Nafarkaria - EuskaltzaindiaLoriente et Josa Antonie Pereo z argazkilarien lana ikusgak izai - nen...

7
Nafarkaria Ostirala, 1997ko urtarrilaren 17a X 3.622 haur eta gaztek ikasten dute Barañain, Tutera, Lizarra, Burlata, Iruñea, Tafalla eta Zangozako eskoletan. LUIS AZANZA Musika Eskolak Gobernuarekin haserre • Barañain, Iruñea, Tutera, Tafalla, Burlata, Lizarra eta Zangozako Udal Musika Eskoletako arduradunak ez dau- de oso pozik Nafarroako Gobernuarekin. Diruak du, ge- hienetan bezala, errua. Zazpi eskola hauek Oinarrizko Kontserbatorio ziren 1994a arte, baina orduan, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legearen bidez (LOGSE), Musika Eskola bilakatu ziren. Nafarroako Go- bernuak hainbat konpromezu hartu zituen une horretan eskolokin, baina, antza denez, ez ditu bete. Gobernuak agindu zien dirulaguntza eskatu ezezik, musikaren ira- kaskuntzaren alorrean planifikazio gehiago behar dela aldarrikatu dute zazpi eskoletako arduradunek. • Bi hormetara JOSETXO AZKONA Oraindik orain, gipuzkoar gaiztoen in- basioaren berri eman zigunak, Miguel lehendakariak, Bakearen Mahaira deitu du aste honetan. Deia aditu orduko, baiezkoa eman dio Arbeloaren parti- duak. Gauza izan badira aurtengo au- rrekontuak adosteko, arazo handirik ga- be gainera, itxoiteko zen erabateko adostasuna lortuko zutela baita kontu honi dagokionez ere. Ekimenak, beraz, ez du inor ustekabean harrapatu. Urralbururen ildo beretik abiatuz, pro- bintziako bi partidu nagusien manda- tariek hedabideetako titularrak nahi di- tuzte haientzat, bilkura horretatik deus eraginkorrik ez dela aterako ondo jakin- da ere. Finean, indarkeriaren arazoak biziki kezkatzen dituela adieraztea dute helburu: itxura egitea jendaurrean, ale- gia. Urralbururekin gertatu zen bezala, orain ere, nafar gizarteari jakinaraziko diote baietz, indar polizialez aparte be- raiek ere badutela ardura eta adorerik biolentoei galga ezartzeko orduan, be- raien esku dagoela zuzentasuna eta demokraziaren defentsa, bakean ez bi- Irten ezinik zitzearen arrazoi bakarra egitura politi- koa onartzen ez dutenengan datzala, berdin dio azken hauek biolentziaren aldeko edo kontrakoak izan. (Baita orain ere, isilik gelditu dira isilik, EHko pegatina eramateagatik erre dituzten ibilgailuen kasua dela eta. Zergatik ote?). Bitartean, Oldartzen estrategia hartu zutenek, negoziaketa ezarri ezean, sufrimendu handiko etorkizuna iragarri dute denontzat. Euskal herrita- rrok zein espainiarrek jakitun behar dugu / dute izan, borroka politikoak ez duela zentzurik gure artean baldin eta hildakoak eta txikizioak lehenengo pla- noan ez badaude. Aspalditxo da estra- tegia hori finkatu zutela, eta ondorioak ezin okerragoak dira: goitik inposatu dizkiguten zatiketa administratiboez gain, beste zatiketa bat —askoz sako- nagoa berau— ari baita gure herria no- zitzen, elkarbizitza puskatzearen on- dorioz egun suertatzen ari dena. Behin puntu horretara ailegatuta, hau da, barne kohesioa puskatzeraino iritsiko bagina —eta nago bide horretatik goa- . zela— alferrik izanen da edozein saio justizia, solidaritza eta askatasunean oinarriturik nazio oso bat eraikiko bada. Estrategia suizida hori errotu da dagoe- neko zenbaitengan, azken hilabeteetan protagonizatu dituzten astakeriak le- kuko. Hemen, asko gara euskal pre- soak Euskal Herrian ikusi nahi ditugu- nak, lehendabizi bertako kartzeletan, eta, behin beharreko distentsioa lortu ondoren, kalean libre. Eta hori, ahalik eta lasterren. Distentsio seinaleaz ari naizela, gaur urtebete egin du Ortega Larak ETAren esku. Bere askatasunak aisatuko luke, duda gabe, bake-bidea. Susmoa daukat, metafora gisa, laberin- to baten barrenean bizi dela herri / ez- herri hau, non, eraikitzeko eta suntsi- tzeko indarrak pareko eta aldi berekoak diren. Agian,_horixe bera izan liteke gure patu historikoa: laberinto horretan bar- na nekerik gabe ibiltzea, elkarren kontra joz, kanpotik irteerako atea ixten duten bitartean. Hala balitz, sartu den atetik irten beharko! X

Transcript of Nafarkaria - EuskaltzaindiaLoriente et Josa Antonie Pereo z argazkilarien lana ikusgak izai - nen...

  • Nafarkaria Ostirala, 1997ko urtarrilaren 17a

    X

    3.622 haur eta gaztek ikasten dute Barañain, Tutera, Lizarra, Burlata, Iruñea, Tafalla eta Zangozako eskoletan. L U I S A Z A N Z A

    Musika Eskolak Gobernuarekin haserre • Barañain, Iruñea, Tutera, Tafalla, Burlata, Lizarra eta Zangozako Udal Musika Eskoletako arduradunak ez dau-de oso pozik Nafarroako Gobernuarekin. Diruak du, ge-hienetan bezala, errua. Zazpi eskola hauek Oinarrizko Kontserbatorio ziren 1994a arte, baina orduan, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legearen bidez

    (LOGSE), Musika Eskola bilakatu ziren. Nafarroako Go-bernuak hainbat konpromezu hartu zituen une horretan eskolokin, baina, antza denez, ez ditu bete. Gobernuak agindu zien dirulaguntza eskatu ezezik, musikaren ira-kaskuntzaren alorrean planifikazio gehiago behar dela aldarrikatu dute zazpi eskoletako arduradunek. •

    Bi hormetara J O S E T X O A Z K O N A

    Oraindik orain, gipuzkoar gaiztoen in-basioaren berri eman zigunak, Miguel lehendakariak, Bakearen Mahaira deitu du aste honetan. Deia aditu orduko, baiezkoa eman dio Arbeloaren parti-duak. Gauza izan badira aurtengo au-rrekontuak adosteko, arazo handirik ga-be gainera, itxoiteko zen erabateko adostasuna lortuko zutela baita kontu honi dagokionez ere. Ekimenak, beraz, ez du inor ustekabean harrapatu. Urralbururen ildo beretik abiatuz, pro-bintziako bi partidu nagusien manda-tariek hedabideetako titularrak nahi di-tuzte haientzat, bilkura horretatik deus eraginkorrik ez dela aterako ondo jakin-da ere. Finean, indarkeriaren arazoak biziki kezkatzen dituela adieraztea dute helburu: itxura egitea jendaurrean, ale-gia. Urralbururekin gertatu zen bezala, orain ere, nafar gizarteari jakinaraziko diote baietz, indar polizialez aparte be-raiek ere badutela ardura eta adorerik biolentoei galga ezartzeko orduan, be-raien esku dagoela zuzentasuna eta demokraziaren defentsa, bakean ez bi-

    Irten ezinik zitzearen arrazoi bakarra egitura politi-koa onartzen ez dutenengan datzala, berdin dio azken hauek biolentziaren aldeko edo kontrakoak izan. (Baita orain ere, isilik gelditu dira isilik, EHko pegatina eramateagatik erre dituzten ibilgailuen kasua dela eta. Zergatik ote?). Bitartean, Oldartzen estrategia hartu zutenek, negoziaketa ezarri ezean, sufrimendu handiko etorkizuna iragarri dute denontzat. Euskal herrita-rrok zein espainiarrek jakitun behar dugu / dute izan, borroka politikoak ez duela zentzurik gure artean baldin eta hildakoak eta txikizioak lehenengo pla-noan ez badaude. Aspalditxo da estra-tegia hori finkatu zutela, eta ondorioak ezin okerragoak dira: goitik inposatu dizkiguten zatiketa administratiboez gain, beste zatiketa bat —askoz sako-nagoa berau— ari baita gure herria no-zitzen, elkarbizitza puskatzearen on-dorioz egun suertatzen ari dena. Behin puntu horretara ailegatuta, hau da, barne kohesioa puskatzeraino iritsiko bagina —eta nago bide horretatik goa-

    . zela— alferrik izanen da edozein saio justizia, solidaritza eta askatasunean oinarriturik nazio oso bat eraikiko bada. Estrategia suizida hori errotu da dagoe-neko zenbaitengan, azken hilabeteetan protagonizatu dituzten astakeriak le-kuko. Hemen, asko gara euskal pre-soak Euskal Herrian ikusi nahi ditugu-nak, lehendabizi bertako kartzeletan, eta, behin beharreko distentsioa lortu ondoren, kalean libre. Eta hori, ahalik eta lasterren. Distentsio seinaleaz ari naizela, gaur urtebete egin du Ortega Larak ETAren esku. Bere askatasunak aisatuko luke, duda gabe, bake-bidea. Susmoa daukat, metafora gisa, laberin-to baten barrenean bizi dela herri / ez-herri hau, non, eraikitzeko eta suntsi-tzeko indarrak pareko eta aldi berekoak diren. Agian,_horixe bera izan liteke gure patu historikoa: laberinto horretan bar-na nekerik gabe ibiltzea, elkarren kontra joz, kanpotik irteerako atea ixten duten bitartean. Hala balitz, sartu den atetik irten beharko! X

  • Nafarkaria OSTIRALA,

    URTARRILAK

    GUREAUKERAK

    KONTZERTUAK

    Iruñea: Pablo Sarasate orkestrak zikloko hirugarren kontzertua eskainiko du gaur, hilak 17. Or-kestrarekin Isabel Villa biolin jole bakarlaria ariko da.

