86 - 2008 uztaila

24
danbolin 2008/07 86. alea AUZOAK FESTETAN UKRAINA BIHOTZEAN... JARDUNIAN “TXISPI” Ekainean Ekain?

description

deskribapena

Transcript of 86 - 2008 uztaila

Page 1: 86 - 2008 uztaila

danbolin2008/07 86. alea

AAUUZZOOAAKK FFEESSTTEETTAANN UUKKRRAAIINNAA BBIIHHOOTTZZEEAANN.... .. JJAARRDDUUNNIIAANN ““TTXXIISSPPII””

E k a i n e a n E k a i n ?

Page 2: 86 - 2008 uztaila
Page 3: 86 - 2008 uztaila

OO PP OO RR RR AA KK EE TT AA GG UU .. Atsedena, lanera joan beharrik ez,ikasi beharrik ez, goiz altxatu beharrik ez… Desiratzen egoten gara oporrak iris-teko. Badirudi oporrek lasaitasuna dakartela eta horren bila gabiltza inoiz bainogehiago. Baina askotan oporrak lasaitasunaren kontrako bihurtzen ditugu. Lotubidaia, prestatu maletak, kotxea hartu, hegazkina… jo batera, jo bestera, bat iku-si, bestea ikusi…han egon naiz, beste hura ikusi nuen, hondartza ederrak, parajezoragarriak…ez al gara askotan leher eginda itzultzen oporretatik? Oporrik ederrena norbere buruarekin lasai egotea dela esango nuke. Eta egun ezdugu astirik ere hartzen geure buruarekin egoteko. Patxadan hitz egiteko, baka-rrik egoteko… hausnartu, pentsatu, egon… Badirudi etzanda lasai egotea denbo-ra galtzea dela. Eta lagun batek askotan esan ohi zidan: “zuk ez dakizu ezer egingabe egoten eta ez dakizu zer galtzen duzun”. Berak bazekien, bai, bere buruare-kin egoten eta ikaragarri gustatzen zitzaion gainera. Orain lagun hori falta da etaasko akordatzen naiz bere bizi filosofiaz. “Lagunik onena geure burua da” zioen!Eta ez zuen arrazoi faltarik! Askotan, ordea, beldurra ematen digu geure burua-rekin egoteak. Baina zein ederra den geure buruarekin lasai eta gustura senti-tzea! Ez daukagu kanpoan bila aritu beharrik, ezta inongo leku zoragarrietan ere,geuregan dugu edertasuna. “Ene, orain ere Margari filosofa-tzen!” esango du batek bainogehiagok eta halaxe da.Baina zer egingo diogu ba! Dan-bolinek oporrak hartzen dituelaeta horixe esatea zen nire asmoa.Danbolin ere bere buruari begi-ra jarri dela, hausnartzen hasigarela. Zertan hobetu dezake-gun, zertan huts egiten dugun,itxura berritu behar ote du-gun… Irailean jarraituko duguhausnarketarekin eta zuek erelagundu gaitzakezue: iritziaeman, zer gai landuko zenituz-keten esan… Danbolineko ateairekita daukazue. Lotsatiak zare-tenok kanpoan buzoia ere bai,eta modernitatearen aroan gau-denez, e-mailez zerbait idatzi nahi badiguzue poz pozik irakurriko ditugu zueniradokizunak. [email protected] da gure helbidea.Beno, ba irailera arte. Ondo pasa oporrak, lasai hartu eta ondo bizi.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Margar i E i zag i rre

34 6 8 10 12 1420 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

EE KK AA II NN EE AA NN EE KK AA II NN

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO

AA UU ZZ OO AA KK FF EE SS TT EE TT AA NN

JJ AA RR DD UU NN II AA NN

TT XX II SS PP II

diruz lagundutakoa

EE UU SS KK AA RR AA ZZ BB II ZZ II TT ZZ EE KK OOAA HH AA LL EE GG II NN EE AA NN

UU RR TT AA II NN

Page 4: 86 - 2008 uztaila

enb idoa I .

Gure herriak –eta horrekin batera gure familiak, la-gunak eta ohiturak– utzi genituenean, ez ge-nuen imajinatu ere egiten hemen ere beste fa-

milia bat osatuko genukeela eta lagun berriak aurkituko geni-tuela; goxotasunez hartzeaz gain, poteatzen ere irakatsikoziguten lagunak.Horregatik, gutun honen bidez eskertu nahi diogu KulturTaldeen Batzarrari, izan zuen ideia politagatik: gure sentitzendugun herri honetan toki handi bat emateagatik, gure kultu-ren zati batzuk zuekin konpartitzeko aukeragatik. EskerrakAinitzeri, Joneri eta Margariri, hainbeste lanen aurpegia etaentusiasmoa izan direnak. Eskerrak, batez ere, ordu batzuezgurekin bidaia egin dutenei hainbat zapore eta melodiatanzehar.Barkatu huts egiterik egon bada; eta barkatu, arren, bidaiagastronomiko honetarako txartela lortu ez duzuenok.Laguntza eskaini diguten guztiei ere, eskerrak eman nahi diz-kiegu: Emilianori; Akoako Goikoetxeko jendeari, 20 litro es-ne doan eman izanagatik; tabernariei, izotz-poltsa eta aba-rrengatik; Lau Iturri elkarteari; Luis Iguali, musika-ekipoaga-tik...Datorren urtean berriro egiteko gogoa piztu zaigu, eta kan-potik etorritako guztien partehartzea espero dugu; baita, no-la ez, zestoarrena eta gure erritmoak probatzera hurbildu di-ren guztiena ere.Eskerrik asko eta hurrengora arte.

Ba egiaesan, azkeneanEkaingo obrafamatu hauekinauguratukodirela jakiteak.Jende batek us-te zuen ez zelasekula iritsikoeguna eta… Eainauguratzenden behingozeta bizitza pix-ka bat ematendion herri honi.

Jone Gonzalez

48 urte

Ba, lehengoigandean izannuen bilobak.Uztailaren 6an,txupinazoarekinbatera. Mutila,Jon izena du etaoso ondo daudebiak. Horixe nire-tzat pozik han-diena.

Mari Paz Muñoz

67 urte

Z e r k e m a n d i z ua z k e n a l d i a n p o z i kh a n d i e n a ?

A rgent ina , Bras i l , Ko lonb ia , Kuba , Maroko e ta Venezue lako zes toarrak

Page 5: 86 - 2008 uztaila

NE LATZAKbizi ditugu azken boladan gure planeta zahar honetan, ez dago telebista piztea besterik horretazohartzeko: uholdeak, lurrikarak, goseteak eta abar luze bat. Hala ere, gu bizi garen lekuan ezgaitu lurrak horrenbeste astintzen; duela gutxi izandako uholdeak salbuespen gisara har genitza-ke. Hemen uholde, lurrikara eta goseteak politikoek sortzen dizkigute: karguaz jabetzerakoandena hitz politak, "jendearen arazoak konpontzera gatoz" eta bla, bla, bla ... eta gero zer? Ba ge-ro denak beraien helburuak lortzea besterik ez dute nahi, bost axola zer nahi duen jendeak. Etazer nahi du jendeak? Nire iritzi apalean herritarrak bakea nahi du. Politikatik kanpo gaudenoknahikoa lan badugu egunerokotasunean aurrera egiten, sufritzen ari garen krisi ekonomikoakemango du nahikoa buruhauste, gainetik gure gain botatzeko konponbidearen giltza. Noski ba-dugula zeresana, baina bakoitzak bere neurrian. Gaur egungo politikoek dirua hartu azkar etaarazoak daudenean jendeari gehiago egin behar duela eskatu… Ez al zaudete ba zuek (politiko-ak) horretarako? Ez al zarete horretarako hautatuak izaten hauteskundetan? Hala ez bada, ba-koitza bere etxera, baina zein zaila den kargu publikoak uztea. Ez dut inongo siglarik kritikatunahi partikularki, zeren azkenean denak antzera jokatzen dute politika orokorraz ari garenean(herrietako kudeaketan zenbat eta politika gutxiago hobe). Bada garaia bakoitzak bereari heltze-ko, konponbide bila aldamenekoaren zain egon gabe. Beti itxaroten badaude ondokoak zer pau-so emango duen, sekula ez da ezertan aurreratuko, denek daukatena galtzeko beldurra dute-eta.Ea egunen batean azaltzen den herri honen historian sartu nahi duen politikoren bat, eta sartutagauden zulo beltz eta luze honetatik ateratzen gaituen. Bitartean gehiegi atsegin ez dudan abes-lari batek bere azken diskoan dioen bezala "esperantzara kondenatuak" gaude.

