teknologia berriak hezkuntzan-ereduak

of 28/28
2011 Egilea: Buruntza taldea Partaideak: Amaia Esnal Esti Mujika Aitziber Ugartemendia TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN
  • date post

    26-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    218
  • download

    1

Embed Size (px)

description

teknolgia berriak eskoletan lantzeko eredu ezberdinak

Transcript of teknologia berriak hezkuntzan-ereduak

  • 2011

    Egilea: Buruntza taldea

    Partaideak:

    Amaia Esnal

    Esti Mujika

    Aitziber Ugartemendia

    TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    2 BURUNTZA TALDEA

    AURKIBIDEA

    1. KOKAPENA ............................................................................................................ 3

    1.1. SARRERA ......................................................................................................... 3

    1.2. ABIAPUNTUA: EUROPAR BATASUNA ............................................................... 3

    1.3. EUSKAL HERRIAN GARATU DIREN EGITASMOAK .............................................. 5

    2. PROIEKTUAK.......................................................................................................... 9

    2.1. IKASYS PROIEKTUA .......................................................................................... 9

    2.1.1. KOKAPENA ............................................................................................... 9

    2.1.2. IKASYS: ZER DA? ..................................................................................... 11

    2.1.3. FUNTZIOAK ............................................................................................ 11

    2.1.4. HELBURUAK ........................................................................................... 12

    2.1.5. IKASYS SISTEMAREN OSAGAIAK ............................................................. 13

    2.1.6. PROZEDURA ........................................................................................... 14

    2.2. ESKOLA 2.0 .................................................................................................... 15

    2.2.1. KOKAPENA ............................................................................................. 15

    2.2.2. HELBURUAK ........................................................................................... 15

    2.2.3. IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA.................................................................. 16

    2.2.4. EKIPAMENDUA ...................................................................................... 17

    2.2.5. EDUKIAK ................................................................................................ 19

    2.2.6. LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK ................................................. 19

    2.3. IKT HELDUTASUN EREDUA............................................................................. 23

    3. ONDORIOAK ........................................................................................................ 25

    4. BIBLIOGRAFIAFIA ................................................................................................ 27

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    3 BURUNTZA TALDEA

    11 KKOOKKAAPPEENNAA

    1.1 SARRERA

    Gaur egungo gizartean teknologia berriek duten eragina itzela da. Informazioa ulertu

    eta lantzeko modu berri bat osatu da, teknologia berrien sarrera bizkorrarekin batera.

    Aurrerakuntza handiak eman dira oso denbora laburrean. Komunikabideak nagusitu

    dira elkarrekintza sozialerako lanabes gisa. Aurrerakuntza hauek, informatika,

    telekomunikazioak eta ikus- entzunezkoen esparruen arteko loturarekin batera eman

    dira.

    Informazioaren gizartea sustatzeko eta aldaketak esparru guztietara hedatzeko,

    administrazioek eta instituzio publikoek politika zehatzak indarrean jartzen dihardute

    azken urteotan.

    Orobat, testuinguru teknologiko berrira aldaketa sustatzeko helburua duten politika

    eta egitasmoak dira, telekomunikazioen esparrua egituratzeaz gain, promozionatu,

    sentsibilizatu, baliabideak zabaldu eta herritarren eskura jarriaz. Funtsean, herritarren

    artean informazioaren gizartean bizi eta lan egiteko moduko jakintza eta joerak

    sustatzeko.

    1.2 ABIAPUNTUA: EUROPAR BATASUNA

    Informazio gizartea sustatzeko abiapuntua Europar Batasunaren esparruan kokatzen

    da. Zehazkiago, Bangeman Informean (1994). Bertan jasotzen dira IKT en inguruko

    lehen gogoetak. Informe honek inflexio une garrantzitsua suposatuko du, ordutik

    aurrera ekintza plan garrantzitsuak jarri baitira martxan. Plan bakoitzak helburu

    zehatzak jaso ditu, unean uneko helburu eta beharrei loturikoak.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    4 BURUNTZA TALDEA

    Hezkuntzari garrantzia handia eman zaio ibilbide honetan, aldaketa prozesu honetan

    funtsezko papera jokatzen duen esparrua baita. Ikuspegi hau jasotzen du Europa a la

    vanguardia de la Sociedad de la Informacin planak (1996).

