Xavier Vila Txostena

24
F. Xavier Vila i Moreno, 2008 1 Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia Hezkuntza sisteman hizkuntza sustatzeak dituen potentzialtasunak eta mugak Kataluniako kasuaren irakaspenak (estrapolagarriak?) 2008ko otsailaren 29a Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea F. Xavier Vila i Moreno CUSC-UB/PCB CRUSCAT-IEC

Transcript of Xavier Vila Txostena

Page 1: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

1

Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia

Hezkuntza sisteman hizkuntza sustatzeak dituen potentzialtasunak eta mugak

Kataluniako kasuaren irakaspenak (estrapolagarriak?)

2008ko otsailaren 29a

Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

F. Xavier Vila i Moreno

CUSC-UB/PCB

CRUSCAT-IEC

Page 2: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

2

1 Katalanaren egoera soziolinguistiko orokorrari buruzko aldez aurreko oharrak

Katalana hitz egiten den lurraldeetako joera soziolinguistikoak oso desberdinak

dira zentzu askotan:1 oro har, esan daiteke hizkuntzaren egoera hobea dela Katalunian eta Andorran, zertxobait ahulagoa Balearretan, delikatua Valentziako Herrialdean, eta egoera guztiz kritikoa duela Ipar Katalunian eta Alghero hirian (Sardinia). Zehazki:

― Katalunian katalana L1 dutenen hiztunak gutxiengoa dira (%40,4 katalandunak

eta %53,5 gaztelaniadunak), baina katalanak ahalmen handia du hainbat belaunalditako hiztunak erakartzeko. Katalandunak diren bikoteak hizkuntza transmisioa egiten dute hurrengo belaunaldira; familia elebidunek bi hizkuntzen edo katalanaren transmisioa egiten dute, eta gaztelaniadunen ehuneko handi batek katalana aukeratzen du beren seme-alabentzat. Ondorioz, biztanleen %50,9k katalanez hitz egiten diete beren seme-alabei. Joera positibo hori, zentzu askotan, orekatu egin du etorkinen etorrerak; haietako asko Latinoamerikatik etorri dira eta, gehienetan, ez dute katalana ikasten eta erabiltzen.

― Andorran katalana da hizkuntza ofizial bakarra. Hala ere, Andorrako dinamismo ekonomikoak milaka atzerritar erakarri ditu, eta haietako askorentzat katalana ez da beren lehen hizkuntza.2 Hala, lurralde honetan lau hizkuntza talde handi bereizten dira: katalandunak biztanleen heren bat dira ia, eta haietan jatorrizko andorratarrak eta herritartasun atzerritarra duten katalanak nahasten dira; beste heren bat gaztelaniadunek osatzen dute, bereziki, espainiarrek; portugesdunak, etorkin portugaldarrek eta Andorran jaiotako beren ondorengoek osatua, biztanle guztien %15 dira; frantsesdunak, Andorrara lekualdatu diren frantsesak batik bat, %7,5 dira gutxi gorabehera. Gaztelaniadunen zati handi batek katalana bereganatu du integrazio hizkuntza gisa; portugesdunek, berriz, gaztelania hartu dute lingua franca gisa eta frantsesek frantsesa mantendu edo katalana hautatu dute.

— Balearrak Kataluniaren eta Valentziako Herrialdearen erdibidean daude: hizkuntza ordezkapen gutxi gertatu da tokiko bikoteen artean, eta Palmako, hiriburuko kanpoko bikote mistoek, katalanaren transmisioa egiteko joera dute. Hala ere, immigrazio maila altuaren ondorioz (bai espainiarra bai atzerritarra), gutxiengoaren posizioa hartzen ari dira katalandunak demografiari dagokionez eta bizkor gainera: 2003. urtean, katalana uharteetako biztanleen %43,1en lehen hizkuntza zen soilik (gehi katalan/gaztelaniazko jatorrizko elebidunen %1,7arena).

1 Irakurleak Querol et al. (2007) argitalpenean aurkituko du hizkuntzaren egoera demolinguistikoari buruzko lanik zabalena. Egoeraren berri izateko, ikus Vila (2002), frantseseko hezkuntza sistemako hizkuntza politikari buruzko azterlan sakona, edo Pons i Vila (2005) katalanez bertsio eguneratuagoa izateko. 2 Sorolla, Bretxa eta Vila (2006).

Page 3: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

3

— XX. mendearen erdialdean, Valentziako Erkidego Autonomoak3 hizkuntza ordezkapen handia izan zuen gaztelaniaren mesedetan, immigrazioaren eta ezkontza mistoen ondorioz. 2004. urtean, katalana zen herritarren %40ren lehen hizkuntza (bakarrik edo gaztelaniarekin batera). Hizkuntza askoz indartsuagoa da landa guneetan eta neurri ertaineko hiriguneetan, eta ahulagoa hirigune handietan. Katalandunak diren bikote homogeneoek hizkuntzaren transmisioa egiten dute, baina gaztelaniadunek eta bikote elebidunek gaztelaniaz batik bat hazten dituzte seme-alabak.

— Ipar Kataluniako eta Algheroko egoera oso bestelakoa da. Bi lurraldeetan katalanaren belaunaldi arteko transmisioa eten egin zen duela hainbat hamarraldi, eta hizkuntzaren estatus ofiziala berriki hobetu bada ere, bere presentzia soziala txikia da belaunaldi zaharrenetatik haratago.4

2 Ikastetxeetako hizkuntza politika katalana hitz egiten den eremuan

Azterketa pean dagoen katalanaren eremuak duen zatikatze politiko eta

administratiboa kontuan hartuz gero, desberdintasun demolinguistikoekin batera, oso zaila da abian dauden prozesuen ikuspegi konparatibo koherente bat lortzea. Horrek lotura du bereziki belaunaldi gazteenekin, hizkuntza arloko hezkuntza politiketan garatu baitira modu egoki eta errazenean katalanaren aldeko jarduerak. Politika horiek ondo ulertzea funtsezkoa da hizkuntzaren ezagutzaren, praktiken eta ideologien bilakaera guztiz barneratzeko:

1983. urtean, Hizkuntza Normalizaziorako Legea onartu zenean, Kataluniak eskolarako hizkuntza eredu bateratu bat garatu zuen: Model de conjunció en català (‘Katalanaren Bateratze Eredua’) edo escola inclusiva (‘eskola inkusiboa’) du izena. Eredu hori 2006an onartu zen Kataluniako Autonomia Estatutuak berretsi zuen, eta derrigorrezkoa da lehen eta bigarren hezkuntzako eskola guztietarako. Eredu horretan, katalana da hizkuntza “ohikoa” hezkuntza maila orotan, baina haurrek lehen hezkuntza beren ohiko hizkuntzan jaso behar dute, katalana edo gaztelania izan; bi hizkuntzak irakatsi behar dira unibertsitateaz kanpoko hezkuntza maila guztietan; Kataluniako haur guztiek, beraz, katalana eta gaztelania zuzen eta ondo erabiltzeko gai izan behar lukete lehen hezkuntza amaitzen dutenean; ikasleak ez dira ikastetxeetan banatuko beren L1aren arabera, eta katalana progresibotasunez erabiliko da ikasleek zenbat eta gaitasun handiagoa izan. Eredu horren betetze maila eztabaidagai da: lehen hezkuntzako ikastetxeen %80-90ek katalanez dihardute nonbait; bigarren hezkuntzako ikastetxeen %40k, berriz, gaztelania edo katalana eta gaztelania erabiltzen dute antza.

Valentziako Herrialdean, hezkuntza sistema hizkuntza lerroetan oinarritzen da. Katalana eta gaztelania, biak, derrigorrezko irakasgaiak dira unibertsitateaz kanpoko hezkuntza maila guztietan,5 baina komunikazio hizkuntza gaztelania izan daiteke

3 Adierazi beharra dago Valentziako Herrialdean gaztelania hitz egiten den barruti elebakarren kopuru jakin bat dagoela, gehienbat landa guneetan, eta biztanle gutxi dituzte. 4 Ikus Querol (koord.) 2007. 5 Gaztelania hitz egiten duten eremua izan ezik, non katalanaren irakaskuntza mailaz maila eta borondatean oinarrituz sartu zen.

Page 4: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

4

(Programa d’incorporació progressiva del valencià, ‘Valentziera sartzeko programa progresiboa’ delakoan) edo katalana, bai L1 gisa (Programa en valencià, ‘Valentziera Programa’) bai murgiltze programa baten barruan (Programa d’immersió en valencià, ‘Valentzieraren murgiltze programa’). Azken bi aukeren konbinazioa erabiltzen da lehen hezkuntzaren %30ean eta bigarren hezkuntzaren %20an.

Balearretako eskoletako hizkuntza eredua Kataluniako eta Valentziako sistemen artean kokatu da berriki. Katalunian gertatzen den bezala, ez dago hainbat hizkuntza lerrorik, eta katalana erabili behar da komunikazio hizkuntza gisa. Hala ere, Katalunian gertatzen ez den bezala, katalanaren erabilera nahitaezkoa izan zen soilik ordutegiaren %50era arte. 2006. urtean, dekretu bat onartu zuten eta haren bitartez ikastetxeei eredu hirueleduna ezartzeko aukera baimendu zitzaien, eta hark, azken batean, katalanari eskainitako denbora murriztu eta gaztelaniaren maila berean jarriko zuen. Dekretu honen egungo ondorioak ikusteke daude.

Andorrako ikastetxeen egoera korapilatsua da, andorratar sisteman hainbat sistema baitaude aldi berean: ezarri zen lehen sistema frantsesa izan zen, eta hartan eskolatu zen Andorrako gizartearen zati handi bat duela hamarraldi gutxi arte. Sistema horri espainiar sistema erantsi zitzaion, bereziki printzerrian bizi ziren espainiar herritarrei zuzendua. 70eko hamarralditik aurrera, hainbat aldaketa gertatu ziren: batetik, Andorrako agintariek katalan ikastaroak eta Andorrako kulturari buruzko ikastaroak sartzeko agindu zieten sistema atzerritarrei; bestetik, berezko sistema garatzen hasi ziren, Andorrako Eskola, gero eta ikasle gehiago erakarriz joan dena. Orobat, espainiar sistema zatitu egin zen eskola kongregazionaletan batetik, katalanez zihardutenak Katalunian bezala, eta ikastetxe publikoetan bestetik, gaztelaniaz hertsiki sortzen direnak.

Azkenik, Ipar Kataluniako eta Algheroko egoerak hizkuntzaren minorizazio sozial bortitza errepikatzen du: hezkuntza sistemak katalanaren nolabaiteko irakaskuntza osagarria baimentzen du, baina estatuaren hizkuntzan funtzionatzen du. Bi lurraldeetan murgiltze irakaskuntzarako ekimenak daude birbernakularizazioa lortzeko: La Bressola eskola sarea (ikastoletan oinarritua) eta, berrikiago, La Costura eskola Algheron, hirueleduna, katalanez, italieraz eta ingelesez.

