Mailope 205 uztaila

32
Kaka ere ezin lasai egin LAUBURUA: GPSa EKINAREN EKINEZ: Beteluko Ura ERREPORTAJETXOA: Arnasguneak ELKARRIZKETA: Amaia Apalauza KIROLAK: Noemi Ugarte KUXKUXEAN: Zorion agurrak Pantxika behia duzue azalean, ederki portatu zen Baraibarren burutu zen Mailoperen aldeko Kaka Plastan. Urduri sartu zen jende artera baina hamar minutu bueltaka ibili ondoren plast! 108an to kaka plasta! Mikel Betelu 7PEKAtu 205. zkia. - 2013ko uztaila Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

description

Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberriko hilabetekaria

Transcript of Mailope 205 uztaila

Page 1: Mailope 205 uztaila

Kaka ere ezin lasai egin

LAUBURUA: GPSa EKINAREN EKINEZ: Beteluko Ura ERREPORTAJETXOA: Arnasguneak

ELKARRIZKETA: Amaia Apalauza KIROLAK: Noemi Ugarte KUXKUXEAN: Zorion agurrak

Pantxika behia duzue azalean,

ederki portatu zen Baraibarren

burutu zen Mailoperen aldeko

Kaka Plastan. Urduri sartu zen

jende artera baina hamar

minutu bueltaka ibili ondoren

plast! 108an to kaka plasta!

Mikel Betelu

7PEKAtu

205. zkia. - 2013ko uztaila

Ikusihemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Page 2: Mailope 205 uztaila

- 2 -

MAILOPEtxiki

Aurreko alean, Mailope Txikiko kaka plasta Kuxkuxean atalean zegoen,Eneko Orejaren hankaren azpian. Oraingoan Errazkingo Unai Goñik era-mango du Mihiluze mahai jokoa etxera. Zorionak!

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

Oporretan

Iritsi dira oporrak!! Zer egingo duzueaurtengo udan? Hondartzara joangozarete, mendira, igerilekura...?Kanpoan ibiliko zarete edo herriangeldituko zarete? Zoazten lekurazoaztela eta egiten duzuena egindaere, zuen oporren testigu izan nahidu Mailopek. Horregatik, oraingoan oporretan ateratakoargazki bat bidaltzea nahi dugu,hori bai ez ahaztu Mailopealdizkariarekin ateratzeaz!

Jasotako argazkien artean Lacturale-ren hiru sari zozke-

tatuko ditugu:

1- Zure pisua esnetan.2-Zapore ezberdinetako Lactujogurt sortak.3-Lacturale Interpretazio Zentrora zure familia osoarekinjoateko sarrerak.

Page 3: Mailope 205 uztaila

- 3 -

> San Joan suakUdaren etorrerari ongi etorria emateko aurten ere San Joan suak

piztu dituzte eskualdeko zenbait herritan. Tamaina guztietakoak egin

zituzten gainera, eta tradizioari jarraituz suaren gainetik salto egin

zuten.

Ikasturtearen bukaerarekin batera, gure bertso eskolaren orain

arteko ibilbidearen balorazioa egin dugu eta gainera irailera begira

dituzten asmo berrien inguruan aritu gara. Gaztetxoen bertso eskola

sortzea dute orain erronka eta ikasturte berriarekin batera bertan

izen emateko deialdia egingo dute Ibarberri Eskolan.

Miren Saralegirekin dantzarekin erlazionatutako terapiak ezagutuko

ditugu. Ekainean Intzako Sorabile baserrian bi tailer eman zituen

penintsula osotik etorritako pertsonekin eta uztailaren 23an

Mendukilon izanen da Puxkek taldearekin ikuskizun bat aurkezten.

> Gaztetxoen artean bertsolaritza sustatuz

16

20

Dantza Mugimendu Terapia10

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz,Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu,Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas,Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz,Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adiera-zitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi,Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri,Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Noemi Ugarte, EuskaraZerbitzua, AEK, Mikel Betelu, Miren Saralegi,Juan Antonio Garaikoetxea, Plazaola JudoTaldea, Oskia Etxebarria, AItor Irastortza etaJulio Calonge.PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

13> Lauburua: GPS-a

14> Batzarre

>

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal,

kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

22> Erreportajetxoa: Arnasguneak

28> Lurrak emana: Donostian ez dago Tamarindorik

29> Zeruak esana

30> Ekinaren Ekinez: Beteluko Ura

04> Iritzia

08> Luze: Aner Ansorena

09> Zabal: Oskar Estanga

19> Kuxkuxean: Uztaileko zorion agurrak

Page 4: Mailope 205 uztaila

Lekunberriko Udalak euskararen erabilera sustatzeko ordenan-tza onartu zuen 2011. urtean. Udalak ordenantza onartzeko era-bakia hartu zuen, euskara gure herriko hizkuntza delako, etagaztelaniarekin batera, administrazio hizkuntza izateko ahalegi-na egin nahi duelako.

Geroztik, udala lanean dabil, euskararen erabilera normaliza-tua lortzeko bidean. Hainbat esparrutan urrats ezberdinak emandira, eta beste hainbatetan, oraindik, lan handia egin beharradago. Horien artean, udala eta herritarren arteko harremanakditugu. Herritarrek udalarekiko harremanetan euskara erabilidezaten animatu nahi ditu Udalak. Bera hasia da prozesu horre-tan, baina azken helburu hori lortzeko, udala eta herritarrakelkarrekin aritzea, elkarri laguntzea, ezinbestekoa da.

TELEFONOZ EUSKARAZ UDALAREKIN

• Udalak euskaraz bidalitako paperen bat ulertzen ez baduzu...• Udalarekiko gestioak euskaraz egin nahi eta ez badakizu eus-karaz nola egin...• Udaletxean euskararen erabilera dela eta, kexaren bat azaldunahi baduzu...• 012ren zerbitzuak euskaraz ere jaso ahal dituzu.

ESKABIDEAK BETETZEKO GARAIAN

Eskatzen dugunaren azalpena edo zergatia:Lokal bat ireki beharra, taberna atarian mahaiak jarri nahia,udal aretoak erabiltzeko beharra, sukaldea berritzeko asmoa,dirulaguntza jasotzeko eskabidea, eta abar.Euskarak euskaldunak behar ditu: zu zara euskalduna. Euskarakerabilia behar du izan: ezinbestekoa da hainbat esparrutan eus-kara erabiltzea, adibidez, administrazioan, zure udalean.Euskarak bizirik iraungo du erabiltzen duzun bitartean.

ESKABIDE IDATZIAK EUSKARAZ.

EZIN UKATURIKO ZURE ESKUBIDEAKHONA HEMEN ZURE LAGUNTZA-TELEFONOA:Euskara Zerbitzua - 948 504400 [email protected]

- 4 -

(H)iriTZIA

Mankomunitateko Gizarte Zerbitzua

Zure udaletxean egin ezazu euskaraz!

Boluntarioa aukera propioagatik eta trukean ordainsaririkjaso gabe bere denbora librearen zati bat ekintza solidariobatera eskaintzen diona da.

Boluntariotza mota asko daude, eta arlo askotan jardundaiteke, arlo soziala, kultura, hezkuntza, ingurumena, osa-suna, parte hartzea, giza eskubideak, larrialdietan laguntza,garapen sozio ekonomikoa, aisialdia...Kasu guztietan bolun-tarioak eskaintzen dutena ez da bakarrik denbora. Bakoitzakpertsona bezala duen hoberena dohakoa eta interesik gabe-ko laguntza ematen eskaintzen du. Bere jardueran pertso-nen duintasunarekiko errespetua eta gizarte eskubideakkontuan hartuko du, konfidentzialtasuna zainduz.

Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan boluntario taldebat martxan jarri nahi dugu. Helburuak hauek dira: Jadanikantolatzen diren ekintza desberdinak bideratu edo indartu(elikagaien bankua, “Itxipuru” jantzitegia, menpekoak direnpertsonekiko laguntza...) eta baita beharrezkoak direnbeste batzuk martxan jarri ere (klase partikularrak...).Garrantzia pertsonek bete ezin dituzten gizarte beharretanjartzen dugu, baliabide ekonomiko edo giza baliabide nahi-koak ez dituztelako .

Bestalde denbora librean ekintza solidarioren bat eginnahi duten pertsonei espazio bat eman nahi zaie, burutzekogaitasuna duten ekintza batzuetan denbora zehatz bateanparte-hartuz.

Momentu honetan denbora librea duen jende gehiagodago, eta bestalde boluntarioen beharra dago, ez baitugugauza asko egiteko dirurik. Gizartea aldatzea beharrezkoikusten badugu gure gertueneko errealitateetatik hasgaitezke.

Boluntarioa izateak denbora zehatz batean lan egitekokonpromisoa dakar, garai konkretu batean eta astean ordukopuru konkretu batekin. Oinarrizko gizarte zerbitzutik for-mazio eta aseguruak egiteko konpromisoa hartuko genuke.Parte-hartzeko, deitu Oinarrizko Gizarte Zerbitzura, guretelefonoa: 639-127-271, edo bidali mezu bat,[email protected].

Lekunberriko Udala

Izan zaitez boluntarioa!

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi

[email protected]

Oharra: Aurreko alean, Iritzia atalean hanka sartze bat

egin genuen. Alde Hemendik herri mugimenduak eta

Joseba Artzelutsek bidalitako testuen sinatzaileak kon-

trako testuan jarri genituen. Barkatuko diguzuelakoan.

Mailope Taldea.

Page 5: Mailope 205 uztaila

- 5 -

(H)iriTZIA

Larraungo Herrira

Herrira mugimenduak sortutako “Epaia” ekimen ibiltariaLekunberrira iritsiko da uztailaren 19an helburu nagusi batekin197 / 2006 doktrina salatzea, gaur egun Xabier eta Juanjori apli-katzen zaien doktrina alegia. Epaiak herritarren ekarpen grafiko-ak jasoko ditu eta ekitaldi bat burutuko da Lekunberriko plazan.Honen hasiera Tafallan izan zen Ines del Rioren jaioterrian, ezagu-na da Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren Areto Nagusiakbere kasua eta 197 / 2006 doktrinaren inguruko erabaki definiti-boa plazaratuko duela hurrengo hilabeteetan. Ekainean Tafallatikhasi zen ekimena, Euskal Herri osoko 80 herri eta hiri zeharkatukoditu, irailaren 14an Iruñeko Anaitasuna Pabiloian bukatuz ekitaldinazional batekin. Hortaz herritar guztiak gonbidatu nahi dituguiniziatiba honetan parte hartzera. Denon artean, herriz herri, gizaeskubideen errespetuaren eta salbuespeneko espetxe politikarenamaieraren aldeko aldarria osatzeko. Guztion artean mezu argiabidali behar diegu Estatu frantziar zein espainiarrari, baita nazioar-teko komunitateari: konponbidearen alde egiteko garaia da, emandiezaiogun aukera bat bakeari.

Herri epaia Lekunberrin

Xabier Epalza, EKEren zuzendaria (jatorrizko testua moldatua)

Euskara Kultur Elkargoak bere harridura eta bere kezka adierazinahi du Nafarroako Gobernuak izanen baitu HizkuntzaAniztasuna Sustatzeko Sare Europarreko (NPLD, ingelesez) lehen-dakariordetza hurrengo bi urteetan.

NPLDan Europako Batasuneko hainbat erregiok hartzen duteparte, kultur elkarteez eta gobernuz kanpoko erakundeez gain.Helburua du herritarrak eta Europako erakundean sentsibilizatzeakultur aniztasunaren garrantziaz. Dori López Jurío (EuskarabidekoAholkularitza eta Komunikazio Ataleko burua) hautatu zuenNPLDko lehendakariorde. Gure iritziz erabat kontraesankorra daNafarroako Gobernuak ardura kargurik izatea NPLDean, orainarte euskararen inguruan daraman politika dela-eta Europatiketorri zaizkion gomendio guztiei ez aditua egin dielako, euska-razko hedabideen sustapenari dagokionez bereziki. Alde horre-tatik, paradigmatikoa da Euskalerria Irratiaren legeztatzeariedo ETBren kaptazioari Nafarroako Gobernuak egiten dion ukosistematikoa. Europatik etortzen zaizkion kritikak isilarazi edodeuseztatu nahi. Egiazko xedea hori ote den, bere kezka ager-tu nahi du Euskara Kultur Elkargoak.

Sarkasmo ala abagunea

EHMEko antolatzaileak

Ekainaren 1ean izan zen EHME, Euskal Herria Mendi Erronka, las-terketaren lehen edizioa, eta antolatzaileak oso gustura daudeemaitzarekin.

Gogoratuko duzuenez, oso eguraldi txarra egin zuen, bai egu-nean bertan eta baita aurreko egunetan ere. Euri asko bota zueneta ibilbidean lokatz asko izan zuten parte hartzaileek.

