Arrasate Bizirik 16

16
Bizirik! ARRASATE 04 Gure ondareari balioa eman 06 Protagonista Joxe Arriaran 08 Semana del comercio verde Concienciar y dar pasos 12 Gesalibarko bainuetxea Garai bat markatu zuen azpiegitura Alde zaharra ezagutzeko bisitak ARRASATEKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN ALDIZKARIA 16. zenbakia 2012ko urria

description

Ibai-arte elkartearen aldizkaria

Transcript of Arrasate Bizirik 16

Page 1: Arrasate Bizirik 16

Bizirik!ARRASATE

04 Gure ondareari balioa eman 06 Protagonista Joxe Arriaran

08 Semana del comercio verde Concienciar y dar pasos

12 Gesalibarko bainuetxea Garai bat markatu zuen azpiegitura

Alde zaharra ezagutzeko bisitak

ARRASATEKO MERKATARITZA ETA ZERbITZuEn

ALDIZKARIA •

16. zenbakia 2012ko urria

Page 2: Arrasate Bizirik 16

2 Arrasate bizirik! • 2012ko urria

Page 3: Arrasate Bizirik 16

2012ko urria • Arrasate bizirik! 3

Ikasturtea hainbat ekintza eta kan-paina desberdinekin hasi da. Irailean bi pertsonentzako 40 ibilbide kultu-ral zozketatu dira. Ibai-Artek, Arra-

sate Zientzia Elkartearekin batera, ber-takoei Arrasateko historia, kultura eta ohiturak hurbiltzea gura izan du eta bisita gidatuen bitartez, gure etxeek eta kaleko galtzada-harriek gordetzen duten ondare garrantzitsuak berraurkitu.

Beste alde batetik, musikarekin, tri-kitilariekin eta buruhandiekin animatu-tako giro paregabean, merkatariek pilatutako stock-ari irteera emateko

aukera izan dute Merkemerkauko azokan eta herritarrek kalitatezko produktuak deskontu handiekin erosteko aukera izan dute.

Gainera, Merkataritza Berdearen Astea ospatu zen Mugikortasun astearen barruan Udalaren eta Eusko Jaurlaritza-ren laguntzarekin. Telazko poltsa berre-rabilgarriak banatu eta merkatariei zuzendutako Opari Bilgarri Iraunkorra ikastaroa eman zen, merkatariek txalo-tu dutena, biltzeko teknika iraunkor desberdinak ikasi dituztelako.

Agurtu aurretik Ibai-Arte txartelaren promozioek aurrera jarraitzen dutela jakinarazi nahi dizuegu eta ohartarazi urriaren hasieratik 5, 10, 20 eta 50 euro-ko hobariak zozketatzen ari garela.

El curso ha comenzado cargado de actividades y campañas. Durante el mes de septiembre se han sorteado 40 rutas cultu-

rales para dos personas. Ibai-Arte, en colaboración con Arrasate Zientzia Elkartea, pretende acercar la historia, cultura y tradiciones de Mondragón a sus habitantes por medio de visitas guiadas al casco histórico y así redes-cubrir el importante patrimonio que guardan en silencio las paredes de nuestras casas y los adoquines de nues-tras calles.

Por otro lado, en un gran día ame-nizado por música, cabezudos y trikiti-laris, los comerciantes dieron salida al stock acumulado en la feria Merkemer-kaua, y los viandantes aprovecharon para comprar artículos de gran calidad con importantes descuentos.

Además, se celebró la Semana del Comercio Verde dentro de la Semana de la Movilidad con la ayuda del Ayun-tamiento y el Gobierno Vasco, donde se repartieron bolsas de tela reutilizables y se impartió un curso para comercian-tes sobre Paquetería Comercial Soste-nible, que tuvo mucho éxito.

No nos queremos despedir sin recor-dar que la tarjeta Ibai-Arte está sor-teando bonificaciones de 5, 10, 20 y 50 euros desde principios de octubre.

Ezagutu eta ekinConocer y actuar

Erakusleihoa

04 Ondareari balioa eman Alde zaharra ezagutzeko bisitak

06 Protagonista Joxe Arriaran

07 Elkartea Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea

08 Semana del comercio verde Concienciar y dar pasos

10 Gurea ezagutzen San Nikolas eguna

11 Motzean • Breves

12 Gesalibarko bainuetxea Garai bat markatu zuen azpiegitura

14 Udaletik Desde el Ayuntamiento

Gure iritzia

Argitaratzailea: Ibai-Arte175 p.k. • 20500 Arrasate (Gipuzkoa)Tel.: 943 79 30 90 • www.ibaiarte.com

Egilea: Arteman komunikazioaArgazkiak: Arteman komunikazioa / Josetxo AranzabalAle kopurua: 9.000Lege gordailua: SS-1726-2008

Pretendemos acercar la historia, cultura y tradi-ciones de Mondragón a sus habitantes por medio de visitas guiadas

Bertakoei Arrasateko historia, kultura eta ohiturak hurbiltzea gura izan dugu bisita gidatuen bitartez