Katalana hitz egiten den lurraldeetako hizkuntza politiken emaitzak aztertzeko orduan, funtsezkoa da kontuan hartzea ezarritako helburuen arteko desberdintasunak, erabilitako baliabideak, baita diferentzia ideologikoak eta diskurtsiboak ere lurralde bakoitzean. Katalunian, eta puntu bateraino Balearretan, apustu egin da eskola inklusibo baten alde, jatorri guztietako ikasleen hezkidetza beste edozein helbururen aurretik jartzen duena hain zuzen. Inklusibotasun nozioak katalanaren aldeko joera epelagoa duten ezkerreko sektoreak indarrean dagoen eskola ereduaren alde jartzen lagundu du, eta gutxiengoa duen Alderdi Popularraren eskuetan utzi du etxeko hizkuntzan irakasteko aldarrikapena. Valentziako Herrialdean, berriz, gehiengoa duten bi alderdiek hitzartu duten eredua hizkuntza lerro bereizietan oinarritzen da, Andorran bezala. Bestalde, Ipar Katalunian eta Algheron, katalana hezkuntzan sartzea birbernakularizaziora espresuki bideratutako proiektuetatik egiten da. Esan beharrik ez dago, zentzu horretan, lurraldeen arteko konparazioak, gutxienez, paradoxak sorrarazten dituela eragile politiko eta sozial guztien aldetik.

Page 5: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

5

3 Katalanez eskolatzeak duen inpaktua belaunaldi berrien pertsona arteko hizkuntza erabileretan

3.1 Gaitasunaren eta erabileren arteko orekarik eza

Katalana hitz egiten den eremuko hizkuntza aukeraren ereduak aldatu egin dira XX. mendean eta XXI. mendearen hasieran. Zentzu zabal batean esan daiteke katalana menpeko hizkuntza izan dela hainbat hamarralditan, hau da, batetik, esparru ofizialetan debekatu zuten6, eta bestetik, katalandunek nazio-estatuko hizkuntzara aldatu behar zuten hizkuntza nagusia elkarreraginean sartzen zen une oro. Jakina, arau orokor horrek ñabardura eta salbuespen ugari izan ditu. Hala, ez zen batere harrigarria hizkuntza nagusiko hiztunek ere katalana ikas zezaten hainbat egoeretan; baina, oro har, katalana talde barruko hizkuntza gisa erabili ohi zuten, eta gaztelania, berriz, taldeen arteko komunikazio hizkuntzaren eremua irabaziz joan zen (ikus, adibidez, Tuson eta Calsamiglia 1978, Woolard 1983, 1989).

Autonomia iritsi zenean, ahaleginak egin zituzten hizkuntza bakoitzaren erabilera hainbat arlo publikotan hedatzeko, eta arreta handia eman zitzaien hezkuntza arloko hizkuntza politikei. 80ko hamarraldiko eta 90eko hamarraldiko hasierako ikerlariek iradoki zuten oreka glotopolitikoen aldaketek katalanaren eta gaztelaniaren parez pareko posizioa alda zezaketela pertsona arteko harremanetan. Hala, Boixek (1993), esate baterako, iradoki zuen Kataluniako hiztun gazteagoek libreago sentitzen zirela hizkuntzen artean aldaketa egiteko, eta gaztelaniadunak lehen baino gehiago ari zirela hizkuntza aldaketak egiten. Aitzitik, beste egile batzuek (adibidez, Vilak 1996) laster utzi zuten agerian pertsona arteko hizkuntza aukeraren ereduak oso erresistenteak zirela komunikazio hizkuntza aldatzeko orduan.

Hala, katalanaren bultzatzaileek 90eko hamarraldian egoera harrigarri samar batekin egin zuten topo, bereziki Katalunian, non katalana, itxuraz, aurrerapen instituzional handiagoa egiten ari baitzen. Alde batetik, bi hizkuntzak tokia irabazten ari ziren hezkuntza arloan, inguru formaletan eta komunikabideetan. Aldaketa horiei esker, katalanaren ezagutza zabalduz joan zen; hala, gero eta jende gehiago, bereziki gazteak, elebidun oso gisa deskriba zitezkeen.

Beste alde batetik, bi hizkuntzen pertsona arteko erabileran hazkunde nabarmena erakusten zuten sintoma batzuk antzeman zitezkeen. Zentzu horretan, 1. grafikoak ondo bistaratzen du hizkuntza erabileraren banaketa, jadanik 80ko hamarraldian antzematen zena (nahiz eta datuak 2006. urteari dagozkionak izan): katalana hor zegoen, baina gaztelaniak diktadura aldian lortutako posizio sendoa mantentzen zuen. Nahiz eta hizkuntzaren sustatzaileek gero eta gehiago azpimarratu hizkuntza gaitasunak erabilera soziala areagotuko zuela, hiztun gazteagoek ez zuten katalana gehiago erabiltzen pertsona arteko komunikazioan. Kultur kontsumoa ere negatiboa zen katalanarentzat: gaztelania eta ingelesa nagusi ziren pop-rock musikan,

6 Atzerritarrarentzat, 70eko hamarraldiko hizkuntza moldaketak diglosikoak izango ziren, bertako hizkuntzak ez baitziren modu hedatuan erabiltzen ez idatziz edo arlo formaletan. Tokikoentzat, hala ere, eta bereziki Katalunian, ez zen inola ere sinesgarria hipotesia, hau da, hizkuntza aukera nagusiak oinarritu egiten zirela esparruen adostasunezko banaketa batean, denak jakitun baitziren lurraldean legezko murriztapen handiak zeudela. Autonomiari esker, Katalunian eta Balearretan, katalana arlo formalak eskuratzen hasi zen. Izan ere, bi lurraldeetan, nabarmena da ez dela katalanik erabiltzen bereziki eta erabat Espainiako erakunde zentralen mende dauden erakundeetan, esate baterako, sistema judizialean, indar armatuetan eta Espainiako Guardia Civilean eta polizian.

Page 6: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

6

eta bi hizkuntzetako pop-rock abeslarientzat zaila zen –batez ere 80ko hamarraldian- beren publikoaren sektore zabaletara iristea.

1. grafikoa

Katalana (beti/ia beti) edo Gaztelania (beti/ia beti) lagun minekin. Katalunia, bigarren hezkuntza. Iturriak: ESL 2006

3 9 , 9 3 9 , 1 37,3 39,3 37,33 5 , 3

4 6 , 3 4 6 , 7 46,9 47,3 48,1 4 8 , 2

0 , 0

1 0 , 0

2 0 , 0

3 0 , 0

4 0 , 0

5 0 , 0

6 0 , 0

Lagun mina eskola barruan

Bigarren lagun mina eskola

barruan

Hirugarren lagun mina

eskola barruan

Lagun mina eskolatik kanpo

Bigarren lagun mina eskolatik

kanpo

Hirugarren lagun mina

eskolatik kanpo

Katalana (beti edo ia) Gaztelania (ia edo beti) Egia esan, hainbat joera jadanik begi-bistakoak ziren. Hasteko, ez zegoen aurkako jarrera argirik eskolako hizkuntzarekiko. Izan ere, bereziki lehen hezkuntzaren hastapeneko urteetan, katalana asko erabiltzen zuten ama hizkuntza hori ez zuten hiztunek, bereziki eskolarekin zerikusia zuten eginkizunetan. Aldi berean ordea, katalanaren menpeko posizioa pertsona arteko komunikazioetan erreproduzitzen ziren, katalanak talde barruko7 hizkuntza esklusiboa izaten jarraituz, eta talde arteko komunikazio hizkuntza bihurtzen zen soilik hizkuntza gutxituko hiztunak kopuruz gehiengo handia zirenean. Horrez gainera, 10-12 urte bete ondoren, gaztelaniadunek gero eta gutxiago erabiltzen zuten katalana, eta ez zen batere harritzekoa –Katalunian behintzat- katalana bertan behera uztea bigarren hezkuntzara iristean.

3.2 Eta dena auzi ideologiko hutsa balitz? Hamarraldi bat baino gehiago katalana sustatzen ibili ondoren, egoera, zentzu

askotan, nahasia eta nahasgarria zen. Zergatik ez zuen katalanak aurrera gehiago egiten aurrez aurreko komunikazioan, belaunaldi berrien artean? Gogora ekarri behar da hizkuntza ikasteaz gainera, haren bitartez ere ikasi zutela gazteek eskolan. Kontraesan hori ikusirik, batez ere Katalunian, azalpenak gaitasunaren auzitik ideologiaren esparrura lekualdatu ziren.

Oinarri ideologiko samarra zuten hainbat faktore planteatu zituzten pertsona arteko hizkuntza erabileran lortutako aurrerabide eskasa azaltzeko asmoz. Faktore horietako batzuek erakunde eta talde sozial jakin batzuek hizkuntza batzuekin zuten lotura agerian uzten zuten. Hala, bere ikerketa etnografikoan, Pujolarrek (1996) adierazi zuen gaztelaniadun gazte askorentzat, katalana eskolarekin lotuta zegoela, pertsonaia

7 Lehen hizkuntza taldeko jende berarena.

Page 7: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

7

feminizatuekin, eta, nolabait, tokiko aginteekin. Hori ez da batere harritzekoa, kontua hartuz hiztun haientzat katalanaren sorburu bakarra, hain zuzen, beren emakumezko irakasleak zirela, baina emaitza zen katalana hizkuntza laua iruditzen zitzaiela, aldaera sozial eta estilistikorik gabea. Zoritxarrez, eta katalanak ez bezala, gaztelaniak eskaintzen zien –gutxienez, klase apalagoetako hirietako nerabeei- sektore sozial guztietako pertsonaia sozialen polifonia bat.8 Horrela, katalanari aurka egitea nerabeen matxinada adierazteko modu tentagarria bihurtu zen, eta gainera, merke samarra, oso tresna gutxi baitzeuden berau banakoei inposatzeko, ikasgela barruan bertan ere.

Ikuspegi ideologiko batetik, hala ere, egile batzuk –ustez– berria zen joera bat aipatzen hasi ziren: gazteen arteko «hizkuntza dimisioa» edo «hizkuntzari uko egitea». Iritzi-sortzaile horien arabera, ez zen izango belaunaldi berriak galdu egin zuela nolabaiteko lotura sentimentala hizkuntzarekin? Ez zen izango katalanak galdu egin zuela diktaduraren aurkako ikur izateak ematen zion glamourra?

