Praktikaldiaren gaineko txostena

7
Praktikaldiaren balorazioa Deskribapena Praktikaldia Basozelai-Gaztelu ikastetxean egin dut; hain zuzen, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 4 urtekoen gelan. Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du haurraren garapen osoan, ondorioz, haurraren gaitasunen garapena ahalik eta ondoen bermatzeko, praktika pedagogikoaren oinarriak ezagutzeko beharrean gaude: globalizazioa, interesguneak, ikasketa esanguratsuak, irakaskuntza aktiboaren printzipioa… Ez dago zalantzarik, irakasleok, irakasteko orduan, ezaugarri batzuk hartu behar ditugula kontuan. Alde batetik, etapa horretan, haurrak era global batean jasotzen eta adierazten ditu gauzak, horregatik, ikasi ere halaxe egiten du. Inguruko munduarekin dituen harreman guztietan, haurrak bere izatearen osotasuna garatzen du. Bere dimentsio guztien arteko lotura estua da (afektibo- emozionala, sentso-motora, soziala, eta kognitibo- linguistikoak), eta ezin da bakoitza bere aldetik garatu. Hori dela eta, esperientzia eremu guztiak interesgune baten inguruan txertatzen dira. Beste aldetik, ikasketak esanguratsuen abiapuntua aintzat harturik, ez dugu ahaztu behar irakaskuntza aktiboaren printzipioa, hots, heziketaren protagonista ikaslea bera

description

Artazugoikoko ikasle batek Basauriko Basozelai-Gaztelu ikastetxean egindako praktikaldiaren gaineko zenbait gauza kontatzen dizkigu.

Transcript of Praktikaldiaren gaineko txostena

Page 1: Praktikaldiaren gaineko txostena

Praktikaldiaren balorazioa

Deskribapena

Praktikaldia Basozelai-Gaztelu ikastetxean egin dut; hain zuzen, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 4 urtekoen gelan. Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du haurraren garapen osoan, ondorioz, haurraren gaitasunen garapena ahalik eta ondoen bermatzeko, praktika pedagogikoaren oinarriak ezagutzeko beharrean gaude: globalizazioa, interesguneak, ikasketa esanguratsuak, irakaskuntza aktiboaren printzipioa…Ez dago zalantzarik, irakasleok, irakasteko orduan, ezaugarri batzuk hartu behar ditugula kontuan. Alde batetik, etapa horretan, haurrak era global batean jasotzen eta adierazten ditu gauzak, horregatik, ikasi ere halaxe egiten du. Inguruko munduarekin dituen harreman guztietan, haurrak bere izatearen osotasuna garatzen du. Bere dimentsio guztien arteko lotura estua da (afektibo-emozionala, sentso-motora, soziala, eta kognitibo-linguistikoak), eta ezin da bakoitza bere aldetik garatu. Hori dela eta, esperientzia eremu guztiak interesgune baten inguruan txertatzen dira.Beste aldetik, ikasketak esanguratsuen abiapuntua aintzat harturik, ez dugu ahaztu behar irakaskuntza aktiboaren printzipioa, hots, heziketaren protagonista ikaslea bera dela, irakaslea “bultzatzaile” soila baino ez dela, eta haurrari erakusten dizkion esperientziak eta ezagupenak, haren bizitzarekin, esperientziekin, eta interesekin lotzen direla. Horretarako, behaketa, esperimentazioa eta jolasa dira, hainbat eta hainbat jarduera egiteko kontuan hartzen direnak helburu nagusia lortzeko: buru-jarduera.