Gabino Yarza / Ibai-Arteko presidentea

Page 4: Arrasate Bizirik 16

4 Arrasate bizirik! • 2012ko urria

ONDAREARI BALIOA

Gure ondareari balioa eman

Alde zaharra ezagutzeko bisitak

Egitasmoa Ibai-Arteko arduradu-nek buruan aspalditik bueltaka duten ideia baten haritik dator: bertakoa baloratzeko daukaguna ezagutu behar dela. “Askotan kan-pora begira egoten gara, baina beste leku batzuetakoa gutxietsi gabe, bertakoa ezagutu, baloratu eta gozatu behar dugu”. Herriko merkatari eta zerbitzu emaileek argi dute Mondragoek altxor asko dituela eta historian oso une garrantzitsuak ere izan dituela, ezagutu eta zabaltzeko modukoak.

“Arrasatearrok askotan ez gara jabetzen gure herriak historian izan dituen gertaera, pasarte eta muga-rriez. Horren lekuko dira, nor bai-no nor, Leze Txiki, Muruko Burdin Aroko kokalekuak, Labeko Koba, armagintza gremioa, harresia, gaztelua eta beste asko”, gogora ekarri dute. Eta nabarmendu dute Erdi Arotik oraindik kontserbatzen den kale egitura altxorra dela: “Ia miraria da almendra formako Erdi Aroko hiribilduak eutsi izanak. Agurain eta Arrasate dira EAEn egoera onean gordetzen dituzten bakarrak, eta Mondragoekoa da kale egitura horren baitan jendea, zerbitzuak, ospakizunak eta bes-telakoak bizirik dituena”.

Urriaren 20an emango zaio hasiera Ibai-Artek eta Arrasateko Zientzia Elkarteak abiarazitako bisita gidatuen eskaintzari. Zientzia Elkarteko kideek gidatutako ibilaldian Mondragoeko historiaren eta bitxikerien berri izango dute Ibai-Arte txartelaren 80 erabiltzailek, zozketan saria lortu dutenek.

Irailean bisitendako 40 txartel zozkatuta Horregatik, Arrasateko Zientzia Elkartearekin elkarlanean Mondra-goeko historia eta bitxikeriekin lotutako bisita gidatuak antolatu dituzte, eta irailean erosketak Ibai-Arte txartela erabilita egiten dituztenen artean bi pertsonenda-ko 40 txartel zozketatu dituzte.

Bisita gidatuak zenbait aste-burutan egingo dituzte urriaren 20an hasita eta bi ordu inguruko iraupena izango dute. Taldeak 20 bat lagunez osatuta egongo dira, modu atseginean bisita egiteko. Asmoa da bisiten hitzordua Harre-si Aretoan egitea eta erdigunean ibilita azalpenak entzun ostean, mokadua hartzea.

“Gure asmoa da hasiera batean, behintzat, bisita hori mon-dragoetarrek egitea; eta, jakina,

“Arrasatearrok askotan ez gara jabetzen gure herriak historian izan duen garrantziaz”

Page 5: Arrasate Bizirik 16

2012ko urria • Arrasate bizirik! 5

ONDAREARI BALIOA

gure bazkideekin hasi nahi dugu. Gerora, nahiko genuke ekimenak jarraipena izatea eta arrasatear zein kanpotarrek ere herriak gor-detzen dituen altxor eta pasadi-zoez gozatzea”. Hori bermatzeko eta jarraipena eman ahal izateko, Arrasate Zientzia Elkarteari eta Arrasateko Udalari luzatu diote gonbidapena.

Historiari buruzko esku-orriakHorrekin lotuta, Ibai-Artek eta Arrasate Zientzia Elkarteak Mon-dragoeko historiari buruzko esku-orri batzuk egin dituzte, bisita hauetan banatuko direnak eta Udala kargu egiten bada, gerora ere herria bisitatzen duen edonork eskuratu ahal izango dituenak. Ez hori bakarrik, zehaz-tasun historiko gehiago batzen dituen liburuxka ere egin dute, eta asmoa da berau prezio sin-bolikoan eskuragarri jartzea.

Ibai-Arte y Arrasate Zientzia Elkartea han puesto en marcha una iniciativa para poner en valor la historia y el patrimonio de Mondragón. Ibai-Arte ha sorteado en septiembre entre los usuarios de su tarjeta 40 visitas para dos personas. Dichas visitas, que correrán a cargo de Arrasate Zientzia Elkartea, darán comienzo el 20 de octubre y se sucederán durante varios fines de semana. Además, ambas asociaciones han confeccionado un tríptico y un libro de bolsillo sobre la historia de la villa.

VISITAS GUIADAS SOBRE LA HISTORIA DE MONDRAGÓN

erreMondragoeko hiribildua ezagutzeko eta gordetzeko moduko altxorra da.