Hala ere, lasterketa arrakastatsua izan zen. 550 lagunek hartuzuten parte, guztiek ez zuten bukatzea lortu, baina denak oso gus-tura azaldu ziren lasterketaren antolaketarekin, tratuarekin, ikus-leen harrerarekin eta ibilbidearekin.

Poztekoa da hori, eta baita boluntarioen laguntza ere. Ia 200lagun aritu ziren boluntario lanetan, bai lasterketaren egunean,aurretik, eta ondoren ere. Antolakuntzako kideen partetik eskerrikberoenak boluntario guztiei eta modu batean edo bestean aurre-neko EHME egiten lagundu duzuen guztioi. Hotza eta euria orduluzez jasan behar izan zuten ibilbidean zehar zeuden boluntarioek,eta hala ere, irribarretsu eta korrikalariak animatuz.

Asko izan ziren ibilbidean zehar, han eta hemen, mendi tonto-

EHME

rretan, herrietan bildu ziren herritarrak goitik behera lokaztutazetozen korrikalariak animatzeko.

EHME lasterketak 65 kilometro zituen eta desnibel positiboa3.500 metrokoa. Lasterketako lehen gizonezkoa Angel Arrietaizan zen, Uharte Arakilgoa. 6 ordu eta 45 minutuan bukatu zuenibilbidea. Eta Gaintzako Kilometro bertikala, 55 minutuan eginzuen (Gaintzako plazatik Irumugarrietara).

Lehen neska berriz, Ibarrako Leire Arrizabalaga izan zen eta 8ordu eta 24 minutu behar izan zituen lasterketa bukatzeko.

Eskualdeko azkarrena, Astizko Xabier Azpiroz izan zen, 8 ordueta 23 minutuan egin zuen ibilbidea.

Dena dela, datu, argazki eta bitxikeria guztiakEhmendierronka.com webgunean dauzkazue ikusgai. Baita las-terketaren bideo polit bat ere.

Bukatzeko, eskerrik asko berriz ere laguntzaile guztiei,beraiek gabe ez baitzen posible izango halako tamaina hartuzuen lasterketa bat egoki antolatzea. Eskerrik asko eta datorrenurtera arte!!

Page 6: Mailope 205 uztaila

- 6 -

1. Nagikeria:zerk alfertzen zaitu erabat?

Lanetik etortzean etxeko lanak egiten hasteak.

2. Gorrotoa:zerk bihurtzen zaitu otso?

Aurpegira gezurra esaten didatenean.

3. Sabelkeria:zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Ongi afaldu ondoren lagun artean botatzen den

patxaran kopak.

4. Zikoizkeria:zer desio duzu gehiegi?

Egunen batean herri euskaldun eta berditasunezko

oinarriak dituen nazio bat eraikitzea desio dut.

5.Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?

Gai baten inguruan jendea hitz

egiten ikusi eta gai hori oso ongi

kontrolatzen dutela ikusteak.

6. Luxuria:zerk jartzen zaitu bero-bero?

Parrandan nagoenean neska

baten begiradak. Kar-kar-kar...

Zenbat amets parrandetan!!

7. Harropuzkeria:zerk jartzen zaitu oilar?

Lanketa bat egitean eta hau ongi ateratzen

denean. Oso sentsazio onak sortarazten dizkit.

7PEKAtugaldera

Mikel Betelu

Lekunberriko Zinegotzia

Eskualdeko eliztarrek euren aldizkari

txikia edo buletina sortu berri dute.

"Parrokia Gera" izenarekin kaleratu

dute lehen alea. Bertan eliz barruko jai

eta ospakizunen berri emateaz gainera

bi eliztarren lanaren erakusgarri den

elkarrizketa ere biltzen da. Dagoeneko

bigarrena ere kalean da.

Guri ere iritsi zaigu oporrak hartzeko

ordua eta beharra. Urtero bezala abuz-

tuan ez da alerik kaleratuko eta iraile-

an indar berriturik berriz ere ekingo

diogu bazterrak nahasteari gure

eskualdeko berriak zuei aurkezteko.

Uda ona pasa!

Cpaen erakundeko bi teknikari aritu ziren

ekainean zehar baratze ekologikoen

inguruko ikastaroak ematen. Talde polita

bildu zen. Lehenengo saioetan teorian

baratze ekologiko batek dituen ezauga-

rriak eta nondik norakoak ikasi zituzten

eta laugarren saioan hori guztia prak-

tikan jarri zuten Lekunberriko herri-lurre-

tan prestatu berri diren baratzeetan.

OPORRETARA GOAZ! PARROKIA GERA BARATZE EKOLOGIKOAK

Page 7: Mailope 205 uztaila

Aupa Mikel! Azkenik eguzkia ikustekoaukera izaten ari gara, bazen garaia, etapestak gainean ditugula gozatzekoprimerakoa. Esaten duzun bezala, nirekasuan behintzat, Larraundarrok“Zuloan” bizi zaretenekin ez dugu (genu-en) harreman handirik eta orainhobea bada ez da izanen errepideamotzagoa edo hobea ere delako…

Gure kasuan ere, zeuenarenantzera, “herrietakoak” Lekun-berrikoekin nolabaiteko distantziamarkatua genuen eta hori eskolanikusten ahal zen batez ere. Aldizgure Mailope eskualdetik ateratzen ginenean, inguru berekonorbait topatzean herrien arteko diferentziak ahaztu etagure zonaldea goraipatzen genuen.

Egia esanda urteak ditut Larraungo edo Araizkopesta askotara joaten ez naizela, Etxarrikoetara

bai, Lekunberritik ere pasatzen naiz eta gutxigehiago. Baina azken alditan inguruko

pestetan aritu naizelarik, gogoratzennituenarekin oso aldatuak daudela onartubehar dut. Ez da bakarrik herriko peste-tara mugitzen zen jende andana egun ezdela ikusten, giroa ere ezberdina da

zeharo. Esate baterako Lekunberrikopestetan karparen fenomenoa deituko

dudanak harritzen nau. Nik frontoian egitenziren berbenak ezagutu nituen, jendetzabatekin eta giro paregabea, eta baita hauen

gainbehera. Gerora karpa jarri zutenean harrituninduen izandako arrakasta (frontoira joan ez

baino karpara bai? Tabernetatik urrunegi?) eta gainera a zenolako musika… arrotz sentiarazten nau. Baina berriro daarrakastatsua, beraz hori izanen da gazteagoek nahiko dute-na. Azkenean arrazoia izanen duzu, beste garai batekoanaizela onartzen hasi beharko dudala…

Eta ez pentsa “zuloak” inbidia handirik eragiten digunik,kontua zera da, etxetik aterata maldaz bera joaterakoanitzultzerakoan maldaz gora egin behar dela eta horretarakohobe ez jaistea... “zulora” bezala, Lekunberrira…

Aupa tokaio! Udan gain-gainean dugueta horrekin batera, herrietako fes-tak. Lehenak, Betelukoak izaten omendira (eta hoberenak ere baiBeteluarrentzat!) eta azkenak, ordea,

Gaintzakoak. Hala ere, orain dela gutxiLarraungo Eguna ere izan genuen

ospagai. Nahiz eta geureeskualdea txikia izan, hainbatherri eta hainbat ospakizun izatenditugu urtean zehar; horibehintzat ezin da ukatu, Lasarte!

Festa giroan, gehienetan, denakalai eta pozik ibiltzen gara… Baina

nola izaten ohi dira herrien eta bertako herritarren artekoharremanak? Gai hau ateratzen denean beti gogoratzen naiznola nire amonak esaten zidan Beteluko eta Araizko gazteakbanandurik ibiltzen zirela, eta gainera, askotan haserretutaere bai. Betelukoak nahiko “jauntxoak” omen ziren, etaAraitzekoak, aldiz, baserritarrak, horrek garai horretan zuenkarga negatibo guztiarekin. Joera hori ez da aspaldikoa e!Pentsa, nire amaren garaikoak ere horrela ibiltzen ziren,nahiz eta azken urteetan hori aldatzen joan zen.

Gaur egun, nire koadrilanbehintzat, Betelukoak etaAraitzekoak nahastuta gaude.Egoera honetara bultzatugaituen faktorerik garrantzit-suena, nire ustez, garraiobideakdira. Gaur egun, Lekunberrikoeta Atalluko gazte baten arteanerlazio gehiago dago, orain dela 40urte baino. Zergatik? Mugitzekoaskatasun eta aukera gehiago daudelako,noski. Agian pentsatuko duzu erlazio gehiago egoteak ezduela esan nahi erlazio hobea izan behar denik, baina nireustez joera hori eman da. Larraun eta Lekunberri aldetiknola dago gauza? Zure garaian nolakoa zen?

Herrien arteko erlazio gatazkatsu horretatik geratzenzaigun arrastorik garbiena herriek jasotzen dituztenezizenak dira. Betelutarrak, “Sorginak”; Lekunberri,“Zakur-herri”; Intza eta Gaintza, “Infernuko Giltza”…Horrelako adibide mordoa daude geure eskualdean bar-reiatuta. Hor goitik bizi zareten deabrutxoek ere geureibar eder honi, “Zulo” deitzen diozue… Pentsa nolakoinbidia diguzuen!

- 7 -

Herritik herrira

“Herrietakoak Lekunberrikoekin distantzia markatu genuen”

“Ez pentsa zuloak inbidia handirikeragiten digunik”

“Mugitzeko askatasun eta aukera gehiago daukagu orain”

elKArrimokoKA

Mikel LasarteMikel Alvarez

Page 8: Mailope 205 uztaila

- 8 -

OBJEKTIBITATEA

Araitz eta Larraundarron aldizkari

honetan egingo dudan ondorengo

bidaiatxoa irakurle eta komunikabide

kontsumitzaile guztioi zuzendua dago.

Mailope bidez zuekin dudan lehenengo

kontaktuan ongi ezagutzen dudan gai

baten inguruan mintzatuko naiz:

KOMUNIKABIDEAK

Gaur egun, ez dago bere horretan

komunikabide kontsidera daitekeenik,

hau da komunikabide objektiborik. Hau

esatean askok kontra egingo didazue

baina lasai irakurri hemendik

beherakoa uste dut nahiko ados egon-

go garela.

Komunikabide guztiek datuak ema-

ten dituzte baina komunikabide guztiek

ez dituzte datu guztiak ematen edo

bakoitzak datuei garrantzia ezberdina

ematen die, nahiz eta datu horiek

objektiboak izan ahal diren esanahia

guztiz aldatzen da.

Hori guztia gaizki dagoela argi dago,

komunikabide bat objektiboa beharko

lukeelako gutxienez teorian. Baina hori

ez da okerrena, zer diozue objektiboak

direla dioten komunikabideez? Niri ba-

rregura eragiten didate, are gehiago

egunkariek esaten dutenean. Editoriala

sekzioa duen egunkari oro subjektiboa

da, egunkari batek zerbaiten inguruan

iritzia emateko aukera

eduki dezake? Ikusten

da baietz, baina ezin

mundua aldatu.

TELEZABORRA

Telebista kate batzuek

emititzen dituzten

saioen %85 prentsa

arrosa, reality… saioak

dira. Telecinco duzue

buruan ezta? Bada ez

da bakarra, MTVizeneko telebista

kateak ere honelako

saio asko emititzen

ditu. ‘’Sálvame’’, ‘’Gran Hermano’’,

‘’Supervivientes’’, ‘’El diario dePatricia’’, ‘’Alaska & Mario’’… ditugu

horrelako saio batzuk eta benetan lotsa

ematen digu horrelako saioak ikusten

ditugula esateak. Barkatu baina ba al

dakizue horrelako saioak gehien

ikusten direla Nafarroa eta Euskal

Autonomia Erkidegoan? Inguruko

gehienek dakite Belen Estebanen

azkeneko albistea edota Susanak

irabazi duela Gran Hermanoko 14. edi-

zioa, ikusten nik ere hori badakit.

ZER IKUSI?

Hau guztia irakurri ondoren, ze komu-

nikabide erabiliko duzuen pentsatzen

ari al zarete? Nik badut erantzuna; 100

saio gure artean, herrikoia, ondoko

bizilagunek egina, berritzailea; objekti-

boa… beno ez azken hau ez, badakizue

ez dela horrelakorik existitzen. Beno,

orduan erabili behar duzuen komu-

nikabidea Lekunberriko Telebista da…

eta Mailope ere hori beti.

Besterik gabe laster arte eta uda ona

pasa!

Komunikabideei begira

“Inguruko gehienekdakite Belen Estebanenazkeneko albistea”

Aner Ansorena LUZE

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Lagundu Mailope!

Page 9: Mailope 205 uztaila

- 9 -

Garaiak aldatzen ari direla asko nabari

da Euskal Herrian. Jendearen jarrera,

pentsatzeko era, gauzak sentitzeko era

aldatzen ari da pixkanaka-pixkanaka.

