BIZITZA HAURTZAROA 1 - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/heguy.pdf · Elichiry...

20
1 HAURTZAROA Pierre Bassagaitz Heguy, Pierre Lhande izenez ezagunagoa, Baionan jaio zen 1877ko uztailaren 9an eta Atharratzen, 1957ko apirilaren 17an, zendu. Aita, Pierre Bassagaitz, sal-erospen lanetan murgildurik zebilen, antza. Ama, Pauline Heguy, Montevideon jaioa, XIX. mende erdian Zalgizeko Aphatia jauregia erosi zuen amerikar aberatsen familiakoa zen. Lehen ezkontzatik aitak bi alaba zituen, Balentine eta Estefania, eta emaztea hil zitzaionean honen ahizparekin ezkondu zen berriro, ohikoa zen legez, eta hiru seme izan zituzten: Petiri, Joanes eta Marzel. AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIZITZA Pierre Lhande, (1877-1957)

Transcript of BIZITZA HAURTZAROA 1 - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/heguy.pdf · Elichiry...

1HAURTZAROA

Pierre Bassagaitz Heguy, PierreLhande izenez ezagunagoa, Baionanjaio zen 1877ko uztailaren 9an etaAtharratzen, 1957ko apirilaren 17an,zendu.

Aita, Pierre Bassagaitz, sal-erospenlanetan murgildurik zebilen, antza.Ama, Pauline Heguy, Montevideonjaioa, XIX. mende erdian ZalgizekoAphatia jauregia erosi zuen amerikaraberatsen familiakoa zen. Lehenezkontzatik aitak bi alaba zituen,Balentine eta Estefania, eta emazteahil zitzaionean honen ahizparekinezkondu zen berriro, ohikoa zenlegez, eta hiru seme izan zituzten:Petiri, Joanes eta Marzel.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZITZA

Pierre Lhande, (1877-1957)

2

Petirik lehen eskolak San Bernatikastegian burutu zituen, behinOhorezko Gurutzea ere lortu zuelarik,eta Baionako Katedralean tiple bezalaaritu zen, baina zortzi urte zituelarik,aita hil egin baitzitzaion, ama alargunabere seme-alabekin Zuberoakopartera, eta zehazkiago esatearren,Zalgizeko herrian kokaturiko Aphatiajauregira itzuliko da gurasoengana.

Amañiren izena Graxi Lhande zen,eta euskaraz Jainkoari otoitz egiten

beraxek erakutsi zionez, harengandikhartuko zuen noski, gerora Petirikerabiliko zuen eta ospetsu eginenzuen Lhande deitura.

Zalgizeko herri-eskolan ibili ondoren,Mauleko College de Saint-Françoisizeneko ikastetxean egin zituenbigarren mailako ikaskintzak, Pouretjaunaren zuzendaritzapean, etabadirudi oso gazterik nabari zitzaiolapoesiarako jaidura.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Aphatia jauregia.

3

SEMINARIOA

Hamasei urtetan, 1893ko urrian,Baionako Seminario Handian sarturikFilosofia ikasten hasi zen. Eta garaianziren eztabaidetan, hau da,tradiziozale eta modernisten artekogorabeheretan, azken hauen aldeparte hartu zuen, geroago Le petitprêtre eleberrian kontatu zuen bezala.

Bertsoak idazten jarraiki zuen etaFrançois Coppée-ri igortzen, honek1895ean gutun batean, mon cher poète—ene poeta maitea— deitu zuelarik.Charles Bordes musikariarekin ereharremanak izaten zituen eta beremusika-lanetarako koplak eskatzenzizkion.

1898ko irailean soldaduskara deituzuten eta Baionako oinezkoen 49.errejimenduan iragan zuen epe bateuskaldun gazteei frantsesa irakatsiz.

Baina ezgaitzat jo zuten militarrek —gogorregi egin baitzitzaizkionMontbrun-go tiroak eta Saint-Léon-gomaniobrak— eta seminariora itzulizen, Aphatian atsedenalditxo bateman ondoren, 1899ko apirilean.

Bertako buruzagiek ezin onarbaitzezaketen haren poesiarakoberotasun gehiegizkoa etaTeologiarako, aldiz, gutxizkoa, hogeitabi urte zituela bidali egin zuten.Epeltzat jo, nonbait.