    Egitasmoen artean, duen garrantziagatik, eEurope 2000 iniziatiba aipatu behar da,

    Lisboako estrategian oinarriturikoa (1999). eEurope iniziatibaren baitan, bi plan

    estrategiko garatu dira: eEurope 2002 eta eEurope 2005. Oinarrian, Hezkuntzak

    informazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren gizartera egokitzeko ikuspegia

    biltzen du, bai eta horretarako hezkuntzak funtsezko duen digitalizaziorantz urratsak

    emateko helburua ere.

    Hezkuntzaren esparruan urrats garrantzitsua ekarri zuen 2001. urtean Europako

    Batzordeak osaturiko informeak: Futuros objetivos de los sistemas educativos.

    Etorkizunerako helburuak bateratzea lortu zuen. Hala nola, hezkuntzaren kalitatea

    hobetzea Europan, irakasleen formazioa eta alfabetizazioari garrantzia emanez;

    edozein adinetan ikasteko aukera erraztu eta zabaltzea; oinarrizko gaitasunen

    definizioa eguneratzea, batez ere IKT ei loturiko ezagutzen esparruan; mugikortasun

    eta hizkuntzen ezaguera sustatuz, ikaskuntzaren lurralde esparrua Europara eta

    mundura zabaltzea; eta baliabideak aprobetxatzea behar eta errekurtsoak egokituz.

    Ekarpen honi esker, eEurope 2002 ekintza planaren bidez Europar Batasuneko partaide

    guztiei IKT en sarrera sustatzeko beharrezkoak ziren egokitzapenak burutzeko esparru

    legala osatu zen.

    Aipatzekoa da eLearning (ikaskuntza teknologikoa) programa, hezkuntzan IKT en

    sarrera burutzeko bitarteko gisa. Programak hiru ildo nagusi bildu zituen: azpiegiturak,

    herritarren ezagutza maila, eta Hezkuntza Sistemaren egokitzapenak.

    Urte guztiotan aurrerakuntza handiak eman dira, eta egun, Lisboako helburu

    estrategikoetan oinarrituta, esparru estrategiko berria proposatzen du Europako

    Batzordeak: i2010 deritzona. Estatu partaideei, informazioaren gizarteak eskatzen

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    5 BURUNTZA TALDEA

    dituen aldaketei egokitzeko gomendio eta planak zuzentzeaz gain, herritarrek

    ezagutzaren gizartean behar dituzten konpetentziak zehazten dira bertan, hezkuntzak

    bermatu beharrekoak.

    1.3 EUSKAL HERRIAN GARATU DIREN EGITASMOAK

    Euskal Herrian, Eusko Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan gobernu autonomiko eta

    foralak sustatutako egitasmoak ditugu alde batetik. Bestalde, Euskal Herri osoan

    hedapena duen Ikastolen Elkarteak, Teknologia Berriak eskolan txertatzeko azken 15

    urteetan garatu duen ildoa kokatu behar dugu. Izan ere, aipagarria baita Ikastolen

    Elkarteak aplikazio informatikoak berritu, egokitu eta eguneratzen diharduela azken

    urteotan. Edonola ere, Ikasys egitasmoak biltzen ditu IKT ak eskolan txertatzeko

    Ikastolen Elkarteak indarrean jarritako helburu eta urrats nagusiak.

    Europa mailakoek ez ezik, Espainia mailan sustaturiko egitasmoek ere eragina izan

    dute EAE eta Nafarroan. Lehen saiakerek porrot egin zuten Espainian, Info XXI Sociedad

    de la [email protected] para todos egitasmoak ez baitzituen bere helburuak bete. Horren

    ondotik, Comisin Especial para el Desarrollo de la Sociedad de la Informacin sortu

    zen, 2003. urtean. Ikuspegi aldaketa garrantzitsua ekarri zuen honek, IKT ak eskolan

    presente egotetik, IKT ak eskolan txertatzera igaro baitzen. Edonola ere, aldaketa

    nagusia 2004. urtean emango da, Espaa.es planaren bitartez. Teknologia berriak

    eskolan sarrera izateaz gain, horien benetako integrazioa emateko, eduki eta

    metodologia esparruko egokipenetan sakonduko baita.

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatzen duten marko autonomikoak 1999an eman zuen

    informazioaren gizartea eraikitzen hasteko urratsa. Europako mailarekin parekatzea

    helburu zuen iniziatiba jarri zen indarrean, eEuropa plana erreferentzi gisa hartuz.

    Hezkuntzan azpiegitura eta baliabideak txertatzeko pausua 2000. urtean kokatzen da,

    Iniciativa 2000tres planaren baitan. 2002an ordea, hobekuntza eman zen plan

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    6 BURUNTZA TALDEA

    berriarekin (PESI), Europa eta Estatu mailako ekintza planak erreferentzi gisa hartuta.