Blokeatuta, gaiztotuta zegoen egoera

bat mugitzen ari da. Konponbiderako

osagaia maitasuna behar du izan. Baina

hala ere, oraindik gorrotoa dago leku

askotan.

Gorrotoa maitasuna bihurtu, ze

erraza den esatea eta ze zaila egitea!

Baina denok argi dugu bide bakarra

dela. Ez zait harritzekoa egiten presoen

senideak erabat egoeraz jabetzeko deia

egiten egotea, beraiek denbora luzez

eta oraindik gorroto asko jasotzen

dutelako. Bidai luzeak egin beharraren

gorrotoa, gaizki tratatuak izatearen

gorrotoa… Ea zein den gai hori maita-

sun bihurtzeko… Arazoa arazoago man-

tentzeko beste sistema bat dela iru-

ditzen zait, gorrotoa sortu eta gero gor-

rotoa dagoela esan.

Garrantzitsua da niretzako gorroto

hau salatzea, denok ohartzea zer den

gertatzen ari dena. Egia da kolektibo

guztiak ezin direla homogenizatu, bai

biktimetan baita presoetan ere zin-

tzoagoak eta gaiztoagoak egongo

dira. Baina egoera orokorra ez dela

justua argi ikusten da. Denok ikusten

dugun egoera hori lantzea denon

egin beharra dela iruditzen zait,

gizarte osoaren ahotsa dela bide

bakarra uste baitut.

Ahal den gorroto gehiena kendu

eta maitasuna sortuz, gustuko herri

jator bat sortu dezakegula uste dut.

Begira dezagun nondik datorren go-

rrotoa eta joku horietan erori gabe,

saia gaitezen gure maitasunezko

bidea egiten. Herrirak maiatzaren

18an egin zuen Arribeko bilkurarako

egin nituen bertso hauek. Gorrotoa

jasotzen duten familiei nire animorik

beroena, alde guztietakoei. Baina

orain bereziki presoei. Pausorik pauso,

animo eta aurrera!

Gorrotoa maitasuna bihurtzeaz

Oskar EstangaZABAL

1.Gorrotoaren aurrean hotzakizan a(ha)l gara, beharrik!Inorentzako desiratzen ezdugulako gauza txarrik,erabaki zen min egitekoez genula nahi indarrik,nahikoa malko bota zirelaeta gehienak alferrik,tamalez hori erabaki zenalde batetik bakarrik!

2.Hasieratik nabaritu zen,nor zen triste, nor zen pozik,nor lanerako, nork ez duen nahimugitu bere tokitik, etsaia dabil aitzakia bila,jo nahiean betikotik,egurra eman, diximulatu,jarraituko dute hortik,gorroto gehio justifikatuzsortzen duten gorrototik.

3.Kartzela dugu gorroto pilaziegetan botatzen danaminduz presoa, senitartealaguna, inguru dana,zenbat alditan zara bixitan maitasunetik joanaumore ona bihurturikansortarazi duten drama,maitasun hau da gure Herriaeraikiko dun porlana!

4. Min izugarri bat mantendu nahidute herria banatuz,gu anulatu nahia daukategorroto bidean sartuz,guk borrokatu behar genukebizitza gogotsu hartuz, herria sortuz, gazta eginez,musika joz, bertso kantuz,euren jokutan erori gabe, geure jokutan jolastuz!

5. Garai berriak guk ekarriakdatozkigu parez-pare,lehen adina zaila dagolabadakigu, ta ala´re,burujabetza geure burutik hasten dela ahaztu gabealdarrikatuz haien ahotsamutu daukatenen aldegoazen aurrera, izan arteangurea denaren jabe.

Doinua: Itsasoari begira

Page 10: Mailope 205 uztaila

Miren SaralegielkARRIZketa:

Miren Saralegik urteak dara-matza Zaragozan bizitzen,Lekunberritik bertara joan zenPedagogia Terapeutikoa ikaste-ra eta egun Penintsulako puntuezberdinetan dantzarekin lotu-tako terapia ikastaroak eta tai-lerrak ematen ditu.

“Dantza MugimenduTerapia edonork egin dezake”

Dantzarekin lotutako terapia

ezberdinekin lan egiten du Miren

Saralegik. Uztailean Astizko Mendukilo

Koban ikuskizun bat eskainiko du

“Puxkek” taldearekin batera.

Page 11: Mailope 205 uztaila

Nor da Miren?

Miren Lekunberriko neska bat da

Salamankako Unibertsitatera ikastera

alde egin zuena. Ikasketa horiek alde

batera utzi eta Zaragozara joan zen

handik gutxira Pedagogia Terapeu-

tikoan berezitutako Irakasletza ikastera

eta geroztik bertan bizi da. Bere ibil-

bide profesionala Psikomotri-

zitatearen inguruko graduon-

dokoarekin jarraitu zuen eta gero

Dantza sortzaile eta Terapeutikoko

ikasketak egin zituen Dantza

Mugimendu Terapian espezializatuz.

Programazio Neurolinguistikarekin

lotutako Masterra ere egin zuen eta

egun han eta hemen dabil lanean.

Noiz hasi zinen dantzaren munduan

murgiltzen?

Hezkuntza Berezia ikasten ari nintzela,

heziketa prozesua eta garapen pertso-

nala errazten zituen metodo eta teknika

ezberdinengatik interesatzen hasi

nintzen eta horrela ezagutu nuen Natalia

Artiach-en estudioa, bertan María Fux-en

metodologiarekin egiten dute lan. Maria

Fux argentinar emakume bat da eta bere

metodoari esker hezkuntza behar berezi-

ak dituzten haurren garapenerako eta

ikasketa prozesurako esperientziak ahal-

bidetzen ditu, haurraren adierazteko

gaitasuna eta ongizatea hobetuz.

Honek guztiak zuri pertsonalki ere

lagundu al zizun?

Bai, nik gainera asko mugatzen nin-

duen lesio bat nuen bizkarrean eta

metodo horren bitartez izugarri hobetu

nuen. Nigan nabaritu nuen hobekuntza

eta horrek eraman ninduen ikertzen

jarraitzera. Auto bati olioa aldatu eta

gurpilak begiratu behar zaizkion modu-

an gure gorputzak ere zaintza eta

atentzioa behar du; tenplu sakratu bat

da non gure emozioak, blokeoak,

tentsioak eta esperientzia bakoitzaren

memoria biltzen diren.

Zer da zehazki dantza terapia?

Dantza Mugimendu Terapia mugimen-

duaren erabilpen psikoterapeutikoa da

eta gorputzean, emozioetan eta

adimenean ematen diren aldaketen

artean elkarrekiko erlazio bat

badenaren ideiatik abiatzen da; gor-

putzetik bideratzen den terapia bat da

edozein motatako krisi prozesu bati

heltzeko, baina ezagutza eta garapen

pertsonalaren lan bat ere bada. Dantza

Mugimendu Terapia arteterapia,

musikoterapia eta psikodramarekin

batera Psikoterapiako Arte Sortzaileen

barruan dagoen modalitateetako bat

da eta bere tresna nagusiak, gorputza

eta mugimendua dira. Dantza Integral

Kontzientea berriz, Zaragozan sortu

dugun metodo pedagogiko eta preben-

tibo bat da, dantza librean, mugimen-

du espresiboan, bat-batekotasunean,

gorputzaren kontzientzian eta taldeko

bakoitzaren sormenaren bidez aukerak

bilatzean oinarritzen da. Garapen per-

tsonal, artistiko eta komunitateko

ariketa bat da. Yoga, spinning edo

jostera joatea bezala da, zure burua

ezagutzen, zaintzen eta hobeto sen-

titzen laguntzen duen jarduera bat.

Non ematen dituzu klaseak?

Zaragozan erregularki klaseak ematen

ditut gune ezberdinetan eta gainera

tailerrak ematen ditut hiri ezberdine-

tan esaterako Salamankan eta

Donostian. Bestalde, Madril, Burgos

eta Bartzelonako Sormen Terapien

Masterraren barruko zenbait Tre-

bakuntza Modulu ematen ditut.

Nori zuzenduta dago terapia hau?

Dantza Mugimendu Terapia prozesu

terapeutiko bat hasi nahi duen

edonork egin dezake. Edozein adin

tarte eta patologiarako da egokia, gara-

pen desorekak, urritasun fisikoak eta

psikikoak, gaixotasun mentalak etab.

Dantza Integrala denbora libreko jar-

dueratzat hartu ohi da eta edozein

pertsonarentzako izan liteke egokia.

Jarduera honek kontzientzia, ongiza-

tea, sormena, autoezagutza eta aldake-

ta handiak lantzen ditu.

Zer da zailagoa helduekin ala hau-

rrekin lan egitea?

Zailtasuna ez dago adin tarte batean

edo bestean, baizik eta pertsonaren

beraren irekieran eta prestutasunean.

Helduekin barruan duten haurrarekin

konektatu behar da, euren bat-bateko-

tasuna, askatasuna eta sormena sus-

tatu eta euren bizitzaren artisauak izan

daitezela. Haurrekin... Beraiek dira

maisu onenak! Euren beharrak ez

oztopatzearekin eta euren askatasuna

muga on batzuekin oinarrituta ego-

tearekin nahikoa da.

Zein onura ditu dantza terapia egiteak?

Norbere gorputza entzuten ikasten

duzu eta modu espontaneoan

erabiltzen ikasten duzu, espresiboki,

sormenarekin eta zure aukerak

ezagutuz eta mugak eraldatuz. Gai-

nera, gaitasun fisikoak garatzen eta

mantentzen laguntzen du: malguta-

“Dantza Integraladenbora libreko

jardueratzat hartu ohi da”

Intzako Sorabile baserrian Zaragozan Mirenen ikasleak diren neska talde bat bildu zen ikasturteko azkeneko saioan.

Page 12: Mailope 205 uztaila

- 12 -

suna, koordinazioa, oreka, arnasketa,

estimulazio sentsoriala eta kontzientzia

korporala. Bestalde, Gorputzaren itxu-

ra ere garatzen laguntzen du: gorputza

eta bere historia pertsonala ezagutuz

eta onartuz.

Zer-nolako garrantzia du psikomotri-

zitateak haurretan?

Psikomotrizitateak lehenengo zazpi

urteetan berebiziko garrantzia du,

etapa horretan ezartzen baitira gara-

pen prozesurako eredu eta ikaskuntza

oinarrizkoenak. Hezkuntza psiko-

motrizitatearen praktika haurraren

ikuspegi orokor batean oinarritzen da,

kognitiboa, emozionala, sentsoriala,

sinbolikoa eta izateko eta adierazteko

gaitasuna uztartuz.

Zein gaixotasunekin ikusi dituzu

dantza terapiaren onurak?

Ume autista baten kasuan aurrerapen

handiak ikusi nituen. Mutikoak hasie-

ran ez zuen komunikatzeko inolako

intentziorik erakusten eta pixkana

pixkanaka dantza terapiarekin eta noski

bestelako laguntzei esker aurrerapenak

ikusi nituen. Komunikatzeko intentzioa

erakusten hasi zen, keinuak egiten eta

ahozko hizkuntzarik ez izan arren beste-

lako hizkuntza baten bidez pauso

batzuk ematen hasi zen.

Anekdotarik?

Behin neska bat nire saiora gurpildun

aulkian iritsi zen, nire lana ezagutu eta

nire klaseetan izen emateko.

Berarengandik asko ikasi nuen. Egun

psikologoa da bera eta Logroñon egi-

ten du lan. Nik galdetu nion: -Zer behar

duzu?- Eta berak erantzun zidan: -Behar?

Nola behar?-. Momentu horretan kon-

turatu nintzen beharra nuena ni

nintzela eta ez bera. Bizipen horrek

ikusarazi zidan mugen erlatibitatea

noraino iristen den.

Intzako Sorabilen bi ikastaro eman

ze-nituen ekainean... Zer moduz

joan zen?

Oso ongi. Ekainaren azkeneko bi aste-

buruetan izan nintzen bertan.

Lehenengoan, Zaragozan bertan

Dantza Integralaren ikastaroa egiten

dabiltzan ikasleekin izan nintzen So-

rabilen. Hilabetean behin biltzen

gara Zaragozan eta ikasturteko

azkeneko saioa barnetegi modukoa

izaten da. Asteburu horretan udako

solstizioa ospatu genuen zenbait

erritualekin eta lau elementuen ingu-

ruan egin genuen dantza, haizea, sua,

lurra eta ura eta baita betierekoaren

inguruan. Mendira ere joan ginen eta

ingurua ikuspegi ezberdinetatik

aztertu genuen. Bigarren asteburuan

berriz, talde ireki bat izan nuen

Penintsulako toki ezberdinetatik etorri-

tako jendearekin. “Danzando Cuentos,Contando Danzas” izenburu duen taile-

rra egin genuen eta bertan ipuin

tradizionalak aztertu genituen sinbo-

likoki ipuinen atzean gordetzen den

mezu inplizitua ezagutuz. Gero per-

tsonaia ezberdinekin jolastuak ipuin

bat sortu zuten modu ezberdinetan

kontatzeko. Ez da Sorabilen egoten

naizen lehen aldia eta oso gustukoa

dut leku hau leku sakratua da niretzat.