Zalgizerako bidean trenean etsiturikzihoala, jesuita batekin topo egin eta,elkarrizketa luze baten ondoren,lagundikoa izateko erabakia hartuzuen. Denboraldi bat Tarn-et-Garonnealdeko Montbeton-go erretiro-etxebatean eman ondoan, Rodez-ekofraidegaitegian sartu zen.

Lagundia erbesteratu zuteneanBeljikan lehorreratu zen Heeren--Elderen-en Limbourg-eko probintzianeta bertan, 1902ko irailaren zortzian,Ama Birjinaren sorkunde-egunean,eman zituen lehenbiziko botuak.

1903ko udazkenean Ingalaterrakobidea hartu zuen eta hamaikahilabetez Jersey uhartean bizi izanzen eta irakasle-multzo ederraezagutu zuen. Londres bisitatzekoaukera izan zuen, baita British

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gaxte-garaiko antzirudiak

4

Museum-ean ziren euskal liburuakikuskatzeko ere.

Nobiziatua Saint Heeren-en etagaztealdia Jersey-n igaro ondorenHolandara iragan zen. Brabantekolurraldeetan zegoen Germet herrian biurte iragan zituen Filosofia-ikasketaksakonduz, baina poesia utzi gabe.Garai honetan hasi zen zenbaitaldizkaritan idazten —Le Messager duCoeur de Jésus, Blanche de Castille,Grand Almanach Catholique etaL´Almanach du Pélerin—, baitaBaionan euskaraz eta frantsesezargitaratzen zen Eskualdunaastekarian ere.

Baionan soldaduei frantsesairakasten zien eran, Cadiz-ekoprobintzian dagoen Puerto SantaMaria-ko ikastetxean ere izan zen,1905ean, frantsesa irakasten. Inguruhonetan dago kokaturik, hain zuzen,Luis eleberria, argitaratu zuenlehenengoa.

1907. urtean Beljikara itzuliko da,Enghien-go Seminario Handira,Teologia-ikasketa sakonak bertanburutzera eta Tolosan, FrantziakoToulouse-n, apeztu zen 1910ekoabuztuaren 28an, hogeita hamahiruurte zituela.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

PREDIKARI MUNDUAN ZEHAR

Lhande berehala nabarmendu zenbere ahots ezti eta buru argiazsermoilari gisara eta leku guztietatikdeitzen zuten orotan entzun nahibaitzuten. Honela, 1913an Liège-koelizan Loiolako Ignazioz eginikogorazarrea, gaztelaniara itzuli etaEuskalerriaren Alde aldizkarian agertuzen, Ark-eko Joanaz eta Santo Tomas--ez egindakoak ere argitaratu eginzirelarik.

Zalgizeko elizan hitzaldi zirraragarriaegin omen zuen —hala zioten entzunzutenek— bere ikaskide, herrikide etaadiskide handi izandako Jean PierreElichiry Oragarreko apaizaren hileta--elizkizunetan, 1914eko apirilaren25ean.

Lehen Mundu-Gerla piztu zenean“Uskaldün güdükarientako güthünak”

plazaratu zuen,alegia, euskalgudarientzatidazkitxo bat,Euskal Esnaleaaldizkarianargitaratu zena(1914). Idazkihorretanagertzenduenarenarabera,

hegoaldeko euskaldunek, berdinFrantzia edo Alemania aldekoak izan,benetan “bere odolezko anaienbihotzminak berenak balira bezala”hartzen zituzten.

1915ko Oiartzungo euskal jaietan,elizan eman zuen “Gure orma zarra”hitzaldia, horma, noski, euskara zen.

Bai, euskaldun maiteak, ama euskara daEuskalerriko lurren inguruan Jaungoikuakjaso zuen arri-orma: ark gordetzen gaituatzerrietatik datorzkigun gaitz guztietatik(...) euskara da goi ta argi diran gauzakadirazteko izkuntza egokiena...

Zuberoan barrena ere arituko dahango apezek deiturik sermoilari;Urdiñarben, Muskildin edota Omize--gañian, non hileta-elizkizun bateangoresmen-solas hau egin zuen: “JeanCurutchet apheza” (Eskualduna,1917-VII-5).