    Ekonomia esparruan ez ezik, hezkuntzan eragina izango du, pertsona guztiei beren

    garapenerako aukerak bermatzea biltzen baitu. Honela bada, eFormacin ildoak,

    teknologi berriak baliatuz, hezkuntzako maila eta esparru guztietan erantzun

    eraginkorrak ematea izango du helburu. Beharrezkoa izango da irakasleen formazioa

    ildo horretan. Horretarako baliabideak eta ekintza planak jarriko dira martxan. Gaur

    egun, irakasleen formazioa sustatzeko Garatu deritzon egitasmoa dago indarrean.

    Euskadi en la sociedad de la informacin planetik eratortzen da. Irakasleak formatzea

    funtsezkoa da eskoletan IKT txertatzeko. Helburu horrekin burutzen dira irakasleei

    zuzenduriko ikastaroak.

    Premia I planak, EAE ko eskola guztietan gutxieneko azpiegitura eta baliabide

    teknologikoak ezartzea sustatuko du. Plan Premia II berriz, IKT ak ikasgelara hedatzea

    bultzatuko du.

    Oro har, urte guztiotan emaitza garrantzitsuak lortu dira hezkuntzan plan hauei esker.

    Aipatzekoa da 175/2007 Dekretua, Oinarrizko Hezkuntzari buruzko kurrikuluma

    ezartzen baitu, gaitasun digitala euskal herritarrentzat gako gisa kokatzen baitu,

    Europako gomendioei eta Estatuko legediari jarraiki. Honi esker, IKT informatzeko,

    ikasteko eta komunikatzeko funtsezko aldagai gisa kokatzen dira.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    7 BURUNTZA TALDEA

    Taula 1. EAEko dekretuaren kontzeptu mapa.

    Hezkuntza esparrura figura berriak ekarri zituen PESI iniziatibak, gaur egun EAE ko

    eskoletan indarrean jarraitzen dutenak: arduradun teknikoa eta IKT en

    dinamizatzailea.

    Nafarroako markoan, Nafar gobernuak azken urteetan sustaturiko IntegraTic eta

    InnovaTic egitasmoak aurkitzen dira. IntegraTic egitasmoa, Hezkuntza Ministeritzak

    indarrean jarritako Escuela 2.0 egitasmoarekin bat egiten du, bai helburuetan, bai eta

    horiek lortzeko sustatzen diren egitasmo praktikoetan ere. Innovatic egitasmoa berriz,

    Euroinnova planaren baitan kokatzen da. IKT en sustapena eta garapena ditu helburu,

    Nafarroako markoan aldaketa teknologikoa eta ekonomia garapena bultzatzeko

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    8 BURUNTZA TALDEA

    asmoz. Izaera osagarria du egitasmoak, aurretiazko egitasmoen filosofia biltzen baitu:

    II Plan de Actuacin para la Promocin de la Sociedad de la Informacin de las

    Telecomunicaciones en Navarra, eta Estudio Sectorial y Plan Estratgico del Sector TIC

    en la Comunidad Foral de Navarra.

    Ondorengo ataletan, IKT eskolan txertatzeko helburuarekin gaur egun EAE ko

    esparruan abian diren egitasmoak landuko ditugu: Ikasys, Eskola 2.0 eta

    Heldutasunaren eredua.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    9 BURUNTZA TALDEA

    22 PPRROOIIEEKKTTUUAAKK

    Gaur egun martxan dauden proiektuak honakoak dira: IKASYS, ESKOLA 2.0eta IKT

    heldutasun eredua. Proiektu hauek banan-bana azalduko ditugu datozen orrietan.

    2.1 IKASYS PROIEKTUA

    2.1.1 KOKAPENA

    Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT)

    alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua

    metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan

    ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa

    ekoiztean aitzindaria izan da Ikastolen elkartea.

    Aplikazio informatiko propioak sortu eta berritzera

    iritsi da eta eskola barneko komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta

    eguneratzen ere jarraitzen du.

    Ikastolek IKT planarekin dituzten helburuak

    Derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek garatu beharreko gaitasunen

    artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKT en erabilpenaren

    bitartez, beste arlo edo ikasgaietan hobekuntzak lortzea da helburu bat eta bigarrena,

    IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta

    proposatzea. Hemen kokatzen da IKASYS.

    irudia 1. Haurrak

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    10 BURUNTZA TALDEA

    Ikasleek oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta erabiltzeko gai izate

    horretan, baliabide kurrikularrak sortzen dira eta horri erantzuteko sortzen da

    proiektua.