“Gerora, nahikogenuke ekimenakjarraipena izatea

eta jende gehiagok herriaren altxor eta

pasadizoez gozatzea”

Page 6: Arrasate Bizirik 16

6 Arrasate bizirik! • 2012ko urria

Arriaran II.aren izena letra larriz idatzita dago pilotaren historian. Bera da Arrasatek eman duen azken txapeldun handia: banakako Espainiako txapelduna birritan, eta hirugarrenean lesioa izan zuen finalean. Pako anaiarekin batera binakako Espainiako txapeldun ere bada. Kirol merituaren domina eman zioten.

“Txapelketak irabazi ostean Arrasaten

egindako ongietorriak ezingo ditut inoiz ahaztu”

Arriaran anaiak, kirolari han-diak…Bai. Felix, Arriaran I.a, ikaragarri ona zen, onena, baina pilota utzi behar izan zuen. Pako futbolean aritu zen, baina Gasteizen solda-dutza egiten zegoela pilotan hasi zen afizionatuetan eta gero pro-fesional. Juanito ere futbolean aritu zen…

Norekin ikasi zenuen pilotan?Aita Mazmelako Etxenausi base-rrikoa zen eta mutikotan hara askotan joaten ginen, elizpean jokatzera. Garai hartan guztiok pilotan edo futbolean ibiltzen ginen eta lekua hartzea zaila izaten zen. Zortea izan genuen EAJk Batzokiko frontoia egin zuelako –Gurea izan zena- Han Mondragones–ek entre-natzen zuen eta askotan berarekin jokatzeko eskatzen zidan.

Eta nola hasi zinen partidu pro-fesionaletan?Mondragones-i nire jokatzeko modua gustatzen zitzaion eta fron-toira joaten zirenei ere bai. Gerora, Zurdo de Mondragon txapelketetan hasi zen eta entrenamenduetara eraman ninduen. Halako batean, Bergarako pilotalekuan jokoan geundela enpresako norbaitek iku-si eta astebetera Ondarroara par-tidua jokatzera bidali ninduen. 18 urte nituen, argala eta txikia nin-tzen, baina erraz irabazi nuen. Hor hasi nuen 29 urtetako ibilbide profesionala.

Gutxigatik ez zinen hirugarren aldiz Espainiako txapeldun izan…Seigarren tantorako muskulu-zun-tza pitzatu nuen. Anaia Pako boti-leroa nuen eta jokoa uzteko esaten zidan. Azkenean utzi nuen.

Hala ere, Arrasaten ongietorri ikaragarria egin zizuten…Bai. Ongietorri horiek ezingo ditut inoiz ahaztu, bi txapelketak iraba-zitakoan eta baita lesioa egin nuen horretan ere. Musika Banda herri sarreran harrera egiten, Herriko Plaza goraino beteta…

Jendearen harrera eta pilotarien arteko harremanak oso desber-dinak ziren orduan gaur egun-goekin alderatuta?Bai, beste zaletasunik ez zegoen eta beste modu batean bizi zen pilota, ezin da konparatu. Arrasa-teko ongietorrietako batera nire lehiakide Garcia Ariño etorri zen bera garaitu berri nuela. Pilotarien artean oso harreman ona genuen; guztiok trenean edo autobusean batera joaten ginen partiduetara kontu-kontari.

Nola ikusten duzu pilotaren egoe-ra gaur egun?Gaizki. Apustua egiteko ez dago frontoira joan beharrik, eta tele-bistaren ondorioz jendeak parti-duak etxean ikusten ditu. Jokalari onenak, berriz, adinean aurrera doaz, baina etorriko dira gazteak.

Arrasaten zer dago hobetzeko?Uarkape pilotaleku ederra da, bai-na jendea hara joan dadin taberna eta pilotalekua behe-solairuan egon beharko lirateke; hanka-sar-tze handia izan zen. Horrez gain, Arrasaten erdigunetik hurbil apar-kalekuak jarri beharko lituzkete.

EL ÚLTIMO CAMPEÓN

Tal y como recuerda Joxe Arriaran, hubo un tiempo en el que la vida arrasatearra casi giraba en torno a la pelota, ya que apenas había más entretenimientos, y detrás de la estela de Mondragones vinieron muchos otros, entre ellos Zurdo de Mondragon y los tres hermanos Arriaran. Arriaran II, fue campeón de España de pelota mano en dos ocasiones y en una tercera se lesionó en la misma final.

Protagonista

“Gaur egun apus-tua egiteko ez da frontoira joan behar, eta jen-deak partiduak telebistan ikusten ditu; pena da”

Joxe Arriaran 'Arriaran II'Pilotaria izandakoa

Page 7: Arrasate Bizirik 16

2012ko urria • Arrasate bizirik! 7

37 URTEZ MUGIMENDUEI ERRITMOA JARTZEN

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea 1975. urtean sortu zen Arrasaten Lupe Oteizaren eskutik. Gaur egun Uarkape frontoian eta Arrasate-ko Institutuko gimnasioan entrenatzen dute. 135 gimnasta eta bost entrenatzailez osaturiko taldeak lorpen bikainak egin ditu pasa den 2011/2012 denboraldian, Aerobikeko Espainiako Txapelketan bigarren postua lortuta. Taldearen helburua da jendeak gimnasia erritmikoaz gozatzea.

