ERLAZINO FUNTZINOA

download ERLAZINO FUNTZINOA

If you can't read please download the document

Transcript of ERLAZINO FUNTZINOA

1. ERLAZINO FUNTZINOA ZENTZUMENAK Honango honek dira kanpoko estimuluak jasoten dabezan zentzumen organoak : Begiak, mihina, sudurra, azala eta belarriak.IKUSMENA Ikusmenak : objetuen koloreari, formeari eta gugandiko distantziari buruzko informazinoa emoten dau. 1- Argia begi niniaren bidez sartzen da. 2- Irisa uzkurtu eta dilatatu egiten da, zenbat argi pasatuko dan graduatzeko. 3- Kristalinoak objetuak fokuratzen dabe. 4- Erretineak kristalinoak fokuratutako irudiak jasoten dauz, eta lehenengo irudia sortzen da hor. 5- Ikusmen nerbioak erretinan sortutako irudia garunera igorten dau eta, garunean, guk ikusten dogun irudia sortzen da. 2. DASTAMENAETAUSAIMENADastamEnak eta usaimenak hurrunez hurren, zaporeei eta usaimenei buruzko informazinoa emoten deuskuen partikula txikiak esagutzen dabez. Dastamenaren organoa mihina da; eta usaimenarena sudurra1- Airea sudurretik sartzen da, eta sudur hobietara doa. 2- Airea pituitariara heltzen da eta horreek usain sentzazinoak garunera igorten dauz, usaimen nerbioaren bidez. Dastamen papilak mihinan dagoz, eta horreen bidez zaporeak esagutzen dira. Horreetan, informazinoa garuneraino eroaten daben dastamen nerbioak sortzen diraEntzumenak entzumen sentzazinoak jasoten dauz. Entzumen organoari 3. belarria deitzen jako.Kanpoko belarriaErdiko belarriaBarruko belarriaBelarriaMailuaEntzumen nerbioaKanpoko entzumen nerbioaTinpanoaBarraskiloaIngudea Estriboa1. Soinua belarritik sartzen da, eta kanpoko entzumen hodian aurrera egiten dau. 2. Soinua tinpanora heltzen da, eta eta tinpanoa bibratzen hasten da. 3. Mailu ingude eta estribo izeneko hiru hazurtxok osotutako kateak bibrazinoak jasoten dauz, eta barruko belarrira heduazoten dauz. 4. Barraskiloak erdiko belarritik datozan bibrazinoak jasoten dauz eta seinale bihurtzen. Seinaleak entzumen nerbioaren bidez garuneraino heltzen dira, eta garunean soinuak interpretatzen dira.Ikumenak hainbat sentzazino jasoten dauz, adibidez, objetuen gogortasuna, 4. egiturea edo tenperaturea, ikumenaren organoa azala da.Dermisa azalaren erdiko geruzea da, eta geruza horretan dagoz ikumen sentzazinoak jasoten dabezan nerbio amaierak. 5. NERBIO SISTEMA NERBIO SISTEMA ZENTRALA Nerbio sistema zentrala entzefaloz eta bizkarrazur muinaz osatuta dago. Entzefaloa: garunaz, zerebeloaz eta bizkarrazur erraboileaz osotuta dago.Garunak: entzefaloaren zatirik handiena hartzen dau. Oroimena, emozinoak eta borondatezko ekintzak ( adibidez, ibiltea edo idaztea ) kontrolatzen dauz. Halan ere, zentzumenek jasotako sentsazinoak interpretatzen dau. 6. Zerebeloak: orekea eta mogimendua koordinatzen dauz.Bizkarrazur erraboileak entzefaloa eta bizkarrazur muina lotzen dauz, eta ohartu bako mogimenduak kontrolatzen dauz; adibidez, arnasketa, bihotzaren taupadak edo betazalen mogimendua. 7. Bizkarrazur muina bizkarrazurraren barruan dago. Nerbio ehunezko kordoi bat da, nerbioen bidez gorputz atalak entzafaloagaz lotzen dauzana, eta ekintza erreflexuez arduratzen da.NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA Nerbio sistema periferikoa gorputz osoan zabalduta dagozan nerbioek osotzen dabe, eta mota bikoak dira; adibidez: zentzumen nerbioek eta nerbio motorrek. Zentzumen nerbioek: bost zentzumenek jasotako informazinoa entzefalora eroaten dabe. 8. Nerbio motorrek: entzefaloak erabagitako erantzuna muskuluetaraino eroaten dabe. 9. HAZUR SISTEMA Hazur sistema edo eskeletoa gure gorputzari forma emoteaz eta eusteaz arduratzen da. Hortik aparte, hainbat bizi orgao babesten dauz; adibidez, biotza edo bizakarrazur muina. Hazurrek eta kartilagoek osotzen dabe. 10. Hazurrak : organo gogorrak eta zurrunak dira. Giza eskeletoan, 200 hazur baino gehiago dagoz, hiru motatakoak : hazur luzeak, adibidez, femurra;laburrak, adibidez, eskuko hazurrak eta zapalak, adibidez, frontala. 11. Hazur bi edo gehiago alkartzen diranean, artikulazinoak sortzen dabez. Mota biko artikaulazinaok bereizten dira : Finkoak, lotura oso estua danean eta, ondorioz, hazurrek mogimendurik egin ezin dabenean, adibidez, arazurraren zatiak; eta mogikorrak, hazurrak mogimenduak, txikiagoak edo handiagoak, egiten dabezanean, adibidez, ukoandoa edo orkatilea.Kartilagoak : malguak eta gogorrak dira. Organoak osatzen dabez, adibidez, belarriak edo sudurra, eta artikulazinoak esaltzen dabez. 12. MUKULO SISTEMA Muskulu sistemea hainbat mogimendu egiten dabezan 600 muskuluz edo organo elastikoz osotuta dago. Muskuluak, uzkurtzean, laburtu egiten dira, eta, erlaxatzean, luzatu. Gure gorputza osotzen daben muskulu asko tendoien bidez hazurrei lotuta dagoz.Gure gorputzak lokmozino aparatuaren parte ez diran eta bakarrik gura bako mogimenduak egiten dabezan muskuluak ere badaukiez. Adibidez, bihotzaren parte diran muskuluak, taupadak eragiten dabezanak, eta gernu maskuriko muskuluak, gernua batzeko malgutasuna emoten deutsienak. 13. Lokomozino aparatua hazur sistemak eta muskulu sistemak osotzen dabe.