Ikt interbentzioa

2
IKT ESPERIENTZIA. HASTAPENAK Olentzerok lanean hasteko falta zitzaidana ekarri dit ! Olentzerok aurten galtzerdi eta kulero pareaz gain kutxa txiki bat ekarri dit. Zabaldu aurretik banekien zer zen, baina hau esku artean izateak hurrengo hilabeteetako lanarekin hasteko garaia iritsi dela suposatzen zuen. Gogoz ireki nuen paketea. Azkenean! Makey Makey plaka elektronikoa eskutan nuen jada eta orain bai, saltseatzen hasi ninteke, GRALeko praktika eta Practicumeko IKT interbentzioa diseinatzen. Baina tira, pakete hau praktikaldian zehar alde batetik bestera, berrikuntza esperientzia burutzeko egindako saiakeraren saria izan da. Formakuntza, bilaketa, hizketa eta buruhauste askoren lorpena izan da paketetxo txiki hau. Baina esaten den moduan, ekaitzaren ostean dator eguzkia ezta? Hala ere, galdetuko duzue, zertaz ari da neskato hau? Zer formakuntza, zeren bilaketa? Hizketak norekin eta zertarako? Ba tira, hasiera hasieratik hasiko naiz, nire motibazioa, gogoa eta interesa pizten hasi zen unetik. Lehenik eta behin, esan beharra daukat teknologia berriekiko eta artea/diseinuarekiko interesa atzetik datorkidala. Txikitatk gustoko izan dut artea baita gailu ezberdinekin saltzeatzea (ordenagailuaren tripak irekitzea, jostailuak desmontatu eta montazea…). Diseinu industrialeko ingeniaritzan ere hasi nintzen baina munduak mila buelta ematen ditu eta orain badirudi nire sen teknologiko/artistiko hori ateratzeko nahia dudala. Hala, GRALa IKTekin lotzea hasiera hasieratik buruan neukan zerbait zen. Zorionez, Lorea Fernandezekin “XXI MENDEKO ESKOLA: ZER GORDE ZER ALDATU? BEGIRADA BERRIAK” gaia egokitu zitzaidan eta ildo horretan nire

Transcript of Ikt interbentzioa

Page 1: Ikt interbentzioa

IKT ESPERIENTZIA. HASTAPENAK

Olentzerok lanean hasteko falta

zitzaidana ekarri dit !

Olentzerok aurten galtzerdi eta kulero pareaz gain kutxa txiki

bat ekarri dit. Zabaldu aurretik banekien zer zen, baina hau

esku artean izateak hurrengo hilabeteetako lanarekin

hasteko garaia iritsi dela suposatzen zuen. Gogoz ireki nuen

paketea.

Azkenean! Makey Makey plaka elektronikoa eskutan nuen

jada eta orain bai, saltseatzen hasi ninteke, GRALeko praktika

eta Practicumeko IKT interbentzioa diseinatzen.

Baina tira, pakete hau praktikaldian zehar alde batetik

bestera, berrikuntza esperientzia burutzeko egindako

saiakeraren saria izan da. Formakuntza, bilaketa, hizketa eta

buruhauste askoren lorpena izan da paketetxo txiki hau.

Baina esaten den moduan, ekaitzaren ostean dator eguzkia

ezta?

Hala ere, galdetuko duzue, zertaz ari da neskato

hau? Zer formakuntza, zeren bilaketa? Hizketak norekin eta

zertarako? Ba tira, hasiera hasieratik hasiko naiz, nire

motibazioa, gogoa eta interesa pizten hasi zen unetik.

Lehenik eta behin, esan beharra daukat teknologia

berriekiko eta artea/diseinuarekiko interesa atzetik

datorkidala. Txikitatk gustoko izan dut artea baita gailu

ezberdinekin saltzeatzea (ordenagailuaren tripak irekitzea,

jostailuak desmontatu eta montazea…). Diseinu industrialeko

ingeniaritzan ere hasi nintzen baina munduak mila buelta

ematen ditu eta orain badirudi nire sen teknologiko/artistiko

hori ateratzeko nahia dudala.

Hala, GRALa IKTekin lotzea hasiera hasieratik buruan

neukan zerbait zen. Zorionez, Lorea Fernandezekin “XXI

MENDEKO ESKOLA: ZER GORDE ZER ALDATU? BEGIRADA

BERRIAK” gaia egokitu zitzaidan eta ildo

horretan nire

Page 2: Ikt interbentzioa

IKT ESPERIENTZIA. HASTAPENAK

interesetara hurbiltzen zen zerbaitetan pentsatzen hasi

nintzen.

Hasiera batean, UPNAn egundako Robotika ikastaro batek

begiak ireki zizkidan eta nire GRALa robotika hezitzaileari

lotuta egon zitekeela pentsatu nuen. Hala ere, hasieratik jakin

banekien Iñigo Aritzako IKTeen errealitateak mugak jarriko

zizkidala beraz, lehenik, UPNAko kideekin kontaktuan jartzea

erabaki nuen. Hala ere, ez nuen erantzunik jaso.

Une hartatik aurrera, LEGO robotikaren alternatiben

inguruan hausnartzen jardun naiz. Buruhauste ugari izan ditut

honen baitan eta oro har honako ezaugarriak zituen

proiektua burutu nahiko nukeela ondorioztatzera iritsi naiz:

IKT esperientziaren nolakotasuna

- IKTak interdisziplinartekotasunean lantzen dituena.

- Eskolaren beharretara eta errealitatera egokitzen dena.

- Generoaren bereizketa sustatzen ez duena.

- Jolas eta esperimentazioaren bidezko ikaskuntza sortzaile

eta motibagarria sustatzen duena.

- Ekonomikoki eskuragarria dena.

- Hardware eta software librea sustatzen dituena.

Behin nolakotasun hauek zehaztuta, LEGOren robotika

alboratu eta alternatiba ekonomiko eta motibagarriak bilatzen

jardun naiz baita hauek Iñigo Aritzan praktikara emateko aukera

tanteatzen ere. Horrela, interneten egindako bilaketa ugariez gain,

aurrez aurreko elkarrizketak izatea beharrezkoa izan zait.

Elkarrizketak ikastolako irakasle ezberdinekin, orientatzailearekin,

zuzendariarekin, IKT arduradunarekin edota GRALeko tutorearekin

izan dira eta egia esan muga ugarirekin topo egin dut.

Hala ere, elkarrizketa guzti hauen ostean, azkenean,

gabonak iritsi baino pare bat egun lehenago dena ondo lotzea

lortu dut eta honakoa izango da oporralditik bueltan IKT esperientzia

aurrera eramateko lorturikoa:

> Testuingurua: Iñigo Aritza Ikastolako D gela (UCE egitura)

eta bertan adimen urritasun nabarmena duen ikaslea.

> Iraupena: 6-8 saio, asteko bi saio (astearte eta ostiraletan,

saioen antolaketa nire nahi/beharren araberakoa izan da,

ez didate mugarik jarri)

> Praktika: Elektronika sortzailea

> Baliabide materialak: ordenagailuak internet konexioarekin

(Scratch softwarea eta Youtube), Makey Makey plaka

elektronikoa, proiektua gauzatzeko materialak (kartulinak,

material eroaleak…),

> Baliabide didaktikoak: programazioa, euskaratutako eta

ikasleari egokitutako material didaktikoa.

Beraz, behin praktika lotuta izanda eta Makey Makey-a esku artean

saioak diseinatzea hastea baino ez zait falta! Orain dator beraz lan

pisutsua baina era berean dibertigarria! Ea zer moduz moldatzen

naizen!