    Proiektuaren abiapuntua

    Kontuan izanik ikasle bakoitza ezberdina dela eta norberak bere erritmoa duela

    ikasteko orduan, bakoitzaren behar eta berezitasun horiei erantzuten asmatzea da

    hezkuntzaren arazo nagusietako bat.

    Eskolako zenbait eduki ariketetan landuaz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta

    arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien edo berezitasun

    handienak ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko,

    Ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar

    izaten dituzte.

    Gaur egun arazo honi honela erantzuten zaio, memorizatzeko diren ariketak inolako

    euskarririk gabe egiten dira eta ariketa bidez landu daitezkeen eduki batzuei bide

    desberdinetatik ematen zaie konponbidea:

    Ikasliburua erabiliz erantzuten zaio (baina ikasliburuek ariketa berak dituzte

    ikasle guztientzat), eta, batzuetan, sakontze edo errefortzu jarduerak ere

    egiten dira.

    Jarduera liburuak edo koadernoak erabiliz.

    Fitxen fotokopiak erabiliz, edo irakasleek beraiek prestatutako diktaketa

    ariketen bidez.

    Honek guztiak irakasleak ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipen sistematikoa era

    egokian burutzea izugarri zailtzen du. Testuinguru honetan, baliabide hauek ikasle eta

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    11 BURUNTZA TALDEA

    irakasleengana modu pertsonalizatuan iritsi ahal izateko hutsunea bete nahian sortzen

    da proiektua.

    2.1.2 IKASYS: ZER DA?

    Ikasys proiektua Ikastolen Elkarteak garatutako hezkuntza alorreko proiektu

    berritzailea da, nahiz eta azkeneko hiru urte hauetan bultzada handia izan duen

    aplikazioen eta edukien garapenean.

    Ikasys proiektuaz hitz egiten dugunean hainbat logo erabiltzen dira hau adierazteko

    baina guk jarraian dugun irudia aukeratu dugu oso ondo adierazten bait dute hitzek eta

    irudiek zertaz ari garen.

    Irudia 2. Ikasys proiektuaren logotipoa.

    Norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware),

    aplikazio informatikoak (software), estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen

    multzoa da. Bitarteko hauen bidez landu daitezkeen oinarrizko konpetentziak lortzeko

    beharrezkoak diren baliabideen sistematizazioa bideratzen da.

    2.1.3 FUNTZIOAK

    Proiektuak hiru funtzio betetzen ditu:

    Trebatzeko: ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion

    jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia,

    problemen ebazpena, fisikaren algoritmikoak, kimikaren formulazioa,...

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    12 BURUNTZA TALDEA

    Memorizatzeko: ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen

    jarduera sistematikoen bilduma da.

    Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia- toponimia, literatur obrak eta

    autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa,...

    Norberak berea egiteko: ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era

    autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen informazio eta komunikazio

    teknologiak eskolan baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen

    duen prozesua da.

    Irudia 3. Teknologia berriak ikasgelan.

    2.1.4 HELBURUAK

    Euskal Currikulumeko konpetentzia orokor eta espezifikoen lorpenerako baliabideak

    garatzea, pertsona konpetentea izatea.

    Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan

    sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    13 BURUNTZA TALDEA

    bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea, ezagutzak, trebetasunak eta

    jarrerak era bateratuan eta integratuan erabiltzeko.

    2.1.5 IKASYS SISTEMAREN OSAGAIAK

    Sistemaren osagaiez ari garenean, hardware aldetik eta software aldetik ditugunak

    bereizi behar dira.

    Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien

    eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK

    tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela

    arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere

    ordenagailuarekin arituko da.

    Irudia 4. Osagaiak.

    Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko

    eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak

    exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren

    jarraipena egiteko aplikazioa.

    Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako

    jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa

    sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania,

    Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    14 BURUNTZA TALDEA

    2.1.6 PROZEDURA

    Ikasys proiektuan jarraituko den prozedura aipatuko dugu jarraian:

    Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik

    kontratu didaktikoa egingo da, bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko

    du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila,

    zenbat denboran,).

    Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu

    aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta

    behar duen laguntza emango dio.

    Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen

    jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake

    proiektuak.

    Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko

    zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren

    balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera,

    erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten

    hurrengorako.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    15 BURUNTZA TALDEA

    2.2 ESKOLA 2.0

    2.2.1 KOKAPENA

    Eskola 2.0 programaren bitartez Informazioaren eta komunikazioaren Teknologiak

    eskoletan sartzen dira. Ez dira informatika gela hutsak, proiektu bat da bere

    osotasunean. 2009ko ekainaren 5ean Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki zuen Euskadin

    programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako

    hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta

    metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

    Irudia 5. Eskola 2.0.

