Ikt 1. lana

10
IKT HH-N Lan hau egin ahal izateko gure inguruko lau ikastetxetan ibili gara informazio eske, eta ikusi ahal izan dugunez, hauetan betiko metodologiari teknologia berriak txertatu dizkiote, Urtxintxa proiektuaren bidez (3 urtekoek Xango, 4 urtekoak Txirritx eta 5 urtekoak Ttantto). Hala ere, IKT-een inguruko erabilera hau guri ez zitzaigun erabat aproposa iruditu, horregatik, eredu berrien bila abiatu ginen. Horrela aurkitu ahal izan genuen Madrilgo Zaleo Haur Hezkuntzako ikastetxearen eta Irungo Dunboa ikastetxeak parte hartzen duen proiektuaren berri. INGURUKO IKASTETXEETAN BILDUTAKOA: OROKIETA HERRI ESKOLA Momentu honetan, H.H-n bigarren ziklokoek gela bakoitzean ordenagailu bat dute. Hemen guztira 9 gela daude beraz 9 ordenagailuz horniturik daude. Ziklo bakoitzak portatil bat eta kañoi bat du eta maila bakoitzeko argazki kamera bat. H.H osorako grabatzeko kamera bat. Multigela bat dute eta hemen kañoi bat finko egoten da. Bertan gela ezberdinak elkartzen dira zerbait amankomuna egiten dutenean adibidez: argazki batzuk ikusi edo erreportaje bat. Gurasoekin bilerak egiteko ere erabiltzen dute. 1

Transcript of Ikt 1. lana

Page 1: Ikt 1. lana

IKT HH-NLan hau egin ahal izateko gure inguruko lau ikastetxetan ibili gara informazio

eske, eta ikusi ahal izan dugunez, hauetan betiko metodologiari teknologia berriak

txertatu dizkiote, Urtxintxa proiektuaren bidez (3 urtekoek Xango, 4 urtekoak Txirritx

eta 5 urtekoak Ttantto).

Hala ere, IKT-een inguruko erabilera hau guri ez zitzaigun erabat aproposa

iruditu, horregatik, eredu berrien bila abiatu ginen. Horrela aurkitu ahal izan genuen

Madrilgo Zaleo Haur Hezkuntzako ikastetxearen eta Irungo Dunboa ikastetxeak parte

hartzen duen proiektuaren berri.

INGURUKO IKASTETXEETAN BILDUTAKOA:

OROKIETA HERRI ESKOLA

Momentu honetan, H.H-n bigarren ziklokoek gela bakoitzean ordenagailu bat

dute. Hemen guztira 9 gela daude beraz 9 ordenagailuz horniturik daude. Ziklo

bakoitzak portatil bat eta kañoi bat du eta maila bakoitzeko argazki kamera bat. H.H

osorako grabatzeko kamera bat. Multigela bat dute eta hemen kañoi bat finko egoten da.

Bertan gela ezberdinak elkartzen dira zerbait amankomuna egiten dutenean adibidez:

argazki batzuk ikusi edo erreportaje bat. Gurasoekin bilerak egiteko ere erabiltzen dute.

4-5 urteko gelan Txango, Txirritx eta TTantto dute software moduan eta

interneteko konexioa dute guztiek.

Ikastetxeko IKT arduradunaren eginkizuna irakasleen formazioa eta ikasgela 2.0

martxan jartzea da. IKT-k teknologia berrietan eguneraturik egon behar du uneoro.

Ziklo bakoitzak IKT-ko bere arduraduna du eta honen funtzioa ziklo horretan sortu

daitezken arazo ezberdinei irtenbidea aurkitzea da adib: inprimagailuari kartutxoa aldatu

eta abar..

Irakasleak H.Hn ez dute formazio handirik jasotzen, eta jasotzen dutena tarte

handiekin izaten da esaten dutenez honela oso gutxi aprobetxatzen dute formakuntza

hau, zeren eta hurrengo klaserako gehiena ahaztuta dute.

H.Hko irakasle guztientzat oso ordenagailu gutxi dituzte, pare bat besterik ez.

1

Page 2: Ikt 1. lana

Ordenagailuak batez ere bigarren zikloan du paper nagusia zehazkiago 5 urteko

gelan. Gelak txokoetan daude antolaturik eta ordenagailua txoko horietako batean

egoten da. Haurrak bere interesaren arabera erabiltzen du, ez du inork behartzen

horretara. Hemen ipuinak entzuten dituzte, asmakizunak edo idatzizko joko batzuk

dituzte beraien gustura erabiltzeko. Irakaslearen papera ez da oso handia, ordenagailua

pizten edo itzaltzen laguntzen die edota haurrari dudaren bat argitzen, besterik ez.

