18. LOTEKO LANAK GAUZATZEKO KONTRATUAREN PROZEDURA … · komunikazio sarea 6 Zenbateko hori...

44
Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 1 18. LOTEKO LANAK GAUZATZEKO KONTRATUAREN PROZEDURA IREKI BIDEZKO ESLEIPENA ARAUTUKO DUTEN BALDINTZA EKONOMIKO- ADMINISTRATIBOEN AGIRIA: KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SA-REN TITULARTASUNEKO TABAKO-FABRIKA IZANDAKO ERAIKINAREN KOMUNIKAZIO SAREA. I. KAPITULUA.- XEDAPEN OROKORRAK 1.- Kontratuaren xedea 1.1.- Kontratuaren xedea, printzipioz, 18. loteko lanak gauzatzea da: Donostiako tabako- fabrika izandakoa Kultura Zentro bihurtzeko zaharberritze arkitektonikoaren Proiektu Exekutiboko (Idom-ek idatzia; aurrerantzean, PROIEKTUA) Komunikazio Sarea. Hala ere, kontratuaren behin betiko xedea, obrei dagokienez, baldintza-agiri honetako 7. klausulan aurreikusitakoaren arabera zehaztuko da. 1.2.- Era berean, baldintza-agiri honetako 6. klausulan aipatutako epeetan instalatzen diren ekipoekin lotutako berme- eta mantentze-lanak ere kontratu honen xede izango dira. 1.3.- Kontratuaren esleipenduna eraikuntzako eta eraisketako hondakinen edukitzailetzat joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzako eta eraisketetako hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutako betebeharrak betetzearen ondorioetarako. 1.4.- Kontratu honetan aurreikusitako lanak egiten diren bitartean, obretan Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, SAk behar bezala baimendutako beste enpresa batzuek ere esku hartuko dutela aurreikusten da. Beraz, kontratu hau gauzatzeko, ezinbestekotzat jotzen da lote honen kontratista eta gainerako kontratistak erabat koordinatuta egotea. Jakingarri moduan, hona independenteki kontrata daitezkeen beste lote batzuk: Eraistea eta Desegitea. (esleitua). Aseguru-polizak. (esleitua). Kalitate-kontrola. (esleitua). Obra zibila. (esleitua). Aluminioa eta beira. (esleitua). Segurtasuna eta Osasuna. (esleitua). Bidegabeko sartzeen aurkako segurtasuna. (esleitua). (instalazio mekanikoak). (esleitua). Instalazio Elektrikoa. (esleitua). Sabaiak eta Trenkada lehorrak. (esleitua). Jasotze-ekipoak. (esleitua). Sarbideen egokitzapena. (esleitua). Segurtasun-sistema - Tentsio Ahula. (esleitua). CENTRO INTERNACIONAL DE CULTURA CONTEMPORANEA KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA Mandasko Dukearen pasealekua, 32 - Atotxa dorrea E20012 Donostia-San Sebastian Tel.: +34 943 011 311 [email protected] www.tabakalera.eu

Transcript of 18. LOTEKO LANAK GAUZATZEKO KONTRATUAREN PROZEDURA … · komunikazio sarea 6 Zenbateko hori...

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 1

18. LOTEKO LANAK GAUZATZEKO KONTRATUAREN PROZEDURA IREKI

BIDEZKO ESLEIPENA ARAUTUKO DUTEN BALDINTZA EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOEN AGIRIA: KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SA-REN TITULARTASUNEKO TABAKO-FABRIKA IZANDAKO

ERAIKINAREN KOMUNIKAZIO SAREA. I. KAPITULUA.- XEDAPEN OROKORRAK 1.- Kontratuaren xedea 1.1.- Kontratuaren xedea, printzipioz, 18. loteko lanak gauzatzea da: Donostiako tabako-fabrika izandakoa Kultura Zentro bihurtzeko zaharberritze arkitektonikoaren Proiektu Exekutiboko (Idom-ek idatzia; aurrerantzean, PROIEKTUA) Komunikazio Sarea. Hala ere, kontratuaren behin betiko xedea, obrei dagokienez, baldintza-agiri honetako 7. klausulan aurreikusitakoaren arabera zehaztuko da. 1.2.- Era berean, baldintza-agiri honetako 6. klausulan aipatutako epeetan instalatzen diren ekipoekin lotutako berme- eta mantentze-lanak ere kontratu honen xede izango dira. 1.3.- Kontratuaren esleipenduna eraikuntzako eta eraisketako hondakinen edukitzailetzat joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzako eta eraisketetako hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutako betebeharrak betetzearen ondorioetarako. 1.4.- Kontratu honetan aurreikusitako lanak egiten diren bitartean, obretan Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, SAk behar bezala baimendutako beste enpresa batzuek ere esku hartuko dutela aurreikusten da. Beraz, kontratu hau gauzatzeko, ezinbestekotzat jotzen da lote honen kontratista eta gainerako kontratistak erabat koordinatuta egotea. Jakingarri moduan, hona independenteki kontrata daitezkeen beste lote batzuk:

Eraistea eta Desegitea. (esleitua). Aseguru-polizak. (esleitua). Kalitate-kontrola. (esleitua). Obra zibila. (esleitua). Aluminioa eta beira. (esleitua). Segurtasuna eta Osasuna. (esleitua). Bidegabeko sartzeen aurkako segurtasuna. (esleitua). (instalazio mekanikoak). (esleitua). Instalazio Elektrikoa. (esleitua). Sabaiak eta Trenkada lehorrak. (esleitua). Jasotze-ekipoak. (esleitua). Sarbideen egokitzapena. (esleitua). Segurtasun-sistema - Tentsio Ahula. (esleitua).

CENTRO INTERNACIONAL DE CULTURA CONTEMPORANEA

KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA

Mandasko Dukearen pasealekua, 32 - Atotxa dorrea

E20012 Donostia-San Sebastian

Tel.: +34 943 011 311

[email protected]

www.tabakalera.eu

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 2

Azpiegitura Teknologikoa. (esleitua). Arotzeria Metalikoa. Zur-arotzeria. Fatxadak birgaitzea eta zaharberritzea. (esleitua). Pinturak eta akaberak (lizitazioan). Zinema Sistema (lizitazioan). Ikus-entzunezko sistemak. (esleitua). Altzariak.

Esparru berean edo inguruan gauzatzen diren beste lan batzuekin interferentziak ez sortzeko, kontratistak lan horietako enpresa kontratistekin koordinatuta aritu beharko du, eta egutegia eta instalazio fasean aurreikusitako lanen antolaketa egokitu beharko ditu, obra behar bezala eta hitzartutako epean gauzatuko dela bermatzeko. Kontratistak nahitaez bete beharko ditu Obraren Zuzendaritzak aipatutako koordinazioari begira emandako jarraibideak. Betetzen ez baditu, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, SA-k kontratua baliogabetu ahal izango du. Obraren Zuzendaritza ondokoek osatzen dute: Zuzendaritza Fakultatiboak eta Eptisa Ingeniaritza Zerbitzuak enpresak proiektuaren eta eraikuntzaren kudeaketa integratuko lanak egiteko izendatutako langileek. Tabakalerako eraikinaren lanak gauzatzen parte hartzen duten gainerako kontratistekin zehazki eta aldizka koordinatzea, baldintza-agiri honetan adierazitako moduan, eta Obra Zuzendaritzak horretarako emandako aginduak betetzea funtsezko kontratu-betebeharra da, 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren (aurrerantzean SPKLTB) 223.f) artikuluan aurreikusitakoa betetzeko. Betetzen ez bada, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, SAk kontratua baliogabetu ahal izango du. 2.- Erakunde kontratatzailea eta kontratazio-organoa 2.1.- Erakunde kontratatzailea Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, SA da (aurrerantzean, KGNZ). 2.2.- Kontratazio-organoa KGNZko Batzorde Betearazlea da. Horrek, hala badagokio eta aplikatu beharreko zuzenbide pribatuko arauei jarraiki, haren ustez egokiak diren pertsonei kontratuarekin lotutako jarduketa zehatz batzuk gauzatzeko berariazko ahalmena eman ahal izango die.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 3

3.- Araubide juridikoa eta jurisdikzioa Kontratua pribatua da. Prestaketari eta esleipenari dagokionez, Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiri honek eta PROIEKTUAk arautzen dute, eta aipatutako agiri horietan jaso gabekoan, KGNZren kontrataziorako barne-jarraibideek eta SPKLTBn horretarako zehaztutako arauek –botere esleitzaile gisa jarduten duten eta Administrazio Publiko ez diren sektore publikoko erakundeek egiten dituzten arauketa bateratuaren mendeko kontratuekin lotutako arauek, alegia–. Ondorioei eta iraungitzeari dagokienez, honako hauek arautuko dute kontratua: Agiri honek, PROIEKTUAK eta, horietan aurreikusi gabekoetan, zuzenbide pribatuko arauek; nolanahi ere, kontratua aldatzeari dagokionerako, SPKLTBren I. liburuko V. tituluan xedatutakoa aplikatu beharko da. Horrez gain, SPKLTB, 2009ko maiatzaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea partzialki garatzen duen 817/2009 Errege Dekretuak (aurrerantzean, 817/2009 ED), eta aipatutako araudietan jasotakoaren kontrakoa ez den bitartean, 2001eko urriaren 12ko Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Araudi Orokorra onartzen duen 1098/2001 Errege Dekretua (aurrerantzean, HAKLAO) aplikatuko dira baldintza-agiri honetan arauzko testu horiek espresuki aipatzen diren arlo guztietan. Beharrezkoa bada, kontratazio arloko errekurtso berezia jarriko da, SPKLTBko 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz. Errekurtsoa ebazteko eskumena errekurtsogileak aukeratutako organo eskuduna izango da, SPKLTBko 41. artikuluko 5. paragrafoan jasotakoaren arabera eskudunak diren guztien artean (hau da, KGNZrekin lotutako Administrazio Publikoei, hau da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, Gipuzkoa Lurralde Historikoko Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari, dagozkien organo eskudunak). Errekurtsoa jartzeko idazkia KGNZren kontratazio-organoaren erregistroan aurkeztu beharko da, edota errekurtsoa ebazteko hautatutako organo eskudunaren erregistroan. Kontratuaren ondorioei, betetzeari eta azkentzeari buruz alderdien artean sorturiko auziak ebazteko eskumena jurisdikzio-ordena zibilak izango du. 4.- Prezioa eta kalkulatutako balioa Lizitazioaren prezioa horrela banatzen da, kontratu-xedearen bi faseak kontuan hartuta:

a) Instalatzeko faseko lanei dagokien prezioa: gehienez ere ZAZPIEHUN ETA BERROGEITA HEMERETZI MILA BEDERATZIEHUN ETA LAUROGEITA HIRU EURO ETA BERROGEI ZENTIMO (759.983,40 €), BEZ gabe.

Lizitatzaileek kopuru hori txikitu ahalko dute beren proposamenean.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 4

Zenbateko horren barruan, gauzatze materialaren kostuez gain, horien % 13 gastu orokor gisa eta % 6 onura industrial gisa biltzen dira. Proposamen ekonomikoak ezingo du, inola ere, fase bakoitzerako adierazi den gehieneko lizitazio-prezioa gainditu. Proposamen ekonomikoan, aleko prezioen zerrenda jasoko du, eta prezio horiek aplikatuko dira kontratua gauzatu bitartean. Aleko prezioek obrak gauzatzeko beharrezkoak diren kostu guztiak barne hartzen dituzte, zuzenekoak eta zeharkakoak, baita zergak (BEZa izan ezik), tasak eta kontratua dela-eta sor daitekeen beste edozer gastu ere. Orientazio gisa, mugarik jarri gabe, eskainitako aleko prezioetan obrako unitate bakoitzean eta Proiektua osatzen duen gainerako dokumentazio teknikoan deskribatutakoa ez ezik, hauek ere barne hartzen direla kontsideratuko da:

a) Eskulana: soldatak, joan-etorriak, Gizarte Segurantzako kotizazioak, sariak, kalte-ordainak eta gainbalioak. 18. lotean aurreikusitako lanak gauzatzeko behar diren zerbitzuak eta lanak. Komunikazio Sarea.

b) Lan bakoitza gauzatzeko behar diren azterketen, obrako neurketen, kalkuluen, marrazkien eta fabrikazioko eta muntatzeko xehetasunezko planoen gastuak.

c) Ekipoek Berme eta Mantentze epean ondo eta seguru funtzionatzea eta kontserbatzea bermatzeko beharrezkoak diren ordezko piezen hornidura eta instalazio kostuak, bandalismo ekintzen ondorioz sortutakoak izan ezik.

d) Materialak, tresnak, erremintak, makinak eta garraiatzeko, jasotzeko, kokatzeko eta obran jartzeko bitartekoak, bai eta horien ondoriozko beste edozein gastu ere (zergak, mantentzea, kalteak edo galerak, garraioa, zamalanak, zaintza eta kontserbazioa, konponketak...).

