Suspertu14! EUS

13
suspertu14! Ekonomia Suspertzeko Plana 2014 - Plan de Reactivación Económica 2014 Sarrera PPren udal gobernuak legegintzaldi osoa darama lanpostuak sortuko dituela hitzematen, baina iragartzen dituen kopuruak sekula ez dira betetzen. Ekonomia Sustapenerako Arloak 2014rako esleituta daukan diru kopurua ez da inondik ere nahikoa enplegua sortzea lehentasuna izan dadin. Azoka izatera ere iristen ez diren “foroak” antolatzen ditu enpleguaz “hausnartzeko” (EnpleoGune 12-13.12). Egia da gaur egun oso zaila dela lana aurkitzea, baina gasteiztarrek behar dutena ez da “pentsatzea” (berez egiten dute hori), baizik eta lan egitea. Garai bateko eraikuntza ikastaroak birgaitze ikastaro bihurtu dira, premisa lauso bat oinarritzat harturik: dagoeneko eraikitzen ez denez, birgaitu egiten da. Marotok eta bere gobernu taldeak ez daukate ideia ausart eta berritzailerik (ostalaritza sustatzeko, adibidez). Horregatik, enpresa pribatuek asmatutako sariak erosten dituzte diru publikoarekin. Gasteizekin daukagun konpromisoagatik, gure betebeharra proposamen bideragarriak egitea delako eta Marotok ezertxo ere egiten ez duelako, EH Bildutik udalerriaren egoera penagarria hobetzen lagun dezakeen neurri sorta bat jartzen dugu mahai gainean, ekonomia suspertzeko eta goraka ari diren sektoreetan eta jarduera-nitxoetan lekua bilatzeko helburuarekin. EH Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] http://gasteiz.ehbildu.net

description

 

Transcript of Suspertu14! EUS

Page 1: Suspertu14! EUS

suspertu14!Ekonomia Suspertzeko Plana 2014 - Plan de

Reactivación Económica 2014

Sarrera

PPren udal gobernuak legegintzaldi osoa darama lanpostuak sortuko dituela hitzematen, baina iragartzen dituen kopuruak sekula ez dira betetzen. Ekonomia Sustapenerako Arloak 2014rako esleituta daukan diru kopurua ez da inondik ere nahikoa enplegua sortzea lehentasuna izan dadin. Azoka izatera ere iristen ez diren “foroak” antolatzen ditu enpleguaz “hausnartzeko” (EnpleoGune 12-13.12). Egia da gaur egun oso zaila dela lana aurkitzea, baina gasteiztarrek behar dutena ez da “pentsatzea” (berez egiten dute hori), baizik eta lan egitea. Garai bateko eraikuntza ikastaroak birgaitze ikastaro bihurtu dira, premisa lauso bat oinarritzat harturik: dagoeneko eraikitzen ez denez, birgaitu egiten da. Marotok eta bere gobernu taldeak ez daukate ideia ausart eta berritzailerik (ostalaritza sustatzeko, adibidez). Horregatik, enpresa pribatuek asmatutako sariak erosten dituzte diru publikoarekin.

Gasteizekin daukagun konpromisoagatik, gure betebeharra proposamen bideragarriak egitea delako eta Marotok ezertxo ere egiten ez duelako, EH Bildutik udalerriaren egoera penagarria hobetzen lagun dezakeen neurri sorta bat jartzen dugu mahai gainean, ekonomia suspertzeko eta goraka ari diren sektoreetan eta jarduera-nitxoetan lekua bilatzeko helburuarekin.

2013ko bigarren hiruhilekoan hasi ginen plan hori lantzen. Gure inguruko udalerrietan enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko garatzen ari diren planak bertatik bertara ezagutu eta aztertu genituen, eta Gasteizko errealitate sozioekonomikoa hobekien ezagutzen duten profesionaletako batzuen aholkularitza jaso genuen. Gero, udalerriko 30 eragile soziali bidali genien dokumentua (sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, dendariak, langabeak, emakumeak…). Suspertu14! planaren %33, hau da, edukiaren heren bat, Gasteizko EH Bildu udal taldeari kanpotik egindako ekarpenak

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 2: Suspertu14! EUS

dira. Laburbildurik, plan honek jasotzen dituen neurri guziak udalerrian kontrastatu dira, ahalik eta eraginkorrena izan dadin eta langabezia murrizten lagun dezan.

Fokalizazioa: Auzo bakoitzean zein sektore?