    Iruñea: Flitter taldeak bere hiru-garren konpaktoa aurkeztuko du bihar, hilak 18, Sanduzelaiko Txokoan, gaueko 22:00etatik aurrera. Lizarrako taldearekin batera Pilt eta Chainas ariko dira. Kontzertuaren gibeletik, gaupasa izanen da. Sarrerak 500 pezetan izanen dira salgai.

    Iruñea: Ella baila sola taldeak kontzertua eskainiko du bihar, hilak 18, Gaiarre antzokian, gaueko 21:00etan.

    ERAKUSKETAK

    Lizarra: Dora Salazar artista al-tsasuarraren Diarios y objetos erakusketa izanen da Gustavo de Maeztu museoan, otsailaren 15era arte.

    Burlata: Gardenaren (Nafarroako artisten elkartea) marrazkiak ikusgai izanen dira hilaren 21era arte herriko kultur etxean. Are-toa astelehenetik ostiralera 19:30etatik 21:30etara izaten da zabalik, larunbatetan 18:00eta-tik 20:00etara, eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

    Tafalla: Andres Indurain, Josetxo Loriente eta Jose Antonio Perez argazkilarien lanak ikusgai iza-nen dira hilaren 29ra arte herriko kultur etxean.

    BESTELAKOAK

    Barañain: IKAko Sahats euskal-tegian hurrengo hiruhilabete-koari begira izena emateko epea hilaren 31 arte izanen da, ordu-tegi eta urrats guztietan. Infor-mazio gehiago jasotzeko deitu 18 83 25 telefonora.

    Iruñea: Xabi Goñi mendigoiza-learen eskutik, Eskoziako men-diei buruzko diapositiba ema-naldia izanen da gaur, hilak 17, arratsaldeko 20:00etatik aitzina, Nafarroako Kirol Elkartearen egoitzan (Jarauta, 78).

    Iruñea: Pasaiatik Donostiara ibilaldia antolatu du Nafarroa-ko Kirol Elkarteko Mendi Esko-lak heldu den iganderako, hi-lak 19. Izena emateko deitu 22 98 20 telefonora, edota elkar-tearen egoitzara joan (Jarauta 78).

    Iruñea: Iruñeko Alde Zaharreko Auzo Elkarteak ikastaro eskain-tza zabala prestatu du urte be-rriko lehendabiziko hiru hilabe-teetarako: eskulanak, yoga, txa-laparta, dantzak, argazkigintza, aerobic, eskultura... Izena ema-teko astelehenetik ostiralera ll :30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 21:00etara elkar-tearen egoitzan (Aldapa, 5). In-formazio gehiago jasotzeko deitu 21 25 26 telefonora. Ikastaroak urtarrileko hirugarren astean hasiko dira.

    Patxi Larrion

    Elurtearen ondorengo ur uherrak

    J aime Iribarrenek askatasun osoz egin adierazpenek eztabaida piztu dute. Egia esan berak eginiko adierazpen bat izan da hizpide. Gainerako guztiak, ohi den bezala, ez du aipamenik merezi izan. Onerako edo txarrerako, norberak hauta dezala, oihartzuna eta eragina ondorengo mu-gimenduetan. Mahaia biltzekotan da, Ajuria-Enekoak elkartu baino lehen, horretan ere ai-tzindari gurean.

    Bestaldetik, CDNk bizi duen krisia areagotu egin da. Ustezko krisia, orain artekoak zurru-murru interesatuak izan baitira. Gaurko arra-tsaldean argituko omen da afera. Tronpatzeko arriskua begi-bistakoa bada ere, ondorengo hi-

    labeteotan alderdi horren barnean gerta daite-keenaz jardungo naiz. Ondarreko tantoa, Iriba-rrenen adierazpenaren aurrean alderdi buruek erakutsitako jarrera izan omen da. Denboran aski hurbil, CDN barnean eztabaida galdetzen dutenak, elkarlanaren kontra azaldu ziren. Jo-kabide erregionalistegiak, ene gusturako.

    Izan ere, UPN-PSN eztialdiak zer pentsatu franko eman die ustezko kritikoei. Boterearen arrimuan bizitzea kilikagarria da oso. UPNk, etorkizun hurbilean, Alli zerrendaburua izanik lor zezakeena, lortu baitezake. Gehiengo mada-rikatuaz ari naiz, kontrastea ezaugarria duen lurralde honek behar ez duen gehiengoa. Ez gaitezen tronpa, oker egon nahiko nuke.

    asteko pertsonaiak

    Francisco Javier Ansuategi Madrilgo Gobernuko ordezkaria

    • Ansuategik Espainiako hedabide gehienetan oihartzuna izan duen

    prentsaurrekoa eskaini zuen joan den asteartean, ustez Y talde ospe-

    tsuetako kideak diren 20 gazte iruindarren atxiloketaren berri emateko.

    Madrilgo Gobernuko ordezkariak adierazi zuenez, operazio «arrakasta-

    tsua» hilabete askotako ikerketaren eta herritarren laguntzaren ondorioa

    izan da. Txemi Gorostiza atxilotutako gazteen abokatuaren hitzetan,

    berriz, guztia marketin kanpaina hutsa izan da: Poliziak sarekadaren

    hasieran sabotajeetan parte hartu omen zuten 30 lagun identifikatu

    zituen, baina gutxi batzuk eta apurka-apurka besterik ez ditu atxilotu.

    «Koadrilak Y taidebihurtu dituzte», adierazi zuen.

    Maria Dolores Iribas Jubilatua

    • Ansuategik bezala, Maria Dolores Iribasek ere Euskal Herriko eta Es-

    painiako hainbat hedabideren arreta bereganatu du aste honetan. Liza-

    rrako erretiratuak. dena dela, ez du inor atxilotu. Leon Duquive, 22 urteko

    Ruandako errefuxiatua, adoptatu egin du. Iribas andreak ostatu batean

    lo egiteko gela ordaintzen dio errefuxiatuari. eta etxean jaten ematen dio.

    Horren truke, ruandarrak etxeko lanetan laguntzen dio. Duquivek zazpi

    hilabete eman ditu Ceutako (Espainia) Calamocarro errefuxiatu kanpa-

    lekuan. Madrilen irakasle lanetan 30 urte eman eta gero jubilatu berri den

    lizarratarra Zaireko eta Ruandako egoerari buruzko mintzaldian izan zen

    joan den azaroan. Horren gibeletik, egin duena egitea erabaki zuen.

    ah a ztug ab e!

    EUSKARAREN UNIBERTSOA

    Iruñea: Euskararen Unibertsoa mugimendu sorberriaren non-dik norakoak azalduko ditu Iñaki Zabaletak heldu den as-teartean, hilak 21, arratsaldeko 20:00e- tan, eta Zaldiko Maldiko elkartearen Antsoleaga kaleko egoitzan. Euskararen Uniber-tsoa mugimendua gizarteko eragileekin elkarlanean (admi-nistrazio, alderdi, sindikatu, enpresari eta abarrekin) azken urteotako euskalgintzaren ba-lantze kritikoa egiteko xedea-rekin sortu da. Helburua gau-zatzeko, heldu den martxoaren 7an eta 8an euskararen ingu-ruko jardunaldiak eginen dituz-te. Mugimendu sorberriak hiru txosten prestatu ditu, topaketa horien oinarri izan daitezen, Euskaltzale orori gonbite bikoi-tza egin diete. Batetik txostenoi nahi adina ekarpen egiteko, eta bestetik topaketetan parte har-tzeko. Iñaki Zabaleta Euskara-ren Unibertsoko batzorde eragi-leko kidea horren guztiaren in-guruan mintzatuko da heldu den astearteko ekitaldian.

    a di!

    Euskalerria Irratia FM 91,4

    Egunero astelehenetik ostira-lera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik 12.00etara.

    Xorroxin Irratia FM 107,5

    Egunero 20.00etat ik 22.00eta-ra Karakola segi hola gazteen-dako saioa.

