezer eskatu aurretik gure konpromisoak hartu ditugu etalaburbilduta 10 esanguratsuenak aipatuko ditugu. Hona hemen zerrenda:
1. Bizikleta errespetuz gidatuko dugu, oinezkoei
kalterik egin gabe, beraz, ez ditugu espaloiak
erabiliko bizikletan goazenean eta bai bidegorriak.
2. Bizikletak leku egokietan aparkatuko ditugu.
3. Paper gutxiago erabiltzen saiatuko gara.
4. Bestalde, sortzen ditugun hondakinak birziklatzera
konprometitzen gara, bai gure patioetan sortzen
ditugunak, bai etxeetan, bai hiriko kale eta
berdeguneetan. Organikoa barne.
5. Oinez edota bizikletan ibiltzeari lehentasuna
emango diogu kotxearen aurretik, batez ere
eskolarako bidean.
6. Ura eta Energiaren kontsumoak murrizten saiatuko
gara, bai eskolan bai etxean.
7. Eta ez ditugu komunak zakarrontzi bezala erabiliko.
8. Auzoko dendetan erosteko ahaleginak egingo
ditugu eta bildukin gutxien dituzten produktuak.
9. Teknologia berriak modu egokian erabiliko ditugu.
10. Guk ikasitakoa eta gure konpromisoak zabalduko
ditugu.