Hilabete honetan aukeratutako interesgunea “Animaliak” izan da. Unitate honekin eta hainbat ekintzen bitartez, hiru helburu orokor hauek lantzen dira: nortasuna eta autonomia pertsonala, ingurune soziala eta fisikoa, eta komunikazioa eta errepresentazioa. Lau urtekoen gelan lehen zikloan abian jartzen diren garapenaren alderdiak, bigarren zikloan sendotzen eta zabaltzen dira. Horrek esan nahi du aldez aurretik ezagutzen dutela unitatea. Ikasliburuei dagokienez, ikasleek ez dute inolako libururik erabiltzen. Irakasleak, ordea, bere lana prestatzeko, gaiarekin zerikusia duten hainbat liburu erabiltzen ditu, “Giltza”,

Page 2: Praktikaldiaren gaineko txostena

“Glo Glo”, “Urtxintza”, “Dulun-Dulunba” besteak beste, eta material lagungarri artean, fitxak, horma-irudiak, entzumenak, ipuinak, jokoak...erabiltzen ditu.

Lehen aipatu dudanez, Haur Hezkuntzan eremu guztiak, hau da, hizkuntza, matematika, ingurunea, plastika… globalki lantzen dira. Dena den, nik arlo bakoitza banan-banan azalduko dut, hobeto uler dadin. Hizkuntza: esan beharra dago hizkuntza eguneroko jarduera guztietan jorratzen dela. Ohiko jarduerak egin eta gero, hau da, eskolan sartu, ongietorria, arropa jantzi-erantzi, gertaerak edo esperientziak kontatu, arduraduna aukeratu, data aldatu, egutegia aztertu... hori guztia egin eta gero, animalien unitatearekin hasteko horma-irudi bat (komunikazio-egoera nagusiak islatzen dituen horma-irudi bat) aurkezten da, elkarrizketarako bidea eskaintzen baitu.Laminari behatu eta han dauden etxabereei eta basapiztiei buruz hitz egiten dute, animalia batzuk eta haien ezaugarriak ezagutzen dituzte (handiak edo txikiak diren, haien kolorea, mokoa edo muturra baduten, lumak edo ilajea duten...), animalien izenak (txerria, zaldia, elefantea...), eta ahotsak ikasten dituzte (marrua, irrintzia, zaunka, orroa...) baita haiekiko errespetua eta zainketa ere. Horrela gaiaren inguruko jarduera bakoitzean ari gara hizkuntza erabiltzen, eta, hortaz, hiztegia lantzen eta aberasten.

Hizkuntzaren trebakuntzarako baliabide nagusia ipuina da. Hizkuntza-eredu aberatsak eskaintzeaz gain, ipuina oso hurbil dago haurren bizipen eta interesetatik, eta, gainera, arreta eta irakaslearen azalpenak entzuteko arretaren garapena ez ezik, irudimena, afektibitatea, balioak eta sentikortasuna ere landu egiten da. Animaliekin zerikusia duten gaur egungo ahozko testuak aukeratu dira, esate baterako, “Barraskiloa”, “koloretako arrautzak” baita tradiziozkoak ere, adibidez, “Bremengo musikariak”. Ipuinak lamina plastifikatuen bidez eta intonazioa zainduz irakurtzen dira, irakasleak bitartean laminetan seinalatzen ditu ipuinetan aipatu diren egoerak eta elementuak. Ikasleek oso gustukoa dute jarduera hori, eta ez dituzte era pasiboan entzuten, eta ulermenerako estrategiak garatzera heltzen dira. Hau da, gertatuko denaren inguruko hipotesiak egiten dituzte, ipuinaren ideia nagusiak ateratzen dituzte, izenak gogoratzen dituzte, pertsonaietan eta egoeretan bere burua proiektatzen dute, testuetan azaltzen diren deskribapenak imajinatzen dituzte, eta abar. Gero, ipuina ulertu den jakiteko, galderak egiten dira. Bestalde, bertsoak (Arre, arre astotxoa), olerkiak (Txakurrak uau, Akerrak adarrak), eta kantuak ere (animaliei buruzko kantuak) ikasten dituzte. Ahoz esaten dute (ondo barnera dezaten), eta, astean behin baino gehiagotan errepikatzen dira. Horrekin ahoskera hobetzeaz gain, sormena ere lantzen da.Adin honetan hizkuntza idatziaren sarrera egiten dela ez ahaztea ezinbestekoa da: hizkiaren behaketa eta interpretazioa egunero jorratzen da (norberaren eta besteen izenen hizkiak, menuarenak, datarenak, alfabetoarena...). Jarduera horiekin garrantzitsuena da hizkuntza idatziarekiko motibazio eta jarrera baikorra garatzea.