“Puxkek taldea alorezberdinetan aritzen

garen pertsonek osatzendugu”

elkARRIZketa:

“Lau elementuen inguruanegin genuen dantza,

haizea, sua, lurra eta ura”

Dantza Mugimendu Terapia oso gomendagarria da gaixotasun ezberdinetarako.

Uztailaren 23an 12:00etan bisita

antzeztu bat izango da Astizko

Mendukilo kobetan. Hainbat

pertsonaia mitologikoen an-

tzezpenak eta Mendukilok

gordetzen duen kondaira ezkutua

plazaratuko dute. “Direnik ez dasinistu behar, ez direla ez da esanbehar”. Miren: ”Kobaren irekie-raren urteurrena ospatzekoikuskizun bat prestatuko dugu.“Puxkek” taldeko kideok izangogara ikuskizunean parte hartukodugunak. Astebetez Astizko Ater-petxean izango gara euskalmitologia gai hartuta ikuskizunaprestatzen. Puxkek taldea 11 per-

tsonek osatzen dugu, denakZaragozakoak dira, Oskar Estangaeta ni izan ezik. Gainera, alorezberdinetan aritzen garen jen-dea gara, izenak dioen bezala,Batzuek antzerkia egiten dute,beste batzuk akrobatak dira,dantzariak, bertsolaria... Ikus-kizunak berak ere denetarik izan-go du, antzerkia, musika,dantza... Gaia bera ere ezin egoki-agoa da Mendukilon aurkezteko”.

Sei eta lau eurotan salduko dira

sarrerak aurretik, 948 396 095 /

608 623 604 zenbakira deituta

edo [email protected]

e-posta bitartez.

Puxkek taldea Mendukilon

Page 13: Mailope 205 uztaila

- 13 -

Gaurkoan guztiok espaziorantz bidaiatxo bat egitea da nire

helburua. Seguru aski jadanik batek baino gehiagok

baduzue autoan GPS-a, edo are gehiago,

smartphon-ean aplikazioa deskar-

gatu berri duzue bidaia

luze xamarren bat egi-

tekotan zaudetelako.

Nola funtzionatzen duen

labur eta erraz azaltzen

saiatuko naiz.

GPS-ko sisteman 30 sa-

telite daude lurraren inguruan

orbitetan biraka (20.000 bat

kilometrotara) uneoro seina-

leak guregana transmitituz.

Autoan goazenean, gutxienez

zortzi sateliteren seinaleak ditugu

ikusgai, baina GPSaren funtziona-

mendu egokirako lau satelite des-

berdinen seinalea jasotzearekin

nahikoa izaten da. Seinale horien

frekuentziak 1.2 eta 1.5 gigahertzio iza-

ten dira.

Autoan dugun gailuak satelite bateko

seinalea instante oro jasotzean, bere-

ganako distantzia jakiteko gai da denbora

errealean. Horretarako bi datu behar ditu:

alde batetik, seinalearen abiadura (hutsean argiaren abiadu-

ra litzateke, 300 mila kilometro segundoko) eta bestetik,

seinalea transmititua izan deneko eta jaso deneko denbora

datuak. Autoko gailuak uneoro satelite batenganako dis-

tantzia ez ezik, beste bi sateliteenganako distantzia ere kalku-

latu behar izaten du, guk daukagun kokapen zehatza jakiteko

(latitude eta luzera koordenatuak).

Horrelako sistemetan oso garrantzi-

tsua da elementu guztien sinkro-

nizazioa eta berau bermatzearren

sateliteetan izugarri zehatzak

diren erlojuak kokatzen dituzte,

atomikoak deiturikoak hain

zuzen ere.

Koordenatuak jakin on-

doren, GPSko gailuak bere

memorian gordeta dituen

herrialdeetako errepideen

mapetan gure autoa zehaz-

tasun haundiz kokatzeko

gai da eta irudi bidez

azalpenak ematen

dizkio gidariari dis-

tantzian eta denboran

zehaztasun haundi-

arekin. Gainera, itsa-

soaren mailaren-

ganako altuera jakitearren,

laugarren satelite baten informazioa

hartzen du kontuan.

GPS sistema konplexua bezain arrakastatsua izan da,

munduko ekonomiaren garapenerako funtsezko aurrerapau-

soa suposatuz, bereziki lur, aire zein itsas bidezko garraio sis-

temei dagokienez. Bere jabetza osoa ordea Estatu Batuetako

defentsa departamentuarena da eta beraiek kontrolatzen

dute gaur egun munduko GPS satelite guztien informazioa.

Imajinatuko duzuenez izugarrizko boterea ematen die ho-

rrek. Honen inguruan eztabaidatzea gustatuko litzaidake hu-

rrengo batean eta… Galileori buruz.

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA LauBURU

GPS-a

>> Amagoia Telletxea (NUPeko Ingeniaritza Elektrikoeta Elektroniko saileko ikerlaria)

Page 14: Mailope 205 uztaila

- 14 -

BATzarre

Tailerrak eta zozketaAEKnMintzakide egitasmoaren harira apaingarri birzikla-

tuen tailerra burutu zen Larraun eta Lekunberriko

AEKn. Oihana Goioganarekin kafe kapsulak erabiliz

brotxe eta diademak egiten ikasi zuten bertara hur-

bildu ziren ikasle eta herritarrek. Tailerraren arrakas-

ta ikusita bigarren bat ere burutu zen eta artilezko

pilotak egiten aritu ziren Mayka Sambrunorekin.

Hilabetea ongi amaitzeko Larraungo AEK-k bertako

produktuen saski bat zozketatu zuen. Aralar irratian

egin zen zozketa eta sariduna 206 zenbakia izan da!

Irabazlea berriz, Gorritiko Estibalitz Gastesi izan da.

Zorionak eta AEKren partetik eskerrik asko parte

hartu duzuen guztiei!

Herritarren aldetik mobilizazioak izan diraeskualdeanEkainaren lehen astean hainbat herritarrek aurkeztu zuten

Altsasun Alde Hemendik herri mugimenduaren ekimena.

"Indar okupatzaileak Euskal Herritik alde egiteko" eskatuz

manifestatzera ateratzeko deialdia egin zuten ekainaren

15erako. Euskal Herriko hamabost herritan burutu zen ekime-

na, Agoitz, Altsasu, Bilbo, Durango, Eibar, Elizondo, Galdakao,

Gernika, Laudio, Leitza, Lekunberri, Iruñea, Oñati, Ordizia eta

Zarautzen. Lekunberrin iluntzean 60 pertsonatik gora bildu

ziren plazan eta herriko Alde Zaharrean eta kale nagusian

zehar egin zuten manifestazioa. Bestalde, Araitz-Betelun

Herrirak deitutako ekitaldian 87 pertsona elkartu ziren. Euskal

Presoen eskubideen alde manifestaldia egin zuten Betelutik

Arribera eta bertan ekitaldi xume bat egin zuten euskal pre-

soen egoera salatuz. Udan azken ostiraletako kontzentrazioak

herrietako festetara pasako dira.

Goian:

Lekunberriko kale

nagusian zehar

manifestatzaileak.

Ezkerrean:

Arriben egin zen

ekitaldia.

Estibalitz Gastesi izan zen sariduna. Arg.: AEK

Page 15: Mailope 205 uztaila

- 15 -

Baraibarko Merkatu Txikia

Bederatzigarrenez burutu da aurtengo ekainean Mundu ZabalGobernuz Kanpoko Erakundearen festa Baraibarren. Aurten

Tanzaniako garapen sozio-ekonomikoaren alde egiteko izanen

da bildutako dirua. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu eta

prezioak ere aurreko urteetan baino baxuagoak izan ziren,

beraz ez dute espero aurreko urteetan bezain beste diru atera

izana. Baina aurten ere erantzuna oso ona izan da jendearen

aldetik eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkizuete urte

osoan zehar proiektu honen alde lanean aritzen zaretenoi eta

modu batean edo bestean zuen ekarpena egiten duzuenoi.

Maiatza Kulturalaren

barruan, urtero bezala,

argazki lehiaketa anto-

latu zuten Lekunberrin.

Aurtengo gaia "Ermitak"

izan da eta irabazlea

Aritz Gorostiaga izan zen

ondoan duzuen ar-

gazkiari esker.

Euskokultur Fundazioak haur txikiak dituzten familientzako

aproposa izanen den materiala argitaratuko du. Euskarri

multimediako materiala izanen da, liburuaz, CDaz eta DVDaz

osatua.

Azken urteotan Nafarroako ondare ez-materiala biltzen

aritu da fundazioa, eta gure eskualdeetan hainbat grabazio

egin dituzte. Bildu duten materialaren artean haurrekin

erabiltzeko kantuak, ipuinak, jolasak eta formulak daude, eta

horrekin guztiarekin argitalpen hau prestatzea erabaki dute.

Hain zuzen ere CDaren grabaketan parte hartzen aritu dira

eskualdeko hainbat neska-mutiko, Larraungoak (Aralar Musika

Eskola), Irudietan ageri dira, estudioan, kantuak grabatzen.

Argitalpena urte amaierarako prest izanen da, ohiko toki-

etan salgai.

Argazki lehiaketa

Eskualdeko neska-mutikoakcd baten grabaketan

Monterrosoko espetxetik idatzi digu Junjo Zubieta

lekunberriarrak: “Amnistiaren alde kartzeletan

bertan gauden presook zenbait ekitaldi antolatzen

ditugu urtean zehar. Oraingoan Monterrosoko

Kartzelako EPPK-ko presook, kalea eta kartzelaren

arteko harremana egiteko asmoz, argazki zozketa bat

antolatu dugu>>. Bertan parte hatzeko zure argazki

bat bidali behar duzu, bakarka nahiz taldean ate-

ratakoa izan daiteke eta beheko helbide horretara

bidali baino ez duzu egin beharrik. Jasotako argazki

guztien artean zozketa bat egingo dute irailaren

bukaeran eta saridunak bertan egindako eskulan bat

jasoko du opari. Helbidea: Juanjo Zubieta Zubeldia,C.P. Monterroso, 27560 Lugo.

“Argazki Zozketa”Monterrosoko presondegitik

Aralar Musika Eskolako ikasleak grabaketa lanetan. Arg.: Oskia Etxebarria

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Lagundu Mailope!

Page 16: Mailope 205 uztaila

Momentu honetan, bat-bateko talde

trebatu bat eta helduen talde bat

biltzen dira astean behin Lekunberrin.

Orain, asmoa gaztetxoen talde bat

sortzea da. Urteak badira Nafarroako

eskoletan ikasturte osoko programa

bat ematen dela Lehen Hezkuntzako 5.

mailako ikasleei zuzenduta. Horre-

tarako Nafarroako Bertsozaleen

Elkartetik irakasle bat bidaltzen dute,

esaterako lan horretan aritu da azken

urteetan Joxema Leitza Ibarberri

Eskolan. Astean ordubeteko saioa iza-

ten da, baina aurten murrizketak

direla medio urte osokoa izatetik kur-

tso erdikoa izatera pasa da.

Bi urte ere ez dira bete Lekunberri-Larraunen helduenbertso eskola sortu zenaren berri eman genizuela.Denbora bitarte horretan ostiral iluntzero bildu dira etalan handia egin ondoren bere fruituak ere ematen hasiada. Hurrengo ikasturtera begira ordea, asmo berriekindator bertso eskola eta oporretara joan aurretik urrianmartxan jarriko den gaztetxoen bertso eskolaren berrieman digute Arkaitz Goikoetxeak eta Oskar Estangak.

ERREPORTAJEA >>

Bertso Eskola, gaztetxoen aukera

Page 17: Mailope 205 uztaila

- 17 -

Horri esker bertsoaren oinarri-oina-

rrizko jakintzak ezagutzeko aukera

ematen zaie ikasle guztiei. Bertso

Eskolaren asmoa ordea, horrez gain

eskolaz kanpokoak izango diren bertso-

laritza saioak ematea da. Deialdi for-

mala irailean egingo den arren, anto-

latzaileek aurreratu digutenaren

arabera, ziurrenik eguerdian burutuko

dira eskolan bertan eta Lehen

Hezkuntzako 6. mailako eta D.B.H. 1

eta D.B.H 2ko ikasleei egongo da zuzen-

duta. Horrela bosgarren mailan

Joxemarekin aritu eta jarraitu nahi

izanez gero aukera izango dute oso

bestelako testuinguru batean ber-

tsotan egiten ikasi eta bertsoaz gehia-

go jakiteko. Oskar: “Eskolaz kanpokoekintza bat izan arren eskolan bertanlanduko da, baina testuingurua osobestelakoa izango da. Azken bateanklasean 20 ikasletik gora izaten dira etaklaseko dinamika horretan egonikberaiengana iristea zailagoa da.Eskolaz kanpoko jarduera batek besteerlaxazio batekin edo beste borondatebatekin lantzeko aukera ematen du”.

