IKT ikastetxe-eredua”
description
Transcript of IKT ikastetxe-eredua”
IKT ikastetxe-eredua”
2007-2010 hirurtekorako,
(IKT programaren barruan, eta i2010 Europako ekimena eta Lisboako estrategiak kontuan
hartuta)
IKT ikastetxe-ereduaren” ziurtagiria • Ikastetxearen Heldutasun Teknologikoaren
Eredua egingo da, ikastetxe bakoitzaren egoera aztertzeko, etapaz etapa
• Irakasleen profila zehaztuko da, aro digitaleko hezkuntza-errealitate berrira egokitzeko.
• Ekintza-plana diseinatuko da, ikastetxe bakoitzak zehaztutako heldutasun teknologikoko maila eta ziurtagiria eskuratzeko.
“IKTen ikastetxeko dinamizatzailea” (9 ordu) zereginak:
• Hezkuntza Sailak zehaztutako IKT ikastetxearen heldutasun-eredua gauzatzeko ikastetxean gauzatuko den berariazko plana jakinaraztea gainerako irakasleei.
• Ikastetxeak IKTei lotuta egiten dituen ekimenak dinamizatzea, koordinatzea eta ikuskatzea.
• Ikastetxean IKTen erabilera pedagogikoa bultzatzea, bai eta hezkuntzako eragile guztien parte-hartzea ere teknologia horietan:
• Ikastetxerako ezarritako IKT heldutasun-maila lortzeko irakasleek eduki beharreko prestakuntza identifikatzea eta gomendatzea.
• Ikastetxeak dituen baliabide teknologiko finko eta mugikorrak erabiltzeko ordutegiak eta moduak proposatzea.
Hautatutako ikastetxeen betebeharrak
• “IKTen ikastetxeko dinamizatzailea” izendatu. Dinamizatzaile horren ardura izango da proiektua aurrera eramatea.
• IKTen koordinazio-taldea edo batzordea sortu beharko dute.
• IKTen ikastetxe-eredua abian jar dadila dinamizatzeko
• Jarduera guztiez gain, gutxienez 10 saio hartu beharko dira ikasturtean, proiektua ondo atera dadin bultzatu beharko diren koordinazio eta prestakuntzarako.
Klaustroa
• Proiektuaren garapenak klaustro osoan du eragina, eta, beraz, denek hartu behar dute konpromisoa. (%80)
Ikasturte amaiera
• Ikasturtea amaitzean, proiektua ebaluatuko da.
• Ikastetxeak esplizituki zehaztuko ditu etengabeko ebaluaziorako ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak.
• Gauza bera egingo du Hezkuntza Administrazioak.