Materialen kostuetan, lermak, urradurak, deformatzeak eta abar ere sartzen dira.

e) Hondakinak kentzeak eta kudeatzeak ekarritako gastuak, baita horien kudeaketa zuzena dokumentu bidez egiaztatzeak eta ingurumen-arloko organoak egiaztatutako erakunde independente batek hondakinak kudeatzeko prozedura egokia izan den egiaztatzeak eragindakoak ere.

f) Obrak gauzatzeko beharrezkoak diren zinbrien, zurkaitzen, sostenguen, aldamioen eta gainerako bitartekoen ondoriozko kostuak.

g) Likidazioaren zenbatekoaren % 3, hainbanaketa-kontu gisa, baldintza-agiri honetako 5. klausularen arabera Obraren Zuzendaritzak eta KGNZk kudeatu beharreko gastu arruntetarako (ekipoak instalatzeko lanetan bakarrik aplika daiteke). Lan guztien berezko beharrei erantzuteko behar besteko gaitasuna duen obraren kudeaketa teknikoa eta lanok zuzen bukatzeko behar diren bitarteko osagarriak (giza baliabideak zein materialak), horien izaera edozein dela ere.

h) Obra, inguruko sarbideak eta lursaila garbitzekoak. Obrek irauten duten denbora osoan, garbi eta txukun mantendu behar dira langunea eta inguruak. Obra entregatu aurretiko azken garbiketa Obraren Zuzendaritza Fakultatiboak xedatutako moduan egingo da.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 5

i) 21. klausulan adierazita dauden kontratistaren aseguru-polizen kostuetatik eratorritakoak.

j) 18. LOTERAKO laneko segurtasun- eta osasun-plana idazteko eta ondoren obran aplikatzeko gastuak. Komunikazio Sarea, laneko arriskuen prebentzioko goi-teknikari batek izenpetua.

k) Obrak osatzen dituzten edo horiek gauzatzeko beharrezkoak diren ekipo, instalazio, elementu eta material guztiak. Lanak behar bezala egiteko beharrezko material txikia eta osagarriak ere egongo dira eskainitako presioetan sartuta, baita beharrezko material, ekipo eta baliabide osagarri guztien garraioa, zamalanak eta mugimendu horizontal eta bertikalak ere.

l) Edozein abal motaren bermea (hondakinen kudeaketa, beste batzuk) emateak eta mantentzeak eragin ditzaketen gastuak.

m) Lanetako etxolak, bulegoak eta obrak gauzatzeko behar den beste edozein lantegi eta instalazio ipintzeak, mantentzeak, babesteak, konpontzeak, kentzeak eta birjartzeak eragindako kostua.

n) Espazio-arazoak tarteko, ezingo da lanen esparrura motordun ibilgailurik sartu, materialak garraiatzekoak edo muntatzekoak salbu; hortaz, salbuespen horrek eragindako kostuak barne hartuko dira, halakorik baldin badago.

o) Kontratuaren lizitazioaren eta formalizazioaren iragarki ofizialek eragindako gastuak, baita Jabetzak onartu beharko duen obraren informazio-panelarenak ere.

p) Agiri honetan aurreikusitako beste edozein gastu, edo Agiri honetan adierazitako jarduketen ondoriozkoak.

b) Berme eta Mantentze faseko zerbitzuei dagokien urteko prezioa: gehienez ere EHUN ETA HAMABOST MILA EURO (115.000,00 €), BEZ gabe.

Lizitatzaileek kopuru hori txikitu ahalko dute beren proposamenean. Eskainitako mantentze-lanen urteko prezioan sartutzat ulertuko dira zerbitzuen prestazioei datxezkien kontzeptu guztiak eta zerbitzuaren prestaziorako erabilitako langileei dagozkien gastu guztiak (hau da, soldatak eta Gizarte Segurantza, oporrak eta aparteko ordainsariak, bajengatiko edo eritasunengatiko ordezkapenak, banako istripu aseguruak, etab.), mantentze-lanak egingo diren instalazioetarako joan-etorrien gastuak, eta, berdin, zerga guztiak (BEZa salbu), aseguruak, lizentziak, baimenak eta gastu orokorrak. Halaber, mantentze-zerbitzuaren prezioan sartutzat ulertuko da ekipoen ordeztea, hala nola gastu elkartuak (bidaiak, ostatua, dietak) eta langileen joan-etorriak.

Kontratuaren balio estimatu osoa, SPKLTBren 88.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, MILIOI BAT EHUN ETA BERROGEITA BAT MILA BEDERATZIEHUN ETA LAUROGEI EURO ETA ZORTZI ZENTIMO (1.141.980,08 €) da, BEZa salbu. Kontratu osoaren iraupenerako izango da zenbateko hori, Berme eta Mantentze lanen faseari dagokionez; alegia, urtebeteko iraupena izango du, urte bateko luzapena izateko aukerarekin.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 6

Zenbateko hori Instalazio faseari dagokion prezioaren lizitazio-aurrekontuari % 20 gehigarria aplikatzearen ondoriozkoa da, dokumentu honen 7. klausulan zehaztutakoa betez. 5.- Prezioa.- Prezioak ziurtatzea eta berrikustea a) Instalazio faseko lanen prezioa: Instalatzeko lanen guztizko prezioa honela kalkulatuko da: benetan gauzatzen diren obraren neurketei esleipendunaren proposamen ekonomikoan zehaztutako aleko prezioak aplikatu behar zaizkie, horiei % 19 gehitu behar zaie gastu orokor + onura industrial gisa, eta % 3 kendu, hainbanaketa-kontu modura, instalazio-fasean barne hartutako lanen zenbatekoen gainean. Hainbanaketa-kontua KGNZk eta Obraren Zuzendaritzak kudeatuko dute, zuzenean eta esklusiboki, bien artean erabakitako gastuei aurre egiteko, obren gauzatzea behar bezala kudeatzearren edo lote bat baino gehiagoren gastu komunei aurre egitearren. Kontu hori ez da likidatuko. Eragiketaren emaitzari dagokion BEZa aplikatuko zaio. Egindako lanen zenbatekoa hilero egiaztatu beharko da, Kontratistak jaulkitako ziurtapenen bidez, hasieran baloratutako zerrenda oinarritzat hartuta. Kontratistak Zuzendaritza Fakultatiboari igorri beharko dizkio ziurtagiriak, dagozkion hilaren hurrengoaren lehendabiziko bost egunetan, eta Zuzendaritza Fakultatiboak jaso eta hamar eguneko epean balioztatu beharko ditu. Obraren Zuzendaritza Fakultatiboak aukera izango du dagokion ziurtapenetik beharrezkotzat jotzen duen kopurua gordetzeko, obraren bat akastuna dela antzemanez gero. Antzeman duen akatsa konpontzean, itzuli egin beharko du gorde duen kopurua. Ziurtapen bakoitzaren ordainketa obraren likidazioaren kontura egingo da, eta gauzatutako obraren amaierako neurketaren ondorioz egongo diren zuzenketen eta aldaketen mende egongo da. Aipatutako ordainketek ez dute adierazi nahi KGNZ ziurtapenak aipatzen duen obrarekin ados dagoenik, ez eta hori onartu eta jaso duenik ere. Kontratistak hala eskatzen badu eta KGNZ ados egonez gero, kontuan abal bidezko diru-sarrerak egin ahal izango dira. Abal horien testua KGNZren irizpideei jarraiki idatziko da eta horrek onartutako finantza erakunde batek emango du. Instalazio-fasean aurreikusitako lanen prezioak ez dira berrikusiko. PROIEKTUAN zehaztutako neurketen eta proposatutako soluzioen aldaerarik edo aldaketarik ez da onartuko. PROIEKTUAN agertzen den testuan eta/edo neurketan inolako aldaketarik egiten bada, egilea automatikoki lizitaziotik baztertuta geldituko da.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 7

b) Berme eta Mantentze faseko zerbitzuen prezioa: Zerbitzuen prezioa hilero ordaindu beharko da. Ordainduko den kopurua urteko adjudikazioaren prezioa Mantentze-faseko hamabi hileko kuotetan banatuta lortzen dena izango da. Eragiketaren emaitzari dagokion BEZa aplikatuko zaio. Prezioa hilero ordainduko da, enpresa kontratistak faktura zehatza aurkeztu ondoren, dagokion hilaren ondorengo 10 laneguneko epearen barruan. KGNZk emandako zerbitzuen prezioa zerbitzuei dagokien hilabetea amaitzen denetik hirurogei laneguneko epean ordainduko du, baldin eta faktura aurreko paragrafoan adierazitako epean jaulki bada eta KGNZren oniritzia badu. Berme eta Mantentze fasean aurreikusitako lanen prezioak ez dira berrikusiko. 6.- Gauzatzeko epea Instalazio-faseko lanak gauzatzeko aurreikusitako epea hiru hilabetekoa da (3 hilabete), zuinketaren egiaztapen-akta formalizatu eta biharamunetik kontatzen hasita. Berme eta Mantentze faseko zerbitzuak gauzatzeko aurreikusitako epea urtebetekoa da (1 urte), instalazio-faseko lanen gaineko berme-epea betetzen denetik zenbatzen hasita. Berme eta Mantentze faserako urtebeteko epea beste urtebetez luzatu ahal izango da, KGNZk kontratuaren hasierako iraunaldiko azken hiruhilekoan, jakinarazpen frogagarri bat helaraziz. 7.- Baldintza bereziak KGNZk bere kasa antzematen dituen eraikineko espazioen kudeaketarekin –eta bereziki, kudeaketa komertzialarekin– lotutako beharrak edo faktore zehazgaitzak direla-eta, gerta liteke banaketak edo geometriak aldatu edo doitu beharra egotea, eta aurreikusitako obra-unitateen magnitudea handituko edo murriztuko da ondorioz. Horrela gertatuz gero, KGNZk kontratua bere kasa aldatu ahal izango du, gehienez kontratuaren prezioaren % 20ko mugarekin; ondoz ondoko aldaketak daudenean, horiek guztiek ere ezin izango dute finkatutako mugaren % 20 gainditu. Kontratua aldatzeko prozedura Orri honetako 27. Klausulan finkatuko da. Hori guztia, SPKLTBko 107. artikuluan jasotako aldaketa-kasuak aplikatzeari kalterik egin gabe.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 8

II. KAPITULUA.- KONTRATAZIOA 8. - Esleitzeko prozedura Kontratua ekonomikoki onuragarriena den eskaintza aurkezten duen eskaintzaileari esleituko zaio, prozedura irekiaren bidez eta Agiri honetan zehaztutako balioespen-irizpideei jarraiki. 9. - Lizitazioaren publizitatea Lehiaketa hau Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta KGNZren kontratatzaile-profilean argitaratuko da. Kontratuaren esleipena KGNZren kontratatzaile-profilean emango da argitara. Kontratuaren formalizazioa Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta KGNZren kontratatzaile-profilean argitaratuko da. Honako webgune honen bitartez jo ahal izango da profil horretara: www.tabakalera.eu. Iragarkien zenbatekoa enpresa esleipendunaren kontura izango da, gehienez ere 3.000 eurora iritsi arte.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 9

10. - Kontratuak egiteko gaitasuna Jarduteko gaitasun osoa duten Espainiako edo atzerriko pertsona natural edo juridikoek egin ahal izango dituzte kontratuak KGNZrekin, betiere SPKLTBren 60. artikuluan zehaztutako kontratatzeko debeku-arrazoietako bat ere ez badagokie, eta, kaudimen ekonomiko eta finantzarioaz gain, gaitasun teknikoa edo profesionala dituztela frogatzen badute. Enpresa eskaintzaileek, halaber, kontratuaren xede den jarduera edo prestazioa gauzatzeko beharrezkoa den enpresa- edo lanbide-gaikuntza izan beharko dute, hala badagokio. Aldi baterako lan-enpresen lanbide-gaikuntza ez da kasuotarako baliozkoa izango. Pertsona juridikoak kontratuaren adjudikaziodun izateko ezinbestekoa izango da kontratuko prestazioak haien estatutuetan edo eratze-arauetan adierazitako helburuen, xedearen edo jarduera-esparruaren araberakoak izatea. KGNZrekin kontratatzeko ahalmena izango dute Europar Batasuneko Estatu kideetako enpresa ez-espainiarrek, baldin eta, ezarrita dauden Estatuko legeriaren arabera, dagokion prestazioa emateko gaituta badaude. Kasu horietan, SPKLTBko 58. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. Enpresa horiek dauden estatuko legeriak dagokion zerbitzua eman ahal izateko baimen bereziren bat eskatzen badu, edo erakunde jakin bateko partaide izatea eskatzen badu, enpresok baldintza hori betetzen dutela frogatu beharko dute. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako pertsona fisiko edo juridikoek, jarduteko gaitasuna dutela egiaztatzeko, Espainiako Diplomaziako Misio Iraunkorraren txostena aurkeztu beharko dute, edo enpresako egoitzaren lurralde-esparruari dagokion Kontsuletxeko Bulegoaren txostena. Txosten horren bitartez, justifikatu beharko dute atzerriko enpresaren jatorriko estatuak, funtsean, modu berdintsuan onartzen duela Espainiako enpresek hango Administrazioarekiko kontratazioetan parte hartzea, eta, halaber, SPKLTBren 3. artikuluan adierazitakoen pareko sektore publikoko erakunde, organismo edo entitateekiko kontratazioetan. Munduko Merkataritza Erakundearen Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa sinatu duten Estatuetako enpresek ez dute elkarrekikotasun-txostena aurkeztu beharrik izango. Erkidegotik kanpoko enpresek sukurtsal bat eduki beharko dute Espainian, haien eragiketetarako ahalordedunak edo ordezkariak izendatuta, eta Merkataritza Erregistroan inskribatuta ere egon beharko dute. Aldi baterako eraturiko enpresaburuen elkarteek KGNZrekin kontratuak egin ahal izango dituzte, xede horrekin eratu badira, eta ez dute eskritura publikoan formalizatuta egon beharrik izango, harik eta kontratua esleitzen zaien arte. Elkarte horiei SPKLTBko 59. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko zaie. Lizitatzaile guztiek ondoren adierazitako kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa, eta gaitasun teknikoa edo profesionala egiaztatu beharko dituzte:

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 10

- Azken bi urteetan, kontratuaren xede diren antzeko ezaugarriak dituzten

gutxienez lau (4) instalazio egin izana, eta horietako bakoitzaren balioa 300.000,00 euro edo gehiago izatea.

Halaber, eskaintzaileek honako giza baliabide hauek atxiki beharko dituzte kontratua gauzatzera, horretara bideratutako langileen artean: 1. Instalazio-faserako kontratuko arduradun bat: gutxienez bost urteko eskarmentua eduki

beharko du kontratuaren xedearen antzeko lanak egiten. 2. Obrako buru bat, instalazio-faserako: gutxienez 5 urteko eskarmentua eduki beharko du

kontratuaren xedearen antzeko lanak egiten. Haren dedikazioa % 100ekoa izango da. 3. Segurtasuneko eta osasuneko arduradun bat instalazio-faserako: laneko arriskuak

prebenitzeko goi-mailako teknikari prestakuntza izan beharko du, segurtasunean espezializatua, eta gutxienez 3 urteko eskarmentua.

