Arrasate Bizirik 13

16
Bizirik! ARRASATE 04 Gabon kanpaina 06 Protagonista Mikel Gonzalez 08 Comercio 2.0 De la calle a las redes sociales 12 Arrasateko gaztelua Santa Barbarako gotorlekua Otarreak eta loteria zozkatuko dituzte ARRASATEKO MERKATARITZA ETA ZERbITZuEn ALDIZKARIA 13. zenbakia 2011ko abendua

description

Ibai-arte elkartearen aldizkaria.

Transcript of Arrasate Bizirik 13

Page 1: Arrasate Bizirik 13

Bizirik!ARRASATE

04 Gabon kanpaina 06 Protagonista Mikel Gonzalez

08 Comercio 2.0 De la calle a las redes sociales

12 Arrasateko gaztelua Santa Barbarako gotorlekua

Otarreak eta loteria zozkatuko dituzte

ARRASATEKO MERKATARITZA ETA ZERbITZuEn ALDIZKARIA • 13. zenbakia • 2011ko abendua

Page 2: Arrasate Bizirik 13

2 Arrasate bizirik! • 2011ko abendua

Page 3: Arrasate Bizirik 13

2011ko abendua • Arrasate bizirik! 3

Urtea bukatzear dago eta Ibai- Artetik 2011 ez dela alferrik pasa baieztatu dezakegu, izan ere krisia kontuan izanda balorazio

positiboa egiten baitugu. Balorazio hau, aurrera eramandako ekintzen bolumen eta garrantziari, eta horiek izan duten harrerari zor zaio. Ibai-Arte txartelaren bitartez, zinemara joateko sarrerak, 15 egunetako ogia doan, deskontu txartelak, afariak… oparitu ditugu. Ingurumenaren alde ere egin dugu Merkataritzaren Aste Berdean erosketa orgak oparituz, txikienei birziklatzen erakutsiz eta era jasangarrian musika sortu daitekeela erakutsiz. Gaine-ra, krisiari aurre egiteko, aurten behera-penen bi azoka antolatu ditugu, otsaile-ko eta iraileko Merkemerkauak.

Gabon hauetan ez dugu gutxiago izan nahi, beraz gure saltokiak Gabonetako argiekin apainduko ditugu, Ibai-Arte txar-telaz Gabonetako 100 otzara zozketatu eta loteria eta ilusioa banatuko ditugu.

Datorren urtera begira, lerro beretik lan egiten jarraituko dugu egoera hobe-tzeko esperantzarekin, merkatarien interesak babestuz, ahal den heinean bezeroen eta herritarren bizitzak alaitzen eta errazten saiatuz, kalean presente egonik eta herriaren garapenerako gure ekarpena eginez.

Ondo pasa Santamasak! Eta… zorionak eta Urte Berri On!!

El año llega a su fin y desde Ibai- Arte podemos decir que, a pesar de la crisis, hacemos una valo-ración positiva del 2011. Todo

ello, se debe al volumen e importancia de las acciones llevadas a cabo y por la acogida que han tenido. Por un lado, con la tarjeta Ibai-Arte, hemos regalado

entradas de cine, panes gratis para 15 días, vales de descuento, cenas... Tam-bién hemos contribuido con el medio ambiente en la Semana Verde del Comer-cio regalando carros de compra, enseñando a los pequeños a reciclar y demostrando cómo crear música de manera sostenible. Y, además, para hacer frente a la crisis, hemos organizado dos ferias de rebajas MerkeMerkaua, en febrero y septiembre.

Estas navidades no queremos ser menos, iluminaremos nuestros comercios con luces de navidad, sortearemos 100 cestas de navidad con la tarjeta Ibai-Ar-te y repartiremos lotería e ilusión.

De cara a 2012, seguiremos traba-jando en la misma línea con la esperan-za de mejorar la situación, protegiendo los intereses de los comercios, intentan-do facilitar la vida a nuestros clientes y conciudadanos, estando presentes en la calle y haciendo nuestra aportación para el desarrollo del pueblo.

Ondo pasa Santamasak! Eta… zorionak eta Urte Berri On!!

Arrasateri ekarpenaAportar a Arrasate

Erakusleihoa

04 Gabon kanpaina Otarreak eta loteria zozkatuko dituzte

06 Protagonista Mikel Gonzalez

07 Elkartea Goikobalu abesbatza

08 Comercio 2.0 De la calle a las redes sociales

10 Gurea ezagutzen Intxaur-saltsa

11 Motzean • Breves

12 Arrasateko gaztelua Santa Barbarako gotorlekua

14 Udaletik Desde el Ayuntamiento

Gure iritzia

Argitaratzailea: Ibai-Arte175 p.k. • 20500 Arrasate (Gipuzkoa)Tel.: 943 79 30 90 • www.ibaiarte.com

