ipuinak

15

description

ikasleen ipuinak

Transcript of ipuinak

Page 2: ipuinak

Bazen behin txerri bat askotan zelaiara joaten zena jolastera. Txerria oso baldarra zen.

-Egun on, txerria-agurtu zuten txakurrek.

-Baita zuei ere! –erantzun zuen txerriak.

Txerriak lagun asko zituen zelaian……eta denek maite zuten.

-Zer moduz txerria? –esan zioten katuek.

-Oso ongi lagunak, eta zuek? –galdetu zuen txerriak.

-Primeran!

Txerriak aurrera jarraitu zuen. Hotz handia egiten zuen.

-Kaixo txerriak! Zer moduz? –esan zioten arrainek.

-Hotzak nago! Non dago etxea?

-Hor dago, ibaiaren ondoan –erantzun zioten arrainek- Kontuz ibili, zubia oso arriskutsua da eta.

Baina txerriak kasurik egin ez eta Plasta! Erori zen ibaira.

-Lagundu, mesedez, lagundu! –oihukatu zuen txerriak.

Page 3: ipuinak

Orduan arrainak azkar, azkar joan ziren dortokarengana.

-Mesedez, etorri! Txerria ibaira erori da eta laguntza behar du.

Dortoka oso geldia zen eta lasai-lasai ibaira ailegatu zen.

-Ene! Mina hartu duzu? –galdetu zion dortokak.

-Ez galdetu eta atera hemendik!

-Bai, lasai, baina……ez duzu minik hartu?

-Mesedez, ez galdetu eta atera hemendik!-oihukatu zuen txerriak.

Arrainak ahatearengana joan ziren.

-Mesedez etorri! Txerria ibaira erori da, laguntza behar du eta dortoka geldiak ez du ezer egiten.

Orduan, ahatea korrika ibaira joan zen, hegoa luzatu eta atera zuen.

-Uf, eskerrik asko! –esan zion txerriak- salbatu nauzu!

Eta dortokak galdezka jarraitzen zuen…

-Ez duzu minik hartu?

Ahateak dortokari haserre esan zion:

-Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!

Zinkili zankalau zazpi eta zazpi hamalau.

Page 4: ipuinak

Behin batean otso jauna mendira joan zen jolastera.Otsoa oso ona zen.

Kaixo,egun on otsoa - agurtu zuten txoriek.

-Baita zuei ere!! – erantzun zien otsoak.

Otsoak lagun asko zituen mendian…eta denek maite zuten.

-zer moduz otsoa? – esan zioten dortokek.

-Primeran!!

Otsoak aurrera jarraitu zuen. Hotz handia egiten zuen.

-Kaixo otsoa, zer moduz? – esan zioten untxiek.

-Nekatuta nago! Non dago zulo bat atsedena hartzeko? -Hor dago putzuaren ezkerrean - erantzun zioten untxiek.

-Kontuz ibili oso oso oso arriskutsua da eta. Baina otsoak kusurik ez zien egin eta plasta! trampa batean erori zen.

-Lagundu mesedez lagundu – oihukatu zuen otsoak.

Orduan untxiak azkar,azkar joan ziren azeriarengana.

-Mesedez etorri! Otsoa tranpan dago eta laguntza behar du.

Azeria oso alferra eta berritsua zen eta korrika, korrika tranpara ailegatu zen.

-Ene! Mina hartu duzu? – galdetu zion azeriak.

Page 5: ipuinak

-Ez galdetu eta atera hemendik orain!

-Bai lasai baina… ez duzu minik hartu?

-Mesedez ez galdetu eta atera hemendik orain!-oihukatu zion azeriak.

Untxiak txerrikumearengana joan ziren.

-Mesedez etorri otsoa trampan dago laguntza behar du eta azerí alferra ez du ezer egiten.

Orduan txerrikumea korrika,korrika tranpara joan zen,hanka luzatu eta atera zuen.

-Uf! eskerrik asko! –esan zion otsoak

-Salbatu nauzu!

Eta azeriak galdezka jarraitzen zuen…

-Ez duzu minik hartu?

Txerrikumeak azeriari haserre esan zion!

-Hitz egin gutxiago , eta lan egin gehiago.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Iruñako plazan.

ELI ETA BEGOÑA

Page 6: ipuinak

Sorosle gezurtia

Uda zen. Sorosle bat hondartza txiki batean lanean ari zen. Hondartza zaintzen ari zen.

Egun batean Andrés aspertuta zegoen eta hondartzan zeuden pertsonei adarra jotzea pentsatu zuen. Horretarako gezur bat pantsatu eta esan zuen:

-Marrazo bat datorrela! Uretatik atera mesedez! - oihukatu zion Andresek jendeari.