4. Berme eta Mantentze lanetarako eta faserako kontratu-arduradun bat, gutxienez 5 urteko

eskarmentua eduki beharko duena kontratuaren xedearen antzeko lanak egiten. Konpromiso horrek kontratutik eratorritako funtsezko betebeharraren izaera izango du SPKLTBko 223. f) artikuluan aurreikusitako ondorioei dagokienez; beraz, eskaintzaileak betetzen ez badu, KGNZk kontratua baliogabetzeko aukera izango du. Kontratua egin ahal izateko beharrezkoa den gaitasuna, aurretik aipatua, edo gutxieneko giza baliabide batzuk bideratzeko konpromisoa, hori ere aurretik aipatua, egiaztatzeko, beste erakunde batzuen gaitasunean eta baliabideetan oinarritu nahi duten lizitatzaileek, haiekin duten lotura juridiko mota edozein dela ere, notarioaren aurrean emandako idazki bat aurkeztu beharko dute (VII. ERANSKINEAN jasotako ereduaren arabera). Haren bitartez, enpresa inplikatuek adierazi behar dute lizitatzaileak parte hartuko duen lizitazioaren baldintza guztiak ondo ezagutzen dituztela eta aipatutako gaitasunaren jabe direla, horren frogagiri bat barne hartuta (12.1.c) klausulan aurreikusitako moduan), eta, era berean, adierazi behar dute lizitatzaile hori esleipendun gertatuz gero haren esku kontratua gauzatzeko behar diren baliabide guztiak jartzeko borondate atzeraezina dutela (Kode Zibileko 1257.2 artikuluan xedatutakoa espresuki onartuta; Administrazioak espresuki baimendu behar du haiek ordezkatzea edo aldatzea). Aipaturiko idazkia aurkeztuz gero, KGNZk konpromiso hori onartuko du, dagokion eskaintzailea esleipenaren irabazle gertatzen bada.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 11

11. - Bermeak a) Behin betiko bermea Enpresa esleipendunak, bere gain hartutako betebeharrak beteko dituela bermatzeko, esleipenaren zenbatekotik instalazioaren faseari dagokion prezioaren % 5eko behin betiko bermea eratu beharko du, BEZa kanpo. Ekonomikoki onuragarriena den eskaintza aurkeztu duen eskaintzaileak hamar egun balioduneko epean eratu beharko du berme hori, KGNZk egindako errekerimendua jaso ondoko egunetik aurrera zenbatuta. Bermea SPKLTBko 96. artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan era daiteke. Abal gisa eratzen bada, baldintza-agiri honetako I. ERANSKINEAN jasotako eredura egokituko da. Ezingo dira baliabide elektronikoak erabili bermea eratu dela frogatzeko. Instalazio-faseko lanen gaineko bermea SPKLTBko 102. artikuluan xedatutako moduan itzuliko da, bermealdia (urte 1) amaitu eta enpresa kontratistak kontratuko betebehar guztiak bete ondoren. Instalazio-faseko bermea itzultzeko egintzan, kontratistak KGNZri esleipenaren zenbatekoan Berme eta Mantentze faseari zegokion prezioaren % 10eko bermea emango dio, laneko fase horretarako hartutako konpromisoak beteko dituela bermatzeko. Bermea eratzeari eta itzultzeari dagokienez, instalazio-faserako bermeari buruz adierazitakoa beteko da. Enpresa kontratistak ordaindu beharreko zigorrak edo kalte-ordainak atal honetan xedatutakoaren arabera eratutako bermeen kontura gauzatzen badira, kontratistak berrezarri edo handitu egin beharko du berme hori, dagokion zenbatekoan, zigorrak edo kalte-ordainak gauzatzen direnetik hamabost egun naturaleko epean. Hala egiten ez badu, kontratua suntsitu egin ahal izango da. b) Berme osagarria Gainera, instalazio-faseko ziurtagirien ordainketei dagokienez, hartutako konpromisoak betetzeko bermearen osagarri, KGNZk kontrata bakoitzeko gauzatze-zenbatekoaren % 5eko atxikipen bat egingo du, gordailu gisa (BEZ gabe). Aipatutako atxikipenetan metatutako zenbatekoa instalazio-faseko lanen bermealdia bukatutakoan itzuliko zaio kontratistari. c) Hondakinen kudeaketa Hondakinen kudeaketaren arloko lege-betebeharrak eta eskaintzan bere gain hartutako betebeharrak bermatzearren, KGNZk eskatzen duenean, enpresa esleipendunak 20.000 €-

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 12

ko berme bat eratu beharko du, KGNZren aldekoa, edo kasuan kasu, Donostiako Udalaren alde, eta beharrezkoa bada, KGNZren irizpideen arabera, instalazio-faseko bermealdia bukatu ondoren arte eutsiko dio. 12. - Proposamenak eta agiriak aurkeztea Proposamena aurkezten duen eskaintzaileak oso-osorik onartzen ditu agiri hau eta PROIEKTUA, inolako salbuespenik gabe. Eskaintzaile bakoitzak eskaintza bakar bat aurkeztu ahal izango du. Halaber, ezin izango du beste eskaintzaile batzuekin aldi baterako elkartuta eskaintzarik aurkeztu, bakarka aurkeztu badu, ezta aldi baterako elkarte batean baino gehiagotan egon ere. Arau horiek urratzen dituen enpresak izenpetutako eskaintzarik ez da onartuko. Bai agiri hau, bai PROIEKTUA, KGNZren bulegoetan aztertu ahal izango dira (Mandasko dukea 32, Atotxako dorrea, 20012 Donostia), egun baliodunetan, 9:00etatik 13:00ak arte, lehen lizitazio-iragarkia argitaratu ondoko egunetik aurrera, eta proposamenak aurkezteko epe osoan zehar. Era berean, baldintza-agiri hau eta PROIEKTUA aipatutako datatik aurrera, epe berean, KGNZren kontratatzailearen profilean ere eskuratu ahal izango dira (www.tabakalera.eu). Eskaintzak aipatutako KGNZren bulegoetan aurkeztu beharko dira, 2015eko martxoaren 16(e)ko 13:00ak baino lehen. Ordu horren ostean aurkeztutako eskaintzarik ez da onartuko. Kontuan hartu hurrengo ohar hauek: Eskaintzak eskura eman behar dira; postaz bidalitako eskaintzarik ez da onartuko. KGNZren bulegoetan ez da konpultsatzeko izapiderik egingo. Ondoren aipatuko ditugun gutun-azalekin batera, eskaintzaileek III. ERANSKINEKO ereduaren araberako idazki bat aurkeztu beharko dute, aurkeztutako eskaintzaren sarrera gisa. Eskaintzak hiru gutun-azal itxitan aurkeztu beharko dira. Gutun-azalak itxita aurkeztuko dira, eta eskaintzaileak edo hura ordezkatzen duen pertsonak sinatuta egon behar dute. Eskaintza aurkezten duen enpresaren izena, telefono- eta fax-zenbakia, helbide elektronikoa eta izenburu hau jarri behar dira: «18. LOTEKO LANAK EGIKARITZEARI BURUZKO PROZEDURA IREKI BIDEZKO KONTRATAZIO-PROZESUAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA: KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SA-REN TITULARTASUNEKO TABAKO-FABRIKA IZANDAKO ERAIKINAREN KOMUNIKAZIO SAREA», hori guztia modu ulergarrian idatzita. Gutun-azal bakoitzean, dagokion edukia ere adieraziko da; honako hau, zehazki:

1. gutun-azala: Kontratatzeko gaitasuna

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 13

2. gutun-azala: Proposamen teknikoa 3. gutun-azala: Proposamen ekonomikoa

Ondoren adierazitako agiriak jaso beharko dituzte: 12.1.- 1. gutun-azala: Kontratatzeko gaitasuna 1. gutun-azalean, honako agiri hauek jasoko dira: a) Eskaintzailearen eta, hala badagokio, bere ordezkariaren jarduteko gaitasunaren egiaztagiriak

Pertsona juridikoak diren enpresen jarduteko gaitasuna eratze-agiriaren edo eskrituraren bidez, estatutuen bidez edo sortze-egintzaren bidez egiaztatuko da, jarduera erregulatzeko arauak bertan jasota, eta, hala badagokio, pertsona juridiko motaren arabera, dagokion erregistro publikoan izena emanda.

Enpresa pertsona fisikoa bada, nortasun-agiri nazionala aurkeztu beharko du, edo dagokion Estatuan eginkizun hori duen dokumentua.

Beste baten izenean agertzen direnek edo eskaintzak sinatzen dituztenek NANaren edo dagokion Estatuan eginkizun hori duen agiriaren kopia aurkeztu beharko dute, bai eta horretarako behar besteko ahalordea ere. Enpresa pertsona juridiko bat baldin bada, ahalordeak Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon beharko du. Nolanahi ere, egintza jakin baterako ahalordea izanez gero, ez da beharrezkoa izango Merkataritza Erregistroan inskribatuta egotea, Merkataritza Erregistroko Erregelamenduaren 94.1.5 artikuluan xedatutakoari jarraiki, edo kasuan kasuko forma juridikoaren arabera dagokion Erregistro Publikoan.

Europar Batasuneko Estatuetako enpresaburu ez-espainiarrek, jarduteko gaitasuna frogatzeko, ezarrita dauden Estatuko legeriaren arabera dagokien erregistroko inskripzioa aurkeztu beharko dute, edota zinpeko aitorpen edo ziurtagiri bat, aplikatzekoak diren Europako Erkidegoko xedapenen arabera (Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 9. artikulua).

Gainerako enpresaburu atzerritarren jarduteko gaitasuna frogatzeko, berriz, dagokien estatuan Espainiak duen diplomazia-misioak emandako txostena edo enpresak egoitza duen lurralde esparruko kontsuletxeko bulegoak emandako txostena aurkeztuko da. Txosten horren bitartez, justifikatu beharko dute atzerriko enpresaren jatorriko estatuak, funtsean, modu berdintsuan onartzen duela Espainiako enpresek hango Administrazioarekiko kontratazioetan parte hartzea, eta, halaber, SPKLTBren 3. artikuluan adierazitakoen pareko sektore publikoko erakunde, organismo edo entitateekiko kontratazioetan. Kontratua egiteko, beharrezkoa izango da, gainera, enpresa horiek Espainian sukurtsala irekita izatea, beren eragiketetarako ahaldunak edo ordezkariak izendatuta izatea, eta sukurtsalak Merkataritzako Erregistroan izena emanda egotea. (HAKLEOren 10. artikulua)

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 14

Munduko Merkataritza Erakundearen Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa sinatu duten Estatuetako enpresek ez dute elkarrekikotasun-txostena aurkeztu beharrik izango.

Aldi baterako elkarte baten barruan esku hartu nahi duten enpresaburuek elkartea eratzen edo eratuko dutenen izenak eta ezaugarriak adierazi beharko dituzte, bai eta bakoitzaren partaidetza ere, eta esleipendun gertatuz gero aldi baterako enpresa elkartea eratzeko konpromisoa hartzen dutela ere adierazi beharko dute. Aldi baterako batasun baten barruan parte hartu nahi duten enpresariak solidarioki behartuta egongo dira, eta kontratuak eragindako eskubideak erabiltzeko eta betebeharrak betetzeko behar beste ahalmen duen ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute hura amaitu arte; halere, zenbateko esanguratsuko kobrantzak eta ordainketak egiteko ahalorde mankomunatuak ere eman ahal izango dituzte. (SPKLTBko 59. artikulua)

Enpresaburuen aldi baterako elkarteko kide guztiek egiaztatu beharko dituzte hala jarduteko gaitasuna nola kaudimen ekonomiko, finantzario, tekniko edo profesionala, Agiri honetan xedatutakoaren arabera.

ABEEn elkartuta aurkezten diren enpresaburuei dagokienez, kaudimena edukitzeko baldintza betetzen duten balioesteko eta ebazteko, enpresaburu bakoitzaren ezaugarriak metatuta hartuko dira kontuan.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, VI. ERANSKINEKO ereduaren araberakoa, eskaintzaileak SPKLTBko 60.1 artikuluan ezarritako kontratatzeko debekurik ez duela dioena. Adierazpen horretan, honako hau izango da barne: eskaintzaileak indarreko xedapenetan ezartzen diren zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dauzkalako berariazko adierazpena, eta, bestalde, proposamen ekonomikorik onena aurkeztu duen eskaintzaileak KGNZk horretarako egindako eskaera jaso eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko du betebehar hori betetzen duelako zuribidea. c) Baldintza-agiri honen 10. klausulan adierazitako kaudimen ekonomiko, finantzario, tekniko eta profesionalaren egiaztagiria. Honako bitarteko hauen bidez egiaztatuko dira kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa, eta gaitasun teknikoa edo profesionala:

Azken bi urteetan, kontratazioaren xede direnen antzeko gutxienez lau (4) instalazio egin izanaren eta horietako bakoitzaren zenbatekoa 300.000 euro edo gehiago izatearen zinpeko adierazpena, egindako instalazioen zerrenda, bezero-izena, kokapena, zenbatekoa eta guztien amaiera-data zehaztuta.

d) Kontratua gauzatzera atxikitako langileen artean, agiri honen 10. klausulan adierazitako giza baliabideak atxikitzeko konpromisoa

