Post on 01-Jul-2015
IKASTETXEA:
ARIZMENDI (ARRASATE / ESKORIATZA)
HAUSNARKETA-TAILERRAK
Jasangarritasunaren definizioa, Praktikak eta
Jarduera-Ildoak lantzen
2011ko martxoa eta apirila
14�
2
ECOEUSKADI 2020 ESTRATEGIAREN DISEINURAKO
HAUSNARKETA-TAILERRA – ARIZMENDI IKASTETXEA
(ARRASATE / ESKORIATZA)
DATA: 2011ko martxoak 22, 23, 24 eta 31, eta apirilak 1
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 48 pertsona
3
2020 Ikuspegia: ZER DA JASANGARRITASUNA?
- Garapen egokia denontzat
- Ekologia
- Kyoto, Kopenhage
- CO2ren murrizketa
- Kontsumoa jaistea
- Politikoen inplikazioa
- Hiritarren inplikazioa
- Derrigorrekoa
- Interes kontrajarriak
- Uraren arazoa
- Natura errespetatu
- Kutsadura murriztu
- Teknologia berriak
- Energia berriztagarriak
- Teknologia gero eta lehenago
- Hezkuntza
- Ideiarik ez nahiz eta askotan entzun
- Bizia luzatzea
- Nuklearrik ez!!
- Birziklatu
- Politika mailan jarrera berriak, baita ekonomian ere
- Aldaketa klimatikoa
- Kontsumo arduratsua
- Bidezko merkataritza
- Produktu ekologikoak
4
ZER EGITEN DUGU INGURUMENAREN ALDE ALA KONTRA?
���� PRAKTIKA ONAK:
- Igogailua erabili beharrean
eskailerak erabili (kontsumoa
murriztu).
- Haginak garbitzerakoan txorrota
ixtea.
- Garraio publikoa erabili.
- Poltsak zakarrontzira bota lurrera
bota beharrean.
- Argiak itzali.
- Birziklatu.
- Iturriak itxita mantendu
beharrezkoak ez direnean.
- Ur kontsumoa murriztu.
- Kalefakzioa, argia… (elektrizitate
kontsumoa) zaindu.
- Mendia garbitu.
- Plastikozko poltsa gutxiago erabili.
- Bilgarri asko duen janaria ez erosi.
- Zakarrak ez bota lurrera.
- Folio birziklatuak erabili.
- Inprimatzeko tinta ekologikoa erabili.
- Paperak berrerabili.
- Produktu ekologikoak kontsumitu.
- Zaborra sailkatu.
- Konposta.
- Bizikleta erabili.
- Kalefakzioa martxan dagoenean
leihoak itxi.
- Bertako produktuak erosi.
- Telazko poltsak erabili erosketak
egiteko.
- Eskuak eta hortzak garbitzean xaboia
eman bitartean txorrota itxi.
- Ortuko produktuak kontsumitu erosi
beharrean.
- Sua egin kalefakzioa erabili
beharrean.
- Zaldia erabili.
- Mendira noanean organikoak ez
diren hondakinak ez botatzea.
- Kontsumo gutxiko bonbillak erabili.
- Teknologia berrien kontsumoa ez
bultzatu.
- Eskolara oinez joaten naiz.
5
���� HOBETU BEHARREKO PRAKTIKAK:
- Argia piztuta utzi.
- Ez birziklatu.
- Asko kontsumitu.
- Zakarra batzuetan lurrera.
- Plastikoekin estalitako produktuak.
- Papera ez berrerabili.
- Hainbat tresna elektriko batera
piztuta izan (beharrik gabe).
- Argia itzaltzea ahaztea.
- Beharrik gabeko kontsumoa.
- Uraren eta argiaren erabilera
desegokia.
- Zakarrak leku desegokian bota.
- Berrerabilpen exkaxa.
- Jatekoa bota edo gaizki aprobetxatu.
- Gauzak erostearren erosi.
- Ordenagailua behar ez izanda ere
erabili.
- Mobila gau osoan kargatzen utzi.
- Ur larregi erabili.
- Tresna elektrikoak erabat ez
deskonektatu.