5Eguzkiak.

Egun hauetanizan ditugun hi-ru egun zoraga-rri hauek. Hori-xe azken aldikopoza ze jada de-presioak jotageunden egural-di eskas hone-kin…

Marina Pons

31 urte

Pozik han-diena eman di-dana ba… ezdakit ba, egural-di onak edo…ez zait besteezer bururatzen!

Ekain Iribar

28 urte

E nbido 2 . Ner i t z Karrera

Nire taldeki-de baten iraba-ziek eta emaitzaonek eta… Gor-ka Olaizolare-nak noski!

Aritz Elustondo

16 urte

Saharatiketorri diren hau-rren ongieto-rriak eman ditpozik handiena.Bi hilabete pa-sako dituzte he-men eta beraie-kin egongo garaahal dugun neu-rrian laguntzeneta, gustura…

Emiliano Perez

52 urte UAUSARDIA FALTA

Page 6: 86 - 2008 uztaila

Ez da berehalakoan izan, baina si-nisten hasita gaude laster inauguratu-ko dela zorioneko erreplika. Duela iahogei urteko proiektua da. Orain ha-mar urte hasi ziren obrak. Baina Ma-ria Jesus Aranburuk zioen bezala “as-paldiko ideia bat gauzatzeko pun-tuan dago”. Gogoan izan zituen, 60.hamarkadan Ekain aurkitu zuten Az-peitiko Antxieta taldekoak eta kobakbabesten eta ikertzen isileko lanaegin duten lagunak. Izendapenik izanez balu ere, “denok ginen kontzientealtxor honen balioaz” esan zuenAranburuk, “baina orain, gure mugakgainditu, eta mundu zabalera arroerakuts dezakegu gure ondarea”.Zestoako Udala zoriondu egin zuen,bere garaian ingurunea babestekoegindako plan bereziarekin bete-be-tean asmatu zuelako. “Hemen herribat dago, gure aurrekoak orain dela

milaka urte hemen egon ziren, espa-zio hauetan ibili ziren, gu ere hemengaude eta gure ondorengoak ere he-men izango dira” esanez amaituzuen.

Mugimendu arraroren bat sumatuko zutenarratsaldero Sastarrain aldera paseatzera joatendirenek: Unescok Ekain Gizateriaren Ondareizendatzeak irailean egitekoa zen prentsaurrekoauztailaren 14ra aurreratu zuen, eta han bildu gi-nen berrogei bat kazetari Ekainberri erreplikarenatarian. Inguruko ardiei ikasita bezala, sarrerakoitzalpean pilatu ginen. Ez zen giro, hango kame-ra eta hango kablea. Eta denen aurrean Miren

Azkarate Kultu-ra sailburua,Maria JesusAranburu Kultu-ra eta Euskaradiputatua, etaAlazne Olaizolaalkatea, JesusMari Agirreza-bala eta Igor Itu-rain Deba etaAiako alkateekinbatera.

EKAINBERRI

Bi itzuli emango zaizkio ibilbideari:

lehenengoa sentsazioen itzulia izango da;

ezjakintasunetik egingo da, isiltasunean.

Ondoren, putzu batean bideo bat proiektatuko

da. Hau ikusita, bigarren itzulia egingo da,

oraingoan ezagutzatik, pertsona baten azalpenek

lagunduta. Taldean etortzen direnentzat beste

gune bat ere izango da, tailerren gunea.

Inguruarekin lotuta ere, beste aukera batzuk

eskainiko dira baina horiek hurrengo danbolin

baterako utziko ditugu.

E k a i n e a n E k a i n ?

Page 7: 86 - 2008 uztaila

Miren Azkaratek Unescoren gaur egungo filo-sofiaz jardun zuen. Ez omen da lan erraza izanizendapena lortzea. Orain hiru urte hasi zirenahaleginetan, eta Unescok azken boladan osozorrotz jokatzen duenez garrantzi berezia emanzion izendapenari.

Kazetarien galderak erantzuteko txanda izanzen gero. Eta lehen galdera herritarrok geureburuari askotan egiten dioguna: “Noiz irekikoda?” Ekainean irekitzekoak omen ziren, esloga-na ere prestatua zuten “Ekainean Ekain” bainaez da posible izan. Irailean irekiko omen da. Er-di aldera-edo. Ni testigu: ia bukatuta dago etatankera polita du. Behin honezkero konforma-tuko gara “Irailean Ekain” izanda ere ezta?

7ALAZNE

OLAIZOLAALKATEAREKINHIZKETANUNESCORENIZENDAPENARENINGURUAN

Izendapenamomentu euforikoanbizi dut, izugarria izanda. Erreplikarekindenok asko irabazikobadugu ere, ez dugu

ahaztu behar abiapuntua Ekain dela. Inoiz baino indargehiago hartzen du bere garaian kobak babesteko sortuzen plan bereziak.

Bidean, erdi bidean, erreplika dago eta funtzio garbiadu: jatorrizkora sartu ezin izan denez, eta aurrerantzeanere ezingo denez, hor barruan dagoen hori sentitzeko etababesteko aukera eskaintzea.

Eta sokaren bukaeran herria legoke. Zein onura ekarri-ko duen herriarentzat? Herria suspertzeko balioko du, ga-

rai batean Bainuetxeak edukizuen eragile funtzio hori izangodu, herria piztuz. Bisitari kopu-rua baino garrantzitsuagoa daetortzen direnek bailara eta ber-tan bizi direnak errespetatuz egi-tea bisita. Zerbitzuak sortu be-harko dira, baina horretarakoekimen pribatua ere beharko da,eta hasiko dira mugitzen zer da-torren ikusten hasten garenean.Turismo bulegoa herriguneankokatuko da, aparkalekuak ereibaiaren alde honetan egingo di-ra, bisitariak herritik pasako dira.Egundoko erronka dugu eta de-nok egin beharko dugu gure aha-legina.

n E k a i n ?

EKAIN

Bere garaian indusketa

kanpaina dezente egin

ziren haitzuloko sarrera

aldean, baina harrezkero ez da besterik egin;

irailean, ordea, beste kanpaina bati ekingo zaio.