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 15

Eskaintzaileek, kontratua gauzatzera atxikitako langileen artean, Agiri honen 10. klausulan adierazitako giza baliabideak atxikitzeko konpromisoa aurkeztu beharko dute. Atxikitako pertsonen izenak jakinaraziko dituzte, bai eta haien titulua, esperientzia-urteak eta beharrezko eskarmentua dutela justifikatzeko curriculum vitaea ere, egindako lanak zehatz-mehatz azalduta; gauza bera egingo dute horiek lan egin duten erakundeei dagokienez. KGNZk beretzat gordetzen du eskubide hau: egokitzat jotako egiaztapen lan guztiak egin ditzake edo beharrezkotzat jotako agiri guztiak eska, eskaintzaileek aurkeztutako informazioa egiazkoa dela egiaztatzeko. Konpromiso horrek funtsezko kontratu-betebehar izaera izango du, SPKLTBko 223 f) artikuluan aurreikusitako ondorioei dagokienez; hortaz, eskaintzaileak konpromiso hori betetzen ez badu, KGNZk kontratua indargabetzeko aukera izango du. Kontratistak kontratuaren iraunaldi osoan eutsi beharko die adierazitako baliabideei, instalazio-fasearekin lotuta dagoen kontratuko arduradunaren kasuan izan ezik; izan ere, bere zerbitzuak instalazio-fasearekin batera bukatuko dira. Bitarteko horietan edozein aldaketa egin ahal izateko, KGNZren aurretiazko berariazko baimena jaso beharko du. e) Hala badagokio, notario-akta bat, aitorpen batekin, eskatutako gaitasuna edo giza baliabide jakin batzuk jartzeko konpromisoa egiaztatzeko lizitatzaileak beste erakunde edo bitarteko batzuen gaitasunean oinarritu nahi duen kasuan. Akta hori VI. ERANSKINean jasotako ereduaren arabera egingo da. Egoera horiek beste erakunde baten bidez ziurtatu badira, aurretik aipatutako c) eta d) ataletan aurreikusitako moduan egiaztatuko dira. f) Atzerriko enpresen kasuan, Espainiako ordena guztietako epaitegi eta auzitegien eskumenaren mende jartzen direla xedatzen duen adierazpena, kontratutik zuzenean edo zeharka sortutako gorabehera guztietarako; kasua suertatuko balitz, lizitatzaileak legokiokeen atzerriko jurisdikzioko foruari uko egingo liokeela ere jasoko du adierazpen horrek. Enpresa horiek aurkezten duten dokumentazioa gaztelaniara edo euskarara egongo da itzulita era ofizialean, APKLAOren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera. g) KGNZren jakinarazpenak jasotzeko lehenetsitako bitartekoa izendatzeko dokumentua, agiri honi IV. ERANSKIN gisa gehitutako ereduaren arabera. h) Lotutako enpresen edo enpresa-talde berekoen adierazpena. Eskaintzaileek adierazpen bat aurkeztu beharko dute, lizitaziora proposamenak aurkeztu dituzten talde bereko beste enpresak zehazten dituena –talde kontzeptua Merkataritza Kodearen 42.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 16

artikuluan xedatutako moduan ulertuta–; bestela, berariaz adierazi beharko dute taldeko beste enpresek ez dutela proposamenik aurkeztu. Hori guztia, Agiri honi III. ERANSKIN gisa erantsitako ereduaren arabera. Dokumentazio hori guztia jatorrizko agirien bidez aurkeztu beharko da, edota eskudun organoak behar bezala konpultsatutako kopien bidez. Oharra: Euskadiko Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden eskaintzaileek erregistroaren ardura duen legelariak emandako ziurtagiriaren kopia konpultsatua aurkeztu ahal izango dute, a) eta c) ataletan aipatutako dokumentazioaren ordez –12/1998 Dekretuak, otsailaren 3koak, arautzen du delako erregistro ofiziala–. Oharra: KGNZk beretzat gordetzen du eskubide hau: egokitzat jotako egiaztapen lan guztiak egin ditzake edo beharrezkotzat jotako agiri guztiak eska, eskaintzaileek aurkeztutako informazioa egiazkoa dela egiaztatzeko. Oharra: KGNZk aurkeztutako dokumentazioan zuzen daitezkeen akatsak edo hutsuneak ikusiz gero, gehienez ere hiru laneguneko epea emango du horiek zuzentzeko. Oharra: Enpresa horiek aurkezten duten dokumentazioa gaztelaniara edo euskarara egongo da itzulita era ofizialean, 1098/2001 EDaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera. 12.2.- 2. gutun-azala: Proposamen teknikoa Eskaintzaileek kontu berezia izan behar dute gutun-azal honetan jaso beharreko dokumentazioa prestatzeko orduan; bete egin behar dituzte edukiari eta formatuari dagokienez emandako argibideak. Horrez gain, ezin izango dute eskaintzaren alderdi ekonomikoak ezagutaraz edo iradoki ditzakeen erreferentziarik egin. Printzipio horiek betetzen ez dituzten eskaintzak ez dira onartuko, eta prozeduratik baztertuta geldituko dira. Gutun-azal horretan, proposamen teknikoa edo lanak gauzatzeko azterlana sartu beharko da, PROIEKTUAN aurreikusitakoari egokituta; bertan, lanei heltzeko modua azaldu eta justifikatu beharko da. Eduki eta ordena hauek izango ditu:

Instalazio-fasea.

1. Lizitatzaileak lanei heltzeko proposatutako moduaren deskribapena jaso beharko da, kontratuaren xede diren ekipoen ezaugarriak eta lanak egiteko baldintzak ezagutzen dituela erakutsita, eta memoria teknikoan jasotako «Irtenbidearen deskribapena» atalean jasotako kapituluen hurrenkeraren arabera. (Gehienez A-4 neurriko 12 orri, alde batetik).

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 17

2. Kontratistak berariaz adieraziko du zer marka eta eredu eskaintzen dituen, Baldintza Teknikoen Orriko zehaztapen tekniko eta materialei buruzko atalean adierazitako zehaztapenekin bat datozenak betiere, edota eskaintzaileek antzeko jo dituen beste batzuez ordeztu badira, horien aipamena ere egingo da. Azken kasu horretan, eskainitako marka eta modeloa adierazi beharko dira, baita konparazio-taula bat jaso ere, proiektuan jasotako markaren eta modeloaren eta lizitatzaileak proposatutakoen ezaugarri nagusien artean dauden aldeak azalduta.

Gehienez ere 2 A4 orritan, alde bakarretik idatzita, aurkeztuko da, kapituluka eta aurrekontuko obra-unitateka antolatuta, proiektuan zer ekipo ageri ziren eta zein proposatzen dituen eskaintzaileak haien ordez, inongo informazio ekonomikorik azaldu gabe.

3. Eskaintzaileak bere proposamenean aurreikusitako fabrikatzaileek igorritako homologazioak eta/edo ziurtagiriak, eskaintzailea bere produktuak instalatzeko, konfiguratzeko eta maneiatzeko egokituta egoteari buruz.

4. Lizitzatzailearen eskaintzan jasotako fabrikatzaileen ziurtagiria, lizitzatzaileari kontratuaren bi faseetan aholkularitza eta/edo laguntza teknikoa eskaintzeko konpromisoari buruzkoa.

5. Egin beharreko ekintzen deskribapena, hala badagokio, instalatutako ekipoen bermealdian (1 urte) funtzionamendu egokia ikuskatzeko edo bermatzeko. (Gehienez A-4 neurriko 4 orri, alde batetik).

6. Astekako eta hilabetekako egutegia dakarren lan-programa, non ikusi ahal izango baitira jardueren banakapena, elkarren arteko korrelazioa eta instalazio-faseko lanak zatikako eta osokako zein epetan burutzea proposatzen duen. (Gehienez A-1 neurriko 1 orri).

7. Azalpenezko txostena, lanen sekuentzia jardueraren arabera adieraziz, baita zenbat giza-baliabide eta baliabide material bideratuko dituen ere, lan-programa justifikatzen duen baliabide bakoitzaren errendimendua zehaztuta. (Gehienez A-4 neurriko 3 orri, alde batetik).

Berme eta Mantentze fasea.

1. Lanak gauzatzeko moduaren deskribapena; lizitatzaileak onartutako Berme eta Mantentze faseko eragiketetako jardute-sistematika eta jazoeren aurreko erantzun-denbora. (Gehienez A-4 neurriko 8 orri, alde batetik).

2. Asteko egutegi formatu batean, urtebetean egitekoa den eragiketen plangintza sistematizatuaren identifikazioa. (Gehienez A-1 neurriko 1 orri)

12.3.- 3. gutun-azala: Proposamen ekonomikoa Bertan, proposamen ekonomikoa jasoko da, agiri honetan V. ERANSKIN gisa ageri den ereduari zehatz-mehatz jarraituta. Gainera, eskaintzaileek ondokoa ere aurkeztu beharko dute:

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 18

Aurrekontu xehatua eta banakatua, PROIEKTUAN ezarritako aurrekontu-egituraren eta obra-unitateen arabera, unitate horietako bakoitzaren aleko prezioa adierazita, eta gauzatze materialaren zenbatekoan balioetsita. Horretarako, lizitazioaren agirietan, «Komunikazio Sarea-Preziorik gabeko aurrekontua» izeneko artxiboa dago, obrako unitateen enuntziatuak eta neurketak jasotzen dituena; eskaintzaileak argibide hauen arabera bete beharko du artxibo hori: Eskaintzaileak ez ditu ez obraren unitateak, ez emandako neurketa, ez aldez aurretik finkatutako partida-zenbatekoa aldatu behar. Datu edo enuntziatu horietakoren bat aldatzea lizitaziotik baztertzeko kausa izango da, edota, aldaketa horretaz esleipena egin ondoren jabetuz gero, kontratua indargabetzekoa. 13. - Eskaintzak balioesteko irizpideak 13.1.- Eskaintza ekonomikoa: 55 puntu Eskaintzen puntuaketa zehazteko, atal ekonomikoan, eskaintzaile bakoitzak lanaren fase bakoitzerako eskainitako prezioetan lortutako puntuaketa kalkulatuko da. Horretarako, fase bakoitzari puntuaketa hau emango zaio:

Instalazio-fasea: gehienez ere 47,77 puntu.

Berme eta Mantentze fasea: gehienez ere 7,23 puntu. Eskaintzaileak aipatutako fase bakoitzean lortutako puntuen batuketaren emaitza izango da atal honetan lortutako puntuaketa. Instalazio- eta mantentze-faseetarako eskaintza ekonomikoen puntuazioak modu proportzionalean kalkulatuko dira, ondorengo irizpideei jarraiki:

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 19

13.1.1. Instalazio-fasea. 47,77 puntu Batez besteko eskaintzaren kalkulua Batez besteko eskaintza kalkulatzeko, lizitaziora onartutako eskaintzen proposamen ekonomikoan adierazitako zenbatekoak batuko dira, eta emaitza, ondoren, kontuan hartutako eskaintzen kopuruaz zatituko da. Lizitazio motaren eta batez besteko eskaintzaren artean jasotako eskaintzak Maila horren barruan jasotako eskaintzek lortutako puntuazioak kalkulatzeko, interpolazio lineala egingo da, balio hauen barruan: Gutxieneko puntuazioa:

Lizitazio-tasa: .................................................................. 0,00 puntu

Gehienezko puntuazioa: Batez besteko eskaintza: 37,35 puntu

Batez besteko eskaintzaren eta batez besteko eskaintzaren % 90aren arteko eskaintzak Maila horren barruan jasotako eskaintzek lortutako puntuazioak kalkulatzeko, interpolazio lineala egingo da, balio hauen barruan: Gutxieneko puntuazioa:

Batez besteko eskaintza: 37,35 puntu

Gehienezko puntuazioa: Batez besteko eskaintzaren % 90aren balioa: 46,03 puntu

Batez besteko eskaintzaren % 90 baino balio txikiagoa duten eskaintzak. Maila horren barruan jasotako eskaintzek lortutako puntuazioak kalkulatzeko, interpolazio lineala egingo da, balio hauen barruan: Gutxieneko puntuazioa:

Batez besteko eskaintzaren % 90aren balioa: 46,03 puntu

Puntuaziorik handiena:

47,77 puntutik beherakoa

Batez besteko eskaintzaren % 90 baino balio txikiagoa duten proposamenak anormaltzat edo neurrigabetzat jo ahal izango dira. Horrelakoetan, proposamena aurkeztu duen eskaintzaileari entzunaldia egin beharko zaio, eskaintzaren balioespena justifikatzeko eta horren baldintzak zehazteko.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 20

13.1.2. Berme eta Mantentze fasea. 7,23 puntu Batez besteko eskaintzaren kalkulua Batez besteko eskaintza kalkulatzeko, lizitaziora onartutako eskaintzen proposamen ekonomikoan adierazitako zenbatekoak batuko dira, eta emaitza, ondoren, kontuan hartutako eskaintzen kopuruaz zatituko da. Lizitazio motaren eta batez besteko eskaintzaren artean jasotako eskaintzak Maila horren barruan jasotako eskaintzek lortutako puntuazioak kalkulatzeko, interpolazio lineala egingo da, balio hauen barruan: Gutxieneko puntuazioa:

Lizitazio-tasa: .................................................................. 0,00 puntu

Gehienezko puntuazioa: Batez besteko eskaintza: 5,65 puntu

Batez besteko eskaintzaren eta batez besteko eskaintzaren % 90aren arteko eskaintzak Maila horren barruan jasotako eskaintzek lortutako puntuazioak kalkulatzeko, interpolazio lineala egingo da, balio hauen barruan: Gutxieneko puntuazioa:

Batez besteko eskaintza: 5,65 puntu

Gehienezko puntuazioa: Batez besteko eskaintzaren % 90aren balioa: 6,97 puntu

Batez besteko eskaintzaren % 90 baino balio txikiagoa duten eskaintzak. Maila horren barruan jasotako eskaintzek lortutako puntuazioak kalkulatzeko, interpolazio lineala egingo da, balio hauen barruan: Gutxieneko puntuazioa:

Batez besteko eskaintzaren % 90aren balioa: 6,97 puntu Puntuaziorik handiena:

Gutxieneko eskaintza: .................................................... 7,23 puntu

Batez besteko eskaintzaren % 90 baino balio txikiagoa duten proposamenak anormaltzat edo neurrigabetzat jo ahal izango dira. Horrelakoetan, proposamena

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 21

aurkeztu duen eskaintzaileari entzunaldia egin beharko zaio, eskaintzaren balioespena justifikatzeko eta horren baldintzak zehazteko. 13.2.- Proposamen teknikoa: 45 puntu

Instalazio-fasea. (30 puntu) Oro har, 30 puntuko gehienezko puntuazioarekin baloratuko dira: lanen analisi tekniko egokia, egikaritzan sor litezkeen arazoak eta eskainitako marka eta ereduen egokitasuna, fabrikatzaileen homologazio eta/edo ziurtapenak eskaintzailearen produktuak maneiatzeko egokitasuna, fabrikatzaileei lizitatzaileari laguntza teknikoa eskaintzeko konpromisoak, bermealdian jarduteko proposamena eta behar bezala justifikatutako plangintza, orobat lizitatzaileak bere gain hartutako konpromisoak eta lehen aipatutako 2. gutunazaleko edukiarekin bat datorren proposamen teknikoko gainerako baldintzak. Eskainitako ekipoen modeloei dagokienez, eskaintzak baloratzeaz arduratzen den Ebaluazio Batzordeak irizten badio eskaintzaileak baliokidetzat jotzen dituen ekipo-proposamenak ez direla baliokideak, eta horrek eskatzen diren kalitate edo prestazioei eta/edo kontratatu beharreko lanetarako zehaztutakoei eragiten badie, eskaintza lizitaziotik kanpo utzi ahalko da, aurretiaz dagokion lizitatzaileari entzunaldia egin ostean. Proposamen teknikoan gutxienez 14 puntu lortzen ez dituzten eskaintzak lizitaziotik kanpo geldituko dira. Berme eta Mantentze fasea. (15 puntu) Jarduera-proposamen egokiei gehienez ere 15 puntu emango zaizkie, zerbitzuaren norainokoarekin eta sistematizazioarekin, kontrol-baliabideen ekarpenarekin eta gorabeheren aurrean, nahiz lehen aipatutako 2. gutunazaleko edukiaren araberako proposamen teknikoko beste muturreko kasuetan erantzuteko gaitasunarekin lotutako irizpideak aintzat hartuta.