Egilea: Arteman komunikazioaArgazkiak: Arteman komunikazioa / Josetxo AranzabalAle kopurua: 9.000Lege gordailua: SS-1726-2008

De cara a 2012, seguiremos haciendo nuestra aportación para el desarrollo del pueblo

Datorren urtera begira, herriaren garapenerako gure ekarpena egiten jarraituko dugu

Gabino Yarza / Ibai-Arteko presidentea

Page 4: Arrasate Bizirik 13

4 Arrasate bizirik! • 2011ko abendua

GABONKANPAINA

Gabon kanpaina

Otarreak eta loteria zozkatuko dituzte

Dagoeneko badira urte mordoa Ibai-Artek Gabonetako Kanpaina aurrera daramala. Ekimen honekin herrian Gabon giroa zabaltzeaz gain, bezeroei Ibai-Arte elkarteko kide diren saltokietan erosketak egin izana eskertu eta saritu nahi da. “Elkarte bezala irudi korporati-bo bateratua eskaintzen dugu”, azaldu digute Ibai-Arteko ordezka-riek. “Gainera, elkarteko kide diren saltokiak ezagutzera ematen ditu”, gaineratu du. Arrasaten dagoen argi falta pixka bat arintzea ere lortzen duela esan digute merkatariek.

Bolak eta errezel argidunak2007tik hona egin den bezala, argidun bolak jarriko dira. Berri-kuntza gisa errezel argidunak ere ipiniko dituzte erakusleiho, eraikin eta balkoietan, 250 guztira. “Era-kusleihoak apaintzen lan handia egiten dugu. Gabon giroa trans-mititu nahi dugu eta horrek esfor-tzua dakar”, aitortu digu Sikoleko Yolanda Sanchez dendariak.

100 otzara zozketanKomertzioa ere bultzatu nahi da. Loteria banatu eta otzarak zozke-tatzen dira horretarako. Aurten, pasa den urteko otarren kopurua bikoiztuko da. 100 otzara banatu-

Merienda ordurako kaleak ilun daude, berokiak eta bufandak armairuan tokitxoa dute eta elek-trizitatearen fakturak ere gora egin du. Gabonak ate joka daudela nabari da Arrasateko kaleetan. Giroa areagotzeko, Ibai-Artek Gabonetako Kan-paina jarri du abian ohiko legez, saltokiak apain-duz eta herriko kontsumoa sustatuz.

ko dira guztira. “Horiek abendua-ren 1etik 22ra bitartean zozketa-tuko dira eta sarituek abenduaren 23an jaso ahalko dituzte Herriko Plazan 13:30ean”, azaldu digute Ibai-Arteko ordezkariek. Egun horretan, sariak banatu bitarte, otarreak ikusgai egongo dira pla-zan. “Sariak zoriz aterako dira datafonoko tiketan”, gehitu digu-te merkatariek.

Otzarak Ibai-Arteko txartela-ren bitartez zozketatuko dira, elkarteko kide diren saltokietan egindako erosketak txartel horre-kin ordaintzen dituztenen artean egingo baita banaketa.

Loteria txartelak56.788. Hori da banatuko den loteriaren zenbakia. 2006tik aurre-ra banatzen da loteria Ibai-Arteko saltokietako erosleen artean. “0,20 eurotako loteria-txartela jasoko du bezeroak erosketa egiterakoan”,

100 otzara zozketatuko dira erosketak Ibai-Arteko txartelarekin ordaindu dituztenen artean

Page 5: Arrasate Bizirik 13

2011ko abendua • Arrasate bizirik! 5

GABONKANPAINA

esan digute merkatariek. Urtarri-laren 6an egingo den Umearen Loteriako zozketarako txartelak dira horiek.

Herritarrak gustura Herritarren aldetik oso harrera ona izan du ekimenak. “Erosketa leku zehatz batzuetan egiteagatik sari-tuak izateak poztu egiten du jen-dea”, azaldu dugute merkatariek. “Loteria banatzea asko gustatu zitzaien eta otzara zozketatzeak ilusio handia egiteaz gain ideia originala iruditu zitzaien. Zoriondu egin gintuzten”, gaineratu digute.

Honela, herriko kontsumoa indartzeaz gain herritarrak ere asetzen dituztela dio. “Herritarrek ere eskatzen dute horrelako ekimen bat aurrera eramatea”, esan digu Sanchezek. “Gabonak direlako, kontsumoa hazi egiten da eta ekintza horiek eginez, are gehiago”, gaineratu du dendariak.

La nueva campaña navideña que ha lanzado Ibai-Arte reúne diferentes iniciativas. Por un lado está la decorati-va, ya que numerosas bolas y cortinas luminosas serán expuestas en los establecimientos y escaparates, en total 250. Así, incrementan el ambiente navideño e impulsan el comercio arrasatearra. Y por otro, repartirán 100 cestas entre los clientes que uliticen su tarjeta de Ibai-Arte al hacer las compras. No obstante, también regalarán participaciones de lotería con el número 56.788 entre todos sus clientes. Los habitantes de Arrasate están con-tentos con la iniciativa ya que, además de ambientar estas fechas señaladas, se premia a los clientes.