Elkartea

Han pasado 37 años desde que en Arrasate se creó el club de gimnasia rítmica al mando de Lupe Oteiza. Actualmente con 135 gimnastas y cinco entrenadoras, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea es un club considerado con gran tradición y que goza de muy buena salud.

Han pasado 37 años desde que en 1975 se creó Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea, club de gimnasia rítmica que abrió sus puertas en la Ikastola San Francisco Xabier de Arrasate con Lupe Oteiza al mando. Tras estrenarse bajo el nombre de Gimka Gazela y después de cam-biarlo en un par de ocasiones (AKE y Arrasate Gimnasia Taldea), final-mente adoptó el nombre que sigue conservando: Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea.

Actualmente, el club cuenta con 135 gimnastas de diferentes categorías: 25 en prebenjamín, 40 en benjamín, 30 en alevín, 24 en infantil, siete en cadete, cuatro en juvenil y cinco en categoría aeró-bic. Así como cinco entrenadoras, todas ellas ex gimnastas del club. Son Elena Lanuza, Arantzazu Zubia, Miren Bragado, Ione Goi-kolea y Edurne Elkoro las que se encargan de entrenar a las gim-nastas de cara a las competiciones que dan comienzo en febrero. En cuanto a los entrenamientos, la preparación semanal la realizan en el frontón de Uarkape y en el gimnasio del Instituto de Arrasate.

Última temporada de ensueñoArrasate Dragoi Gimnasia Taldea goza de una salud fantástica y prueba de ello es la última tempo-rada realizada por el club. Edurne Elkoro se muestra “satisfecha” y hace una valoración “muy positiva” del curso 2011/2012, ya que “han

participado más gimnastas que nunca y todas han realizado un excelente trabajo que se ha visto reflejado en los resultados”. Así lo demuestran los resultados obteni-dos en el Campeonato de España (2ª posición) y de Euskadi (1ª posi-ción en todas las modalidades) de Aeróbic, entre otros.

La gimnasia rítmica en augeEdurne Elkoro esta “muy contenta” con el interés mostrado por las nuevas generaciones de Arrasate, aunque lamenta que no haya sitio en el club para todas debido a la falta de espacio: “Son muchas las gimnastas y muy poco el espacio. Por desgracia, no podemos aceptar tantas niñas como querríamos”. La entrenadora arrasatearra recalca que “las puertas del club están abiertas a todas las chicas y chicos del pueblo”.

Objetivos de futuroRespecto al futuro, Elkoro explica que el objetivo principal, es “dar la opción a los gimnastas de prac-ticar el deporte que les gusta y a su vez que se habitúen a la prác-tica habitual del deporte”. Asimis-mo, afirma que otro de los objeti-vos es “animar a la gente a prac-ticar este deporte ya que es un deporte muy completo que ayuda a desarrollar cantidad de aptitudes como son la flexibilidad, la coor-dinación, el equilibrio, la fuerza muscular…”.

Actualmente, el club cuenta con un total de 135 gimnastas repartidas en diferentes categorías

37 años poniendo ritmo a los movimientos

> ARRASATE DRAGOI GIMNASIA TALDEA

Gimnastas de Arrasate en el Campeonato de España de Aerobic en 2011.

Jóvenes gimnastas a principios de la década de los 90.

Page 8: Arrasate Bizirik 16

8 Arrasate bizirik! • 2012ko urria

Concienciar y dar pasos

Los miembros de Ibai-Arte tienen claro que hay que potenciar el consumo res-ponsable y la sostenibilidad. Es por eso que llevan ya varios años apoyando la iniciativa municipal de la Semana de la Movilidad, y en estos últimos también organizando la propia Semana del Comercio Verde. El objetivo es concien-ciar a la ciudadanía y, como agente económico y social que es Ibai-Arte, utilizar sus herramientas para dicho fin.

Excelente acogida a las bolsas de Ibai-ArteUna de las acciones más exitosas ha con-sistido en repartir en todos los comercios de Ibai-Arte más de 7.000 bolsas de tela entre sus clientes. Vista la excelente aco-gida que tuvo hace ya años el reparto de las mismas, se ha decidido repetir la experiencia sustituyendo en este caso aquellas bolsas moradas, por unas verdes. No cabe duda de que esta vez también han sido muchísimos los vecinos intere-sados que las han adquirido.

Paquetería comercial sostenibleSiguiendo con las novedades de esta edición, Ibai-Arte organizó un curso sobre paquetería comercial sostenible que se ha impartido en los locales de la

La acción más exitosa ha consistido en repartir en todos los comercios de

Ibai-Arte más de 7.000 bolsas de tela entre sus clientes

Semana del comercio verde

Acaba de celebrarse una nueva Semana del Comercio Verde, en torno a la Semana de la Movilidad promovida por el Ayuntamiento. Esta nueva edición iniciativa de Ibai-Arte ha contado con el reparto de bolsas de la asociación y un curso sobre paquetería comercial sostenible como acciones más reseñables.