Proposamen teknikoan gutxienez 7 puntu lortzen ez dituzten eskaintzak lizitaziotik kanpo geldituko dira.

14.- Proposamenak zabaltzea Ebaluazio Batzordeak 1. gutun-azalean aurkeztutako dokumentuak kalifikatuko ditu aldez aurretik. (Kontratuak egiteko gaitasuna) Garaiz eta forma egokian, eta horietan konpontzeko moduko akatsak edo ez-egiteak ikusiz gero, gehienez ere hiru egun balioduneko epea emango dio lizitatzaileari, aipatutako akatsak edo ez-egiteak zuzen ditzan. Zuzendu beharreko akatsak edo ez-egiteak posta elektronikoz jakinaraziko dizkio eskaintzaileari, IV. ERANSKINEAN adierazi duen helbidean.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 22

Jakinarazpen eta komunikazio guztietan erabiliko da bide hori, bestelako bide gehigarri batzuk erabiltzeko aukera baztertu gabe. Dokumentazioa kalifikatu ostean, eta hala badagokio, bertan hautemandako akatsak edo ez-egiteak zuzendu ostean, 2. gutun-azala irekiko da: (Proposamen teknikoa), Ebaluazio Batzordeak hura aztertu eta baloratuko du dokumentu honetan zehaztutako irizpideak kontuan hartuta, eta haren froga dokumentalak utziko ditu. Ebaluazio Batzordeak, proposamena egin aurretik, beharrezkotzat jotzen dituen txosten tekniko guztiak eskatu ahal izango ditu. 3. gutun-azala irekitzea: (Proposamen ekonomikoa) ekitaldi publiko batean irekiko da, KGNZren kontratatzailearen profilean adierazitako toki, egun eta orduan. Jendaurreko ekitaldia hastean, proposamen teknikoen balioespenaren emaitza jakinaraziko zaie bertaratutakoei. Ebaluazio Batzordearen buruak irakurri egingo ditu proposamenak, eta baztertu egingo ditu HAKLEOren 84. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak. Proposamen ekonomikoak zabaltzeko jendaurreko ekitaldia amaitu ostean, horiek aztertzen eta baloratzen hasiko da. Ebaluazio Batzordeak aurkeztutako proposamenen zerrenda helaraziko dio Kontratazio Organoari, neurrigabetzat edo anormaltzat jo ez badira, 13. klausulan ezarritako balioespen-irizpideen arabera beheranzko ordenan sailkatuta, eta ekonomikoki onuragarriena den eskaintza zein den adieraziko du. Proposamena egin aurretik, behar adina txosten tekniko eskatu ahal izango dituzte. Ebaluazio Batzordeak ekonomikoki onuragarriena den eskaintza identifikatzeak ez dio eskaintzaile horri KGNZren aurrean ezein eskubiderik aitortzen. 15.- Kontratua esleitzea Arau orokor gisa, Kontratazio Organoak Ebaluazio Batzordearen proposamenari jarraitu beharko dio esleipenduna hautatzeko. Hala egiten ez badu, Kontratazio Organoak arrazoitu egin beharko du proposamenetik aldentzeko hartutako erabakia, eta, hala badagokio, proposamenen behin betiko sailkapena egin beharko du. KGNZk honako agiri hauek aurkez ditzala eskatuko dio ekonomikoki onuragarriena den eskaintza aurkeztu duen eskaintzaileari, eta hamar egun balioduneko epea emango dio horretarako:

Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela justifikatzen duten agiriak.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 23

Baldintza-agiri honetako 11. klausulan aurreikusitako behin betiko bermea eratu izanaren ziurtagiria (esleipen zenbatekotik instalazio-faseari dagokion prezioaren % 5).

Eskaintzan hitzemandako giza baliabideak eta bitarteko materialak benetan edukitzearen egiaztagiria.

Eskatutakoa ez bada behar bezala betetzen adierazitako epean, ulertuko da lizitatzaileak erretiratu egin duela bere eskaintza, eta, kasu horretan, agiri berdinak eskatuko zaizkio hurrengo lizitatzaileari, eskaintzak sailkatuta gelditu diren ordenari jarraikiz. Kontratazio Organoak aipaturiko agiriak jaso eta hurrengo bost egun baliodunen barruan hartuko du kontratua esleitzeko erabakia, eta, gehienez ere, proposamenak ireki dituen egunetik kontatzen hasita hiru hilabeteko epean. Kontratazio Organoak ebazpen arrazoitu batean jasoko du esleipen-erabakia, eta eskaintzaileei jakinaraziko die, bai eskaintzaileak adierazitako lehentasunezko bitartekoaren bidez, bai kontratatzaile-profilean argitaratuta. 16.- Kontratua perfekzionatzea eta formalizatzea Kontratua formalizatzean burutuko da. Kontratua formalizatu aurretik, kontratuaren adjudikaziodunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

Lizitazio-iragarkien gastuak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

Hala badagokio, aldi baterako enpresa-elkartea legez eratu dela egiaztatzen duen agiria. Aldi baterako elkarte horrek ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko du, kontratutik eratorritako eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko behar besteko ahalmena duena.

Kontratua formalizatzeko, KGNZk errekerimendua igorriko dio esleipendunari, eskaintzaileei eta esleipendunari esleipena jakinarazi osteko hamabost egun balioduneko epea amaitu ondoren, hura formalizatu dezan; dokumentu pribatuan egin beharko du formalizazioa, bost egun naturaleko epean errekerimendua jaso ondoko egunetik aurrera zenbatuta. Nolanahi ere, esleipendunak kontratua eskritura publiko bihurtzeko eskaera egin ahal izango du; kasu horretan, haren kontura izango dira eragiketa horrek eragindako gastuak. Kontratuaren formalizazioa Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta kontratatzaile-profilean argitaratuko da, Formalizatzen den egunetik zenbatzen hasita gehienez berrogeita zortzi egun naturaleko epean. Kontratua formalizatzeko iragarkien gastuak kontratistaren kontura izango dira.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 24

17.- Kontratu-izaera duten agiriak Kontratu-izaera izango dute esleipenaren ondoren formalizatuko den kontratuak, Klausula Ekonomiko-Administratiboen Agiri honek, PROIEKTUAK eta esleipendunaren eskaintzak. Esleipendunak agiri horiek guztiak sinatu beharko ditu, beroiekin ados dela adierazteko. 18.- Kontratua betetzeko epeak Instalazio-fasean, esleipendunak zuinketa egiaztatzeko akta sinatu ondoko egunetik aurrera hasi beharko ditu lanak. Esleipendunak eskaintzan jasotako epe partzialak eta osoa bete beharko ditu. Epea betetzea ezinbesteko betebeharra da kontratistarentzat. Betetzen ez badu, kontratua indargabetu egingo da, KGNZk hala nahi izanez gero. Kontratua betetzeko epeak KGNZren ebazpen bidez baino ezin izango dira aldatu. Berme eta Mantentze faseari dagokionez, zerbitzuak instalatutako ekipoen bermealdia bukatzen den egunaren biharamunean ematen hasi beharko da. III. KAPITULUA.- KONTRATUA GAUZATZEA 19.- Kontratistaren betebeharrak Kontratistak honako betebehar hauek izango ditu:

Kontratatutako lanak eskaintzan proposatutako epeetan gauzatzea.

Segurtasun eta Osasun Planean onartutako neurriak ezartzea, baita Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak eginkizunak betez ematen dituenak ere.

Obra eta lursaila garbitzea; hondakinak kentzea eta kudeatzea.

Esleipendunak Berme eta Mantentze faserako proposatutako egutegia eta eragiketen plangintza sistematizatua betetzea.

Matxurak konpontzea, eskainitako asistentzia-epean. Epe horrek ezingo du inola ere lau (4) ordutik gorakoa izan, ohartarazpena jasotzen den unetik zenbatzen hasita.

Lanen fase bakoitzerako behin betiko bermea eratzea.

Hondakinen kudeaketari dagokion bermea eratzea.

Lizitazioaren publizitateari dagozkion gastuak ordaintzea.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 25

Bere eskaintzan hitzemandako giza baliabideak eta bitarteko materialak jartzea kontratua gauzatzeko.

Lan, Gizarte Segurantza eta laneko segurtasun eta osasun arloan indarrean dauden legezko xedapenak betetzea, baita kontratuak dakartzan lan-betebeharrak ere; hala, KGNZk ez du erantzukizunik izango arlo horretako ezein urraketarengatik.

Gutxienez kontratua gauzatu bitartean, kontratistak Agiri honen 21. klausulan eskatutako estaldurak eta aseguruak kontratatzea edo horiei eustea.

Kontratistak, obran, uneoro eskuragarri izan beharko du «Agindu Liburua»; Laneko Zuzendaritza Fakultatiboaren eskura izango da liburu hori, eta, bertan, obrek iraun bitartean izandako bisitak, gorabeherak eta aginduak jasoko ditu. Kontratistak jarraibide horiek hartu izanaren agiria sinatu beharko du, zuzenean edo ordezkariaren bidez.

Enpresa kontratista ondorengoez arduratuko da eta bere kontura izango dira:

a) Lanetako etxolak, bulegoak eta obrak gauzatzeko beharrezkoa den beste edozein lantegi, aldaketa eta instalazio ipintzeak, mantentzeak, babesteak, konpontzeak, kentzeak eta birjartzeak eragindako kostuak ordaintzea. Halaber, haren kontura izango dira instalazio horiei beharrezko energia elektriko, telefono, ADSL eta ur-harguneak, baita saneamendukoak ere, ezartzeko gastu guztiak, bai eta kontsumoagatik eta horniduragatik dagozkien kuotak ere.

b) Kontratuaren xedea betetzeko sortzen den beste edozein gastu ordaintzea, indarrean dauden xedapenen arabera, zergak, tasak eta kargak barne direla.

c) Kontratua gauzatzeko eragiketen ondorioz, KGNZri zein hirugarrenei eragindako kalteak ordaintzea; ez, ordea, kalte horiek KGNZren berehalako eta zuzeneko agindu batek eragindakoak izan direnean.

Klausula honetan aurreikusitako betebeharrak funtsezko kontratu-betebeharrak izango dira, SPKLTBko 223.f) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta, beraz, horiek ez betetzea kontratua baliogabetzeko kausa izango da, KGNZk hala nahi badu. 20.- Kontratua gauzatzea

Kontratistak arriskua bere gain hartuz jardungo du kontratua gauzatzerakoan.

Instalazio-faseko kontratua gauzatzeari ekingo zaio zuinketa egiaztatzeko akta formalizatu ondoko egunetik aurrera.

Obrak gauzatu, agiri honetan jasotako xedapenei estu-estu lotuta gauzatuko dira, eta kontratuaren oinarri den proiektuari ere estu-estu lotuta, eta obren zuzendari teknikoak eta kontratuaren arduradunak, bakoitzak bere eskumenen barruan, kontratuaren interpretazio teknikoa eginez kontratistari emandako jarraibideen arabera.

Kontratuari atxikitako langileak enpresa kontratistaren mende baino ez dira egongo, eta honek enpresaburu gisa dagozkion eskubide eta betebehar guztiak izango ditu horiei dagokienez. Horrela bada, kontratistak honako hauek bete beharko ditu lanetan erabiltzen dituen langileei dagokienez: Lan Legeriaren, Gizarte Segurantzaren Laneko

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 26

Arriskuen Prebentzioaren arloan indarrean dauden xedapenak, eta 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluan xedatutakoa. Xede horretarako, esparru horretan beharrezkoak diren prestakuntza-ikastaroak eman beharko dizkie langileei.

Enpresa kontratista arduratuko da, halaber, langileek segurtasunaren, higienearen eta laneko osasunaren alorrean indarrean dagoen araudia bete dezaten, eta Kontratazio Organotik etor daitekeen funtzionamendu orokorreko araudia bete dezaten. Enpresa Kontratistak, oro har, enplegatzaile gisa dagozkion betebehar guztiengatik erantzun beharko du, eta bere –edo bere azpikontratisten– eta langileen artean dagoen lan-harremana edo bestelako harremana (halakorik baldin badago eta langileentzat onuragarriagoa baldin bada) arautu eta garatzen duten arau guztiak ere bete beharko ditu. Hortaz, horietakoren bat ez betetzeagatik organo eskudunek ezarri ahal dizkioten isun, zigor edo edozein motatako erantzukizunek ez dute ondoriorik izango KGNZrentzat. Xedapen horiek guztiak betetzen dituztela zaintzea enpresaren betebeharra izango da, bai eta KGNZri edozein gorabeheraren berri ahalik eta lasterren idatziz jakinaraztea ere. Enpresa esleipenduna arduratuko da, halaber, langileek segurtasunaren, higienearen eta laneko osasunaren alorrean indarrean dagoen araudia bete dezaten, eta kontratuaren arduradunetik etor daitekeen funtzionamendu orokorreko araudia bete dezaten. Enpresa esleipenduna izango da erantzule bakarra edozein ezbehar edo erreklamazio (judizial edo estrajudizial) gertatzen bada, prestazioa ematen ari diren langileekin lotuta, bai bere langileekin, bai azpikontratatuta dituenekin, eta KGNZk ez du hartuko bere gain kontratistak zuzenean edo zeharka hartzen duen inongo erantzukizunik, lanari (segurtasuna, higienea eta laneko osasuna barne), Gizarte Segurantzari edo zergei dagokienez. Era berean, enpresa esleipenduna bakarrik izango da erantzule, zerbitzuak ematean sor litezkeen ezbeharren aurrean. Edozelan ere, enpresa kontratistak hemen ezarritako obligazioak bete ez dituelako KGNZk ordaindu behar duen edozein zenbatekoren kalte-ordaina eman beharko dio hari, hori ebazpen judizialean edo administratiboan ezarri arren. Kontratistak ingurumen arloko araudi aplikagarri guztia bete beharko du, bereziki eraisketetako hondakinen kudeaketari dagokionez.