1917ko abuztu bukaeran gerrarakoerrekuperatua izan zen, ezgai armenzerbitzurako baina gai laguntza--zerbitzuetarako aurkitu baitzuten.Lehenik Marseillera bidaliko dute etagero Tarente-n zegoen frantseseritetxera. Hain zuzen, hor erizainemandako denboragatik Italiakogobernuak gerra-merituzko dominaoparitu zion. Gerran aritu eta hil zirenbeste hiru apezez liburu mardulaidatzi zuen: Trois prêtres soldats.

5

6

Lieutenant Abbé Charo; Lieutenant deDara, S.J.: Joseph Cascua, S.J.(Paris, 1918).

Baionako apezpikua François MarieGieure-k eskaturik gutun bat itzuli etabere erara moldatu zuen, baitaargitara eman ere 1919an.

Parisera deitu zuen Gerlier kalonjeak1925ean eta hiriko inguru xume etapobreenetan, gerriko beltz eta gerrikogorri deituetan, lan eginen du. Panhardberibil zahar batean dabil batetikbestera etengabe, misio-lur haietanpionero gisa; 52 kaperatxo, 90 areto,59 parroki etxe, 12 eskola, 8haurtzaindegi eraiki eta bertze hamaikaekintza burutu zituen. Kristau-mezuaRadio Paris eta Radio Luxemburgo-renmedioz hedatzen zuen eta arrakasta

handia zeukanahotsirratigenikozonera eramatenzituenesperientzienberri emanez.

Istorio hauekliburutxozenbaitetanbildu zituen;hala nola,L´Evangilepar-dessus les

toits (1927), Le Bon pasteur (1928),Pater (1930)... 1928an Montyonbaruak frantses ekonomista etafilantropoak sortutako saria emanzioten La Croix sur les fortifsliburuagatik. Sari hori 1780an hasi zenematen gizadiaren zorionerakoidatzitako libururik baliosenari.

Hego Ameriketan barrena ere ibilizen hitzaldiak frantsesez, euskaraz etagaztelaniaz ematen —batez ere,Frantziako irudia ederretsiz.

Hurrengo urtean sotana txuria jantzieta kolonietako kaskoa buruanAfrikako lurraldeetan, Madagascar-eko uhartean hain zuzen (1932), ibilizen.

1933 urte bukaeran Indiarantzabiatu zen. Bombay-n San FrantziskoXabier euskal misiolariaren hilobia irekizutenean, sainduaren oinakmusukatzeko aukera izan zuen. Bidaiaeta zeremonia hauek Van Spreekenjesuitak filmatu zituen eta L´Indesacrée (1934) tituluaz aurkeztu. Urtehonetan ere Vachet apezak LhanderenMon Petit Prêtre honen haurtzarokoeta gaztaroko gorabeherak, duda--mudak eta zalantzak, bizitzanobelatua— pantailaratu zuen LeMains Liées izenpean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

François Marie Gieure Baionakoapezpikuak eskatuta egin zuenitzulpenlan hau.

7

Frantziara itzuliko da 1934. urteaneta Lille-n bi orduko hitzaldia egiteasuertatu zitzaion, ondoren, burukogaitz batek lazki kolpatu zuen, iadeusetarako gai ez zegoela utziz. Eridelarik Pabera erretiratzea eskatukodu.

Halere, Pariseko Étudeshilabetekarian noizbehinka idaztenjarraitzen du, eta gerra zibilaEspainian eta euskaldunen arteansortzen denean 1936an, honakoxeaidazten du: “nere gogoa litzatekelehenbailehen gure euskal probintziamaiteak bakea eta batasuna lordezaten.”

Lhande hasieran, beste burueskuindar zenbaiten moduan, ez zen

batere harrera on emanzale euskalexiliatuekiko gorriekin bat eginzutenez, baina denboraren poderioan,jokaera aldatu egin zuen eta laguntzaeskaini zien; Elai-Alai-ko haurrak bereardurapean hartuz, Verdier kardenalariaurkeztuz eta Eusko Jaurlaritzarekinharremanak edukiz.

Halere, buruko eritasunak hartuondotik ez da jada inoiz lehengoaizanen, karrosaño batean higitzerabehartuta izanen baita. Azken finean,hainbeste lurraldetan barrena ibiliondoren, Atharratzeko Saint-Antoine-renseroren zahar-etxera erretiratzea lortukodu, baita bere Zuberoa maitean, mendi,zuhaitz eta ibaien artean hiltzea ere,gorpua Zalgizeko kanposantuanlurperatu zuten.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

POETA

Gazte-gazterik, hamalau bat urtezituela, hasitako ohiturari luzaro eutsizion Lhandek, batipat frantses--poemak idatziz.