Hemen Pelutxe proiektua dute martxan. Proiektu hau haur hezkuntzako ikasleei

zuzendutako elkarlanerako proiektu telematikoa da. Parte hartzaileak pelutxe bat,

mapak, argazkiak eta bururatzen zaizkien beste edozein gauza elkar trukatzen dute

korreo arrunta erabiliz beste ikastetxe batekin. Pelutxea heltzen denean, bere

egunerokoa bidaltzen du, posta elektronikoa erabiliz, bere esperientziak kontatuz.

Telematika erabiltzen dutenez (posta elektronikoa) mezuak berehala eta modu

errazean jasotzen dira. Pelutxe baten bidez, teknologia berriak era funtzional eta

esanguratsuan erabiltzen dituzte. Proiektu honek sormen idazkerarako gogoa piztea eta

ikasleen arteko elkar ezagutza bultzatzea du helburu.

OIARTZUNGO HAURTZARO IKASTOLA

Ikastola honek ahalegin handiak egin ditu informazioaren eta komunikazioaren

teknologiak (IKTak) bere eguneroko zereginetan txertatzeko, bai kudeaketan, bai

antolaketan zein irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Horregatik, Haurtzaro Ikastola IKT

plan propioa diseinatu eta aurrera eramaten ari da, beren ustez, honek garrantzia handia

baitu bai ikasleak etorkizunerako prestatzeko, baita ikastolako eguneroko martxarako

ere. Beren pentsamendu hau medio, Ikastolako Elkarteak IKT planean ikastetxe pilotu

izendatu zuen beste hamar ikastetxerekin batera.

Hezkuntza etaparen arabera proiektu ezberdinak dituzte martxan, HHn Urtxintxa

proiektua, LHn Txanela, eta azkenik, DBHn Ostadar proiektua. Proiektu hauetan

teknologia berriak barneratzen ari dira, eta bertako irakasleek iritzi guztiz positiboa dute

honen aurrean. HHko irakasleak esan digunez, oso egokia iruditzen zaio ordenagailua

erabiltzea soporte bezala, interesgarria eta aberasgarria dela, eta batez ere, arratoia,

teklatua, pantailak eskainitako irudiak... oso atseginak egiten zaizkielako haurrei.

Ordenagailuaren erabilera: HHko geletan ordenagailu bakarra dagoenez, lanak

amaitu ondoren, txoko horretan tokatzen zaienak, horra hurbildu, eta banaka-banaka

pasatzen dira ariketaren bat egitera. Etapa honetan CDak erabiltzen dituzte batez ere, eta

2

Page 3: Ikt 1. lana

CD horietan ikasturtearen arabera, pertsonaia ezberdinekin lanketa ezberdinak egiten

dituzte, esaterako, ipuinak entzun, ipuinak irakurri, matematikako ariketa, margoketa,

puzzle jolasak, hizkuntza...). Pertsonai horiek hauxek dira, hiru urtekoen glea, Ttantto, 4

urtekoenean Txirritx eta, azkenik, 5ekoenean, Xango. Hala ere, nahiz eta arratoia edo

teklatua banaka erabili talde osoa egoten da bertan inplikatuta, eta ondorioz, batak

besteari laguntzen dio, aportazioak eginez... Beraz, ez da baten lana, talde lana baizik.

Ordenagailuaz gain, kañoia ere erabiltzen dute, gauzak proiektatzeko, esaterako, artea

lantzeko autoreak eta beraien lanen irudiak ikusten dituzte...

LHko lehenengo mailatik aurrera, Ikasys proiektuan dabiltza. EHUko ikerkuntza

eta metodologia saileko ebaluazioan adituak dio, proiektu honen bidez oso emaitza onak

lortu dituztela. Proiektuan parte hartu duten ikasleek, parte hartu ez dutenek baino

emaitza hobeak lortu dituzte ebaluatu diren bost ikasgaietan (euskara, gaztelania,

ingelesa, matematika eta gizarte). Horrez gain, ikasleen zein irakasleen motibazioa igo

egin da. Gainera, ikasleek modu autonomoan lan egitea ahalbidetzen du, eta ondorioz,

irakasleen presentzia txikiagoarekin lanak egitea lortuz. Aniztasuna eta dibertsitateari

dagokionez ere aukera anitza eskaintzen ditu, izan ere, programa ikasle bakoitzaren

mailara egokitu daiteke. Ondorioz, balorazio orokorra eginez IKT-ak onuragarriak

direla dio, baina IKT-eek soilik ez dutela aurrerapenik ekartzen, baldin eta ez badira

edukieez betetzen, eta kasu honetan, bete dira edukiz. Honek emaitza onak ekarri ditu

eta etorkizunerako izugarrizko espektatiba eta aurrerapenak ekar ditzake.