Kontratuaren xede den prestazioak ez du barne hartuko ez berekin ekarriko KGNZk datu pertsonalak erabiltzea.

Horrela, kontratuak irauten duen bitartean enpresa esleipendunak, bere jardueren esparruan, egiten duen datu-pertsonalen tratamendu oro bere kabuz eta erabakiz egin duela ulertuko da, hau da, tratamendu horren erantzule gisa, beti Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta berau garatzen duen araudiaren arabera dagozkion betebeharrak bere gain hartuz.

21.- Kontratistaren erantzukizuna

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 27

Kontratista lanak behar bezala egin beharko ditu, horren erantzule izanik; hala, bere giza baliabideak eta bitarteko materialak erabiliko ditu horiek zaintzeko, lanetan bertan jarritako arduradunaren zuzendaritzapean. Lanetako sarbidea, lan eremuetako zirkulazioaren erregulazioa eta arriskutsuak izan daitezkeen guneak, eremu horretan zein inguruan, adierazteko beharrezko seinaleak ipini beharko ditu; halaber, lanen izaeragatik pertsonen eta ondasunen segurtasunerako behar diren neurri guztiak ere hartu beharko ditu. Zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren lanen ondorioz hirugarrenei sortutako kalte-galeren ordaina eman beharko du kontratistak. Aurrekoa gorabehera, KGNZk poliza hauek kontratatu beharko ditu instalazio-faseko lanek eta bermealdiak irauten duten aldi osorako:

Obraren eta instalazioen kalteak barne hartzen dituen Eraikuntzako Arrisku Orotako aseguru poliza; KGNZ zein enpresa kontratistak eta/edo azpikontratistak aseguratuko ditu, baita, oro har, lanetan esku hartzen duten pertsona guztiak ere. Aseguratutako zenbatekoa gauzatze materialaren balioaren % 100 izango da, BEZik gabe, honako frankizia hauekin: Orokorra: 6.000 € Diseinu, izaera eta mantentze akatsa: 12.000 € Terrorismoa: 25.000 €

Kontratuaren xedea diren lanak gauzatzearen ondorioz hirugarrenei eta horien ondasunei eragindako kalte-galeretatik eratorritako erantzukizuna babesten duen erantzukizun zibileko aseguru poliza; horrek barne hartuko ditu kontratistari eta azpikontratistei egotz dakizkiekeen kalteak eta, oro har, lanetan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztienak. Aseguratutako zenbatekoa 10.000.000 € da, frankizia hauekin: Orokorra: 6.000 € Kableak, eroanbideak eta mugakideak: Istripuaren % 10. Gutxienez 6.000 € eta gehienez 12.000 €.

Nolanahi ere, frankizien zenbatekoa kontratistaren kontura joango da, bai eta istripuen zenbatekoa, aseguru polizan ezarritako mugak gainditzen dituen zenbatekoan, eta haietan sartu gabeko ondasunei eta arriskuei dagokiena ere. Aseguru-etxeak kalteen eta istripuak kitatzeko akordioen gainean egindako tasazioa loteslea izango da kontratistarentzat. Kontratistak berehala emango dio KGNZri istripu edo gorabeheraren berri, espedientearen izapideak egin daitezen.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 28

Kontratistak KGNZri jakinarazi beharko dio kontratuan azaldutako lanen edukian, zenbatekoan eta/edo iraupenean gertatzen den edozer aldaketa, estaldura handitzeko eta/edo luzatzeko. Kontratistak gutxienez honako estaldura hauek eduki beharko ditu lanak gauzatzen dituen bitartean: a) Enpresa esleipendunak eta azpikontratistek Gizarte Segurantzan alta emanda eduki

beharko dituzte lanetan esku hartzen duten pertsona guztiak; halaber, dagozkien sektore-hitzarmenek zehaztutako bizi- eta istripu-aseguruaren baldintzak ere bete beharko dituzte.

b) Kontratua betetzeko beharrezkoak diren materialak, ekipoak eta tresnak garraiatzearen aseguru-kostuak kontratistaren kontura joango dira, baita makinei, ekipoei eta eraikitzeko baliabideei, lanetako behin-behineko instalazioei eta edozein parte-hartzaileren ondasunei, norberaren gauzei barne, egindako kalteen kostuak ere. Ondorioz, kontratistak berariaz eta guztiz salbuesten du KGNZ haren aurkako edozein erantzukizun eskaeratik.

c) Lanak gauzatzean erabiltzen dituzten eta Ibilgailu Motordunen Erabilpen eta Zirkulazioaren Legeari lotuta dauden ibilgailu guztiek nahitaez eduki beharreko erantzukizun zibila.

d) Kontratuan zehar aplikatu beharreko legeriaren arabera eskatzen den beste edozein aseguru, lanekin lotuta egon edo ez.

Berme eta Mantentze faserako aurreikusitako lanak egiten diren eperako, kontratistak erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat kontratatuko du. Poliza horrek hirugarren pertsonei eta beren ondasunei kontratua gauzatzearen ondorioz eragindako kalte-galeren erantzukizuna estaliko du. Poliza horrek, gutxienez, ustiapeneko bermea edo orokorra, patronala eta defentsa eta fidantzak edukiko ditu. Poliza horretako bermeen kalte-ordainaren muga ez da 1.000.000 eurokoa baino txikiagoa izango, istripuen kasuan, eta enpresaren gizarte-erantzukizunean biktima bakoitzeko azpimuga ere ez da 300.000 eurokoa baino txikiagoa izango. Kontratistak izenpetutako aseguru-poliza guztiek, aurreko atalean aipatutakoek, honako klausula hauek jaso beharko dituzte: Dagozkien aseguru-etxeek KGNZri idatziz jakinarazi beharko diote polizak aldatu edo ezeztatu aurretik haren adostasuna eta/edo ezeztapena eskuratzeko; gutxienez 30 egun lehenago jakinarazi beharko diote, eta ezeztapen edo aldaketa horrek ez du baliorik izango aurretiazko abisu hori bete edo KGNZk baimendu ezean. Aseguru-etxeek KGNZren eta/edo bere zerbitzupeko langileen aurkako subrogazio-eskubideei uko egiten dietelako klausula. Kontratistaren erantzukizun primario eta zuzena ezin izango da aseguratzaileen baldintzetara edo jardunera murriztu, egokitu edo subrogatu.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 29

Aipatutako aseguru horiek kontratatzeak ez ditu mugatuko kontratistak kontratuaren gainerako klausulen bidez bere gain hartutako betebeharrak eta erantzukizunak. Aseguru propioen kontratazio-baldintzak, aurretik eskatutakoaren arabera eta KGNZ erabat gogobetez ez betetzea, kontratua baliogabetzeko kausatzat hartuko da; hala, KGNZk eskubidea izango du jabetzak nahi duen moduan eta eskatutako epean kontratatuta ez dauden aseguruak kontratatzeko, kontratistaren kontura. Kontratistarentzat ezarritako betebehar horiek hark kontrataturiko azpikontratistak ere lotuko dituzte eta, oro har, kontratuaren xedeko lanetan parte hartzen duten guztiak; horrenbestez, kontratistak betebehar guztiak horiei guztiei helarazi egin beharko dizkie. 22.- Kontratuaren arduraduna Kontratuaren arduraduna KGNZko gerentea izango da; hari egokituko zaio, kontratuak esleitzen dizkion eskumenen esparruan, hura gauzatzen dela ikuskatzea, erabakiak hartzea eta beharrezko diren jarraibideak ematea, hitzartutako prestazioak behar bezala ematen direla bermatzeko. Enpresa esleipendunak nahitaez bete beharko ditu kontratuaren arduradunaren jarraibideak. Kontratuaren arduradunak dituen ahalmenek ez diete kalterik egingo Obraren Zuzendaritza Fakultatiboak dituenei. Kontratuaren arduraduna izendatzeak eta arduradun horrek bere ahalmenak baliatzeak ez du kontratista kontratuaren xedea behar bezala gauzatzeko betebeharretik salbuetsiko. Edonola ere, kontratistak ez du halako erantzukizunik izango, akatsak KGNZren edo Obraren Zuzendaritza Fakultatiboaren agindu zuzen baten ondorio direnean, eta kontratistak Zuzendaritzari zein KGNZri idatzizko berariazko erreserba helarazi dienean. Kontratuaren arduradunak, kontratua gauzatzen ari den edozein unetan, beste pertsona bati ematen badio haren funtzioak betetzeko ahalmena, kontratistari idatziz eman beharko dio izendapen horren berri. Era berean, arduraduna kontratua gauzatzen ari den edozer unetan ordeztu ahal izango da, kontratistari idatziz jakinarazita. KGNZk, bere langileen edo kontratuaren arduradunaren bitartez, edozer unetan egiaztatu ahal izango du kontratuaren xedea gauzatzen ari den; betiere, kontratistaren ordezkari batek lagunduta egin beharko du egiaztapen hori. Horiek guztiek askatasun osoa izango dute obra gauzatzen ari den tokietan sartzeko. Kontratistak laguntza profesionala emango dio KGNZri, kontratatutako zerbitzua aprobetxatzeari begira azalpenak edo informazioa emateko antolatutako bileretan. Laguntza horrek ez du kostu gehigarririk izango. 23.- Kontratuaren epeak eta zigorrak

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 30

Kontratista kontratua bere proposamenean ekipoak instalatzeko faseko lanak egiteko adierazi dituen epemuga partzial eta osoen barruan eta eskainitako lan-programan aurreikusitakoaren arabera betetzera behartuta dago, baina betiere egutegia eta lanen antolaketa 1. klausulan aipatzen den beste lan batzuekin koordinatzeko betebeharraren ondorioz egokitu beharraren mende egongo dira, eta klausula horretan aurreikusitako moduan egokitu beharko dira. Horrez gain, eskaini dituen mantentze-lanen plangintza eta gorabeheren aurreko erantzun-denbora bete beharko ditu. 23.1.- Ekipoak instalatzeko lanen epea kontrolatzea Kontratistak hamabostean behin eguneratu beharko du, nahitaez, kontratuko lan-programa, Obraren Zuzendaritzarekin batera, instalazio-faseko lanen benetako aurrerapena zehaztuz eta aurreikusitakoarekin eta kontratatutakoarekin alderatuz. Halaber, kontratistak txosten bat eman beharko dio, hamabost egunetik behin, Obraren Zuzendaritzari; horren bidez, txostenaren osteko hilean gauzatu beharreko lanak behar bezala egiteko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarria eskatuko dio. Zuzendaritza Fakultatiboak gehienez ere hamabost (7) egun naturaleko epea izango du txosten horretan azaldutako zalantzei idatziz erantzuteko. 23.2.- Atxikipenak eta zigorrak a) Instalazio-fasea: Kontratistak jasotze-ekipoak instalatzeko faserako eskaini duen epe partzialetakoren bat bete ez badu, bete ez duen mugarriari dagokion ziurtagirian egunean 3.000 euroko atxikipena egingo da atzeratzen den lanegun bakoitzeko, berau Obraren Zuzendaritzaren iritziz neurtuta. Zenbateko hori justifikatuta dago obraren azken epea zein epe partzialak funtsezkoak direlako, eta hala dira, besteak beste, gainerako kontratistekin koordinazio zehatza edukitzea funtsezkoa delako (Agiri honen 1. klausula). Kontratistak galdutako denbora berreskuratzen badu, itzuli egingo zaio atxikipena; alegia, hurrengo epe partzialean epeak betetzen baditu. Aipatutako berreskuratzea gertatu ez bada, instalazio-faseko lanak kitatu arte eutsiko zaio atxikipenari. Atxikipena kontrata gauzatzeko ziurtapenaren zenbatekoaren gainean egingo da. Ekipoak instalatzeko faseko berandutzagatiko atxikipenak fase horri dagokion esleipen-zenbatekoaren % 5era iristen badira, KGNZk kontratua baliogabetu ahal izango du, behin betiko berme gehigarria betearazi, edota beste zigor batzuk ezarrita gauzatzen jarraitzea erabaki. Kontratistak kontratatutako epe osoa betetzen ez duenean, egindako atxikipenak automatikoki zigor bihurtuko dira. b) Berme eta Mantentze fasea:

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 31

Kontratistak, berari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla-eta, gorabeheren aurrean erantzuteko gehieneko epean berandutu egin bada, gauzatzean akatsak egin baditu edo kontratuko beste edozein baldintza urratu badu, KGNZk kontratua 28. klausulan aurreikusten den moduan baliogabetzea edo gauzatzen jarraitzea erabaki dezake. Azken kasu horretan, kontratistak, kate-galerak sortuz gero dagozkion ordainak emateaz gain, modu metagarrian, ondorengo zigorrak ordaindu beharko ditu:

1.000 euro gorabeherengatik, eskainitako lan-plangintzan islatutako lanen gauzatzean akatsak egin edo gauzatzea ez betetzeagatik.

1.000 euro berandutze-ordu edo ordu-frakzio, gorabeherei erantzuteko eskainitako epea ez betetzeagatik.