1901etik 1911ra idatzi zituenbertsoak Charles de Launet-ek editatuzituen Donostian, 1977an, Choix dePoèmes (Poema hautaketa) titulupean.Gehienek erlijioa dute gai etabarreiaturik zeuden aldizkariezberdinetan (Eskualduna, Le Courrierdes Familles, Le Patriote desPyrenées, eta Études-en “Nahi-Preherel” eta “Petit Pierre” izenordeezsinaturik)

François Coppée, herri xehearenbizimodua islatu nahi zuen poetarenadiskidea eta jarraitzailea zen Lhande.De Launet-ek dioskunez, bere poemaklirika tradizionalaren barne kokatubehar dira, beraiengan natura bero,benetako bihotza eta izpiritu dotoreabatera ediren daitezkelarik.

Ez litzateke harrigarritzat jo beharLhanderen poesiarako jaidura goiztiarhau kontuan hartzen badugu nortzukbizi izan ziren, XVII-XVIII. mendeetan,bere haurtzaro eta gaztarokojauregian: Zalgizeko Bertrand,Erregeren kontseilari Gorte gehienean

eta garaiko euskal poetarik hoberena—Oihenarten hitzetan “eskaldunpoeta/burura behar duk erramu-boneta”—, eta Uharteko azkenmarkesa, Maitia nun zira kantuzirraragarria ondu zuena.

8

LANA

Pierre Lhanderen Poema hautaketa.

9

ELEBERRIGILEA

Lhandek 1912an eman zuenmoldiztegira Luis, frantsesez idatzitakolehen eleberria. Hau Andaluziankokatzen da eta bertako ohiturak ditugai. Nola ama batek nahas eta galdezakeen bere semea azaltzen digu.1913an, alemanera itzultzen hasizirenean, hizkuntza hau ikasten hasizen.

Urte bat geroago, 1914ean hainzuzen, Hondarribin mamiturikoeleberria, Mirentchu, argitaratu zuen.Arrakasta handia izango zuen berriroalemanera itzuli baitzuten, baitagaztelaniara ere, kasu honetan J. deMujika izan zen itzultzailea eta lehenikzati bat Euskalerriaren alde-n agertuzen eta geroago osorik Pizkundi-n(1917).

Lhandek Jesusen Biotzaren Deya-nere idazten zuen. Aldizkari horren“Liburu Berriak” sailean honelaxeaurkeztu zuten Mirentchu:

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Mirentchu.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

10

El Mayorazgo de Basterretxe filmaren irudiak.

Euskaldunen oitura on ederrakdagerzkigu bertan argi ta biziak. Irakurgaipolit au euskaldun batek, Jesus´enlagundiko A. Pierre Lhande´k prantzerazidatsi zuan eta, diotenez, beste euskaldunbatek erderara biurtu du. Dana dala,erderaz idatzita ere euskel maitetzalleguztientzat atsegingarria da. (1917: 223)

Halako arrakasta izan zuen nonAzkona anaiek, zertxobait moldaturik,zinera ekarri zuten Guridiren musikaeta guzti. Filmeari El Mayorazgo deBasterretxe (1928) titulua jarri zioteneta berriki (1992) Eusko Jaurlaritzaketxerako bideo moduan plazaratu du.

11

1918an Mon Petit Prêtre. Récit d´uneMère plazaratuko du. Gaztelaniarabeste titulu honekin itzuli zen: UnaIlusión y dos vidas, (Madrid, 1935).Hogeita hamar zentimotan saltzenziren Lecturas para todos bildumakobi aletan.

Beste zenbait eleberri eta ipuin ereidatzi zituen frantsesez: Les Mouettes(1920), La Ferronerie d´Ameznabar(1921), Les lauriers coupés (1924),Bilbilis (1926) —hau gaztelaniara etaalemanera itzulia— eta Le Moulind´Hernani (1936), aski arrakastatsuakdenak, dirudienez.

Bada euskaraz idatzi zuen eleberribat: Yolanda (1921). Eleberri horifrantsesez eta holandesez ereargitaratu zen.