Orain 6 bat metro karratuko eremu bat hartuko

da, eta gainontzekoa etorkizunerako utziko da

–alegia, beste metodologia edo/eta teknika

berriak sortzen direnean aztertzeko –. Jesus

Altunaren gidaritzapean egingo da iraileko

indusketa hori. Jatorrizko haitzuloa ikusteari

dagokionez, berriz, momentuz ezin izango da

bisitatu. J one Bergara

Page 8: 86 - 2008 uztaila

A r r o a b e ko K a r m e n g o A m a r e n j a i a kFestetako lehenengo eguna gauapasarekin hasi zen eta auzoko

gazteek Katzaolatik abiatuta baserriz baserri ibili ziren karrozare-kin. Aurten lehenengo aldiz haurren danborrada antolatu dute

eta baita patata tortilla lehiaketa ere. Lehenengo aldia izateko pa-tata tortilla lehiaketak arrakasta izan zuela esan daiteke, 11 torti-

lla aurkeztu baitzituzten. Koadrilen egunean, paella lehiaketaizan zen eta baita bazkari herrikoia ere. Urteroko ekimenentzat

tartea ere izan da aurtengo karmenetan: helduen danborrada,haurrentzako jolasak eta pailazoak eta nola ez dantzaldi amaiga-

beak pilotalekuan.

A r r o a g o i k o S a n t i o S a n t a A n a j a i a kArroabeko jaiei erreleboa hartu zieten Arroagoian eta hemenere era guztietako ekimenak izan ziren lau egunez. Auzo afa-

riak, herri kirolak, patata tortilla lehiaketa… Aurtengo para-pente jaitsiera gainera Josu Arrieta zenaren omenez antolatu

dute. Hemen ere haurren gozamenerako Gorriti eta bere abe-reak ez dira falta izan.

Uda iristearekin batera

auzoetako jaiak ere iritsi

dira eta uztailean zehar

jaia eta zoramena izan da nagusi.

Narrondo auzoan izan dira

lehenak San Nikolas jaiak

ospatuz, ondoren Arroabean

jarraitu dute Karmengo Amaren

jaiekin eta uztailaren

bukaerarekin batera Arroagoiko

Santio Santa Ana jaiak ospatu

dituzte. Hala ere, oraindik

Aizarnako Amabirjinaren jaiak

geratzen dira abuztuan.

Page 9: 86 - 2008 uztaila

9

N a r r o n d o ko S a n N i k o l a s j a i a kAdin guztietako herritarrentzat egitaraua prestatu zuten urterolegez, eta era guztietako ekimenak izan dira festetan. Kirola-rentzat tartea ere izan da eta besteak beste txirrindulari probajokatu zen. Haurrei dagokionez, festa guztietan arrakasta itzeladuen Gorriti eta bere abereak izan ziren, eta festetan inolaz erefalta ezin den musika eta erromeriari ere egin zioten tartea.

Page 10: 86 - 2008 uztaila

I z u g a r r i z k o a r r a k a s t a i z a n z u e n a u r t e n l e h e naldiz antolatu den afari kultur anitzak. Kubako arroza etatostoiak, Brasilgo haragia pa-

rrilan, Marokoko arkumeaeta Venezuelako arepa bete-ak. Postrerako Argentinako

esne-gozo crepak eta Kolon-biako kafea. Edaria ere ez zenfalta izan; tea, matea, kaipiri-na eta mojitoa. Egan egin ezzuen osagai bakarrak: jai gi-

roa eta umore ona. Datorrenurtean, herrialde gehiagori

parte hartzeko aukera eskain-tzeko asmoa dute antolatzai-leek; Pakistan, Senegal, Esko-

zia, Alemania… Eta txartelgehiago jartzen ere ahalegin-

duko omen dira.

e k a i n a k 2 7Zipristinek antolatuta, Kulkirekin haurrakherri kiroletan

e k a i n a k 2 7Garikoitz Mendizabal hainbat artistaezagunekin kontzertuan Bainuetxean

e k a i n a k 2 8Amalda txiki eta parrokiko abesbatzaren kontzertua parrokian

u z t a i l a k 4Musika bandaren kontzertua plazan

u z t a i l a k 4GR 16 bertso saioa Koiote tabernan. Arroabeko Igor Olabide eta Oskar Alberdi irabazle

Page 11: 86 - 2008 uztaila

U d a b e r r i b u k a e r a a l d e r a h a s i e t a o r a i narte pilotazale mordoska biltzen da frontoi zaharrean.

Eskuz edo palaz, txokoannahiz luzean arratsaldero dau-de partidak. Txokoan, gaztetxoneska mutiletatik hasi eta 40urtetik gorako beteranoak erehortxe ibiltzen dira leiho etabalkoien koskek pilota nora bi-daliko asmatu ezinda. Bainahorrexek izan xarma! Palakotxapelketa Igor Eizagirre Kix-kurrak irabazi zuen, iraetarhauek izan ere…

I r a e t a n u z t a i l a r e n 12an, 400 lagun inguru bildu ziren Ruper Or-dorika eta mugalarien musikaz gozatzera. Kanpoan ez zen giro, trumoiaeta euri zaparrada ederrak bota zituen. Euriak taldekideak ere harrapatuzituen elkartetik frontoira bidean. Baina euriaz jendea laster ahaztu zeneta musika hotsak hartu zuen Iraetako frontoia. Azken diskoko kantabatekin eman zioten hasiera kantaldiari eta tartean hain ezagunak ez zi-ren kantak ere abestu zituzten. Jendea gustura eta Ruperrek ere hala zi-rudien, taldekideak eta teknikoak eskertzeaz gain, ‘Iraeta denon artean’elkarteari ere eskerrak eman zizkion, ondo kostata izan arren, beraiekIraetara eramatea lortzeagatik.

u z t a i l a k 5Denbora gutxian asko ugaltzen ari diren

motoristek Errioxara irteera

u z t a i l a k 1 1Debako Goaz antzerki taldeak ‘Kanika zuri-

beltzak’ antzezlanean

u z t a i l a k 1 2Jubilatuek ‘bakailaua ajoarriero erara’ lehiaketa.

Irabazleak Kontxita eta Maria Angeles Izeta ahizpak

u z t a i l a k 1 8Gaztetxoen bokata jana eta zinea izarpean

u z t a i l a k 2 4Azpeitiko metal boskotearen kontzertua Pio Baroja plazan

11

danbolinzulo

Page 12: 86 - 2008 uztaila
Page 13: 86 - 2008 uztaila

Joxe

Manu

el Iba

r Ib

añar

riet

ako

boxe

olar

iak

duel

a40

urt

edeb

utat

u zu

en

A AR R

G GA A

Z ZK K

I IA AK K

: : U U

R RT T

A AI IN N

S SE EN N

D DI IA A

, , J J O O

X XE E

M MA A

R RI I

U UR R

T TE EA A

G GA A

S S A AK K

U UG G

O OR R

R RI IY Y

A AE ET T

A AR R

A AM M

O ON N

E E T TX X

E EB BE ER R

R RI IA A

T TX X

A AN N

B BE ER R

L LA AI IN N

Jon Artan

o

Page 14: 86 - 2008 uztaila

dute egindako lanaren berri eta ber-tan euskara teknikariarekin elkarla-nean herrira begirako lanak zehaz-ten saiatzen dira. Eusko Jaurlaritza-tik martxan jarri zen EuskaraBiziberritzeko Plana eta Bai Euskara-ri ekimenak bat egin zuten Zestoaneta gaur egun osagarriak dira.

Baina zer da Bai Euskarari ziurta-giria? Zein da bere helburua?