Argi geratzen ari da enplegu plan intentsiboak ez direla eraginkorrak udalerrian lanpostuak sortzeko. Gaur egun, % 17,9ko langabezi tasa eta 22.000 langabe baino gehiago daude. Zenbaki horiek agerian uzten dute udalak azken urteotan garatu dituen enplegu politiken norabidea aldatu egin behar dela. Lanpostuak sortzeko politika jeneralistak baztertu eta helburu zehatzetara bideratutako ekintzak bultzatu behar dira. Udalak horretarako eskumena du eta eragile aktiboa izan behar da arlo horretan. Gaur egun, ordea, Lanbide hor dagoela aitzakiatzat hartuz, bere erantzukizuna saihesten du eta ziklo ekonomikoa aldatzeari dagokionez jarrera pasiboa hartzen du. Jarrera hori aldatzeko unea iritsi da.

Egoera aldatu egin da eta ekonomia-jarduera gutxiko ziklo batean gaude. Horregatik, oso argi daukagu dagoeneko prestakuntza politika klasikoak ez direla aski, arazoa ez baita langileen prestakuntza falta, baizik eta enplegua suntsitzen ari dela. Beraz, politika berrien helburua ekonomia suspertzea izan behar da, goraka ari diren sektoreetan eta jarduera-nitxoetan lekua bilatuz eta jarduera bultzatuz.

Gasteizko EH Bilduk, gurearen antzeko ezaugarriak dituzten inguruko udalerrietako esperientziak aztertu ondoren, ondorio hau atera du: enplegu planak eraginkorrak izateko gakoa fokalizazioa da. Hau da, ahaleginak fokalizatu egin behar dira, nagusiki bi eremu hauetara bideratuz: lekuak (auzoak eta industrialdeak) eta herritarrak (norbanakoak orokorrean eta lanean txertatzeko zailtasunak dituzten kolektiboak). Enplegua sortu behar da baieztapenetik Auzo bakoitzean zein sektore? galderara igaro behar da. Gure udalerriaren ezaugarriek (biztanle kopurua, tamaina, diseinu fisikoa…) enplegua sustatzeko politiken espezializazioa ahalbidetzen dute.

Gasteizko EH Bilduk epe laburrean enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko neurri sorta bat proposatzen du:

1. Enpleguaren Udal Kontseilua sortzea.

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 3: Suspertu14! EUS

Kontseilua honela osaturik egongo litzateke: Udalaren Ekonomia Sustapenerako Saila eta Enplegu Saila, Merkataritza Ganbera, enpresak, hezkuntza erakundeak (EHU eta Egibide) eta sindikatuak.

Helburua parte-hartzean oinarritutako norabide estrategiko bat garatzea da, baliabideak optimizatzeko (lan poltsak, adibidez), bikoiztasunak ekiditeko, ezagutza partekatzeko eta, azken batean, ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko.

2. Enpleguaren fokalizaziorako udal aholkularitza tekniko espezifiko bat sortzea.

- Bulego teknikoak azterlan bat egingo du pertsona eta kolektibo behartsuenak detektatzeko eta enplegua sortzera bideratutako ekintzek lehenetsi beharko dituzten jarduketa eremuak zehazteko (auzoak nahiz industrialdeak).

- Gainera, enpleguaren fokalizaziorako udal aholkularitza teknikoak informazio eta prestakuntza ibiltaria emango du udalerriko auzoetan. Teknikariek kalean egon behar dute, harreman zuzenaren bidez herritarren beharrak zein diren jakiteko.

Adibide zehatzak: - Inolako zalantzarik gabe, Betoñok erreforma integrala behar du. Baina

horrelako erreforma baten premiarik handiena duen industrialdea (eta bizitegi-auzoa) da ala urgentzia horrek gobernuaren planei erantzuten die?

- Bulego teknikoak Alde Zaharrean arrandegi gutxi daudela ikusten badu, udalerriko auzo horretan arrandegiak jartzeko laguntzak antolatu eta bideratuko ditu.

- Halaber, udal aholkularitza teknikoak, harreman zuzenaren bidez enpleguaren arloko beharrak zein diren jakin ondoren, urtero enplegu aukeren inguruko jardunaldiak antolatuko ditu Gasteiz osoan, auzoka nahiz eremuka.