Ikastetxean IKTaren inguruko arduradun bat dute eta ziklo bakoitzean

koordinatzaile bat dago. Irakasleei ikastaroak eman zaizkie programa ezberdinen

inguruan (word, excel, acel, power point, multimedia, audioena, blogak nola sortu,

wiki...).

EREDU BERRIEN BILA:

MADRILGO ZALEO IKASTETXE PUBLIKOA

Nire lanaren zatia egin ahal izateko iturri ezberdinetatik jaso dut informazioa.

IKT-n oso jantzia ez dagoen eskola baten berri izatea nahikoa ez eta HH-n IKT-ren

erabilerari garrantzia ematen dion ikastetxe bat aurkitu nahian, interneten bila aritu eta

gero Madrilgo Zaleo Ikastetxe publikoaren berri izan nuen. HH-n espezializatua dago

eta 3hilabetetik 6 urte bitarteko 116 haurrekin lan egiten da. Zentru honen ezaugarririk

3

Page 4: Ikt 1. lana

garrantzitsuena berrikuntza pedagogikoen bilaketa etengabea da. Honela, zientzia, arte

eta ikt mailan egindako proiektuengatik sari ezberdinak jaso ditu.

Mota guztietako hardware-ak erabiltzen dituzte. HH-ko bigarren zikloan gela

bakoitzeko bi ordenagailu eta bi urteko gelan bat eta baita scanerra, kamara digitala,

bideo kamara, web-cam-a, inprimagailua, mikrofonoa ere. Honez gain, "familien cyber

txokoa" izeneko gela dago. Bertan, etxean ordenagailurik ez dutenentzat ordenagailuak

daude norbere beharretarako, ikastetxeko web orrian sartzeko, seme-alabei posta

elektronikoak bidaltzeko,... Softwarari dagokionez Word, Paint eta Photo Suite

erabiltzen dituzte batez ere.

HH -an teknologia berriak sustatzea eta erabiltzea ikastetxeko proiektu

kurrikularraren barruan kokatzen da. Beraien ustez, teknologia berriak ikasteko eta

erakusteko oso erabilgarriak dira, baita HH-n ere, beraien metodologiaren filosofiarekin

oso ondo datozenak. Irakaslearen parte hartzea zeharkakoa izango da, ikastea erraztuko

duten testuinguruak eta egoera aberasgarriak sortuz, haurrari protagonismoa emanez.

Honela, helburua haurrak aurkikuntzak egitea, gozatzea, ikastea, berak bere jakintzak

eraikitzea eta jasotako egunerokotasunean txertatzea da.

IKT-en inguruan egiten diren zenbait proiektu ondorengoak dira:

Proyectos de aula y centro con recursos TIC

*Cuentos representados con escenarios recreados a través de las TICs:

Flicts

*Utilizando la cámara digital

Maratón de fotografía matemática

Recorridos por el barrio

*Con la cámara de video

PRIMER PREMIO CUENTO CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008

*Materiales con Power Point, grabadora y scanner

La Gallina Marcelina (cuento)

Batmanlunio (Historia de astronautas en inglés)

Expresarte en la red

4

Page 5: Ikt 1. lana

Horrez gain, 2009ko urrian Europako IBM proiektuan parte hartu zuten.

Berau pelutxe proiektuaren antzekoa da baina herrialde ezberdineko haurren artean

egiten da. Ikastetxe bakoitzak besteari bere herrialdeko pertsonaia bat bidaltzen dio eta

ondoren teknologia berrien bidez komunikatzen dira. Batzutan elkarri argazkiak

bidaltzen dizkiete, bestetan eskaneatutako irudiak, beste batzutan berriz, naturako edo

inguruneko hotsak,… Proiektu honen bidez, IKT –ko tresna ezberdinak erabiltzeaz gain,

kultura ezberdinak ezagutu eta bizitzeko aukera ematen du.