PrOMOCIón nAVIDEñA QUE rEPArTIrÁ CESTAS Y LOTErÍA

Urtarrilaren 6ko Umearen Loteriako

0,20 eurotako loteria-txartela banatuko zaio

bezeroari

erreIbai-Artek herriko kaleei Gabon kutsua eman die errezel eta argidun bolak jarriz.

Page 6: Arrasate Bizirik 13

6 Arrasate bizirik! • 2011ko abendua

Mikel Gonzalez Gontxa-rekin geratu gara Monte tabernan. Iritsi eta lagun artean aurkitu dugu arrasatearra. Donostian bizi izan arren, astero bisitan etortzen da bere senide eta lagunekin egoteko. Gaur bere denbora librearen zatitxo bat lapurtu diogu Realaz eta Arrasatez hitz egiteko.

“Ametsei heldu egin behar zaie

eta lortzeko, borrokatu”

Donostiarrak futbolean Kontxako hondartzan hasten direla esan ohi da. Arrasatearrak, non? Arrasaten, kalean. Auzoetako txapelketatan jokatzen nuen lagu-nekin. 11 urte nituela, Realetik deitu zidaten eta ordutik talde txuri-urdinean nabil. Era progre-siboan hirugarren taldera iritsi nintzen. Talde horretatik lehen talderako pausoa oso azkarra izan zen, ohartzerako Mallorcan nen-goen lehen mailan debutatzen. Estreinaldi txarra izan zen, 5-2 galdu baikenuen.

Entrenatzaileak harrobian konfian-tza du. Hori positiboa da, ezta?Entrenatzaileaz gain, Realaren erroa da harrobia. Presentzia asko du eta hori oso positiboa da. Hala ere, Montaneirrek ere harrobian konfiantza izatea garrantzitsua da eta hamaikakoetan islatzen da.

Gaztetatik zabiltza Donostia-Arra-sate ardatzean bueltaka. Gogorra izan da herritik aldentzea?Hasieran, astean behin joaten nintzen Zubietara; ondoren, hiru-tan. Realaren egoitzan egon nin-tzen hiru urtez eta ondoren joan etorrian ibili nintzen. Egun, Donos-tian bizi naiz. Gurasoei eskerrak eman behar dizkiet egindako bidai guztiengatik. Gustuko dudan zer-bait egitearren ibili naiz horrela, gogorra izanagatik irabazten atera naizelakoan nago.

Denbora librea Arrasaten pasa-tzea gustatzen zaizu?Astean behin etortzen naiz. Eta hamabostean behin, hemen jokatzen dugunean ere, gerturatzen naiz lagunekin kafe bat hartzeko, familia bisitatzeko… Gaztetan zailagoa zen, lagunek planak egiten baitzituzten eta nik ez baineukan denborarik.

Musika zalea zara. Partiduen aurretik abestiren bat entzuteko ohitura daukazu?Normalean, beti entzuten dut abestiren bat. Musika asko gus-tatzen zait. Ez zait estilo konkre-tu bat gustatzen, orokorrean, denetik entzuten dut. Hala ere, Never Surrender da nire musika talde gustukoena. Nire koadrila-koen taldea da, punk-oi! musika jotzen dute.

Futbolari askok twitter kontua daukate. Zuk? Zer zer iritzi duzu horrelako plataformez?Jarraitzaileei zuri buruzko infor-mazioa eta iritzia helarazteko erabiltzen dute askok. Nik jarrai-tzailerik ez dudala uste dut, orduan, twitterra eduki ordez facebooka daukat lagunekin kon-taktuari eusteko.

Zuk futbolaren aldeko apustua egin zenuen. Futbolari izan nahi duten gazteei zer esango zenie-ke?Ametsei heldu egin behar zaie eta berauek lortzeko borrokatu. Hala ere, futbolaren mundua zaila dela ere presente eduki behar da. Kontuan izan zenbatek hasten duten bidea eta zenbatek amai-tzen duten. Datuak ikusiz gero ohartuko gara zaila dela profesio-nala izatea. Beraz, borrokatzeko esango nien, baina errealitatea ahaztu gabe.

DEFEnDIEnDO LAS rAÍCES

El arrasatearra desempeña un juego decisivo en la real Sociedad. El central no ha olvidado sus raíces y viene a Arrasate siempre que puede para estar con sus amigos y su familia. Ha conseguido su sueño aunque para ello tuviese que viajar todos los días a Zubieta. A los jóve-nes que tienen ese mismo sueño, les aconseja que luchen por ello sin olvidar que lograr ser profesional del fútbol es muy complicado.