Mancomunidad de Debagoiena. 11 comerciantes de la asociación pudieron aprender con la innovadora decoradora Ainhoa Garcia de Madinabeitia, que aplicó la sostenibilidad a la paquetería y enseñó numerosos trucos y tendencias para personalizar los paquetes. Para ello hizo uso de materiales reciclados y reciclables, y también enseñó cómo ahorrar recursos. Maria Luisa de Tipi-Ta-pa salió encantada del curso: “Nos ha dado ideas que son muy válidas. No hace falta ser especialmente habilidosa para hacerlas, además el curso ha sido muy práctico”. Gemma de Jose Aranzabal está de acuerdo con Maria Luisa: “Nos ha dado otra idea de paquetería, no la clásica. Además, facilita poder darle un toque personal. Me gustaría ponerlo en práctica, a ver si saco tiempo”.

SEMANA DEL COMERCIO VERDE

err Las nuevas bolsas de tela de Ibai-Arte han tenido una excelente acogida.

Page 9: Arrasate Bizirik 16

2012ko urria • Arrasate bizirik! 9

Ibai-Artek beti egin du bat Udalak antolatu ohi duen Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin eta azken urteotan propio Merkataritza Berdearen Astea ere antolatu izan du. Beti ere, herritarrak jasangarritasu-narekin eta kontsumo arduratsuarekin kontzientzia har dezaten. Azken edizio honetako berrikuntzak izan dira bezeroen artean elkarteko telazko 7.000 poltsatik gora banatu izana; merkatariei zuzendutako pake-teria komertzial iraunkorraren ikastaro arrakastatsua; eta erakusleihoak produktu jasangarriekin apain-tzeko ekimena. Merkatarien elkarteak bide horretan lanean jarraituko duela jakinarazi du.

MERkATARITZA BERDEAREN ASTEA, BEZEROAk ERE kONTZIENTZIATZEkO11 comerciantes de la asociación aprendieron

la aplicación de la sostenibilidad a la

paquetería y nuevas tendencias para personalizarlas

Decoración sosteniblede escaparatesOtra de las novedades consistió en decorar de forma sostenible los esca-parates de los comercios. Para ello se invitó a utilizar materiales reciclados y a exhibir los productos ecológicos comercializados. En esta primera edi-ción han sido pocos los comercios que han respondido, pero Ibai-Arte cree que irá en aumento. Uno de los que sí ha decorado su escaparate es Resusta-Ka-rrikiri. “Tenemos bastantes productos relacionados con la sostenibilidad y nos ha parecido muy buena idea”, nos cuenta Arantza. Contenedores para distribuir los residuos, botes para embo-tar, carritos de la compra… “Muchas constumbres están de vuelta, como embotar productos, usar botellas de cristal, envolver el bocadillo de los niños en bolsas de tela”. erreVarios comerciantes de Ibai-Arte participaron en el curso de paquetería sostenible.

Ez diot Aste Berdeari jaramon han-dirik egin, egia esanda, lanpetuta ibili naiz-eta. Hala ere, halako ekimenak ondo daudela uste dut. Kontzientziazioari dagokionez, uste dut guztiok hasi garela kon-turatzen ezin dugula nahi beste kontsumitu, baliabideak agortu egiten direlako. Beno, orain diru gutxiago daukagunez, gutxiago kontsumituko dugu halabeharrez.

Soy partidario de estas iniciativas, dar pasos pequeños es importan-te. Ya es hora de que reduzcamos la contaminación que provocamos con nuestros hábitos de consumo. De todas formas, los productos traen consigo demasiados envases y es difícil reducir los residuos. Aún falta mucho por hacer. Ahora, estamos sin dinero, por tanto con-sumiremos menos.

Halako asteek eta ekimenek poli-ki-poliki kontzientziatzen lagun-tzen dute. Nik uste dut jendea konturatua dagoela ohiturak aldatu behar ditugula, halabeha-rrez osasuna eta natura zaindu behar ditugula. Eta dendara etor-tzen direnen eskaera ikusita, esan-go nuke gero eta produktu ekolo-giko gehiago kontsumitzen direla; guk behintzat hala igarri dugu.

Todo lo que sea concienciar y dar a conocer las diferentes posibili-dades existentes es siempre posi-tivo. Yo creo que todos estamos más concienciados que antes. Con el reciclaje, por ejemplo, hemos pasado de decir a hacer; y ese es un paso importante. Por lo demás, yo en mi comercio veo que mucha gente no coge bolsas, en eso tam-bién estamos cambiando.

¿Qué te parecen iniciativas como la Semana del Comercio Verde?¿Crees que estamos más concienciados de consumir menos y de otra manera?

Juana Aldekoa Iñaki Elorza Arantza Arantzabal (Resusta-Karrikiri) Angel Alonso (Mabel)

Page 10: Arrasate Bizirik 16

10 Arrasate bizirik! • 2012ko urria

Gurea ezagutzen

San Nikolas egunak antzinako historia du Arrasaten eta urtero ospatzen da abenduaren 6an. Garai baten umeek egun horren zain egoten ziren, hura zelako opariak ekartzen zizkiena. Ohitura hori aspaldi aldatu zen, baina umeek gozo-kien truke abesten jarraitzen dute, nahiz eta gotzain edo santurik ez atera.

