SIIS - 2013 Txostena

16
2013 Jarduera Memoria

description

SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren (Eguia-Careaga Fundazioa) 2013ko jardueren Txostena

Transcript of SIIS - 2013 Txostena

Page 1: SIIS - 2013 Txostena

2013JardueraMemoria

Page 2: SIIS - 2013 Txostena

1. SiiS DOKUMENTAZIO ETA IKERKETA ZENTROA

1972. urtean sortu zenetik, Eguía Careaga Fundazioaren SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak oinarriko rol bat bete du Euskadiko politika sozialen garapen-prozesuan. Bere ikerketa-zentroa oinarri, think tank eta anglosaxoien ideia laborategien ildoari jarraikiz, SiiS osatzen joan da gizarte-ongizate politikak, Gizarte Zerbitzuen antolaketa eta gizarte-ekintzako profesionalen praktikaren arloak hobetzeko lanabes gisara. Gaur egun, SiiSen lanean dihardute 19 pertsonek Donostia eta Madrilen, eta langile horiek aditu dira dokumentazioa, soziologia, zuzenbidea, kazetaritza, antropologia eta gizarte-langintzako arloetan.

Fundazioaren Patronatua osatzen dute pertsona hauek:

Sortzailea. José Ignacio Eguía CareagaPresidentea. Jesús Antonio Pérez de ArróspideIdazkaria. Paulino Azúa Diruzaina. Jorge Díez AramburuBatzordekideak. Jorge Bani Iñaki Heras Ignacio Iragorri Ramon Saizarbitoria José María Segura Helena Sotelo Joseba Zalakain José Luis Zubizarreta

Zentroaren 2013. urteko aurrekontua 1,2 milioi eurokoa izan da. Eguía Careaga Fundazioak eta administrazio publikoek finantzatzen dute urteko elkarkidetza hitzarmenen bidez. Modu egonkorrean SiiS finantzatzen dute honako erakundeek:

• Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. • Bizkaiko Foru Aldundia. Gizarte Ekintza Saila. • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politikako Departamendua. • Eusko Jaurlaritza. Osasun Publikoaren eta Mendetasunaren

Zuzendaritza.• Eusko Jaurlaritza. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza. • Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioa.

Ezgaitasunen Errege Patronatua.

Page 3: SIIS - 2013 Txostena

Horietaz gain, honako organismo hauek lagundu dute aldi batzuetan SiiSen zerbitzu eta produktuak finantzatzen:

• Eusko Jaurlaritza. Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza.

• Gipuzkoako Foru Aldundia. Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako Departamendua.

• Akitania-Euskadi Euroeskualdea.

2. DOKUMENTAZIO ZENTROA

SiiSen oinarriko funtzioetako bat eta izateko jatorrizko arrazoia izan da ahalbidetzea dokumentazio-zentro eta liburutegi espezializatu bat gizarte-politika eta zerbitzuetan. Gaur egun, SiiS dokumentazio-zentroak osatzen du Europa-mailako gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako bibliografia-bilduma handienetako bat. Euskadikoak dira bertaratzen diren erabiltzaile gehienak, baina baita ere erantzuten zaie beste erkidego eta herrialdeetako pertsona eta erakundeen eskariei, gehienbat, Europa eta Latinoamerikakoei.

Gaur egun, SiiSen bibliografia-funtsak ia 210.000 erreferentzia biltzen ditu, eta bertako dokumentu batzuek joandako mendeko 40 eta 50eko hamarkadetan argitaratu ziren. Formatu elektronikoren batean jasotzen dira urtero datu-basera gehitzen diren dokumentuen % 90, eta horrela ahalbidetzen da lastertasun handiagoa eta interesa duten pertsonei transmititzea.

Bere Dokumentazio Zentro propioaz gain, SiiSek kudeatzen ditu espezializatutako beste bi dokumentazio zentro, hurrenez hurren, ezgaitasun eta drogen gaietako alorretan.