Protagonista

Arrasatetik aldentzea gogorra izan arren irabazten atera naiz

Mikel GonzalezRealeko jokalaria

Page 7: Arrasate Bizirik 13

2011ko abendua • Arrasate bizirik! 7

HErrIKO ABESBATZA ArrAKASTATSUA

Ignazio ruiz de Alegria Jimmy eta Iñaki Maidagan zuzendari izan dituela, Goikobalu abesbatzak jarritako erronka guztiak bete ditu, tartean lehiaketa eta bidai ugari. Are gehiago, abesteko zaletasuna piztu eta harrobia bermatzeko, Goikobalu Gazte, Txiki eta Izartxoak ere sortu zituen. Orain abesbatzaren historia jasotzen duen DVDa eta kantu esanguratsuen CDa egin dituzte, laster salgai egongo direnak.

Elkartea

Goikobalu Abesbatza-Coro Mondragón es la veterana coral de Arrasate que ha cumplido más de 20 años y ha puesto a Arrasate en el mapa del canto. Numerosos premios y un sinfín de concier-tos dan fe de ello. Acaban de publicar un DVD-CD donde cuentan su dilatada historia y recogen varias de sus canciones más representativas.

Antes de Goikobalu, existieron corales como Danok –ya desapare-cida- y el Coro Parroquial, aún en vigor. No obstante, a finales de la década de los 80, Jesus Mari Arze, junto a otros miembros de SUDC, decidió crear una coral mixta. Ficharon a Ignazio Ruiz de Alegria Jimmy que era el director de la coral Gorosarri de Eskoriatza, y empeza-ron a hacer pruebas con voces de la localidad. Jimmy inprimió una dis-ciplina ferrea y muy pronto empe-zaron a llegar los primeros resulta-dos. De hecho, el primer ensayo fue en mayo de 1989, y el primer con-cierto en diciembre del mismo año en la Parroquia de San Juan Bautis-ta. Uno de los fundadores de Goiko-balu, Eugenio Etxebeste, recuerda aquel día: “Estaba la parroquia a tope, había gran curiosidad por ver nuestros progresos y estaban las voces distinguidas del pueblo, pero pasamos la prueba”.

Coro joven y preparadoSe sucedieron los conciertos, los certámenes y los premios e inclu-so se aventuraron en 1991 a rea-lizar una gira a Gales, que tampo-co olvidarán. “Es muy poco habitual que un coro tan joven consiga tales resultados, pero hay que reconocer que sus miembros tenían muy buena preparación musical gracias al trabajo de Juanito Arzamendi en Arrasate Musikal y el de Guru-tze Uribarren en la Ikastola”, matiza Jimmy.

Nuevo director, Iñaki MaidaganYa en la década de los 90, Jimmy fue reclamado por otras corales de mayor envergadura y un joven Iñaki Maidagan se hizo cargo de su puesto. El listón estaba muy alto, pero Maidagan lo mantuvo. La gira por Argentina fue uno de los gran-des logros. Hay que destacar el trabajo realizado tanto por Jimmy como por Maidagan para motivar al coro, poner objetivos y alcanzar-los. Ya que uno de los principales problemas, que estuvo a punto de hacerlo desaparecer, fue la falta de local. Finalmente, el Consistorio les cedió un local en los bajos de las antiguas oficinas de la Cerrajera.

Además del coro veterano, también están Goikobalu Gazte, Txiki e Izartxoak, que sirven tanto de cantera y escuela para el canto como para cubrir parte de las motivaciones de niños y jóvenes.

DVD-CD histórico a la ventaComo colofón a los 20 años trans-curridos ya en 2009, Arteman Komunikazioa ha confeccionado un DVD donde se recoge la historia del coro mediante los testimonios de muchos de sus protagonistas y varios conciertos. También se da cuenta del proyecto de Camino de Santiago. Asimismo, han grabado un CD con sus temas más repre-sentativos. Ambos trabajos serán puestos en venta conjuntamente antes de fin de año.

El primer ensayo fue en mayo de 1989, y el primer concierto en diciembre del mismo año en la Parroquia de San Juan Bautista

Más de dos décadas de canto y grandes logros

> GOIKOBALU ABESBATZA

Goikobalu Gazte, abeslarien harrobia izateaz gain, talde arrakastatsua da.

Iñaki Maidagan (erdian) Goikobaluko zuzendaria da Jimmy-k utzi zuenetik.

Page 8: Arrasate Bizirik 13

8 Arrasate bizirik! • 2011ko abendua

De la calle a las redes sociales

El salto de las redes sociales de Internet a casi todos los ámbitos es algo que no podemos negar; de hecho, cada vez son más los servicios que poco a poco van incorporando funcionalidades relacio-nadas con las redes. Este fenómeno no podía ser indiferente al comercio, no al electrónico, si no al tradicional, que no

ha tenido otro remedio que reinventar-se y adaptarse a los tiempos que corren. Cada vez es más habitual que los esta-blecimientos tengan en su punto de mira a las redes sociales, ya sea mediante la implantación de tiendas on line o desembarcando directamente en las redes, por ejemplo, con una página en Facebook. Ese es el caso de muchos comercios de Arrasate que han creado su página en Facebook, para atraer a nuevos clientes y fidelizar a los ya habituales de la tienda.