    Aralar Irratia FM 106,2

    Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, ber tako bizilagun eta per tsonaia ospetsuei elka-rrizketak.

    Irati Irratia FMko 107.7n eta 103.8n

    1 7

    Ostiralero Txirristi-Mirristi hau -rrentzako saioa 12.30etan.

  • Nafarkaria OSTIRAU,

    UflTARRILAK

    Bera

    Herriko trabesbidea hobetzeko proiektua aurkeztu berri dute

    Nafarroako Gobernuaren oniritzia beharko da lanak aurten egin ahal izateko

    noan den ortziralean aurkeztu zen jendearen aitzinean Berako trabesbidea hobetzeko proiektua. Proiektuak herria zeharkatzen duten errepide guztiak biltzen ditu eta Altzateko plazan jasoko ditu berrikuntza nagusienak. Hobe-kuntzaren aurrekontua oraindik finkatu gabe dagoen arren, 150 milioi pezeta ingurukoa izanen dela aurreikusi da.

    Lanak egin eta gero, marrazkiak azaltzen duen itxura izanen du Altzateko plazak. :... P A T X I C H O C A R R O

    Jon Abr i l / Bera

    BERA zeharkatzen du ten errepi-d e e n egoera ikus i r ik , Uda lak h a u e k h o b e t z e k o e g i t a s m o a abian jarr i du. Hobetu beharreko zatiak nagusiki h i ru dira: Arkai-tza harrobitik has i eta San Mi-guel kalea bukatzen den leku-raino; Bidasoa kaleak eta Ezte-g a r a p a s e a l e k u a k b a t eg i ten du ten puntu t ik Ilekueta auzoko e r ro t a r a ino ; e ta I tzea a u z o a n Ibardingo errepidea has t en den zatiraino. Patxi Chocarro eta Ma-ria Urmeneta arkitektoek aur-kezturiko proiektuan hi ru dira b e r r i k u n t z a n a g u s i a k : Agerra auzoan eta ikastola berr iaren az-piko aldean egingo diren bide-gurutzeak eta Altzateko plazak ha r tuko duen itxuraldaketa.

    Agerrako bidegurutzea Geltoki karr ika eta Bidasoa kaleen ar-tean egongo da. Egun herriko saihesbidera kamioi eta auto-busek hortik ateratzeko dituzten zai l tasunak kon tuan izanik, bi-dea errazteko asmoa du bidegu-rutzeak. Era berean, herrira sar-tzen direnentzat ab iadura jais-teko modua ere izango da hau . Azkenik, Agerra auzoko sarrera-ren an to lamendua ekarriko du. Honen erdian kono itxurako gu-ne loreztatu bat izanen da, batez ere zuhaitzez osatua.

    Ikastola berriko bidegurutzea-rekin ere abiadura moteldu nahi da eta herr igunea antolatu. Egu-nen ba tean Altzateko saihesbi-dea egitekotan hortik aterako da

    eta Kanttonberri kalerako sarre-ra ere bidegurutze horretatik egingo da, G u a r d i a Zib i la ren k u a r t e l a r e n a t z i n e k o a l d e a n egongo baita bidegurutze hau . Era berean Iamoteneako parki-nerako sarrera hortik egingo da, eta oinezkoentzat pasagune be-reziak egingo dira.

    Aitzateko plazan berrikuntza nagusiak • Baina moldatze la-nik handiena Altzateko plazan egingo da. Plaza honek arazo ugari sor tu ditu konponketak pentsatzeko unean . Patxi Cho-carro arkitektoaren arabera, «he-rriko plaza izateaz gain, ha inbat funtzio betetzen ditu eta horrek guztiak gauzak zaildu egiten di-tu. Iparralderako pasagunea da, errepide nazionala, beraz; bes-ta-gunea ere bada , eta aparka-lekua eta oinezkoendako pasea-lekua». Egitasmo berriak ere ho-riek guztiak jasoko ditu, baina oinezkoei emango zaie lehenta-s u n a . «Oinezkoendako l e k u a izango da, eta autoek horretaz jabetu beharko dute pasatzean, ez dela eurei dagokien lekua», adierazi du Chocarrok.

    Horretarako zoruaren mate-rialak ez dira asfaltozkoak iza-nen. Bi aukera aztertu dira: hor-migoizko adokinak edota kolo-reztatutako hormigoi inpresoa. Antza , b i g a r r e n a a u k e r a t u k o dute, epe luzera arazo guttiago sortzen duelako. Adokinak erraz altxatzen dira, baina moldaketak ere errazagoak dira egiten. Bi-

    garren aukerak, aldiz, hor du arazo nagusiena, al txatu behar izanez gero konponketa ez dela batere erraza. Hala ere, horre-tarako ere konponbiderik pen-t sa tu da. «Lurraren azpiko alde-tik ura , argindarra, telefonoa edo bertzelako kableak sa r tu behar badira horientzat lekua presta-tuko dugu, zuloak barru t ik egi-nak», azaldu du Chocarrok. Fo-ruen plazan ere material bera erabiliko da, Legia kaleko adoki-nar i bukae ra emateko.

    Plazaren berr ikuntza nagus ia da espazio bakar ra izanen dela. «Oinezkoei arreta handiena jarr i behar badiegu ezin dugu espa-loirik jarri, horrek autoak bertze maila ba tean jar tzen bait i tu eta abiadura areagotzea baitakar», agertu du Manuel Iriarte alka-teak. Urak jasoko dituen ubideen eta lurrean jarriko diren alumi-niozko seinale ttiki ba tzuen bidez ibilgailuen bidea adieraziko da, eta hortik kanpo aparkalekuak eta oinez ibiltzeko lekua egongo da. Baina autoek aparkaleku gi-sa plaza osoa ha r ez dezaten, bi-dea debekatuko dieten kateak jarriko dira.

    Egun dagoen kioskoa desager-tuko da eta bere oredez ez dai bertzerik jarriko, behar denean mun ta tuko baita. Era berean, komun biologiko ba t jar tzea au-rreikusi da.

    Gobernuaren erantzunaren arabera • Baina lan hauek guz-tiak aitzinera e raman ahal iza-

    teko Nafa r roako G o b e r n u a r e n laguntza derrigorrezkoa izanen da. Gobernuaren esku egongo dira errepideei dagozkien lan guzt iak e ta u r - s a n e a m e n d u k o lanen erdia. Udalak, bere aldetik, u r - saneamendua ren bertze erdia eta espaloiak ordaindu beharko ditu. Zati handiena , hala ere, Gobernuak ordaindu beharrekoa da, karr ika guztiak al txatu behar baitira, espaloiak bere hor tan geldi daitezen, eta ondotik asfalto berria bota. Udalak bere gain duen kosturik handiena , beraz, Altzateko plazarena da. Udalba-tzan oraindik gai h a u eztabaida-tu ez den arren, ez du ematen arazo berezirik sor tuko duenik. Horregatik, a lkateak aur ten au-r rekontue tan s a r tu behar dela us te du. «Bideek behar handiak dituzte eta au r t en ahaleginduko gara. Udaletxeak jarr i beharreko diru k o p u r u a hagitz ttikia da, ia deus ere ez plaza kon tuan har-tzen ez bada . Goberauak gaine-rakoaren % lOOa bere gain har -tzen duenez euren e ran tzunaren arabera egingo da aur ten . Gure aldetik, lehenbailehen egin dadi-la nahi dugu», azaldu du Iriartek.

    Udalbatzak proiektua aste ho-ne tan onar tuko du eta ondoren errekurritzeko epea zabalduko da. Horretarako egitasmoa jende aur rean egongo da. Inork erre-kurri tzen ez badu onar tua geldi-tuko da eta Nafarroako Gober-n u a r e n e r a n t z u n a r e n a r a b e r a aur ten egin ahal izanen da edo bertze ur te baterako utzi. X

    Tafalla

    Nafarroa Oinez-en aurkezpen herrikoia eginen dute igandean • Goizeko hamaiketan

    hasiko dira ekitaldiak

    E r r e d a k z i o a / Iruñea

    TAFALLAKO ikastolako gu-raso eta irakasleek aurtengo Nafarroa Oinez-en aurkezpen jaia eginen dute igande hone-t a n , u r t a r r i l a r e n 1 9 a n . Urriaren 19an ospatuko den Nafar roa Oinez h e r r i t a r r e n aur rean aurkezteko pres ta tu dute antolatzaileek jai hau . Igandeko ekitaldiak goizeko hamaike tan hasiko dira. Or-du horretan, ha in zuzen, azo-ka jarriko dute Nafarroako plazan, eta arratsaldeko hi-ru rak arte izanen da. Bertan, besteak beste, gazta, ardoa, b a b a r r u n a k , odolk iak , ba -r azk iak , t a loak , s a g a r d o a , patea eta eztia izanen dira saltzeko eta dastatzeko. Ta-fa l la a ldeko a r t i s a u e k ere e u r e n p r o d u k t u a k e r a k u s -t e k o a p r o b e t x a t u k o d u t e igandeko feria berezia. Azo-kan, beraz, ez da deus ere falta- ko.