Baieztapen hori iritzi-sortzaile asmo oneko baina beharbada behar adina prestatu gabekoen pasadizozko oharretan oinarrituta egon arren, komunikabideek eztabaida berotu zuten. Laster, hizkuntzaren dimisioaren hipotesia Kataluniako legegizonen eta baita jakintsuen artean ere zabaldu zen. Hipotesiak lur emankorra ere aurkitu zuen bi sektore sozial kontraesankorretan: katalanaren aldeko militanteak eta gaztelaniaren aldeko ekintzaileak. Izan ere, eragin handiko zirkulu batzuetan,9 interpretazio bat egin zuten, hau da, “hizkuntza politika erasokorrek” gaitasun mailak areagotu zitzaketen, baina hizkuntza horrekiko aldez aurreko jarrera positiboen kaltetan soilik. Esan beharrik ez dago sektore horientzat arazoaren konponbidea betiere “presioa arintzea” zela. Zerikusirik ez zuen haientzat eskura zeuden ebidentziek talka egiten zutela beren hipotesiarekin: adibidez, Valentziako Herrialdean eta Balearretan katalanaren aldeko hizkuntza politikak askoz ahulagoak zirela, eta hizkuntzaren aurkako jarrerak, Katalunian baino erasokorragoak. Arlo publiko ugaritan, hizkuntza dimisioaren hipotesia elkarren kontrakoak ziren taldeek babestu zuten, eta datuek baieztatzen ez zuten sinesgarritasuna eman zioten, horrenbeste, non hamarraldiaren amaierarako, dimisioaren hipotesia jadanik topaleku bat bihurtu baitzen, leku komun bat, diskurtso publikoan toki nagusia izan zuena eta oraindik ere hala duena.10

Gogoan hartu behar da “dimisio”ari buruzko hipotesian oinarritutako diskurtsoa ez dela Kataluniatik kanpo nagusitu, hizkuntza gutxituek aurrerabide bera izan ez duten tokietan, hain zuzen. Ez da ahaztu behar lurralde horietako gehienetan, hizkuntza gutxituen hiztunen aldeko hezkuntza sistemak katalanez jarduten duten ikastetxe edo

8 Kontuan hartu atzerriko filmak sistematikoki bikoizten direla gaztelaniaz, bai zinema aretoetarako eta TBrako. Hala, espainiar herritarrei –katalanak eta euskaldunak barne- kultura anglo-amerikarretik datorren ia ikus-entzunezko eragin osoa espainieraren bitartez iristen zaie. 9 Bereziki, hainbat zirkulu intelektualetan, gaztelania izan zutenak lanbideko hizkuntza gisa eta eragin handiko egunkariak irakurtzen zituztenak, esate baterako El País, eta Alderdi Sozialistatik hurbil zeudenak, garai hartan oposizioan Kataluniako Parlamentuan. Kontuan hartu behar da iritzi-sortzaile horiek gehienek azkenean milieux sozialistarekin hautsi zutela eta gaztelaniaren aldeko hainbat hizkuntza mugimendu sortu zituztela, eta, berriki, baita alderdi politiko bat ere. 10 Zergatik iraun duen ulertzeko, baita gaur egun ere, kontuan hartu behar da eztabaidak zerikusi handia duela belaunaldi batek duen desenkantuzko sentipenarekin, hau da, 80ko eta 90eko hamarraldietan katalanaren berreskuratzean aitzindariak izan ziren belaunaldiak duen sentipenarekin, jabetu zirenean hizkuntza atzera eskolara eramatea ez zela nahikoa hizkuntza aukeraren eredu sakon errotuak aldatzeko, zer esanik ez oreka demolinguistikoa. Manuel Vazquez Montalbanek esaten zuenaren ildotik, 80ko hamarraldiko ezkerreko idazle oso ezaguna, «Contra Franco vivíamos mejor», hau da, ‘Francoren aurka hobeto bizi ginen’.

Page 8: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

8

lerroetan biltzen direla. Biltze horrek hizkuntza ahazteko baino gehiago hura sustatzeko aukera ekar lezake.

90eko hamarraldiaren hondarrean eta 2000. urteen hasieran, hizkuntza erabilerari buruzko eta hizkuntza gaitasunari buruzko datu landuagoek ikuspegi ñabartuagoa eman zuten gazteen hizkuntza jokabideari buruz. Gai horri dagokionez, bereziki garrantzitsuak izan ziren Enquestes d’Usos Lingüístics 2003-2004 (Hizkuntza Erabilerari buruzko Inkestak, 2003-2004) delakoak; hizkuntzaren posizioa aztertzen zuten katalana hitz egiten den lurralde guztietan, bi urte haietan. Hainbat ondorio atera daitezke belaunaldi gazteekin lotura duten ikerketa hauetatik eta beste hainbatetatik: lehendabizi, argi gelditu zen gazteen artean hizkuntza gaitasuna handitzeak ez zuela katalanaren erabilera gehiago hedatzea ekarri. Izan ere, belaunaldi gazteagoaren artean hizkuntza erabilera zertxobait gutxitu zela antzeman zen, nahiz eta dimisio orokorrik hauteman ez. Bigarrenez, lehian dauden hizkuntzei buruzko jarrerak ez ziren aho batezkoak belaunaldi gazteen artean… haien gurasoen eta aitona-amonen artean bezala. Hala, ustekabe gutxi zeuden zentzu horretan: gazte batzuk katalanarekiko uzkur agertzen ziren; beste batzuk, berriz, lotura sendoa zuten haiekiko, eta parte handi batek oso modu instrumentalean hartzen zituzten hizkuntza guztiak.11 Hirugarrenez, argi zegoen azterketak gehiago oinarritu beharko lukeela datu zehatz eta egiturazkoetan –demolinguistikan, posizio sozialean, hizkuntza gaitasunean- eta ez horrenbeste banakoengan edo/eta ideologia alderdietan.

60ko hamarraldira arte, eta eskualde bakoitzak bere berezitasunak izan arren, Kataluniako eta Balearretako ia alderdi gehienetako katalandunen gehiengoa hizkuntza ingurune homogeneo samarretan gizarteratu zen: katalana zen beren eguneroko hizkuntza pertsona arteko komunikaziorako, eta gaztelania, berriz, herri administrazioaren hizkuntza zen, baita gehienbat hirietako aldirietan bizi ziren gero eta etorkin kopuru handiago baten hizkuntza ere. 60ko hamarraldiaren hasieratik aurrera, hala ere, paisaia soziolinguistikoa erabat aldatu zen: komunikabideek, progresiboki, gero eta gaztelania gehiago sartu zuten etxeetan; gero eta gaztelaniadun gehiagok hartu zuten bizilekua katalana hitz egiten zuten eremuetan, eta etengabe nahasi ziren bertakoekin, eta –bereziki Valentzian- hizkuntza ordezkapena bultzatu zuten. 70eko hamarkadaren erdialdean, familia katalandunetan jaiotako haurren ehunekoa, biztanleria guztiari zegokionez, historiako mailarik apalenera iritsi zen: jaiotza guztietatik %38, 1900 inguruko %96-100ekin konparatuta (cf. Vila 2006).

11 Alde nagusia zen —eta hori benetan berria izan zen aurreko hamarraldiari zegokionez— katalanaren aldekoek ez zuten horren diskurtso sutsua, eta katalanaren aurkakoak, berriz, gero eta erasokorragoak ziren eta beren diskurtsoa oinarritzen zuten paradigma neoliberal batean.

Page 9: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

9

2. grafikoa Katalunian jaiotakoen lehen hizkuntza. Ehunekoak. Iturria: EULC 2003

Iturria. Vila (2006) Baliteke katalanaren eliteak aldaketa horiez jabetu ez izana, baina belaunaldi gazteen hizkuntza ekoizpenaren eta erreprodukzioaren ekosistema linguistikoan ondorio sakona izan zuten. 40ko eta 50eko hamarraldietan jaioetakoekin konparatuz gero, eta nahiz eta katalana eskoletan gero eta presenteago egon, 70eko hamarralditik 90eko hamarraldira arte jaiotako haurrak gaztelania askoz ere hedatuagoa zegoen inguruneetan hazi ziren, lehenago ikasi zuten hizkuntza hori eta gurasoek baino hobeto gainera, eta, are garrantzitsuago, eskolako aulki beretan askoz ere ikaskide gaztelaniadun gehiago izan zituzten. Katalandun hiztun gazteak beren berezko lurraldeetan gutxiengoa zirela kontuan hartzeak lagunduko digu behar bezala ulertzen faktore horiek hizkuntza praktiketan duten benetako eragina.

3.3 Etiketa eta jokabideak ez dira gauza bera

Gero eta elebidun gaitu gehiago eta hizkuntza gutxituaren hiztunen nagusitasunik eza duen egoera honetan, funtsezkoa da ulertzea hizkuntza aukerak duen funtsa eta garrantzia. Zentzu horretan, bi motatako informazio dugu eskura: errepresentazioak eta behatutako hizkuntza erabilerak.

Aitortutako datuetatik eskuragarri dauden zifrek adierazten dute pertsona arteko elkarrekintzan solaskidearen hizkuntzara egokitzeko borondatea handitu egin dela belaunaldi gazteetan, gurasoekin eta aitona-amonekin alderatuz gero (Fabà 2005, Riera, Sagalés i Sedó 2006). Zifra horiek sinetsiz gero, oso berri onak lirateke, horrek esan

Page 10: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

10

nahiko bailuke gaztelaniadunek azkenean katalana erabiltzeari ekin diotela. Aldi berean, hala ere, zifra horiek paradoxa bat sortzen dute: hizkuntza gutxituko hiztun gazteak ere beren solaskideen hizkuntzara egokitzen direla diote, baita zifra handiagoetan ere. Horrek zalantzak sortzen ditu zifra horien sinesgarritasunari dagokionez. Mundu guztia ari al da, hortaz, bestearen hizkuntzara egokitzen? Eta bestalde, arazo larri bat planteatzen du hizkuntza sustatzeko orduan: hizkuntza gutxituko hiztunak hizkuntza nagusiaren hiztunetara egokitzeko borondate handiagoa badute, non aurkituko dute azkenek hizkuntza gutxitu bat ikasteko pizgarria?

Hizkuntza praktikari buruz behatu den informazioaren arabera, etiquette delakoari buruz aitortu diren datuek zehaztasuna baino gehiago edukazio ona adierazten dute. Lehen hezkuntzako ikasleen hizkuntza praktikari buruz eskura dauden ikerlan nagusian (ikus Vila, Vila eta Galindo 2005), egungo hizkuntza aukeraren ereduak helduenen oso antzekoak dira nonbait, eta inkestetan aitortutako hizkuntza etiketatik oso bestelakoak. Behatutako datuek iradokitzen dute, batetik, katalanak eta gaztelania sistematikoki erabiltzen direla talde barruko elkarrekintzetan, eta bestetik, gaztelania katalana baino askoz gehiago erabiltzen dela talde kanpoko elkarrekintzetan. Beste hitz batzuetan esateko, gaztelaniadunak ez daude katalandunak bezain gogotsu bere bigarren hizkuntza erabiltzeko.