• Ezgaitasunari buruzko Espainiar Dokumentazio Zentroa (CEDD). 1978. urtetik, SiiSek kudeatzen du, Ezgaitasunen Errege Patronatuarekin elkarkidetzan, Ezgaitasunari buruzko Espainiar Dokumentazio Zentroa (CEDD). Errege Patronatuaren egoitza propioan lekutzen da, eta CEDDek xede du interesa duen pertsona orori erkidego, nazio-mailan eta nazioartean burutzen den dokumentazio eta zientzia-literatura helaraztea. Horretarako, Ezgaitasunari buruzko Espainiar Dokumentazio

Page 4: SIIS - 2013 Txostena

Zentroak eskura du gai horren inguruko Europa-mailako funtsa handienetako bat, eta berariaz ezgaitasunen inguruko 50.000 dokumentu daude bertan, eta urtero gehitzen dituzte 2.000 erregistro.

• Drogamendekotasunei buruzko Euskadiko Dokumentazio Zentroa (DDZ). 1992. urtetik, Droga Mendekotasunen Euskal Behategiaren esparruan SiiSek kudeatzen du gure eremu geografikoko droga gaietan espezializatutako funtsa garrantzitsuenetakoa den Euskadiko Drogamenpekotasunei buruzko Dokumentazio Zentroa (DDZ).

3. SIIS WEBGUNEA

2001. urtean sortu zenetik, eta etenik gabeko edukietako diseinu-hobekuntzen ondorioz, SiiS webgunea da Euskadi eta Espainiar Estatuan dagoen oinarriko gizarte-ekintza eta gizarte-zerbitzuetako informazio-iturria. Urtean zehar 50.000 erabiltzaile desberdinek erabiltzen dute, eta bere egituran ageri dira zenbait gai tematiko (ezgaitasuna, zahartzea, mendetasunak, bazterketa, haurtzaroa, generoa, boluntariotza eta gizarte-politikak). SiiS webgunearen bidez ahalbidetzen da zentroaren zerbitzu eta produktu gehienak eskuratzen, eta horrek aukera eskaintzen die erabiltzaileei gizarte-eskuartzearen arloan gertatzen diren berrikuntzez jakiteko.

SiiS webgunean eskuragarri diren zerbitzuak hauek dira:

• Dokumentazio datu-basearen sarbidea. Dokumentazio datu-basean on line sartzeko aukera ematen du SiiS webguneak, eta bertan burutu daitezke bilaketa bibliografikoak eta testua osoki duten milaka dokumentuak jeitsi. Dokumentuak paperean diren kasuetan, mailegu- eta kopiagintza-zerbitzuaren bidez eskuratu daitezke nahi diren dokumentuak.

• Legei buruzko datu-basea. SiiS webgunean jasotzen dira EAE eta Estatu osoko politika eta gizarte-zerbitzuen inguruan argitaratutako arauak, eta eskuragarri jartzen dira bertako testu osoak. SiiS webgunetik ere eskuragarri dago Estatu,

Page 5: SIIS - 2013 Txostena

Autonomia Erkidego eta Lurralde Historikoen gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen legei buruzko datu-basea, eta bertan biltzen dira arau-maila guztiak, 25.000 lege-testu baino gehiago, gutxienaz laurogeiko hamarkadatik hona. Gaur egun, digitalizatua dago indarrean dagoen arau-funtsa osoa, horrela, arau horien guztien kontsulta erraraziz.

• Hemeroteka. Egunero, SiiS webgunean jasotzen da EAE eta Estatu espainiarrean argitaratutako gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen inguruan idatzizko hedabide nagusiek argitaratzen dituzten albisteen hautaketa bat. Horretaz gain, SiiS webgunetik sartzerik badago hemerotekaren datu-basera, eta horren bidez politika eta gizarte-zerbitzuen inguruan argitaratutako 35.000 albiste baino gehiagoren artean kontsulta burutu, 2004. urtetik prentsak kaleratuta albisteen artean. Urtero gehitzen dira 3.000 albiste berri.

• Kaleratu berriak diren dokumentuak. Ia egunero berritzen dira SiiS webgunean jasotzen diren argitaletxeek kaleratzen dituzten SiiSen arloko dokumentu berriak. Argitalpen berri horietako bakoitzeko eskaintzen da laburpen motz bat eta Interneteko jatorriko iturrira lotura, horrela deskargatu ahal izateko. Argitalpen berrien atala gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuen inguruan gazteleraz dagoen liburutegi birtual handienetako bat da.

