JORGE_ Hitz egiten zuen patinetea

1

Click here to load reader

description

Orain dela urte asko, herrixka txiki batean Peru izeneko mutiko bat bizi zen. Danielek 7 urte zituen eta oso bihurria zen. Peruri bere lagunekin jolastea izugarri gustatzen zitzaion, baina gehien atsegin zuena bere patinetearekin herrixkan zehar gora eta behera ibiltzea zen. Pirata, 7 urte

Transcript of JORGE_ Hitz egiten zuen patinetea

Page 1: JORGE_ Hitz egiten zuen patinetea

Pirata, 7 urte

HITZ EGITEN ZUEN PATINETEA

Orain dela urte asko, herrixka txiki batean Peru izeneko mutiko bat bizi zen. Danielek 7 urte zituen eta oso bihurria zen. Peruri bere lagunekin jolastea izugarri gustatzen zitzaion, baina gehien atsegin zuena bere patinetearekin herrixkan zehar gora eta behera ibiltzea zen.

Udako goiz batean, ikastolara joan behar ez zuenez, patinetea hartu eta kalera irten zer buelta bat emateko asmoz. Han zihoan poz-pozik, baina halako batean, harri koxkor batekin trabatu eta lurrera erori zen. Peruk belaunean min hartu zuen, baina min gehiago ematen zion patinetea nola geratu zen ikusteak. Beraz, lurretik altxatzen hasi zen baina garrasi txiki bat entzun zuen.

Hasiera batean, ez zekien garrasi txiki hura nondik zetorren, baina patinetearengana gerturatu bezain laster, garrasi egiten zuena patinetea zela ohartu zen. Peru beldurtu egin zen lehen unean, baina gero honela galdetu zion patineteari:

- Nolatan hitz egin dezakezu?- Orain dela urte batzuk kalean nengoela tximista batek jo

ninduen. Egun hartatik aurrera, hitz egiteko gaitasuna daukat. – erantzun zuen patineteak goxo-goxo.

- Hori primeran dago! Horrela hemendik aurrera kalean zehar gabiltzan bitartean hitz egiten joan gaitezke. – esan zuen Peruk poz-pozik.

Eta halaxe izan zen. Egun hartatik aurrera, Peru eta bere patinete maitea kalean zehar isildu gabe ibiltzen ziren. Eta arriskuren bat ikusten zuenean patineteak, Peruri esaten zion. Modu honetan, ez ziren erortzen eta ez zuten gehiago inoiz minik hartu.