    E g u e r d i k o h a m a b i e t a n , bestalde, kalejira aterako da plazatik. Udaleko eta ikas-tolako erraldoiak, Tafallako eta ikastolako dantza taldeek e t a z a n p a n t z a r r a k a t e r a k o dira herriko karr iketan barre-na .

    Ordu ba ta eta erdiak aldera, Tafallako Musika Bandak jo-ko du. Bandak, ha in zuzen, La Pilindros jota joko du eta erraldoiek eta dantzariek, be-rriz, e lkar rek in d a n t z a t u k o d u t e m u s i k a r e n d o i n u a n . Ondoren, aurtengo Nafarroa Oinez-en aurkezpen ofizialeko ekitaldi nagus ia hasiko da. H a i n b a t l a g u n e k h a r t u k o dute parte a ipatu ekitaldian, hala nola, Tafallako alkateak, Nafarroako Gobernuko Hiz-kun tz Politikarako Zuzenda-ritza Nagusiko bu ruak , Na-farroako Ikastolen Elkarteko z i j zendar iak e ta ikas to lako zilzendariak.

    H i z l a r i e k e u r e n t x a n d a amai tuta , Tafallako J o t a Es-kolako haur rek euren ema-naldia eskainiko dute. Nafa-rroa Oinez-erako logotipo eta leloaren lehiaketen sariak ere bana tuko dira ekitaldi ofiziala amai tuta .

    Tafallan ur r ia ren 19an os-pa tuko den Nafarroa Oinez-en leloa, ha in zuzen, Lan ta lan, auzolan izanen da, eta Ja ione Izuriaga Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak egin du. Lo-gotipoa, berriz, Koldobike Pe-rez de Iriartek egina da.

    Leloa aukeratzeko garaian ikastolako ikasleek asmatzea p o l i t a i z a n e n l i t z a t e k e e l a p e n t s a t u z u t e n an to la tza i -leek eta Ja ionerena aukera-tu zuten. Zergatik? Tafallan betidanik ezagutu den hitz eta j a rduera delako auzola-na. X

    1 7

  • Nafarkaria OSTIRALA,

    URTARRILAK

    Musika Eskolen egoera eztabaidagai

    Harmoniarik gabeko harremnak Lehen hartutako konpromezuak bete ditzala eskatu diote Udal Musika Eskoletako arduradunek fyroako Gobernuari

    ehen Oinarrizko Kontserbatorio ziren

    Baradain, Tutera, Iruñea, Tafalla, Burlata, Zangoza eta Lizarrako Udal Musika Eskoletako kideak haserre dabiltza Nafarroako Gober-nuarekin, LOGSEk agindu-tako aldaketa gertatu ze-nean haiekin hartu zituen konpromezuak bete ez di-tuelako. Arreta gehiago eskatu dute zentroetako ar-duradunek, baita planifika-zioa ere musika irakaskun-tzaren alorrean.

    E d u r n e E l i z o n d o / Iruñea

    3.622 HAUR ETA GAZTEK ikas-ten dute egun Barañain, Iruñea, Tutera, Tafalla, Burlata, Zangoza eta Lizarrako Udal Musika Esko-letan. Eskola h a u e n ibilbidea, gainera, luzea da. Iruñeko Pablo Sarasa te Kontserbatorioko es-kola filialak izan ziren lehenda-bizi, Oinarrizko Kontserbatorio bilakatu ziren ondoren. Espai-niako Gobernuak onar tu Hez-kuntzarako Eskubidea Arautze-ko Lege O r g a n i k o a r e n b idez (LOGSE), azkenik, kontserbato-rio izateari utzi eta Musika Es-ko lab ihu r tu ziren 1994an, nahiz eta ar tean plan zaharreko hain-ba t ikasle eduki.

    LOGSErekin musikaren ira-kaskuntza sistema aldatu ze-n e a n , N a f a r r o a k o G o b e r n u a k lehen Oinarrizko Kontserbatorio ziren Musika Eskolekin ha r tu zituen konpromezuei eutsiko ote zien zen eskola haue tako ardu-radunen kezka nagusia . Ordura arte, zazpi herri hauetako kon-tserbatorioen f inantzaketa Nafa-rroako Gobernuaren, herri ba-koitzeko Udalaren eta Musika Eskoletako erabiltzaileen esku zegoen . B a k o i t z a k e s k o l a r e n aur rekontuaren % 33 ordaindu behar zuen.

    Musika Eskola b ihur tu ta ere, a u r r e k o n t u a r e n e h u n e k o hor i o r d a i n t z e n j a r r a i t u k o z u e l a agindu zuen Nafarroako Gober-n u a k aldaketa gertatu zenean, «baita aurretik ere», Miguel Es-parza eta Joaquin Olloki Bara-ñaingo Musika Eskolako ardu-radunek gogoratu dutenez. Bai-na Gobernuak, antza, ez du bere hitza bete. Hori dela eta, zazpi eskoletako ordezkariak bildu eta euren aldarrikapenen zerrenda egin zuten urte amaieran. Aben-duaren 14an bilera egin zuten guztien artean, eta aurret ik ere, azaroaren 22an, Javier Marko-tegi Nafarroako Gobernuko Kul-tu ra eta Hezkuntza kontseilariari luzatu zizkioten euren kexak. Bilera hartatik, baina, ez ziren hagitz kontent atera eskoletako

    ordezkariak, eta joan den aben-duaren 30ean Nafarroako Par-lamentuko talde ezberdinekin el-karrizketatu ziren, euren lagun-tza jasotzeko asmoz.

    Abenduaren 14an Barañainen egindako bileran onar tu eta Go-bernuar i zuzendutaka eskaerak erakutsi zituzten Par lamentuan ere, Joaquin Olloki Barañaingo Kultur Patronatuko lehendaka-r iak j a k i n a r a z i d igunez . Bos t p u n t u t a n laburbildu daitezke al-darrikapenok: Musika Eskolek Nafarroako i rakaskuntzaren ba-r r u a n be t e t zen d u t e n p a p e r a onartzea, lehenik; lehen aipatu eskolen a u r r e k o n t u a r e n % 33 ordaintzea, bigarrenik; irakas-kuntza publikoko beste zentroen p a r e a n egotea , h i r u g a r r e n i k ; kon t se rba to r io z i renean zu t en b e k a s i s t ema b e r r e s k u r a t z e a , laugarrenik; eta Nafarroako Go-bernuak musikaren i rakaskun-tzan inbertitzen duen diruari buruzko azterketa egitea, bos-garrenik.

    Bekarik ez musika eskoientzat • Beraz, arazo ekonomikoak dira Musika Eskolek dituztenak, ba-tetik, eta egiturazkoak bestetik. Diruar i dagokionez, ez taba ida zaharra da. Izan ere, 1991. ur-t e t i k N a f a r r o a k o G o b e r n u a k izoztuta dauka Musika Eskola h a u e i e m a t e n d ien l a g u n t z a . E g u n , a d i b i d e z , G o b e r n u a k ematen dien dirulaguntza esko-len aur rekontuaren % 33 izan

    MiguelEsparza: «Musika Eskola bihurtutakoan, bekeieutsiko ziela agindu zigun Gobernuak, baina desagertu egin dira»

    ' Marisa Etxeberria: «Euren seme-alabek musika ikas dezaten nahi dute gurasoek. Eskaera benetakoa da etaguk erantzun behar

    diogu. Baina horretarako Gobernuaren babesa behar dugu»

    ordez % 12 eta 22 bitartekoa da, eskolaren arabera. Finkatutako eta agindutako kopurut ik u r run , edozein modutan . Par lamentuko talde batekin eta besterekin min-tzatu ondoren, baikor dira esko-letako ordezkariak, eta euren es-

    kaerak aurrekontue i aurkeztu-tako zuzenketetan jasoko dituz-tela espero dute, eskolei eskaini-tako dirulaguntzak handi tuz .

    Diruaz hitz egitean, Kontser-b a t o r i o z i r e n e a n z a z p i h e r r i haue tako zentroek zuten beka s is tema ezin da ahaztu . «Musika Eskola b i h u r t u ginenean, bekak man tenduko zirela agindu zigun Gobemuak , ba ina hor ren ordez desagertu egin dira», azaldu digu Miguel Esparza Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako zu-zendariak. Hau guztia kon tuan har tuz, garestiagoa da orain Mu-sika Eskoletan ikastea. Nafa-r r o a k o G o b e r n u a k b e r e por -

    tzentaiari eutsi ez dionez, herri bakoitzeko udalak eta ikasleek har tu behar dutelako beren gain p u s k a hori. Ondorioz, zentro ge-hienetan gora egin dute matri-k u l e k . B u r l a t a n , a d i b i d e z , 1993-1994 ikas tur tean % 30eko gorakada izan zuten.