3. Instituzioen arteko finantzaketa eta abal funts bat abian jartzea.

EH Bilduk proiektuetarako inbertsio eta finantzaketa plan bat egitea proposatzen du, arrisku-kapitala eta hazi-kapitala bezalako figurak erabiliz. Horretarako, funtsezkoa da aldez aurretik inbertsio funts pribatuak biltzeko plan bat egitea. Gainera, KUTXABANKerako plan bat eskatu behar da, ildo berean.

Planaren xedea 20 milioi eurotik gorako funts bat lortzea izango litzateke. Funts horren hornitzaileak honako hauek izango lirateke:

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 4: Suspertu14! EUS

administrazio publikoak (Udala, Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza), gaur egungo inbertsio funtsak eta gure kutxa publikoak horretarako bereziki sortuko lituzkeen inbertsio funtsak (ARABA AURRERA inbertsio funts mistoa).

Udal bulego bat sortuko litzateke udalerriko enpresa-sortzaileen ekimenetan eta jarduera sortzen duten proiektuak planteatzen dituzten enpresetan inbertitu ahal duten kapitalak bilatzeko.

4. Enpresa txiki eta ertain berriei laguntzeko programa.

Datuek erakusten dutenez, proiektu berrien %80 inguru ireki eta 24 hilabetera ixten dira. Horregatik, funtsezkoa da 2 urteko ekintzailetza programei laguntza publikoa ematea, porroten ehunekoa gutxitzeko.

Merkataritza Ganberarekiko eta horrelako programak dituzten gainerako erakundeekiko koordinazioa bilatu behar da.

5. Enplegua zuzenenean sortzeko hitzarmenak sinatzea udalerriko saltokiekin eta enpresekin.

Lanpostuak sortzera bideratutako laguntza zuzenak. Epe zehatz baten barruan lanpostuak sortzeko konpromisoaren truke diru-laguntzak eman.

6. Udalarenak diren lokal eta lonjen alokairu sozial hobaridunak udalerrian, partikularrentzat.

Denda edo negozio berri bat ireki nahi dutenek aurkitzen dituzten zailtasun ugarietako bat lokalen alokairuaren prezio garestia da. Prezio sozial batek finantza presioa arintzen lagunduko luke proiektua sendotu arte.

Programa hori ekintzailetzarako laguntzen barruan sartu beharko litzateke.

7. Udal leihatila bakarra sortzea.

Udal burokrazia bateratu eta zentralizatu egin behar da, legeak ezartzen dituen epeen barruan tramiteak ahal beste laburtzeko, batez ere jarduera lizentziei eta irekitzeko lizentziei dagokienez, sarri askotan gehiegi luzatzen baitira denboran.

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 5: Suspertu14! EUS

8. Lanean txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako programa espezifikoak (30 urtetik beherako gazteak, 45 urtetik gorako langabeak, emakumeak, prestakuntzarik gabeko pertsonak eta bazterketa arriskuan dauden pertsonak).

8.1. Emakume ekintzaileentzako eta autoenplegurako programa espezifikoa.

8.2. Berritzaileentzako programa. 8.3. 45 urtetik gorakoentzako esperientzia-programa.8.4. 58 urtetik gorakoentzako programa berezia, erretiroari begira. 8.5. Enpleguaren prekarizazioa ekarriko ez duen programa espezifiko bat

gazteentzat.

9. Hirugarren sektoreko enplegua sustatzeko plana.

Arlo sozialeko enpleguak sustatu behar dira (etxez etxeko laguntza zerbitzuan, esaterako). Sektore horretan lanpostu asko galdu dira eta ezkutuko ekonomia dago. Goraka ari den sektorea da, baina ezkutukoa izateko joera du. Hori ekiditeko eta enplegu nitxo hori duintzeko politikak behar dira.

Beste helburu bat udala etxez etxeko laguntza zerbitzua bere gain hartzen joatea da. Elkarteekiko eta langileekiko hitzarmenen bidez, zerbitzu hori arautu behar da, langileek lan baldintza duinak izango dituztela bermatzeko. Helburuak honako hauek dira: etxez etxeko laguntza zerbitzuko enpleguak duintzea, sektore ezkutu bat ikusaraztea eta balioestea, sektore potentzial horren aldeko apustua egitea eta pobreziaren feminizazioa eragiten duen sektore bat hobetzea.