Esan beharik ez dago tokiko hizkuntzaren mendekotasun moderatua duen egoera honetan, hiztun natiboen kontzentrazioa hizkuntza ekoizpenaren eta erreprodukzioaren adierazle indartsu bihurtzen dela. Oso ikerketa gutxi egin dira zentzu horretan, baina aztarna guztiek adierazten dute katalana pertsona arteko komunikaziorako erabiltzen dela katalandunen ehuneko handia duten eskoletan bakarrik; are gehiago, katalandunak gehiengo nabaria duten eskoletan bakarrik animatzen dira gaztelaniadunak katalanezko elkarrekintza horizontalak izatera ikaskideekin. 3. grafikoa. Lehen hezkuntzako azken urtean ikasleek egindako Katalanez eta Gaztelaniaz egindako hizketaldi txanden ehunekoa, hitz egiten duenaren (hiztuna) eta hartzailearen (hartzailea) etxeko hizkuntzaren arabera sailkatuta

GZ = Gaztelania; EL = Elebiduna; KA = Katalana

Page 11: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

11

Behaketa lanak ere baieztatu du azterketa pean dauden bi eremuetako hizkuntza

aukera ez dela diglosikoa, hau da, ez dagoela adostasun orokorrik hainbat esparruren araberako hizkuntzaren banaketa orekatu bati dagokionez. Are gehiago, eta batez ere katalana hitz egiten den eremuan, hizkuntza aukerak ezaugarri pertsonaletan oinarrituta egoten jarraitzen du. Ezaugarri hauek hiztun-talde batekiko atxikimendua konbinatzen du denboran zeharreko iraunkortasunarekin: bikote jakin batekin behin hizkuntza bat aukeratzen denean, hizkuntza horrek egonkor iraungo du eta oso gutxitan izango du aldaketarik. Hizkuntza aukeraren eredu hori askoz sendoagoa da katalanaren eremuan, non elkarri ulertzea askoz errazagoa den euskararen kasuan baino: euskaldunak ez diren hiztunen presentziak askoz sarriago bultzatzen baitu gaztelaniara aldatzea.

3.4 Begiratu berri bat gaitasunari

Katalana sustatzeko ahaleginak egon arren, hizkuntza praktikek Francoren garaian ezarri zirenen antzekoak izaten jarraitzen dute. Egoera hori ezin zaionez auzi ideologiko azalekoei soilik egotzi, arrazoizkoa da, beraz, aldi baten ondoren, gaitasunaren auzia berriz ere kontuan hartzea. Arlo horretako bilakaera hainbat auzi azpimarratzen hasi da:

1. Gaitasuna hizkuntza jakin batean trebetasun sorta guztiz konplexua da, eta nekez antzematen da norberak egindako ebaluazioekin.12

2. Hizkuntza jakin baten erabilera sustatu nahi bada egoera gutxitua duen ingurune batean, La-ren hizkuntza gaitasun orokorra ez da garrantzizkoena, baizik eta La-ren hizkuntza gaitasuna, bereziki pertsona arteko trebetasunei lotutakoa, Lb-ren hizkuntza gaitasunari dagokionez.

3. Gaitasun akademikoa garatzeak ez du ezinbestean ekartzen pertsona arteko trebetasunak ere areagotzea: immigrazio testuinguruetan ez bezala, katalanaren ezaugarriak dituen testuinguruetako ikasleen ehuneko bat nahiko ondo moldatzen da arlo akademikoan, baina ez ditu pertsona arteko trebetasunak garatzen; ikaskideenganako duten elkarrekintza gehiengoaren hizkuntzan egiten dute. Hiru alderdi horiek kontuan hartuz gero, katalanaren bilakaera berria askoz

argiagoa bihurtzen da. Bi eremuetako eskolek hizkuntza gaitasuna sustatu badute ere, hizkuntza estandarra bultzatzea izan da beren arreta gune nagusia, hizkuntza idatzian gaitasunak garatzea, eta desiragarriak ez diren hizkuntza kontaktuak borrokatzera (‘interferentziak’). Helburu horietako bakar bat ere ez da bideratzen, ordea, pertsona arteko gaitasunak sustatzera, eta horiek dira, hain zuzen, hil ala bizikoak hizkuntza biziberritzeko edozein proiekturentzat. Egin beharreko salbuespenak salbuespen, azterketa pean dagoen hezkuntza sistemak frogatu du zentzu askotan ez dela hizkuntza gaitasunak sustatzeko gai (gaitasun lexikala, fraseologikoa, etab.), kidekoen artean pertsona artekoa eta informala den hizkuntza erabilera sortzen laguntzen dutenak. Egoera guztiz kontrakoa da gaztelaniarentzat: kontuan hartu behar da gaztelania erabat nagusi dela komunikabideetan, eta horrek esan nahi du nerabeek gaztelania egunerokoa

12 Esate baterako, Vilak (prentsan) iradokitzen du neurketa dikotomikoek gehiegi balioesten dutela biztanleen katalanaren gaitasuna, gutxienez %10-15 gehiago.

Page 12: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

12

eta informala eskura duten bitartean, katalana nekez erabiltzen dutela gune horietan. Ondorioz, jatorri gaztelaniaduna izan eta auzo gaztelaniadunetan bizi diren ikasleek eta beren sare sozialetan katalandun bakar batzuk dituztenek oso gutxitan dute katalan informala entzuteko aukera eta, normala den bezala, ez dute menderatzen. Beraz, oro har, elebitasuna gaztelaniarantz desorekatzen da argi eta garbi. Katalandun natiboak nagusi diren inguruneetan bakarrik egiten dute bere aktiboki gaztelaniadunek katalana, kidekoen komunikaziorako hizkuntza gisa. Gainerako inguruneetan, gaztelania da taldeen arteko komunikaziorako erabiltzen den hizkuntza eta, ondorioz, gaztelaniadunek gutxitan eskuratzen dute katalan informala hitz egiteko gaitasuna.

Bretxak eta Parerak (2003) gaztelania hitz egiten den auzoetako gaztelaniadun gazteen biografiak aztertu dituzte, eskola 90eko hamarkadan utzi zutenak, hain zuzen. Zentzu askotan, katalana oso hizkuntza urruna da auzo horietako biztanleentzat, eta murgiltze programa duten ikastetxeetara joaten diren ikasleak Kanadako murgiltze ikastetxetara joaten diren ingelesdunekin konpara litezke. Haurtzaroan eta nerabezaroan, eta nahiz eta lehen hezkuntza murgiltze programa osoa edo partziala duten eskoletan egin, inkestatuek sekula ez zuten katalana sartu beren errepertorioko aldaera aktibo gisa. Bigarren hezkuntza bukatu eta unibertsitatean edo lantokian sartu ondoren bakarrik jarri ziren kontaktuan katalandun natiboekin, eta haietako batzuk zekiten katalana erabiltzen hasi ziren pertsona arteko komunikazio bitarteko gisa. Eta, hiztun horiek diotenaren arabera, orduan konturatu ziren “[katalanaren bidez irakasten duten] eskolek [hizkuntza] oinarri bat ematen dutela” eta azkenean norberak hizkuntza praktikan jar dezakeela, baina eskolak ez dituela pertsona arteko komunikazio eraginkorrerako behar diren hainbat tresna eskaintzen.

3.5 Intentsitatearen eta hedapenaren arteko ataka: Valentziako eta Ipar Kataluniako esperientziei buruzko hainbat ohar Katalunian eta Balearretan ezarritako katalanezko bateratze eskola behar batetik

abiatzen da: gizarteko kide guztiak hizkuntza eredu berean hezteko beharretik. Eredu horren aldeko apustuak esan nahi du eskolak katalanezko gaitasun guztiak emateaz gain, ikaslearen hizkuntza jatorria zein den kontuan hartu gabe, katalanaren eta gaztelaniaren arteko mendekotasun harremanak aldatzea ere lotuko duela eta katalanaren erabilera sartzea lortuko duela –erabilera jakin bat, bederen- ikasle guztiengan. Apustu horri, hedapena katalantzearen intentsitatearen aurretik jartzen duena, alegia, irudi publikoaren kalte nabarmenarekin eutsi zaio, eta emaitzak direnak dira: zalantzarik gabe, katalanaren ezagutza izugarri hedatu da, nahiz eta ikasle guztiek etorriaz hitz egin ez eta are gutxiago lagunarteko bihurtu, eta eztabaidagarria da zer puntutarainoko eragin erabakigarria izan duen eskolak hizkuntza mendekotasuna gainditzeko orduan.

Interesgarria da emaitza hauek beste lurralde batzuetan eta beste metodo batzuekin lortutakoekin konparatzea. Zoritxarrez, ez dugu oraindik konparaketa egokia egiten uzten diguten datu sendorik, baina eskura ditugun behaketek eta datu zatikatuek interesgarriak izan daitezkeen hainbat ondorio ateratzen uzten digute.

Zentzu horretan, egoerak adierazten du La Bressolak Ipar Kataluniako hainbat udalerritan ezarritako sistemak lortu duela katalana berriro sartzea beren ikasleen pertsona arteko hizkuntza erabileretan.13 Erakunde horrek erabili duen metodoa (cf. La

13 Ipar Kataluniako baldintzak kontuan hartuz, ikasle horiek, ia salbuespenik gabe, jatorrizko frantsesdunak dira, katalanaren ezagutza eskasekin.

Page 13: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

13

Bressola 2007) lan trinko eta ondo planifikatuan oinarritzen da, eta helburutzat du ikastetxe berri batera iristen den lehen ikasle taldeak praktika komunitate txiki bat sortu behar duela, eta katalana erabili behar duela kidekoen arteko elkarrekintza hizkuntza gisa. Hori lortzeko, ikastetxe berri batera iristen diren lehen ikasleak –aurre eskolatik hasita betiere- irakasleen laguntza ere izaten dute hainbat hilabetetan, baita jolas orduetan ere; laguntza horrek eskolako hizkuntza eskuratzen laguntzen du, baita pertsona arteko erabilera esparrutan ezartzea ere. Lehen ikasle horien artean katalanak eguneroko eta ohiko erabilera izan dezan lortu ondoren, beraiek arduratuko dira ikaskide berriak integratzeaz. Orain arte egindako behaketek iradokitzen dute La Bressolaren metodoak katalanaren birbernakularizatzea lortzen duela modu eraginkorrean, eskolako ingurune informaletan.