    Honek ikasleen gurasoak kez-katzen ditu batez ere. Burlatako Hilarion Eslava Musika Eskolako G u r a s o e n E l k a r t e k o k ideek in mintzatu gara eta euren ahotik jaso dugu denena den iritzia. «LOGSEk ezarritako planak be-tetzen dituen j a rduera da mus ika eskolena , ikas te txe pub l ikoak dira, ba ina hala eta guztiz ere guzt iz b a z t e r t z e n . ga i t u Nafa-rroako Gobernuak. Ez dugu be-karik, eta agindu zigun laguntza ere ez du betetzen», azpimarratu du Carmen Bordak. «Honek ho-nela jarrai tzen badu , d i rudunek baino ezin izanen dute mus ika ikasi, i rakaskuntza elitista bila-

    Arga Barañ® IruñeSa

    eskolet>ait ikasle».

    saxofoia. eta pianoatri

    hauetakPtan jo daitezHbait

    musiH' Bakark.

    taldekalten dute netfek.

    L U I S K

    tuko da», gaineratu du Nina Al-cantarak.

    Musika Eskolei ematen dien edo ez dien dirulaguntzaz gain, Nafarroako Gobernuak oro har mus ikaren i rakaskuntzaren alo-rrean gastatzen duen edo inber-titzen duen dirua ere bada Mu-sika Eskoletako ordezkarien ar-dura . Arazoa, finean, askoz sa-konagoa b a i t a guz t ien iritziz. «Musikaren garapenaren feno-menoa positiboa izan bada ere, tokian-tokiko ekimenak garatu dira. Baina musikaren irakas-kuntza orokorrean ulertu behar dugu. Horregatik, azterketa se-rioa behar dela us te dugu. Az-tertu behar da Nafarroako Go-be rnuak zenbat diru gastatzen duen mus ikaren i rakaskuntzan, bai ta nola gastatzen duen ere. Hori da garrantzi tsuena, dirua modu egokian gastatzea. Orkes-tra ba tean e h u n d a k a milioi gas-tatzeak ez du zentzurik izanen,

    agian, oinarriak ere bultzatzen ez badira. Finean, musika eskole-tatik aterako dira orkestrak osa-tuko dituzten musikariak», azal-du du Miguel Esparza Barañain-go zuzendariak.

    «Musika eskolen mapa osatu beharra dago» • Marisa Etxe-berria Iruñeko Joaquin Maya Mus ika Esko lako zuzenda r i a -rentzat musika eskolen mapa osatzea da gauzak ongi egiten ari direla ziurtatzeko modurik ego-kiena. «Tokian-tokiko beharrak aztertu behar dira eta horien arabera ekin». Oraingoz, baina, ez dago halakorik Nafarroan. Ho-rrek bere alderdi on eta txarrak ditu Etxeberriaren ustez. «Bate-tik, udaletxe sortzaileek euren musika eskola sortzeko autono-mia dute, baina bestetik, planifi-kazio eza dakar».

    Edozein modutan, Musika Es-kolen ja rduera bultzatu eta in-dartzea funtsezkotzat jo dute es-kola ezberd ine tako a r d u r a d u -nek, «oinarria sendotuz sendo-tuko baita egitura osoa. Baina, noski, horretarako ekonomikoki ere egitura hori indartu egin be-har da». Zeregin horretan Gober-n u a k duen erantzukizuna ezin da ahaztu beraien ustez.

    Hori lortzea, baina, ez da di-rudien bezain erraza, LOGSEren bidezko aldaketak gertatu dire-netik batez ere. Izan ere, LOG-SEren bidez, printzipioz, irakas-kuntza orokorraren ba r ruan ber-tan sendotu behar da musika i r a k a s k u n t z a . Mar isa Etxebe-rriaren ustez, hori neurri ba tean lortu da: «Denbora gehiago es-kaintzen zaio musikari eta ira-kasleak ere prestatuagok daude, t i tu ludunak dira». Baina Iruñeko Musika Eskolako zuzendariaren irudikoz ezin da ahaztu «ikaste-txean haur rak inoiz ezin izanen duela musika t resna bat jotzen ikasi. Horretarako Musika Esko-lara etorri beharko du». Eta joan, joan egiten dira, Etxeberriak az-pimarratzen duenez: «Gaur egun eurert seme-alabek musika ikas dezaten nahi dute gurasoek. Es-kaera benetakoa da eta guk erantzun behar diogu. Baina ho-rretarako Gobernuaren babesa behar dugu». ,„

    Nafarkaria OSTIRALA,

    URTARRILAK

    1 7

    Nafarroako Gobernuak

    1991. urtetik ez du igo musika eskolei ematen dien laguntza.

    Egun, adibidez, Gobernuak

    ematen dien dirulaguntza

    eskolen aurrekontuaren % 33 izan ordez

    % 12-22 bitartekoa da,

    eskolaren arabera.

    L u i s A Z A N Z A

    Lehentasun kontua LEHEN oinarrizko kontserbatorio ziren musika eskolek plaza-ra tu tako aldarrikape-nei buruz, Nafarroako Gobernuak badu zer erranik. Santiago Are-llano Hezkuntza De-par tamentuko bu rua -rekin mintzatu gara ho-rren berri jasotzeko. Bera, Nafarroako Go-bernuaren borondate ezaz edo konpromezuak betetzeko gogo ezaz baino, lehentasunei buruz mintzatu da, hori baita, bere hitzetan, egun dagoen arazoa laburbiltzen duen hi-tza. Eta Nafarroako Go-bernuko Hezkuntza Depar tamentuaren le-hen tasuna , gaur egun, LOGSEren ezarpena da, i rakaskuntza oro-korrari dagokionez.

    Santiago Arellanok, dena den, onartzen du

    • lehen kontserbatorio

    ziren mus ika eskolekin Nafarroako Gobernuak % 33ko subentzioaren bidetik joateko kon-promezua ha r tu zuela, «nahiz eta idatzirik ez egon. Baina, oraingoz, Gobernuaren lehenta-s u n a beste ba t denez, aur rekontue tan ez dago musika eskolei merezi duten arreta eskain-tzeko aukerarik».

    Hezkuntza Departa-men tua ren aurreikus-penen arabera, 2000. u r tean egonen da LOGSE guztiz ezarria Nafarroako i rakaskun-tza orokorrean. Ordutik aurrera , «beste helbu-ruak betetzeko garaia izanen da». Eta Arella-nok horietako ba t mu-sika izanen dela azpi-mar ra tu du. Baina Are-llanok aur re ra tu due-nez, Hezkuntza Depar-t amen tuak ez du musi-ka eskolen arteko be-

    reizketarik eginen, h a u da, lehen kontserbato-rio izandako eta izan ez diren mus ika eskolen ar tean ez da ezberdin-tasunik egonen. Bana-tzen diren laguntzak eskola bakoitzaren araberakoak izanen di-ra bakarrik.

    Musika eskoletako ordezkariek Parlamen-tuko taldeekin eginda-ko bilera ere mintzagai izan du Santiago Are-llanok, eta beretzat Nafarroako Gobernuak bere gain hartzerik ez di tuenak Parlamen-tuak zuzenketen bidez jasotzea «pozgarria» dela azpimarratu du. Beren he lburuak bete-tzeko aukera bakarra , beraz, Par lamentuaren bidetik lortuko cftiTe egun musika eskolek.

    Hezkuntza Departa-men tuak mus ika esko-la guztiak parekatzeko

    joera plazaratu b a d u ere, oinarrizko kon-tserbatorio izandako mus ika eskolek, gaur

    ' egun, badu te berezita-sunik. Izan ere, plan zaharra eta LOGSEren plan berria ba tera daude oraindik guztie-tan. Hori dela e,ta, es-kaera zabal bati behar bezalako e ran tzuna emateko gai izan behar dute mus ika eskolek.

    Oinarrizko kontser-batorioen lana, labur-bilduz, mus ikaren alo-rreko profesionalak prestatzea bazen, mu-sika eskolen betebeha-rra askoz zabalagoa da. Hau da, profesional izan nah i dutenek mu-sika eskoletan eman behar dituzte lehen ur ra tsak , baina mus ika modu ez-profesiona-lean ulertzen dutenek ere badute ber tan le-kurik. X

    1 7

  • Nafarkaria OSTIRAU,

    UflTARRILAK

    Xanti Begiristain

    Iragarpenak eta mehatxuak

    • Pentsa dezagun, esate baterako, egu-raldi iragarle batek honako gauza hauexek esaten dituela, alegia, «ipar haizeak jotzen badu, sartzen baditu itsasaldeko hodei hezeak eta hozberoa zero gradu edo gu-txiagokoa baldin bada, orduan botatzen duena elurra izanen da». Edo beste hau: «Neguan, gauez, oskarbi baldin badago eta ez baldin badabil hego-haizerik, 600 me-trotik gora izotza, lantxurda, horma eta abar eginen ditu». Eta azkenik: «Udan os-karbi baldin badago eta hego-haizea sar-tzen bada, Euskal Herrian, ateri egoteaz gain, beroa ere beroa izanen da».