- Energia alferrik gastatu.
- Erretzea.
- Kotxea erabiltzea.
- Gasolina asko kontsumitzea.
- CO2a isuri motorrean eta kotxean
ibiltzerakoan.
- Dutxan ur asko gastatu.
- Teknologia berriko aparatuak, edo
kapritxoak beharrik gabe erosi.
- Ur asko kontsumitu baineran.
- Kalefakzio gehiegi erabili.
- Tabakoa.
- Etxean bi kotxe.
- Tresnak piztuta utzi.
- Dutxan tenperatura handia.
- Aerosolak erabiltzen ditut.
- Olioa fregaderatik behera botatzea.
- Dutxatu beharrean bainera bete.
6
LANDUTAKO GAKOAK
1. GAKOA: BALIABIDE NATURAL URRIAK ETA AGORTZEAR eta
2. GAKOA: MENDEKOTASUN ENERGETIKOA ETA ALDAKETA KLIMATIKOA
GURE ESKU DAUDENAK
• Bideak erabili kotxeen ordez.
• Garraio publikoa erabili.
• Energia berriztagarriak bultzatu eta hauek erabiltzen saiatu.
• Berriztatzeko eta berrerabiltzeko enpresak erabili eta hauek bultzatu.
• Lehen sektorea bultzatu bertako produktuak erosiz.
• Baratzak erabili.
• Hondakinak murriztu, hauek berrerabili eta ezinezkoa bada, birziklatu.
• Bizikletak erabili.
• Kontsumo arduratsua.
• Bertako produktuak kontsumitu.
• Energia eta baliabideak behar direnean bakarrik erabili.
• Birziklatzeko ohitura hartu.
• Kontsumo gutxiko bonbillak erabili.
OROKORRAK
• Baserritarrei diru laguntzak ematea. Beraien produktuak merkeago jarri.
(Garraioan gutxiago gastatuko litzateke eta irabaziak hemen geldituko lirateke)
• Hipermerkatuetan beraien salmenta bultzatu. Leku erakargarrietan jarriaz bertako
produktuak.
• Elikagaien komertzializazioan bitartekariak gutxitzea. Ekoizleak ahalik eta diru
gehien jaso dezan.
�
7
• Azokak bultzatu eta baserritarren arteko kooperazioa ziurtatzeko taldeak osatu.
• Autosufizientzia proiektuak bultzatu.
• Etxe bakoitzak bere eguzki plakak izatea eta energetikoki autonomoa izatea.
• Energia berriztagarrien erabilera diruz lagundu.
• Familia bakoitzaren hondakinak hobeto gestionatu: gutxiago sortu, berrerabili,
konposta sortu...
• Energia gutxiago kontsumitzen duten familia eta erakundeak saritzea.
• Plastikozko bildukinen kopurua murriztu (zergak jarri saltzaileari).
Biodegradagarriak erabili eta ahal dela, berrerabili. Erosketa karroak erabili.
• Aluminiozko papera ez erabili.
• Karbono dioxidoa xurgatu edo birziklatzen duten prozedurak eta teknologia
garatzea.
• Produktu organikoen erabilera bultzatzea.
• Eraikuntzarako material ez hain garestiak erabiltzea.
• Gazteak lehen sektorean aritu daitezen, politikak bultzatzea. Soldata duinak,
zergak gutxitu, ikasketak saritu... Bertako lurra modu jasangarrian landu eta
zaindu dezaten.
• Fast-food moduko janaria gutxitzea, zergak gehitzea.
• Kontsumo energetikoa jaitsi
• Energia iturri berriztagarriak bultzatu.
• CO2 isurketen murrizketa:
- Berogailua behar denean soilik erabili eta termostatoa 20ºC-tan baino
gehiago ez.
- Kotxe pribatuaren erabilera murriztu.
- Kotxe elektrikoak bultzatu.
• Produktu elektronikoek gehiago iraun dezatela (obsolescencia programada).
• Hondakinak murriztu, horretarako atez-ateko zabor-bilketa. Berrerabili, murriztu,
birziklatu.
8
• Bigarren eskuko dendak bultzatu.