La Bressolako eskolen emaitzak kontrapuntu interesgarria dira katalanaren bateratze ereduari dagokionez. Zalantzarik gabe konplexuagoa den testuinguru batean –elebakar frantsesdunetatik abiatua, katalana hizkuntza ofiziala ez den lurralde batean eta gizartean guztiz gutxitua dagoena- lan trinko bati esker ugaltzeko gai den praktika komunitate txiki bat sor daiteke, eta 3. grafikoak erakusten duen bezala, Katalunia hegoaldean eskolak lortzen ez duena gainera. Galdera, beraz, saihestezina da: nola baliatu Ipar Kataluniako esperientzia katalanezko hezkuntza sistema oso eta konplexu bati aplikatzeko? Galderari ez zaio oraindik erantzun, baina egoerak adierazten du ideia nagusi baten inguruan gauzatuko dela, hau da, eskolak ez duela soilik lan egin behar gaitasunak banatzeko, baizik eta komunitate bat eraikitzeko ere bai.

4 Ondorioak

Zer irakaspen atera daitezke esperientzia katalanetik eskolatik hizkuntza bat sustatzeko orduan? Halako ikuspegi konparatibo bateko irakaspenetako bat da hutsune handia dagoela hezkuntza arloko hizkuntzaren erabilera formalaren eta kidekoen arteko komunikazio informal izateko duen erabileraren artean. Bereziki, hizkuntza nagusia ingurunearen jaun eta jabe den komunitateetan, lehenengotik bigarrenerako trantsizioa ez da ez automatikoa ez saihestezina, hizkuntza nagusiak aise blokea baitezake prozesua. Hala, hizkuntza batean pertsona arteko komunikazioa lortu nahi duten hizkuntza biziberritzeko proiektu horiek segurtatu behar lukete hizkuntza jakin horretako pertsona arteko gaitasunak modu eraginkorrean eskuratzen dituztela ikasleek. Bestela, hizkuntza aukerarako eredu bat sor liteke, eta eskolako hizkuntza jarduera akademiko hutsetarako gorde.

Esperientzia hauetatik ikasi beharreko beste irakaspen batek zerikusia du hizkuntza bati esleitu dakiokeen balioekin, eta beren esanahiarekin. Erakunde ofizialekiko mendekotasun gehiegizkoa –eskola bera, edo beste erakunde ofizial batzuk- hizkuntzaren aurkakoa izan liteke. Gizarte liberal eta mendebaldartuetan, herritarrak bere askatasun pertsonalaren zale amorratuak dira, eta susmotsu hartzen dituzte agintarien argibide zehatzak. Bereziki gazte jendearengana zuzentzeko orduan, hizkuntza sustatzaileek jarrera etorkorrak eta paternalistak saihestu behar lituzkete. Ona da, gainera, hizkuntzarentzat desberdinak diren ahots sozialak hizkuntza horretan entzuteko aukera izatea: heterogeneotasuna gizarte garaikideen ezaugarria da, eta hizkuntza garaikideek prest egon behar dute barne heterogeneotasuna islatzeko.

Katalanaren esperientziatik hirugarrena irakaspen bat lor daiteke. Hizkuntza biziberritze lanetan dabiltzan sustatzaileek oreka delikatua eta zaila lortu behar dute hedapenaren eta intentsitatearen artean. Batzuetan, zuhurra izango da hizkuntzaren

Page 14: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

14

hedapenaz arduratzea, horrek elkar ulertzea bultzatu eta talde barruko irudikortasunak arinduko baititu. Baina hedapena hautatzea, sarritan, intentsitatearen kaltetan izan ohi da: egungo hiztun komunitateak (ber)eraikitzeak ahalegin guztiak hiztun errealen kopuru batean biltzea eskatzen du, eta hiztun talde hori, definizioz, txikiagoa da hizkuntza irakasteko estrategiekin (sinpleagoekin) iritsi gaitezkeen taldea baino. Eta gaur egun erabiltzaile errealen sareak izatea baldintza beharrezkoa da hizkuntza bat bizirik eta iraunkor mantenduko bada. Ondorioz, hizkuntza sustatzaileek etengabe egin behar diote aurre intentsitatea ala hedapena aukeratzeak sortzen duen atakari. Eta, ez da harritzekoa erabakiak hartzea sarri askotan oso zaila izatea.

Litekeena da auzi hauek guztiak aztertzeko modu egokia hizkuntza baten esanahia berriro planteatzea izatea. XX. mendeko hizkuntza tradizioak eraman egin gaitu hizkuntza soilik hizkuntza sistema gisa ikustera, balio funtsezkoez gutxi gorabehera hornitua dagoen sistema, alegia. Baina esperientziak –eskolan eta eskolatik kanpo- frogatzen du, hizkuntza fenomeno bati aurre egiteko orduan, bereizi egin behar direla, gutxienez, lau oinarrizko dimentsio (ikus Vila prentsan):

1. Hizkuntza egitura, hau da, sistema, 2. Hizkuntza erabilerak edo jokaerak 3. Hizkuntza irudikapenak edo/eta ideologiak, 14 4. Hizkuntza ezagutzak eta ikaskuntza hori eskuratzeko edo/eta ikasteko

bideak. 15 Hizkuntza gertakariaren lau dimentsioen arteko elkarrekiko loturak grafikoki

adieraz daitezke piramide baten bidez; erpin bakoitzean aipatutako dimentsiotako batek betetzen du (ikus 1. irudia) 16. Irudiak bistaratzen du, nahiz eta asmoa izan, zilegia dena bestalde, azterketa hizkuntza gertakariaren alderdi jakin batean kokatzeko -sistema bera izan, erabilerak, irudikapenak edo eskuratzea- aztertzen den fenomenoaren ulermen globalak eskatuko du, epe motzean edo luzean, planteatutako ekuazioaren beste elementuak ere kontuan hartzea.

14 Zentzu zabal batean ulertuak, hau da, iritziak, jarrera, imajinariokiak, sinesmenak, pentsamoldeak sartuz, besteak beste. 15 Saihestu beharra dago ezagutzak gramatika gaitasunarekin eta erabilerak komunikazio gaitasunarekin nahasteko tentazioa. Proposatzen dudan ereduan, ezagutzen barruan komunikazio gaitasun guztiak daude; erabilerak, aitzitik, praktikak dira, jokabide behagarriak. � 16 Hizkuntzaren piramide honen definizioa hainbat irakurketen zordun da, eta artikulu hau sinatzen duenak ez luke amaitu nahi garrantzitsuenak aipatu gabe. Modu zuenean erabilitako erreferentzien artean, normala den bezala, hizkuntza politikari buruzko lan mordoa dago. Diziplina honetan oso bilakaera adierazgarria gertatu de lehen ereduetatik hasita, corpusa eta estatusa aurka jartzen zituztenak hain zuen (ikus. Haugen 1987), eredu konplexuagoetara jotzeko, hau da, ikaskuntzaren plangintza barne hartzen dutenak (*Spolsky 2004; ikus Ricento 2006 edo Montoya 2006). Badira, gainera, ideologien hizkuntza praktiken eta hizkuntzen corpusaren arteko elkarrekiko erlazioari buruzko irakurketa ugari, esate baterako, Schieffelin, Woolard, eta Kroskrity (1998) edo Heller (1999), adierazgarrienetako batzuk aipatzearren, baita taldeen arteko kontaktu prozesuetako jarrerek duten eginkizunari buruzkoak ere (cfr. Clément, Noels eta Deneault 2001). Beste alde batetik, dimentsio hauek piramide itxuran bistaratzea Nicolas (1998) egilearen proposamenetan ere oinarritzen da. Eredu honen lehen bertsio bat argitaratuko da Vilan (2005).

Page 15: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

15

Sistema (corpusa)

Erabilera (jokaerak) Irudikapenak Gaitasuna/ (ideologiak) Eskuratzea 1. irudia. Hizkuntzaren piramidea

Lau dimentsioek gorpuzten dute hizkuntza gertakaria –hizkuntza bera, azken finean— modu bateratu eta elkarrekiko lotuan, eta nekez ulertuko dugu bata besteak ulertu gabe. Katalanaren adibidea jarriz, begi-bistakoa da hizkuntza horren erabilera aktiboa (erabilera/jokaerak) posible dela bakarrik behar adinako ezagutza bat eskuratu duen herritarren sektoreetan (gaitasuna/eskuratzea), seguruenez zehazten zaila dena, baina ez duena n maila jakin bat baino apalagoa izan behar. Kasurik gehienetan, ezagutza hori familian eskuratzen da gurasoak katalandunak direnean, eta hurbileko testuinguruaren ezaugarri demolinguistikoaren eta ingurunearen arabera, adiskideen artean edo/eta eskolan ere eskuratzen da. Hainbat sektorek beste sektore batzuk baino askoz joera handiagoa dute – ideologikoa, jarrerazkoa, irudikapenezkoa– hizkuntza hau ikasteko edo/eta erabiltzeko. Izan ere, lurraldearen edozein bazterretan egindako inkestek behin eta berriz erakusten diguten bezala, badira gizarte sektore esanguratsuak beren seme-alabei H2 transmititzea erabakitzen dutenak (katalana batzuentzat, gaztelania besteentzat). Eta begi-bistakoa da aipatutako alderdien bat egiteak –nork erabiltzen duen hizkuntza eta zer egoeratan, nork ikasten duen eta zer mailataraino, eta zer balorazio egiten duten katalanari eta errealitate soziolinguistikoari buruz- hizkuntzaren sisteman eragiten duela biziki.

Piramideak gogorarazten du erpin horietakoren edozeinetan eragin nahi duen ekimen orok abiatu egin beharko duela, ezinbestean, guztiak elkarrekin erlazionatuta daudela onartzetik. Eskolako hizkuntza politika, beraz, faktore horien guztien ekintza koordinatu gisa ulertu behar da, erabiltzaile komunitate jakin baten esparruan.

Page 16: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

16

5 Eranskina: pertsona arteko hizkuntza erabilera sustatzeko egin diren jarduerak eta horien gaineko ikerketak (gehienbat gazteen adin taldean).

Laburtze aldera, esan genezake, oso zentzu zabalean, lau jarduera nagusi egin

direla katalanaren erabilera gazteen artean eta, oro har, biztanleen artean sustatzeko. Honako hauek dira:

a. Hizkuntza kontzientziarako jarduera: aldeko mezuak zabaltzea; b. Hezkuntza jarduera: hizkuntzaren erabilera ikasgelatik haratago sustatzea; c. Pop kulturaren jarduera: katalanaren pertsona arteko erabilera sustatzea

gazteen (azpi)kulturetan garrantzia duten ekitaldi eta produktuetan; d. Pertsona arteko jarduera: sare informalak sor daitezen sustatzea.