    Eskola digitalizatzeko apustu honek, ikasgelak IKTak erabiltzeko beharrezko baliabideez

    hornitzea suposatu du.

    2.2.2 HELBURUAK

    Eskola 2.0 proiektuarekin, beste proiektu guztietan bezala, diseinatzerakoan helburu batzuk

    finkatu ziren eta jarraian aipatzen ditugunak dira:

    Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.

    Irakasleak IKTdun gaitasunetan trebatzea.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    16 BURUNTZA TALDEA

    Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.

    Eten digitala murriztea.

    Lan dinamikoa: partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean

    sustatzea.

    Heziketa kalitatea hobetzea.

    Aurrez aipatu dugun moduan proiektua aurrera eraman ahal izateko IKTak erabiltzeko

    beharrezkoa da baliabidez hornitzea eta baliabide hauen artean aipatzekoa da

    bakoitzak behar duen ekipamendua.

    Ekipamendua ez da nahikoa proiektua aurrera eraman ahal izateko eta irakasleen

    prestakuntza ezinbestekoa da egunerokoan haurrekin egongo direnak izango baitira,

    ezagutza minimoak hartzea ezinbestekoa da ezezaguna zaien proiektu baten aurrean

    daudelako.Lehen hezkuntzako 5.mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren

    Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek beharrezko prestakuntza jasoko

    dute, Irakasleen prestakuntzarako metodologia alderdiei eraginez egingo dute,

    lankidetza sareak sortuz eta mintegi iraunkorrak antolatuaz.

    2.2.3 IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

    Prestakuntza honetan hiru talde ezberdin bereiz daitezke:

    Informatika ezagupen urriak dituenak: gutxitan erabiltzen ditu IKTak azalpenak

    eta irakasgaiak emateko.

    Ordenagailu erabiltzailea, dokumentu eta kudeaketa pertsonaletarako

    erabiltzen du ordenagailua, tarteka ikasleekin ere erabiltzen du.

    Erabiltzaile arituak, goi mailakoak, irakasgaiak emateko IKT ak erabiltzen

    dituena.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    17 BURUNTZA TALDEA

    Prestakuntza mailak:

    Hiru maila bereiz ditzakegu emango zaien prestakuntza mailari dagokionez, aurrez

    aipatu ditugun ezagutzaren eta beharren araberakoak izango dira hauek

    Oinarrizko gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, internet.

    Arbel digitala: Arbel digital interaktiboaren erabilera didaktikoa.

    Web 2.0: Tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.

    2.2.4 EKIPAMENDUA

    Gela bakoitzeko ekipamendua honakoa da:

    Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek

    gordetzeko, 28 ekiporentzat.

    Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm (zabalera x altuera x sakonera).

    Arbela digital elkarreragilea: 77-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria

    duena.

    Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13,0 cm (zabalera x altuera x sakonera).

    MinIeramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT + teklatua

    irakasleentzat.

    Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera

    konektatzea ahalbideratuko duena.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    18 BURUNTZA TALDEA

    Aurrez aipaturiko mini eramangarriak ordea ez datoz beharrezkoak diren programekin

    eta beraz, ikastresnak instalatu behar dira, ikastetxean landuko dituzten edukiak

    txertatuz.

    Minieramangarriekin bukatzen dutenean, azpiko irudian ikus daitekeen moduan jasoak

    izango dira hauek.

    Irudia 6. Armairua.

    IKASTETXE BAKOITZAK BERE EKIPAMENDUA

    Gela bakoitzak bere ekipamendua izateaz gain, ikastetxeak orokorrean izan behar du

    ere ekipamendu bat bestela ez baita posible izango gela bakoitzak ekipamendu hori

    behar bezala erabiltzea. Honakoa da ikastetxeak izan beharrekoa:

    Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta

    egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    19 BURUNTZA TALDEA

    2.2.5 EDUKIAK

    Beharrezkoak diren edukiak lantzeko, Agrega sarearekiko loturak ezarri eta materialen

    gida bat prestatuko da.

    Edukiak , kurtsoaren araberakoak izango dira: ingurune arloa, matematika, gaztelania,

    ingelesa eta euskara dira Lehen Hezkuntzan lantzen direnak eta horregatik lehen esan

    bezala kurtsoa eta gaiaren arabera eduki digital hauek ordenagailuan txertatu behar

    dira aurrez.