Hace meses, los comerciantes de Ibai-Arte tuvieron la oportunidad de participar en un curso sobre Comercio 2.0, impartido por Aitor Bediaga, inge-niero de MIK. El objetivo del curso fue,

Tras el curso sobre Comercio 2.0, 19 comercios han creado un perfil

en Facebook para atraer nuevos clientes y fidelizar a los

ya habituales

Comercio 2.0

Las redes sociales están al orden del día. Hace algunos años parecían una moda con fecha de caducidad, pero parece que algunas redes han sabido responder a las necesi-dades del usuario de Internet y cada año van sumando más y más usuarios, creando nuevas oportunidades para los comercios tradicionales.

por un lado, sensibilizar a los comer-ciantes de la importancia de Internet y las redes sociales para su negocio, conocer otras experiencias de éxito y valorar las ventajas y los retos que suponen este tipo de iniciativas. Otro de los objetivos fue introducir a los comerciantes de una forma práctica en las diferentes estrategias para estar en Internet y en las redes sociales.

19 comercios en FacebookTras este curso, han sido muchos los comercios que han creado una página o un perfil en Facebook. Según los datos recogidos por la asociación, son 19 los comercios que tienen un perfil en Face-book. Además de los comercios, la

COmerCIO 2.0

Page 9: Arrasate Bizirik 13

2011ko abendua • Arrasate bizirik! 9

Sare sozialak sortu zirenean uneko moda zela uste zuten askok, baina geroz eta erabiltzaile gehiago dituzte eta egunero bisitatu beharreko webgune bihurtu dira askorentzat. Negozioek ere aukera berriak ikusi dituz-te sare sozialetan eta asko dira Facebook moduko sareetan murgildu direnak bezero berriak erakarri edo fidelizazioa lortzeko. Arrasateko dendari askoren kasua da hori. Momentu honetan Ibai-Arteko 19 negoziok dute profila Facebooken eta bertan egiten dituzte jarraitzaileendako promozio bereziak, berrikuntzen berri eman… Momentuoro bezeroekin harremanetan egonez komunitatea sortzen ari dira pixkanaka.

SArE SOZIALEn GArrAnTZIA BEZErOAK ErAKArrI ETA FIDELIZATZEKOCon las redes sociales se comparten las experiencias a tiempo real y se convierte al cliente en un creador de contenidos que interactúa

con otros clientes del negocio, crean-do comunidad.

Software para la gestión de clientesEn noviembre se realizó un curso sobre las estrategias para atraer a los clientes y se dio a conocer una aplicación o software creado por Dendartean. El software es una aplicación web creada para la gestión de clientes, con el que pueden crear campañas de comunica-ción y fidelización de los clientes.

propia asociación Ibai-Arte también tiene una página en esta red social, en la que se dan a conocer las campañas y eventos realizados por la asociación, así como las promociones de los distin-tos comercios de la asociación.

Con las redes sociales, se le da un giro interesante al comercio tra-dicional, permitiendo que la expe-riencia pueda ser trasladada a la red y compartirla casi a tiempo real, además de convertir al cliente en un creador de contenidos que interactúa

Lagunekin kontaktua mantentzeko erabiltzen dut batez ere Facebook. Urrun zeuden lagunekin harrema-netan egoteko hasi nintzen, baina gaur egun gertuan ditudanekin ere erabiltzen dut. Normalean, nego-zioen profilak ez ditut jarraitzen; noiz edo noiz egiten dut, zozketa-ren batean parte hartzeko-edo. Baina Luko dendaren jarraitzaile naiz Facebooken eta komunitate txiki bat osatzen dugu.

Amalur Lopez

Jarraitzen dituzu herriko saltokiak sare sozialetan? Baliagarriak iruditzen zaizkizu sare sozialak zure negoziorako?

Ez daukat ohiturarik Facebook bidez dendetan sartzeko; lagunen dendetako profiletan sartzen naiz bakarrik. Dendek promozioak eginez gero parte hartuko nuke. Erosketak egiten ditut Interneten, baina Facebooken ez dut sekula egin, ez baitzait aukera suertatu. Ondo dago dendek informazioa zabaltzeko sare sozialak erabiltzea, kalean ibili barik informatuta egoteko aukera ematen baitu.