5.1 Hizkuntza kontzientziaren jarduera: aldeko mezuak zabaltzea

Katalanaren/gaztelaniaren erabilerarekin lotuta dagoen nortasunaren printzipioak

duen nagusitasuna kontuan hartuz, baita hainbat esperientzia arlotan bi hizkuntzetako bat erabil dadin eskatzeko legezko ezintasuna ere, hizkuntza titularren sustapen mugimenduak publizitatea erabili izan du hainbat arlotan. “Hizkuntzaren aldeko kanpainak” oso ohikoak izan ziren hizkuntza sustapenaren lehen garaietan (70eko hamarraldiaren hondarrean eta 80ko hamarraldiaren hastapenetan). Alferrik zirela iritzi ondoren –nahiz eta gutxitan ebaluatu-, XXI. mende hasiera arte hizkuntza sustatzeko planteamenduak teknokratagoak edo/eta legezkoagoak bihurtu ziren, bereziki Katalunian, hizkuntza politiketan arlo publikoak parte har zezan funtsezkotzat jo baitzuten, arrakastarik lortuko bazuten bederen.

Katalana gazteen artean sustatzeko ahalegina ez zen salbuespena izan. Azken aroari lotzen bagatzaizkio, hainbat ekimen bultzatu dira hizkuntza kontzientzia sortzeko, betiere katalana babesteko eta erabiltzeko beharrarekin lotuta. Ekimen horietako batzuk ahalegindu egin dira katalanaren sustapena paradigma ekolinguistiko zabal batean kokatzen, eta azpimarratu egin dute hizkuntza guztiak iraunarazteko beharra, aniztasun globala salbatu nahi bada. Hala egin zuten, esate baterako, gazteentzako antolatutako hizkuntza aniztasunari buruzko hainbat biltzarretan, besteak beste, Vida i mort de les llengües [‘Hizkuntzen bizitza eta heriotza], Mayansek deskribatuta (2001). Beste ekimen batzuk katalanaren eta gaztelaniaren parez pareko posizioan oinarritu ziren zehatzago, esate baterako, Per què en català? (López 2003 i Saperas 2004) izeneko kanpainan egin zituzten katalanaren erabilerari buruzko gogoeta soziolinguistikoari buruzko mahai-inguruak edo bi hizkuntzei buruzko informazioa zuten web gune pribatu ugariak (cf. Àlatac).17 Zentzu horretan, hainbat liburuxka eta beste hainbat material prestatu dira katalanaren erabileraren aldeko arrazoiekin, esate baterako, Tu, que parles català (‘Zuk, katalana hitz egiten duzun horrek) Bartzelonako Universitat Autònoma-n (Associació Voluntariat Lingüístic), edo Per molts anys! Ets la primera generació18

17 < http://www2.upc.edu/slt/alatac/index.html > 18 < http://www.ub.es/cpl/pg1.htm >

Page 17: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

17

(‘Zorionak! Zu zara lehen belaunaldia [katalana hitz egin eta idazteko gai]’), Universitat de Barcelona-k ekoitzia.

Gazteengana hurbiltzeko duten xedearekin bat eginez, ekimen horietako askok planteamendu ‘light” samarra egin dute gaiari dagokionez, gehiegizko dramatismoa saihestu nahi baitzuten eta horregatik, jolasak erabili dituzte, adibidez, I jo, què sé? (‘Zer dakit nik?”) (López 2003), katalanaren egoerari buruzko telebistako lehiaketa saio bat balitz bezala. Umorea ez da inola ere saihesten, eta planteamendu hausleak ohikoak dira –ikus, esate baterako Tu i jo tenim una història19 (‘Zuk eta nik (h)istorio bat dugu’, afera bat ere esan nahi du). Planteamendu pragmatiko, umorezko hori beste ekimen batzuetara ere hedatu da, esate baterako, Que no te’ls trepitgin!, (‘Ez utzi zure eskubideak zanpa ditzaten’)20 antzerki lana, hizkuntza eskubideak gai dituena, unibertsitateko ikasleek idatzia eta antzeztua. Beste hizkuntza kanpaina hausle eta berritzailea Fes servir la llengua (‘Erabil ezazu mihia’) (Patordi) izan zen; bikote gazte bat agertzen zen musukatzen, eta xedetzat zuen erakustea katalana ere hizkuntza egokia dela harreman pertsonaletarako. Antzeko kanpainak ere landu dira, tokiko mailan, Euskal Herrian.

5.2 Hizkuntza ikasgelatik haratago sustatzea Eskola irakasleak beste inor baino lehenago konturatu ziren pertsona arteko

hizkuntzaren erabilera ez zihoala hizkuntza ikaskuntzaren bide beretik. Baina, lehen hezkuntzako hastapenetako urteetan hizkuntza sustapena biziki bilatu bazuten ere, hezkuntza agintariek inoiz ez zuten beren gain hartu katalana gazteen artean sustatzeko moduak aztertzeko eginkizuna, bereziki bigarren hezkuntzan, eta maila zabal batean. Horrek, jakina, ez du esan nahi ez zituztela gaiari zegozkion jarduerak antolatu. Aitzitik, jarduera sorta handi samar bat antolatu eta bultzatu zuten, nahiz eta beti ikasle kopuru txikientzat izaten ziren: kontzertuak, jaialdiak, udako kanpalekuak, ibilaldiak, eskolen arteko topaketak, gutunak idaztea herrixka katalandunetan bizi ziren ikasleei, herrixka eta merkatu katalanetara joatea, katalanezko filmak edo TB saio entretenigarriak ikustea, taldean liburu edo komiki interesgarriak irakurtzea, aurrez aurreko edo Internet bidezko txatak (Concerts & Rock-and-roll, El país a l’escola, Ajuda’m, Jo t’escric. Escriu-me) (Melià 2004, Mateu 2003, Sedó 2001, Mayans 2001).

Azken hamarraldian21, Kataluniara etorkin berri kopuru handi bat iritsi da –

haietako gehienak erabat aloglotak- eta horrek “etorri berriak” linguistikoki eta kulturalki integratzeko bideak bilatzeko nahia bizkortu du. Eskolekin hertsiki lotutako bi ekimen interesgarri egin dira: batetik, aules d’acollida (‘harrera ikasgelak’)22 izenekoa, beren tokiko ikaskideekin ohiko ikastorduak partekatzen dituzten ikasle atzerritarrei egunean zehar hizkuntza irakasteko. Hizkuntzaren ikaskuntza eta kidekoen sareetako integrazioa konbinatzea katalana ikasteko prozesua bultzatuko duela espero dute, baina hori ikusteko dago oraindik. Bigarren ekimenak Plans educatius d’entorn23 (‘Inguruneko hezkuntza planak’) du izena. Ekimen horiek eskolako ikaskuntzak

19 < http://www2.upc.edu/slt/alatac/cat/joc/index.html > 20 < http://www2.upc.edu/slt/alatac/cat/drets/index.html > 21 90eko hamarraldiaren hastapenetan, %1 baino gutxiago izatetik egundoko jauzia eman zuten ikasle atzerritarrek, eta 2006-2007 aldian %12 baino gehiago izatera iritsi ziren. 22 < http://www.xtec.cat/lic/nouvingut/index.htm > 23 < http://www.xtec.cat/lic/entorn/index.htm >

Page 18: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

18

eragiten duen isolamendua hautsi nahi dute, eta horregatik ikasleek beren ikaskuntzaren parte bat in situ egitera eramaten dituzte eskolatik kanpo, hau da, inguruko dendetara, merkatuetara, tokiko negozioetara, udaletxera, etab. Azpimarratu egiten dute halako harremanak katalanez izateak duen komenigarritasuna. Berriz ere, goiz samar da ekimen horien emaitzei buruz hitz egiteko.

Jadanik aipatu diren gazteen jarduera horiez gain, beste jarduera xumeago batzuk antolatu zituzten haur eta gazteentzat. Hala, adibidez, hizkuntza lehiaketak (Jocs de llengua edo Croncurs) antolatu zituzten, eta irabazleek katalanez zeuden kultur edo jolas produktu sortak jasotzen zituzten (Melià 2004, Gelabert 2003 eta Mateu 2003).

5.3 Katalanaren erabilera sustatzea gazte (azpi)kulturetan garrantzia duten ekitaldi eta produktuetan

Gazte azpikulturen esparruan hizkuntza bat egoteak edo ez egoteak eragin

handia izan dezake hizkuntza baten iraunkortasunean, epe ertainean. Eguneroko bizimodua kultur gailuek eta produktuek baldintzatu eta sortu ere egiten dute, esate baterako, TBk, zinemak, musikak, bideo jokoek, etab., eta kultur errealitate horiek funtsezko oinarria ematen diete gazteei gizarteratzeko orduan. Hizkuntza bat esparru horietatik kanpo uzten baldin bada, erabiltzaileak, azkenean, banandu egingo du hizkuntza bera kultur berrikuntzaren esperientziatik, eta beste hizkuntza talde batek asimilatua izateko bideari ekingo dio. Testuinguru horretan, esan beharrik ez dago, pop/rock/folk kulturaren eginkizuna bereziki garrantzitsua dela L2ko hiztunak hizkuntza gutxituaren jardute aktibora erakarri nahi diren kasuetan.

Katalana hitz egiten den eremu osoan, kezka agertzen da sarritan gazte belaunaldien artean herri kulturan hizkuntza biek duten erabateko mendekotasun posizioa dela eta. Bereziki katalana hitz egiten den eremuan, bizitzaren arlo honetan hizkuntza titularrik (erlatiboki) ez egotea oztopo handitzat hartu ohi da hizkuntza gazteen artean sustatzeko orduan. Garrantzitsua izan arren, hau ez da katalan gazte eta herri kulturaren ekoizpen, banaketa eta kontsumoaren ziklo osoa aztertzeko gunerik egokiena.24 Hemen, besterik gabe, katalanezko gazte eta herri kultura eta hizkuntzaren pertsona arteko erabileraren sustapena konbinatzen ahalegintzen diren hainbat ekimen identifikatuko ditugu.

24 Gazte kultura industrializatzeak oso problematiko bihurtu du katalanezko gazteentzako kultur produktuen ekoizpena eta banaketa. Kontuan hartu behar da, praktikotasunaren izenean, katalanak oso boteretsuak diren bi lehiakideen presioa jasan behar dutela: batetik, ingelesa, mundu zabalean duen izen ona eta industri ahalmenarekin; bestetik, gaztelania, kultur industria oso boteretsua izateaz gainera (bereziki pop musikaren arloan), gobernuaren esku hartze zorrotzaren tradizioa duena. Gogoratu besterik ez dago Espainiako telebista kate pribatu guztiak, orain arte, Madrilen egoitza duten konpainia handiei esleitu zaizkiela. Erabaki horrek –politikoa, jakina– ondorio suntsitzaileak ditu gaztelania ez den beste hizkuntzentzat, komunikabideetan, TB eta film ekoizle gehienentzat, disko etxeentzat, etab.; enpresak, pixkana-pixkana, Madrilera lekualdatu dira pastelaren (ekonomikoaren) zati bat eskuratzeko asmoz. Ondorio gisa, lurralde horietan kontsumitzen den gazte kulturan bi hizkuntzek duten presentzia ahuldu egin da azken bi hamarraldietan. Katalunia da berriz ere ahalegin gehienak egin dituena bere hizkuntza erabiltzen duen gazte eta herri kultura sustatzeko. Kataluniako TB Korporazioa –Kataluniako agintarien esku- TB kate arrakastatsu bat du haurren eta nerabeen kultura garatzeko helburuarekin, K3, alegia, non goizeko 7:00etatik gutxi gorabehera 22:00etara marrazki bizidunak, musika eta denbora pasarako saioak katalanez bakarrik ematen dituzten. Antzeko ezaugarriak dituen kate bat dute Valentzian, katalanez ere bai (Punt 2). Bestalde, nerabeentzako film nagusietako batzuk ere katalanez bikoiztu edo azpidazten dira, zinema aretoetarako eta DVDan merkaturatzeko.