10. Udalerriko enpresen arteko Lankidetza o Coworking programa.

Udalerriko saltokiak eta enpresa txiki eta ertainak elkarrekin harremanetan jartzeko bidea izango da udala. Sinergiak baliatuko ditu sarean lan egiteko, ezagutza partekatzeko eta kostuak merkatzeko (energia elkarrekin erostea, aholkularitza juridikoa…).

11. Gasteizerako mix komertzial bat sortzea.

Krisiaren ondorioz, barne merkatua aldatu egin da: herritarrek ez dute lehen bezala kontsumitzen eta, gainera, kontsumoak behera egin du. Eskariaren arloan gertatutako aldaketa horri eskaintzaren aldaketa gehitu behar zaio. Kontsumitzeko ohituren aldaketa eta korporazio handiek inportatutako merkataritza formatuak gure udalerrian ezarri izana oso kaltegarria izan da saltoki txikientzat.

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 6: Suspertu14! EUS

Premiazkoa da gure merkataritza egitura egoera berri horretara egokitzea. Ildo horretan, garrantzi handikoa da mix komertzial bat sortzea, merkatu-nitxoak, eskaintzaren gabeziak eta eskaintzaren berregokitzea aztertzeko. Tresna hori oso baliagarria izango da gure merkataritza egitura aukera berrietara egokitzeko eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartzeko.

12. Turismoaren arloan estrategia erakargarri bat sortzeko ideia lehiaketa publikoa.

Bukatu da Europako urte berdea, eta katedral zaharra ezin da izan turismoa udalerrira erakartzeko polo bakarra. Bestetik, PPren epe laburrerako kudeaketaren ondorioz, Green Capital tankerako sariak oso iragankorrak dira, “erreinaldi” urtearekin batera bukatzen dira.

13. Natura ezagutarazteko eta bizimodu osasungarria sustatzeko udal gidariak.

Gasteiz udalerriak nazioartean aitortua den natur ingurune paregabea du, eta zientifikoki frogatuta dago osasunak lotura zuzena duela kirolarekin (profesionala ez den kirolarekin kasu honetan). Gainera, udalerriaren bi ezaugarri horiek turismoaren erakargarri gisa esportatu ahal dira. Horregatik, hori izan behar da turismoaren arloko estrategiaren ardatz nagusietako bat.

Udal gidariak monitore kualifikatuak izango lirateke. Gasteizko naturaren gauza onak erakutsiko lizkiekete bisitariei, ariketa fisikoarekin lotuz (txangoak, running, paseoko eta mendiko bizikletak…).

14. Arabako Merkataritza Ganberarekiko hitzarmen baten bidez salerosketa-zentral bat eratzea nazioarteko merkaturatze sareak sortzeko, enplegu bekak emateko eta senidetutako hirietan azokak antolatzeko.

Beste arlo batzuetan gertatzen den bezala, hori kudeatzeaz arduratzen diren erakundeak daude (Ganbera eta Eusko Jaurlaritza, adibidez). Hala ere, gaur egun esportazioen sektorea da krisiari irauteko bermearekin aurre egiten ari zaion bakarra. Horregatik, eta Rajoyren austeritate politiken ondorioz barne kontsumoa desagertu denez, eremu hori esploratu beharra dago. Internazionalizazioaren erronkari ondo erantzun dioten enpresak hobeto eramaten ari dira

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 7: Suspertu14! EUS

krisia, baina gutxi dira eta, gainera, gure enpresa txiki eta ertainek ez dute laguntza eta baliabide teknikorik jasotzen.

Gure enpresa txikientzat, internazionalizazioaren erronka oso konplikatua da, hainbat arrazoirengatik: helburutzat dauzkaten merkatuak ez ezagutzea, hizkuntza, merkataritza sarerik ez egotea eta epe laburrean sortzea ezinezkoa izatea, besteak beste. Horregatik, udalaren betebeharra da hori guztia antolatzea eta sustatzea, aliantza estrategikoei esker enpresa horiek internazionalizazioaren erronkari aurre egiteko aukera izan dezaten. 15. Merkataritza Elektronikorako Plana abian jartzea. (2013ko ekainaren 7an aurkeztu zen). Krisiaren ondorioz, kontsumitzeko era aldatu egin da. Goraka ari diren merkatuetako bat on line erosketen bidezko kontsumoa da. Hori, kontsumoaren beherakadarekin batera, oso kaltegarria izaten ari da gure merkataritza egiturarentzat. Horregatik, interesatuta dauden 50 enpresari laguntzeko urgentziazko plan bat egin behar da, lehen fase batean merkatu global eta konplikatu horretan bidea urratzeko helburuarekin. Udala ezin da mugatu kaleko saltokiak babestera, bezeroek gero eta gehiago kontsumitzen baitute Interneten bidez.