Gurasoek ere irakatsi eta ikasteko jardueran parte hartzen dute, ikastetxeko beste

ikasgai askotan egiten den antzera. Ikastetxeko dinamikaren parte da. Gurasoen

formakuntza ez bada nahikoa, asteko hiru egunetan IKT arduradunaren laguntza jaso

dezakete ikastetxean bertan.

Ikastetxe honetan oso apustu garbia egin dute IKT-en alde, pedagogia berriei

ateak zabaltzen dizkieten bezalaxe. Beraiek diotenez, XXI. Mendeko ikasleekin, beren

garaiko hizkuntzak erabiltzea oso onuragarria da.

Bi kasu hauek alderatuta zenbait ondorio atera ditut. Alde batetik, ikastetxe

askotan teknologia berriak motibazio sortzaile bezala erabiltzen dira, gaur egun ikus-

entzunezko tresnak toki handia hartu dute gure gizartean eta ikasleen arreta

bereganatzen eta motibatzen laguntzen du. Badirudi askotan haurren gustokoak diren

ekintzak, gauzak egiten saiatzen direla irakasleak eta batzutan onartu beharko litzateke,

gauzak egin behar direlako egiten jakitea ere ona dela, frustrazioa kanalizatzen lagundu

dezake honek.

HAUSNARKETAK

Teknologia berriak HHn uztartzeak bere alde onak edo txarrak izan ditzake.

Askotan Teknologi Berriak motibatzaile bezala erabiltzen dira, gaia edo edukiak

eramangarriagoak egiteko. Eta hau honetarako erabiltzeak ez al gaitu ematen

pentsatzera hutsune bat daukagula gure edukietan edo prozeduretan eta teknologi

berriekin hau nolabait estali nahi dugula?

Beste gabezia bat irakasleen formakuntza falta da. Arazo bat dutenean,

askotan denbora pila bat pasatzen da arazo hori konpontzen eta martxan jarrita duten

proiektua asko moteltzen da, batzutan bere horretan uzten delarik.

5

Page 6: Ikt 1. lana

Alde onei dagokienean, komunikazioa lantzeko aukera ematen du. Teknologi

Berriei esker egon ez zaitezkeen pertsonekin kontaktua mantendu daiteke. Hau oso

aberasgarria da haurrentzat, beste ikastetxeko haurrekin harrtuemanean egotea

ahalbidetzen duelako eta beraien esperientziak elkartrukatu ditzaketelako. Adibidez

beste herriko ikastetxe bateko haurrekin edo beste kultura duen beste herrialde bateko

haurrekin (Pelutxe proiektua, Europako IBM proiektua).

Horrez gain, zenbait ikasgaietan irakasleari oso lagungarria egingo zaio

zenbait gai azaltzeko momentuan. Teoria hutsean geratu beharrean, eta bideo baten

bidez errealitatea ezagutzeko eta ikusteko aukera ematen du. Adibidez ernalkuntza

prozesua errealitatean behatzea batzutan oso zaila suertatzen da denbora asko behar

delako hau behatzeko eta batzutan ezinezkoa egiten da , baina bideo baten bidez hau

ikustea posible dute.

IKT-a eskoletan txertatzearen beste abantaila bat, haurrak gizartetik isolaturik

ez geratzea eta teknologia berriak era egokian eta zuhurrean erabiltzen ikastea

litzateke, informazio berriaren aurrean kritikotasuna ere landuz. Izan ere, eskolaren

funtzio nagusietako bat haurrak modu egokian gizarteratzea da.

Metodologi berriak aztertu ondoren ikusi ahal izan dugu teknologi berriek beste

alor batzuk jorratzeko ere balio dutela adibidez matematika kamera digitalen bidez

ikastea, sormena lantzea ipuinak sortuz edo argazkiak eraldatuz eta abar.

Hau guztia gutxi balitz eredu berri hauen bidez eskola gizarteko beste

esparruetara irekitzea ahalbidetzen da, honela hezkuntza ez da soilik eskolaren gain

geratzen, komunitate osora zabaltzen da: udaletxea, museoak, elkarteak….Honen

adibide garbia izango litzateke bigarren gaian jorratuko dugun Irungo Dunboa

ikastetxeak, Oiasso museoak, Felix Ugarte elkarteak… elkarlanean eraiki duten Ultima

Patagonia Proiektua.

.

6