• Hondakinak murrizteko hondakin gutxien sortzen duena erosi.
• Herrietako komertzio txikiak bultzatu.
• Gertu dauden herrien artean bidegorriak egin eta bizikletaren erabilera bultzatu.
• Garraio publiko merkeagoak ordutegi zabalagoarekin.
• Kotxe elektrikoetan diru gehiago inbertitu modelo berriak eta teknikoki
aurreratuagoak egiteko eta hauen erabilera bultzatu.
• Gas naturalaren ordez berokuntza elektrizitate bidez lortzea bultzatu.
• Energia berriztagarrietan diru gehiago inbertitu petrolioaren erabilera murrizteko
(parke eolikoak, eguzki-plakak, parke geotermikoak…).
• Energia nuklearrean fisioa erabili beharrean fusioa erabiltzen ikustea.
• Baratzak jarri herriarentzat.
• Agortzear dauden baliabideen esplotazioa gutxitu.
• Baliabide naturaletan gehiago inbertitu.
• Eguzki plakak erosteko diru-laguntzak.
4. GAKOA: ALDAKETA DEMOGRAFIKO SAKONAK eta
5. GAKOA: BELAUNALDI-ALDAKETA DESOREKATUA
GURE ESKU DAUDENAK
• Jendea kontzientziatzea, gure gizartearen zahartzea.
• Ahalik eta lehen independizatzen saiatu.
OROKORRAK
• Proposamen sinpleak egitea oso zaila egiten zaigu aldaketa sinple batek
izugarrizko eragina duelako beste faktore guztietan.
�
9
• Etorkinak behar ditugunez, baldintza egokietan beraien etorrera bultzatu.
• Sistema produktiboa aldatu. Bakoitzak lan gutxiago egin eta denen artean banatu
dagoena. Denek irabaziak gutxitu. Aisialdirako denbora gehiago izango litzateke
eta lasaiago bizitzeko aukera.
• Bizi maila eta kontsumoa gutxitu.
• Alokairu merkeak bultzatzea.
• Arautu gabeko eskolak onartu. Nahi duzuna ikasteko aukera izateko eta zure
erritmora.
• Ikasteko sistema aldatu, interneten laguntzaz bakoitzak ikasi dezala.
• Gazteentzako etxeak behar dira eta konpartitzeko kultura bultzatu.
• Ikasle garaian soldata izatea, gero soldata irabaztean bueltatzeko.
• Ikasi eta lan egiteko aukera bultzatzea.
• Txikitatik psikologiako klaseak izatea, arazoei aurre egiteko aukera izateko.
• Gizartea aldatzea.
• Lokala globalaren aurrean bultzatzea.
• Multinazionalen ordez, enpresa lokalak bultzatzea.
• Eskulana gehitu eta makina kopurua gutxitu. Ordu gutxiago lan egin.
• Esportazioak gehitu eta inportazioak gutxitu.
• Naturarekiko kontaktua eta herri giroa bultzatu.
• Eraikin material merkeagoak erabiltzea.
• Familia bakoitzak auto bakarra izatea.
• Eskola onak hemen zabaltzea ikasle onak hemen gelditzeko. Diru-laguntzak
eskaini.
• Enpresa modernoak, azkarrak, punta-puntakoak, langile eleanitzak, kreatiboak…
• Publizitate kanpaina onak.
• Lanpostu berriak sortu: zaharrak eta umeak zaintzeko pertsona egokiak.
• Ekonomialari hobeak.
• Teknologia berri eta onak gehiago zabaldu.
10
• Harremanak sendotu gainontzeko herrialdeekin.
• Lehentasunak berrikusi: gazteen formakuntza bultzatu.
• Laguntza ekonomikoak eman jaiotza-tasak bultzatzeko.
• Eskulana merkeagoa.
• Zubiak eraiki unibertsitatea eta lan-munduaren artean.
• Ume-zaintza merkeagoak.
• Ordutegi laboralak malguagoak izatea.
• Edozein diru-laguntza ematerakoan zorroztasunez jokatu.
• Konpetitiboak.
• “Fuga de cerebros” ekiditeko bermatu Euskadira bueltatzea.