Nahiz eta Zestoa oso herri eus-kalduna izan, arlo askotan gaztele-raz funtzionatu izan da. Denda, el-karte, lantegi eta tabernetan papele-oa dela, fakturak direla, zerbitzuaguztiz euskaraz ematea oso zailazen hasieran. Baina pixkanaka pau-soak ematen ari dira. Batzuk euska-ra dute harremanetarako tresna, bai-na fakturazioa gazteleraz egiten du-te. Beste batzuk zerbitzua ere ezdute euskaraz. Ohituragatik, ez da-kitelako…kasu desberdinak daude,bai Zestoan eta baita gainerako he-rrietan ere. Hori dela eta hiru mailaditu ziurtagiriak. Bidean, Zerbitzuaeuskaraz eta Zerbitzua eta lana eus-karaz. 10 eragilek lortu dute Bidean,16k Zerbitzua euskaraz maila eta5ek Zerbitzua eta lana euskaraz.Pixkanaka hasten dira eragileak eus-karaz funtzionatu ahal izateko pau-suak ematen. Lan horretan teknikaribaten laguntza dute eta baita udala-rena ere Euskaraz Zerbitzuaren bi-tartez. Hasieran helburu batzuk jar-tzen dituzte eta pixkanaka betetzendoaz, guztiz euskaraz funtzionatze-ra iristeko helburuarekin.

Aurten zortzi eragile gehiagok jaso dute BaiEuskarari ziurtagiria, eta horrenbestez 31 era-gile dira euskararen ziurtagiria daukatenak.Duela sei urte jarri zen martxan Zestoan euska-raren normalizazioa helburu duen akordioa etamartxa polita daramala dirudi. Baina zertan da-tza zehazki akordioak? Zer suposatzen die era-

gileei, zer daegin behar du-tena? Hori jakinnahirik euskal-gintzan dabil-tzanengana hur-bildu gara. Hau-xe dajasotakoarenemaitza.

Euskalgintza taldean AEK, Euskal Herrian Euska-raz taldea, Danbolin herri aldizkaria eta Herri Eskola-ko ordezkariak biltzen dira. Beraiekin batera Bai Eus-karari ziurtagiria zabaltzeko lanetan Eneko Larrañagateknikaria dabil. Astero elkartzen dira eta besteakbeste ziurtagiria eragileen artean zabaltzeko laneanlaguntzen dute. Udaleko euskara batzordean ematen

E u s k a r a zb i z i t z e k o

a h a l e g i n e a n

Nahiz eta Zestoa osoherri euskalduna izan,

arlo askotan gaztelerazfuntzionatu izan da

AALLEEMMAANNIIAATTIIKK EETTOORRRRIITTAAKKOO EEKKEENNEEKK EETTAA AARRGGEENNTTIINNAATTIIKK EETTOORRRRIITTAAKKOO

MMAARRIINNAA EETTAA NNOORRAAKK EEUUSSKKAARRAARREEKKIINN IIZZAANN DDUUTTEENN HHAARRRREEMMAANNAA

KKOONNTTAATTUU ZZUUTTEENN

Page 15: 86 - 2008 uztaila

5

Eta urtero bezala Bai Euskarari jaialdia antolatu zuen eus-kalgintzak eragileen lana eskertu eta ziurtagiriak banatzeko.Bertan izan ziren besteak beste Euskararen Gizarte EragileenKontseiluko idazkari nagusia Xabier Mendiguren eta udalekoArrox Etxabe euskara eta kultura zinegotzia. Euskalgintzarenizenean teknikari lanetan dabilen Eneko Larrañaga aritu zenaurkezpen lanetan. Musikak ere bere tartea izan zuen. Kaleji-ran etorritako txistulariekin eman zitzaion hasiera ekitaldiarieta ondoren albokariak pieza eder bat eskaini zuten. Urteroaipamen bereziren bat egiten dute eta aurten Zestoara bizi-tzera etorritako etorkinak izan zituzten gogoan eta ekitaldianberaiei eman zien hitza. Alemaniatik etorritako Eken Schek-flerrek eta Argentinatik etorritako Marina Pons eta Nora Pal-mitanok euskararekin izan duten harremana kontatu zuten.Beren hizkuntzan ere egin zituzten hitz batzuk, alemanarenkasuan askorik ulertu ez bagenuen ere. Urduri baina euskarazegin zuten beren ahalegina Eken eta Marinak, nahiz eta ezden denbora asko etorri zirela. Euskaraz ikasten saiatu diraeta beraiekin omen dugun pazientzia ere eskertu zuten; baitaherri bat ezagutzeko hizkuntza ikasteak duen garrantzia azpi-marratu ere. Norak urte gehiago daramatza Euskal Herrianeta euskalduna dela esan behar, Aekan euskara ikasten hasi,ikasle izatetik irakasle izatera pasa eta gaur egun euskara tek-nikari da gure herrian. Bertara hurbildu zen jendeak txalo za-parradaz agurtu zituen eta segidan ziurtagiria banatu zitzaienherriko, denda taberna eta lantegiei. Egiten duten ahaleginaeskertuz. ziurtagiria jasotzera igo zirenen artean Nafarroakonekazalturimo batean asteburua ere zozketatu zen. Joxe MariOlaizola Riki taxista izan zen oparia eraman zuena.

Horrenbestez jendearen txalo artean eta herriko txistularitaldearen laguntzaz amaitu zuten ekitaldia. Ondoren ohitura-ri jarraituz mokadutxoa egin zuten bertara hurbildu zirenek.

BBaaii EEuusskkaarraarriiBBIIDDEEAANN::11 CCeessttoonnaa SS..AA.. GGaassoolliinnddeeggiiaa22 EEsskkuuaa TTeerraappiiaa ZZeennttrrooaa33 EEssttaannkkooaa44 HHootteell AArroocceennaa55 MMaarrii CCaarrmmeenn ZZuurruuttuuzzaa BBoottiikkaa66 MMeennddiiaa MMaasstteerr SSooiinnuu77 MMGGSS MMuuttuuaa GGeenneerraall ddee SSeegguurrooss88 TTaalllleerreess LLiizzaarrrraallddee99 ZZeessttooaa AAuuttooeesskkoollaa

ZZEERRBBIITTZZUUAA EEUUSSKKAARRAAZZ::1100 AAddiitteekk TTrraattaammiieennttooss TTéérrmmiiccooss1111 EEggaaiiññaazzppii KKiirroollaakk1122 EEiizzaaggiirrrree OOkkiinnddeeggiiaa1133 EElloorrttzzaa MMeerrttzzeerriiaa1144 LLaagguunn AArroo AAhhoollkkuullaarriittzzaa1155 JJoonnee EEsstteettiikkaa1166 JJoossee MMaarrii OOllaaiizzoollaa ttaaxxiiaa1177 KKooiioottee TTaabbeerrnnaa1188 KKuuttxxaa ZZeessttooaa1199 MMiiaannttxxaa JJaannaarriiddeennaa2200 MMoolllleerrggii TTaabbeerrnnaa2211 OOnneennaakk AAllttzzaarriiaakk2222 PPoottxxoolloo LLiibbuurruuddeennddaa2233 RRoommaannaa OOkkiinnddeeggiiaa2244 SSaann JJuuaann EEggooiittzzaa2255 UUggaarrttee BBuurrddiinnddeeggiiaa2266 UUzzttaappiiddee TTaabbeerrnnaa

ZZEERRBBIITTZZUUAA eettaa LLAANNAA EEUUSSKKAARRAAZZ::2277 FFaattii TTaabbeerrnnaa2288 KKoorroo IIlleeaappaaiinnddeeggiiaa 2299 LLooppeennee HHaarraatteeggiiaa3300 UUzzkkuudduunn HHaarraatteeggiiaa3311 ZZeessttooaakkoo HHeerrrrii IIkkaasstteettxxeeaa

ZZIIUURRTTAAGGIIRRII JJAASSOOTTZZEERRAA IIGGOO ZZIIRREENNAAKK

1

Page 16: 86 - 2008 uztaila

Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, INESeskalan (Nuklear Istripuen Nazioarteko Eskala) zazpi-garren mailara iritsi den bakarra hain zuzen ere. Hiros-himan, 1945ean, jaurti zuten bonba atomikoak zabalduzuen material erradiaktiboa baino 500 aldiz gehiagozabaldu zuen Txernobilgo zentral nuklearrak eta 31 la-

UKRAINABIHOTZEAN ETA

OPORRALDIAZESTOAN

1986ko apirilaren 26a Ukrainako 47,4 milioibiztanleek sekula ahantziko ez duten eguna da.Zestoan egunotan ikusten ditugun haurrek, ordea,ez dute egun hura oroitzen, baina beraien osasuneanTxernobilgo (Ukraina) zentral nuklearrean izandakoistripuaren zantzuak nabari dira.