    Beno ba, goragoko iragarpen horiek, jende arrunt gehienarentzat egia hutsak baino ez dira, gauza objetibo, zientifiko eta frogatuak direlako. Baina hala ere, jakina da pertsona guztiek ez dutela gauzak uler-tzeko modu bera, eta orduan sortzen dira arazoak. Izan ere, beti egoten dira gizaki arrarotxo bakar batzuk, aurreko iragarpe-nak beste era batez ulertzen dituztenak; are gehiago oraindik, bestela ulertzeaz gain, mehatxutzat hartzen dituzte hainbat eta hainbat kontu. Adibidez, aurreko esal-dietan pertsona arraro horiek, mezua zuzen ulertu beharrean, interpretatzen dute eguraldi iragarlea mehatxuka ari zaiela elurra, lantxurda edota sargoria-rekin, eta honelako gertaerak, nire ustez, beren errua edo'erantzukizuna baino ez dira; ezer ez dagoen lekuan mamuak ikus-entzuten dituzte, baina horrek ez du esan nahi egiazkoak direnik.

    Ongi ba, honek guztiak gogorarazten dit, aurreko egunetan, Jaime Mayor Orejak, Juan Maria Atutxak, Miguel Sanzek eta beste askok egin duten interpretazioa Jaime Iribarrenek esandakoaz. Hasteko adierazi behar da ahaztu dutela mamiazko mezu guztia eta atera dutela testuingu-rutik interesatu zaien esaldia, mila aldiz errepikatzeko komunikabide gehienetan, Ezker Abertzalearen aipua kendu eta ahal duten neurrian satanizatzeko.

    Beno ba, nire iritziz, inolako mehatxurik egin gabe, Jaime Iribarrenek esandakoa oso gauza ulergarria eta garbia da, hots, euskal preso politikoek jasaten duten egoeran eta Euskal Herriak dituen esku-bide demokratikoen gabezian (autodeter-minazioa, lurraldetasuna, eta abar) Es-painiako eta Frantziako gobernuek ez ba-dute aldatzen beren jarrera, orduan pai-ramenak eta sufrimenduak jarraitu egi-nen dute. Ikusten denez, ez da inolako astakeria. Zoritxarrez, orain arte horixe gertatu da, eta egoera eta baldintzak al-datzen ez baldin badira, zer arrazoi dago ba orain ondorioak ezberdinak izateko?

    Gai berean sakonduz, esan beharko ge-nuke honelako adierazpenak lehenago ere egin dituztela Floren Aoizek, Tasio Erki-ziak, Jose Maria Olarrak eta abar. Baina ez hori bakarrik, baizik eta Jaime Mayor Orejak berak ere behin baino gehiagotan esan izan ohi du susmatzen zutela sarri gerta litekeela atentaturen bat Madrilen eta beste nonbaiten. Eta Juan Mari Atu-txak beste horrenbeste. Hemen ikusten da ba, ez dela batere logikoa HBko politika-riek egiten dituzten iragarpenak deabrua-ren biraotzat hartzea, eta gainerako guz-tiek esandakoak Jainkoaren hitzak baili-ran jotzea.

    Bukatze aldera, behin baino gehiagotan gogoratu beharko diegu ulertzaile txarrei, nahi edo nahi ez, Euskal Herrian auzi po-. litiko izugarri handia dagoela Espainia eta Frantziako gobernuekin. Eta arazo politi-koak konpontzen direla neurri politikoe-kin, eta ez ekintza polizial hutsez. Era be-rean, oroitarazi beharko diegu badagoela bake proposamen ofizial eta serio bat (ba-karra orain arte) Alternatiba Demokratikoa izenekoa; proposamen serio gehiago ate-rako balute gobernuetakoek hobe. Eta amaitzeko: HBko Mahai Nazionaleko guz-tiak atxilotzeak ez dut uste lagunduko duenik gatazka bukatzen. Mayor Oreja, ulertzen al duzu orain? •

    I / ti uS 1 k I b i t x i • n r r o n t k l 1 1 i k o

    Joxemiel Bidador

    Emaztekien segida XVII: Balendiñe Albizu olerkaria

    • «Sarrifan nere baitan / Auxe det esaten / Zuregatik ez balitz / Zer egingo nuken / Nere biotza askotan / Egoten da egarñ / Zure iturñan det / ur gozo ugañ / Olerkia zu zera / Nere lagun ona / Zugan nik arkltu det / ainbat zoñona». Aitzina doaz euskaraz izkiriatu duten emakumeen berri emateko ondu di-tugunak. Haatik, oraino liteke andrazko euskal idazlerik ez da-goela lerrakeen inor kamutsik. Bere kalterako, ordea. Eta gaur-koan gjputza, Zumaiakoa hain zuzen, Balendiñe Aibizu Aizpurua olerkari findu eta minberakorra hots, goiko hasmenta bertsoen egile mardoa. Itsasertzeko esan herriko San Telmo karrikan zazpi haurridetan alaba bakoitza 1914.eko irailaren 18an sor-turik, hanka egin beharra izan zuen gerratearekin batera. Le-hendabizi itsasontziz Ondarruraino, eta hartan, anaiengandik ere aldendurik, itzal luzeko Ixaka Lopez-Mendizabai inprimaglle tolosarrak eroan zuen Bilbao aldera. Bertan senarra izanen zuen J u a n Manuel Bilbao mundakarra ezagutu zuen, eta bere herrian lan egiteko luzatu eskeintza erdeinatu barik, gizarte ianetan ihardun zuen Biibo erori zeno. Orduan Santanderrera joan ziren, eta une samin horietan, Sardinero gainean Euzko Jaurlaritzak zuen etxean berean ezkondu ziren. Rivadesellatik Iparraldera jo zuten gero, Bidartera hain zuzen, hartan Euzko Jaurlaritzak zuen Larroserai deitu eritetxera. Hor zuketen iehenbiziko semea Josu 1939.eko abenduaren 12an. Gerratea amaiturik, Marse-iiatik jalgi ziren Hegoameriketei buruz, eta Venezueian jadanik, Zumaia izeneko hotela irekiko zuten. Hantxe zeudela idazteari ekin zion, berauk aitortu legez: «Ciudad Bolivar'en nengoela olerkiari eman nion. 1944. urtean Caracas'ko Eusko Etxe'an euskal idazieen sariketa zala ta, Nere urtearen lau aidiak bidaii

    ere sartu zan sariketa artan eta oneri eman zioten lenengo saria, eta neri bigarrena. Euzkadi aldizkarira nere olerkiak bialtzen jarraitu nuen». Caracasko Euskai Etxeak 1942. urteaz geroztik argitara ematen zuen aldizkarian aldiro zuen oierkiren bat azai-tzen. Gutxi ziren euskaraz inprimaturiko orriak, baina gutxi horietan ez ziren gutxi idazleak: Aldegi, Burruntxaiieta, Gabiria edota Killikupe. gure Aibizurekin batera baiki. Bestelako argi-talpenetan ere esku sartu zuen, berbarako, zenbait urte beran-tago ber hiriko abertzale talde batek, Matxari eibartarra buru zutelarik, sortu Sabindarra aidizkarian, Irrintzi zeritzanean, edota Euzko Gaztedi izenekoan. Albizuren ildo poetikoa eza-gutzea ez da guziz zaila, hein batean bederen, alta bere oierkiez osotu bilduma badugu, 1984.ean eta Bilboko Igarri irarkolan atera zen Olerkiak izenburu iaburra daramana aiegia. Santi Onaindiak apailatu honetan bere hiru liburu batzen dira, bada ikus ditzagun banan-banan.

    1972.ean bere lehendabiziko olerki bilduma argitaratu zuen Zarautzen, Itxaropenakoen eskutik, Nere olerki txorta izenbu-rupean. Sabin Irizarrek ondu hitzaurrearen ostean lau zatitan xuritzen digu barne hatsa zumaiarrak: Nere oroitea, Ipar eta egoaldetik, Nere biotzeñak eta Gogoketak. 78 olerki ditugu guz-

    gogotik ezin aienatu gutizia asezina du. Ama lehorrekoa izan arren, Endañeta baserrikoa, aita itsasgizona zuen, eta ur ga-ziaren kresala dastagarri dugu oro ahapaldiak irentsi ahala. Eta itsas urrinetan gogokoen etxe urrunekoa, idorrekooi itsas oro berdinak iduri arren:

  • Nafarkaria OSTIRAU,

    UflTARRILAK

    Upelak zabalik dira Gaur Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian ofizialki hasiko da aurtengo denboraldia

    aur, arratsaldeko zortzietatik aurrera,

    ofizialki irekitzat emanen dute Nafarroako txotx ga-raia, Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian. Bertan iza-nen dira gure herrialdeko zenbait pertsona ezagun, kirolariak, kulturgileak eta politikariak tarte. Bihartik aurrera sagardotegi guz-tietako ateak izanen dira zabalik.