16. Lehen sektorerako merkaturatze bide laburrak bultzatzea.

Bertako ekoizpena eta merkaturatzea sustatu behar dira, Gasteizko Kontzejuetako ekoizleei beren produktuak zuzenean saltzeko edo kontsumitzailearekiko distantzia laburtzen duten bideen bitartez merkaturatzeko erraztasunak emanez.

16.1.- Sektorearekin plan bat adostea, bere ekoizpenaren parte bat gaur egungo merkaturatze eta ekoizpen bideetatik ateratzeko. Ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko salmenta zuzena bultzatzea. Gainera, bertako produktuak merkaturatze sare tradizionalen bidez merkaturatzea sustatuko da.

16.2.- Lehen transformazioan edo sektoreko ekoizpena merkatuan jartzeko orduan egon daitezkeen merkatu aukerak aztertzea.

16.3.- Ekoizpen sektorearen eta xehekako merkaturatzaileen arteko merkaturatze plan bat egitea eta, horren barruan, mota guztietako laguntzak ematea merkaturatze sarea eta hain beharrezkoa den komunikazio plana sortzeko.

16.4.- Udalak elementu horiek sartzea arlo horretako kontratazioetan, funtsezko elementu gisa, iraunkortasun irizpideak betetzen dituztelako.

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 8: Suspertu14! EUS

16.5.- Beste instituzio batzuei beren baldintza pleguetan elementu horiek txertatzeko eskatzea.

16.6.- Merkaturatze planaren barruan, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko salerosketa zuzena bultzatzeaz gain, saltokietarako merkaturatze sare bat sortzea, produktu horiek merkaturatzen laguntzeko eta operadore handien aurrean lehiakorragoak izan daitezen, operadore handien merkatu-gose aseezinak auzoetako dendak desagerrarazi baititu.

17. Nekazaritzako Elikagaien Udal Plana. (2014ko martxoan aurkeztu zen).

17.1.- Nekazaritza ekologikoaren arloko Basaldea proiektua sustatzea. 17.2.- Udalak kudeatzen dituen jantokietan bertako produktuak edo jatorri hurbil eta ekologikoa dutenak sartzen joatea. Helburua 2-3 urteko epean produktu guztiak edo gehienak horrelakoak izatea da. Horretarako, janari-produktuak kontratatzeko pleguetan lehentasuna emango zaie jatorri hurbilekoak, ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak diren elikagaiei.17.3.- Ustiategietan produktuak zuzenean saltzea eta landa-eremu gisa kalifikatutako lekuetan abeltzaintza proiektu txikiak eta lur-azalera gutxiko nekazarien biltegiak eta etxebizitzak kokatzea debekatzen duten hirigintza-arauak malgutzea.17.4.- Hiriko eta hiri-inguruko eremuetan jarduerak eta pertsonak instalatzeko lege betekizunak aldatzea, gazteei sarrera erraztuz, lurra eta ura eskuratzeko erraztasunak emanez…17.5.- Ekoizleen asteko azokak Salburuara, Zabalganara y Lakuara zabaltzea. 17.6.- Produktu estentsiboen ekoizpenerako esperientzia pilotuak abian jartzea. Baratzezaintzako ustiategiak, arrautza ekologikoen ekoizpenerako eta untxi hazkuntzarako abeletxe txikiak baratze eta bazka-soroetan txertatuta. Artzaintza sistema misto eta txandakako bat ezartzea behi, ardi eta zaldi okela ekoizteko. Esnearen ekoizpen ekologikoa.17.7.- Udalak nekazari berrientzako lur banku bat sortzea. Errekaleorko 14. sektorea deskalifikatzea, banku horretarako lurrak libratzeko.17.8.- Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen transformaziorako enpresa txiki eta ertainen sorkuntza sustatzea.

