Alde Zaharra, hiribilduaren arima

Click here to load reader

  • date post

    22-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    241
  • download

    18

Embed Size (px)

description

Bilboko fatxadarik abangoardiako eta komertzialenak Abandoibarran egon arren, hiriak ez du txoko bat ere baztertu. Eraldaketa industrialak irekitako zauria eta 1983ko uholdeekin larriagotu zena osatu beharra zegoen. Gaur egun oraindik, Zazpi Kaleak urpetu zituen ura noraino heldu zen adierazten duten plakarik ikus daiteke.

Transcript of Alde Zaharra, hiribilduaren arima

  • Alde Zaharra, hiribilduaren arima

    Bilboko fatxadarik abangoardiako eta komertzialenak Abandoibarranegon arren, hiriak ez du txoko bat ere baztertu. Eraldaketaindustrialak irekitako zauria eta 1983ko uholdeekin larriagotu zenaosatu beharra zegoen. Gaur egun oraindik, Zazpi Kaleak urpetuzituen ura noraino heldu zen adierazten duten plakarik ikus daiteke.

  • Itsasadarrak gainezka egin eta bi urteberanduago, 1985ean, Sociedad Urbansticade Rehabilitacin de Bilbao S.A (SURBISA)jaio zen, eta ordurako, ilusioa berreskuratutazegoen. SURBISAren hasierako xede sozialaAlde Zaharraren hiri-garapena izan zen.1994an, Bilbo Zaharrera hedatu zen bereekintza arloa. Akenik, 2003an, Udalak ZabalaTren Auzoa berroneratzearen lana esleitu zionsozietateari. Zabala auzoa zonalde degradatuizendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2002an.

    Ekintza horien azken helburua ez zen estetikoa

    soilik, aipatu guneetako biztanleria mantendu

    nahi zen, biztanle gehiago erakarri eta bizi

    baldintzak hobetu.

    Plana sortu eta bi hamarkada beranduago,

    helburua soberan bete dela esan daiteke. Alde

    Zaharra, gaur, denda, taberna eta jatetxeen

    bazar handia da, eta bilbotar zein turistak

    erakartzeko gunea da.

  • Alde Zaharretik paseoan bagoaz, altxorrak aurkiditzakegu, hala nola, estilo neoklasikoko PlazaBerria, Santiago Katedrala, Unamuno PlazakoEuskal Museoa, Mallona eskaileretan dagoenArkeologia Museoa, edota Meabe Plaza berria,Gayarre Antzoki zaharra zegoen Alde Zaharrekoingurua oxigenatzen duen haurrentzako parkearekinbatera. Iturribide kale ingurutik, Aste SantukoPausoen Museoa dago. Apur bat urrunago, Atxurin,erlijio-arteen museo berria aurki dezakegu,Elizbarrutiaren Arte Sakroko Museoa.