Jendea hondartzatik atera zen baina Andresek ez zien lagundu gezurra zelako. Handik egun batzuetara, Andrések broma bera egitea pentsatu zuen eta gizon eta emakumeei deitu zien berriro.

Page 7: ipuinak

-Aizue! Marrazo bat datorrela berriro! Uretatik atera azkar, azkar! -oihukatu zien berriro.

Jendea berriro atera zen uretatik. Pertsona bat, Amaia izenekoa, uretara begira zegoen baina ez zuen marrazorik ikusten. Amaiak esan zuen:

-Andrés… ez dut marrazorik ikusten bat. Broma bat ezta?

- Bai, broma bat da eta… zer pasatzen da? Egun horretan aspertuta nengoen eta…

-Marrazoa, marrazoa!!!!! Oihukatu zuen Amaiak.

-Broma bat dela seguru nago… -esan zuen Andresek.

Eta marrazoak Andrés jan zuen gezurtia zelako.

Eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Iruñako plazan.

Page 8: ipuinak

GIZON GEZURTIA BAZEN BEHIN BI NESKA , KARLA ETA ROCÍO BASOAN BIZI ZIRENAK.

HAN ETXE TXIKI BATEAN BIZI ZIREN.

EGUN BATEAN GIZON BAT ASPERTUTA ZEGOEN ETAGEZUR BAT ESATEA PENTSATU ZUEN :

-NESKAK ! NESKAK! BASOA ERRETZEN ARI DA?

KARLA ETA ROCÍO JOAN ZIREN GIZONAREKIN LAGUNTZERA . BAINA BASOAONGI ZEGOEN.

HANDIK EGUN BATZUETARA , GIZONAK BROMA BERA EGITEA PENTSATU ZUEN ETA ESAN ZION :

-NESKAK ! BASOA ERRETZEN ARI DELA. ZATOZTE AZKAR LAGUNTZERA !

KARLA ETA ROCÍO JOAN ZIREN BIGARREN ALDIZ BASOA ITZALTZERA.

BAINA ONDOREN GIZONAK ESAN ZION :

-GEZURRA! GEZURRA! GEZURRA SINETSI DUZUE . JA-JA-JA - BURLA EGIN ZIEN GIZONAK

-GEZURTI GALANTA ZARA ! – EZAN ZIOTEN NESKEK OSO HASERRE .

BAINA HAURRENGO EGUNEAN BASOAK SUA HARTU ZUEN . GIZONA BENETAN ETORRI ZEN ETA DEIKA HASI ZEN :

-NESKAK !NESKAK ! ETORRI AZKAR MESEDEZ.

BAINA KARLAK ETA ROCÍOK EZ ZIOTEN JARAMONIK EGIN GEZURTIARI ETA EZ ZIREN GIZONARENGANA JOAN.

BASOA ERRE EGIN ZEN , BAINA NESKAK ETA GIZONA ONDO ATERA ZIREN .

ZINKILIN ZANKALAU , ZAZPI ETA ZAZPI HAMALAU.

Page 9: ipuinak

Behin batean Indiako herri batean , neska bat bizi zen .Nadir deitzen zioten.Nadir oso alaia eta dibertigarria zen ,baina eskolan ez zeukan lagun askorik.Goiz batean eskolara abiatu zen. -Egun on Nadir- agurtu zuen Illak . -Baita zuri ere ¡ -erantzun zuen Nadirrek. Nadir errekreora joan zen. Nadir bere lagunekin joan zen baina lagunek Nadir mespretxatu zuten. -Egun on neskak - esan zien Nadirrek. -Utzi pakean - esan zioten bere lagunek . Nadir paperontzira joan zen eta bere ama ikusi zuen . -Ama ,bakarrik geratu naiz, nire lagunek ez naute maite . Eta bere lagunak etorri ziren korrika eta esan zioten Nadirri :

-Zergatik ez zara etorri?

- Zuek joan zarete…- esan zien Nadirrek lagunei. -Ez ,gezurra da.

Page 10: ipuinak

Baina lagunak gezurtiak ziren eta Nadir oso gaizki sentitzen zen .Nadir bere etxera joan zen .

-Ez dakit zergatik esan zuten hori nire lagunek …..-pentsatu zuen Nadirrek . Ilaak, bere lagunik onenak, esan zuen:

-Ipuin bat idatzi ahal dugu zure bizitzarekin. Egunak pasatu dira eta Nadir oso triste dago oraindik.

Zuk zer pentsatzen duzu?...