Page 19: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

19

Katalana hitz egiten duten eremuan, esate baterako, hainbat jarduera antolatu zituzten, besteak beste, abesti ezagun baten letra sortzea eta geroago, benetako musika talde batek jotzea; hala egin zuten Lópezek (2003) eta Saperasek (2004) deskribatutako Catcanta edo Posa-hi lletra jardueretan. Kasu horietan, helburua zen L1eko gazteak beren gaitasunak erabil zitzaten katalana modu sortzaile eta errealistan erabiltzeko. Beste ekimen batzuk hizkuntzaren pertsona arteko erabilera sustatzen ahalegindu dira, tokiko irrati saioak prestatzea eta emititzea, esate baterako, Saperas (2004), Melià (2004) eta Gelabert (2003) egileek deskribatutako Ni solta ni volta, Cau de meravelles edo Banc de dades ekimenak. Katalanaren pertsona arteko erabilera sustatzeko beste estrategia bat hainbat komunikabidetan parte hartzea izan da: irratia, TB, komikia, antzerkia, zinema, irakurketa eta argazki tailerrak edo lehiaketak (Encontre d’audiovisuals, Encontre de teatre, Marató de teatre, Aventura de llegir edo Mes de la poesia) (Melià 2004 and Gelabert 2003). Jarduera horietako asko eta asko, modu batean edo bestean, hezkuntza erakundeekin, hizkuntza sustatzeko erakundeekin, edo hizkuntza ekintzailetzarekin elkarlanean egin zituzten (ikus Associació Trenta-1, esate baterako25; baita Castellví 2001 ere.

Gazteen artean hizkuntza sustatzeko26 ekimen arrakastatsuenetako bat Acampallengua izan da (acampar ‘kanpatu’ eta ‘hizkuntza’ hitzekin egindako hitz jokoa), Joves de Mallorca per la Llengua27 taldeak antolatuta, hizkuntza ekintzaile oso aktiboak, gazteentzat eta gazteek sortua. Urtean behin kanpaldi bat egiten dute –normalean uda partean- eta Mallorka osoko gazteak, eta baita Herrialde Katalanekoak ere, elkartu egiten dira elkar ezagutzeko, musikaz eta jokoez gozatzeko, eta hizkuntzaren aldeko ekintzak antolatzeko. Acampallengua beste eskualde batzuetan ere egin izan dute eta arrakastatsua izan da katalanaren aldeko jarrera sustatzeko orduan.

Pop/rock musikaren sustapenak aukera oso interesgarria eskaintzen digu erakundeek hizkuntza jakin bat sustatzeko orduan izaten duten ataka aztertzeko. Katalanaren erabilera izugarri gutxitu zen 80ko hamarraldian. 90eko hamarraldiaren hastapenetan, musika taldeen belaunaldi berri bat sortu zen, katalana erabiltzen zutenak pop, rock eta beste nazioarteko musika molde batzuetarako (angloamerikarrak gehienak). Kataluniako gobernuak musika talde horiek izan zuten espero gabeko arrakastaz baliatu nahi izan zuen gazteen artean oro har katalanaren erabilera bultzatzeko. Baina, zoritxarrez, eragiketa negatiboa izan zen ia denentzat. Katalanaren kontra gehien zeuden sektoreak aukeraz baliatu ziren esateko agintariek eskuzabaltasunez laguntzen zutela herri kultura hizkuntza horretan –eta egia esan, hori ez zen horrela-, eta aldarrikapen horrek mugimendu haren zilegitasuna zapuztu zuen, beste edonon bezala, botere politikotik at iraun nahi zuen mugimendua. Aldi berean, gaztelaniaz abesten zuten taldeek botereak baztertua baleude bezala aurkeztu zuten beren burua, ‘benetako’ bakarrak balira bezala.

5.4 Sareak

Katalanaren erabilera sustatzeko azken jarduera hizkuntzaren erabilera bizia egingo zuten pertsona sareak sortzea izan zen. Adierazi beharra dago, berriki sortu diren

25 < http://www.mallorcaweb.net/trenta1/ > 26 < http://www.acampallengua.cat/acampallen_web/acampallengua_inici.php > 27 < http://www.jovesllengua.org/web/joveslle_01/historia_joves_llengua.php5 >

Page 20: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

20

ekimenak direla eta ez daudela gazteei bakarrik zuzenduak; ondorioz, oraindik ez dugu neurketarik eskura.

Sektore honetako ekimen aitzindarietako bat katalanaren Associació Voluntariat Lingüístic (‘Hizkuntzaren Boluntarioen Elkartea) delakoarena izan zen; hainbat ekintza bultzatu zituen katalanaren pertsona arteko erabilerarekin lotuta. Elkartea Bartzelonako Universitat Autònoma-n sortu zuten, 90eko hamarraldiaren erdialdean, eta besteak beste, kideek eginkizuntzat hartu zuten ikasle atzerritarren etorrera eta hizkuntza integrazioa erraztea.28 Hizkuntzaren Boluntarioak mugimendua katalana hitz egiten duten beste eremu batzuetako unibertsitateetara hedatu zen azkenean, eta arrakasta maila desberdinak izan ditu.

Ekimen honekin biziki lotuta dagoen beste antzeko ekimen batek Voluntaris per la Llengua (‘Hizkuntzaren aldeko boluntarioak’) du izena.29 Katalana sustatzeko herri sailak babesten duen egitasmoa da (Consorci per a la Normalització Lingüística), eta Lingo azterlanak hizkuntza ikaskuntza sustatzeko 50 metodo arrakastatsuenen artean sailkatu du. Protokolo batek hizkuntza bikoteak osatzen laguntzen du –natibo bat eta ikasle bat- eta 10 astean gutxienez jarduten dute, haiek aukeratutako erritmoan eta komeni zaienean.

5.5 Belaunaldi gazteetan oinarritutako ikerketa soziolinguistikoa

Artikulu honetan aipagai dugun eskualdeetako hizkuntza jokabideari buruzko

ikerketa enpirikoak izugarri egin du aurrera 70eko hamarraldiaren hondarretik. Hizkuntzaren etorkizunerako duen garrantzia kontuan hartuta, belaunaldi gazteen hizkuntza jokabideak arreta bereziki handia erakarri du, baina egin diren ikerketak gutxitan itzuli dituzte ingelesera. Ikerketa horien zati handi batek azpimarratu egin du –gehiago edo gutxiago- pertsona arteko hizkuntza praktika30, eta konbinatu egin du hizkuntza gaitasunetan, praktikan, ideologian eta aldaera akrolektaletan oinarritutako ikuspuntuarekin, betiere hainbat ikusmoldetatik. Esan beharrik ez dago ikerketen banaketa ez dela homogeneoa izan: lan gehienak Katalunian eta Valentziako Herrialdean bildu dira, eta badira ia ikertu ez diren eskualdeak.

Oro har —eta behin-behinekoz oraindik— katalana hitz egiten duten eremuan erabiltzen duten eskola kanpoko hizkuntza estrari buruzko informazioa duen ikerketa honela laburbil daiteke:

1. Erroldak (1976. urtetik gaur arte), hizkuntza gaitasunari buruzko eta -kasu batzuetan- hizkuntza erabilerari buruzko informazioarekin.

2. Gazteen inkesta soziologiko orokorrak; batzuek hizkuntza galderak ere sartzen dituzte (adib. Casal et al. 2004).

3. Ikerketa makrosoziolinguistikoak, adib., biztanleen lagin (ustez) adierazgarrietan oinarritutako (ustez) azterlan demoskopikoak, baita hizkuntza ezagutza edo/eta praktikari buruzko galderak dituztenak ere.

28 < http://www.upf.edu/vl/general/historia.htm >, < http://www.upf.edu/vl/general/altresvol.htm > 29 < http://www.cpnl.cat/immigracio/ > 30 Katalan eta euskal soziolinguistikek instituzionalizatutako eta pertsona arteko komunikazioaren arteko oposizioari jarraitzeko joera dute.

Page 21: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

21

a. Biztanleei oro har egindako inkestak, normalean eta gehienbat hizkuntzaren erabilerarekin eta hizkuntza errepresentazioekin lotuak, baina baita hizkuntza gaitasunari buruzko informazioa dutenak ere.

b. Inkesta soziolingusitiko orokorrak: batzuk ofizialak (adib. Estadística d’Usos Lingüístics 2003-2004); beste batzuk, berriz, ikertzaile pribatuek eginak (adib. Fabà et al. 2000). Funtsezkoak dira belaunaldi berrien eta biztanleria orokorraren ikuspegi konparatiboa izateko.

c. Gazteei egindako inkesta soziolinguistikoak, normalean hizkuntzaren erabileraz eta hizkuntza errepresentazioez arduratzen direnak, baina baita hizkuntza gaitasunari buruzko informazioa dutenak ere (adib. Estadística sociodemogràfica de secundària 2006). Ikerlan gehienak tokikoak eta deskribatzaileak dira, eta normalean hezkuntza arloarekin daude lotuak; helburua hizkuntza praktikak eta ideologiak aztertzea dute, bai eskola barruan bai eskolatik kanpo.

4. Behaketa makrolinguistikoak, adib. hizkuntza datu enpiriko ugarietan oinarritutako azterlanak (adib., adierazi gabea, baina behatua edo grabatuta), biztanleria osoaren lagin adierazgarria izateko helburuarekin. Azterlan horiek hizkuntzaren erabileran oinarritzen dira normalean (adib. Vila and Vial 2000, Galindo 2006).

5. Praktika komunitate txikien gaineko ikerketa etnografikoa, hizkuntza erabilera eta errepresentazioen analisia konbinatzen dituztenak (adib. Boix 1993, Pujolar 1996).

6. Azterka psikosoziologikoak, identitate etnolinguistikoak eta hizkuntza erabilera lotzeko interes bizia dutenak (adib. Querol 2000).

7. Gazteen aldaera akrolektalari buruzko ikerketa, bereziki kode aldaketan eta hizkuntza kalitatean interesa hartzen duena.