San Nikolas eguna> Antzinatik datorren umeen ospakizun bitxia

Legazpi, Zegama, Segura, Zalduondo eta Agurainek ere ospatzen dute San Nikolas eguna

Iraganean ospakizun hau 'San Nikolas de Bariko edo Gotzain Txikiaren jaia' izenpean zen ezaguna

San Nikolas eguneko bolo-boloa aspaldiko ohitura da Arrasaten. Garai batean umeak kalera irteten ziren eta etxerik etxe ibiltzen ziren kantuan. Etxekoandreek leihoeta-tik botatzen zizkieten gaztainak, intxaurrak, laranjak, sagarrak, gozokiak eta, gutxi batzuetan, baita jostailu txikiren batzuk ere. Baina denboraren poderioz hainbat ohitura aldatu egin dira.

San Nikolas de Bariko edo Gotzain Txikiaren jaia

Arrasaten, Seguran eta beste hain-bat herritan, aspaldi San Nikolas jaia umeen kuttunena zen jostailu eta opariengatik. Orduan, ospaki-zuna 'San Nikolas de Bariko edo Gotzain Txikiaren jaia' izenpean

berria dela. Sasoi batean San Niko-las zen opariak ekartzen zituena, opari apalak ziren”, azaldu du Josemari Velez de Mendizabalek.

Legazpin Udalatx aipatzen dute

Bitxikeri moduan, Legazpiko kasuan adibidez, santuari kanta-tzen diotenean "San Nikolas santua Udalatxen sortua" esaten dute. Velez de Mendizabalen esa-netan hori kondairetatik dator: “Legazpiko umeendako Udalatx oso urruti dagoen lekua da, iru-dimenean dagoena”. Hala ere, kondaira horrek Arrasaten San Nikolas eguna aspalditik ospatzen dela esan ahal duela uste du Velez de Mendizabalek.

zen ezaguna. Bestalde, bolo-bo-loaren ohitura aldatuz joan da. Orain dela 20 bat urtera arte etxez etxe eta dendaz denda abesten zen. Aspaldian, baina, udaletxe aurrean edo Uarkape pilotalekuan abesten dute eta han egiten da bolo-boloa.

Arrasatez gain, beste herri batzuetan ere ospatzen da

Arrasatek egin duen moduan bes-te herri batzuek ere ohiturari eutsi diote. Besteak beste, Legazpin, Zegaman, Seguran, Zalduondon eta Agurainen ospatzen dute San Nikolas eguna. Izan ere, Euskal Herrian San Nikolas izan da umeei opariak ekarri diena. “Kontuan izan behar dugu Hiru Errege Magoek opariak ekartzearen kontua oso

San Nicolas Coronado Arzobispo MariandresA la Luna, noche y díaEtxeko andre nobliaEgizu, egizu piliaSan Nikolas, triskilistrasDame una castaña y no quiero másAquí estamos cuatro, cantaremos dosPara San Nicolas, por amor de DiosBelengo Portaleko ate zabaletanHotzak ikaraz dagoJesus laztoetan. (bis)Angelitos somos suspi-suspiramosLukainka, txorizo(Neskai) (Mutilai) bapez(Mutilai) (Neskai) dana

>Kantuaren

hitzak:

Page 11: Arrasate Bizirik 16

2012ko urria • Arrasate bizirik! 11

Motzean • Breves

Maritxu Kajoi 2012, jai herrikoiaren arrakasta

> JAIAK

Aurtengo Maritxu Kajoi jaiak ere arrakasta izugarria izan du, bai arrasatearren aldetik, baita kanpotarren aldetik ere. Jai herrikoi honek jendearen aldetik betidanik izan du harrera ona, Arrasateri bizita-sun, dotoretasun eta giro nabarmena ematen dio-eta. Honekin batera , urtero moduan gure merkatariak ere ekimenera hurbildu dira, beraien erakusleiho eta salto-kiak dotore apainduz eta egun zehatz horretarako artikulu ugari eskainiz. Horrenbestez, ekimen hau Arrasate, bere kultura eta bertakoak ezagu-tarazteko aukera paregabea da. Honegatik, etortzen dire-nek errepikatzen dute.

Ibai-Arteko txartelak promozio gehiago prestatu ditu eta elkarte-ko bezeroek badute denbora promozioez aprobetxatzeko, izan ere, urria eta azaroan zehar 5, 10, 20 eta 50 euroko 600 erosketa hoba-ri zozketatuko dira txartelaren erabiltzaileen artean. Guztira 5.000 euro banatuko dira. Hobariari dagokion zenbatekoa bezeroari bere txartelean bertan abonatuko zaio eta momentuan bertan jakingo du hobaria tokatu zaion edo ez. Horrez gain, abenduan elkarteak bezeroen artean Gabonetako otzarak banatuko ditu.

