Erlazino funtzinoa 2

Post on 17-Aug-2015

87 views 10 download

Transcript of Erlazino funtzinoa 2

Ikusmenaren organoa begia da.

Begi niniak, irisak, kristalinoa, erretinea eta ikusmen nerbioak dira begiaren zatiak.

Begi ninia: Argia begi niniaren bidez sartzen da.

Irisa: Irisa uzkurtu eta dilatatu egiten da, zenbat argi pasatuko dan graduatzeko.

Kristalinoa: objetuak fokuratzen dauz.

Erretinea: kristalinoak fokuratutako irudiak jasotzen dauz eta lehenengo irudia sortzen da hor.

Ikusmen nerbioak: erretinan sortutako irudia garunera eroaten dau.

Entzumenaren organoa belarria da eta hiru zatitan banatzen da: kanpoko belarria, erdiko belarria eta barruko belarria.

Belarriaren atalak:kanpoko entzumen hodiak, tinpanoa, mailua, ingudea, estriboak, barraskiloa eta entzumen nerbioak dira.

1- Soinua belarritik pasatzen da eta kanpoko etzumen hodietan aurrera egiten dau.

2- Soinua tinpanora heltzen da eta tinpanoan bibratzen hasten da.

3- Mailu, ingude eta estribo izeneko hiru hazurtxok osotutako kateak bibrazinoak jasoten dauz eta barruko belarrira helduazoten dauz.

4- Barraskiloak erdiko belarritik datozan bibrazinoak jasotzen dauz eta seinale bihurtu. Seinaleak entzumen nerbioen bidez garunera heltzen dira.

• Usaimenaren organoa sudurra da.

• Airea sudurretik sartzen da eta sudur hobietara doa.

• Airea pituitariara heltzen da eta horrek usain sentsatzinoak garunera igaroten dauz, usaimen nerbioen bidez.

• Dastamenaren organoa mihina da.

• Dastamen papilak mihinean dagoz eta horreen bidez zaporeak ezagutzen dira. Horreetan, informazinoa garuneraino eroaten daben dastamen nerbioak sortzen dira.

Ikumenaren organoa azala da.

Azalaren atalak epidermisa eta dermisa dira.

Epidermisa azalaren goiko geruza da, dermisa azalaren erdiko geruza da eta geruza horretan dagoz ikumen sentsazinoak jasoten dabezan nerbio amaierak.

Nerbio sistema: neuronak, entzefaloak eta bizkarrazur muinak osotzen dabe.

Nerbio sistemak zentzumenek ezagututako informazinoa jasotzen dau lokomozino aparatuak gauzatu daizan.

Nerbio sistema ehunak neurona izeneko zelula berezi batzuez osotuta dagoz.

• Nerbio sistema zentrala entzefaloz eta bizkarrazur muinaz osotuta dago.

• Entzefaloa: garunaz, zerebeloaz eta bizkarrazur erraboileaz osotuta dago.

• Garunak: oroimenak, emozinoak eta borondatezko ekintzak kontrolatzen dauz.

• Zerebeloak: orekea eta mogimendua koordinatzen dauz.

• Bizkarrazur erraboileak: entzefaloa eta bizkarrazur muina lotzen dauz eta ohartu bako mogimenduak kontrolatzen dauz.

• Bizkarrazur muina bizkarrazurraren barruan dago.

• Gorputz osoan zabalduta dagozan nerbioek osotzen dabe.

• Zentzumen nerbioek bost zentzumenek jasotako informazinoa entzefalora eroaten dabe.

• Nerbio motorrek entzefaloak erabikitako erantzuna muskuluetaraino eroaten dabe.

• Hazur sistemea edo eskeletoa gure gorputzari formea emoteaz eta eusteaz arduratzen da.

• Hazurrak organo gogorrak eta zurrunak dira. Hiru motatako hazur dagoz: zapalak, frotala adibidez, luzeak, adibidez, femurra eta laburrak, adibidez, kubitua. Hazur bi edo gehiage alkartzen diranean, artikulazinoak osotzen dabez, finkoak edo mugikorrak.

• Kartilagoak malguak eta gogorrak dira.

• Muskulu sistemea hainbat mogimendu egiten dabezan organo elastikoz osotuta dago.Muskuluak, uzkurtzean, laburtu egiten dira, eta, erlaxatzean, luzatu. Muskulu asko tendoien bidez hazurrei lotuta dagoz.

• Miopia eta hipermetropia begiko kristalinoaren akatsak dira. Miopiak urrun dagozan objetuak behar bezala fokuratzea galazoten dau, eta hipermetropiak hurreko objetuak fokuratzea oztopatzen dau.

• Begi lausoaren ondorioz, begiko kristalinoak gardentasuna galtzen dau eta, ikusmena murriztu egiten da.

• Erretinea askatzea erretinea zulatzea edo urratzea da, kolpe eta mogimendu zakarren ondorioz gertatu daiteke.

• Otitisa kanpoko belarriko edo erdiko belarriko handitasuna da. Bakterioel Eustakioren tronpen handitasunak sortu daikie, eta mina eta entzumena galtzea eragiten dau.

• Tinpanoa zulatzeak gorreria sortzen dau. Entzumen hodian objetuak sartzeagaitik edo soinu oso ozenen eraginez gertatu daiteke.

• Kausa fisikoak izan daikiez, Parkinson gaixotasunak edo Alzheimerren gaixotasunak. Gaixotasun horreek ohitura osasungarriei esker baztertu daitekez.

• Kausa psikikoen ondoriozkoak dira, depresinoa eta antsietatea. Gaixotasun horreek ohitura osasungarriei esker baztertu daitekez.

HAZUR SISTEMEN HAUZTURAKHAZUR SISTEMEN HAUZTURAK

• Hazur sistemen hausturak, hazurraren fisurea edo pitzadurea gertatzen danean edo erreumatismoak gertatu daitekez.

MUSKULU SISTEMA OKELA MUSKULU SISTEMA OKELA ETENAK EDO ZAINTIRATUAKETENAK EDO ZAINTIRATUAK

• Muskulu sisteman okela etenak edo zaintiratuak eragiten dabez kolpeek edo esfortzu handiek. Muskulu distrofia, gaixoeN mogitzeko gaisotasuna apurka-apurka mugatzen dauana.