Page 17: 86 - 2008 uztaila

gun hiltzeaz gain, 135.000 biztanleebakuatu behar izan zituzten. Gainera,alarma sozial ikaragarria piztu zen Eu-ropako hainbat herrialdeetan erradiak-tibitatea topatu ostean. Eta gutxi balitz,urte hauek guztiak igaro arren, gauregun Ukrainako biztanle guztiek osa-sun arazoak dituzte. Bizi itxaropena eremurritza dute. Handik etortzen direnhaurrek tiroideak, kataratak eta hortze-tan arazoak izan ohi dituzte, erradiakti-bitatearen eta elikadura txarraren on-dorioz.

ZESTOAKO FAMILIA

Inmak, Ana Mari eta Pedrok, Nekaneeta Jokinek eta Pili eta Agustin zestoa-rrek dituzte haur ukrainarrak. Inma izanzen aitzindaria, 2002an etorri baitzenbere etxera Oksana. Orduan zortzi urtebesterik ez zituen, eta Zestoara iritsi zenegun hura ondo oroitzen du: “Beldurranuen eta oso urduri nengoen baina eznuen negarrik egin”, dio barrez. Oksa-nak euskaraz hitz egiten du eta errazikasi duela dio. Gaur egun 14 urte ditueta oraindik beste lau urtez Euskal He-rrian oporraldia igarotzeko aukera izan-go du. “Eta 18 urte betetzean, bidaia or-daintzen badiegu, etortzen jarraitzekoaukera dute”, azaldu du Inmak.

Nekanek ere ondo gogoratzen duMaxim txikia, sei urte besterik ez zi-tuenean, bere etxera iritsi zeneko egu-na. 2004an izan zen eta orain, beraz,hamar urte ditu. Maxim bihurria da,bere adineko haur guztiak bezala, kale-an jolastea gustuko du eta Zestoan la-gun asko ditu. Itsasoa ez zuen sekulaikusi eta Zestoan pasa zuen lehenengoudan hondartzara eraman zutenean,itsasoan barrura sartzen hasi zela gogo-ratzen du Nekanek: “Ez zekien igerianbaina ez zuen beldurrik, gure semearenatzetik han joan zen…”. Urte hartanbertan igerian erakutsi ziotela dio Zes-toako bere amak eta gaur egun arazorikgabe ibiltzen dela dio. Arrainak ezomen zaizkio gustatzen ezta barazkiakere, baina bakailaoa maionesarekin osogustura jaten duela azaldu du barrez.

Maxim Zestoara iritsitako bigarrenhaur ukrainarra izan zen. Inmaren es-perientzia ikusirik, Nekane eta bere se-nideak ere animatu egin ziren, etaTxernobilgo Lagunak Gobernuz Kan-poko Erakundearekin harremanetan ja-rri ziren hauek ere. Zestoan daudenhaur guztiak Ivankiv herrikoak dira eta

71

OOKKSSAANNAA

22000022aann eettoorrrrii zzeenn lleehheenneennggooaallddiizz ZZeessttooaarraa,, zzaazzppii uurrttee zziittuueenn

oorrdduuaann.. IInnmmaarreenn eettxxeeaanniiggaarroottzzeenn ddiittuu ooppoorrrraakk eettaa ggaauurr

eegguunn 1144 uurrttee ddiittuu.. AAllaabbaabbaakkaarrrraa ddaa eettaa IIvvaannkkiivv--eenn bbiizzii

ddaa..

MMAAXXIIMM

22000044aann eettoorrrrii zzeenn lleehheenneennggooaallddiizz eettaa sseeii uurrttee zziittuueenn.. NNeekkaannee

eettaa JJookkiinneenn eettxxeeaann iiggaarroottzzeennddiittuu ooppoorrrraakk eettaa ggaauurr eegguunn 1100uurrttee ddiittuu.. 1144 uurrtteekkoo aarrrreebbaa bbaatt

dduu eettaa IIvvaannkkiivv--eenn bbiizzii ddiirraa..

NNAALLIIAA EETTAA VVIIKKAA

22000044aann eettoorrrrii zziirreenn lleehheenneennggooaallddiizz,, bbeeddeerraattzzii eettaa zzaazzppii uurrttee

zziittuuzztteenn,, hhuurrrreenneezz hhuurrrreenn..HHaauueekk,, AAnnaa MMaarrii eettaa PPeeddrroorreenn

eettxxeeaann ddaauuddee,, eettaa 1100 uurrtteekkoobbeessttee aahhiizzppaa bbaatt dduuttee.. IIvvaannkkiivv--

eenn jjaaiioo zziirreenn aarrrreenn KKiieevvhhiirriibbuurruuaann bbiizzii ddiirraa.. GGaauurr eegguunn

1133 eettaa 1111 uurrttee ddiittuuzzttee..

NNAATTAALLIIAA EETTAA OOKKSSAANNAA

NNaattaalliiaa 22000066aann eettoorrrrii zzeennlleehheenneennggoo aallddiizz eettaa OOkkssaannaa

22000077aann.. BBeeddeerraattzzii eettaa 1122 uurrtteeddiittuuzzttee eettaa PPiillii eettaa AAgguussttiinneenn

eettxxeeaann ddaauuddee ooppoorrrraakk iiggaarroottzzeenn..IIvvaannkkiivv--eenn bbiizzii ddiirraa gguurraassooeekkiinn.. ···

eeuusskkaall hheerrrriiaa

uukkrraaiinnaa

Page 18: 86 - 2008 uztaila

hegazkinez heltzen dira Espainiara, Madrilera, eta handik autobusez EuskalHerrira. Bi hilabete igaroko dituzte gure artean.

BINAKA ERE ETORTZEN DIRA

Oksana alaba bakarra da eta Maximek beste arreba bat duen arren, berabakarrik etortzen da Zestoara, baina badira bestelako esperientziak ere. AnaMari eta Pedrok, adibidez, Nalia eta Vika ahizpak hartzen dituzte etxean.Hauek ere Maxim bezala 2004an etorri ziren lehenengo aldiz Zestoara. Or-duan Naliak 9 urte zituen eta Vikak 7. Aurtengo uda bosgarrena izango duteherrian eta oso gustura daudela azaldu dute, etxeko denekin ongi moldatzenbaitira.

Bi ahizpek ez dute sekula ahaztuko lehenengo egun hura, maleta galdubaitzitzaien: “Eskerrak bi maleta genituen; bestela arropa eta gauza denakgalduko genituen”, dio Vikak. Dena den maleta barruko arropa eta gainon-tzeko trasteek baino kezka gehiago ematen zien etxeko telefono zenbakiak.Ez zekiten buruz eta amak maletan sartu zien papertxo batean. Horregatikzeuden kezkatuta.