Ez da erraza jarraitzaileak lortzea, baina kanpaina egin dugu erakar-tzeko. Gauza asko eskain daitezke Facebook bidez: eskaintzen berri eman, kirol eta moda albisteak zabaldu, kirol ekintzak bultzatu... Garrantzitsuena da informazioa bi aldetara mugitzen dela; bezeroek galderak, kezkak, iradokizunak... azaltzen dizkigute. Oso baliagarria da bezeroa gertutik ezagutu eta beraien beharretara egokitzeko.

Pensé abrir la página para estar más cerca de los clientes, también cuando no están en la tienda. Les informo no simplemente de la ropa, también de la moda, de las ten-dencias... Para Navidad vamos a lanzar ofertas en Facebook para los seguidores. Todo lo que se haga para estar más cerca de los clien-tes es valioso; no sé si se traduce en ventas, pero es importante estar ahí para fidelizar los clientes.

Sonia Viamonte Itziar Uriarte (Intersport Loramendi) Rakel Alonso (Luko)

HERRITARREN AHOTIK SALTZAILEEN AHOTIK

1 5,5 1250

100

300

500

700Usuarios activos de Facebook en el mundo (millones)

2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011

Page 10: Arrasate Bizirik 13

10 Arrasate bizirik! • 2011ko abendua

• Intxaurrak (250 gramo)

• Azukrea (120 gramo)

• Esnea (litro erdi)

• Esne-gaina (litro erdi)

Negu sasoiko euskal errezeta da. Antzinera bidaiatu behar dugu jatorria ezagutzeko, baserrietako uztaren araberako dieta egiten zen garaiera. Gizarte aldaketen eraginez, erroa berdina izan arren, errezetak aldaketak izan ditu.

Gurea ezagutzen

Intxaur-saltsa> Gabonetako euskal postre tradizionala

“150 urtetik gora duen postrea da intxaur-saltsa eta jatorriz Euskal Herrian Gabon gauean jaten da”

“Menu tradiziona-lari berrikuntza gehitu eta intxaur-saltsa izozkiarekin nahastuta, menu oso egokia lortu dezakegu”

Arrasateko jatetxe batera hurbildu gara datozen egunetan hainbat etxetan jango den intxaur-saltsa nola egiten den ikustera. Intxaur-saltsa izatez gure arbasoen erre-zeta dela kontatu digute. Hortaz, errezeta hori gaur egungo gizar-tera egokitu dugu.

Euskal Herriko usadioa da urte sasoi honetan intxaur-saltsa jatea. Antzina, Gabonetan, baserrian gaztainak eta intxaurrak besterik ez zeuden eta jabeari ordaindu egiten zitzaion janari horiek esku-ratzearren. Ordutik egiten da intxaur-saltsa. Gure arbasoek intxaurrak txikitzeko makinarik ez zutenez irakiten edukitzen zituzten ordu luzez. Esne-gaina ere ez

Iturria: Gabino Yarza

azukrea bota eta bi minutuz irakin, irabiatzen dugun bitartean. Azke-nik, katilu txikietan ipini eta epel zerbitzatu behar dela azaldu digu-te Arrasateko sukaldariek.

Intxaurra hizpide hartuta, izozkia gehitu

Intxaur-saltsari beste ukitu bat emanez, intxaur-izozkia ere pres-tatu daiteke, epelaren eta hotzaren arteko kontraste egokia bilatuz. Saltsa sendoa eta kaloria askokoa da intxaurrarena eta izozkiarena, aldiz, oso fina da. Izozkiak digeri-tzen laguntzen du, hortaz, nahas-keta egokia da. Prestatu eta dastatu ezazue Gabon hauetan!

zeukaten, ondorioz, ez zitzaien egun bezain arina ateratzen. Intxaurra, osagai nagusia, ez da aldatu baina prestatzeko era eta gainontzeko osagaiak bai.

Intxaur-saltsaren prestaketa

Euskal tradizioko postre hau ondo-rengo osagarriekin egiten da: litro erdi esne, litro erdi esne-gain, ondo txikitutako 250 gramo intxaur eta 120 gramo azukre. Lehenik eta b eh i n , e snea e t a e sne - gaina irakiten jarri behar dira eta behin hori irakin ostean, intxaurra bota eta guztia bost minutuz irakin. Guztia egurrezko koilara batekin irabiatu eta beranduxeago

Intxaur-saltsaren osagaiak:

Page 11: Arrasate Bizirik 13

2011ko abendua • Arrasate bizirik! 11

Kudeaketa metodo eraginkorrak ikasi

> TAILERRA

Motzean • Breves

Azaro bukaeran Ibai-Arteko hainbat merkatarik “Tokiko merkatari-tza indartzen” tailerrean parte hartu zuten, eguneroko lanean produktiboak ez diren ohiturak eta jokabideak aldatu eta kudeake-ta metodo eraginkorrak ezartzen ikasteko. Leyre Zarate abokatu-ekonomialari eta produktibitate pertsonalaren hobekuntzan aditua denak eman zuen tailerra. Zortzi orduko tailer hau Debagoieneko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak eta Debagoieneko Manko-munitateak antolatu zuten elkarlanean.