Matematika: haurrak bere testuinguruarekin esperimentatuz, eta gaiaren sekuentzian zehar sortzen diren egoerak aztertuz, zenbakiak, espazioa, ordena, neurria eta kantitatea barneratzen ditu. Hau da, matematikak eremu askotan eta eguneroko eta ohiko ekintzetan lan egiteko aukera ematen digu: lagunen artean gauzak banatzerakoan (gailetak, jokoak...), egutegia eta menuaren platerak ezagutzean, zenbatzerakoan (gelara etorri den haurren kopurua eta etorri ez denarena kalkulatzerakoan edo bideoa aukeratzeko bozketa egiten dutenean), gauzak batu eta dagokien tokian jartzerakoan

Page 3: Praktikaldiaren gaineko txostena

(sailkapenak), ordena erlazioak ezartzerakoan (ilaran), eta kontzeptu espazialak hitzez adierazterakoan...Orobat, lan-txokoan daudenean, hainbat fitxa egiten dute arrazonamendu logiko-matematikoa garatzeko. Fitxak jarduera mentala sustatzeko dira. Irakasleak talde horren dinamikari behatzen dio eta bideratu egiten du, eta zer egin behar duten azaldu ondoren horrelako ariketak egiten dituzte: erle gehiago dagoen erlauntza berdez inguratu eta gutxien dagoena morez, bi hanka dituzten animaliak horiz margotu eta laukoak marroiz, 1etik 5erako zenbakien marraketa finkatu gidalerroan idatziz, lotu animalien irudi-kopurua hitzekin, idatzi zenbaki baten aurrean eta atzean dagokion hitza, horma-irudian zenbatu zenbat animalia dauden, zenbat diren mota bakoitzeko eta zenbat hanka duten, problemak ebazteko trenean dauden animaliak zenbatu eta banatu bakoitzari dagokion janaria... Halaber, oinarrizko formekin (zirkulua, karratua, laukizuzena eta triangelua) eta kontzeptu espazialekin egiten da lan (ezkerrean, eskuinean, barruan, kanpoan, ondoan, gainean, azpian, goian, behean, hurbil, urrun, lehenengoa, bigarrena...) Materiala erabiltzeaz aparte (liburu bat prestatu dute haien argazkiekin) gorputzarekin ere esperimentatu dute espazioan kokapena.

Ingurunea: Haur Hezkuntzan, ikasleak inguruneko gertaeretaz jakin-mina adierazten du. Animaliei dagokienez, etxabereak eta basapiztiak ikasten dituzte, haien arteko erlazioak (animaliak eta kumeak), zer jaten duten, ezaugarriak, nola zaintzen ditugun, non bizi diren... Horretarako, bai hasieran, hizkuntzaren arloan elkarrizketen bidez, bai lan-txokoan, fitxak eginez, ingurunea lantzen da. Fitxa batzuk hauexek dira: sailkatu animaliak eta beraien bizilekuak gezi bidez lotu (oihanean edo baserrian), lotu animaliak bere kumeekin, hankarik gabeko animaliak argizari gorriz inguratu, horma-irudi bati begiratu eta komentatu ondoren, han dauden animalien onomatopeiak entzun eta norenak diren asmatu...