    2.2.6 LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK

    Lan kooperatiboa, informazio trataera, ezaguera sorrera, disziplinartekoa, zehar

    lerroak, globalizazioa, harremanak ...lantzeko aukera aparta eskeintzen dutelako

    proposatzen dituzte. Ikasleek gaitasun digitala, hizkuntza komunikaziorako, ikasten

    ikastea, autonomia eta ekimena, eta beste oinarrizko gaitasunak lortzeko bitarteko

    estrategikoak eskeintzen dituztelako.

    Egun internet-ko web 2.0 tresna berriek lan aukera zabalak bezain erabilerrezak

    ematen digutenez, esatebaterako: blog-ak, wikiak, webquest, txat mezularitza, sare

    sozialak... izugarrizko indarra har dezakete, ikas-irakas prozesuetan estrategikoki

    txertatuz gero. murgiltzeko. Beraz, Lankidetza Proiektu Telematikoak, ondo garatuz

    gero etorkizun handiko proiektuak dira.

    Jarraian, guztiak ez aipatzearren, bi proiektu aipatuko ditugu, asmakilo proiektua eta

    Euskadin zehar izenekoa nahiz eta badiren proiektu gehiago.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    20 BURUNTZA TALDEA

    ASMAKILO (LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA)

    Asmakilo pertsonai bat da, honek asmakizunak proposatzen ditu hasiera batean eta

    partaideak asmatzen saiatuko dira. Gero, ikasleek sortuko dituzte igarkizunak eta

    LOGean argitaratzen joango dira, beste ikastetxeetako ikasleak asmatzen joango

    direlarik.

    Bloga http://asmakilo.blogspot.com/

    Helburuak:

    Proiektu honek bere helburu propioak ditu, jarraian aipatzen ditugunak dira:

    Ikasle ezberdinen arteko harremanak zabaltzea.

    Hizkuntza sormena eta alderdi ludikoa sustatzea.

    Igarkizun testua lantzea.

    Herrietako aho korapiloak, jolasak, kantak eta bitxikeriak ezagutaraztea.

    Lankidetza jarrerak bultzatzea.

    Lantzen diren gaitasunak hizkuntza komunikazioa, Giza eta arte kultura, ikasten

    ikastea, autonomia zein ekimen pertsonala eta gaitasun digitala dira.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    21 BURUNTZA TALDEA

    EUSKADIN ZEHAR PROIEKTUA

    Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz Euskadiko

    errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen

    lankidetza eta harremanak sustatuz.

    Lehen Hezkuntzako 2.-3.zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua. Bi ikastetxeen

    artean gela-bikoteak antolatzen dira. Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo eskualde

    inguruko ikerketa-lana (natura-historia-kultura-soziala) burutuko du eta beste

    taldearekin partekatu/erkatuko ditu ezagupen horiek. Ekoizpen guztiak blogean

    argitaratuko dira.

    "Proiektuaren arrakasta ikastetxe bikote edota partehartzaileen artean suertatutako

    harreman kalitateak eta elkarlanak baldintzatuko dute. Izan ere posta e-mailen edo

    blog posten bitarteko komunikazio etengabea eta lan produkzioekiko feedbacka

    ezinbestekoa gertatu behar da. Arrakastaren maila gorena elkarren arteko bisita

    txangoa burutzea izan daiteke, bertatik bertara ikusiz ikertutako errealitateak"

    Euskadin zehar proiektuarekin ibili duten irudia da azpian dagoena:

    Irudia 7. Euskadin zehar proiektua.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    22 BURUNTZA TALDEA

    Helburuak:

    Gainerako proiektuekin egin dugun moduan, zehatz azaltzen ditugu Euskadin zehar

    proiektuaren helburuak zein diren:

    Ikasleek IKTak, Informazioa eta Komunikaziorako Teknologiak, modu

    esanguratsu eta funtzional batean erabiltzea.

    Ikastetxe eta herri ezberdineko ikasleen arteko harremanak sortzea eta

    bultzatzea, posta elektronikoa eta blogaren bitartez.

    Ikasleek bere herriko/auzo/eskualde ingurua (natura-historia-kultura-soziala)

    ezagutzea eta ezagutza partekatzea ekoizpen digitalak burutuz.

    Ikasleen ekoizpenak lankidetzatik erdiestea.

    Ikaseleek beste errealitate batzuk ezagutu eta baloratzea, beste ikastaldearen

    ekoizpenak partekatu, interesa azalduz eta feeck-back bidaliz.