Ibai-Arte txartelak 5.000 euro banatuko ditu

> TXARTELA

Balance positivo de Merkemerkaua

> MERKEMERKAUA

En esta segunda feria de rebajas de primavera-verano participaron 34 comercios saliendo a la calle en Maala, en Olarte y en la Plaza del Ayuntamiento. Además del tiempo espectacular que hizo, la música, los cabezudos y los trikitilaris también ambientaron la iniciativa. Los cientos de arrasatearras que salieron a la calle encon-traron productos de gran calidad a precios muy reducidos en los puestos que se acondicionaron en la calle. Los comercios también han valorado positivamente los resultados de la feria.

Continuando con la mejora de la profesionalización del sector comercial de Arrasate, el 23 de octubre se llevará a cabo la acción formativa Tendencias comerciales del siglo XXI a las 14:30, con una duración de dos horas. Asimismo, el 13 y el 15 de noviembre a la misma hora que la anterior, se impartirá el curso de Visual Merchandising. Ambos cursos serán impartidos en la Mancomu-nidad del Alto Deba y a los comerciantes se les hará llegar infor-mación más extensa.

Acciones formativas para comerciantes

> FORMACIÓN

Page 12: Arrasate Bizirik 16

12 Arrasate bizirik! • 2012ko urria

GESALIBARKO BAINUETXEAGarai bat markatu zuen azpiegitura

Arrasateko historia

Iturria: Joxe Letona.

Aurten 115 urte bete dira Gesalibarko bainuetxean Michel Angiolillo anarkis-tak Espainiako Gobernuko presidente Canovas del Castillo hil zuenetik. Zeresan handia eman zuen gertaera izan zen, Gesalibar eta Arrasate histo-rian zizelkatu zituena. Gertaera hark hain ezaguna izan zen bainuetxearen ibilbidea eten zuen.

Gesalibar izenaren esanahia ur gazien bailara da. Hala, hango metal-ur eta ur sulfurosoen itur-buruak oso ezagunak dira antzi-natik. Horren adibide da Esteban de Garibayk -ama Gesalibarko Errotaetxe baserrikoa zuena- 1567an ur hauen garrantzia nabarmendu izana, besteak beste.

Iturburuetatik hiru dira ur gehien eman dutenak eta horieta-ko bat, ezagunena, Abadearen Iturburu deitu izan dute, On Igna-zio de Gurrea parrokoak 1706an berreskuratu zuelako.

XIX. mendean Espainiako medi-ku garrantzitsu askok pazienteei ur sendagarrien onurak aditzera eman zizkieten, eta bat-batean Leintz bailara aberats askoren bisitak jasotzen hasi zen. Horregatik, Gesa-libarko hainbat etxetan bisitarien-dako egurrezko bainuontziak jarri zituzten. Eta, zegoen eskari handia

XIX. mende bukaerako Santa Ageda bainuetxearen irudia.

Page 13: Arrasate Bizirik 16

2012ko urria • Arrasate bizirik! 13

EL BALNEARIO DE SANTA AGUEDA, SALUD y LUJO

Este agosto se han cumplido 115 años desde que el anarquista italiano Michel Angiolillo asesinó en el balneario de Arrasate al presidente del gobierno español Canovas del Castillo para vengar a sus com-pañeros anarquistas ejecutados en Montjuich. Esta acción provocó el fin de un gran negocio que atra-jo a cientos de potentados de la época con sus aguas medicinales. El balneario fue construido en 1825 por Ramón Mendia y tuvo importantes huespedes como la reina de España Isabel II, así como Canovas del Castillo quien desconociendo lo que le deparaba llegó a decir paradojicamente que “Santa Agueda le daba vida”.

ikusita, 1825ean Ramon Mendiak Metalsolo izeneko lursaila erosi eta bainuetxea eta ostatua, biak, erai-kitzen hasi zen. Santa Agedako bainuetxea 1827an inauguratu zuten eta lehen bezeroa Villafran-cako bizkondea izan zen.

Erregetzako eta enpresa arloko aberatsakBerehala Espainiako erregetzako, gobernuko, nobleziako, enpresa arloko eta bestelako jende abera-tsa etortzen hasi zen. Adibidez, 1845ean Espainiako erregina Isa-bel II.a lehengo aldiz joan zen

Santa Agedara, 15 urte besterik ez zituenean. Eta erreginaren joan-e-torrirako espresuki, Arrasate eta Santa Ageda arteko errepidea eraiki zuten, Erregebidea zenaren ibilbidea jarraituz.

III. Guda Karlistaren baitan, 1873tik 1875era bitartean, bai-nuetxea gerrako ospitale bilakatu zuten. Eta, bitxikeri moduan, sasoi hartan gerora eraikina erosiko zuen Benito Menni gerrako gaixoak zaintzera etorri zen. Gerra garaie-tatik aparte, baina, Gesalibarrek Madrilgo eta atzerriko aberats asko erakarri zituen.