18. Hiri finkatuko industrialdeak suspertzeko plan integrala: Gamarra, Betoño eta Oreitiasolo.

Plan horrek kutsatzaileak ez diren enpresa txikiak eta establezimenduak instalatzeko aukera eman behar du, hiri finkatutik kanpoko mugikortasun fluxuak murrizteko eta sartzen diren garraio-ibilgailu astunen kopurua gutxitzeko. Gainera, honako neurri hauek ere jasoko ditu:

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 9: Suspertu14! EUS

18.1. – Lurren deskontaminazio programa.18.2. – Titulartasun publikoko lursailak lagatzea bolumen txikiko biltegietarako gune berdeak instalatzeko.18.3.- Libre dauden lursail pribatu nahiz publikoak merkaturatzeko politika.18.4.- Industriarako plan estrategikoa egitea, Merkataritza Ganberarekin, SEArekin eta sindikatuekin elkarlanean.

18. bis. Jundizko industria-lurren kudeaketa iraunkor eta eraginkorra.

Eragileak (SPRILUR, GILSA…) eta administrazioak (Udala, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza…) koordinatzea, industrialde horretan enpresak sortzen laguntzeko, erraztasunak emanez, industria-lurra jalkinez betez eta birkalifikatze berriak nahiz landa-eremuaren okupazio premiagabeak ekidinez.

19. Betoñoko Energia Eraginkortasunaren eta Energia Berriztagarrien Parkea sortzea. (2013ko apirilaren 11n aurkeztu zen).

EH Bilduk udalerriko enpresen merkaturatze lana eta lan teknologikoa goraka ari den sektore horretan kontzentratzeko plan bat proposatzen du. Udalak babesa eman behar dio merkataritza lanari, udalerrian bertan fabrikatutako teknologia erabili behar du eta, babes horren barruan, udalerrian ekoitzitako I+G+b-ren esperimentazio parke bat sortu behar du.

Energiaren mikrogenerazioa eta demokratizazioa sustatzeko politikek ekonomia-jarduera sortzen dute berez. Gainera, horri esker, teknologia hori jasotzen duten enpresek lehiakorragoak izatea lortzen dute, eta energiaren demokratizazioak balioa sortzen du herritarren artean ere.

20.- Ekonomikoa ez den sistema baten bidez (trukea) zerbitzuak eta produktuak trukatzeko programa. Bertako dirua sortzea eta erabiltzea.

Gaur egun, biztanleriaren parte handi bat langabezian dago eta baliabide gutxi ditu. Horren aurrean, oso aukera interesgarria da zerbitzuak eta produktuak trukatzea eta ekonomikoak ez diren transakzio horiek azkartuko dituen bertako diru bat sortzea. Beste leku batzuetan horretan ari dira dagoeneko, baita gure inguruan ere, arrakasta handiz.

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net

Page 10: Suspertu14! EUS

Hemengo merkataritza elkarteek eta beste elkarte batzuek bultzatu beharko lukete ekimen hori, herritarren bizi-kalitatea hobetu eta merkataritza suspertuko lukeelako. Udalak, bere aldetik, bertako dirua sortu eta zirkulazioan jarri beharko luke hemengo saltokietan eta ostalaritzan. Merkataritza sustatzeko programa bat denez, merkatariek diru horrekin ordaindu ahalko lituzkete udal zerga batzuk.

Enplegu publikorako neurri espezifikoak:

21.- Udal kontratazioak sozialki arduratsuak izateko klausulak sartzea.

Lan-mahaiaren barruan, langileentzako baldintza duinak bermatzeaz gain udalerrian kokatutako enpresa txikiei kontratazioetan sartzeko aukera emango dieten klausulak aztertu behar dira.

Arlo horretan Gipuzkoan ezartzen ari diren aukerak aztertu behar dira.

22.- Aurrekontu-plantillako plaza guztiak betetzea eta gehiagorik ez amortizatzea.

Udalerrian enplegua sortzen duten motor ekonomikoez hitz egiten denean, udala inoiz ez da kontuan hartzen. Udalak lanpostuak sortzeak eta enplegu hori egonkorra izateak segurtasuna ematen die herritarrei. Guztiok dakigun bezala, oso garrantzitsua da enpleguaren arloan segurtasuna egotea eta barne merkatuko baldintzak duinak izatea.

23.- Aldi baterako ezintasunagatiko ordezkapenak murrizten dituen Alkatetzaren Dekretua indargabetzea.

24.- Pribatizatutako udal zerbitzuak berreskuratzeko plan estrategikoa.

Pribatizatuta dauden udal zerbitzuak aztertzea. Garbiketa edo segurtasuna berreskuratu ahal diren zerbitzuen adibide bi besterik ez dira.

EH Bildu Gasteiz Udal TaldeaTlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 [email protected]://gasteiz.ehbildu.net