8. Gazteen diskurtsoaren eta gazteei buruzko diskurtsoaren analisia (kritikoa).

9. Hizkuntza plangintzarako azterlanak, katalana gazteen artean sustatzeko ekimen jakinetan eta haien ebaluazioan oinarritutakoak.

10. “Etorkin berrien” (hizkuntza) integrazioan oinarritutako ikerketa, adib etorkin atzerritarrak, 90eko eta 2000ko urteetan iritsi zirenak, batik bat katalana hitz egiten duten eremura.

Ohar batzuk egin behar dira, ordea: lehenbizi, gizarte sareen kontzeptua barne hartzen duten azterlan ugari egin badira ere, azterlan gutxi egin dira ikuspegi behatzailetik, Lesley Milroyk Belfasti buruz egindako azterlanean egin duen bezala. Bigarrenez, aztertu den testuinguruetan oinarri soziopsikologikoa duen ikerketa ohikoa izan arren, lan gutxi egin dira Peter McIntyrek proposatutako komunikatzeko borondate esparruan erabat barne har daitezkeenak. Hirugarrenez, ikerketa behatzaile ugari egin da hezkuntza erakundeekin elkarlan zuzenean.

Argi dago, beraz, hizkuntza gutxituaren erabileraren eta eskola kanpoko bizitzaren artean dauden loturak ulertu ahal izateko ikertzaileari datuak ematen dizkioten azterlanen kopurua oso handia dela hemen aztertu den hizkuntza eremuan. Kontuan hartuz artikulu honetan aztertu den hizkuntza eremua hainbat lurraldetan banatuta dagoela eta bakoitzak bere dinamika soziolinguistiko berezia duela, aurreko sailkapenaren ikuspegi azaleko batek argi uzten du ikerketak ezin direla bakoitza bere aldetik aurkeztu.

Page 22: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

22

6 Bibliografia ASSOCIACIÓ DE VOLUNTARIAT LINGÜÍSTIC. 2000. Tu, que parles català. Bellaterra:

Associació de Voluntariat Lingüístic. [Dossier]. BASTARDAS I BOADA, Albert. 2004a. "Diversitat biològica i diversitat lingüística:

algunes pistes transdisciplinàries per a una socioecologia de les llengües." A: A. Bastardas i Boada. Diversitats. Llengües, espècies i ecologies. Bartzelona: Empúries, 13-53.

BASTARDAS I BOADA, Albert. 2004b. "La metàfora ecològica: possibilitats i límits per a l'aproximació sociolingüística." 13-24. or. in Calidoscopi lingüístic. Un debat entorn de les llengües de l'Estat edited by M. À. Pradilla Cardona. Bartzelona: Octaedro.

CASTELLVÍ, Neus; SANVICÉN, Paquita. «“Lúdic”: un recurs per difondre el joc en català i dinamitzar-ne l’ús i el coneixement». In: Llengua i ús. Bartzelona: Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya, 2001, 20 zk., 23-26. or.

COMES, Gabriel; JIMÉNEZ, Bonifacio; ALCARAZ, Vicenç. La Llengua catalana i els alumnes castellano-parlants de 10 a 15 anys. Tarragona: mecanoscrit inèdit, 1993-94.

GALINDO, Mireia; DE ROSSELLÓ, Carles. 2003 «Estratègies per fomentar l’ús interpersonal del català entre l’alumnat de parvulari». En: Congrés Europeu sobre Planificació Lingüística (2n: 2001: Andorra la Vella). Actes del 2n Congrés Europeu sobre Planificació Lingüística: Andorra la Vella, 14, 15 i 16 de novembre de 2001. Bartzelona: Generalitat de Catalunya, Departament de Cultura, ,290-298. or.

GELABERT, Joan. 2003«La creació d’espais d’ús per a la llengua entre els joves». Treballs de sociolingüística catalana. 17, 211-224. or.

GUASCH, Núria; PITARCH, Eva. Estudi de l’ús de la llengua en els jocs de transmissió oral en situacions no formals en nens/es d’entre 8 i 10 anys. Bartzelona: treball del curs de l’Emili Boix de 1992-93.

HERRERA, Diego; ALBAIGÉS, Bernat; GARET, Mercè. La immigració i el treball intercultural a les entitats d’educació en el lleure de Catalunya. Bartzelona: Generalitat de Catalunya, Departament de la Presidència, Secretaria General de Joventut, 2003.

LA BRESSOLA. 2007. La realitat d'un somni. Trenta anys d'escoles catalanes a la Catalunya del nord. Bartzelona: Edicions de 1984.

LÓPEZ, Mònica; BATET, Mònica. 2003. «“Catcanta”. Gènesi i mètodes de dinamització lingüística». In: Jornades sobre la Llengua a les Comarques de Tarragona (2002: Tarragona i Reus). Tarragona: Departament de Cultura, 77-84. or.

MARTÍNEZ, Roger; GONZÁLEZ, I; DE MIGUEL, V. Cultura i joves. Anàlisi de l’enquesta de consum i pràctiques culturals de Catalunya. Bartzelona: Generalitat de Catalunya, Col·lecció Estudis; 16.

MATEU, Rosa; NORÓ, Montserrat; PUJOL, Jordi. 2003«Estratègies i experiències de dinamització lingüística en l’àmbit universitari». In: Actes del 2n Congrés Europeu sobre Planificació Lingüística: Andorra la Vella, 14, 15 i 16 de

Page 23: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

23

novembre de 2001. Bartzelona: Generalitat de Catalunya, Departament de Cultura, 308-320. or.

MAYANS, Pere; SANZ, Vicent. 2001. I Jornada de dinamització lingüística a l’ensenyament secundari. 2000-01. Sociolingüística a secundària. Bartzelona: Direcció General d’Ordenació Educativa, Servei d’Ensenyament del Català.

MELIÀ, Joan. 2004«Dinamització lingüística per a joves de secundària». En: Llengua i ús. Bartzelona: Departament de la Presidència de la Generalitat de Catalunya, Secretaria de Política Lingüística, 30. zk., 4-13. or.

PASCUAL, Mercè; et al. 1999. Granollers, llengua i futur: estudi sobre coneixement i ús del català entre els joves. Granollers: Ajuntament de Granollers.

PATORDI, Jordi. «Enrotlla’t»: projecte de dinamització lingüística per als joves de Reus». Presentat al I Premi Teresa Miquel i Pàmies d’idees per a la normalització lingüística de l’àmbit associatiu, juvenil o laboral.

PONS, Eva and F. Xavier VILA I MORENO. 2005. Informe sobre la situació de la llengua catalana (2003-2004). Bartzelona: Observatori de la Llengua. << http://www.observatoridelallengua.org/arxius_documents/informe6_ok.pdf > >

QUEROL, Ernest. 2004. "Comparació dels usos i les representacions de les llengües a les Illes Balears, Catalunya, el País Valencià i Andorra." Treballs de Sociolingüística Catalana 18: 43-62. or.

QUEROL Puig, Ernest (coord.), Enrico CHESSA, Natxo SOROLLA, Joaquim TORRES I PLA, amb la col·laboració de Xavier SANJUÁN i Marina SOLÍS. 2007. Llengua i societat als territoris de parla catalana a l'inici del segle XXI. L'Alguer, Andorra, Catalunya, Catalunya Nord; la Franja, Illes Balears i Comunitat Valenciana. Bartzelona: Generalitat de Catalunya, Departament de Vicepresidència, Secretaria de Política Lingüística.

RIERA, Antoni, Rosa SAGALÉS, and Jordi SEDÓ. 2006. Granollers: un observatori sociolingüístic. Cinc any d'enquestes als alumnes de 4t d'ESO. Granollers: Ajuntament de Granollers.

RIERA, Antoni. 2002. Avaluació de l’ús social del català entre l’alumnat de secundària en relació amb la dinàmica sociocultural dels centres. Unpublished document.

SAPERAS, Anna. 2004. «Premis de sociolingüística Teresa Miquel i Pàmies i Jordi Costa i Llobera, una font d’idees per dinamitzar lingüísticament els joves». Llengua i ús. Bartzelona: Departament de la Presidència de la Generalitat de Catalunya, Secretaria de Política Lingüística, 30. zk., p. 13-15. or.

SEDÓ, Jordi. 2001a “Estratègies per fomentar l’ús del català des de l’escola (I)”. En: Escola catalana. Bartzelona: Òmnium Cultural, 376. zk., 47-48. or.

SEDÓ, Jordi. 2001b “Estratègies per fomentar l’ús del català des de l’escola (i II)”. En: Escola catalana. Bartzelona: Òmnium Cultural, 381. zk., 41-42. or.

SOROLLA, Natxo, Vanessa BRETXA I RIERA, and F. Xavier VILA I MORENO. 2006. "8. Els grups lingüístics en la societat andorrana: una anàlisi de conglomerats." Pp. 183-200. En Enquesta sobre els usos lingüístics a Andorra 2004. Llengua i societat a Andorra en els inicis del segle XXI edited by J. Torres (coord.), F. X. Vila i Moreno, A. Fabà, V. Bretxa i Riera, N. Sorolla, i M. À. Pradilla. Bartzelona: Generalitat de Catalunya, Departament de la Vicepresidència, Secretaria General de Política Lingüística.

VILA I MORENO, F. Xavier i Jaume FARRÀS I FARRÀS - CUSC-UB. 1998. "Informe Pentecosta: coneixements i usos lingüístics entre el jovent castellanoparlant

Page 24: Xavier  Vila Txostena

F. Xavier Vila i Moreno, 2008

24

bilingüitzat a Catalunya." Direcció General de Política Lingüística , Departament de Cultura, Generalitat de Catalunya, Bartzelona.

VILA I MORENO, F. Xavier. 2002. "Les politiques linguistiques dans les systèmes d'éducation des territoires de langue catalane." Terminogramme. Revue de recherche et d'information en aménagement linguistique et en terminologie 103-104:45-78.

VILA I MORENO, F. Xavier. 2006. "Una, dues... moltes? Llengües inicials i transmissió lingüística a Catalunya." In: Seminari: La multiculturalitat i les llengües, Centre Ernest Lluch -CUIMP, 10 d'octubre 2006. Bartzelona: Centre Ernest Lluch - Universitat Internacional Menéndez y Pelayo.

VILA I MORENO, F. Xavier. in press. "Language-in-education policies." in Language policies in the Catalan language area edited by E. Boix-Fuster and M. Strubell i Trueta: Springer.

VILA I MORENO, F. Xavier. en prensa b. "L'estudi del fet lingüístic com a realitat social multidimensional." in Entre el coneixement i els usos edited by F. X. Vila i Moreno and E. Gomáriz. Bartzelona: Institut d'Estudis Catalans.

WOOLARD, Kathryn A. 1992. Identitat i contacte de llengües a Bartzelona. Bartzelona: La Magrana.