Baina hurrengo egunean ohartu ziren beste maletan ere amak papertxoberdina sartu ziela, telefono zenbakia idatzita, eta lasaitasun ederra hartu zu-ten orduan.

Pili eta Agustin izan dira Ukraniako haurrak hartu dituzten azkenak.Hauek ere bi ahizpa hartzen dituzte. Lehenengo Natalia etorri zen 2006an,eta zazpi urte zituen. Hark Piliri esan zion berak bazuela beste ahizpa bat,eta bazegoela ohe huts bat etxean bere ahizparentzat. Pilik hitz horiek ez zi-tuen ahaztu eta 2007ko udan Oksana ere Nataliarekin etorri zen uda pasa-tzera. Oksanak 12 urte ditu eta iaz etorri zen lehenengo aldiz.

HARREMAN ESTUA URTEAN ZEHAR

Oporraldia amaitzean, guztiek mantentzen dute harremana urtean zehar:“Telefonoz bi astetik behin edo gehiagotan hitz egiten dugu”, azaldu du AnaMarik. Beraien senideekin hitz egiteko arazoak izan ohi dituzte ez baitutegazteleraz hitz egiten eta are gutxiago euskaraz. Beraz, haurrak izaten diraitzultzaile lanak egin ohi dituztenak.

Zestoako familiek dagoeneko izan dute aukera Ukrainako errealitatea eza-gutzeko. Inma bi aldiz izan da bertan eta gainontzeko guztiak behin. Guz-tiak ados daude gauza batean: “Han ez dago itxaropenik, ez dago zoriontasu-

nik eta guztiek aurpegi grisaxkak di-tuzte”. Oso herrialde txiroa dela dio-te eta bertako biztanleak etsita dau-dela nabarmendu dute. “Askoz za-harragoak dirudite guztiek etatxirotasuna da nagusi. Ez dute ia ja-tekorik, ez dago lanik eta alkohola-rekin arazo larriak dituzte askok”,gehitu du Nekanek.

1986an Txernobilgo zentral nu-klearreko istripuak eragin zituen kal-teak oraindik nabarmenak diraUkrainako gizartean, eta nazioartekolaguntzak bidean galdu direla salatudu Agustinek: “Hormigoizko sarko-fago bat egin behar dute zentral nu-klearrean, oraindik ere isuriak bai-taude, eta hori omen da konponbi-deetako bat. Europatik laguntza askobidali omen ziren bere garaian ara-zoari konponbidea eman ahal izate-ko, baina antza denez diru hori bide-an galdu zen, oraindik ez baituteezer egin”.

Txernobilgo zentralean ere izanziren zestoarrak eta airean ezer bere-zirik ez dela sumatzen azaldu dute:“Horrek kaltea barrutik egiten du.Han arnasa hartzean-eta ez da ezerantzematen”, azaldu du Inmak.

Beraz, garbi dago haur horiei uda-ko oporraldia beraien sorterritikurrun igarotzeak egiten dien mese-dea zenbaterainokoa den, “hemenigarotzen duten uda bakoitzeko biurte luzatzen omen zaie bizia”, go-goratu du Inmak.

Horrela, herritar guztiak animatuzituzten udan haurrak etxean har-tzera, “ikaragarrizko mesedea” egi-ten baitzaie. Bestalde, udan Zestoansei haur ukrainar izaten dira eta Zes-toako Udalak haur hauei laguntzekodiru kopuru bat bideratzea beharrez-koa dela uste dute, eta iaz dirurik ezeman izana salatu dute.

···

NAIARA EXPOSITO ALBERDI

Page 19: 86 - 2008 uztaila

91

••2008KO EKAINAREN 26AN UDAL BATZARRAK

onartu egin zuen dimisio eskaerei eta zentsuramozioari buruz EAE-ANV udal taldeko hautetsiek 224herritarren sinadurekin batera aurkezturiko mozioa. EA-ko bi zinegotziek aurkako botoa eman zuten eta EAJko-ek, beraien desadostasuna azalduz, ez zuten parte hartubilkuran. Mozioak honako puntuak zituen:

1)Dimisio eskaerak eta zentsura mozioak, eta halaber, ez-ker abertzalea isolatzeko estrategia oro, antzua dela ga-

tazkaren konponbidera heltzeko.

2)Gatazka politikoa konpontzeko gakoa autodeterminazioeta lurraldetasunaren korapiloak askatzea dela.

u d a l e k o b e r r i a k3)Udal honek uste du euskal herritarrek bere etorkizu-

na erabakitzeko eskubidea dutela, eta, hori lehen-bailehen eman dadin urratsak eman behar direla, eta Es-painia nahiz Frantziako gobernuek Euskal Herriak eraba-ki duena errespetatu behar dutela.

4)Udal honek bere eskuetan dagoen guztia egingo due-la euskal gizarteak eskatzen eta nahi duen benetako

aldaketa politikoa gauza dadin.

5)Udal honek bere egiten du proiektu politiko guztiakaukera berdintasunean lehiatzeko diten eskubidea-

ren aitortzan eta hori bermatzeko bere eskura dauden bi-tartekoak jarriko ditu.

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 20: 86 - 2008 uztaila

J"

Carolina de Monaco, Melanie Griffith edo(ejem, ejem!) Joan Jose Ibarretxeren kintakoa daTxispi. Baina haiek ez bezala, larre motzeanhazitakoa. Izaten da ba arrosa-landarea, tokitxarrean jaio, inork arretarik jarri ez, eta azkenean

sasi artean hazten dena?Arrosa-landare huraxebezalakoa iruditu zaigu guriTxispi: egoera zaileanhazitakoa, jendearenaurreiritziek azkar askoetiketatua, pixka batahaztua… Baina baldintzatxar horietan hazitakolandareak izaten dira gerolorerik ederrenak eman ohidituztenak, eta horixegertatu zaigu gure

solaskidearekin; badu Txispik halakozera bat perla bat bezain garestia:ideiatan sinestea.

Bueno, has gaitezen txikitako kon-tuetatik…

Ni Elizkalean jaio nintzen eta txikitanhemen ibili nintzen gora eta behera. Bainadenbora asko pasatzen nuen Etorra base-rrian; hara aste bukaeratan eta udan joatennintzen amonarekin eta han pasatzen ge-nuen eguna, eta gauza asko ikasi nitueneta nire izaera asko osatu zen, hango per-tsonekin, abereekin… Eskolan, Sor Maxi-marekin ibili nintzen, eta gero Hermanoe-kin; haiekin oso esperientzia txarra izannuen: zigortu eta sotoan sartuta edukitzenninduten. Hura etaparik gogorrena izanzen. Gero institutura joan nintzen eta han-

Nik oraindiksinesten dut

pertsonenbaloreetan”

dik lanera, batera eta bestera. Garaihaietan hasi nintzen politikan sartzen,ezkerreko mugimenduetan…

Zer garaietako kontuez ari gara?ETA sortu zeneko garaiak ziren haiek.

Gizon bat, ikasketak bukatu eta bankubatean lanean zebilen gizon bat, hasi zi-tzaidan liburuak-eta uzten, marxismogaietakoak, dialektika… Lagunak zinera-eta joaten zirenean, gu bainuetxe alderajoaten ginen liburu batekin, fotokopiabatzuekin, zer ote zen hura… Geroxea-go aukera politiko berriak ezagutu geni-tuen, Liga Comunista Revolucionaria-ETAVI… [1973an sortua]. Hamasei urterekinedo horrela, Comisiones Obreras sindika-tuan sartu nintzen. Orduan ez zen bestesindikaturik, Bertikala bai, frankismoare-na. Eta LCRko zelulatan-eta ibiltzen nin-tzen.