Ibai-Arte ha estimado interesante involucrarse en el programa Zahar Berri que acaba de cumplir 15 años. Viendo la relación cordial que hay entre los comerciantes y los ciudadanos, se ha expandido el programa entre los miembros de la asociación y algunos ya se han inscrito. Zahar Berri es un programa dirigido a la gente que está aprendiendo euskera y siente necesidad de practicarlo; y el truco consiste en reunir gente que domina la lengua con la que se está iniciando.

Colaboración entre Zahar Berri e Ibai-Arte

> EUSKERA

Con la intención de ampliar la visión de sus comercios, analizar-los globalmente e impulsar la mejora continua, 25 asociados de Ibai-Arte están trabajando en el programa Q de calidad. Su obje-tivo es mejorar los resultados e impulsar la calidad de sus comer-cios. Las jornadas empezaron en noviembre y 19 son los comercios que se presentaron para obtener la certificación UNE175001 a la calidad en la atención al cliente. Los seis restantes se presentaron en la categoría de Comercio excelente.

Por la calidad en el comercio > CALIDAD

Ibai-arte erakusleiho lehiaketarekin

> LEHIAKETA

Aurten ere Ibai-Artek esku hartu du Udalak Gabonetan antolatzen duen erakusleiho lehiaketarekin. Udalak hiru saltoki irabazleak aukeratzerakoan honelako ezaugarriak hartuko ditu kontuan: iru-dimena, orijinaltasuna, mezu publizitario baliagarria, kalitatea eta Santamas nahiz Gabon giroarekin zerikusia izatea. Ibai-Artek hiru-garren sailkatuari 200€ko saria emango dio; horrez gain, Ibai-Ar-teko ordezkariak epaimahaian egongo dira. Abenduaren 21ean zen egitekoa sari banaketa.

Page 12: Arrasate Bizirik 13

12 Arrasate bizirik! • 2011ko abendua

ArrASATeKO GAZTeLUA Santa Barbarako gotorlekua

Arrasateko historia

Ahozko transmisioan Arrasateko historiarekin lotutako kondaira esangu-ratsuak jasota daude, eta horietako batzuk egiaztatuz doaz. Esaterako, Santa Barbarako gazteluarena. Dagoeneko Mondragoeko erdigune gai-nean gaztelua benetan existitu zela ezin da ukatu; falta da zehaztea noiz eraiki zuten eta horretan dihardute.

Azken asteotan Santa Barbaran indusketak egiten ibili dira eta gure arbasoei buruzko jakin-mina zabaldu dute berriro. Arkeolan fundazioko Mertxe Urteagak 90eko hamarkadan egindako bi indusketak eta gaur egungoak gidatu ditu.

Page 13: Arrasate Bizirik 13

2011ko abendua • Arrasate bizirik! 13

EL CASTILLO DE SAnTA BArBArA, VESTIGIOS AÚn POr COnOCEr La existencia del castillo de Santa Barbara formó parte de una leyenda durante mucho tiempo, hasta que se confirmó su existencia en la década de los 90 gracias a las excavaciones realizadas por miembros de la fundación Arkeolan. Encontraron restos de las cuatro torres que rodeaban el castillo y también una moneda del rey navarro Alfonso I, también conocido como El Batallador. Mertxe Urteaga, responsable de los trabajos de excavación, propone empezar los trabajos de estratificación para recabar más información tales como la fecha de construcción y de derribo del mismo, entre otros.

Santa Barbara

Lau dorreko gaztelua90eko hamarkada hasiera arte, Santa Barbarako gaztelua kondai-ra zela uste zuen jende gehienak, baina Arkeolan fundazioko kideek gaztelua izan zela egiaztatu zuten. Eta ordutik hainbat indusketa egin dituzte: bi saio 90eko hamarkadan eta hirugarrena azken asteotan.

Mertxe Urteagak gidatzen duen arkeologo taldeak gazteluko lau dorreetako oinarriak azalera atera ditu. Dragoiaren azpiko iturrian aurkitu zituzten horma baten aztarnak. Handik hurbil bigarren batenak, eta gainontzeko biak lur azpian. Horri esker, gazte-luaren planoa egin zuten: eskina-tan lau dorre borobil dituen eraikin laukia, Santa Barbarako gainalde osoa hartzen zuena.