Galde dezakegu Yolanda eleberriaLa Ferronerie d´Ameznabar-enitzulpen soila den ala ez, bainadudarik gabe, aitortu beharreangaude, bi sorketa ezberdin lortuzituela gai beraren inguruan, bataeuskaraz eta frantsesez bestea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

12

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

13

SAIOLARIA, LITERA TURKRITIKARIA ET A EDIZIOPARATZAILEA

Atzerrian zegoelarik ez zuen euskalmundua ahantzi; Eskualduna-n“Autour d´un foyerestable” artikuluaplazaratu zueneta handiklasterrera,1908an, ParisenAutour d´unfoyer basque.Récits et idées—Euskalsutondoa.Kontakizunetagogoetak.—Liburuhorrek anitz iruzkinsortu zituen, eta 1925eanbirmoldatuko zuen eta Le PaysBasque à vol d´oiseau —Euskal Herriatxorien hegatsetik— titulupean agertu.Etnologia aldetiko ikuspegi orokorgisara har daiteke, bertan euskal herri-poesiaz, honakoxea dio: psikologiarenikuspuntutik, duda gabe, poesiabenetan herri baten l´expressionidealiste, hots, adierazpen idealistadela.

Parisen 1856an jesuitek sorturikoÉtudes aldizkarian erredaktore-lanak

burutu zituenurte anitzez.1909an “L´âmebasque. Lahantisse de lamer” —Euskalarima.Itxasoarengogoan--beharra—idatzi zuenbertan.

1910ean plazaratuko du jadaRevista Internacional de EstudiosVascos-en ematen ari zen lana,L´émigration basque. Histoire,économie, psychologie..., euskalemigrazioari buruzko liburu benetaneder, sakon eta eztabaidagarria,Argentinako Errepublikan presidenteizandako Karlos Pellegriniren aitzin--solasarekin. Gaztelaniara IgnazioBasurkok itzuli zuen eta 1971nAuñamendi Bilduman berrargitaratuzen.

Messager du Coeur de Jésusaldizkarian bere poetika kontsideradezakegun lantxo bat argitara ematendu 1910ean: “Les Artistes et lesÉcrivains Catholiques”. Hor dioenez,idazle katolikoa beti egoten da“bataila zelaian”, katolizismoa idazleonen premian dagoelako, baita artistaeta poeta onen beharrean ere. Artea,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

14

berez, idealismoaren eskola handi batda, eta gizonaren izaera bereekintzetan fidelki errespetatzenduenean, arima eta Jainkoarenberezko arartekoa dela esan daiteke.

Hurrengo urteak (1911-1912) EuskalHerrian iraganen ditu, lehenikHondarribiko ikastetxean eta ondorenHernanikoan. Epe honetan,irakaskuntzako esperientzien berriJeneusse —Gaztedia— (Paris, 1912)izeneko liburuan plazaratu zituen.Gaztaroa hiru partetan banatu zuen:aro bera (l´âge tendre), aro kritikoa(l´âge critique) eta gizaroa (l´âge viril).

Eleberrigile ez ezik literatur kritikariere ageriko zaigu. RIEV-en eta Étudesaldizkarietan plazaratu zituen bereiritziak, eta eztabaida sortu ere bai,adibidez, Baroja eta Unamunorekin.

“Chronique de littérature basque”eta “Bulletin de littérature basque”

izeneko lanetan (RIEV, 1919)Eleizalderen Landibar, Azkueren Ardigaldua, Kanpionen Euskariana, etaBarojaren Momentum catastrophicumlanak iruzkindu zituen.

“Agirre irakurgaikiña” lanean(Itzaldiak, 1923) euskal eleberria etaprezeski Txomin AgirrerenAuñamendiko Lorea (1897), Kresala(1906), eta Garoa (1912) hartzen ditumintzagai. Bigarrenaren arrakastarenzergatia azaltzen saiatzen da: gaialdetik xumea da eta naturlegoakonartzeko moduko esamolde ugarilandu du. Historia-liburuak utzi, hartuaterkia eta kalera, kaira joaten daidazlea egunoroko bizitza eta hizkerajasotzera. Gero koadernoetatik liburura,ukitu gutxirekin, igarotzen da istorioa.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hernaniko josulagunen ikastetxeko umeak hondartzan.