• Lanbide berriak: zaharrak zaintzeko ikasketak, energia berriztagarriak,
nanoteknologia, etorkinen beharrak betetzeko lanbideak.
• Unibertsitatean sartzeko nota jaitsi.
• Amatasun bajak luzatu.
• Diru-laguntzak umea izateko momentuan.
• Gobernuak diru-laguntzak ematea umeak mantentzeko.
• Adopzioak erraztea.
• Eszedentziak luzatzea.
• Gazteek alokatzeko etxe merkeak.
• 18 urterekin diru-laguntzak eman emanzipatzeko.
• Lan gehiago ipini langileak hemen gelditzeko.
• Jubilazioa azkartzea.
• Beste herrialdetako laguntza eta proposamenak hemen ezarri.
• Diruaren administrazio egokia.
• Naturarekiko kontzienteak izatea.
• Elizetara bidalitako diruaren zati bat gizarte arloetarako erabili.
• Enpresetako buruzagiek adina nahiz egoera ekonomikoa kontuan hartu langile bat
kontratatzeko.
11
• Seme-alaba gehiago izatea.
7. GAKOA: MUGIKORTASUNA ETA GARRAIO IRAUNGAITZA
GURE ESKU DAUDENAK
• Kotxea konpartitu.
• Distantzia laburretan kotxea ez erabili.
• Garraio publikoa gehiago erabili.
• Kotxe elektrikoak erosi.
• Bizikletaren “kultura” berpiztu.
• Bertako produktuak erosi.
• Lantokietara heltzeko zerbitzu publikoa jarri.
• Bizikleta erabili.
• Garraio publikoaren erabilera bultzatzeko ekimenak egitea.
• Kanpainak sortu jendea informatu eta hausnarrarazteko.
• Guraso eta senitartekoak kontzientziatu gaur egun ditugun arazoez.
�
12
OROKORRAK
• Bidegorriak gehitu. Bizikletaz ibiltzeko aukera gehiago izateko. daudenak
konpondu. Aldapak errazago igotzeko mekanismoak martxan jarri.
• Kalean erraz alokatzeko bizikletak jartzea. Hirietan eta herrietan.
• Garraio publikoa merkeago jarri eta eskuragarri bihurtu. Leku gehiagotara eta
ordutegi zabalagoa.
• Bide eta oinezkoentzat espazio gehiago jartzea.
• Bertako elikagaiak kontsumitu garraio gastuak eta kutsadura murrizteko.
• Autoak konpartitu gutxiago kutsatzeko eta gasolina gutxiago kontsumitzeko.
• Bizikletan ikasteko ikastaroak antolatu.
• Auto elektrikoak eta hibridoak bultzatu.
• Errepideetako abiadura murriztu.
• Lan ordutegi flexibleak baleude, jendea lasaiago ibiliko litzateke errepidean eta
estres maila txikiagoa izango luke.
• Bateria duten bizikletak merkatu eta erabilera bultzatu.
• Autobus ekologikoak bultzatu.
• Erosketak, poltsak, bizikletak eta bestelako trasteak eramateko egokituak dauden
autobus zerbitzuak martxan jartzea.
• Trenak erabiltzeko kanpaina bultzatu.
• Komuna publiko gehiago jarri.
• Iturri publikoetan uraren galera ekiditen duten mekanismoak erabili.
• Pilak botatzeko zakarrontziak jarri edo poteak etxeetara bidali (olioarentzako
ontzien modukoa).
• Politikoek akto publikoetara bizikletaz joatea eredu bezala.
• Estatu Batuetako eredua jarraitu.
• Hirietan, herrietan kalerik garrantzitsuenak peatonalizatu.
• Mugikortasun jasangarria bultzatzeko ekintza gehiago.
13
• Merkantziak garraiatzeko itsasoa eta trenak erabili.
• Radar gehiago jarri.
• Hirietan tranbia jarri eta autobus elektrikoa erabili.
• Herri txikietan autobus elektriko txikiak ezarri.
• Sentsibilizazio kanpainak egin jendeak garraio publikoa gehiago erabiltzeko.
• Errepideak murriztu (ordu batzuetan errepide batzuk itxi…).