Tailerrak: hainbat material (argizariak, paperak, plastilina, gometsak ...) eta teknika erabiliz (margotu, marraztu, ebaki, ziztatu, modelatu...) bakoitzak duen adierazkortasun plastikoa aztertzeko proposamenak bideratzen dira. Horrekin batera, autonomia eta sormena ere bultzatzen dira. Ikasleak, plastikako jardueretan, izugarri gozatzen du. Guri dagokigun tailerra plastilinarena izan da, eta umeek, libreki jolastu arren, gaiarekin erlazionatuta dauden jarduerak egiten dituzte, adibidez, animaliak, siluetak, plastilina itsatsi animalia baten irudiaren gainean.

Jolasa: haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa da. Horren bidez, ikutu, sentitu, manipulatu eta esperimentatu egingo du, eta era berean, bere nahiak, bere inguruko gertaerak eta bere sentipenak kanporatzen ditu. Horrela, hainbat nozioz jabetuko da. Bi txoko daude jolasteko: sukalde eta eraikuntza txokoak. Haietan zenbait joko prestatu dira: animalien onomatopeiak imitatu, oinarrizko formak asmatu lau ezaugarri eman eta gero, animalien irudiak sailkatu, animalien kantitatea bere hitzarekin erlazionatu, animalien bikoteak egin ...

Balioak, zehar-lerroak eta trebetasun sozialak: egunero eta edozein arlotan jorratzen dira, non hainbat jardueretan integratuta dauden: ipuinetan, elkarrizketan, sortzen diren arazoetan... Ikasleen bizitzan gerta daitezkeen egoera arazotsuei begiratu, interpretatu, eztabaidatu eta irtenbideak bilatzeko aukerak eskaintzen dira. Elkarbizitza egokian beharrezkoak diren arauen balioak barneratzen dituzte: errespetoa, partaidetzaren garapena, autonomiaren beharra, talde lanen balioa, egizaletasuna... Zehar-lerroen artean osasunerako hezkuntza dago, giza eskubideak, ingurunearen

Page 4: Praktikaldiaren gaineko txostena

hezkuntza, bake hezkuntza... eta trebetasun sozialen artean komunikaziorakoak, garapen pertsonalari laguntzeko, eta enpatia indartzeko trebetasunak daude. Haien artean arazoren bat sortzen bada, haiek beraiek dira mementoan, hitz eginez eta akordioak hartuz arazoa konpontzen dutenak (hitzen aulkiak).

Balorazioa

Haur Hezkuntzan egindako praktikak positibotzat jo ditut. Nik, erlijio irakaslea izanik, maila horretan esperientzia handia daukat. Hau dela eta, ez dut zailtasunik izan ikasliburuak eta gainerako materiala ulertzeko. Alde batetik, egiturak errazak izan dira, eta, beste aldetik, ohiko lexikoa erabili da. Hasieran, nire zailtasun bakarra, nola egiten zuten lana (txokoetan, tailerretan ...) jakitean zetzan, baina, behin jakinda, oso erraza izan da klaseko erritmoa jarraitzea.

Ikasleek normaltasunez onartu dute ni hemen egotea. Hasiera-hasieratik nirekiko jarrera irekia izan dute eta haien gertaerak eta sentimenduak erakutsi dizkidate. Gainera asko lagundu didate gauzak nola egiten diren jakiteko.

Tutorea ezaguna denez ondo moldatu naiz berarekin. Irakasleak segun eta zein arlotan hizkera formala zein ez-formala erabiltzen du, baita lexiko egokia ere, gaiak azaltzeko, instrukzioak emateko edo kontzeptuak argitzeko. Eskolan, irakasle artean, euskeraz hitz egiten da, eta ondo moldatu naiz entzule nahiz hiztun moduan beraiekin, irakasle gelan batez ere.

Praktikak egiteak asko lagundu dit egun osoan euskeraz aritzeagatik, batik bat. Gainera, ez da gauza bera saio bat edo bi lau urteko gelan ematea arlo bat irakasten, nik egiten dudan bezala, edo egunean zehar haien andereñoa izatea, eta arlo guztietan sartuta egotea. Haur Hezkuntzako irakaslea naizenez, praktikaldiekin, berriro hartu diot gustua haur txikiekin egoteari.