• Bilaketa pertsonalizatuak eta alerta-zerbitzuak. Dokumentuen bilaketa pertsonalizatuko zerbitzuaren bidez, interesa duten pertsonek eska dezakete nahi duten gaiaren inguruko dokumentu-bilaketa bat, eta modu horretan SiiSeko langileek burutzen dute datu-basearen baitako bilaketa bat. Unean uneko bilaketa edo, horrela irizten bazaio, nahi duen erakundeak eska dezake alerta-zerbitzu pertsonalizatu bat izatea, eta horren bidez, noizik eta behin, erabiltzaileari ematen zaio Basean gehitu izandako gai konkretu edo ezaugarri zehatz batzuen araberako dokumentu batzuen berri. Halaber, horrela irizten bazaio, bilaketa zabaldu daiteke osasun eta gizarte-zientzietako espezializatutako beste datu-base dokumental batzuetara.

• Gaur-gaurko buletin elektronikoak. SiiSek doan osatu eta banatzen du 2003. urtetik e-posta bidezko buletin elektroniko monografiko sail bat, hamabost egunez behin,

Page 6: SIIS - 2013 Txostena

honako gai tematikoetan zentratuta: Pertsona adinduak, Generoa eta familia, Gizarte Bazterketa, Haurtzaroa eta gazteak, Ezgaitasuna, Gizarte Politika, Boluntariotza eta Mendekotasunak (egunero). Gaur-gaurko buletin horiek osatzen dira, eta interesa duen pertsonari alerta-zerbitzu batzuen bidez informatzen zaio, gaien arabera, zein argitalpen berri jaso diren dokumentazio-zentroan. Buletin bakoitzak biltzen du prentsa-albisteen atal bat, deialdietako agenda bat, liburu eta dokumentu elektronikoetarako estekak, eta gaiaren araberako arau eta lege ekimenen inguruko hautaketa espezifiko bana, bertan erreferentzia duten albiste, dokumentu eta arauen testu osoko lotura eskainiz.

• Gaikako bibliografiak. Egunerokotasunaren arabera nabarmendu edo interes berezia izan duten gai batzuen inguruan eginiko hautaketa dira gaikako bibliografia horiek.

• Agenda. Bertatik bildu eta zabaltzen da Estatu espainiar eta nazioartean gizarte-zerbitzu eta gizarte-ekintzako interes berezia izango duten urteko gertakizun eta jardunaldien inguruko hautaketa zabal bat.

• Multimedia. Bertan jasotzen da interes berezia duten eskuartzearen arlo bakoitzaren inguruko ikus-entzunezko materialak.

• Sare sozialetako profilak. Gaur egungo sare sozialen zabalkunde-ahalmenaz jabetuz, SiiSek kate bana zabaldu du Facebook eta Twitteren. Etenik gabe hazten ari diren bi profil horien bidez, ahalbidetzen da zentroan hautatutako informazioa eta dokumentazioa erraz zabaltzea.

2013. urtean, erabiltzaile desberdinen kopurua 55.618 pertsonetakoa izan da, eta hazkuntza-joera nabarmena gertatu da 347.913 bisita lortu arte, aurreko urtetik % 24ko hazkuntza. Izenemateen kopuruak ere gora egin du (1.288) eta % 36 hazi da 2013an.

Page 7: SIIS - 2013 Txostena

4. SIISEK KUDEATZEN DITUEN BESTE WEBGUNE BATZUEK

SiiSen webgune propioaz gain, bertatik kudeatzen dira Interneteko beste webgune batzuek, betiere politika sozialen ezagupenaren kudeaketa ardatz hartzen delarik:

• Drogomedia. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Mendetasunaren Zuzendaritzak sustatutako webgunea da Drogomedia.com. Webgune honetan biltzen da drogen eta mendetasunen informazio ugari, dela izaera orokorrekoa (gaien inguruko informazioa, glosategia, hiztegia, agenda, baliabideak, loturak), dela berariaz profesionalei zuzendurikoa (datu-banku, gidaliburu eta tresnak), eta etenik gabe eguneratzen da. Aipamen berezia merezi du goizean goizo eguneratzen den hemerotekaren atalak. 2013. urtean hasi da webgunearen berrikuntza-lana, eta 2014. urtean berrituko da erabat (www. drogomedia.com).

• Cedd.net. CEDD erakundearen webguneak on line sarbidea eskaintzen du Ezgaitasunari buruzko Espainiar Dokumentazio Zentroaren zerbitzu eta produktuak eskuratzeko, eta hori da ezgaitasunen inguruan espezializatutako espainiar webgune dokumental nagusienetakoa. Erabiltzaileek bertatik sarbidea dute bai oso espezifikoak diren dokumentu eta legeriaren bilaketak egiteko bai argitalpen, hemeroteka, kongresu- eta jardunaldi-agenda kontsultatzeko (www.cedd.net).