Oskar Estanga bera izango da gidaria

eta adierazi digunez, bere nahia ikasle

horien beharrei erantzutea izango da.

Noski lehendabizi errimak zer diren ikusi

eta landu beharko dituzte, neurri eta

doinu ezberdinak ere ikusiko dituzte eta

sorta batzuk entzungo dituzte hezkuntza

arautuan egiten den moduan, baina

behin hori menperatuta ikasleek euren

nahien araberako ariketak egingo dituzte.

Esan bezala, 11 eta 14 urte bitarteko

ikasleak batera arituko dira klasean,

horrek zailtasunak ekar ditzakeen arren

baikor agertu da Oskar: “Niri iruditzenzait hor ere sortu daitezkeela bestela sor-tuko ez liratekeen harremanak, gainera,bertso eskola guztietan gertatzen denmoduan, maila ezberdineko jendeaegoteak ere ematen dio aukera bertsotanegiten duenari besteen koltxoiadaukalako eta besteen onarpena etabultzadatxoa. Aldiz, hainbeste edo horrenerraz egiten ez duen horrek ere nolabaitgero badauka bestearen laguntza edoeredua. Beraz horrelako talde bat sortzeaere oso aberasgarria da”.

Ibarberri Eskolako ikasleei aurkez-

tuko zaie deialdia, oraingoz behintzat.

Araxes Eskolan edo Araitz-Betelun jen-

dea interesaturik balego aztertu egin

beharko litzateke aukera. Arkaitz:

“Helduen taldean denak Larraungoakdira eta horretarako deialdia bi bailare-

tan egin arren ez zuen Araitz-Betelukoinork izenik eman, baina ateak zabalikdaude. Araxes eskolan bertsolaritza biurtetik behin ematen dute talde txikiadelako, baina nire ustez tokitik bertatiksortu behar da eskaria”. Oskar: “Hemenerreza zaigu nolabait Lekunberrin

“Eskolaz kanpoko jarduera batek beste

borondate batekin lantzekoaukera ematen du”

Bi urte daramatza Bertso Eskolak martxan eta geroz eta gehiago dira.

Ibarberri Eskolako ikasturte

amaierako festan izan gara. Lehen

Hezkuntzako 5. mailako ikasleek

honako kopla hauek abestu dizki-

ete 2. D.B.H.-ko ikasleei. Ondoren

neska-mutil koadrila honekin izan

gara eta aurten bertsolaritza ikas-

ten gustora ibili direla diote.

“Bertso-papera egiten ikasi dugu

Joxemarekin eta baita errima eta

doinu ezberdinak ere”. Hurrengo

urtean bertso eskolan izen emango

ote duten ez dakite orain oporre-

tara eta irailean akaso...

D.B.H. 2koak badoaz eskolatik agurtuko ditugu guztion partetik joango zarete eta guztioi zorte on zuek ikusi gabe ezingo gara egon

Egin ezazue lana eta ez parranda D.B.H. 3a oso gogorra da ez ezazue ahaztu inoiz Ibarberri eta nahi duzuenean bisitan etorri

Doinua: Madotz eta Oderitz

Bertsolarien harrobia Ibarberrin

Page 18: Mailope 205 uztaila

gaudelako eta hemen ikusten delakosare bat badagoela. Agian garaibatean bezala Azpirozko mendateahandi gelditzen da, baina argi dagogarrantzitsuena interesa dela eta gerointeres hori bideratzen jakitea”.

Bertso eskola, balore eskola

Bertso Eskolek zer landu eta zer

ikasteko aukera ematen dute eta Oskar

eta Arkaitzen ustetan nabar-

mentzekoak dira bertan sustatzen

diren zenbait balore. Oskarren ustez,

nabaritu egiten da pertsona bat bertso

eskolan ibili dela, asko ikasten delako

enpatia, jendaurrekotasuna, egoera

aztertzeko gaitasuna, bat-batekota-

suna etab.-en inguruan. Arkaitz:

“Azkenean hizkuntza, inprobisazioa,kantua eta taldea baldin badago, horlantzen da hizkuntza, sormena, jendau-rrekotasuna, enpatia gaiak aztertu etabestearen lekuan jartzeko, arrazona-mendu konplexuak egiteko gaitasuna,kritikotasuna batez ere erlatibizatzenikasten da, ongi zer dagoen eta zergaizki... Beste balio batzuk ikustendituzu sortzeko prozesu horretan etasortu duzuna jendaurrean plazaratzenduzunean sortzaile bihurtzen

zara, besteak erebai zure neurri berean eta hor erres-petu bat sortzen da”.

Enpatia da besteak beste Oskarrek

azpimarratzen duen balioetako bat.

Sortzaile zaren momentutik kontu-

ratzen da pertsona zenbat kostatzen

den sortzea eta bere kidea sortzen ari

den momentutik kide horrek egiten

duena egiten duela zuk beti erres-

petatuko duzu eta hori oso garrantzi-

tsua da gizarteari begira. Oskar:

“Gaitasun hori oso modu naturaleanlantzen da bertsoarekin eta bertsoeskoletan. Eta hori nik uste oso osobaliotsua dela”.

Bestalde, Arkaitzen ustez, euskal kul-

turarako ere sarbide zuzena da bertso-

laritza, azkenean momentu batean edo

bestean gurutzatzen zaizkizulako

euskal kantuak, bertso zaharrak edo

trikitixa batzuekin abestu beharreko

egoerak adibidez.

Herri kultura edo auto-antolaketa

ere sustatzen da bertso eskoletan, kul-

turalki talde aktiboa izanik, euren afa-

ritxoak, ekimenak, txisteak eta beste-

lakoak sortzeko gaitasuna dutelako.

“Zerbitzua betetzen duten ber-

tsolariak gurean izatea oso ga-

rrantzitsua da”

Gurean sortu zen lehenengo

bertso eskola duela sei urte

izan zen eta Nafarroako ber-

tsolariei begira sortu zen,

Oskar Estanga, Julio Soto eta

Arkaitz Goikoetxea esaterako

Iruñean biltzen ziren hasieran

eta duela sei urte hasi ziren

Lekunberrin biltzen eta ho-

rrela lortu zuten lehen

Iruñeara joaten ez zen talde bat

Lekunberrira etortzen hastea. Arkaitz:

“Gaur egun daukagu bat-bateko taldetrebatu bat Lekunberrin biltzen dena

baino Leitzaldea, Sakana eta Iruñeaaldeko jendea biltzen duena bainotalde horrek bailarari ere ematen diobere zerbitzua. Azken batean, bertso-laritzan badira mailak eta jardun ere-muak eta zerbitzua betetzen dutenbertsolariak gurean izatea oso ga-rrantzitsua da”.

Bigarren taldea, helduen taldea,

duela bi urte sortu zela. Aurretik

Oskarrek sei klasetako ikastaro bat

eskaini zuen eskualdean eta egun hel-

duen taldean dauden zenbait kidek

parte hartu zuten. Herri edo bailara

batean bertso dinamika bat sortzeko

beharrezkoa zen helduen talde bat

sortzea eta amua bota eta lehenengo

urtean zazpi pertsonek eman zuten

izena bertso eskolan. Aurten,

dagoeneko hamabi dira eta horietariko

batzuk jada bapatean ere ausartzen

dira. Arkaitzek aurreratu digunaren

arabera posible da aurtengo Bardoetan

taldeko zenbaitek parte hartzea. Hasiz

geroztik ez dira gelditu, Santa Ageda,

Korrika Kulturala, Uitzin burutu zen

Bardoak saioetako baten antolaketa,

Larraungo Egunean ere aritu ziren

bertsotan.

Arkaitz: “Jada badugu bailaranbertso dinamika sustatu dezakeentalde bat. Orain urte osoko ikuspegia-rekin talde horren inguruko proiektubatzuk jarri behar dira martxan bainajendea gogoarekin eta animatutadago. Beraz, bat-bateko taldeabadugu, helduen bertso eskola erebadugu, orain mahaiak hirugarrenhanka bat behar du eta hori gazte-txoen bertso eskola da”.

Ibarberri Eskolatik bertatik irailean

egingo dute gaztetxoen bertso eskolan

izen emateko deialdia eta urrian hastea

aurreikusten dute. Beraz, animatu eta

proba ezazue!

- 18 -

“Euskal kulturarako eresarbide zuzena da bertsolaritza”

“Bertso dinamika batsortzeko beharrezkoa zen

helduen talde bat”

Lekunberrin biltzen den bat-bateko taldeak zazpi urte inguru daramatza Lekunberrin.

Page 19: Mailope 205 uztaila

- 19 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikitan dago!

Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren 20a baino lehen.

Zorionak Amoñita!! Uztailak 28an 84 urte

Segi beti bezain guapaeta ongi pasa zore eune!

Muxu haundiet etxekoguztin partez!!

Ainhoa Leo Uztailak 25, 16 urteZorionak txiki(: zure egunerokoan desberdintasunhandirik nabaritu ez arren benetan egun bereziada gaurkoa, bai zuretzat eta noski guretzat ere.Urteak, hilabeteak, asteak, egunak, orduak...guzti hori alde batera utzita zurekin igarotakomomentu guztiak ditugu gogoan. Zorion honetazgain eskerrak ematea geratzen zaigu, zurelaguntzagatik, irriengatik eta zarena zarelako!Bakarra zara, maite zaitugu. Besarkada bukaezinbat kuadrila osoaren partez. ZORTZIZAR(:

Ane ZabalaUztailak 18

Zorionak Arribeko neskatxahoni! Ondo ondo pasa! Gukin

eta zure animalia guztikinospatuko dittuzu 17ak! Muxu

bat Izar, Libe, Ander, Mikeleta "Hirukien" partez. Ta

Kuka, Moxo, Ximon, Lur tabeste guztien partez:)

Garazi GoikoetxeaUztailak 31, 2, 3...Urte askoz Garazi! Disfrutatu zureegunaz eta 17ak ongi ospatu. Muxu haundibat Ander eta Hirukien partez:) baita SorginAspertuaren partez(;

KuxKuxean

Irati Garmendia HuarteUztailak 2Zorionak!!!

Akier Bravo BegiristainUztailak 28, urte 1Zorionak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!Lehenengo urtea bete duzu.Ea bordan ospatu dezakegun familia guztiarekin etortzen zarenean.Muxu haundi-haundi bat zure lehengusuMarkel eta Uraitzen partez.

Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitartekoak

Mailope aldizkariaren bitartez!

Eneritz Estanga Uztailak 31, 11 urte Zorionak wapa!!! Zure urtebetetzeaospatuko dugu eta opari bat duguprest zer izango?? Zure Beteluko koadri-laren partetik!!! =)

Page 20: Mailope 205 uztaila

kULTURa

- 20 -

Larraungo Egunarekin batera burutu

zen Mailoperen aldeko Kaka Plasta

Baraibarren. Eguraldi bikaina egin zuen

eta Pantxika ere portatu zen. Urduri

iritsi zen, baina bere lana ederki egin

zuen. 108 zenbakidun lur zatian egin

zuen kaka eta berehala

atera zen sariduna

ikusleen artetik, Itziar

Gastesi. 900 txartel

jarri ziren saltzeko eta

aurreko egunetan ezer

gutxi saldu bazen ere,

egunean bertan ber-

tan bildutakoek Aldiz-

kariaren alde egin

zuten. Zuen laguntzari esker 1.160 euro

garbi atera ditugu Mailoperekin au-

rrera egiteko. Eskerrik asko!

Kaka Plasta ederra

Hodeitsu eta hotz iritsi da

uda, baina hemen da.

Ekainaren 23an tradizioari

jarraituz eskualdeko zen-

bait herritan suak piztu

zituzten, tamaina ezber-

dinetakoak gainera, salto

egiteko bakoitzak bere

neurrikoa behar. Hona

hemen Betelu eta Lekun-

berriko zenbait irudi.

San Joan suetan saltoka

Page 21: Mailope 205 uztaila

- 21 -

KULTURa

Albiasu eta Baraibarren ospatu ziren

aurtengo Larraungo Egunaren inguru-

an antolatutako ekitaldiak. Ostiraletik

hasita asteburu osoan ospatu zuten

bailararen eguna. Hitzaldia, antzerkia,

dantza emanaldiak... Egun nagusia

ordea, igandea izan zen urtero bezala.