23.2 epigrafe honetako a) eta b) ataletan aurreikusitako zigor guztiak metatu egingo zaizkie benetan eragindako kalte-galerei. Zigor horiek kontratistari ordaindu beharreko zenbateko osotik edo partzialetik kenduko dira zuzenean; edo, bestela, behin betiko berme gehigarritik, ziurtapenetik edo fakturatik kentzerik ez dagoenean. Kontratua indargabetzea edota gauzatzen jarraitzea erabakita ere, KGNZk, bere aldetik, lanak egoki iritzitako denboran jarraitzea erabaki ahal izango du, bere baliabideak erabiliz edo hirugarren batzuk kontratatuta; jarraipen horren kostuak kontratistaren kontura izango dira, klausula honetan kalteengatik, galerengatik eta gainerako eraginengatik aurreikusitako kalte-ordainei kalterik egin gabe. 24.- Ordaintzeko modua a) Instalazio-fasean: Instalazio-fasean egindako lanen zenbatekoa hilero egiaztatu beharko da, Kontratistak jaulkitako ziurtapenen bidez, hasieran baloratutako zerrenda oinarritzat hartuta. Kontratistak Zuzendaritza Fakultatiboari igorri beharko dizkio ziurtapenak, dagokion hilaren hurrengoaren lehendabiziko bost egunetan, eta Zuzendaritza Fakultatiboak jaso eta hamar eguneko epean balioztatuko ditu. Ziurtapen bakoitzaren ordainketa obraren behin betiko likidazioaren kontura egingo da, eta gauzatutako obraren amaierako neurketaren ondorioz egongo diren zuzenketen eta aldaketen mende egongo da. Aipatutako ordainketek ez dute adierazi nahi KGNZ ziurtapenak aipatzen duen obrarekin ados dagoenik edo hori onartu eta jaso duenik. Hileko ziurtapen bakoitzaren laburpena honela idatziko da:

xx zenbakidun jatorrizko ziurtapena, gauzatze materialaren kontzeptuan (A)

Kentzeko, aurretik ziurtatua (B)

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 32

xx zenbakidun ziurtapenaren batura, gauzatze materialaren kontzeptuan (C)

Gastu orokorrak eta industria onura, % 19 (C)ren gainean (D)

Batura (E)

Kentzeko, Hainbanaketa-kontuaren % 3, (E)ren gainean (F)

xx zenbakidun ziurtapena, guztira, kontrata gauzatzearen kontzeptuan (G)

BEZa, % 21 (G)ren gainean (H)

Atxikipena, gordailu gisa, hartutako konpromisoak betetzearen berme gehigarri gisa, % 5 (G)ren gainean (I)

Atxikipena epeak ez betetzeagatik (J)

Ordaindu beharrekoa, guztira, (G) + (H) – (I) – (J) (K)

Fakturak ziurtapena dagokion hilaren azken eguneko data izango du, eta bankuko transferentzia bidez ordainduko da egin eta hirurogei (60) eguneko epean. b) Berme eta Mantentze zerbitzuen fasean: Prezioa hilero ordainduko da, enpresa kontratistak faktura zehatza aurkeztu ondoren, dagokion hilaren ondorengo 10 laneguneko epearen barruan. KGNZk emandako zerbitzuen prezioa zerbitzuei dagokien hilabetea amaitzen denetik hirurogei laneguneko epean ordainduko du, baldin eta faktura bigarren paragrafoan adierazitako epean jaulki bada eta KGNZren oniritzia badu. 25.- Lanak jasotzea eta bermealdia Kontratua betetzat joko da kontratistak prestazioa osorik gauzatu duenean, kontratuan zehaztutako baldintzen arabera eta KGNZren nahierara. Instalazio-faseko prestazioak bukatzen direnetik gehienez ere bi hilabeteko epean, lanak jasotzeko egintza formal eta positiboa egingo da. Instalazio-faseko prestazioak aurreikusitako aginduen arabera gauzatu badira, KGNZk izendatutako Obraren Zuzendaritza Fakultatiboak jasotzat hartuko ditu, eta dagokion akta egingo du; orduan hasiko da instalazio-faseko bermealdia. Aurreko paragrafoan aipatutako prestazioak ez badaude jasotzeko moduan, halaxe adieraziko da aktan, eta Obraren Zuzendaritza Fakultatiboak antzemandako akatsak eta beharrezko diren jarraibideak zehaztuko ditu, eta akatsak zuzentzeko epe bat finkatuko du. Kontratistak ez baditu epe horretan zuzenketak egiten, beste epe bat eman ahal izango zaio, luzaezina, edota kontratua baliogabetu egingo da. Bermealdia urtebetekoa (1) izango da, obrak jasotzeko akta egiten denetik hasita. Instalazio-fasean, eta bermealdia amaitu arte, kontratista izango da ekipo, instalazio edo konfigurazioan antzemandako akatsen erantzule.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 33

Ekipoak instalatzeko faserako aurreikusitako lanen bermealdia amaitu baino hamabost egun lehenagoko epean, Obraren Zuzendaritza Fakultatiboak, kontratistak hala eskatuta, obren egoerari buruzko txostena egingo du. Txosten hori aldekoa bada, kontratista erantzukizun orotatik libre geratuko da, ondorengo paragrafoan ezarritako salbuespenetik izan ezik; bermea itzuli edo ezereztu egingo zaio, kontratua likidatu, eta, hala badagokio, ordaindu gabeko betebeharrak ordainduko zaizkio. Txostena aldekoa ez bada, ordea, eta antzemandako akatsak obra gaizki gauzatu izanaren ondorio badira eta ez eraikitakoa gaizki erabiltzearena, Obren Zuzendaritza Fakultatiboak, bermealdian zehar, eraikitakoa behar bezala konpontzeko jarraibideak emango dizkio Kontratistari, eta epe bat ezarriko dio lanak amaitzeko. Epe horretan, kontratistak obrak artatzeko ardura edukiko du, baina ez du jasoko dirurik bermealdia luzatzeagatik. Mantentze-faserako kontratatutako epea amaitu baino 15 lanegun lehenago, gutxienez, KGNZk mantentze-lanak jasotzeko eragozpenak bilduko dituen akta bat jaulkiko du, eta kontratistak 15 laneguneko epea izango du adierazitako gabeziak konpontzeko. Berme eta Mantentze faserako kontratatutako epea amaitutakoan, KGNZk lanak jasotzeko moduan daudela ikusi ondoren, formalki jasoko dira, dagokion aktaren bidez, eta aipatutako lanak babesten dituen behin betiko bermea itzuliko du. Berme eta Mantentze lanetarako kontratatutako epea bukatzen denean, KGNZren ustez, lanak ez badaude jasotzeko moduan, behin betiko bermea exekutatu ahal izango du eta hirugarren batekin beharrezko konponketak egin, kontratistaren kontrako erreklamazioak jartzeko aukera ere izanda. 26.- Kontratua lagatzea eta azpikontratatzea Kontratutik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izateko, KGNZk idatzizko baimen espresua eman beharko du aurretiaz; horrez gain, lagapen-hartzaileak lege-betebeharrak eta agiri honetan KGNZrekin kontratuak egiteko eskatzen diren betebeharrak bete beharko ditu, kaudimena egiaztatu beharko du, baliabideak eta bitartekoak jartzeko betebeharra bete beharko du, eta ez du kontratatzeko debekurik izan beharko. Hori guztia, lagapenaren prestazioari edo prestazioei dagokienez. Esleipendunaren eskaintzan zehaztutako lanak baino ezin izango dira azpikontratatu; gainerako lanak azpikontratatzeko, KGNZk idatzizko berariazko baimena eman beharko du aldez aurretik. Agiri honen 19. klausulan kontratistarentzat xedatutako betebeharrak azpikontratista guztiek ere bete beharko dituzte. 27.- Kontratua aldatzea Agiri honen 7. klausulan xedatutakoaren babespean gertatzen diren obra-kontratuaren aldaketak egin beharko ditu kontratistak. Aldaketek obra-unitate batzuk kentzea edo

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 34

murriztea badakarte ere, ez dute kontratuaren unitateko prezioak aldatzea eragingo, ezta erreklamazio ekonomikorako eskubiderik emango ere. Aldaketak nolanahi ere, obraren zuzendaritzak edo kontratistak eskatuta izapidetuko dira, honako datuok jasoko dituzten aldaketa-aginduen bitartez:

- Jaulkitze-data. - Aldaketa identifikatzea, uneko egoera eta etorkizunekoa azalduta. - Aurrekontu xehatua, aleko prezioak eta neurketak jasotzen dituena. - Zer ondorio izango dituen prezioan eta epean.

Baldin eta obra-kontratuaren aldaketak direla-eta, proiektuan aurreikusita ez zeuden obra-unitateak sartu behar badira, edo aldaketa horien ezaugarriak ezberdinak badira, erakunde kontratatzaileak alde bakarretik finkatuko du zein prezio aplikatuko zaizkien aldaketoi, aldez aurretik, kontratistari esateko dituenak entzunda. Kontratistak onartuko ez balitu, obra-unitateak ezarritako prezioan ordainduko dira, kontratuaren gauzapena eten gabe. Behin betiko prezioa zehaztea likidazioa egin arte atzeratuko da. Aldaketa horien gainean, kontratistak eskatuta egin beharreko aldaketak direnean ere, txostena egin beharko du obrako zuzendaritzak aldaketa gaitzen duten baldintzak dauden egiaztatzeko. Aipatutako txostena kontratazioko organoari aurkeztuko zaio –edota ondorio horietarako gaituta dauden pertsonei– irizpena eman dezan; eta aldaketa-aginduan jasotako aldaketa onartu beharko du. Esku hartzen duten alderdi guztiek sinatuko dituzte aldaketa-aginduak, ados daudela adieraztearren; hau da, KGNZk, zuzendaritza fakultatiboak, gauzatzearen zuzendaritzak eta kontratistak. Obrako zuzendaritzak proiektua aldatzea beharrezkoa dela uste badu, aldaketa horren idazketa kontratazioko organoak baimenduko du, edo ondorio horietarako gaitutako pertsonak/pertsonek; halaber, kontratistari zein proiektua idatzi duenari entzungo zaie, eta kontratazioko organoak edo ondorio horietarako gaitutako pertsonek onartuko dute. Hala ere, kasu batzuetan, aldaketak egin daitezke administrazioak aldez aurretik onartu beharrik gabe: proiektuko neurketetan aurreikusitako unitate-kopurua ez eta obran beste kopuru bat egitea dakartenean, baina gastuaren gehikuntza, betiere, kontratuaren hasierako prezioaren 100eko 10 baino gehiago ez bada. 28.- Kontratua baliogabetzea. Kontratua baliogabetzeko kausak honako hauek izango dira: SPKLTBko 223. artikuluaren a), –85. artikuluan xedatutakoa baztertu gabe–, b), c), d), e), f), g) eta h) idatz-zatietan aurreikusitakoak eta, oro har, kontratu-betebeharren edozein urraketa, Kode Zibilaren 1124 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 35

Ondoko kasu hauek kontratua baliogabetzeko kausa izango dira beti: a) Kontratista pertsona fisikoa bada, hiltzea edo ezgai bihurtzea; kontratista sozietatea

bada, nortasun juridikoa azkentzea.

b) Hartzekodunen konkurtsoa deklaratzea edo kaudimengabe deklaratzea.

c) KGNZk eta kontratistak elkarrekin adostea.

d) Kontratista epeak betetzerakoan atzeratzea.

e) Kontratistak obra bertan behera uztea. Hala egin duela joko da prestazioa gauzatzeari uzten dionean, edota kontratua epearen barruan gauzatu ahal izateko beharrezko erregulartasunaz edo aurreikusitako giza baliabideez baliatuta ari ez denean.

f) Gizarte- eta ingurumen-arloko arauak ez betetzea, eta kontratistak edo azpikontratatutako enpresek laneko segurtasun- eta osasun-arloan indarrean dagoen araudia eta onartutako segurtasun- eta osasun-azterlana behin eta berriz ez betetzea. Hala nola kontratua gauzatzeko lanetan enplegatutako langileen oinarrizko lan-eskubideak urratzea. Zehazki, soldatak eta gainerako gastu sozialak edo laboralak ordaintzeari dagokionez.

g) Obraren Zuzendaritzak eta Kontratuaren arduradunak lanen garapenarekin lotuta kontratistari emandako jarraibideak ez betetzea.

h) Esleipendunari egotz dakizkiokeen hutsak, gabezia teknikoak, akats materialak, legezko edo erregelamenduzko aginduen urraketak eta ez-betetzeak ez konpontzea.

i) Hitzemandako giza baliabideak eta bitarteko materialak kontratua gauzatzera ez atxikitzea, edota KGNZren idatzizko baimena jaso gabe ordezkatzea.

j) Agiri honetan eskatutako aseguruak ez edukitzea.

k) Kontratuko gainerako betebeharrak ez betetzea.