• Pertsonen joan-etorriei (lanera joateko…) gobernuak muga batzuk jarri autoa
beteta joateko.
• Errepideak hobeto seinalizatu.
• Botoidun semaforoak herrietan.
• Autobus lantzaderak hirietan sartzeko.
• Ahal den neurrian enpresa bakoitzak garraioa ahalbidetzea.
• Enpresek kanpaina eta intzentiboen bidez kotxea partekatzea bultzatzea.
• Autoeskoletan modu efizientean gidatzen irakatsi.
• Trenaren erabilera bultzatu, gehiago eraiki gabe.
• Trena herritik pasarazi.
• Egun bikoitietan matrikula bikoitiak.
• Kotxeei denbora limitea jarri.
8. GAKOA: NAZIOARTEKO GARAPEN DESBERDINA
GURE ESKU DAUDENAK
• Boluntario bihurtu.
• Ikastolan ekintzak antolatu dirua lortzeko.
• Baliabide-laguntza ikastolaren bidez.
�
14
• Ikasbidaia lurralde ez garatuei laguntzeko aprobetxatu.
• Apadrinazioak.
• Donazioak GKE-ei.
• Elikagaiak bidali.
• Arropa bidali.
• Bidezko merkataritza bultzatu.
OROKORRAK
• Banku mundiala sortzea. Irabaziak modu globalizatuan banatu ditzan.
• Gastu militarra murriztu eta militarren eginkizuna bake aldietako zerbitzuetan
oinarritzea.
• Herrialde pobreetan inbertitzen duten pertsona famatuak goraipatzea (futbolari,
kantari, enpresari...), eredu sozial bihurtu daitezen.
• Sistema ekonomikoa aldatzea, irabazien banaketa orekatuagoa duena sortu.
• Herrialde pobreetan ekimen lokalak bultzatzea.
• Multinazionalen gaineko kontrol sistemak bultzatzea.
• Herrialde pobreetako lan baldintzak hemengo berdinak izatea. (Soldata duinak, lan
ordu kopuru legala, langileen adina...).
• Herrialde pobreetako biztanleek bertan ikasi dezaten diru laguntzak ematea edo
baldintzatzea.
• Herrialde aberatsen irabazien portzentaje bat erakunde mundial batek banatzea.
Herri hauen zorra baldintza jakin batzuetan barkatzea.
• Umeen lana erabiltzen duten industriak salatu eta isunak jartzea.
• Neokolonialismoa behin betirako amaitzea.
• Energia berriztagarrien parkeak herrialde eguzkitsuetan jartzea. Banku mundialak
dirua jarri eta lortzen den energia salduz, dirua bueltatu. Lan postuak eratuko
lirateke.
• Ordaintzen dugun zergaren zati bat honetarako erabili, eta ez beste gauza
batzuetarako (ejertzitoa, monarkia…).
15
• Ziurtatu bidaltzen diren laguntzak heltzen diren (horrek konfiantza ematen du).
• Multinazionalak bertan jarri behar badira, lan horiek prezio egokian erosi eta
bertan lana egiten direnei soldata duina.
• Hedabideetan bertako egoera erreala eman jendea kontzientziatu dadin.
• Soldata kopuru jakin batetik aurrera zerga berezi bat ordaintzea.
• Hemengo teknologiak hara eramatea eta haiek erabiltzen ikasi.
• Umeak apadrinatzea.
• Bertan lanpostuak sortu.
• Bertako osasun arazoak hobetzeko, hondakin nuklearrak edo elektronikoak ez
bidali eta horren ordez botikak bidali (medizinak eta medikuak).
• Hezkuntza-maila garatu.
• Etxeak eraiki.
• Gazteria ONGetan sartzera bultzatu.
• Gauzak eginda eman beharrean, egiten lagundu.
• Politikari eta diktadore korruptoei zigorrak ezarri.
• Lurralde aberatsek kredituen interesa jaitsi lurralde garatu gabeentzako.
• Eskola gehiago jarri.
• Ura lortzeko erraztasunak eta saneamenduak hobetu.
• Diruaren administrazioaren oreka.