    Edukiak:

    Helburu hauek lortzeko, eduki batzuetan zentratuko dira ikasle eta irakasleak. Eduki

    horiek ondorengoak dira:

    Herria, eskualdea edo auzoko ingurune naturala, historia, kultura, gizartea.

    Posta elektronikoa eta ofimatika

    Google aplikazioak: docs, blogger, youtube, picasa ...

    Multimedia aplikazioak: argazki digitalak, soinu-bideoa ...

    Beste herrietako bisita birtualak edota in-situ eginak.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    23 BURUNTZA TALDEA

    2.3 IKT HELDUTASUN EREDUA

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Ikastetxeetan

    Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) era eraginkorrean aprobetxatzeko

    helburua jarri dio bere buruari, haien administrazio eta kudeaketan eta irakatsi eta

    ikasteko prozesuetan.

    Lisboako estrategiaren eta Hezkuntzaren arloko 2010eko ekimen Europarraren ildotik

    ikastetxeak irekiak, malguak, aldakorrak eta ingurune eta gizarteari irekiak planteatzen

    ditu.

    Jarraian aipatzen dugun aginduaren bidez finkatzen da honakoa:

    AGINDUA, 2009ko apirilaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

    sailburuarena. Honen bidez, ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua

    finkatzen da eta ikastetxeek IKT arloan duten heldutasuna egiaztatzeko ziurtagiria

    nahiz zigiluak onartzen dira.

    Honek zera esan nahi du, teknologia-baliabideez hitz egiten dugunean ez garela soilik

    kopuruaz eta kalitateaz ari, hauez gain bestelako ezaugarri batzuk ere badituela:

    ikasleen gaitasuna eta inplikazioa Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan;

    irakasleen gaitasuna, IKTak dauden ikastetxeetan, irakasleak eman behar dizkio

    ikasleari ezagutza eta trebezia berriak sortzeko baliabide nahiz tresnak. Ikasteko

    esparru berri horietatik eratorrita, beste funtzio eta profil batzuk agertu dira: IKT

    tresnak erabiltzen dituzten irakasleak, urruneko tutoreak, on-line aholkulariak,

    urruneko prestakuntza-plataformetarako edukiak lantzen dituzten irakasleak,

    zentroetako IKTren dinamizatzaileak, eta abar.

    Gainera beharrezkoa da Hezkuntza-komunitateko gainerako eragileen inplikazioa

    (gurasoak, udala, enpresak, eta abar).

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    24 BURUNTZA TALDEA

    Eredu honek Hezkuntza-prozesuko eragileen parte hartzeak maila bakoitzean izan

    dezakeen gradua eta gradu horiek egiaztatzeko erak definitzen ditu .

    Ereduak bost maila ditu. Maila bakoitzean, digitalizazio-maila handituz doa eta, aldi

    berean, mailak berak ezartzen ditu goragoko heldutasun-mailak lortzeko hezkuntza-ko-

    munitate osoak jarraitu behar dituen lan ildoak teknologiei, prozesuei eta gaitasunei

    dagokienez.

    1. maila: Azpiegiturak eta gaitasuna

    2. maila: Erabilera

    3. maila: Ikasgela digitalizatzea

    4. maila: Ikasgela birtual bihurtzea

    5. maila: Ikastetxea birtual bihurtzea

    Heldutasuna egiaztatzen duten ziurtagiria eta hau lortu bitarte maila bakoitza

    egiaztatuko duen zigilua ezarri ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Sail

    honek berak egingo ditu dagozkion jarraipenak ikastetxeak dagokion maila edo azken

    ziurtagiria jaso bitarte.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    25 BURUNTZA TALDEA

    33 OONNDDOORRIIOOAAKK

    Egin dugun lana iturri ofizialetatik jasotako informazioan oinarritu dugu, horrez gain,

    egunkari eta aldizkarietako hainbat artikulu eta irakurri ditugu ikuspegi kritiko batetik

    osatuak izan direnak. Iritzi artikulu gehienen egileak irakasleak edo irakaskuntzarekin

    lotura zuzena duten pertsonak eginak izan dira, honek erakutsi digu egitasmo hau

    praktikara eramatean, beste hainbat esparrutan teoriatik praktikara dagoen urratsean

    gertatu ohi den bezala, hainbat hutsune ageri direla.

    Atal honetan beraz, erreferentzia bezala hartu ditugun edukiak ez dira mugatzen iturri

    ofizialek diotenera, baizik eta gaiak berak sortu dituen kezkak eta ikuspegi kritikoak

    kontutan hartu ditugu.

    Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu behar direla argi daukagu, gizartean daude eta

    ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute.

    Gainera, Hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigute.

    Aipatu ditugu teknologia berriak behar bezala txertatzeko edo lantzeko egun eskoletan

    dauden proiektuak.

    Eskola 2.0 proiektua izan da besteak beste azkenaldian guztion ahotan egon dena.

    Egitasmoa erakargarria bezain interesgarria dela uste dugu, hezkuntza sistema

    iraultzeko lehen urratsa izan daiteke, baina irakasleen artean haserrea eta ezinegona

    eragin ditu. Funtsarekin ados daude, zer esanik ez helburuarekin, baina programa hori

    martxan jartzeko moduarekin, ez. Bat-bateko plangintza izan da, goitik behera ezarri

    da, aldez aurretik prestatu gabea eta hezkuntza komunitatearekin hausnartu gabea.

    Etorkizuneko irakasle gisa, bat egiten dugu irakasleen iritziarekin. Plangintza integrala

    falta dela diote askok eta guk ere hori uste dugu. Irakasleek prestakuntza saioak jaso

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    26 BURUNTZA TALDEA

    dituzte, baina, prestakuntza kaxkarra izan dela uste dugu. Besteak beste, arlo teknikoaz

    gain, arlo pedagogikoari erreparatu behar zaiolako, eta programa honen helburu

    pedagogikoak ez daudelako batere argi. Beste hutsune bat ere nabarmendu nahi dugu:

    edukiak. Izan ere, teknologia berriak helburuak lortzeko bitarteko besterik ez dira, eta

    azpiegitura horiek baliatuta ikasleak hezteko erabiliko diren edukiak sortzea

    ezinbestekoa da. Ekipoak ikasgelan daude baina eramandako teknologiaren eta

    irakasleen heziketaren artean desoreka dagoela uste dugu.

    Ordenagailuak instalatu eta arbel digitala erabiltzeko prestakuntza jaso badute ere,

    "pedagogiaren ikuspegitik" ez dute inolako azalpenik edo irakaspenik lortu

    Administrazioaren partetik. Oraingoz, beraz, "irakaslearen baitan" geratuko da

    ordenagailuen erabilpenaren neurria. Jakinda, gainera, ingelesez eta gaztelaniaz

    material didaktikoak badauden arren, euskaraz ez dagoela ezer.

    Dirutza inbertitu da teknologia berrietan baina ez da dirurik egon prestakuntza egokia

    eskaintzeko.

    Jaso dugun informazio guztietatik ondorio argi bat atera dezakegu: erronka honek giza

    baliabideak falta dituela eta jaurlaritzak inbertsio bat egin beharko lukeela horretan.

    Izan ere laguntzak ezin dira soilik bideratu azpiegitura berriak erostera. Erronka honek

    giza baliabideak behar dituela azpimarratu nahi dugu, eta hainbat irakasleek esan

    diguten moduan garrantzitsua iruditzen zaigu ikastetxe guztietan IKT dinamizatzaileak

    izatea.

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    27 BURUNTZA TALDEA

    44 BBIIBBLLIIOOGGRRAAFFIIAA

    Losada Iglesias, D. (2009) Marco estratgico de Euskadi ante la

    Sociedad de la Informacin en la Escuela. Ediciones paraninfo.

    Eusko Jaurlaritza (2007)Hezkuntza curriculuma. EHAA, 2007ko

    azaroaren 13ko aldizkaria, 218 ZK. 26035-26074 eta gehigarriak.

    www .eskola20.euskadi.net

    www.ikasys.net

    http :/ /www.sc.ehu.es/plwlumuj/ebaluazioa_ pedagogia/praktikak/

    http :/ / jakintza.net/ 2009/ 01/ 25/ ikasys -proiektuari-buruzko-iritziak/

    h ttp :/ /www.slideshare.net/markelus2/heldutasun-teknologikoa

    http://pnte.educacion.navarra.es/portal/

    http://www.educacion.navarra.es/portal/

    http://paperekoa.berria.info/harian/2009-10-

    21/012/005/eskola_20_programa_egiteko_irakasleez_ahaztu_direla_uste_du_

    eilas_sindikatuak.htm

    http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-03-

    18/039/007/KOMUNIKAZIOA._Irlen_sarea._Eskola_digitala.htm

  • TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN 2011

    28 BURUNTZA TALDEA

    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2009/10/29/sociedad/con-eskola-20-el-

    aula-se-informatiza-y-la-ensenanza-se-abre-al-mundo-digital

    http://www.hikhasi.com/artikulua/1874