Canovas del Castilloren erailketaBisitari kopuruari dagokionez, XIX. mende erdira urteko 400 bat bisi-ta izaten zituzten. Baina bainue-

txearen arrakasta erabat aldatuko zen XIX. mende bukaeran. 1897ko abuztuaren 8an Michel Angiolillo anarkista italiarrak orduko Espai-niako Gobernuko presidente Cano-vas del Castillo hiru tiroz hil zuen bertan, Espainiako Gobernuak Montjuichen anarkista batzuei egindakoari mendeku egiteko.

Canovasen hilketak negozioa-ri eragingo zion kaltearen jakitun batetik eta gero eta aberats gehia-gok hondartzara joateko ohitura hartu zutelako bestetik, Mendia sendiak bainuetxea itxi eta Beni-to Mennik gidatutako El Iris eta La Rosa enpresek eraikina erosi zuten. Lanak egin ostean, 1898ko ekainean ospitale psikiatrikoak ateak ireki zituen, eta hortxe jarraitzen du hainbat berrikuntza direla medio.

1845ean Espainiako erregina Isabel II.a lehengo aldiz joan zen Santa Agedara, 15 urte besterik ez zituenean

Santa Agedako bainuetxea 1827an inauguratu zuten eta lehen bezeroa Villafrancako bizkondea izan zen

Michel Angiolillok Canovas del Castillo hil zuen unea irdudikatzen duen marrazkia.

Antonio Cánovas del Castillo (Málaga, 1828 - Arrasate, 1897) XIX. mende bukaeran, Espainiako gobernuburu izan zen Martinez Camposen kolpearen ostean.

Page 14: Arrasate Bizirik 16

14 Arrasate bizirik! • 2012ko urria

Udaletik • Desde el Ayuntamiento

Baserrisarea.com Debagoieneko landa eremuaren erakusleihoa da, Deba-Garaia Debagoieneko Landa Garapenak –Debagoieneko udal guz-tiek elkarlanean- sortutakoa. Webgune honek askotariko aukerak eskaintzen ditu: landa eremuarekin lotutako informazioa, tramiteak online egiteko aukera eta salmenta puntu bat. Hain justu ere, gure bailarako baserritarrak beraien produktuak webgunearen bitartez sal-tzeko aukera dute. Webgunearekin Debagoieneko produktuak eta bertako kontsumoa bultzatu nahi dira. Hori dela-eta, produktu hauek batik bat eskualdean eskaini nahi dira bertako biztanleak eros ditzan.

Webgunearen salmenta puntuak bi aukera eskaintzen ditu bailara-ko produktuak erosteko: alde batetik, online denda dago -atal honetan bailarako zortzi ekoizleren produktuak salgai daude dagoeneko-; eta bestetik, denda online horretara ohituta ez dagoenarentzat, ekoizleen fitxategia dago, non ekoizleen datuak azaltzen diren eta ekoizleekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera eskaintzen den. Atal horretan une honetan bailarako 21 ekoizle daude. Dena dela, ateak irekita dau-de ibarreko baserritar eta ekoizle guztiei.

Azokak eta kontsumo taldeakEra berean, asteroko azoken eta azoka berezien informazioa eta baila-rako kontsumo taldeen informazioa ere aurki daiteke bertan.

Webguneak izaera dinamikoa du, hau da, guztien laguntzarekin gauzak eguneratzen joan nahi da (auzoetan egiten diren ekintzak, jaiak…) eta eskualdeko landa eremuen topaleku bat izateko helburua du, “elkarlana” erremintarekin landa eremuen arteko sare bat eratuz. Erreminta honi esker landa eremu ezberdinen artean ekintza bateratuak landu ahal dira.

‘Baserrisarea.com’,Debagoieneko landa eremuaren erakusleihoa

>WEBGUNE BERRIA

Bertako baserrietako produktuak sustatzeko ikus-entzunezkoa

> IRAGARKIA

Azken urteotan Arrasateko Uda-lak baserriko produktuen kon-tsumoa sustatzeko hainbat ekimen abiatu ditu: hilero larun-batetan antolatzen diren base-rritarren azokak, produktuekin osatutako otarren zozketak, pintxo dastaketak, erreporta-jeak, hitzaldiak… Orain, baina, sentsibilizazio kanpaina berezia jarri nahi du abian kontsumi-tzaileei zuzenduta eta horreta-rako ikus-entzunezko iragarki bat egiten dihardu.

Promozio iragarki honek base-rriko produktuen kontsumoa sustatzea nahi du eta ikus-en-tzunezkoa Amaia Udal Antzo-kian proiektatuko da film ema-naldien aurretik, eta baita zenbait telebistatan, sare sozia-letan eta abar.

Irudiak uztailean grabatu dira Arrasateko azokan, hileko azoka berezian eta inguruko baserrietan, besteak beste. Ira-garkia laster egongo da ikusgai aipatutako euskarrietan.

Page 15: Arrasate Bizirik 16

2012ko urria • Arrasate bizirik! 15

Page 16: Arrasate Bizirik 16

16