Goizean aizkolariak izan ziren

Baraibarren, Ruben Saralegi eta Julen

Kañamares aritu ziren. Ondoren fron-

toian herri-bazkarian bildu ziren la-

rraundar mordoa. Bertsoak, kantua,

umeentzako jolasak... egun bikaina izan

zen. Aipatu gabe ezin utzi aurtengo

omenduak, Baraibarko Merkatu Txikiko

antolatzaileak, urtero urtero herrialde

azpigaratuetan proiektu ezberdinak

burutzeko dirua biltzeko lan ederra

hartzen duten emakume taldea omen-

du zuten.

Larraungo Eguna, larraundarren eguna

San Pedro JaiakMugiro eta Betelun

Mugiroko festetan puska

biltza, barrikotea eta trikiti

doinurik ez zen faltatu.

Hona hemen Barrikoteko

zenbait irudi.

Betelun berriz, mus txapelke-

ta, haurrentzako puzgarriak

eta txokolatada izan ziren

larunbatean. San Pedro jaiekin

hasiak dira aurtengo festak.

Page 22: Mailope 205 uztaila

Arnasguneak, euskaldunontzako guneak

erreportajetxoa >>

Euskal Herri osoan UEMA-ak, Udalerri

Euskaldunen Mankomunitateak tailer

hauek antolatu ditu herriz herri arnas-

guneak hedatu eta herritarren

eguneroko bizitzan euskaraz bizitzeko

pausoak eman ditzaten. UEMA:

"Arnasgunea euskaldunok psikologikoeta fisikoki behar dugun toki bat da;hau da, euskaraz inolako trabarik gabeegiteko aukera ematen digun tokia".

Tailer horretako parte hartzaileek

euren inguruan ikusten dituzten

gabeziak, arazoak, euskaraz egiteko

oztopoak eta euren kezkak azaldu

zituzten. Ondoren UEMA-ko teknikari-

ak euskararen normalizazioaren bidean

gizarte batean eman beharreko pau-

soez hitz egin zien eta azkenik, hasie-

ran azaldutako oztopoei aurre egiteko

moduaz hitz egin zuten.

Besteak beste hizkuntza politikak

martxan jartzearen garrantzia nabar-

mendu zuen teknikariak, “guneakeuskaldundu egin behar ditugu bainaatzera pausorik eman gabe”. Legearen

babesa izateak ere berebiziko ga-

rrantzia du: besteak beste lau ezauga-

rri aipatu zituen: 1-Berezko hizkuntza

izatea 2-Ofizialtasuna 3-Lehen-

tasunezkoa izatea 4-Bizi diren herrita-

rrengatik ezagutua izatea.

Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko

diru inbertsioak ere ia nahitaezkoak

dira bide horretan laguntzeko “Ikustenda inbertsioa handitu egin beharkolitzatekeela eta hizkuntzari pribilegio

Joan den hilean Arnasguneaktailerra burutu zen BetelukoUdaletxean. Araitz-BetelukoEuskara Batzordeak antolatuzuen eta bi egunez, bailaranlan egiten duten alor ezberdi-netako jendea bildu zen.

Betelu

19:00tan

Page 23: Mailope 205 uztaila

- 23 -Arnasguneak, euskaldunontzako guneak

batzuk emanez lagundu egin beharkolitzaioke indar handiagoa izan dezan,baina diru hori zentzuz erabili behar daeta soilik eraginkorrak diren gauzetan”.

Azaldu zuen laugarren ezaugarria

baldintza soziala izan zen, hau da jen-

deak erabakitzea euskaraz egin nahi

duela eta kontzienteki erabaki hori

hartu eta espazioak euskalduntzeko

prozesuetan parte hartzea eta

bultzatzea.

Tailerrean izan ziren parte hartza-

ileen artean euren inguruan euskaraz

egiteko zituzten oztopoak azaldu

zituzten. Besteak beste, osasugintzan

oraindik gune euskaldunetara profe-

sional erdaldunak bidaltzen dituztela

aipatu zuten, baita Udalean aritzen diren

langileek Nafarroako Gobernuko depar-

tamentu ezberdinekin dituzten harre-

manetan euskaraz egiteko dituzten ara-

zoak ere. Araitz-Betelu bertan herritarrei

zerbitzu ezberdinak eskaintzen zaizkien

zenbait tokitan euskaldunak ez diren

langileak omen daude eta horrek herri-

tarrei euskaraz egiteko aukera murrizten

direla azaldu zuten.

Ángels Sauret Bartzelonakoa da eta badira zazpi urte bere familiare-kin Lekunberrira etorri zela bizitzera. Berarekin Katalunian hizkuntza-rekin duten harremana ezagutu nahi izan dugu.

“Espainolez eginda ez diozu kanpotikdatorrenari gizarte horretan

gizarteratzen uzten”

Filologoa zara, zein zen Kataluinan

egiten zenuen lana?

Bai, Kataluniar Filologian Lizentziatua

naiz era han bizitzen nintzenean,

Planifikazio Linguistikoko Teknikaria

nintzen Kataluniak Generalitateko

zenbait departamentutan. Nolabait

hemengo euskara teknikarien

parekoa da. Han katalana

Administrazio Publikoaren hiz-

kuntza ofiziala da eta katalana

dinamizatzeaz gainera adminis-

trazioko langileei klaseak ematen

genizkien, normalizaziorako kan-

painak egiten genituen etab.

Administrazioan hizkuntzaren ego-

era ona da orduan?

Bai, administrazioaren hizkuntza

katalana da, gertatzen dena da

hizkuntza hori kalean gehiago

zabaltzea falta zaigula. Baina admi-

nistrazioari dagokionean bertatik

kaporako harreman guztiak kata-

lanez egiten dira berezko hizkuntza

duelako.

Euskaldunen artean kontzientziatu-

agoak zaudete...

Ez dakit, nik Bartzelonako erreali-

tatea ezagutzen dut, eta han kata-

lana nahiz espainola entzuten da

baina bi hizkuntzak erromanikoak

direnez antza handia dute eta kan-

potik datorrenak erraz uler dezake

katalana eta horrek erraztu egiten du

hizkuntzaren erabilera. Kontzien-

tziatuak gaudela uste dut baina

oraindik bide luzea gelditzen zaigu

egiteko. Badago hautsi beharra

dugun hezkuntza faltsu bat, adibidez

taldean gaudenean eta katalanez ez

dakien norbait etortzen bada espai-

nolera pasatzen gara. Hori han ere

gertatzen da eta badirudi hori egiten

ez badugu gaizki hezitako pertsonak

garenaren sentimendua dugula eta

horrek ez luke horrela izan beharko.

Gainera, espainolez eginda ez diozu

kanpotik datorrenari gizarte horre-

tan gizarteratzen uzten, berari ez

diozu aukerarik ematen berak ere

katalana erabiltzeko.

Hemen ere berdina gertatzen da...

Nik hemen izan dudan sentsazioa da

egoera horiek ematen direnean

askoz ere azkarrago ematen dela

aldaketa, azkarrago jotzen da espai-

nolera eta gainera kanpotik begiratu-

ta badirudi gutxiago direnaren senti-

mentu bat ere baduela jendeak,

modu kontzientean ez bada ere. Hori

oso txarra da hizkuntza batentzat,

hizlariek eurek ezin dute pentsatu

bigarren malako hizkuntza denik,

kontziente izan behar gara hizkuntza

guztiak maila berekoak direla.

Zaila egin zitzaizun Lekunberrin bi-

zitzen hastea?

Ez, niri hizkuntzak asko gustatzen

zaizkit eta oso barneratuta daukat

ni leku batera joaten naizenean ni

naizela bertan integratu behar

naizena. Etorri nintzenetik euskara

ikasten nabil eta niretzat hizkuntza

ez da oztopo izan herrira ego-

kitzeko, alderantziz erronka bat

izan da.

Page 24: Mailope 205 uztaila

- 24 -

Mendaur Bildumaren bidez kaleratu

berri da zure liburua, nondik sortu zitzai-

zun aukera?

Nik Euskal Filologia ikasketak egin nituen

eta doktoretzako ikastaroak egin ondoren

tesia egin nuen. Badira bi urte baino gehi-

ago tesia aurkeztu nuenetik eta

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzain-

diak duten hitzarmen baten bidez nire

tesia liburu batean kaleratzeko aukera

eman zidaten.

Zein da liburuaren funtsa?

Lau bailaretako euskararen

azterketa dialektologikoa

egiten dut bertan, Basaburua

Nagusia, Larraun, Araitz-

Betelu eta Imozkoa. Bailara

batetik bestera eta herri batetik

bestera hizkera nola aldatzen

den eta bakoitzak dituen ezau-

garriak aztertu ditut, baita hiz-

kera horien atzean dauden arra-

zoiak eta bestelako zenbait fak-

tore ere.

Zein izan da jarraitu duzun prozedura?

Lehenik elkarrizketak egin nituen, lau

bailara horietako 43 herrietako 134

gizon-emakumerekin egon nintzen.

Bakoitzari nire lana aurkeztu eta gero

lehen elkarrizketa libre bat egin nien eta

ondoren nik nahi nituen ezaugarrien bila

elkarrizketa zehatz bat egin nien. Hori

izan da lan politena gero bakarkako lana

baidator, ordenagailuaren aurrean jarri

eta elkarrizketa bakoitzetik datuak atera

eta horiek aztertzea.

Eta alde handia al dago herri batetik

bestera?

Ez. Herri batetik bestera zoazela ez duzu

ikusten sekulako aldea, baina azkenean

koska txiki bat aldatzen da. Herritarrek

izan dituzten harreman sozioeko-

nomikoak aztertzea oso garrantzitsua

izan da lan honetan, bertan baitaude

ezaugarrien arrazoi asko. Adibidez imoz-

tarrek ohitura handia zuten Irurtzungo

ferira joateko eta ateztarrekin ere harre-

mana bazuten. Aldiz, araiztarrak Tolosako

ferira joaten ziren eta Gipuzkoarekin ha-

rreman handia zuten. Artzainak

Mailoetara igotzen zirenean ere Sakana

eta Gipuzkoako jendearekin biltzen ziren.

Horrek guztiak eragina du hizkuntzan.

Adibide batzuk jarriko dizkiguzu?

Lekunberritik ekialdera (Etxarri, Aldatz,

Arruitz eta Oderitz aldera) “eman ttot”erabiltzen da “eman diot” esateko.

Mendebaldera hartuta berriz (Azpirotz,

Albisu, Errazkin eta Araitz aldera) “emandazkiot”. Emango diot esateko, Imotz

Basaburua eta Larraungo ekialdean

“emain diot” erabiltzen da. Baina mende-

baldera joanez gero berriz “emangodiot”.

Zeintzuk izan dira atera dituzun ondorio

aipagarrienak?

Beno eremu hau oso interesgarria da,

erdigune linguistiko bat baita, hau da

euskararen eremua hartzen badugu erdi-

erdian dago eta alde guztietako ezaugarri

eta eraginak biltzen dira. Horregatik bera-

gatik da oso euskara berezia. Beti esan

izan da Gipuzkoatik eragin handia heldu

dela eta lan hau egin ondoren ikusi dut

Gipuzkoatik eragina iritsi dela baina baita

Nafarroatik ere. Garai batean Iruñea

aldean hitz egiten zen euskararen ezau-

garriak iritsi baitira Araitzeraino.

“Erdigune linguistiko bat dahau, horregatik da hemengo

euskera horren berezia”Joan den apirilaren 11an “Nafarroako ipar-mendebaleko hizkerenegitura geolinguistikoa” liburua aurkeztu zuen Amaia ApalauzakIruñean.

“Lau bailaratakoeuskararen azterketa

dialektologikoa egin dut”

Amaia Apalauza

elkARRIZketa:

Page 25: Mailope 205 uztaila

- 25 -

Ez naiz bereziki irakur zalea, bainaia mitifikatua den Lazkao Txikiriburuzko liburu honekin ausartueta ez nintzen damutu. BertanJoxe Mielen biografia, gertakizu-nak, txisteak eta bertsoak daude.Egoera zelebrea dirudien arren,parrez pasa nituen une asko libu-ruaren aurrean! Kar-kar...

Filma:“Avatar” James Cameron

Diskoak: “Berri Txarrak”Berri Txarrak

21 urte dituteta naiz azpiroztarra,ama baitet bertakoa“Zamargiñenea”tarra,aita Nekazarikoajaiotzez oriotarra,arreba asko maite detnire senide bakarra;Gasteizen IVEF ikastetdaukat kirolan beharraeuskalzale, bertsozale,gustokoan naiz azkarrata sinesten dudan hortanjartzen det gogoz indarra

Efektu bereziekin egindako filmhonek txundituta utzi ninduen.Imajinaziozko mundu bateankokatzen da atal nagusia, bainamundu errealean eman ohi direnguden ispilu da aldi berean,bukaera zoriontsuarekin nola ez!Euskarara itzultzea merezi duelauste dut, nik behintzat gusturaikusiko nuke berriz.