• Gipuzkoako Gizarte Behatokia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Gaietako Departamenduarekin hitzartutako esparruan, behatoki honek Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako sarearen berri ematen du behagi.net webgunearen bidez. 2013. urtean hasi da webgunearen berrikuntza-lana, eta 2014. urtean berrituko da erabat (www.behagi.net).

• Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia. Lurralde Historikoan gizarte-zerbitzuen ekintzez informazio gehigarria eskaintzeko tresna gisara sortua da Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia. Webgune horren bidez, Arabako Foru Aldundiak asmoa du Gizarte Ongizateko arloan aritzen diren teknikari eta herritarrentzat datu estatistikoen nukleo bat eskuragarri jartzea, horren bidez ezagutu ahal izateko Gizarte Zerbitzuen arabar

Page 8: SIIS - 2013 Txostena

sarearen tamaina; konparazioak burutu koadrila edota udalen artean; ebaluatu Lurralde Historikoan eskura dauden baliabide eta premiak; jarduera egoki batzuen araberako estandar-sorta batzuen erreferentzian zerbitzuen egokitzea ebaluatu, Arabako Lurralde Historikoan izandako Gizarte Zerbitzuen eboluzioaren erantzuna ezagutzeko (www.arabakobehatokia.net).

• Ikuspegiak Gizarte Gaien Behatokia. EHU eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean, SiiSek burutzen du Ikuspegiak Gizarte Gaien Behatokiaren mantentze- eta kudeatze-lana. Sare horren esparruan, SiiSek kudeatzen ditu gizarte-gaiak, familia, haur eta nerabeen behatokiak, eta zabaltzen ditu, hamabost egunez behin, Ikuspegi@k Behatokien sarearen gaur-gaurko gaien buletin elektronikoak (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-observat/eu).

5. ALDIZKAKO ARGITALPENAK

2013. urtean zehar, SiiS arduratu da bi aldizkako argitalpen editatu eta kaleratzeaz, eta edizioa elkarkidetzan burutu da Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren laguntzaz eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzaren finantzazioaren bidez:

• Zerbitzuan. Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetan espezializatutako sei hilabetean behingo aldizkaria da Zerbitzuan, eta elkarlanean kaleratzen dute SiiS eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak. 1986. urtean kaleratu zen lehendabiziko aldiz, profesional, ikerle eta erabiltzaileen informazio-, gogoeta- eta eztabaida-premiei erantzuteko xedeari jarraikiz. Jada, Zerbitzuan aldizkari klasikoa bilakatu da EAEko gi-zarte-zientzien baitan. Gaur egun, aldizkariak 1.400 harpide baino gehiago ditu. Eskura daude webgunean aldizkariaren edukiak. 2013. urtean argitaratu dira www.zerbitzuan.net aldizkariaren 53 eta 54. aleak.

• Gizarteratuz. SiiSek editatzen du Gizarteratuz, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin elkarkidetzan, Gizarte Zerbitzu eta Esku Hartzeen inguruko buletin dokumentala 2010. urtetik. Horren bidez, sektoreko

Page 9: SIIS - 2013 Txostena

profesionalentzat eskuragarri jarri nahi da gizarte-zerbitzuetako informazioa, ikerkuntza eta dokumentazioa. Modu selektiboan informazioa tratatzeko produktu bat da, eta horrek ahalbidetzen du sekto-reko profesionalak etenik gabean informatuak izatea Gizarte Zerbitzuen inguruko aurre-rabide eta eztabaidetan. Gaur egun, aldizkariak 2.400 harpidetza baino gehiago ditu, eta berau lortu daiteke SiiS webgunean. 2013. urtean argitaratu dira 34 eta 39. zenbakien ar-teko aleak.

6. PLANIFIKAZIO ETA IKERKUNTZA

Joandako urteotan, SiiSek dituen funtzio nagusietakoa izan da azterlan, ikerketa eta txostenak burutzea gizarte-zerbitzuetako politiken eta zerbitzu horiek jasotzen dituzten pertsonen premien inguruan. Halaber, SiiSek burutu izan ditu instituzio desberdinentzako gizarte-zerbitzuen alorreko planifikazio-lan ugari.