15

Euskara eta euskal literatura bereosotasunean hartzen duelarikhonakoxea dio; alegia, hizkuntzaguztiak daudela loturik estu-estuadierazten duten bizitzarekin eta honenadierazle direla. Bizitzak egiten duela,beraz, hizkuntza, eta euskal bizitzabatipat xume eta apala denez,euskarak, nahita nahiez etahalabeharrez, horixe behar duela,batipat, adierazi, ezin zaizkiolarik eskatubere bizieran ez diren gogoeta etasentimenduak. Euskara dotoreagoa etasotilagoa nahi bada euskaldunak berakbeharko du halakoa izan, estiloahizkuntzari gizakiak ematen baitio.

Literaturaz aparte, politika-gaiak ereastindu zituen eta 1919an idatzi etaargitaratu zituen saio batzuek eztabaidafranko sortu zuten: Notre Soeur latine:L´Espagne, Études politiques etmorales —Gure ahizpa latinoa,Espainia. Politika eta Moral Ikerketak—.Hitzaurrean dioenaren arabera, Frantziaeta Espainia arteko ulertezinak gaindituasmoz eta elkar batzeko esperantzanegin zuen lan hori.

Tamalez, bere borondate on hori ezzen oso ongi ikusia izan —Urkijoriidatzi gutunean zioen bezala(1919-I-10)—. Alde batetik, editorearenaginduz ezarritako tituluak abertzaleakasaldatuko zituen eta Ziburuko Iñaziokastindu egingo omen zuen, eta ez

arrazoirik gabe. Beste aldetik,irrigarriago zena, Madridetik iritsiagindu batez Espainiatik erbesteratuaizan zen, Euskal ProbintziakFrantziaratu nahian zebilela aitzakigisara hartuz.

Toulouse-ko Unibertsitatean euskalliteratura irakasten zuen LetretakoFakultatean hara jende anitz erakarriz.Urkijo adiskideari idatzi gutun batean(1921-I-20) esaten zionaren arabera,hiperkritiko bilakatu bide zen, poeta iaezagutu ezin zitekeelarik, eta iasuntsitzailea iruditzen zitzaion. Bertakokapitulurik nagusienetakoan PierreTopet Etxahun koblakari zuberotarrahartu zuen gaitzat: “Le Villon Basque:Etxahoun (1786-1862) avec auditionde chants totalement inédits”.

Mende laurdena geroago, 1946anhain zuzen,Eskualzaleen--BiltzarrakeditaturikEtxahunenkanten edizioaplazara emanzuen JeanLarrasquetapezarekinbatera. Aitzin--solaseanesatendigunez,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

16

1922ko oporraldietan mando batengainean ibili zen, Gaztelondo,Jauregibe-Ibarra eta Maltakoharanetan laborariei galdezka etaharen emaitzen aztarnen bila.

Euskal Herrian zebilelarik, 1923an,buruzagiek Toulousera bidaliko dutearrazoi hauek tarteko: euskal gaztediaMarokoko gerrara joan ez zedinahaleginak egin omen zituelako, NôtreSoeur latine, l´Espagne delakoaargitara eman zuelako eta abertzaleenmitinik gehiago ez burutzeko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

17Julio Urkijo Revista Internacional de

Estudios Vascos-eko zuzendariarekin1907 urtean hasten da luzaro,bederen 1929a arte, izan zuen gutungurutzaketa, bai frantsesez, bai etagaztelaniaz. Batzuetan “ PedroLhande”, eta bestetan “Appatiakoprimia” edo “P. de Salguis” sinatutabidaltzen dizkio gutunak.

Beste gauza anitzen artean, Urkijoerrefrau biltzaile amorratuari argitzendizkio hainbat puntu ZalgizekoBertrandek bildutako eta idatzitakoatsotitzen hizkeraz. Adibidez, Dugunianbon bon, eztugunian egon, errefrauarieranskin hauxe egiten dio: “...mi tía lodecía cuando se había agotado elcartucho de dulces que nos traíacuando venía á comer a mi casa deSauguis...” Eta zuzendu behar duelaZalgizeko jaun barua oroz eta gorrizbezti peluka xuria bizkarretik xilintxantestua ...oro zeta gorriz... jarriz.

Julio Urkijori (1913-XI-25) idatzitakogutunean hiztegi-kontuez arituko zaio,esanez, euskalki guztien hiztegi osoaegin nahiz aitzindariek arinegi ibili izannahi zutela eta aldez aurretik besteaitzineko lanak burutu behar zirela,horien artean hurbilketa ikerketak,alegia, hiztegi osoak baina euskalkiz

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Urkijori bidalitako gutunetakoak.