    Edurne Elizondo / Iruñea LEKUNBERRIKO Toki-Alai sa-gardotegian zabalduko dute ofl-zialki a u r t e n g o txotx g a r a i a , arratsaldeko zortzietatik aurrera. Lekunberriko nagusiak bezala sagardogile produktore diren Al-datz, Lekaroz eta Berueteko sa-gardotegietako nagusiak izanen dira Toki-Alaiko gaurko afarian, baita hainbat pertsonaia ezagun ere, hala nola, Txomin eta Jorge Nagore ki rolar iak , k u l t u r a r e n munduko Juan i to Gorriti eta Koldo Azpiazu, baita zenbait po-litikari ere, besteak beste, Ignacio Martinez Alfaro, Nafarroako Go-bernuko Nekazaritza kontseila-ria, eta beste ordezkari batzuk.

    Lekunberriko upelak gaur za-baldu ondoren, beste hiru sagar-dotegietakoak bihar irekiko di-tuzte, eta hiru hilabetetan zaba-lik izanen dira. Apirilaren hasie-rarektn batera, hurrengo ur tera arte, berriro itxiko dituzte. Na-fa r roan , Aldazko Martxi tonea, Berueteko Txetxeneko Borda, Le-karozko Larraldea eta Lekunbe-rriko bertako Toki-Alai dira sa-gardoa etxean egiten du ten sa-gardotegiak.

    Berezitasun horri, hain zuzen, garrantzi handia ematen diote sagardogileok, Gregorio Elizetxe Lekarozko Larraldea sagardote-giko nagusiak erran digunez. «Badira euren buruar i sagardo-tegi deitzen dioten baina jatetxe a r run tak diren etxeak. Gu ezber-dinak gara, sagardoa guk egiten dugu eta denboraldia denean saltzen dugu. Jendear i ezberdi-nak garela erakutsi nahi diogu». Horretarako, elkarte bat sortzeko asmotan dabiltza lau sagardotegi haue tako nagusiak, Nafarroako sagar ekoizleak biltzeko. Sagardo ekoizleak biltzea, antza, zailagoa da, bosteko kopurua behar baita gutxienez, «eta gu lau besterik ez gara», jakinarazi digu Inaxio Be-giristain-ek, Aldazko Martxito-nea sagardotegiko nagusiak.

    Bertako sagarrondoak berreskuratzen • Lau sagardo-tegi hauen he lburua berdintsua izanik, euren ibilbidea ere pare-koa izan da. Beruete eta Leka-rozkoa sortu ziren lehendabizi, Lekunberrikoa ondoren, eta az-kenik Aldazkoa. Azken honek bi-garren denboraldia izanen du aurtengoa. Berueteko sagarron-doek, berriz, zazpi bat urte di-tuzte jada . Lekarozko sagardo-tegiak aur ten beteko du lauga-r ren denbora ld ia ; Lekunberr i -

    Sagardoa upeletik dastatzeko aukera izanen da gaurtik aurrera

    eta, iaz bezala, jende ugari hurbilduko dela uste dute

    sagardogileek. A N D E R G I L L E N E A

    L E I R E A R Z U A G A

    koak, aldiz, hirugarren urteurre-na maiatzean.

    Berueteko Txetxeneko Borda sagardotegia da, beraz, zaharre-na. Angel Alvarez poliki-poliki hasi zen lanean. Lehen sagarron-doa jarri zuenetik zazpi bat ur te igaro dira eta 1.500 ditu orain. Mota askotako sagarrondoak di-ra gainera: Normandiatik ha-malau barietate ekarri ditu, beste hamalau Asturiastik eta hama-bost-hamasei inguru bertakoak dira. «Hemengoak oso zuhaitz onak dira. 60 urtekoak ere badi-ra; beraz, gogorrak dira», dio An-gel Alvarezek.

    Bertako sagarrondoak berres-kura tu ezezik, produkzio ekolo-gikoa ere bada Txetxeneko Bor-dako nagusiaren arduretako bat. Nafarroako Produkzio Ekologi-koaren Kontseiluaren ba r ruan dago, eta aur ten bere sagardo-tegiko upeletako batek sagardo ekologikoa du bere baitan. Hori ez du .gaur hasiko den txotx ga-raian salduko, botiletan sartzeko gordeko baitu, gero leku espezia-lizatuetan saldu ahal izateko.

    Angel Alvarezek bezala, berta-ko sagarrondoak berreskuratzea du helburu Lekarozko Gregorlo Elizetxek ere. 2.000 sagarrondo inguru ditu, jarri berriak horie-tako batzuk, eta sagarrak ematen hasiak beste batzuk. Iparraldetik eta Gipuzkoatik sagarrondoak ekarri badi tu ere, bertakoak na-hiago ditu Elizetxek. «Hemen le-hen sagardo anitz egiten zen eta horregatlk. zuhaitz batzuk galdu badira ere, beste asko badauzka-gu oraindik. Horiek bildu ditugu guk. Zergatik ekarriko dugu kan-potik, etxean ere baldin badau-kagu?», azaldu digu Larraldeako nagusiak.

    N a f a r r o a k o lau saga rdo teg i hauen ar tean Lekunberrikoa da sagarrondorik ez duen bakarra . Nafarroatik bertatik eta Gipuz-koatik ekartzen ditu Andres Ur-bizuk sagarrak baina, hori bai, etxean egiten du sagardoa. Eta ona omen da, Gipuzkoatik eto-rritako beste sagardogileek ha-laxe erran baitiote. Eta bera, noski, har ro dago. Dena den, ez du us te Elizetxek Nafarroan Gi-puzkoako sagardotegi giroa du-

    gunik, «baina bide onean gaude», gaineratu du.

    Inaxio Begiristainek, hairi zu-zen, bide horrek eskaintzen zi-t u e n a u k e r a k ikus i z i tue lako zabaldu zuen Aldatzen Martxi-tonea sagardotegia. Iazkoa izan zuen iehendabiziko denboraldia, eta nagusia kontent dago, «oso kontent», gainera. Oraingoz sa-garrak kanpotik.ekarri behar di-t u Begi r i s ta inek , be re e txeko s a g a r r a n d o a k g a z t e b a i t i r a

    * Iazkoa hobetzeko asmoz

    URTERO anitz dira txotx ga-raia helduta Gipuzkoako sa-gardotegietako upelen bila joaten diren nafarrak. Nafa-rroa ez da Astigarraga, baina gora doa gure herrialdean sagardotegietako giroa.

    Gaurtik has i ta apirilaren hasiera bi tartean, denboraldi berria dute aur rean . Iaz egin-dakoa dute denek oraindik b u r u a n . Inaxio Begtristai-nentzat lehendabizikoa izan zen, eta bai ta hagitz ona ere. «6.000 litro edan zuen jen-deak sagardotegian». Beste 5 .000 inguru botiletan sar tu zituen. Aurtengoa, dena den, hobea izatea espero du. Bai-korra da Begiristain: «Aur-tengo sagardoa m u n d u k o onena izanen da>, dio pozik. Eta badu hori errateko arra-zoirik: «Iaz kupelak berriak ziren. Aurten, erabilita dau-denez, askoz sagardo onagoa aterako da».

    Berueteko Angel Alvarezek 12.000 litro sagardo inguru saldu zituen osotara, eta aur-ten, 17.000ra ailegatzeko es-perantza du. Txetxeneko Bor-da sagardotegiko sagardoa, gainera, berezia da, «guria izanen baita Euskal Herri osoko sagardotegirik al tuena, 800 metrotan gaude». Hori dela eta, beranduago atera-tzen da, «baina hobe kontser-batzen da ere». Sagardo be-rant iarra delako, agian, ga-r raz tasun gutxikoa da Angel Alvarezena, «eta argi xamarra» koloreari dagokionez.

    Lekarozko Gregorio Elize-txek litro ugari saldu zituen iazko denboraldian ere, oso-tara, 27.000 inguru. Lekaroz-koa sagardo goxoa da, Elize-txeren ustez bertako giroa na-hiko epela delako, hain zuzen ere. «Kostaldetik ez gaude hain u r run , giroa epela da eta horrek badu eragina sagar-doarengan», azaltzen du. Le-kunberr iko sagardoari dago-kionez, hagitz ongi kontser-batzen dela azpimarratzen du

    • Andres Urbizuk.

    oraindik. Dena den, argi utzi nahi izan du, «guretzat garrantzi tsue-na zuhaitza» dela.

    Horregat ik , e lka r tea sor tzea funtsezko da berarentzat . «He-men badira sagar produktoreak eta horiek guztlak koordlnatu behar ra dago, hemengo sagarre-kin hemengo sagardoa egiteko. Gipuzkoan ere, kanpotik ekar-tzen dituzte oraindik sagar ge-h i enak , As tu r i a s , Normand ia , Bretainiatik...». Argi dago, beraz, nafar sagardogileek nafar sagar-doa nahi dutela, bertako produk-tua. Orain arte egin du tena be-hintzat, Nafarroako sagardoza-leen gus tukoa izan da, eta hemen ere_gora doa sagardotegien txotx garaiko glroa. Gaur has i eta da-tozen hiru hilabeteetan zehar izanen du nahi duenak gure sa-gardoa dastatzeko aukera. Upe-lak zabalik dira. X

    1 7

  • ! ! J Nafarkaria OSTIRALA,

    URTARRILAK

    1 7

    • Xavier Cherrez • Arkitektoa

    «Iruñeko harresien barruan eraiki daiteke» afar Ateneoak anto-

    ftkl latuta, atzo iluntzean Iruñeko Planetarioan aur-keztu zuen Xavier Cherrez arkitektoak 'Arte Ederreta-ko G o t o r l e k u a ' bere proiektua, hitzaldi baten bidez. Nafar gazte honek harresi zaharrak hustu eta bertan Liburutegi Orokorra, Kongresuen Jauregia eta Auditorioa egitea proposa-tu du, eta Iruñeko Udalak antolatutako lehiaketa ba-tean ohorezko saria jaso du ideiak.