2013. urtean ondorengo txosten eta azterlanak burutu ditu SiiSek:

• Drogen kontsumoa, desberdintasun sozio-ekonomikoak eta lurraldea EAEn. Osasun Publikoaren eta Mendetasunaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza. Azterlan honek analizatzen ditu estatusari loturiko aldagaiak –errenta, okupazio-egoera, hezkuntza-maila– eta drogen kontsumoa EAEn, horretarako oinarri hartzen delarik zientzia-

Page 10: SIIS - 2013 Txostena

literatura berrikusketa sakon bat eta legezko eta legez kanpoko EAEko kontsumoari loturiko estatistika-iturrien azterketa bat. Lan honetan arreta berezia hartu zaio droga-kontsumo eta lurraldearen arteko erlazioari, eta bertan aztertzen da zenbatean bereizten diren kontsumo-tasa horiek EAEko errolda-sekzioen arabera.

• Portaerei loturiko mendekotasunen inguruko nazioarteko azterlan konparatiboa. Osasun Publikoaren eta Mendetasunaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza. Azterlan honen xedea da modu arruntean gairik gabeko mendetasun, portaerari loturiko mendetasun edo mendetasun konduktual esaten zaienen joera orokor eta berariazko neurriak detektatu, aztertu eta sistematizatzea, betiere mendekotasunen inguruko arautegi orokor batean erreferentzia gisa izateko jokabide horien arau-xedapenen mugaketa eta lanketarako. Testuinguruko sarrera gisara, bertan azaltzen da kontzeptualizazio eta sailkapen nosologikoaren inguruko analisi bat gehiegiko jokabide horien ohiko mendekotasun konduktualen azterketarako, eta horren ostean zentratzen da nazioarteko politika publikoetan nabarmendu diren joeretan –europarrak gehienetan, baina baita ere kanadar, estatubatuar eta australiarrak–, nazioarte, nazio- edo eskualde-mailako arau, estrategia eta egitasmoen plangintzen bitartez. Azterlanaren alderdirik zabalena zentratzen da ekimenetarako detektatu diren berariazko neurrien sistematizazioan, eta ordenatzen dira eskaintzaren kontrola edo eskariaren gutxitzearen arabera. Txostenak bukaeran jasotzen du gomendioen atal bat, eta bere xedea da laguntzea mendekotasunen arloko euskal politikaren formulazio berri baten esparruan kontuan hartu beharko liratekeen betekizunetan orientatzeko.

• Mendekotasunen datu-bankuaren diseinua. Osasun Publikoaren eta Mendetasunaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza. EAEko droga-mendekotasunen datu-banku baten diseinu eta lanketa Drogomedia.com webgunean sartzeko. Lan honetan definizio bat burutu da gaiekiko moduluetan, iturrien identifikazioan, adierazleen hautaketa eta aldagaien gurutzaketan, eta adierazleak osatzeko gaur egungo datu-baseak arakatzean, bertan biltzen direlarik aroen araberako serieak eta amaierako aplikaziorako datuen karga.

Page 11: SIIS - 2013 Txostena

• Gizarte Larrialdiko Laguntzen inguruko azterlana. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza (aribidean). Azterlan honek, eskura dauden datu kuantitatiboak erabiliz, analizatzen du EAEko udalerrietan Gizarte Larrialdiko Laguntzetara bideratzen den gastua, eta baita ere prestazio horietan eta jasotzaileen profiletan joandako urteotan gertatu den erabilera-aldaketa.

• Autonomia Sustatu eta Mendekotasunaren Arretarako Arabar Ereduaren diseinua. Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Diseinu hau kokatzen da Arabako Foru Aldundia eta ETORBIZI Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioaren elkarkidetza-proiektu batean, eta ondorengo oinarriko bost helburu hauek ditu: definitu eta karakterizatu Autonomiaren Sustapena eta Mendekotasunaren Prebentziorako Zerbitzuak; horren eskaria aztertu Arabako Lurralde Historikoan; egungo sarearen neurriak ezarri; eskariari aurre egiteko sare horren egokipenerako premiak zehaztu; arauen zirriborro bat landu zerbitzu horiek erregulatzeko (ikus aholkularitza juridikoaren inguruko memoriaren atala).