Eta politikaz aparte?Hemezortzi bat urterekin, lanik gabe-

eta geratu nintzenean, ba, Bartzelonarajoan nintzen. Hura izugarrizko aurki-kuntza izan zen niretzat, eta aldaketaoso pozgarria, denean. Hiri handia eta…Lagun batzuen etxera joan nintzen, etxetxiki bat zen, ikasle pisu bat, eta hanmoldatzen ginen nola edo hala denok.Haiek estudiatzen zuten momentutan,ez molestatzeagatik-eta, ba kalera joatennintzen. Autobusa edo metroa hartu etanoranahi joaten nintzen, eta gauza batgaldetzen bati eta besteari-eta jende pi-loa ezagutu nuen eta gauza asko ikasinituen, bai pertsona mailan, baita politi-kan ere zerbait, eta lehen ezagutzen eznituen mugimendu batzuk ere han eza-gutu nituen. Eta, zergatik ez ba esan, le-

ardunian

Jesus Aizpurua“Txispi”

Page 21: 86 - 2008 uztaila

eta han beste giro bat eta motibazio batzegoen. Behin, hango lokal txiki kutre ba-tera joan, eta hantxe eskaini zidaten lehe-nengo aldiz heroina; nik lehendik zer edozer entzunda baneukan eta irakurrita erebai: zer droga ziren, eragina… Orduan al-dizkari alternatibo asko egoten ziren, ho-rietako bat Ajoblanco. Informazioa baneu-kan eta behin eskaini zidaten eta ezetzesan nuen, eta nire ustez asmatu eginnuen eta hemen nago. Hura beste mundubat zen.

Eta soldaduska?Gero soldaduskara joateko garaia etorri

zen. Lehenengo zatia Almerian egin nuen,bigarrena Granadan. Granadan ere nire“eskapaditak” egiten nituen. Hiri ederra daeta asko gustatzen zait. Eta soldaduska…Orduan ez zegoen horrelako mugimendu-tik, intsumisioa-eta. Zer edo zer egon ba-zen, ez ninduan joango, ezta!… Gaizki pa-sa nuen, baina nire izaera umoretsuarekin-eta aurrera... Anekdota bat badut, oraintxekontatuko dizut: gu han Demokrazia sal-batzen egon ginen ba, hori ez ahaztu e…!,eta Suarezen hauteskundeak izan zirenean[1977ko ekaina], orduan kuarteleratu egingintuen –kuarteleratzea zen bi edo hiruegunean inork ezin zuela kuarteletik irten–eta ni ipini ninduten portale batean etasartzen ziren guztiei karneta eskatu, etaberen zenbakia apuntatu behar nuen, etakotxearen matrikula ere bai. Etortzen dabat, otxozientoszinkuenta urdin haietako ba-tekin, eta nik Andaluziako azentuarekin:“Arto, arto, mi alma!”. Eta leihoa irekitzendu eta esaten du: “Soy el hijo del Teniente

Coronel”, eta nik: “Me parece muy bien, ¿Me da usted el carnet?” eta hark: “¿No me has oí-do, o qué?”, eta nik: “¿Me da por favor el carnet?”. Eta bitan edo hirutan esan nion, etaazkenean hartu nuen arma, “grik, grak” kargatu nuen eta sartu nion arma leihatilatiketa eman zidan karneta, eta pa ez zidan eman, ba ez dakit, baina zuri-zuri eginda gel-ditu zen.

Gero ez zizuten zigorrik jarri?Bai zera!, estaba defendiendo la Democracia.

Eta soldaduska eta gero zer?Gero etorri nintzen hona eta lana aurkitu nuen Zarautzen, kamarero, eta hantxe

hasten da, nolabait esateko, nire betiko lana. Han hiru-lau tabernatan ibili nintzen la-nean, gero Caravan Park-en… Kaixo ere eduki genuen… Orain Mollergin…

Hau nolakoa zen garai haietan?Ba esate baterako droga kontuan, orduan hasi zen hemen haxixa, baina ez zen

gauza arrunta, gauza marjinala zen: círculos progres, alternativos… Baztertuta zegoen.

hen harreman sexualak ere hantxeizan ziren. Boladatxoak egiten ni-tuen han, gero etorri… Noizbehin-kako lanak ere egiten nituen. Gero,hona etortzen nintzen eta herriare-kin-eta txoke bat edukitzen nuen. Niorduan ikusten ninduten oso aurre-ratua, edo kanpotar txoro bat beza-la: handik etortzen zinenean ba dife-rentea etortzen zinen, arropa erebai, hitz egiteko modua ere dena al-datzen zen, beste soltura bat, bestefreskura bat…

Droga mundua-eta ezagutu alzenuen han?

Droga arazoa-eta zeharo desber-dina zen hemengoarekin konparatu-ta: hemen erabat baztertuak zeuden

12

···

Page 22: 86 - 2008 uztaila

gu praktikotasun hori askotan mende-kotasun bat dela: “Hau erosi ezazu etahau ere bai, eta zoriontsu izateko bi te-lebistarekin ez, baita komunean ere ipi-ni ezazu, eta gainera lagundu egingodizut hori pagatzen”.

Zu beti izan zara berezi sama-rra… Ulertzen du jendeak zureizateko era hori?

Lehen jendeak ez zidan ulertzen.Igartzen nuen nire izaerak eta pentsa-tzeko erak halako gutxiespen bat ekar-tzen zidala. Guraso askok ni ikustenninduten beren semeen “galtzaile” be-zala. Nire ikuspegi politikoa eta soziala,sexu ikuspegia, familiarekiko bide alter-natiboak... Eztabaida gogorrak izan ni-tuen guraso batzuekin. Orduko bizimo-dua zen familia, Eliza… Eta alderdia.

Gaur zer esango zenioke jendehorri?

Ba jende askori –ez bi edo hiruri e!,jende askori– beren etxeetan pasa zaiz-kie nik orduan defenditzen nituen gau-za batzuk; eta orduan ukatzen zituzte-nak onartu egin behar izan dituzteorain: edo apartatu egin direla, edo ez-kondu gabe bizi direla, edo ezkondubaino lehenago haurdun geratu direla,eta beste mila gauza.

Eta hi beti eztabaidan ezta? Ba-tez ere, gai moraletan…

Bai. Ba gehienetan bai. Zestoa or-duan ilun samarra zuan e!

Bukatzeko… Elkarrizketa egineta handik egun batzuetara, argaz-ki baten bila joan natzaionean, pa-pertxo bat eman dit, elkarrizketahonetan jar dezadan: “Cuando no hayesperanza, es cuando hay que tener espe-ranza (Séneca)” [Esperantzarik ez dago-enean, orduantxe eduki behar da espe-rantza].

Drogak esan nahi zuen hemen, ba, gaitza eta hilketa.Heroina eta kokaina ez ziren garai haietan azaldu, ho-riek geroagoko gauzak dira.