Talde puska honen disko guztiakdira punta-puntakoak, baina lehe-na batez ere asko gustatzen zait.Musika erakargarria izateaz gain,letrak aldarrikapen asko egitenditu eta baita egia borobilak botaere. 1997koa izan arren, esana-hiari dagokionez eguneratuadagoela esango nuke oraindik,tamalez kasu batzuetan.

Liburuak: "Irriz eta malkoz I”Jose Migel Iztueta

Aitor Irastortza

Arrizurieta

kuttunenakAitorren

Doinua: ETAren su-etenetik

Page 26: Mailope 205 uztaila

- 26 -

277 lagun Aralar IbilaldianTtutturre Mendi Taldeak bi urtetik behin antolatzen duen

mendi martxan 300 pertsona espero zituzten, azkenean 277

lagun bildu ziren baina oso balorazio positiboa egin dute.

“Garai batean jende asko biltzen zen baina egun udan astebu-ruro mendi martxa ugari antolatzen dira Euskal Herri osoaneta zailagoa da jende asko biltzea”. Aurtengo ibilbidea

motzagoa izan da, horrela parte hartzaile guztiek bukatu

zuten ibilbidea eta eguerdirako denak Lekunberrin ziren pae-

lla goxo bat jaten, gainera Lacturaleren laguntzari esker denek

kamixeta bana eraman zuten etxera. “Jende asko dago 7-8orduko ibilbideak egiteko prest eta ibilbide motzagoarekin

guretzat ere errazagoa izan da, lehen lau edo bost abitaia-mendu jarri behar izaten genituen eta aurten bi baino ez”.

Lekunberritik hasi eta Albiasu aldera abiatu ziren, gero

Baraibarko antenara igo eta handik Ata aldera hartu eta gero

Madotzera joan ziren, Larrazpil pasa eta Mugiroko Caballin

presatik Lekunberrira. “Aurten ibilaldia prestatzen genbiltzalazenbait bide berreskuratu ditugu, San Miguelerako 9. kilo-metrotik Ata aldera doan bide batean aizkorekin aritu gineneta Larrazpil eta Baraibar inguruan ere aritu ginen eta horioso interesgarria izan da, guretzat mendi talde bezala dauka-gun helburuetako bat bide zaharrak berreskuratzea baita”.

KIROLa

Kirol jardueren ikasturte amaieraAurten 30 gazte ibili dira Judo taldean Miguel Inda

irakaslearekin. Horietako batzuk bi urte baino gehiago dara-

matzate eta dagoeneko defentsa pertsonala pratikatzeko

gogoz daude. Aurten lehenengoz ikasle batzuk lehiaketetan

parte hartzen hasi dira. Miguel,

irakasleak, oso positiboki baloratu du

ikasturte honetan egindako lana:

“Orain gutxi alebinen, infantilen etakadeteen kategoriatan zenbait dominairabazi genituen eta lehiaketetanhasiera bikaina izan dugu”. Bestalde,

Gimnasia taldekoak ere ikasturte

amaierako erakustaldi bikaina eskaini

zuten Lekunberriko Plazaola

Kiroldegian. Zilipurdiak, barraren gaineko ariketak, saltoak...

Hauek ere ari dira maila hartzen.

Azkenik San Juan Erretirodunen Taldeko zenbait kide

aurten gimnasia egiten ibili dira Jokin Ordoki irakasleakin eta

ikasturte amaiera ospatzeko afari ederra egin zuten.

Page 27: Mailope 205 uztaila

Nolatan hasi zinen txakurkrosean parte hartzen?Nik betidanik egin izan dut korrika eta orain dela bi edo hiruurte ezagun batek txakrukrosa bazela aipatu zidan etaezagutzen ez nuenez Errenteriara joan nintzen lasterketa batikustera, eta asko gustatu zitzaidan eta probatu egin nuen.Ahizparen Setter arrazako txakurrarekin atera nintzen,Xapirekin, eta oso ongi pasa nuen eta txakurra ere poz pozik.Horren ondoren ikusi genuen Gipuzkoan ligaxka bat egitenzela sei karreratakoa eta aurten seiak egin ditut.

Eta zenbat metroko lasterketak izaten dira?Gutxi gorabehera zazpi kilometro ingurukoak izaten dira,batzuk zazpi, beste batzuk zortzi, luzeena Tolosakoa dahamar kilometrokoa. Lasterketak azaroa amaieratik apirilerabitarte izaten dira txakurrak beroarekin gehiegi ez nekatzeko.Eta normalean mendian edo belarretan izaten dira, berazaskotan euria dela eta lokatz tartean ibiltzen gara.

Eta zer moduz moldatu zara?Ongi, ni ongi pasatzera joaten naiz baina badira profesionalaketa oso serio hartzen duen jendea. Xelebrea izan zen,lehenengo lasterketetako batean parte hartu nuenean bete-rano bakarra nintzela emakumezkoen artean, nik nire mar-txan amaitu nuen lasterketa eta nire sorpresarako lehenengosaria, eman zidaten, pentsu zakua! Eta noski poz pozik.

Arraza bereziko txakurrak behar dute izan horrelako laster-ketetan parte hartzeko?Ez, denetariko arrazak ikusten dira, ehizakoak, artzain txaku-rrak, tirokoak... baino arratoi txakurrak ere izaten dira.Nikhiru txakurrekin parte hartu dut: Xapi (Setter ingelesa), Gau(Enkarterrietako Billanoa) eta Orhy (Artxain Txakurra).Kontua da txakurrak zure aurretik joan behar duela beti,baldintza hori beztez gero edozin arrazak balio du.

Lasterketak non izaten dira?Gipuzkoak ligako sei lasterketen kasuan, bat Jaizkibelen egi-ten da, Donostiko Ulia mendian ere, Tolosan, Oiartzunen,Errenterian eta Zumaian. Baina horrez gain Espainia mailakoliga eta nazioartekoa ere izaten da eta bada Frantzia aldeanburutzen diren lasterketetara joaten den jendea ere.

Eta txakurrak ongi moldatzen al dira halako lasterketetan?Bai primeran pasatzen dute. Hasieran atera aurretik denakzaunka hasten dira badakitelako irtetera goazela eta indarbetean hasten dira. Gure zakurra Xapi adibidez, hasieran denenarrastoak usaintzen joaten zen eta askotan korrika gindoazeneta bapatean gelditu egiten zen baina gero ohitu egiten dira etaeuren artean ezagutu egiten dira. Bestalde, lasterketan zeharpostuak egoten dira ura edan dezaten eta ibilbidean zehar eremendian izanik putzuetan ere gelditzen dira gehiegi berotzenbadira. Egia esan, bai txakurrak eta bai nik oso ongi pasatzendugu eta gainera paisaiaz gozatzeko lasterketak dira.

Zestoarra da jaiotzez, baina hamabi urte inguru daramatza jada Noemik Lekunberrin bizitzen.Ofizioz albaitaria da eta betidanik gustatu izan zaizkio txakurrak eta baita kirola egitea ere. Oraingutxi, Txakurkros modalitateko lasterketetan parte hartzen hasi da.

“Txakurra aurretik joanez gero berdin du arrazak”

>> Noemi Ugarte

2013an Oiartzungo lasterketan, Gau txakurrarekin.

Page 28: Mailope 205 uztaila

INONOTUS TAMARICIS onddoa ikertzen nenbilen, Donostiako

Kontxako tamarindoak hiltzearen errudunak. Zuhaitz hauek

parasitatu, lehortu eta kalte larriak eragiten dizkie bitan zati-

tu eta heriotzara eraman arte. Begiratuz gero ohartuko

zarete zuhaitz bitxi hauetariko zaharrenak porlanez beteta

eta alanbreekin lotuta daudela zutik mantenduarazteko.

Uste nuen onddo honek ezaguna dugun “yesquero”en edo

Fomes Fomentariusaren moduan jokatzen zuela. Lehortu eta

hiltzeko asmoz haritza zaharrak parasitatzen ditu, euren izer-

dia eta karbonoa xurgatuz, horrela, hil ondoren, zuhaitz gazte

eta indartsu batengatik ordezkatua izateko, naturak berak

agintzen duen moduan. Bi onddo hauek antzekotasun handi-

ak dituzte eta euren helburua berdina da.

Horraino sorpresarik ez, harriduraz ustezko tamarindoa

begiratzen ari nintzela egiaz Tamariz bat zela konturatu

naizen arte. Tamarix Gállica izeneko zuhaitz hauek Inonotus

Tamaricis onddoengatik erasotuak izan ohi dira.

Tamarindoak eta

Tamarizak ez dute

inolako antzarik,

izena baino ez.

Tamarindoa, Tama-rindus Indica, 15

metroko altuerara

iristen den zuhaitz

bat da, eta hostoak

izaten ditu adarre-

tan. Tamariza berriz

konifero baten

antzekoa da, hostoen lekuan makiltxo batzuk ditu iletxo ikus-

garri batzuekin. Tamariza lorezaintza lan bikain bat da,

zuhaixka batetik 2 metroko zuhaitz txiki bitxi bat bihurtzera

iristen da. Zuhaixka autoktono bat da, kostalde kantabrikoko

giro hezea eta kresala ongi jasaten duena. Bikaina da dagoen

tokian egoteko, ez baitu hostorik botatzen, ez du zikintzen, ez

da ureztatu beharrik eta ez da kimatu beharrik ere.

Jada ilea urdindu zaizuenoi gogoan izango duzue “Pulpa de

Tamarindo” abestia, zapore oneko eta pulpa gozo eta

atsegineko fruitu bati buruz hitz egiten du. Hori gogora eka-

rrita, ea nork dioen orain Donostiako tamarindo faltsu horiei

nolabaiteko fruitua ikusi diola.

Baina ezagutu deza-

gun nola iritsi ziren

Donostiara, nork eta

nondik ekarri zituen.

Historia XIX. Mendeko

80. hamarkadan hasten da,

Donostiako Alde Zaharreko

Narrika Kalean bazen kapeluen

denda dotore bat (1838koa eta

gaur egun irekita jarraitzen

duena), jabea ondorengo

frantsesak zituen Agapito

Ponsol jauna zen eta Parisera joan zen kapeluen azkeneko

nobedadeak ezagutzera. Bertan aur-kitu zuen Donostiako

Udala aspalditik bila zebilen zuhaitz mota, Itsasaldeko bal-

dintzak jasango zituena, oso handia ez zena eta lan gutxi

ematen zuena.

Hasieran donostiarrek “zuhaitz nanoak” izenez deitzen

zieten erdeinuz, baina itzal ona egiten zuten eta egoki

apaintzen zuten denok ezagutzen dugun paisaia. Azkenean

onartua izan zen.

Orain ez genuke imajinatuko Donostiako Kontxan bestelako

zuhaitzik. Donostiarrak dira euren zuhaitzak aukeratzen

dituztenak eta haiek ez badiete Tamariz izenez deitu nahi eta

Tamarindo izenez deitzen jarraitu nahi badute bada dei

diezaietela nahi bezala, euren zuhaitzak dira eta.

- 28 -

> Julio Calonge

Donostian ez dago Tamarindorik

LURRAK EMANAinguruko zizak

Inonotus tamaricis.

Tamarindus Indica.

Page 29: Mailope 205 uztaila

- 29 -

Donostian ez dago Tamarindorik Uztaila - abuztuaHonezkero badakizue nola ulertu behar dituguntaula hauek eta ez dut azalpenik emango.Abuztuan ez da Mailoperik aterako eta hemendoaz uztaila eta abuztuko taulak. Gogoan izanereiteko edo landatzeko bezain garrantzitsua delabiltzekoan ere, batez ere bildu eta gero luzaroanusteldu gabe iraun behar duten landareekin.

ZERUAK ESANA> Andoni Tolosa

egutegi biodinamikoa

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati.

Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan

egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ...

Ilargi berria Ilargi betea

1 2 3 4

5 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16 17 18

19 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30 31

ABUZTUA Sustraia Sustraia Lorea

Sustraia Lorea

Hostoa Hostoa

Lorea

Lorea 17:00Hostoa

16:00Sustraia

Fruitua 20:00Sustraia

Fruitua 11:00Sustraia

19:00 Fruitua

Fruitua

Hostoa 11:00Lorea 12:00Hostoa 16:00

Hostoa Fruitua 15:00

Fruitua Fruitua Sustraia Sustraia

Lorea

17:00Lorea

Sustraia 14:00

Sustraia

Lorea 10:00Hostoa

Hostoa 13:00Fruitua

Letxuga, aza,eskarola,zerba, porrua, perrexila, ...

Patata, arbia,azenarioa, tipula, bara-txuria, erremolatxa, ...

Brokolia, eta apainga-rri moduraerabiltzenditugun loreguztiak.

Fruta-arbolak, tomateak,lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina, ...