Zalgizeren atsotitzei egindako oharrak.

EUSKALTZAIN ETAHIZTEGIGILE

18

euskalki. Lhandek berak espero zuenzubereraren hiztegi osoa burutzea.

1918an Oñatin ospaturiko I. EuskalIkasketen Biltzarrean parte hartu zuen;hala nola, Euskaltzaindiaren sorreran.Horrela 1919ko irailaren 21eanEuskaltzaindiko kide izendatu zutenDonostian.

Hilabete bat beranduago PierreBroussain-ek, Iparraldeko medikueuskaltzale ospetsuak, honelaxe idatzizion gutun batean:

(...) gero eta bozkarioagotzen ari naizahaleginak egin ditudalako Akademiakozuberotar errepresentanta gisara hautatuaizan zaitezen. Abertzaleen mundua ongiezagutzen duzu, eta bai zure nortasunareneztiak, bai halaber zure malgutasunak —eznaiz mintzatuko zubereraz duzun jakituriaz—lagunduko baitute Azkueren suak etaOlabideren hersturak eztabaidak gehiegigaixto ez ditzaten. (Piarres Charriton, PierreBroussain, sa contribution aux étudesbasques (1895-1920), CNRS, Paris, 1985,191)

Horrela bada, bera izanen daeuskaltzain oso, zubererako urgazlebeste honako hauek hautatu zituztelarik:Jean Baptiste Constantin irakasle ohia,Felix Larrieu medikua eta Justin deMenditte eta Jean Urruztoi apezak.Euskera-ren lehen alea argitaratzekoberaxe hautatu zuten paratzaile, etafrantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz

hirurak oso ongi menderatzen baitzituenidatzitako hitzaurrean honakoxea zioenbesteren artean:

Gure Euskaltzaindi au jaio zan egunetiklaster asko asi ziran baltsa berria zirikatzenminki eta saminki (...) Oldarraldi orienaurrean, Euskaltzaindia ixil ta geldi egonzan, bein-bein asi zuan sailari jarraikiz.Etsaiak garaitzeko, bururatuko zukean lanaitzak baño izkilu obeagokoa izango zalabazirudion. Alperrak edo argalak giñala tagañerako itz ernariak esaten utzi, tabakartasunean bere gai gogorra aurreratuzuan. (Euskaltzaindia´ren lan eta ageriak.Donostia, 1920, 1.go urtea, 1.go zenbakia)

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

19

Mila bederatziehun eta hogeitaseian hasi zuen Dictionnaire basque--français tituluko hiztegia plazaratzenParisen. Lehen orrian zioen bezala,lapurtera, behe-nafarrera etazubereran oinarrituta zegoen; halanola, Azkuek moldiztegiratu zuenDiccionario vasco-español-francésizenekoan, eta oraindik argitaratzearzeuden eta dauden —Harriet,Hiribarren eta Foix-en hiztegieskuizkribatuetan.

Bederatzi liburuki izan zituenhiztegiak eta berak lehenengo hirualeak soilik plazaratu zituen. Hurrengo

seiak Piarres Lafitteren eta PhilippeAranarten esku gelditu ziren, honelaTolosan 1926an argitaratzen hasi zenlan ederra 1938an amaiturik geldituzen, Gabriel Beauchesne-renmoldiztegian.

Prospectus-ean esaten zenbezala mila eta berrehun orrialdeinguru ditu —zehazki, 1119— etahitzak bi zutabetan ematen ditueuskalkia adieraziz, erreferentziabibliografikoa eta tokikoa ere badute,etorki erromanikoa duteneanadierazia, eta plantxa irudikatumordo bat.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hiztegiaren azala, iragarkia eta barneko erri bat irudiz hornitua.

20

Urkijoren omenaldian ere parte hartuzuen “Incognita” (1949) lantxoarekin,non polemikako gaiez at, bere amonaGraxiren ohitura zenbait oroitzendituen.

Eta esan bezala, 1957ko apirilaren17an, laurogei urte zituelarik,Atharratzeko San Antonio Eritetxekoserora frantziskotarrenean hil zen PierreLhande, jesuita, euskaltzaina, irakaslea,poeta, eleberrigile, hiztegigile, predikarieta polemista sutsua.

ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euskaltzainekin. Ezkerretik eskuinera: S. Mujika, I Eleizalde, R.M. Azkue,J. Urkijo, P. Lhande eta Tx. Agirre.