Nafarroako Antso Abarkak eraikia Historialari batzuek esan izan dute Nafarroako errege Antso Abarkak 27 gaztelu eraiki zituela, eta horietako bat Arrasatekoa zela. Hala, Esteban Garibai Zamalloa historialari arrasatearrak (1533-1599) Santa Barbarako gaztelua-ren eraikitzea Antso Abarkaren agintaldi urteetan kokatzen du, 970 eta 994 urteen artean. Gaz-telua bota zuten datari dagokionez, Garibaik uste zuen Gaztela eta Leongo errege Joan II.aren agin-tean izan zela, 1426an. Baina, Joan II.ak gaztelua botatzeko saiakera egin arren, historialari batzuen iritziz, Gaztelako errege Enrike IV.ak gaztelua osorik suntsitzeko agindua eman zuen berriro, 1457ko

martxoaren 30ean.Esteban Garibaik eta beste

historialari batzuek bat egiten dute Arrasateko herritarrek agintariei gaztelua suntsitzea eskatu zietela esaterakoan. Dirudienez, gaztelua hutsik zegoela, bertan gaizkileak batzen ziren eta arrasatearrek hori ekiditea nahi zuten.

Hondarribiko eta Urgulleko egitura berdinaArrasateko gazteluak Hondarribia eta Urgullekoaren egitura berdina zuela dio Arkeolanek; eta aipatu-tako bi horiek 1200ean Gaztelak Gipuzkoa konkistatu zueneko dokumentazioan ageri direnez,

ordurako Arrasaten ere gaztelua egongo zela ondorioztatu dute.

Urteagak azaldu digu Erroma-tarren garaiko hirietatik Erdi Aroko Hiribilduak egin artean Gipuzkoan hainbat gaztelu izan zirela. Garai hura Aro Iluna moduan izendatzen dute, Erromatarrena izan ezik bestelako dokumentazio-rik ez dagoelako.

Estratoen azterketaGazteluko harri guztiak Santa Barbaratik kanpo eraman zituzten, baina hormak altxatzeko erretena argi eta garbi ikusten da; eta hortik abiatuta informazio gehia-go jasoko dutela uste dute Arkeo-lanekoek. Orain estatigrafia, hau da, bertako geruza eta estratoen azterketa egingo dute.

Esteban Garibai historialariak Antso Abarkaren agintaldian kokatzen du gazteluaren eraikitzea, 970 eta 994 urteen artean

Historialari batzuen iritziz, Gaztelako errege Enrike IVak gaztelua osorik suntsitzeko agindua eman zuen 1457an

90eko hamarkadan Santa Barbaran 1104an Nafarroako koroa hartu zuen Alfontso I. Borrokalariaren txanpon bat aurkitu zuten.

Page 14: Arrasate Bizirik 13

14 Arrasate bizirik! • 2011ko abendua

Udaletik • Desde el Ayuntamiento

Arrasateko Udalak 2010ean, Arrasateko baserritarrekin batera, larun-batetako baserritarren azoka bereziak jarri zituen martxan. Ia hilero (opor garaietan salbuespenak egin izan dituzte) hirugarren zapatue-tan herriko baserritarrek postuak jarri dituzte Seber Altube plazan goizetik eguerdira bitartean. 2010eko otsailetik aurtengo abendura bitartean 19 alditan egin dute azoka berezia.

Balorazio positiboaOrain dela gutxi Udalak eta baserritarrek ekimenaren gaineko balora-zioa egin berri dute. Horretarako, azaroaren 28an batzarra egin zuten orain arteko ibilbidea aztertzeko eta aurrerantzean egin beharreko aldaketa eta hobekuntzak aztertzeko.

Hala, 2012an azoka hilero egiten jarraitzea erabaki dute. Bezero kopurua oraindik oso handia ez den arren, bezerotza propioa sortzen ari dela ondorioztatu dute. Are gehiago, baserritarrek hainbat propo-samen egin dizkiote Udalari, eta honek onartu ditu: batetik, produktu eskaintza dibersifikatzea; hau da, saltoki kopurua gehitzea inguruko herrietakoek ere postuak jarrita, produktu bereziak eskaini ahal iza-teko. Bestetik, baserriko produktuei buruzko sentsibilizazio kanpainak egitea, eta horren bitartez baserriko produktuen berezitasuna azaltzea, denboraldiko produktuak zehaztea, paisaiaren kontserbazioan duen eragina azpimarratzea eta baserria kultura ondare moduan ulertzen laguntzea, besteak beste. Eta azkenik, promozio kanpaina berriak asmatzeko eskaera ere egin dute.

Zapatuetako azoka indartzeko apustua

> AZOKA

Azoka eguna Bezero kopurua Postu kopurua20/02/2010 475 19

20/03/2010 378 12

17/04/2010 323 12

15/05/2010 306 15

19/06/2010 264 12

19/07/2010 224 12

18/09/2010 279 13

16/10/2010 274 11

20/11/2010 349 11

15/01/2011 258 12

19/02/2011 246 10

19/03/2011 286 11

16/04/2011 175 9

21/05/2011 285 14

18/06/2011 166 15

16/07/2011 225 11

17/09/2011 257 8

15/10/2011 264 10

19/11/2011 240 9

Page 15: Arrasate Bizirik 13

2011ko abendua • Arrasate bizirik! 15

Page 16: Arrasate Bizirik 13