• Pobrezia energetikoaren inguruko nazioarteko azterlana. Gipuzkoako Foru Aldundia. Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako Departamenduaren eskariz, eta Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkestaren emaitzak erabiliz (GPGBI-2012), azterlan honek xede du ezagutzea fenomeno horren eragina Gipuzkoan, eta aztergai hartzen ditu pobrezia energetikoa prebenitu eta zuzentzeko gure inguruko herrialdeetan abian jarri dituzten oinarrizko politikak.

• Zerga-sistema, aktibazioa eta familiei laguntza: ordaindu daitezkeen zerga-kenkarien rola. Nazioarteko panorama. Gipuzkoako Foru Aldundia. Txosten honetan aztertzen da ordaindu daitezkeen zerga-kenkarien rola. Kenkari horiek zerga negatiboaren logikari jarraitzen diote, eta garrantzitsuak izan daitezke gutxieneko errenta eta familia-politiketan. Txostenak berrikusten ditu ELGAko eremuko herrialde batzuetan burutu izan diren politikak, eta bertan azaltzen denez, ikuspegi horrek lagundu

Page 12: SIIS - 2013 Txostena

omen dezake haur-pobrezia edo langile pobreen problematikei erantzuten.

• Droga-mendekotasunen Euskal Behatokiaren XI. Txostena. Osasun Publikoaren eta Mendetasunaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza. Droga-mendekotasunen Euskal Behatokiaren XI. Txostenaren lanketa, bertan biltzen direlarik drogen kontsumo eta komertzializazioaren inguruko adierazleak, droga-mendekotasunen inguruko politiken gizarte-hautemateak, tratamendu, larrialdi, hilkortasuna, kalteen gutxitzea, eskaintzaren kontrola eta droga-mendekotasunen arreta presondegietan.

• Autismoa duten EAEko haurren aldeko arreta-politikak. Akitania-Euskadi Euroeskualdea. Txosten honen xedea da espektro autistaren nahasteak dituzten ume eta gazteei hezkuntza-zerbitzu eta gizarte-mailako lagun egitean eskaintzen zaien eredua deskribatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta bereziki Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Akitaniako Centre Régional d’Etudes et d’Action sur les Handicaps et les Inadaptations (CREAHI) erakundeak garaturiko “Zer-nolako gazte autisten integrazioa” ikerkuntza-proiektuaren baitakoa da, eta Akitania-Euskadi Euroeskualdearen laguntza ekonomikoa jaso du.

• Gizarteratze Aktiborako Euskal Plangintzaren artikulazio berria (2011-2016). Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza (aribidean). SiiS partaide izaten ari da Gizarteratze Aktiborako 2011-2016 Euskal Plangintzaren artikulazio-prozesu berrian, gizarte-bazterketa egoerei aurre emate eta prebenitzearen arloan euskal herri-administrazioek garatu izan dituzten programa eta ekimenak identifikatu eta deskribatuz.

• Komunitatearen aldeko lanak diru-sarbideak bermatzeko politiken esparruan. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza. SARTU Fundazioaren eskariz landutako txosten hau kokatzen da Diru-sarbideak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea aldatzen duen 4/2011 Legeak aurreikusten dituenak ezartzeko eredu eraginkor baten inguruko gogoeta-prozesu batean, betiere Diru-sarbideak Bermatzeko Errenta jasotzaileek komunitatearen

Page 13: SIIS - 2013 Txostena

aldeko lanak egiteko moduan egotearen betebeharrarekiko. Izan ere, noizik eta behin Administrazioek eska diezazkiekete betekizun horiek ekimen boluntarioko erakundeetan burutzea. Aipaturiko eredu hori osatzearren, txosten hau kontrasterako osagai bat da soilik, eta bideratzen da ereduaren diseinuan bestelako alternatibarik hartu behar ote den jakiteko, eta horretarako eskaintzen dira ondorengo bi moduetako argumentuak:

– Argumentu juridiko eta normatiboak, xede dutelarik Legeak ezarritako betekizunaren zentzua eta edukia argitzea, osagai diren faktore horien guztien interpretazio-aukerak eskainiz literalki bereziki nahasia den lege-betekizunean.

– Argumentu konparatiboak, gizarte-prestazioen jasotzaileek komunitatearen aldeko lanen partaidetzaren inguruko europar herrialde batzuen hautaketa batean dauden aurreikuspenen deskribapenaren bidezko konparazioa.