Zuk pentsatzen duzu Nadirren istorioa ongi bukatuko dela?

Ez egin hau zure lagunei,hauen kontatutakoa errealitatea da . Egileak: Nerea,Andrea eta Nahia .

Page 11: ipuinak

Negua zen. Herriko auzategi batean eskale bat kalean bizi zen .Egun batean Patxi eskaleak esan zien bizilagunei lurrikara bat gertatu behar zela. Bizilagunak babeslekura joan ziren .Orduan Patxi etxeetara sartu zen lapurtzera . Poliziak harrapatu zuen . 2 urte pasa ondoren, Patxi atera zen kartzelatik . Hurrengo egunean, Patxi eskaleak esan zuen lurrikara bat gertatu behar zela baina bizilgunek ez zioten sinezti eta Patxik, une horretan ez zuen gezurra esan eta babeslekura joan zen bakarrik. Egun horretan, jende asko hil zen, baina Patxi bizirik geratu zen eta zinkili zankalau zazpi eta zazpi hamalau.

Page 12: ipuinak

Herri batean ba omen zen mutil bat. Mutila mendira joan zen ondo pasatzera. Kevin guapoa zen

- Egun on, Kevin - agurtu zuen Javierrek - Baita zuri ere! – erantzun zuen Kevinek

Kevinek lagun asko zituen mendian… eta denek maite zuten

- Zer moduz Kevin – esan zion Laurak

- Oso ongi laguna, eta zu?

- Primeran!

Kevinek aurrera jarraitu zuen. Hotza handia egiten zuen

- Kaizo Kevin! Zer moduz? – esan zion Yamileyk - Hotzak nago! Non dago txanoa? - Hor dago zuhaitzaren ondoan – erantzun zion Yamileyk –

kontuz ibili haizea dabil eta.

Baina Kevinek ez zion kasurik egin eta txanoa zuhaitzean zintzilikatuta geratu zen.

- Lagundu ,mesedez ,lagundu!– oihukatu zuen Kevinek

Orduan Yamiley azkar, azkar joan zen Danielengana.

- Mesedez ,etorri! Txanoa zuhaitzean geratu da eta Kevinek laguntza behar du.

Daniel oso gaiztoa eta azkarra zen eta korrika zuhaitzera ailegatu zen.

- Ene! Ez zara iristen? – galdetu zion Danielek

Page 13: ipuinak

- Ez galdetu eta hartu txanoa - Bai, lasai, baina… ez zara iristen? - Mesedez, es galdetu eta hartu txanoa! – esan zion Kevinek,

Yamiley Andresengana joan zen - Mesedez etorri! Kevinen txanoa zuhaitzean zintzilikatuta

dago. Berak laguntza behar du eta Daniel gaiztoak ez dio lagundu nahi.

Orain Andres azkar zuhaitzaren joan zen, besoa luzatu eta txanoa eman zion.

- Uff eskerrik asko! – esan zion Kevinek – lagundu didazu.

Eta Danielek galdezka jarraitzen zuen…

- Ez zara ailegatzen? - Hitz egin gutxiago, eta lan egin gehiago!

Ala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan eta artera dadila Iruñako plazan…

Page 14: ipuinak

Udaberria zen. Maialen New Yorken bizi zen. Musika eta bideoak egiten zituen. Egun batean Maialen eszenatokian abesten zegoen. Maialen aspertuta zegoen eta orduan broma bat egitea pentsatu zuen. Horretarako gezur bat pentsatu eta esan zuen.

-Etorri Vlada, lagundu! Pertsona batek lapurtu dit disko berria! Etorri azkar!-esan zien beste lagunei.

Vlada eta lagunak korrika korika joan ziren laguntzera.Baina diskoa mahaian zegoen.

Handik egun batzuetara Maialenek broma bera egitea pentsatu zuen eta Vlada eta lagunka berriro joan ziren.

-Zatozte, zatozte azkar laguntzera!

Lagunak joan ziren bigarren aldiz diskoa zeuden mahaira.Baina han ez zen lapurrik agertu –

-Tontolapikoak ja,ja,ja¡gezurra sinetsi duzue’ja,ja,ja burla egin zien Maialenek.

-Zuk ez duzu lotsarik! esan zioten lagunek oso haserre .

Baina hurrengo egunean lapurra benetan etorri zen eta Maialen deika hasi zen.

-Lapurra, lapurra! lapurra etorri dela!Etorri mesedez!

Baina bere lagunek ez zioten kasurik egin.Eta Maialen diskorik gabe geratu zen.

Zinkili, zankalau, zazpi eta zazpi hamalau. Valda eta Maialen