Edozein prozeduratan kaudimengabezia deklaratuz gero, eta hartzekodunen konkurtsoa likidazio-fasean sartuz gero, kontratua baliogabetu egingo da beti. Hartzekodunen konkurtsoa deklaratzen denean, eta likidazio-fasea hasten ez den bitartean, KGNZk kontratua gauzatzen jarraitzeko aukera izango du, baldin eta, bere iritziz, kontratistak kontratua gauzatzeko berme nahikorik aurkezten badu. Klausula honetan kontratua baliogabetzeko aurreikusitako kasuetan, kontratua automatikoki baliogabetuko da, eta nahikoa izango da KGNZk kontratistari erabakiaren jakinarazpen fede-emailea egitea. Kontratistak, jakinarazpena jaso ondoren, kontratatutako zerbitzuak eskaintzeko ordura arte egin dituen agiri guztiak eman beharko dizkio KGNZri, lehenbailehen, bai eta kontratuaren harira sortutako plano, zehaztapen, kronograma eta kostu-zenbatespen guztiak ere; horiekin batera, KGNZk kontratistari emandako agiri guztiak ere itzuli beharko ditu, eta KGNZ bihurtuko da horien guztien jabe.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 36

Halaber, kontratua baliogabetzeko erabakia hartzean, obraren gauzatze-egoerari buruzko akta idatziko da; bertan, KGNZk bukatutzat jotzen dituen kontratuaren zatiak zehaztuko ditu, bai eta ez-emantzat edo ez-jasotzat jotzen dituen prestazioak eta zati horiek ez onartzeko arrazoiak ere. Era horretan, KGNZk kontratua gauzatzen jarrai dezake, bere kabuz edo hirugarren batzuen bitartez. Kontratua instalazio-fasean baliogabetzen bada, kontratistak KGNZren erabakia jakinarazten zaionetik gehienez ere hilabeteko epea izango du obra uzteko. Ezin izango du obra likidatu gabe dagoela argudiatu, obra ez uzteko kausa gisa. Hori guztia, ondoren egin beharreko likidazio ekonomikoari kalterik egin gabe, jarraian xedatutakoaren arabera. Kontratua kontratistari egozgarri zaion edozein kausagatik baliogabetzen bada, kontratuaren prezio osoaren % 20ri dagokion zenbatekoa ordaindu beharko dio KGNZri, bidezko diren kalte-ordainez gainera, eta metagarriak izango dira. Zenbateko horiek behin betiko bermetik, berme gehigarritik eta kontratistari ordaindu beharreko preziotik kenduko dira; kontratistak gehiago ordaindu beharko balu, dagokion erreklamazioa egingo da. Kontratua baliogabetzeagatik sor litezkeen erantzukizun ekonomikoak, klausula honetan aurreikusitako kausengatik nahiz legez bidezko diren beste batzuengatik, behin kontratua egiazki baliogabetutakoan eta dagokion dokumentazioa entregatutakoan likidatuko dira; KGNZk, nolanahi ere, kontratua gauzatzen jarraitu ahal izango du. Hori guztia kontratistak Kode Zibilaren 1591. artikuluaren, Etxegintza Antolatzeko Legearen eta aplikatu beharreko gainerako araudiaren arabera duen erantzukizun orokorrari kalte egin gabe. 29.- Konfidentzialtasuna KGNZk kontratistari kontratua gauzatzeko emandako informazioa, agiriak, planoak, artxiboak edo zehaztapenak, edozein euskarritakoak, isilpekotzat hartu beharko dira; beraz, kontratistak ezin izango ditu argitaratu, zabaldu, kontratuaren xedea ez den beste helburu baterako erabili, komunikatu edo hirugarrenei laga; ez osotasunean, ez eta zati bat ere. Kontratistak arduraz eta zintzo zaindu beharko ditu obrak egiteko jasotako agiriak, horien euskarria edozein dela ere; horrenbestez, agindu du dokumentazioa eta bertan jasotako informazioa ez direla iritsiko kontratua gauzatzeko prozesutik kanpoko hirugarren pertsonen eskuetara. Kontratistak kontratu honen bidez bere gain hartu dituen zuhurtzia- eta isiltasun-betebeharren berri emango die bere zerbitzupeko langileei. Kontratistak edo haren zerbitzupeko langileek aurreko lerrokadetan xedatutakoa ez betetzeak klausula honetan jasotako betebeharrak ez betetzeagatik KGNZrentzat edo hirugarren pertsonentzat sor litezkeen kalteen ordain egokia eragingo du eta, izaera metagarriz, kontratistak esleipenaren zenbatekoaren % 10eko zigorra ordaindu beharko du,

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 37

betiere Kode Penalaren 199. artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik eska daitezkeen erantzukizun penalei edo Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eragindako erantzukizunei kalte egin gabe. Kasu guztietan, Kontratista izango da klausula honetan jasotako betebeharrak ez betetzeak KGNZri edo hirugarren pertsonei eragindako kalte-galeren erantzule. IV. KAPITULUA.- EBALUAZIO BATZORDEA 30.- Ebaluazio Batzordea Proposamenak balioetsiko dituen Ebaluazio Batzordearen osaera ondoko hau izango da:

1. Presidentea: KGNZko gerentea.

2. Mahaikideak: KGNZko arkitekto laguntzailea. KGNZko sistema teknologikoen arduraduna. Proiektu teknologikoaren zuzendaria (IDOM).

Obrako prozesuen kontrolatzailea (EPTISA). KGNZren aholkulari juridiko bat.

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 38

I. ERANSKINA- BEHIN BETIKO BERME EDO ABALAREN EREDUA [...] erakundeak (kreditu-erakundearen edo elkarren bermerako sozietatearen izena), [...] IFK zenbakidunak, [...] helbidea duenak (jakinarazpenetarako eta errekerimenduetarako) eta, haren izenean, [...] (ahaldunen izen-abizenak), eta agiri honen behealdean adierazitako ahalorde-askiespenetik ondorioztatzen denez egintza honetan behartzeko ahalorde askietsia duenak, ABALA ematen dio: [...]ri (abaldunaren izen-abizenak edo sozietatearen izena), IFK [...] duenari, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SA sozietate publikoaren aurrean, [...] zenbatekoan, gauzatzeko kontratutik eratorritako betebeharrengatik erantzuteko: 18. LOTEKO lanak: KOMUNIKAZIO SAREA, Donostiako Tabako Fabrika Izandakoa Zentro Kultural bihurtzeko Arkitektura Berrikuntzakoa. Erakunde abal-emaileak bere erantzukizunpean adierazten du urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak, administrazio publikoetako kontratuen legearen araudi orokorra onartzen duenak, 56.2 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituela. Abal hau obligaziodun nagusiarekiko solidarioki sinatzen da, berariaz uko egiten zaiela eskusio- eta zatiketa-onurei, eta KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SAk lehenengo aldiz eskatzen duenean ordaintzeko konpromisoarekin. Abal hau KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SAk berau indargabetzeko edo itzultzeko baimena eman arte egongo da indarrean. Tokia eta data [...]. Erakundearen izen soziala. [...]. Ahaldunen sinadura [...].

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 39

II. ERANSKINA- PROPOSAMENA ERREGISTROAN AURKEZTEKO EREDUA ................................................. jaunak/andreak, ................ NAN zenbakia duenak, bere izenean edo kasuan kasu ..................................... enpresaren izenean, ....................... IFZ zenbakia izanik, helbidea ........................................ -(e)n, ............................. fax zenbakia eta/edo .......................... helbide elektronikoa, HAUXE ADIERAZTEN DUT: Egun honetako ................ (ordua) direnean, nire proposamenari dagozkion hiru gutun-azal aurkeztu ditudala, 18. LOTEko lanak egikaritzeko prozedura ireki bidezko lizitazioan parte hartu ahal izateko. KOMUNIKAZIO SAREA, Donostiako Tabako Fabrika Izandakoa Zentro Kultural bihurtzeko Arkitektura Berrikuntzakoa. Donostian, 2015eko ………ren ………(e)(a)n Izpta.: (Aurkezlearen sinadura) JASOA:

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 40

III. ERANSKINA. ENPRESA TALDE BATEKO KIDE IZATEARI BURUZKO ADIERAZPENA ……. jaunak/andreak, …………… NAN zenbakidunak, … enpresaren (…..IFK) legezko ordezkari moduan, HAU ADIERAZTEN DU: Ordezkatzen dudan enpresa: (ezabatu egokia ez dena eta, hala badagokio, hutsunea bete): - … enpresa taldeko kidea dela. - Ez dela enpresa talde bateko kide. Enpresa-talde batekoa izanez gero, taldea osatzen duten enpresen zerrenda erantsi: … Enpresa-talde batekoa izanez gero, taldea osatzen duten enpresa haietatik: (ezabatu egokia ez dena eta, hala badagokio, hutsunea bete): - BAKAR BATEK ERE EZ DU kontratazio honetarako prozedura ireki bidezko esleipen

prozesuan parte hartzeko proposamenik aurkeztu. . Ondoko enpresa hauek AURKEZTU DUTEkontratazio honetarako esleipen

prozesuan parte hartzeko proposamena:

…..

…(e)n, 2015…(e)ko …(a)ren …(e)an

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 41

IV. ERANSKINA. JAKINARAZPENAK JASOTZEKO LEHENETSITAKO BIDEA IZENDATZEA Nik, .................................jaunak/andreak, ...........................(e)n bizi naizenak eta .................... zenbakidun NAN dudanak, nire izenean, edo ......................... helbidea duenaren eta .......................... zenbakidun NAN edo IFK duen ………………. (r)en izenean, gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa ditudala, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SA-ren lizitazioa arautuko duten Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria eta PROIEKTUA ezagututa, 18. LOTEko lanak kontratatzeko: KOMUNIKAZIO SAREA, Donostiako Tabako Fabrika Izandakoa Zentro Kultural bihurtzeko Arkitektura Berrikuntzakoa. Honen bidez, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROAK, lizitazio honi dagokionez edozein jakinarazpen jasotzeko bide lehenetsi gisa adierazten du honako hau: (*):

Faxa.

Helbide elektronikoa. (*) Adierazi lehenetsitako bidea. Dena den, hona hemen jakinarazpenak jasotzeko datuak: Fax-zk.: ……………………………….. Helbide elektronikoa: ………………………. Posta-helbidea: ……………………………………….. Harremanetarako telefonoa(k): ……………………………….. [Oharra: Jakinarazpenak arinago egitearren, lehenetsitako bide modura eskaintzailearen faxa aukeratzea da gomendagarriena. Bitarteko hori guztiz baliozkoa izango da jakinarazpenak jasotzeko, eskaintzaileak berak izendatu duenez gero. Halere, beste bitarteko bat lehenets daiteke. Biderik lehenesten ez bada, adierazitako helbidera bidaliko dira jakinarazpenak, posta ziurtatu bidez.]

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 42

V. ERANSKINA- PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA Nik, .................................... jaunak/andreak, adindunak, ...........................(e)n bizi denak eta .....................................NAN zenbakidunak, nire izenean edo ...............................(r)en ordezkari gisa (helbide soziala: ..................................; IFK: .............................), erabateko gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna izanik, HAU ADIERAZTEN DU Lehena.- 18. LOTEaren edukia eta helmena ezagutzen dituela: KOMUNIKAZIO SAREA, Donostiako tabako-fabrika izandakoa Kultura Zentro bihurtzeko zaharberritze arkitektonikoaren Proiektu Exekutibokoa; eta KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SAren titulartasuneko eraikinean 18. LOTEko lanak gauzatzeko kontratua zuzendu behar duten Klausula Ekonomiko-Administratiboen Agiria, eta horiek guztiak berariaz onartzen ditudala. Bigarrena.- Ordezkatzen dudan enpresak kontratu honetarako eskatutako baldintza zehatz guztiak betetzen dituela. Hirugarrena.- Esleipendun gertatuz gero, lanak 18. LOTEko Klausula Ekonomiko Administratiboen Agiria, Agindu Teknikoen Agiria eta eskaintzan adierazitako baldintza gehigarriak zehatz-mehatz betez egingo ditudala: KOMUNIKAZIO SAREA, Donostiako tabako-fabrika izandakoa Kultura Zentro bihurtzeko zaharberritze arkitektonikoaren Proiektu Exekutibokoa. Laugarrena.- Lanak prezio hauetan gauzatzeko konpromisoa hartzen dudala:

(1) Instalazio-fasea: (Zenbakiz eta hizkiz) €.

(2) Berme eta Mantentze faseko urteko zenbatekoa: (Zenbakiz eta hizkiz) €. . Zenbatekoa hizkiz eta zenbakiz adierazi behar da. Proposamen ekonomiko honi unitateko prezioak dakartzan aurrekontu banakatua erantsiko zaio; horiexek balio izango dute instalazio-fasean kontratua gauzatu bitartean. Instalazio-faseari dagokion lizitazioaren prezioak barne hartzen ditu gastu orokorrak eta industria onura, bai eta lan guztien era guztietako gastuak ere. (Lekua, data eta sinadura)

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 43

VI. ERANSKINA. ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA

Nik, .................................jaunak/andreak, ...........................(e)n bizi naizenak eta .................... zenbakidun NAN dudanak, nire izenean, edo ......................... helbidea duenaren eta .......................... zenbakidun NAN edo IFK duen ………………. (r)en izenean, gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa ditudala, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SA-ren lizitazioa arautuko duten Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria eta PROIEKTUA ezagututa, 18. LOTEko lanak kontratatzeko: KOMUNIKAZIO SAREA, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA, SAren titulartasuneko eraikinean,

HAU ADIERAZTEN DU: LEHENA. Kontratatzeko bateraezintasunik edo debekurik ez duela (Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 60.1 artikuluan eta gai horren gaineko indarreko gainerako xedapenetan jasota daude). BIGARRENA: Zergen eta Gizarte Segurantzaren arloko indarreko araudiak eskatutako eskakizun eta betebehar guztiak betetzen ditudala. ........................(e)n, 2015eko ………………..(a)ren ..............(e)(a)n. Sin.:

Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agiria. 18. LOTEA. KOMUNIKAZIO SAREA 44

VII. ERANSKINA: ADIERAZPENAK JASOTZEKO NOTARIO AKTAREN EREDUA, LIZITATZAILEAK, ESKATUTAKO KAUDIMENA, GAITASUNA ETA/EDO GIZA BALIABIDE NAHIZ BALIABIDE MATERIAL JAKIN BATZUK JARTZEKO KONPROMISOA EGIAZTATZE ALDERA, BESTE ERAKUNDE BATZUEN KAUDIMENEAN, GAITASUNEAN ETA/EDO BALIABIDEETAN OINARRITU NAHI IZANEZ GERO ………………………………………… jaunak/andreak, ………………… NAN zenbakia duenak, …………………… enpresaren legezko ordezkari gisa (enpresaren IFZ: ………………….), adierazten du osoki ezagutzen dituela ………..…. (lizitazio-enpresaren izena) lizitatzailea aurkezten den ……………………………. kontratatzeko lizitazio-baldintzak, eskatutako gaitasuna daukala, eta lizitatzailea esleipendun gertatuz gero, haren esku kontratua gauzatzeko beharrezkoak diren bitarteko guztiak jartzeko borondate atzeraezina duela, eta Kode Zibileko 1257.2 artikuluan xedatutakoa berariaz onartzen duela. Hura ordezkatzeko edo aldatzeko, KGNZk espresuki baimendu behar du. Idazki hau aurkezteak esan nahi du KGNZk onartzen duela aipatutako konpromisoa, dagokion eskaintzaileak esleipena irabazten duen kasuan. …(e)n, 2015eko …aren …(e)(a)n SINADURA