7. ARAUAK EGITEKO AHOLKULARITZA TEKNIKO ETA JURIDIKOA

SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa administrazio publiko desberdinekin lankidetzan aritzen da Gizarte Zerbitzu eta Gizarteratzeko gaien inguruko arauak osatzeko dokumentu teknikoak idazten.

2013. urtean, SiiSek lagundu du arau teknikoen zirriborroak osatzen eta hurrengo lege-xedapen hauei dagokien erakundeen arteko eztabaida teknikoa aberasten. Hauetako batzuek jada indarrean daude, eta, gaur egun edo laster aurkeztuko diren beste batzuek idazten ari dira edo eztabaidan hartuko dira:

• Aholkularitza juridikoa gairik gabeko mendekotasunen inguruko xedapenak barneratzeko Droga-mendekotasunen Legearen lanketarako esparruan. Eusko Jaurlaritza. Osasun Publikoaren eta Mendetasunaren Zuzendaritza.

• Aholkularitza juridikoa arautegiaren zirriborro bat burutzeko Autonomia Sustatzeko eta Mendekotasuna Prebenitzeko Zerbitzuen inguruan, Autonomia Sustatu eta

Page 14: SIIS - 2013 Txostena

Mendekotasunaren Arretarako Arabar Ereduaren esparruan. Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

• Aholkularitza juridikoa Arabako Lurralde Historikoan mendetasunaren inguruko arautegia berriz sortzeko. Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea:

– Arauen zirriborro baten lanketa erregulatu ahal izateko Mendekotasun Egoerak Aztertzeko Prozedura, Ezgaitasunaren Neurketa eta Garapenaren Nahasteak badaudela edo egoteko Arriskua dagoenaren Onarpena, eta egoera horietan Sarbiderako Eskubide eta Prozedura Arabako Gizarte Zerbitzuetako zerbitzu eta prestazio ekonomikoetan.

– Arauen zirriborro baten lanketa prestazio ekonomikoak erregulatzeko Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sisteman: Familia Inguruneko Zaintzak eta Profesionalak ez diren Zaintzaileen Sostengurako Prestazio Ekonomikoa, Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa eta Zerbitzuari Loturiko Prestazio Ekonomikoa.

– Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko profesionalentzat sarbide-arautegiaren ezartzean laguntzeko prozeduren Gidaliburuaren edukien lanketa.

• Aholkularitza ezgaitasunak dituzten pertsonentzako egoitza eta eguneko arreta-zentroen inguruko Dekretuen zirriborro teknikoen lanketarako. Eusko Jaurlaritza. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza.

• Aholkularitza juridikoa Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak erakundearen barne-funtzionamendu eta erabakiak hartzearen inguruko araudiaren inguruan eginiko kontsultei erantzunez.

Page 15: SIIS - 2013 Txostena

8. GIZARTE ZERBITZUETAKO ARRETAREN KALITATEA HOBETZEKO PROZESUAK

• Hobe Bizi Proiektua. Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Orain dela urte batzuk abian jarritako proiektu baten esparruan burutu da 2013an Hartutako Kalte Zerebrala: Sostenguak Eskaini eta Autonomiaren Sustapenerako Gakoak izenburua duen Jarduera Egokien Gidaliburua.

• Gizarte Zerbitzuen Arreta Kalitatearen Atari baten diseinua. Arabako Foru Aldundia. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. 2013an abian jarri da proiektu berri bat ikusgarriagoa gertatzeko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak arretaren kalitatean etenik gabeko hobetzearen alde garatu dituen metodo, prozesu eta jarduera egokiak. Konpromiso hori gauzatzen da izaera kualitatiboko metodo eta prozeduren saiakera eta ezarpenetan, izan ere, estandarizatuagoak dauden sistemek sustatzen dituzten hobekuntzak baino gehiagoan zentratzen dira artatzen dituzten pertsonen bizi-kalitatean.

Ondorengo edukiek osatuko lukete aipaturiko atari espezializatua:

– GOFEk arreta kalitateari buruz sortu dituen tresnak. – Jarduera egokiei buruzko dau bankua. – Tresna teknikoen datu bankua. – Liburutegi elektronikoa. – Arretaren kalitatean espezializatutako autonomia, estatu

eta nazioarte mailako erakundeen direktorioa. – Gai hauei buruzko albisteak

Page 16: SIIS - 2013 Txostena