Hostoa Sustraia Lorea Fruitua

1 2 3 4 5 6 7

8 9 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 21

22 23 24 25 26 27 28

29 30 31UZTAILA

Hostoa Fruitua Fruitua Sustraia

Lorea

Hostoa Hostoa

Hostoa

SustraiaSustraia Lorea 14:00Hostoa

Fruitua 16:00Sustraia

Lorea 12:00

Sustraia 13:00Lorea

Lorea 17:00Hostoa

Fruitua 13:00Hostoa

Sustraia

Lorea

Fruitua

Lorea 11:0016:00

Fruitua Fruitua

11:00Fruitua

Hostoa

Fruitua

SustraiaSustraia Lorea

Sustraia

Sustraia

Fruitua 10:00

Page 30: Mailope 205 uztaila

Noiz ireki zen lantegia?

Beteluko ura 1866an mineromedizinala

izendatu zuten. Ur lantegia ireki baino

lehen, bainuetxe bat izan zen, oso

ospetsu eta ederra 1965. urtera arte.

Bereziki arnas aparatuko gaixotasunak

tratatzen ziren eta aipatzekoak dira,

bertan egon ziren jende ospetsu

batzuen izenak: Alfonso XII, Alfredo

Mayo aktorea, Rodezno Kondea...

Bainuetxea bota eta handik urte ba-

tera sortu zen Beteluko Ura. D. Pedro

Gandarias Urquijo, bainuetxeko nagu-

siak eraiki zuen, eta gaur egungo

jabeak holandar batzuk dira.Hauek

1986ean erosi zuten eta geroztik

beraiekin lan egiten dugu.

Geroztik gaur egun arte zein aldaketa

eman dira?

Aldaketa gehien bat prozesuan eman da,

iturburua berdina baita, Dama Iturri.

Hasieran eskuz iturrian betetzen zuten

eta gaur egun automatizatua dago.

Zein da prozesua ura biltzen denetik

botiletan saltzen den arte?

Iturburua, sakonetik datorrenez,

depositu batzuetara ponpatzen dugu,

eta aparteko tratamendurik eman

gabe botilak bete, tapoia jarri, etike-

tatu eta kaxa edo seiko paketeetan

jartzen dira, ondoren paletizatu eta

saltzeko prest. Prozesua sinplea da,

baina kalitatezko arauak jarraitu behar

ditugu, eguneroko analisiak, trazabili-

tatea etab.

Nongo bezeroak dituzue?

Ba gehienbat, Euskal Herrikoak baina

Errioxa, Kantabria eta Zaragozan ere

saltzen da. Supermerkatu eta dende-

tan eros daiteke.

Ze ezaugarri ditu Beteluko urak?

Ez zaio tratamendurik ematen, eta ur

minerala den aldetik konposizio eta

propietate berdinak mantentzen dira

beti, 22 gradutan ateratzen da.

Beteluko urak daraman mineral orekari

esker da hain ur berezi eta osasunga-

rria. Besteak beste, diuretikoa da

dituen oligoelementu kopuruaren-

gatik, eta horri esker toxinak ezabatzen

laguntzen du eta giltzurrunetako kalku-

luak babesten ditu. Bestalde, digesti-

boa ere bada, bikarbonato kopuru han-

dia daukalako eta gehiegizko garrazta-

suna eta bilis urak moteltzen ditu muki

gastrikoa babestuz.

Zenbat langile zaudete momentu

honetan?

Zazpi langile, sei bertakoak eta bat

bizkaitarra.

Krisiak eragin al dio enpresari?

Bai, nahiz eta Beteluko bezero fin eta

fidelak izan, gaur egungo egoera ikusiz

nabaritu dugu. Gainera, uraren

merkatua oso konplexua da, nik 26

urte daramatzat eta hasieran lau edo

bost marka baino ez ginen eta gaur

egun berriz ehunetik gora.

- 30 -

ekinarenEKINEZ

“Mineral orekari esker dahain ur berezi eta

osasungarria”Beteluko ura komerzializatzen duen enpresako bi langilerekinizan gara Mari Carmen Zubillaga eta Edurne Sarratearekin.Dama Iturrik isurtzen duen ura aspalditik da ezaguna dituenezaugarriengatik, bainuetxea izatetik lantegia izatera pasa zen.

>> Beteluko Ura S.A.

FITXAIzena: Beteluko Ura S.A.

Iturburua: Dama iturri.

Uraren Ezaugarriak:

-Tratamendu kimikorik gabea.

-Ur minerala

-Diuretikoa

-Digestiboa

Jarri zaitez harremanetan:

948 513 157 / 616.411.371

e-posta: [email protected]

Page 31: Mailope 205 uztaila

Uztailaren 1etik 7raArribeko A. GarmendiaIrurtzungo M. Gastearena

Uztailaren 8tik 14raLekunberriko M.A. Azpiroz

Uztailaren 15etik 21eraLekunberriko M.I. Mendia

Uztailaren 22tik 28raLeitzako O. Erviti

Uztailaren 29tik 31raLeitzako M.Z. Campos

Abuztuaren 1etik 4raLeitzako M.Z. Campos

Abuztuaren 5etik 11raLeitzako M.I. Larraya

Abuztuaren 12tik 18raBeteluko C.A. CarrilloIrurtzungo MutiloaMartirena

Abuztuaren 19tik 25eraLeitzako P. Teresa

Abuztuaren 26tik 31raArribeko A. GarmendiaIrurtzungo M. Gastearena

agend

a

uztaila

abuztua

merkatu txikia

Guardiako farmaziak

- Pick-up bat salgai oso egoeraonean. 160.000 km, mendianibili gabea. 2005. urtekoa. 667 848 832

- FURBY pampina salgai, berriabezala, 60€ bakarrik. 626 717 360

- Ebook KINDLE amazon 50€.626 717 360

SALGAI ALOKATU

- Alokatu edo traspasatzen daLekunberriko Goiko Loredendaezin dugulako eraman. 667 848 832

- BOE pisu bat alkilatuko nuke,2009. urtekoa, garaje eta tras-tero eta guzti. LekunberrikoZintzar kalean. 616942416.

- Bigarren eskuko trikiti soinuinstrumentua behar dugu,datorren ikasturterakoalokatuko genuke. Maider. 618 255 041-Bateriako klaseak, haur zein

helduentzat. Bateria ikasi,musika irakurri (sentitu),erritmoak jo edota gozatu etaesperimentatu nahi duzu?679 938 016 / 948 507 672.Igor de Castro.

- Informatika teknikaria:ordenagailua konpondu,birusak garbitu, programakberria jarri, datuak (argazkiak,dokumentoak...) berresku-ratu. Etxetik hartzen eta era-maten dugu ordenagailua.661 405 890

- Neska euskalduna umeakzaintzeko edo etxeko lanakegiteko prest. Josune. 948 510 793

LAN BILA

kontuTXIKIAK

Aldatz: Aldazko Elkartean bertso afaria21:00etan, Julio Soto eta SebastianLizasorekin. Txartelak salgai hilaren 15aarte Aldazko Ostatuan eta LekunberrikoElosta Tabernan.

Astiz: 12:00etan Mendukilon euskalmitologiari buruzko ikuskizuna “Puxkek”taldearen eskutik.

23

Lekunberri: Brincadeira taldearenkontzertua 20,30etan. Kataluniatik eto-rritako konpainiak erritmo, pirueta etamalabareretan oinarritutako ikuskizunaeskainiko du. Doako sarrera.

10

20

BESTERIK

TRUKAKETA

- 500 litroko izozkailu batdaukat. Txikiagoa batekintrukatuko nuke. Oso egoeraonean dago. Doan. Deitu639 861 257 (Ane)

- Maiatzean AzkaratekoBalerdi elkartean egindakobertso afariaren ondoren,beroki bat agertu zen.Mutilarena, artillezkoa. Zubazara jabea, deitu 659 818385 telefonora.

4 Lekunberri: Erdi Aroko Azoka.

2 Lekunberri: Udako Zinea: Piratas delCaribe - En mareas misteriosas.

9 Lekunberri:Udako Zinea: X-men, primerageneración.

ADI!Atalak kudeaketa berria izango du iraletik aurrera.Merkatu Txikian sartzeko eskatzen dizkiguzuen publi-zitateak bi hilabetez egongo dira jarrita eta ondorenkontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingoditugu.

Lekunberri: Udako Zinea: Karate Kid.19

Lekunberri: Udako Zinea: El osoYogui.

26

Page 32: Mailope 205 uztaila

Uztailak 5, ostiralaIluntzean ezkilak jotzea eta txupinazoa

22:30 - Mus txapelketa. Gauerdian Triki Pesta!!

Uztailak 6, larunbata16:30 - Ume jolasak

17:30 - Haurren herri kirolak, eta II. Entzierro txikia.

19:00 - Herri Kirolak

22:00 - Afaria eta erromeria Dj Txokorekin

Uztailak 7, igandea (San Fermin eguna)

10:30 - Ermita eta elizako ezkille jotzea

11:00 - Erromeria dantzari, bertsolari eta trikitilariekin.

Lutxurdio eta Astiazaran trikitilariak, Irazu eta

Peñagarikano bertsolariak. Nesken aurreskua.

13:30 - Mailoak dantza taldearen erakustaldia

14:30 - Bertso-bazkaria. Ez da txartelik behar, animatu!!!

18:00 - Artzai Txakur erakustaldia. Ondoren, tortilla patata

lehiaketa eta sagardo dastaketa. Egun guztian, Lutxurdio

eta Astiazaran trikitilariak.

Azkarateko festakUztailak 19, ostirala20:13 Txupinazoa ondoren herri afaria00:30 Laiotz taldea

Uztailak 20, larunbata12:00 PuzkabiltzaArratsaldean haurrentzako puzgarriakOndoren trikitilariak eta zezen suzkoa1:00 Bide Batez taldea

Uztailak 21, igandea9:00 Goiz soinua11:00 Meza nagusia eta XIII. Patata tortillalehiaketa eta hamaiketakoa denentzat17:30 Haurren arteko pilota partiduak.19:00 Herri kirol ikusizuna eta trikitilariak

Uztailak 22, astelehena11:30 Puzkabiltza21:30 Herri afaria eta ondoren dj txoko

Arribeko jaiak

Uztailak 27 larunbata12:00 Suziria eta erronda etxez-etxe.

17:00 Puzgarriak eta txokolatea

18:00 Mus txapelketa.

19:30 Ortzadar dantza taldea.

21:00 Dantzaldia trikitrilariekin.

22:30 Herri afaria.

01:00 Dantzaldia “dj”ekin.

Uztailak 28 igandea12:00 Pilota partiduak.

17:00 Puzgarriak eta txokolatea.

19:30 Sagardo festa.

19:30 Dantzaldia Santxotenarekin.

20:00 Mus txapelketaren finala.

Astizko jaiak

Abuztuak 23 ostirala 10:00 Pestei hasiera emateko ezkil jotzea11:00 Etxez-etxe puxke biltzea Gari eta Iñakirekin21:00 Herri aparie, ondoren Gabezin taldeaAbuztuak 24 larunbata “San Bartolome Eguna”11:00 Puzgarriak eta haur jolasak12:30 Triki-poteoa

16:00 Mus txapelketa herriko etxean18:30 Bertso saioa: Maia, Egaña eta Lujanbio. Gai jartzailea: Soto20:00 Dantzaldia Gabezin taldearekin.21:00 Herri aparie, ondoren Gabezin taldeaAbuztuak 25 igandea12:00 Herriz-herriko Nafarroako Kirol Txapelketa17:30 Pilota partiduak. Ondoren, sagardo eta pintxo dastaketa

Gari eta Iñaki trikitilariekin

Gorrittiko Pestak

Abuztuak 25, larunbata

Arratsaldean Txupinazoa eta mus txapelketa

19:00 Iribasko Basakaitz dantza taldearen emanaldia.

21:30 Herri afaria eta gauerditik aurrera musika.

Abuztuak 26, igandea

10:00 Dianak, ondoren, meza nagusia

12:00 Erronda etxez-etxe.

Arratsaldean mus finala, haur jolasak eta txokolatada

Iribasko jaiak

Atalloko jaiakSan Juan ttiki jaiak abuztuaren bukaeran

Abuztuak 2, ostirala16:30 Jaien hasiera suziriarekin

16:30 Mus txapelketa

18:30 Patata-tortilla lehiaketa

19:30 Puskabiltza

00:30 Dantzaldia Dantzadi taldearekin

Abuztuak 3, larunbata12:00 Puskabiltza eta "herri-argazkia"

18:00 Ume-jolasak

22:00 Kuadrila afaria

00:30 Dantzaldia "Trikidantz" taldearekin

Abuztuak 4, igandea09:00 Dianak

10:30 Meza

12:00 Dantzariak

13:00 Pilota partidua: "Pilota goxua"

txapelketaren finala.

18:00 Herri kirolak: Errazkin-Uitzi

Ondoren dantzaldia

Abuztuak 6, asteartea10:30 Meza nagusia

14:00 Zikiro jatea

Ondoren dantzaldia

Errazkingo jaiak

festa onak pasa!festa onak pasa!