    Albe r to B a r a n d i a r a n / Iruñea

    XAVIER CHERREZEK bost ur te eman ditu harres iak h u s t u eta ber tan eraikitzeko egitasmoare-kin, baina ez da bakarr ik aritu, k a r r e r a k o ikask ideek ere o rdu franko sar tu dituzteiako proiek-tua paperera eramaten. Egun ha-rr i tuta eta haserre dabil ideia beste askok baliatu dutelakoan dagoelako.

    • Iruñeko harresiak oso inguru erakargarria, interesgarria eta oso toki interesgarrian egona-gatik, oso ezezagunak dira. Lan hau egitean aztertuko zenuen horren arrazoia. Ezezagunak dira Alde Zaha -

    rreko kanpoko aldean daudelako, h a u da, komertziotik eta ohiko ibilbideetatik u r run . Eta ez bada-go zirkulazioa, inguru h a u e k hil-tzendi rap ixkanaka . Gotorlekuan ere, eta nahiz eta mugimendu handiagoa izan, bada geldotasun bat, ez delako proiekturik egin eraikin zahar hauek gure garaia-rekin lotzeko. Horretan oinarri-tzen da nire tesia, ha in zuzen ere: ez dela ezinezkoa gaurkoa eta ira-gana lotzea hereda tu dugun on-darea galdu gabe.

    • Proiektu hau zuk sortu zenuen. Nola izan zen hasiera? K a r r e r a k o a z k e n k u r t s o a

    1992an amai tu nuen , eta o rduan erabaki n u e n azken proiektua ez

    «Orain arte pentsatzen zen lurra eta harresiak batera eraikitzen zirela, eta ezin zela lurra kendu dena erori gabe»

    zela lan akademiko h u t s a izango, b a i n a ze rba i t p e r t s o n a l a , oso neurea, eta gainera erabilgarria. Eta proiektu hone tan murgildu nintzen. Berehala ikusi n u e n mo-ta honetako ikerketa, h a u da, bastioi ba ten b a r r u a n kul tur az-piegiturak sortzeko ikerketa, egin duen lehen pertsona naizela, eta hori azpimarratu nahiko nuke, p ren t san agertu diren notizietan ez delako nire izenik azaldu, nahiz eta ideia neurea izan. Azken fi-nean, baliagarria izango zen iker-keta lan ba t egin nah i nuen , eta proiektu honek pixkana liluratu ninduen, ikusi nuelako ez ziola inork se r iosk i he ldu , e ta i zan n u e n benetan zerbait asmatzen ari nintzelako sentsazioa, aitzin-daria nintzelakoa. • Oinarrian, proiektuaren filo-

    sofla da dagoena aprobetxatzea erabi lera m o d e r n o e t a r a k o , baina nola heldu zenion gaiari? Hau da, zuretzat harresiak ba-rrutik hustu beharreko zerbait ziren, funtsezkoaren estalkia

    Xavier Cherrez Gotorlekuan joan den asteazkenean. L u i s A Z A N Z A

    besterik ez, oinarria bera? Nik gaiari he ldu nion inolako

    aurreiritzirik gabe. Lehen fasea oso hotza izan zen, nahiz eta sor-men lana izan, eta egin n u e n ha -r r e s i en ike rke ta z ient i f ikoa ia. Interesgarriena izan zen nik egin d i tudan proiektuetako planoak neureak direla, nik mar raz tu ni-tuela, ez zirelako existitzen. Bazi-ren zantzu batzuk, ba ina ez arki-tekto ba tek behar-beharrezko di-tuen plano osoak. Nik aztertu n u e n informazio solte hori, eta a z k e n e a n o n d o r i o z t a t u n u e n zenbait tokitan h u s t u egin daite-keela harres ien inguruan dagoen lu r ra , h a r r e s i e k be ra iek h e l d u egiten diotelako egitura osoari. Hori oso inportantea da, orain ar-te pentsatzen zelako lurra eta ha -rresiak ba te ra eraikitzen zirela, eta ezin zela, adibidez, lurra ken-du dena erori gabe. Nik, ordea, badu t nahikoa da tu baieztatzeko zenbait tokitan h u s t u egin daite-kee la i n g u r u a h a r r e s i a k eror i gabe. Horrela, lortuko litzateke inguru honen ba r renean eraiki-tzea egi tura n a g u s i a r i kal ter ik egin gabe.

    • Liburutegi Orokorra, Kongre-suen Jauregia, Auditorioa.. . gune kul tural garrantz i t su

    hauek derrigor sartu beharre-koak ziren hemen, edo ematen ahal zitzaien harresiei beste erabilera bat? Badaude arrazoiak hori horrela

    egiteko. Ni saiatzen ari naiz jaki-naraz ten Iruñeko harres iek badi-tuztela posibilitateak gaur egun-go eraikinak bere ba rnean eduki-tzeko, auke rahor ibadagoe la . Eta hori jakinarazi beha r r a dagoela. Eta hiria inoiz ausar tzen bada inguru h a u e k bereganatzen eta orain dauka t ena baino erabilera h a n d i a g o a e m a t e n , k o k a p e n a h o r r e n g a r r a n t z i t s u a da , n o n b u l t z a t u b e h a r k o l i t z a t e k e e n erabilera publikoa, eta, nire us -tetan, kul tura la . Horrela ba tuko lirateke hir iak d i tuen bi beha-rrak: eraikin garrantzi tsu horiek, a l d e b a t e t i k , e t a o n d a r e a r e n man ten imendua , bestetik. • Zein izango lirateke eraikin ba-

    koitzarentzat kokaguneak? P r o p o s a m e n a k dira , bes t e r ik

    gabe , b a i n a n ik D o n e j a k u e k o Bastoia auke ra tu du t gela hand i baterako, h a u da, Kongresuen Jaureg ia izango zen gelarako eta San t a Mariako Bastoian kokatu-ko n u k e Liburutegi Orokorra. Bi h a u e k Go to r l ekuan . Labr i teko Bastoian Auditorioa izango litza-

    t eke . A r k i t e k t u r a h o n e t a r a k o , bestalde, a r au batzuk, teoria ba t a s m a t u dut, h a u da, nola lan egin behar den mota honetako bastioi ba tean . Oso lengoaia xumea da, tolestu egiten diren forma lauak. • Nahiz eta hasieratik ideiak ma-

    hairatzeko proiektua izan hau, gauzatu ere nahiko zenuke, ez-ta?

    Inozo samar ra izan naizela esan behar dut, ni has i n intzenean ez zegoelako inor arlo honekin la-nean , eta orain, bost u r te ren bu -ruan , 120 saio inguru egin dira ideia honi buruz . Proiektua uni-ber ts i ta tean lehendabiziko aldiz aurkeztu n u e n e a n lurrera bota zizkidaten planoak. Gero arra-kas ta hand ia izan zuen, ba ina hasieran, zerbait berria aurkez-ten denean gertatzen ohi den be-zala, gaitzetsi egin zuten. Nire lana izan da, batez ere, ikerketa lana, e rakus teko hor zerbait egin daitekeela. Nahiz eta azkenean gauza tu ez, lan h a u baliagarria izango da jakiteko zer dugun eta horrekin zer egin dezakegun. Az-kenean erabakitzen badugu bere hor re tan uztea egingo dugu ho-r r e l a e r a b a k i d u g u l a k o , b a i n a j ak inda bazeudela beste aukera batzuk. x

    Xavler Cherrez 1992an hasi zen /ruñefco harresien inguruan ikertzen, karrera amaitzean

    egiten den azken proiekturako. Bost urtefco lanaren ondotik

    baieztatu du harresien in-guruko lurra hustu egin

    daitekeela egiturari kalte-rik egin gabe, eta bertan

    eraikin kultural garrantzi-tsuak jartzearen aldekoa

    da, inguruak berak dituen ezaugamaK aireia eia.

    Nafarroako Gobemuarekin

    gestioak egin ondoren proiektua kontuan har ze-zaten, udalak berak egin zuen detaldia harresien

    inguruan ideia lehiaketa-rako. Cherrezen proiek-

    tuari ohorezko saria eman zioten, nahiz eta berak

    ko ideiatik sortutako le-hiaketa izan zela.

    iatu duten sentsazioa baitu.