Gaur nola ikusten duzu droga kontua? Ba katxondeo osoa… Ez zaio garrantzirik ematen,

eta droga, bere izenak dioen bezala, da droga. Eta ha-siera haietan motibazio batzuk zeuzkan: espiritua etanatura kontziliatzeko, eta jakiteko, eta ikusteko zerzegoen gure gorputzetik kanpora... Gaur egunean, or-dea, negozio hutsa da eta gazte asko –edo gutxi, ezdakit zenbat– erortzen dira kontsumismo hutsean; pla-zer hutsagatik, besterik gabe, ez satisfazio espirituala-gatik… Kontsumitu…

Ezkor ikusten zaitut…Nik ez dut esango, askok esaten duten bezala, “es-

toy desencantado”, ez, ni ez nago politikarekiko etaideiekiko enkantua galduta, zeren enkantua galtzekolehenengo enkantatu egin behar genuen, ezta? Etapentsatzen genituen gauzek, esate baterako, sozialis-moa, justizia, munduarekiko harremanak, askatasu-na… ezin dezakete enkantua galdu, ez ditudalako iku-si eta ez ditudalako bizi. Eta gauza batekiko enkantuagaltzeko bizi egin behar duzu. Pixka bat harrituta edoaspertuta bai: gu beste belaunaldi batzuetakoak gara,beste mugimendu batzuekin ibili gara, baina nik orain-

dik sinesten dut pertsonen baloreetan,eta pertsonen baloreak dira solidaritatea,adiskidetasuna, maitasuna (letra handie-kin idatzia), elkarlana… Eta hori denagaur esaten diozu gazteei eta ez duteulertzen. Eta kontsumismoa, tope!: mar-kak…

Kaixo aipatu duzu lehen…Bai, Kaixoko garai haietan ikusten ge-

nuen askoz askatasun gehiago: lehena-gotik hasten zirela harreman sexual etaafektiboak, baita drogaren lehen pau-suak ere; eta ikusten zen gazteen alboanbeste zirkulu bat juntatzen zela, kamello-ak… Eta gazteak ikusten ziren ilusiona-tuta, baina pentsatzen zuten han zeu-den gauza denak herenegun ere hanzeudela, ez zela ezer ere pasatu eta bue-no… Ematen zuen dena eginda zegoela,liburu-dendak irekita, askatasuna, alder-di politikoak ere bai, nahi duzuna esateaere bai… Ematen zuen dena eginda ze-goela. Eta guk esaten genuen: “baina ho-ri oraindik mugitu egin behar da”. Poz-ten ninduen gazteen irribarre argi hark.Guk ez genuen hori eduki.

Eta garai haiekin konparatuz, no-la ikusten duk gaurko jendea?

Nik gauza bat esango diat: konformitate batean sar-tuta zagok, eta konformitate hori gainera, mundu eko-nomizista batean gaudenez… : jendeak gauza prakti-koetara jotzen dik. Eta gure garaikoak pentsatzen dia-

FERNANDO ARZALLUS

···

Page 23: 86 - 2008 uztaila

abUUZZTTUUAA

08 OOSSTTIIRRAALLAA

Gaueko 22:00etanbideo emanaldia plazan. Mc-Kinley (Alaska): Artikokomendi garaienera igoera.Egilea: Mikel Irure (Zestoa).•• 23:00etan Kubatar musi-ka Tahuma taldearekin.Tahuma Kuba eta Euskadikomusikariek osatzen dute.Erritmo latinoak eskaintzendituzte: saltsa, merengea,reggaeton…

San Lorenteko jaiak

10 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

San Lorente eguna.

Amabirjinak Aizarnan

14 OOSSTTEEGGUUNNAA

Eguerdiko 14:00etan txupinazoa jaiei hasiera emateko.Arratsaldeko 18:00etan Gorriti eta bere animaliak. Gauean, herriafaria eta Imuntzo eta Beloki.

15 OOSSTTIIRRAALLAA

Amabirjin eguna. 11:00etan meza nagusia. Ondoren, pi-lota partiduak. 18:00etan herri kirolak, aizkoran Etxebeste etaMugertza eta harri jasotzen Joxe Ramon Izeta eta Tigre. Elustontoanai arreba trikitilariak poteo garaian eta gauean.

16 LLAARRUUNNBBAATTAA

Oilasko biltzea. Goizeko 8:00etan aterako dira gazteakplazatik eta baserriz baserri goiza pasa ondoren 14:00ak alderairitsiko dira plazara zahagi dantza eta aurreskua dantzatu ondo-ren bazkaria izango dute partehartzaileek. 16:30ak aldera plazainguruko etxeak pasako dituzte. Gaueko 22:30ean Kupela taldea.

23 LLAARRUUNNBBAATTAA

22:30ean plazan Elvisabuelo. Duela pare bat urte, ElvisPresley-ren zale azpeitiar batek musikari rockero batzuk bilduzituen bere ilusiorik handiena aurrera eramateko: Elvis-en abes-tien bertsioak abestea. Oholtza gainean esperientzia handiko be-deratzi musikari batzen dira, hainbat musika taldetatik pasatuta-ko bederatzi rockero: Jotakie, Piztiak, 12 tribu, Fundiziyue, OsGallardos, Estruktura…

30 LLAARRUUNNBBAATTAA

Euskal Selekzio-aren eguna. Egunean ze-har, kirol ikuskizun franko.14:00etan bazkaria.17:30ean Ondarbasora Igo-era taldean. 18:00etanXXIII. Ondarbasora Igoera.Erdikaletik aterata. 16 urte-tik gorakoentzat. 19:30eansari banaketa. 23:00etanflamenko musika.

••Dinastia Etxabe PilotaTxapleketa. Zumaia-

ko frontoiko konponketalanak direla eta Zestoan jo-katuko da aurten XXXVII.Dinastia Etxabe Pilota Txa-pelketa. Uztailak 29. Aurre-kanporaketak: Arrillaga-Li-zarralde / Antia-Ulanga(jubenilak). Insausti-Eizagi-rre / Andueza-Senperena(seniorrak). Uztailak 30. Fi-nal laurdenak: Epelde-

Manterola / Arakistain-Biain (jubenilak). Ojuel-Gorrotxategi / Muguruza-Diez (seniorra). Abuz-tuak 1. Final laurdenak: Segurola-Albisu /Uztailaren 29ko irabazlea (jubenilak). Andreu-Galarraga Koldo / Ropon-Lagarreta (seniorrak).Abuztuak 5. Final laurdenak: Arrieta-Esnaola /Iriondo-Zubiri (jubenilak). Larrañaga-Yeregi /Goikoetxea-Loiola (seniorrak). Abuztuak 7. FinalLaurdenak: Otamendi-Murgiondo / Jauregi-Ler-txundi (jubenilak). Iribar-Uzkudun / Uztailaren29ko irabazlea (seniorrak). Abuztuak 12. Final er-diak: Abuztuaren 1eko irabazlea / Abuztuaren5eko irabazlea (jubenilak). Abuztuaren 1eko ira-bazlea / Abuztuaren 5eko irabazlea (seniorrak).Abuztuak 14. Final erdiak: Uztailaren 30eko ira-bazlea / Abuztuaren 7ko irabazlea (jubenilak).Uztailaren 30eko irabazlea / Abuztuaren 7ko ira-bazlea (seniorrak). Abuztuak 22. Finalak: Abuz-tuaren 12ko irabazlea / Abuztuaren 14ko irabaz-lea (jubenilak). Abuztuaren 12ko irabazlea /Abuztuaren 14ko irabazlea (seniorrak). Partidaguztiak kiroldegian izango dira gaueko22:00etan.

a g e n -d a

32

Zestoa ezagutzeradatozenei"Zestoa"erakutsi: Lili Jauregia,Erreplika,Altzolarats,...

eta euskara

TURISTEI ERE

"KAIXO"!

Page 24: 86 - 2008 uztaila